Zoster herpesaren aurkako txertoa
Zer da zoster herpesa?
- Zoster herpesa barizela/zosterraren birusak eragindako infekzioa da, barizela eragiten duen birus berak eragindakoa. Pertsona batek barizela izan ondoren, birusa latente (ez-aktibo) geratzen da gorputzean, eta, handik denbora batera, berriro aktiba daiteke. lnfekzio hori jasateko arriskua areagotu egiten da adinean aurrera egin ahala, 50 urtetik aurrera, bereziki pertsona immunodeprimituetan.
- Nahiz eta gaixotasun horrek heriotza-tasa handia ez dakarren, konplikazioek desgaitasuna ekar dezakete, bai eta bizi-kalitatea nabarmen murriztea ere.
Noiz hartzen da zoster herpesa?
- Barizela zosterraren birusa gorputzean erreaktibatzen denean, betiere pertsonak aurretik barizela izan duenean.
Zoster herpesa duenak kutsa dezake infekzioa bera?
- Ez.
- Hala ere, zoster herpesa duen pertsona batek barizela kutsa diezaioke gaixotasun horren aurkako txertoa jarrita ez duen edo barizela izan ez duen pertsona bati. Sekula ez dio, baina, zoster herpesa kutsatuko.
- Birusaren transmisiorik egon ez dadin, zipriztina estali behar da eta ez da ez ukitu ez hazka egin behar.
Ba al dago zoster herpesaren aurkako txertorik?
-
Bai. Euskadin Shingrix txertoa ematen dugu. Barizela/zosterraren birusaren zatiak ditu txerto honek (beraz, ezin du gaixotasuna eragin), babesa handiagoa eta iraunkorragoa izateko adjubante batekin batera. Immunoeskasia dakarten arrisku-baldintzak dituzten 18 urte baino gehiagoko pertsonei eta, fitxa teknikoaren arabera, 50 urtetik gorakoei aholkatzen zaie.
-
Txertoa bi dosi dira, eta lehena eta bigarrena emateko denbora-tarteak 2 hilekoa izan behar du.
Shingrix: Zertarako balio du txerto honek?
- Txerto honek barizela/zosterraren birusaren eta herpesaren osteko neuralgiaren (etengabeko mina eta iraunkorra denboran, zoster herpesaren babak desagertu arren ere) aurrean prebenitzen eta babesten du; herpesaren osteko neuralgia gaixotasuna izatean egoten den konplikaziorik ohikoena da.
Nori zuzentzen zaio txerto hau?
- Zoster Herpesa garatzeko arriskurik handiena duten pertsonei:
-
Zelula ama hematopoietikoen transplantea.
-
Organo solidoaren transplantea edo hura egiteko zain dauden pertsonak.
-
Hemopatia gaiztoak fase aktiboan.
-
Ahozko tratamendua, anti-JAK farmakoekin edo zoster herpesa jasateko arriskua areagotu dezaketen beste farmako batzuekin (immunoezabatze handia eragiten dutenak).
-
GIB
-
Kimioterapiaren tratamendua izaten ari diren tumore solidoak.
-
Zoster gertakari biren edo gehiagoren aurrekaria.
-
50 urtetik aurrera beste farmako immunomodulatzaile edo immunoezabatzaile batzuekin tratamenduan dauden pertsonak
-
- 65 urteko edo gehiagoko pertsonei txertoa emango zaie.
Nola eta non egingo da txertaketa?
- Txertaketa Osakidetzako erakundeen Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetan eta ospitaleetako prebentzio-medikuntzako zerbitzuetan egingo da. Txertaketa eskatzeko, dagokizun osasun-zentrora deitu edo Osasun Kontseiluaren 900203050 zenbakira.
Argibide gehiagorako:
Azken aldaketako data: