Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Etiketa ekologikoa

Deskribapena


Europako etiketa ekologikoa borondatezko tresna da, ingurumena babesten duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko dena; ingurumeneko kalitatearen ikur bereizgarria, alegia.

Erkidegoaren etiketa ekologikoa emateko sistemak honako helburua du: maila bereko produktuekin alderatuta, ingurumenean eragin txarrak murriztu ahal dituzten produktua sustatzea, baliabideen erabilera eraginkorra eta ingurumenaren maila altuko babesa lortzen dela.

Nori dago zuzenduta


Europako Erkidegoko merkatuan ordainduta edo doan banatu, kontsumitu edo erabiltzekoak diren produktu, ondasun eta/edo emandako zerbitzuei aplikatzen zaie. Horren salbuespen izango dira gizakiek erabiltzekoak diren botikak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001/83/EE zuzentarauak zehazten dituenak, albaitaritzako botikak, 2001/82/EE zuzentarauak zehazten dituenak (bi zuzentarau horiek 2001eko azaroaren 6koak dira), eta osasun-arloko produktuak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Harremanetarako pertsona: Gorane Ibarra

E-posta: etiqueta.ecologica@ihobe.net

Telefonoa: 944.230.743

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Etiketa ekologikoa eman, aldatu, luzatu edo berritzeko eskaera: 0119402
  • Etiketa ekologikoa ezerezteko eskatzea: 0119404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk