Osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusia izateko akreditatzea
- Erakundea:
- Osasuna
Deskribapena
Prozedura honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusiak akreditatzea.
2008ko otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuak osasun-zientzietako espezialitateak finkatzen eta sailkatzen ditu, eta osasun prestakuntza espezializatuko alderdi konkretu batzuk garatzen ditu. Bada, errege-dekretu horrek 12.2 artikuluan ezartzen duenaren arabera, autonomia erkidegoek, tutoreen gaitasunak egokiak direla eta mantendu egingo direla bermatzeko, tutoreak akreditatzeko eta akreditazio horiek aldian-aldian berritzeko ebaluazio-prozedura batzuk arautuko dituzte, hala baitago ezarrita 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10.1 eta 3. artikuluetan. Horretarako, kontuan hartuko dira, besteak beste, espezialista moduan esperientzia jarraitua izatea, irakaskuntzan esperientzia izatea, etengabeko prestakuntzako jarduerak, ikerkuntzako eta kalitatearen hobekuntzako jarduerak, eta irakaskuntza metodologietan prestakuntza espezifikoa izatea. Kontuan izango dira, halaber, kalitateari buruzko ebaluazioen emaitzak, eta lortutako gogobetetzea neurtzeko inkesten emaitzak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzekoak, kide bakarreko irakaskuntza-organoak eratzen ditu, eta 21. eta 25. artikuluetan ezartzen ditu, hurrenez hurren, tutoretza-jardueran aritzeko egiaztapen- eta berrakreditazio-prozedurak. Azkenik, 2024ko irailaren 10eko Aginduak 34/2012 Dekretua garatzen du tutore nagusiak akreditatzeko eta berrakreditatzeko prozedurari dagiokionez
Nori dago zuzenduta
EAEan Irakaskuntza-zentroetan edo unitate akreditatuetan zerbitzu aktiboan dauden osasun-zientzietako espezialistak eta egoiliarren tutoretza eginkizunak landu nahi dituztenek, tutore nagusiaren ezaugarriekin.
Eskakizunak:
- Osasun-zientzietako espezialistaren titulua eduki behar dute, tutore izan nahi duten espezialitatean.
- Zerbitzu aktiboan egon behar dute irakaskuntza-zentro edo unitate akreditatuaren edozein egituratan.
- Gutxienez urtebeteko esperientzia izatea bere espezialitateko asistentzia-jarduera espezifiko batean, akreditazioa eskatzen den irakaskuntza-dispositibo akreditatuan.
Familia eta Komunitate Erizaintzako egoiliarren tutore gisa akreditatuak izan nahi duten pertsonak
Eskakizunak:
- Gutxienez urtebetez zerbitzu aktiboan egotea, akreditazioa eskatzen den irakaskuntza-dispositibo akreditatuan.
- Esperientzia egiaztatua eta jarraitua izatea familia eta komunitateko erizaintzaren lanbide-eremuan, azken bost urtean.
- Familia eta komunitateko erizaintzaren ikerketa edo komunikazio zientifiko espezifikoko proiektu batean parte hartu izana azken bost urteetan.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza.
- Posta elektronikoa: egutierrezziardegi@euskadi.eus
- Telefonoa: 945-019-240
- Posta elektronikoa: mj-derioja@euskadi.eus
- Telefonoa: 945-019-242
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusia izateko akreditatzea : 1055718
Osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusia izateko akreditatzea
GARRANTZITSUA
Eskaera telematikoki egin ahal izateko baldintza teknikoak:
- 1. IDAZKI DESKTOP softwarea Izenperen gainerako softwarearekin batera instalatuta eduki behar du (http://www.izenpe.eus/informacion/puesta-en-marcha-de-los-certificados-izenpe/s15-content/es /).
- 2. Desgaituta eduki behar duzu www.euskadi.eus nabigatzailean agertzen diren leihoen blokeoa (ez badakizu nola kontsulta ditzakezun jarraibide hauek ez badakizu nola kontsulta ditzakezun jarraibide hauek (PDF, 978 KB)).
- 3. Ziurtatu identifikazio elektronikorako identifikazio elektronikorako bitarteko onartu eta indarrean bat duzula.
Eskaera egiteko jarraibideak
Izapidetzea elektronikoko abiarazi behar da. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da.
1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- a. Tutoretza-helburuei buruzko proiektua, atal hauek izango dituena:
- Espezialitatearen prestakuntza-ibilbidea.
- Prestakuntzako bakarkako programa mamitzeko kontuan hartzeko alderdiak.
- Prestakuntza-ebaluazioa.
- Urteko eta amaierako ebaluazioa
- b. Azken 5 urteetan familia eta komunitate erizaintzaren arloko ikerketa eta/edo komunika¬zio zientifikoko proiektu espezifiko batean parte hartu izana egiaztatzen duen dokumentazioa (proiektuaren ikertzaile nagusiak egindako egiaztagiria edota komunikazio zientifikoaren kopia), espezialitate honetarako akreditazioa nahi bada.
2. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora ("Eskabidea" botoian sakatuz).
- ? Osasun-zientzietako espezialistaren titulua eduki behar dute, tutore izan nahi duten espezialitatean.
- Zerbitzu aktiboan egon behar dute irakaskuntza-zentro edo unitate akreditatuaren edozein egituratan.
- Gutxienez urtebeteko esperientzia izatea bere espezialitateko asistentzia-jarduera espezifiko batean, akreditazioa eskatzen den irakaskuntza-dispositibo akreditatuan
- Gutxienez urtebetez zerbitzu aktiboan egotea, akreditazioa eskatzen den irakaskuntza-dispositibo akreditatuan.
- Esperientzia egiaztatua eta jarraitua izatea familia eta komunitateko erizaintzaren lanbide-eremuan, azken bost urtean.
- Familia eta komunitateko erizaintzaren ikerketa edo komunikazio zientifiko espezifikoko proiektu batean parte hartu izana azken bost urteetan.
Dirulaguntza hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …)
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) Bigarren aukera hau posible izango da, pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Halaber, beharrezkoa da:
- Ondorengo atalean adierazten den dokumentazioa pdf formatuan edo onartutako beste formatu batean eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan, horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu eta hemen, bete beharreko lau pausu izango dira:
- Eskaria bete.
- Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi.
- Eskaria sinatu.
- Erantsitako dokumentazioa eta eskaria bidali.
Oharra: Herritarren eskubidea da kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo administrazio jardulearen esku daudenak ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide horretaz baliatu ahal izateko, emandako Dokumentazioa atalean, entregatutako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren jarraipena eta segimendua Nire karpeta-ren bidez egingo da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritzak ebazpen arrazoitu eta esanbidezkoa emango du, eskatutako akreditazioa onartzeko edo ukatzeko, eskabidea aurkeztu eta hiru hilabeteko epean.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua