Ostebaren argitalpenak
- Osteba Berriak
- Ebaluazio Txostenak
- Azterketa Txostenak
- Praktika Klinikoaren Gidak eta Frogetan Oinarritutako Beste Produktuak
- Ostebaren erantzunak
- Beste agentzien argitalpenak
Osteba berriak
Osasun Teknologien Ebaluzioari eta Osasun Zerbitzuei buruzko berri aipagarrienak jorratzen dituen aldizkako argitalpena. 2014tik aurrera era elektronikoan soilik.
Ebaluazio txostenak
Gai jakin batzuei buruzko informazio zehatza ematea dauka helburutzat, Euskadiko Osasun Saileko arduradunen galderei erantzunez.
Honako hauek barne hartzen dituzte, besteak beste: Euskadiko egoerari eta premiei dagozkien analisiak, nabaritasunaren sintesia eta gomendioen idazketa, inoiz, Praktika Klinikoko Gidaren forman. Sarritan, beharrezko denean, analisiaren ikuspegiaren arabera, aplikazio eszenatokiak analizatzen dira edota ekonomia azterketak egiten dira erabakiak hartzerakoan lagungarri izateko helburuaz
Azterketa txostenak
Informazio premia larrien erantzuna. Kasuotan Ostebak erabilgarri dagoen nabaritasunaren sintesi bat egiten du, baina testuinguruaren edo gomendioen aplikazio eszenategien analisia egitea nahitaezko ez delarik.
Ebaluazio oso bat izan litekeenaren alderdi partzial batzuen gaineko galderei erantzuten die.
Praktika klinikoaren gidak eta Frogetan Oinarritutako Beste Produktuak
Praktika klinikorako eta frogetan oinarritutako gomendioak.
FOBP Froga zientifikoetan oinarritutako produktuak dira, Praktika Klinikoko Gidetatik ezberdintzen direnak baina giden osagarriak direnak erabakiak hartzeko osasun arloan.
Ostebaren erantzunak
Osasun sailak eta Euskal Osasun Zerbitzuak, Osakidetzak, planteatzen dituzten informazio eskabideen bat-bateko erantzuna. Ostebak batez ere azterketa bibliografiko bat egiten du, baina emaitzak interpretatu gabe.
Informazio bilaketa bigarren mailako informazio iturrietan oinarritzen da, eta bere helburua honakoa da, ikasketa garrantzitsuenak identifikatzea elaborazio garaian; beraz, ez du gaiaren berrikuspen sistematikoa eta zehatza suposatzen.
Beste agentzien argitalpenak
Azken aldaketako data: