Sedentarismoa eta Osasuna
10 heriotza- eta deusgaitasun-kausa nagusietatik laugarren postua dute bizimodu sedentarioek (OME, 2009).
Aldian-aldian jarduera fisikoa egiteko gomendioak betetzen dituzten baina jarduera sedentarioetan (eserita, ordenagailu aurrean lanean, telebista ikusten eta abar) luze aritzen diren pertsonen artean ere handia da arriskua osasun-arazo kardiobaskularrak eta gehiegizko pisua izateko, eta goizago hiltzeko arriskua ere handiagoa da.
Harreman zuzena dago jokabide sedentarioen eta hilkortasunaren artean, egiten den jarduera fisikoa edonolakoa dela ere. Hau da, pertsona batek egoneko zenbat eta denbora gehiago igaro (adibidez, telebista ikusten mugitu edo altxatu ere egin gabe) orduan eta arrisku gehiago du hiltzeko, arrazoi guztiengatik, gaixotasun kardiobaskular batengatik edo minbiziagatik. Arrisku hori hor dago, heldua eguneko gainerako orduetan aktibo izanagatik ere.
Horregatik gomendatzen da noizean behin, gutxienez, minutu bateko atsedenaldia egin eta gelan barrena mugitzea, edalontzi bat urez betetzera joatea edo luzaketaren bat egitea.