Muturreko meteorologiaren arriskuen aurreko gomendioak
Gomendatzen dugu Euskalmet web-gunearen bidez eta Twitter bidez (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak) eguneratzen diren iragarpenak jarraitzea. |
Muturreko fenomeno meteorologikoen kolore egoeraren eskema
Tenperatura altuak (bero etengabea eta muturreko tenpertura beroak)
Tenperatura altuetarako gomendioak (PDF, 178 KB)
Herritarrentzako gomendioak
Jarraitu Osasun Sailaren gomendioak.
- Ondo hidratatu! Ura eta likidoak edaten ditu maíz.
- Jan elikagai arinak: entsaladak, gazpatxoa, barazkiak eta frutak.
- Arropa lasaia, arina eta transpiratzen duena erabiltzen du.
- Ez irten kalera eta jarduera fisiko handia egin bero handieneko orduetan.
- Irteten bazara, eraman burua estalita eta bilatu itzala.txi leihoak, eta jaitsi eguzkiak jotako leihoetako pertsianak; bero gutxieneko orduak baliatu etxea haizatu eta freskatzeko.
- Etxea fresko eduki, pertsianak jaitsi eta leihoak itxi bero egiten duen orduetan.
- Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza, aurpegia eta eskuak ur freskoarekin.
- Eduki zure botikak leku fresko batean.
- Arreta berezia eskaintzen die haurtxoei, adingabeei, adinekoei, haurdun dauden emakumeei eta bularreko haurrei eta gaixotasun kronikoak dituztenei.
- Bisitatu zure adineko pertsonak, bereziki bakarrik bizi badira.
- Ez utzi inoiz pertsona edo animalia bat aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, itzalpean egon arren.
- Ordubete baino gehiago irauten duten eta beroarekin lotuta dauden sintomen aurrean, osasun-arreta bilatzen du eta leku fresko batean egoten da.
- Norbait konorterik gabe badago eta botaka egiten badu, buruari eragin eta airebideak libre eduki.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Udalentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udal-zerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, gizarte-ongizateko zerbitzuak eta abar).
- Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea hor daukazula, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin kontaktatzeko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Jakinarazi herritarrei etengabeko beroa edo muturreko beroa egoteko arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Larrialdietako zerbitzuentzako gomendioak
- Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
- Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
- Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Izotzaldia eta muturreko tenperatura hotzak
Izotzaldietarako gomendioak (PDF, 139 KB)
Herritarrentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Ondo jantzita ibili, batez ere, kanpora irten behar baduzu. Bereziki, eskuak eta burua babestu; jantzi oinetako egokiak eta ahoa estali arnasa hartzean aire hotzegia ez arnasteko.
- Erregaien erreserba hobetze aldera, ez berotu etxe osoa; hobe da gelak ixtea eta soilik behar den lekuetan jartzea berogailua.
- Kontu izan berogailu lagungarri, sutontzi edo estufekin, ezustekoren bat gerta daiteke-eta.
Bidaiatzekotan:
- Eskatu informazioa abiatu aurretik, jakiteko bideak nola dauden eta eguraldiak zer egingo duen. Euskalmet-era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 011
- Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez ateratzea. Ahal dela, erabili garraio publikoa.
- Alabaina, ezinbestekoa baduzu bidaiatzea, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotz-kontrakoa ondo daudela, hartu kateak, erregai-tanga beteta eraman eta ez ahaztu berokiak. Ahal baduzu, eskuko telefonoa eraman beti; bereziki, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu.
- Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi beti, batez ere, laiotzean.
- Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino handiagoa.
- Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin, eta martxa laburretan ibili.
- Izoztuta dagoen zati batera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
- Izotza edo elur gogorra topatuz gero jarri kateak, baita zirkulazioko agenteek agintzen dizutenean.
- Irrati oso lagungarria izan daiteke, une oro ondo informatuta egoteko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Norbait larri hoztuta geratu bada edo hipotermiak jota, hona hemen oinarrizko aholku batzuk, laguntza iritsi bitarterako:
- Saiatu biktima berotzen, baina ez bat-batean, baizik apurka.
- Gehien hoztuta dituen zatiak leun-leun mugiarazi, masajeak emanez, izozte-sintoma garbirik ez badauka behintzat.
- Ez eman inoiz alkoholik edateko. Salda, infusioak eta halakoak eman.
- Babak baldin badauzka, inolaz ere ez ziztatu.
Ibilgailua geratzen bada:
- Egon bertan, kotxe barruan.
- Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki, eta berriztatu airea tarteka.
- Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Udalentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udal-zerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolderietako zerbitzuak eta abar).
- Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea hor daukazula, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin kontaktatzeko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Jakinarazi herritarrei izotza eta muturreko hotza egoteko arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Larrialdietako zerbitzuentzako gomendioak
- Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
- Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
- Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Haize zakarra
Haize zakarrarako gomendioak (PDF, 135 KB)
Herritarrentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Kanpoan baldin bazaude:
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
Bidaiatuz gero:
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.
- Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.
Itsas ondoan bazabiltza:
- Urrundu hondartzatik eta haize handiaren eraginez sor daitezkeen marea eta olatu handien kolpea jasotzen duten lekuetatik.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen eta berrikusi amarrak. Inola ere ez, ez egin uretako kirolik.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Udalentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen uda-zerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolderietako zerbitzuak eta abar).
- Erreparatu ondo udalerrian jarrita dauden aldamio, garabi eta obrako beste elementuei, denak ondo tinkatuta daudela ziurtatzeko.
- Tinkatu ondo hiri-altzariak, zabor-ontziak edo istripua eragin dezakeen beste edozer gauza.
- Erreparatu instalazio ez egonkor, eramangarri edo desmuntagarriei (adibidez, karpak), eta tinkatu ondo.
- Ziurtatu ez dagoela inor herrian kanpin egiten leku arriskutsuetan, eta aztertu herriko kanpin-instalazio guztiak.
- Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea hor daukazula, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin kontaktatzeko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Errepide edo paseoetan, bereziki, kostaldekoetan, zati arriskutsuak zaindu eta kontrolatu.
- Jakinarazi herritarrei haize zakarren arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Larrialdietako zerbitzuentzako gomendioak
- Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
- Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
- Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Galernak
Galernetarako gomendioak (PDF, 136 KB)
Herritarrentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Hondartzan edo kanpinean bazaude, egon adi, ebakuatzeko aginduko dizuete agian.
- Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan.
- Ez eta olatu handiak edo tirain handia dagoen lekuetan ere.
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila?).
- Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
- Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen. Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Ebakuatzea beharrezkoa bada, lasai eta ordenaz jokatu. Garaiz ematen dituzte abisuak, hortaz, ez dago inongo arazorik hondartzatik edo kostatik lasai-lasai ateratzeko.
- Bildu familia eta gauzak, eta hasi hondartzatik edo kostatik urruntzen.
- Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
- Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Udalentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udalzerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak eta abar).
- Tinkatu ondo hiri-altzariak, zabor-ontziak edo istripua eragin dezakeen beste edozer gauza.
- Erreparatu instalazio ez egonkor, eramangarri edo desmuntagarriei (adibidez, karpak), eta ondo tinkatu.
- Ziurtatu herrian ez dagoela inor kanpin egiten leku arriskutsuetan, eta aztertu herriko kanpin-instalazio guztiak.
- Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea hor daukazula, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin kontaktatzeko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Errepide edo paseoetan, bereziki, kostaldekoetan, zati arriskutsuak zaindu eta kontrolatu.
- Jakinarazi herritarrei denborale arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Larrialdietako zerbitzuentzako gomendioak
- Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
- Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
- Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.
Hondartzako salbamendu-zerbitzuak
Bozgorailuen bitartez eman beharreko abisuak:
- Galerna-arriskua.
- Nork bere burua babesteko gomendioak.
- Hondartzatik irteteko agindua, beharrezkoa balitz.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Denboraleak
Denboraletarako gomendioak (PDF, 173 KB)
Herritarrentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Ez bainatu.
- Errespetatu arriskutsuak izan daitezkeen eremuetara sartzea debekatzen duten seinaleak, eta ez sartu horietara.
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
- Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake.
- Gogoratu zure bizitza bideo edo argazki bat baino garrantzitsuagoa dela.
- Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan.
- Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako.
- Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen.
- Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta itxoin erreskatatu arte.
- Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra; kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Udalentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udalzerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak eta abar).
- Eremu arriskutsuetarako sarbideak seinaleztatu eta debekatu.
- Herrian jarrita dauden aldamio, garabi eta obrako beste elementuei kontu egin, denak ondo tinkatuta daudela ziurtatzeko.
- Tinkatu ondo hiri-altzariak, zabor-ontziak edo istripua eragin dezakeen beste edozer gauza.
- Erreparatu instalazio ez egonkor, eramangarri edo desmuntagarriei (adibidez, karpak) eta ez badaude, tinkatu.
- Ziurtatu herrian ez dagoela inor kanpin egiten leku arriskutsuetan, eta aztertu herriko kanpin-instalazio guztiak.
- Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea hor daukazula, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin kontaktatzeko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Errepide edo paseoetan, bereziki, kostaldekoetan, zati arriskutsuak zaindu eta kontrolatu.
- Jakinarazi herritarrei denborale arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Larrialdietako zerbitzuentzako gomendioak
- Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
- Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
- Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Ekaitzak
Ekaitzetarako gomendioak (PDF, 136 KB)
Herritarrentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Ekaitz arriskuaren abisua jasoz gero, ez atera mendira edo ur-kirolak egitera.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
Funtsean, lur zabalean sortzen da ekaitzek pertsonentzat duten arriskua. Hortaz, ekaitza batek eragindako arrisku egoeraren aurrean mendialdean bazaude, hauxe egitea gomendatzen da:
- Jaitsi muino, mendixka eta bizkarretatik.
- Ez jarri aterpe bila zuhaitz bakartien pean.
- Aldendu alanbre-hesi, hesi eta edonolako gauza metalikotatik. Ez ukitu metalezko ezer.
- Tximisten arriskua sumatzen baduzu, jarri kukubilko, oinak elkartuta, besoak belaunen gainean gurutzatuta eta sartu burua besoen artean.
- Bizikletaz bazoaz, bizikleta bertan laga eta alde egin.
- Ekaitzak arrantzan harrapatzen bazaitu, askatu bertan kanabera.
- Orobat, golfean ari bazara, urrundu makiletatik.
- Igerilekuan, errekan edo hondartzan bainatzen ari bazara, irten uretatik berehalakoan.
- Ez sartu babes bila nahiko sendoak ez diren eraikinetara, edo bihitegi, hangar, estalpe edo kanpin-dendetara.
Gidatzen ari bazara eta bat-batean ekaitza lehertzen bada, gogoan izan, ateak itxita baditu, ibilgailua bera aterpe ona izan daitekeela. Edonola ere, mantsotu, adi-adi egon, eta ez geratu ur asko pasa daitekeen lekuetan.
Gogoan izan, herri barruan ere badago tximista erortzeko arriskurik. Hortaz, kontuan hartu hau:
- Kalean, eraikinen estalpean jartzea ona izan daiteke deskargetatik babesteko.
- Kontu izan, adar, kartel edo hormarik ez jausteko gainera.
- Etxe barruan, saihestu aire-korronteak, tximistak erakartzen dituzte-eta. Horregatik gomendatzen da ateak eta leihoak ixtea, ekaitza badago.
- Eduki linterna, kandela eta halako argi autonomoak eskura, elektrizitatea eteten bada.
- Deskarga elektriko handia badago, deskonektatu etxe-tresna elektrikoak eta telebistaren antena, tentsio-gorakadak kaltetzea edota deskarga elektrikorik eragin ez dezaten saihesteko.
Edonola ere, jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Udalentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Udaleko larrialdiko planeko jarduera planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udalzerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolderietako zerbitzuak eta abar).
- Ziurtatu udalerrian, urek gainezka egiteko arriskua daukaten lekuetan, inor ez dagoela kanpaturik, batez ere, ibilgu lehorretan edo errekabazterretan, ur-goraldiak edo uholdeak harrapa ez ditzan.
- Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea daukazula, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin harremanetan jartzeko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Jakinarazi herritarrei ekaitz arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Larrialdietako zerbitzuentzako gomendioak
- Kontingentzia-planean egoera hauetarako zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
- Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
- Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Uholdeak (euri jasak)
Uholdeetarako gomendioak (PDF, 136 KB)
Herritarrentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.
- Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
- Ahal baduzu, ez hartu autoa.
- Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.
- Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
- Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.
- Irteerak mendira eta kanpoan antolatutako txangoak saihestu.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.
- Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia amil daitezke-eta.
- Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde soto eta behe-solairuetatik albait azkarren.
- Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera, utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.
- Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.
- Jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Udalentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udal-zerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolderietako zerbitzuak eta abar).
- Garbitu hustubideak, estolderia-sarea eta abar, uraren joana oztopa dezakeen dena kentzeko.
- Ziurtatu herrian ez dagoela inor uholdeak izateko lekuetan kanpin egiten, bereziki, ibilgu lehorretan edo erreka-bazterretan.
- Ez ahaztu TETRA emisorea hor daukazula, Udal Larrialdietako Sarekoa, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin kontaktatzeko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Gomendatu herritarrei urrun ditzatela ibilgailuak urpean gera daitezkeen lekuetatik edo erreka inguruetatik, eta jarri leku seguru batzuk ibilgailuak hara eramateko.
- Begiratu ibilgu nagusien emariari, eta larrialdiak koordinatzeko 112 zentroa jakinaren gainean eduki.
- Ibilguetatik hurbil dauden errepideetan urpean geratzen diren puntuak zelatatu eta kontrolatu, bereziki, zubi, ibi eta tunelak.
- Jakinarazi herritarrei euri-jasen arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Larrialdietako zerbitzuentzako gomendioak
- Egoera hauetarako kontingentzia-planean zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
- Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
- Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Elurra
Elurretarako gomendioak (PDF, 177 KB)
Herritarrentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
Bidaiatuz gero:
- Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu. Euskalmet-era jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 011.
- Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez atera. Ahal dela, erabili garraio publikoa.
- Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotz-kontrakoa ondo daudela, kateak beti eraman, erregai¬tanga bete eta hartu berokiak. Ahal baduzu, telefonoa eraman beti; are gehiago, bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu. Neguko pneumatikoak erabiltzea komenigarria da.
- Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.
- Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino handiagoa.
- Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin.
- Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
- Erabili neguko pneumatikoak eta, pneumatikorik ez baduzu, jarri kateak autoan izotza edo elur gogorra dagoenean edo zirkulazioko agenteek adierazten dutenean.
- Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez gero.
Mendira baldin bazoaz:
- Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez gero, nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.
- Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.
- Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erretserbako jan-edanak eraman.
- Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen egoerari ere ez, batez ere umeak badira.
- Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.
- Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal izateko.
Etxean:
- Kontuz ibili berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin), ezustekoren bat gerta daiteke eta.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:
- Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.
- Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.
- Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Udalentzako gomendioak
Prebentzioko neurriak:
- Udaleko larrialdiko planeko ekintza-planean agertzen diren langileei abisu eman. Bestela, halako egoeretan lagungarri izan daitezkeen udal-zerbitzuak aktibatu (udaltzainak, boluntario-taldeak, obra eta zerbitzuetako langileak, ur eta estolderietako zerbitzuak eta abar).
- Ez ahaztu Udal Larrialdietako Sareko TETRA emisorea daukazula, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroakekin harremanetan jartzeko.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:
- Gomendatu herritarrei urrun ditzatela ibilgailuak urpean gera daitezkeen lekuetatik edo erreka inguruetatik, eta jarri leku seguru batzuk ibilgailuak hara eramateko.
- Begiratu ibilgu nagusien emariari, eta larrialdiak koordinatzeko 112 zentroa jakinaren gainean eduki.
- Ibilguetatik hurbil dauden errepideetan urpean geratzen diren puntuak zelatatu eta kontrolatu, bereziki, zubi, ibi eta tunelak.
- Jakinarazi herritarrei euri-jasen arriskua dagoela, eta azaldu zer neurri hartu behar diren arriskua prebenitzeko.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Larrialdietako zerbitzuentzako gomendioak
- Egoera hauetarako kontingentzia-planean zehaztutako langileei abisu eman. Bestela, egoki iruditzen zaizkizuen laguntzaileak aktibatu.
- Moldatu eskura dauden bitartekoak, dena delako egoerari ahalik eta ondoen erantzuteko.
- Jarraipeneko mahaia edo krisi-mahaia antolatuz gero, garaiz jakinaraziko zaizue, edo lehendik aurreikusita zeudenetara dei egingo zaizue.
Larrialdietan, deitu 112 zenbakira.
Azken aldaketako data: