Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Bertakoa jan, osasuntsu bizi

Osasuna da gizarte honetako kezka nagusietako bat. Gauza jakina da elikadura egoki bat izatea lagungarri dela osasungarri mantentzeko, modu horretan, gure bizi-kalitatea hobetuz eta gaixotasun ugari prebenituz. Euskal Herriko lurrak zein itsasoak baliabide bikainak eskaini izan dituzte belaunaldiz belaunaldi elikadura ona mantentzeko lantegi horretan. Eta halaxe da egun ere. Gure itsasoak, gure baserriek eta gure landa-eremuak oraindik kalitate goreneko elikagai eta edariak ekoizten eta eraldatzen dituzte.

In Agro Salute izeneko lurralde-kooperaziorako programaren bidez zera lortu nahi da, sektorea bizirik mantentzeak duen garrantziaren inguruko informazio eta sentsibilizazioa hedatzea euskal gizartearen muinean. Elikagaien ekoizpen egokia ahalbidetzea, kalitate gorena bermatzea eta elikagai horiek gure eguneroko elikaduran txertatzea dira gure erronka nagusietako batzuk.

"Bertakoa jan, osasuntsu bizi" bidez Euskal Herriko kalitate goreneko produktuak zure eskura jarri nahi ditugu, produktu horiek identifikatzeko zereginean laguntza eskainiz eta zure eguneroko elikadura hobea eta osasungarriagoa izan dadin haiek nola txertatu iradokiz.

"Bertakoa jan, osasuntsu bizi" D´Elikatuz, Elikadura eta Gastronomia Guneak egin du eta HAZI landa eta itsas ingurunearen garapenerako Euskao Jaurlaritzaren Korporazioa sustatu du. Argitalpena "In Agro Salute" europar proeiktuaren barnean kokatzen da, EBko FEDER fondoen bitartez finantziatuta dago eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak babestuta.

Bertakoa jan, osasuntsu bizi