Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak
Babes Zibileko Sistema Nazionalaren 117/2015 Legea promulgatzearekin bat, SEVESO arauen peko establezimenduen titularrek, beraien jarduera kanpoaldean eragina badu, industria-eremuetan bizi diren herritarrei maiztasunarekin informazioa eman behar diete:
7 bis artikulua. Lankidetza-betebeharra 7. 9.2.b) artikuluan jasotako jarduerak gauzatzen dituzten zentroen, establezimenduen eta lokalen titularrek, jarduera horiek larrialdiak eragin ditzaketenak badira, behar besteko maiztasunarekin jakinarazi beharko dizkiete kalteak jasan ditzaketen herritarrei arriskuak eta hartutako prebentzio-neurriak. Horrez gain, honako betebehar hauek dituzte: a) Herritarrak informatzeko martxan jarritako programak eta haiei emandako informazioa jakinaraztea unean uneko administrazio publiko eskudunak ezartzen duen organoari. b) Herritarrentzako alarma-seinaleak sortzeko sistemak instalatzeaz eta horiek mantentzeko lanak egiteaz arduratzea. Egindako jardueren ondorioz gerta daitezkeen babes zibileko larrialdiek berehala harrapa ditzaketen eremuetan jarri beharko dira seinalesistema horiek. c) Desgaitasunen bat duten pertsonek informazioa osorik eskura dezaketela bermatzea. |
Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Plana SEVESO establezimenduek bultzatu dute, Enpresa Kimikoen Euskal Elkartea Aveq-Kimikaren bidez, eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak gainbegiratuko du, eremu honetan Herri Administrazioaren bermatzailea izanez.
Hori dela eta, Seguridad Kimika proiektua sortzen da: proiektu honen helburu nagusia da produktu kimikoekin lan egiten dituzten industria-eremuetan bizi den biztanleriak jakitea berezitasuna eta zer egin larrialdi kimiko baten aurrean.
Informazio gehiagorako www.seguridadkimika.eus
Zer egun larrialdi kimiko baten aurrean? Seguridad KIMIKA (bideoa)
Larrialdi kimikoaren arriskua: sirenak entzun ditzagun (bideoa)
SEVESO arategia: biztanleei emateko informazioa |
Zer gerta daiteke?
Sutea
Suteek hainbat arrisku dute: zabaltzea (inguruko aldeetara zabal daitezke), ke toxikoa (batzuetan, arriskua), bero itogarria eta eztanda egiteko aukera, gai jakin batzuetara helduz gero.
Gas ihesa
Toxikoa edota sukoia daitekeen gas-hodeiak haizearen aldean dauden arloak eragin ditzake.
Eztanda
Eztanda izan den tokian dagoen etxeko aldeko leihoak apur daitezke eta zenbait elementu askatu, esaterako beirak edo sare edo egur zatiak, oso azkar jaurti daitezkeenak.
Istripua egonez gero, nola jakingo dugu?
Agintariek larrialdia gertatu delako alerta emango dizutelako, bai megafonia bidez edo bai irrati eta telebista bidez emandako abisuen bitartez. amaitzen denean ere, baliabide berdinak erabiliko dituzte abisatzeko.
Gainera, ihes toxiko arriskua dauden toki batzuetan sirenak jarri dira, eta horrelakoetan:
Alerta-hasiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin
Alerta abisua
Sirena batek emango du alertaren berri: minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isiluneak eginez.
Alerta amaitzeko abisua
Alerta-amaiera sirena batek iragarriko du 30 segundoko seinale jarraituaren bidez.
Alerta-amaiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin
Zer egin behar duzu?
- Kalean bazaude, babes itzazu arnasbideak.
- Sartu azkar gertuen dagoen etxe barruan.
Kalean zaudela, agintarien abisua edo sirenaren soinua entzuten baduzu, babestu etxe hurbilenean. Hobe barruko geletan sartzen bazara. - Itxi ateak, leihoak, pertsianak eta aire-sarrera guztiak.
Ahal baduzu, zigilatu kanpoaldeko irekierak zinta isolatzaileaz. - Irratia entzun.
Sintonizatu bertako irratiak eta irrati publikoak, informazioa eta jarduteko aholkuak jasotzeko.
Kontsultatu ere gure Twitterren kontu ofiziala @112_SOSDeiak
Zer ez duzu egin behar?
- Ez erabili aireztatze ezta berotze sistemarik.
Beharrezkoa da edozein aire-sarrera kanpotik ixtea, gas toxikoak edo sukoiak sar daitezen saihesteko. - Ez erre eta ez piztu surik.
Airean gas egonez gero, eztanda egiteko edo su hartzeko arriskua legoke. Beharrezkoa ez denean ez piztu ez itzali argirik. - Ez erabili telefonoa.
Ez erabili telefonoa. Beharrezkoa da telefono-lineak libre uztea, sorospen taldeetarako eta ezinbesteko kasuetarako. - Ez zaitez joan eskolara umeen bila.
Irakasleak arduratuko dira. Larrialdietan jokatzeko prest daude eta jarraibideak dituzte. - Ez irten kalera larrialdia amaitu arte.
Agintariek larrialdia amaitzean abisatuko zaituzte megafonia, irrati edo sirenen (jarrita dauden lekuetan) soinuaren bidez.
Gainera...
Eztanda izateko arriskua badago...
- Alde egin leiho eta beirateetatik eta joan eztanda izan daitekeen tokiaren beste aldera, izan ere apurtzen badira beirazko, sarezko edo egurrezko zatiak jaurti baititzake. Hobe barruko geletan sartzen bazara.
- Beirak babestu zinta isolatzailearekin gurutze bat eginez.
Horrela askatzea eta jendearen kontra jaurtitzea saihestuko duzu. - Jaitsi pertsianak eta itxi gortinak.
Horrela, babestuago egongo zara.
Sute-arriskua badago eta kanpoan bazaude?
- Instalazioaren eremutik urrun zaitez, haizea norabidearen perpendikularra den aldera.
- Zapi bustiak erabili arnasa egiteko.
- Egitura sendoa duen eraikin batean babes zaitez, eta jarraitu lehen emandako aholkuak. Ibilgailu bat ez da leku segurua. Gertuen duzun eraikinean sar zaitez.
Larrialdia pasa ondoren
- Ez atera agintariek irrati edo megafonia bidez jakinarazi arte edo alerta-amaiera seinalea entzun arte, kanpoko airea kutsatuta egon baitaiteke.
- Ateratzerik duzunean aireratu lokal osoa.
- Ez zaitez jaitsi sotoetara.
Jakin arte sotoetan gas toxikorik edota lehergarririk dagoen.
Badaezpada, hauxe eduki behar duzu etxean:
- Irratia eta ordezko pilak (berritu hiruhileko bakoitzean).
- Linterna.
- Zinta isolatzailea.
- Babesteko aholkuen liburuxka toki ikusgarrian.
- Jakin behar duzu non dauden argindar elektrikoaren etengailu nagusia eta ur eta gas etengailuak.
Azken aldaketako data: