Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
4. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:
- Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, sailari dagozkion funtzio instituzional eta orokorretan.
- Sailaren komunikazio-politika zehaztea, zuzentzea eta koordinatzea eta, ildo horretatik, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.
- Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.
- Saileko organoen ekitaldi publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.
- Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
- Organo eskudunaren bitartez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.
- Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren organo eskudunaren bitartez.
- Sailak administrazio, instituzio eta antolakundeekin dituen elkarrizketak eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Estatu edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei esleitutakoak salbu.
- Sailaren argitalpenak koordinatzea.
- Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako dibulgazio-jarduerak koordinatzea.
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.
Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-eremuan sartutako espedienteei dagozkien laguntzak ematea eta gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta ArrantzaXIII Legealdia