Baso suteen arriskuen aurreko herritarrentzako gomendioak
Aurrezaintzako neurriak
- Seguru asko zure Lurraldeko agintariek sua egitea debekatu dute, eta ez dute baimenik emango uztondorik edo bazkarik erretzeko, ezta barbakoarik edo suterik egiteko ere (horretarako prestatutako eremuetan ere ez). Sute-arriskua oso handia denean, txinpartarik edo sugarrik txikienak ere hondamena eragin dezake. Kontsulta ezazu.
- Dena den, agintarien iritziz sute-arriskua ertaina, handia edo oso handia denean, debekaturik dago mendian sua piztea. Haizea badabil, edo ura hurbil ez baduzu ere, ez piztu surik.
- Onena mendian surik ez piztea da, baina baimenduta badago, lur garbian eta toki ireki batean egin ezazu, eta suaren inguruan harriak jarri. Ondo itzal ezazu, ura bota eta lurrarekin estali.
- Ez bota pospolorik edo zigarro-mutxikinik, ezta paperik, plastikorik, beirarik edo sua sorrarazi dezakeen bestelako hondarrik edo material erregarririk ere.
- Baso-lurretan ez erabili sasi-garbitzeko makinarik, motozerrarik, soldadura-talderik, disko-makinarik edo erradialik.
- Sute-arriskua dagoen garaietan, mendian sartzeko ona izango litzateke lurra, komunikazio-bideak eta ordezko bideak ondo ezagutzea, eta beti ikuspen handiko lekuetatik ibiltzea. Mendi-ibiliak egiteko, batez ere umeekin edo pertsona nagusiekin bazoaz, seinalatuta dauden bideetatik ibili.
Zer egin baso-suteren batean bazaude
- Sute bat ikusten baduzu, deitu beti larrialdietarako 112 telefonora.
- Suaren norabideari erreparatu eta ihes-bidea aurrez ikusi.
- Su-puntua txikia bada, saia zaitez itzaltzen adarrekin, ura botata edo lurrez estalita.
- Ezin baduzu itzali, ez zaitez goraka joan, alde egin alboetatik maldan behera eta beti haizearen kontra.
- Lasai egon, ez korrika egin, eta zapaltzen duzun lurrean arreta jarri.
- Ahal baduzu, joan zaitez landaredirik gabeko eremu batera edo jada erreta dagoenera. Ez ihes egin sakonune edo sakanetarantz.
- Haizearen norabideari eta bere aldaketei erreparatu.
- ke-eremuan bazaude, ahoa eta sudurra musuzapi bustiarekin estali. Likido asko edan.
- Kea edo sua dauden tokiak ez zeharkatu oinez edo ibilgailuz; ondo ikusten ez baduzu, istripu bat izan dezakezu eta.
- Zalantzarik baduzu, deitu 112 telefonora eta esaten dizutena egin.
Gomendatzen dugu Euskalmet web-gunearen bidez http://www.euskalmet.euskadi.eus eta Twitter bidez (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak) eguneratzen diren iragarpenak jarraitzea.
Azken aldaketako data: