Denge birusagatiko gaixotasunari buruzko informazioa
Denge gaixotasuna Aedes generoko eltxoek transmititzen duten gaixotasun birala da, batez ere Aedes aegyptik eta Aedes albopictusak (tigre eltxoa), Denge birusak kutsatutuak. Eltxoa infektatu daiteke fase biremikoan dagoen pertsona batez elikatzen bada. Aedes aegytpi da gaixotasunaren bektore nagusia, baina gaur egun espezie hori ez dabil gure erkidegoan. Albopticusak bai zirkulatzen du eta, maiztasun txikiagoarekin bada ere, gaixotasuna transmititzera ere irits liteke (informazio gehiago beheko laukian).
Lau serotipo ezberdin ezagutzen dira (DENV-1, DENV-2, DENV-3 eta DENV-4), eta serotipo horietako infekzio bakoitzak serotipo horren aurka bakarrik ematen du immunitatea. Gaixotasun hau sukar hezur-hauslea bezala ere ezagutzen da, muskuluetan eta giltzaduretan eragin dezakeen minagatik.
Tigre eltxoari (Aedes albopictus) buruzko informazio gehiago
Síntomak
Dengearen sintomak, oro har, eltxo infektatu baten ziztada gertatu eta 4 eta 10 egun bitartean agertzen dira. Sintoma ohikoenak honako hauek dira:
- Bat-bateko sukar altua.
- Buruko min zorrotza.
- Mina begien atzean.
- Giltzaduretako mina eta muskulu-min bizia.
- Goragalea eta gonbitoak.
- Azaleko erupzioa.
- Hortz-oien edo sudurren odol jario arina.
Kasu batzuetan, dengeak, denge larria edo denge hemorragikoa bezala ezagutzen den forma larri batera eboluzionatu dezake, eta horrek shock, hemorragia eta kalte organikoa bezalako konplikazio hilgarriak eragin ditzake.
Diagnostikoa
Dengearen diagnostikoa sintoma klinikoetan eta birusa zirkulatzen ari den guneetara bidaiatzeko aurrekarian oinarritzen da. Laborategiko proben bidez baieztatu daiteke, hala nola:
- RT-PCR: Odolean RNA birala detektatzen du.
- Serologia: Dengearen birusaren aurkako IgM eta IgG antigorputzak detektatzen ditu.
Garrantzitsua da diagnostikoa osasun-profesional batek egitea.
Tratamendua
Ez dago dengerako berariazko tratamendu antibiralik. Gaixotasunaren artatzea sintomak arintzean oinarritzen da. Gomendioek honako hauek jasotzen dituzte:
- Atsedena
- Deshidratazioa prebenitzeko likidoak behar bezala hartzea.
- Sendagai antipiretikoak eta analgesikoak erabiltzea, hala nola parazetamola, sukarra eta mina murrizteko. Ez da gomendatzen aspirina edo beste antiinflamatorio ez esteroideoak (AINEs) erabiltzea, odol-jario arriskua dela eta.
Dengea larria den kasuetan, ezinbestekoa da ospitale bateko tratamendua, euskarri egokiko arreta jasotzeko.
Preventzioa
Dengearen prebentzioa eltxoen ziztadak saihestean eta bektorearen kontrolean oinarritzen da. Prebentzio-neurriek honako hauek hartzen dituzte barne:
- DEET, picaridina edo IR3535 duten intsektuen uxakariak erabiltzea.
- Leihoetan eta ateetan eltxo-sareak jartzea.
- Mahuka luzeko eta kolore argiko arroparen erabilera.
- Eltxo-haztegiak ezabatzea: ura pilatu dezaketen ontziak hustu, garbitu edo estaltzea, hala nola ontziak, loreontziak eta pneumatiko zaharrak.
- Intsektizidak aplikatzea eltxoaren presentzia identifikatu den guneetan.
- Txertaketa: Dengearen aurkako txerto bat badago, gune endemikoetan gomendatua aurrez denge bidez baieztatutako infekzioa izan duten pertsonentzat.
Egoera Epidemiologikoa Euskal Autonimia Erkidegoan
Aedes eltxoaren presentzia mugatua bada ere, nazioarteko bidaien gorakadak dengearen birusa sartzeko eta hedatzeko arriskua areagotzen du. Endemikoa da munduko eskualde tropikal eta subtropikal askotan.
Inportatutako denge kasuak izan dira gune endemikoetatik itzultzen diren bidaiarien artean. Ezinbestekoa da osasun publikoko gomendioei eta prebentzio-neurriei buruzko informazioa izatea.
Aedes eltxoaren egoera Euskal Autonomia erkidegoan (NEIKER)
Zer egin Zika duzula uste baduzu?
Dengearekin bateragarriak diren sintomak badituzu eta birusaren transmisio aktiboa duen gune batera bidaiatu baduzu, funtsezkoa da osasun-profesional bati kontsulta egitea diagnostiko eta tratamendu egokia jasotzeko. Saihestu auto-medikazioa eta jarraitu gaixotasuna erabiltzeko medikuaren jarraibideak.
Dengea gaixotasun birala da, eta sintoma ahulgarriak eta potentzialki larriak eragin ditzake, baina eltxo bektorearen prebentzioa eta kontrola dira haren hedapena saihesteko estrategiarik onenak. Informatuta egon eta prebentzio-neurriak hartu zure burua eta zure komunitatea babesteko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu zure osasun zentrora edo bisitatu Europako gaixotasunen kontrolerako zentroa (ECDC) edo Osasunaren Mundu Erakundearen (OME ) webguneak.
Azken aldaketako data: