Segurtasun Saila

Euskalmetek eguraldi eguzkitsua iragarri du, ia hodeirik gabekoa, Gabon zaharrerako eta Urteberri egunerako

Argitalpen-data: 


      up125_dscn1389.jpg
  • Hodeirik ez egoteak gauez tenperatura jaistea erraztuko du, ondorioz barnealdeko zenbait lekutan izotza egin dezake, bereziki Araban
  • Egonkortasunak lainoa sortzea ere erraztuko du, bereziki Araba hegoaldean eta barnealdeko beste bailara batzuetan

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak, eguraldi eguzkitsua iragarri du, ia hodeirik gabekoa Urtezaharrerako eta Urteberri egunerako. Gauean hodeirik ez egoteak hoztea erraztuko du, eta, beraz, baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea, batez ere Araban. Hala ere, egonkortasun horrek lainoa sortzea ere erraztuko du, batez ere Araba hegoaldean eta barnealdeko beste haran batzuetan, eta horrek gaueko hoztea zertxobait leundu dezake.

Euskalmeten arabera, bai Urtezaharrean bai Urte Berri egunean, tenperatura maximoak 10 eta 15 ºC artekoak izango dira, eta minimoak, oro har, 0 eta 5 ºC artekoak. Barnealdeko zenbait lekutan litekeena da tenperatura 0 ºC-tik behera jaistea, batez ere Araban.

Oharra: Iragarpenen eguneratzeak Euskalmeten bidez (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta X sare sozialaren bidez (@Euskalmet) jarraitzea gomendatzen da.

 

 

 

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)