Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek Euskadiko Elikagaien Bankuekin lankidetzan jardungo dute, orain arte udaletan edo beste erakunde edo entitate sozial batzuetan bildutako produktuak Valentziara bidaltzeko lanak koordinatzeko. Helburua laguntza ahalik eta modu antolatuenean eta eraginkorrenean bideratzea da.
Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioak, DANAren ondorioak jasan dituzten pertsonei eta familiei zuzendutako elikagaien bilketari buruzko kontsulta ugari jaso ditu eta euskal erakundeekin akordio batera iritsi dira:
- FESBALen (Elikagaien Bankuen Federazioa) eta Valentziako Elikagaien Bankuaren jarraibideei jarraituz, Euskadiko Elikagaien Bankuak arduratuko dira Valentziako Elikagaien Bankura bidalketak koordinatzeaz.
- Oraingoz, ezinezkoa da Valentziako Elikagaien Bankuaren lokaletan produktu gehiago jasotzea edo biltegiratzea, elikagai asko dituztelako bilduta. Hori dela eta, dohaintzan emandakoa produktuak, Valentziara bidaltzeko zain, Euskadiko Elikagaien Bankuen biltegietan gordeko dira.
- Horrenbestez, Valentziara bidaltzeko elikagaiak bildu dituzten EAEko erakunde eta entitateek Euskadiko Elikagaien Bankuen egoitzetara eraman ahal izango dituzte, eta haiek biltegiratuko dituzte kaltetuei bidali arte, FESBALek hala erabakitzen duenean.
- Euskadiko Elikagaien Bankuek, nolanahi ere, jasotako elikagaien erabilera soziala eta ahalik eta aprobetxamendu handiena bermatzen dute, baliabideak galtzea saihestuz.
Bestalde, erakundeek gogorarazi nahi dute Valentziako Generaliteak lagundu nahi duten herritarren eta elkarteen eskura atari hau jarri duela SOM SOLIDARITAT ataria DANAk kaltetutako pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko.
Erakunde eta entitateek elikagaiak garraiatzeko harremanetarako helbideak eta telefonoak:
945213233
944499258
943493796 |
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)