Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Hazitek - II. fasea - 2024. Enpresa I+G bultzatzeko programa

[Hazitek - II. fasea - 2024]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plan berriaren barruko espezializazio esparruetan ere.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

92.500.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Prestazio ekonomikoa

42.500.000,00 euro -Lehiakortasun proiektuak.

50.000.000,00 euro - Proiektu estrategikoak.

15.000.000,00 euro 2024 urterako, 18.000.000,00 euro 2025 urterako eta 17.000.000,00 euro 2026 urterako.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak

1.– Izaera lehiakorreko ikerketa- eta garapen-proiektuak.

Izaera lehiakorreko I+G proiektutzat joko dira ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu-tipologia hauek:

  • Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzera bideratutako proiektuak, edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko aukera emango dutenak.

Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G jarduera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu, prozesu edo zerbitzu originalak eta existitzen direnak baino hobeak garatzera argiro bideratuak. Horien helburua merkatuaren eta gizartearen eskaria hobeto asetzea izan behar da.

Ez dira «proiektu, prozesu/zerbitzu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko lehendik dauden produktuak/prozesuak/zerbitzuak hobetzeko proiektuak edo produktu/prozesu/zerbitzu berritzat jotzeko moduko berrikuntza-mailarik ez daukatenak. Ez dute dirulaguntzarik jasoko produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, existitzen diren zerbitzuen eta beste operazio arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa normalek, aldaketa horiek hobekuntzak ekar baditzakete ere.

2.- Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.

  • a) Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerketa industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia- eta berrikuntza-esparruetako ikerketa eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu beharko dute, EAEko ekonomian trakzio-efektua eragiteko, ETEen esku-hartzeari bidea emateko eta Europako Ostertza Programara sartzea erraztuz.
  • b) Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espezializazio-esparruetako izaera estrategikoko ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak sortu eta Oinarri zientifiko eta Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) sortu ere. Hori guztia lanpostuak sortzera eta EAEko enpresa-ehuna dibertsifikatzera bideraturik egon beharko da, bai eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

  • Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
  •  
  • Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
  •  

Betekizunak

  • Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 SPRI 

Tfno.: 94 403 70 42

e-mail: ibizkarguenaga@spri.eus  

Tfno: 94 403 70 30

e-mail: mhernandez@spri.eus 

EUSKO JAURLARITZA

Tfno: 945 01 82 08

e-mail: l-segurola@euskadi.eus 

Tfno: 945 01 65 70

e-mail: ja-martinez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

_1030809

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, II. faseko deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak