Osasun Saila

Osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusia izateko berrakreditatzea

Deskribapena


Prozedura honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusiak berrakreditatzea.

2008ko otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuak osasun-zientzietako espezialitateak finkatzen eta sailkatzen ditu, eta osasun prestakuntza espezializatuko alderdi konkretu batzuk garatzen ditu. Bada, errege-dekretu horrek 12.2 artikuluan ezartzen duenaren arabera, autonomia erkidegoek, tutoreen gaitasunak egokiak direla eta mantendu egingo direla bermatzeko, tutoreak akreditatzeko eta akreditazio horiek aldian-aldian berritzeko ebaluazio-prozedura batzuk arautuko dituzte, hala baitago ezarrita 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10.1 eta 3. artikuluetan. Horretarako, kontuan hartuko dira, besteak beste, espezialista moduan esperientzia jarraitua izatea, irakaskuntzan esperientzia izatea, etengabeko prestakuntzako jarduerak, ikerkuntzako eta kalitatearen hobekuntzako jarduerak, eta irakaskuntza metodologietan prestakuntza espezifikoa izatea. Kontuan izango dira, halaber, kalitateari buruzko ebaluazioen emaitzak, eta lortutako gogobetetzea neurtzeko inkesten emaitzak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzekoak, kide bakarreko irakaskuntza-organoak eratzen ditu, eta 21. eta 25. artikuluetan ezartzen ditu, hurrenez hurren, tutoretza-jardueran aritzeko egiaztapen- eta berrakreditazio-prozedurak. Azkenik, 2024ko irailaren 10eko Aginduak 34/2012 Dekretua garatzen du tutore nagusiak akreditatzeko eta berrakreditatzeko prozedurari dagokionez

Nori dago zuzenduta


Osasun-zientzietako espezialistei, baldin eta osasun-prestakuntza espezializatuko tutoretza nagusiko eginkizunak egiteko akreditatu eta izendatu badituzte aurretik, emandako azken akreditazioa edo berrakreditazioa indarrean dagoen bitartean egoiliarrei tutoretza eman badiete, tutoretza-funtzioak betetzen jarraitu nahi badute eta akreditaziorako eskatzen diren betekizun guzti-guztiak betetzen badituzte.

Baldin eta azken akreditazio edo berrakreditazioaren indarraldia amaitu bada, ezin izango da berrakreditaziorik eskatu; akreditazio berri bat eskatu beharko da. akreditazio berri bat eskatu beharko da.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusia izateko berrakreditatzea : 1055719

Osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusia izateko berrakreditatzea


Oharra: BERRAKREDITATZEKO eskabidea egin aurretik, egiaztatu AKREDITAZIOAREN indarraldia noiz den; iraungita badago, beste AKREDITAZIO bat egin behar duzu.

Berrakreditazio eskaera egiteko epea, indarrean dagoen akreditazioa iraungi baino hilabete lehenago amaituko da.

Izapidetzea elektronikoko abiarazi behar da. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da.

GARRANTZITSUA


Eskaera telematikoki egin ahal izateko baldintza teknikoak:

Eskaera egiteko jarraibideak

Izapidetzea elektronikoko abiarazi behar da. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da.

1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.

  • a. Tutoretza-helburuei buruzko proiektua, atal hauek izango dituena:
    • Espezialitatearen prestakuntza-ibilbidea.
    • Prestakuntzako bakarkako programa mamitzeko kontuan hartzeko alderdiak.
    • Prestakuntza-ebaluazioa.
    • Urteko eta amaierako ebaluazioa
  • b. Azken 5 urteetan familia eta komunitate erizaintzaren arloko ikerketa eta/edo komunika¬zio zientifikoko proiektu espezifiko batean parte hartu izana egiaztatzen duen dokumentazioa (proiektuaren ikertzaile nagusiak egindako egiaztagiria edota komunikazio zientifikoaren kopia), espezialitate honetarako akreditazioa nahi bada.

2. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora ("Eskabidea" botoian sakatuz).

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak ebazpen arrazoitu eta esanbidezkoa emango du, eskatutako akreditazioa onartzeko edo ukatzeko, eskabidea aurkeztu eta hiru hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk