Segurtasun Saila

AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko ariketa batzuk egingo ditu

Argitalpen-data: 


      Sirena.jpg
  • Saioak azaroaren 22an, 25ean eta 26an egingo dira Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron eta Lantaronen, ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko
  • Aldi berean, Segurtasun Sailak herritarrei abisuak helarazteko Alderantzizko 112 sistema aktibatuko du, eta horren bidez alertak eta larrialdi-egoeretan nola jardun jakiteko informazioa eta jarraibideak bidaliko ditu

AVEQ-KIMIKAk, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko saioak egingo ditu azaroaren 22an, 25ean eta 26an. Saio horiek Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron eta Lantaronen egingo dituzte, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko. Aldi berean, Segurtasun Sailak Alderantzizko 112 sistema aktibatuko du, herritarrei SOS Deiak aplikazioaren bidez alerta geolokalizatuak bidaltzeko aukera ematen duena.

SEVESO araudiak substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du. Testuinguru horretan, sirenen eginkizun nagusia abisu-sistema indartzea eta berehalako alerta lortzea da, eraginpeko herritarrek istripu-kasuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak abian jar ditzaten.

SIMULAZIOEN EGUNAK ETA ORDUTEGIAK / FECHAS Y HORARIOS DE LOS SIMULACROS

 

Data

Lekua

Enpresa

Afekzio-eremua

Ordua

2024/11/22

22/11/2024

Hernani

Electroquímica de Hernani, SA

Hernani

10:00

2024/11/25

25/11/2024

Muskiz

Petroleos del Norte, SA (PETRONOR)

 

Muskiz

Abanto - Zierbena

 

10:00

2024/11/25

    25/11/2024

Santurtzi

Puerto de Bilbao

Bilboko Portua

 

Santurtzi

Zierbena

 

11:00

2024/11/25

25/11/2024

Punta Luzero

Terminales Portuarias, S.L. (TEPSA)

Acideka, SA

Zierbena

11:30

2024/11/26

26/11/2024

Lantaron

Dekitra, SA

General Química, SAU

Bakelite Iberica, SA

Lantaron

11:00

Sirenek bi seinale-mota igorriko dituzte, argi eta entzuteko moduan, arriskuko gune osoan: bata hodei toxikoagatiko alertaren hasiera adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berarekin ekarriko du, biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa, toki itxian konfinatuta geratzea.

Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Larrialdi Plan bat dauka, eta horretan ezartzen dira larrialdietan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak eta antolamendua, betiere larrialdiak fabrikaren kanpoaldean eraginik badu. Halaber, plan horrek biztanleak ohartarazteko modua ere barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez, prentsan komunikatuak argitaratuz eta sare sozialen bidez.

AVEQ-KIMIKA, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartea, euskal industriak sortutako elkartea da. Horren helburua da, araudia zorrotz betetzeaz gain, ingurumenaren gaineko eraginaren kudeaketa zein jardueren eta instalazioen segurtasuna etengabe hobetzen joatea.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)