Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Ramon Llull (1232 ing.-1316 ing.)

Ramon Llull Palma de Mallorcan jaio zen 1232. urte inguruan. Jaime I.aren gortean lan egin zuen lehenbizi, eta ondoren, seneskal kargua -errege gorteko zerbitzari nagusia- eman zioten Jaime infantearen gortean. 1257an Blanca Picanyrekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen. Garai hartan amodiozko poesia landu zuen batez ere, trobadoreen tradizioaren barruan betiere. Baina garai hartan idatzi zituen poesia lanak Llullek berak desagertarazi zituen handik urte batzuetara, eta ez da gaur egun haien aztarnarik.

Hogeita hamar urte beteta zituen Llullek Kristo gurutziltzatuaren bost agerraldi izan zituenean. Agerraldi haien ondorenean, ordu arteko bizitza utzi eta hiru helburu nagusitan oinarritzen zen lan izpiritualari ekin behar ziola ohartu zen : misiolari lanak egin fedegabeen lurraldeetan ; fedegabe haiek konbertitzeko liburuak idatzi ; ekialdeko hizkuntzak ikasteko eskolak eraiki eta misiolarien gudaroste bat osatu. Bederatzi urtetan zehar bere burua intelektualki janzten aritu zen Llull, eta zenbait agiriren arabera esklabo sarrazeno batek arabieraz erakutsi omen zion ; ondoren, latina ikasi zuen.

Ikasketa aldi haren ondoren, Radako muinora erretiratu zen meditazioan jarduteko . Eta muino hartan goiargitu zuen, hain zuzen ere, jainkoak ; une hartatik aurrera Jainkoak fede kristauaren egia gizakiei erakusteko bide gisa hartu zuela seguru zegoen Llull. Gertaera haren ondoren, bidaiak egiten, eztabaidan eta idazten eman zuen bere bizitza. 1275. urterako idatziak zituen hamazazpi bat liburu. Jaime Konkistatzailea hil zenean, Jaime infanteak hartu zuen Mallorcako koroa oinordetzan, eta laguntasun handia eman zion Llulli ekialdeko hizkuntzak irakasteko eskola bat eraiki zezan Miramar herrian. Joan XXI.a aita santuak ere onartu zuen eskola horren eraikuntza . Llullen asmoa, ordea, mota horretako eskolak ugaltzea zen, eta hainbat saio eginbazituen ere Vatikanon eta Frantziako gortean bere proiektuak gauzatu zitezen, bere asmoak hutsean gelditu ziren.

Hainbat bidaia egin zituen jainkoaren hitza erakusteko Afrikan barrena -Tunisia, Zipre, Egipto, Siria-, eta behin baino gehiagotan harrikatu eta espetxeratu zuten zeregin hartan ari zela. Bestalde, ez zuen etsi aita santuaren eta Frantziako gortearen eskutik laguntza eta baimena jasotzeko asmoan, eta behin eta berriro saiatu zen haiek bere egitasmoen egokitasunaz konbentzitzen.

Baina 1311. urtean, ikusirik bere asmoak ez zirela beteko, Mallorcara itzuli zen. Gaixotu egin zen, eta urte gutxiko bizia gelditzen zitzaiola pentsaturik, idatzi eta idatzi aritu zen bolada batean. 1314an Afrika iparraldera abiatu zen, eta dirudienez, Tunisian hil zen, han jasoa baita Llullen azken berria (1316).

 

Lehenengo liburuak

Ramon Llullen berrehun eta berrogeita hamar liburu gorde dira, latinez eta katalanenaz idatziak (batzuetan, bi hizkuntzak erabiltzen zituen liburu berean). Arabieraz idatzitako libururik, ordea, ez da aurkitu.

Llull 1272. urte inguruan hasi zen idazten, eta urte inguru horretan idatzi zituen Ars Magna eta Llibre de contemplacio en Deu (Kontenplazio liburua). Lehenengoan bere sistema metafisiko eta logikoaren ideia nagusiak azaltzen ditu. Bigarrenean, berriz, egun batez kontenplazioan egoteko gaia jartzen du Llullek ; hirurehun eta hirurogeita sei kapitulutan banatu zuen liburua, eta kapitulu bakoitza egun bati dagokio. Dena dela, XIII. mende bukaerako bizimoduari eta pentsamenduari buruz ematen dituen datuengatik eta erakusteko moduagatik da batez ere erakargarri gaur egun liburu hori.

Garai horretantxe idatzi zuen Ramon Llullek Llibre del gentil e dels tres savis (1274,Jentilaren eta hiru jakintsuen liburua). Lan horretan, hire jakintsu -judu bat, kristau bat eta musulman bat- azaltzen dira, eta zeinek bere ideiak erakusten ditu. Jakintsuak eztabaidan hastera doazenean jentil bat agertzen da eta jentila harriturik gelditzen da hirei jakintsu haiek jainko bakar batean eta haragiaren berpizkundean sinesten dutela ohartzen denean. Hirei jakintsuek hiru erlijioek berdin dituzten egiak azaltzen dizkiote jentilari, baina egileak ez du zehazten hirei jakintsuetatik zein den hizketan ari dena. Jakintsuek beren azalpenak amaitzen dituztenean, eta jentilak zein erlijiok konbentzitu duen esan behar duenean, jakintsuek alde egiten dute jentilak zer erabaki duen jakin gabe.

 

Llullen eleberriak

Llullek bi eleberri idatzi zituen, Blanquerma ( 1283) eta Felix (1289). Pertsonaia nagusi baten inguruko kontakizun utopiko eta alegorikoak dira biak. Llibre dBvast d Aloma e de Blanquerma son fill (Evast eta Alomaren eta beren seme Blanquermaren liburua) lanean gizakiak lurrean bizi izan dituen egoera desberdinak azaldu nahi ditu Llullek, kristauaren ikuspegitik betiere. Eva eta Aloma, protagonistaren aita eta ama, senar-emazte perfektuen eredua erakusteko erabiltzen ditu Llullek. Blanquerma gazteak bere auzoko Natanarekin ezkondu behar du, baina Blanquermak bizitza erlijiosoa hartzea erabakitzen du eta Natana, orduan, moja egiten da. Llullek, Natanaren bidez, emakumezkoen komunitate erlijiosoen egitura egokiena zein den erakusten du. Blanquermak, berriz, eremutarren gisara bizitzeko irrikitan, aita-amak utzi eta bidaia luze bati ekiten dio. Blanquerma fraide, abade, gotzain eta azkenik, aita santu hautatzen dute. Baina, aita santutzari uko egiten dio eta ermita batera erretiratzen da kontenplaziozko bizitza hartzera ; han idazten du Llibre d Amic e Amat (Lagunaren eta Maitearen liburua).

Parisen Llibre de Meravelles (Miragarrien liburua) edo Felix liburua idatzi zuen Llullek 1288 edo 1289. urtean. Eleberri hori, aurrekoa bezalaxe, eleberri utopikoa da, baina Blanquerma baino ekintza gutxiagokoa . Bestalde, protagonistaren biografiaren hariari jarraitu beharrean, Felix gaztearen bidaia kontatzen du. Felixek munduan zehar bidaiatzea erabakitzen du jakintsuen eta eremutarren ahotik munduko gauza miragarriak ezagutzeko. Hala, Felixek aingeru,gizaki, landare eta izadiko gertaeren inguruko ezagutzak eskuratzen ditu.

Bi eleberri horietan, Blanquerma eta Felix lanetan hain zuzen ere, argi eta garbi ikusten da Ramon Llullek ondo ezagutzen zituela Mahai Biribileko zaldunen eleberriak . Llullen hi eleberri horiek, bestalde, hiri eta herrialde zehaztugabeetan gertatzen dira. Baina garai hartako eleberrietan ez bezala, zeinetan zaldunen gizartea eta gizarte feudala hesterik ez zen erakusten, Blanquerma eta Felix lanetan pertsonaia nagusiak goi burgesiako eta abadetzako pertsonaiak dira. Berrikuntza berezia izan zen hori eleberriaren historian.

 

Llullen mistika

Ramon Llullen liburu askotan nabarmena da idazlearen mistizismoa : Llibre de contemplacio lanean, esate baterako, indar handiz agertzen da mistizismo hori, Llibre dAmic eAmatlanean, herriz, sintetizatu eta landu egiten du ezaugarri hori eta Arbre de filosofia d'amor (Maitasun filosofiaren Zuhaitza) lanean, azkenik, goreneko mailara eramaten du. Libre d Amic e Amat liburua hirurehun eta hirurogeita sei metafora moral laburrek osatzen dute. Metafora horietako bakoitzak, egilearen arabera, egun batean gogoeta egiteko gaia azaltzen du. 1298an Arbre de filosofia damor idatzi zuen Llullek Parisen. Liburu horren sarreran, Llullek emakume eder batekin, Maitasunaren Filosofiarekin hain zuzen, egiten du topo Parisko Vauverten kartujako basoan. Emakumea negar hatean ari da bere ahizpa Zientziak berak baino zerbitzari gehiago dituelako. Ramonek, dama kontsolatzeko, liburu bat idatziko duela esaten dio eta merezi dituen zerbitzariak ekarriko dizkiola liburu horrek. Sarrera horren ondoren idatzirik dagoen tratatua da, hain zuzen, Ramonek aipatutako libuni hori.

 

Llullen poesia

Ramon Llullen lanetan "errimadun lana" ez da beti "lan poetikoaren" sinonimo. Hala ere, hitz lauzko lan askotan iristen da Llull poesiaren goreneko mailara ; aldiz, Logica del Gatzel (Gatzelen Logika) laneko mila eta seiehun bertsoetan definizio zehatzez eta silogismoz betetako testua osatzen du, eta bertsotan antolatutako tratatu guztian ez da poesia izpirik atzematen. Izan ere, Llullek arrazoi didaktikoengatik erabiltzen ditu, zenbaitetan, bertsoak, bere dotrina buruz ikasteko metodo gisa. Dena dela, oso ondo ezagutzen zituen bertsoaren teknikak, gaztetan trobadore aritua baitzen ; horrez gainera, inidimen handiko gizona zen Llull.

Bakartasunean eta kontenplazioaren bidez bakean bizitzea zen bere nahia, haina bere ideiek eta bere asmoek batetik bestera ibiltzera eta jendearekin harremanetan egotera bultzatu zuten ; Lo desconhort (1295, Atsekabea) lanean oso ondo erakutsi zuen bere barruko borroka hori. 1299an, bere ideiak inork aintzat hartzen ez zituelako erabat etsiturik, Cant de Ramon (Ramonen kantua) poema labur zoragarria idatzi zuen Parisen . Andre Mariarenganako zuen mirespena Plant de la Verge lanean adierazten du argi eta garbi. Gai heraren inguruan aipatzekoak ditu Blanquerma liburuko Andre Mariaren ohorezko poema laburrak eta Los cent noms de Deu (Jainkoaren ehun izenak) laneko poesia maila handiko atal batzuk . Poesia lanetan, hitz lauzko lanetan ez bezala -katalanera garbi eta jantzian idazten baitzuen prosa- Proventzako hainbat forma erabiltzen zituen, izan ere, alde batetik, lirika katalanean tradizio handia zegoen horretarako eta beste alde batetik, Llullek denboraldi luzeak ematen zituen Montpellierreko hirian ; Llullentzat, hortaz, Languedoc-eko hizkuntza ez zen arrotza, ezta here irakurleentzat ere.