Segurtasun Saila

2018ko azaroa - Hots-seinaleak aktibatzeko ariketa

 

Sarrera

Aveq-Kimikak, Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren Kolaborazioarekin, larrialdi kimikoen sirenen sarea aktibatzeko hiru ariketa egingo ditu azaroan.

Ekimen hauen helburu nagusia izango da hurbileko biztanleak alarma-sistema horretara ohitzea, hain zuzen, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan sor litezkeen ihes toxikodun istripuei begira. Araudi horrek substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larrien prebentzioa erregulatzen du.

igo

Jarduera-esparrua

Aktibazioaren eguna eta ordua hau izango da:

2018ko azaroaren 20an

10:00ak inguruan, Santurtzin (Bizkaia). Enpresa: Puerto de Bilbao. Guneak: Santurtzi, Getxo, Portugalete, Zierbena.

13:00ak inguruan, Lantaronen (Araba). Enpresak: Dekitra, General Química, Hexion. Gunea: Lantaron.

2018ko azaroaren 21ean

11:00ak inguruan, Hernanin (Gipuzkoa). Enpresa: Electroquímica de Hernani. Gunea: Hernani.

igo

Simulazioen nondik norakoa

Sirenek argi eta entzuteko moduan bi seinale-mota igorriko dituzte arrisku-gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alerta adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berekin ekarriko du biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa toki itxian konfinatuta geratzea.

Segurtasun Sailak Kanpoko Larrialdi Plana egin du eta bertan ezartzen dira larrialdietan antolamendua eta giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak, betiere beroriek fabrikaren kanpoaldean eraginik badute. Halaber, plan horrek barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez eta prentsan argitaratutako komunikatuen bitartez eta sare sozialen bidez biztanleak ohartarazteko modua.

Informazio gehiago Kanpoko Larrialdi Planak atalean.

Sirenen helburua abisu-sistema hori indartzea da eta, bestetik, alertaren berri berehala ematea, era horretan eragindako biztanleek istripuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak balia ditzaten.

Argibide gehiago Arrisku Kimikoari buruzko Komunikazio Planan www.seguridadkimika.eus

igo

Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak

Larrialdi kimikorik egotekotan, agintariek larrialdia gertatu delako alerta emango dizutelako, bai megafonia bidez edo bai irrati eta telebista bidez emandako abisuen bitartez. amaitzen denean ere, baliabide berdinak erabiliko dituzte abisatzeko.

Ihes toxiko arriskua dauden toki batzuetan sirenak jarri dira, eta horrelakoetan:

Alerta-hasiera sirenaAlerta-hasiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin

Alerta abisua

Sirena batek emango du alertaren berri: minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isiluneak eginez.

Alerta-amaiera sirenaAlerta amaitzeko abisua

Alerta-amaiera sirena batek iragarriko du 30 segundoko seinale jarraituaren bidez.

Alerta-amaiera sirena entzuteko ikono honetan click-a egin

Informazio gehiago Larrialdi kimikorik egotekotan herritarrentzako gomendioak atalean

igo

itzuli