Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Ramon Llull (1232 ing.-1316 ing.)
Ramon Llull Palma de Mallorcan jaio zen
1232. urte inguruan. Jaime I.aren gortean
lan egin zuen lehenbizi, eta ondoren, seneskal
kargua -errege gorteko zerbitzari
nagusia- eman zioten Jaime infantearen
gortean. 1257an Blanca Picanyrekin ezkondu
zen eta bi seme-alaba izan zituen. Garai
hartan amodiozko poesia landu zuen batez
ere, trobadoreen tradizioaren barruan
betiere. Baina garai hartan idatzi zituen
poesia lanak Llullek berak desagertarazi
zituen handik urte batzuetara, eta ez da gaur
egun haien aztarnarik.
Hogeita hamar urte beteta zituen Llullek
Kristo gurutziltzatuaren bost agerraldi
izan zituenean. Agerraldi haien ondorenean,
ordu arteko bizitza utzi eta hiru helburu nagusitan
oinarritzen zen lan izpiritualari ekin
behar ziola ohartu zen : misiolari lanak egin
fedegabeen lurraldeetan ; fedegabe haiek
konbertitzeko liburuak idatzi ; ekialdeko
hizkuntzak ikasteko eskolak eraiki eta misiolarien
gudaroste bat osatu. Bederatzi urtetan
zehar bere burua intelektualki janzten
aritu zen Llull, eta zenbait agiriren arabera
esklabo sarrazeno batek arabieraz erakutsi
omen zion ; ondoren, latina ikasi zuen.
Ikasketa aldi haren ondoren, Radako
muinora erretiratu zen meditazioan jarduteko
. Eta muino hartan goiargitu zuen, hain
zuzen ere, jainkoak ; une hartatik aurrera
Jainkoak fede kristauaren egia gizakiei
erakusteko bide gisa hartu zuela seguru
zegoen Llull. Gertaera haren ondoren, bidaiak
egiten, eztabaidan eta idazten eman
zuen bere bizitza. 1275. urterako idatziak
zituen hamazazpi bat liburu. Jaime Konkistatzailea
hil zenean, Jaime infanteak hartu
zuen Mallorcako koroa oinordetzan, eta laguntasun
handia eman zion Llulli ekialdeko
hizkuntzak irakasteko eskola bat eraiki
zezan Miramar herrian. Joan XXI.a aita santuak
ere onartu zuen eskola horren eraikuntza
. Llullen asmoa, ordea, mota horretako
eskolak ugaltzea zen, eta hainbat saio eginbazituen ere Vatikanon eta Frantziako gortean
bere proiektuak gauzatu zitezen, bere
asmoak hutsean gelditu ziren.
Hainbat bidaia egin zituen jainkoaren
hitza erakusteko Afrikan barrena -Tunisia,
Zipre, Egipto, Siria-, eta behin baino gehiagotan
harrikatu eta espetxeratu zuten zeregin
hartan ari zela. Bestalde, ez zuen etsi
aita santuaren eta Frantziako gortearen eskutik
laguntza eta baimena jasotzeko asmoan,
eta behin eta berriro saiatu zen haiek bere
egitasmoen egokitasunaz konbentzitzen.
Baina 1311. urtean, ikusirik bere asmoak ez
zirela beteko, Mallorcara itzuli zen. Gaixotu
egin zen, eta urte gutxiko bizia gelditzen zitzaiola
pentsaturik, idatzi eta idatzi aritu zen
bolada batean. 1314an Afrika iparraldera
abiatu zen, eta dirudienez, Tunisian hil zen,
han jasoa baita Llullen azken berria (1316).
Lehenengo liburuak
Ramon Llullen berrehun eta berrogeita
hamar liburu gorde dira, latinez eta katalanenaz
idatziak (batzuetan, bi hizkuntzak
erabiltzen zituen liburu berean). Arabieraz
idatzitako libururik, ordea, ez da aurkitu.
Llull 1272. urte inguruan hasi zen idazten,
eta urte inguru horretan idatzi zituen Ars
Magna eta Llibre de contemplacio en Deu
(Kontenplazio liburua). Lehenengoan bere
sistema metafisiko eta logikoaren ideia nagusiak
azaltzen ditu. Bigarrenean, berriz,
egun batez kontenplazioan egoteko gaia
jartzen du Llullek ; hirurehun eta hirurogeita
sei kapitulutan banatu zuen liburua, eta
kapitulu bakoitza egun bati dagokio. Dena
dela, XIII. mende bukaerako bizimoduari
eta pentsamenduari buruz ematen dituen
datuengatik eta erakusteko moduagatik da
batez ere erakargarri gaur egun liburu hori.
Garai horretantxe idatzi zuen Ramon
Llullek Llibre del gentil e dels tres savis (1274,Jentilaren eta hiru jakintsuen liburua). Lan
horretan, hire jakintsu -judu bat, kristau bat
eta musulman bat- azaltzen dira, eta zeinek
bere ideiak erakusten ditu. Jakintsuak
eztabaidan hastera doazenean jentil bat
agertzen da eta jentila harriturik gelditzen
da hirei jakintsu haiek jainko bakar batean
eta haragiaren berpizkundean sinesten dutela
ohartzen denean. Hirei jakintsuek hiru
erlijioek berdin dituzten egiak azaltzen dizkiote
jentilari, baina egileak ez du zehazten
hirei jakintsuetatik zein den hizketan ari
dena. Jakintsuek beren azalpenak amaitzen
dituztenean, eta jentilak zein erlijiok konbentzitu
duen esan behar duenean, jakintsuek
alde egiten dute jentilak zer erabaki
duen jakin gabe.
Llullen eleberriak
Llullek bi eleberri idatzi zituen, Blanquerma
( 1283) eta Felix (1289). Pertsonaia
nagusi baten inguruko kontakizun utopiko
eta alegorikoak dira biak. Llibre dBvast
d Aloma e de Blanquerma son fill (Evast eta
Alomaren eta beren seme Blanquermaren
liburua) lanean gizakiak lurrean bizi izan
dituen egoera desberdinak azaldu nahi ditu
Llullek, kristauaren ikuspegitik betiere. Eva
eta Aloma, protagonistaren aita eta ama, senar-emazte
perfektuen eredua erakusteko
erabiltzen ditu Llullek. Blanquerma gazteak
bere auzoko Natanarekin ezkondu behar
du, baina Blanquermak bizitza erlijiosoa
hartzea erabakitzen du eta Natana, orduan,
moja egiten da. Llullek, Natanaren bidez,
emakumezkoen komunitate erlijiosoen egitura
egokiena zein den erakusten du. Blanquermak,
berriz, eremutarren gisara bizitzeko
irrikitan, aita-amak utzi eta bidaia luze
bati ekiten dio. Blanquerma fraide, abade,
gotzain eta azkenik, aita santu hautatzen
dute. Baina, aita santutzari uko egiten dio
eta ermita batera erretiratzen da kontenplaziozko
bizitza hartzera ; han idazten du Llibre
d Amic e Amat (Lagunaren eta Maitearen
liburua).
Parisen Llibre de Meravelles (Miragarrien
liburua) edo Felix liburua idatzi zuen
Llullek 1288 edo 1289. urtean. Eleberri hori,
aurrekoa bezalaxe, eleberri utopikoa da,
baina Blanquerma baino ekintza gutxiagokoa
. Bestalde, protagonistaren biografiaren
hariari jarraitu beharrean, Felix gaztearen
bidaia kontatzen du. Felixek munduan zehar
bidaiatzea erabakitzen du jakintsuen eta
eremutarren ahotik munduko gauza miragarriak
ezagutzeko. Hala, Felixek aingeru,gizaki, landare eta izadiko gertaeren inguruko
ezagutzak eskuratzen ditu.
Bi eleberri horietan, Blanquerma eta
Felix lanetan hain zuzen ere, argi eta garbi
ikusten da Ramon Llullek ondo ezagutzen
zituela Mahai Biribileko zaldunen eleberriak
. Llullen hi eleberri horiek, bestalde,
hiri eta herrialde zehaztugabeetan gertatzen
dira. Baina garai hartako eleberrietan ez
bezala, zeinetan zaldunen gizartea eta gizarte
feudala hesterik ez zen erakusten,
Blanquerma eta Felix lanetan pertsonaia
nagusiak goi burgesiako eta abadetzako
pertsonaiak dira. Berrikuntza berezia izan
zen hori eleberriaren historian.
Llullen mistika
Ramon Llullen liburu askotan nabarmena da idazlearen mistizismoa : Llibre de contemplacio lanean, esate baterako, indar handiz agertzen da mistizismo hori, Llibre dAmic eAmatlanean, herriz, sintetizatu eta landu egiten du ezaugarri hori eta Arbre de filosofia d'amor (Maitasun filosofiaren Zuhaitza) lanean, azkenik, goreneko mailara eramaten du. Libre d Amic e Amat liburua hirurehun eta hirurogeita sei metafora moral laburrek osatzen dute. Metafora horietako bakoitzak, egilearen arabera, egun batean gogoeta egiteko gaia azaltzen du. 1298an Arbre de filosofia damor idatzi zuen Llullek Parisen. Liburu horren sarreran, Llullek emakume eder batekin, Maitasunaren Filosofiarekin hain zuzen, egiten du topo Parisko Vauverten kartujako basoan. Emakumea negar hatean ari da bere ahizpa Zientziak berak baino zerbitzari gehiago dituelako. Ramonek, dama kontsolatzeko, liburu bat idatziko duela esaten dio eta merezi dituen zerbitzariak ekarriko dizkiola liburu horrek. Sarrera horren ondoren idatzirik dagoen tratatua da, hain zuzen, Ramonek aipatutako libuni hori.
Llullen poesia
Ramon Llullen lanetan "errimadun lana"
ez da beti "lan poetikoaren" sinonimo. Hala
ere, hitz lauzko lan askotan iristen da Llull
poesiaren goreneko mailara ; aldiz, Logica
del Gatzel (Gatzelen Logika) laneko mila eta
seiehun bertsoetan definizio zehatzez eta
silogismoz betetako testua osatzen du, eta
bertsotan antolatutako tratatu guztian ez da
poesia izpirik atzematen. Izan ere, Llullek
arrazoi didaktikoengatik erabiltzen ditu,
zenbaitetan, bertsoak, bere dotrina buruz
ikasteko metodo gisa. Dena dela, oso ondo
ezagutzen zituen bertsoaren teknikak, gaztetan
trobadore aritua baitzen ; horrez gainera, inidimen handiko gizona zen Llull.
Bakartasunean eta kontenplazioaren bidez
bakean bizitzea zen bere nahia, haina bere
ideiek eta bere asmoek batetik bestera ibiltzera
eta jendearekin harremanetan egotera
bultzatu zuten ; Lo desconhort (1295, Atsekabea)
lanean oso ondo erakutsi zuen bere
barruko borroka hori. 1299an, bere ideiak
inork aintzat hartzen ez zituelako erabat
etsiturik, Cant de Ramon (Ramonen kantua)
poema labur zoragarria idatzi zuen Parisen
. Andre Mariarenganako zuen mirespena
Plant de la Verge lanean adierazten
du argi eta garbi. Gai heraren inguruan aipatzekoak
ditu Blanquerma liburuko Andre
Mariaren ohorezko poema laburrak eta
Los cent noms de Deu (Jainkoaren ehun izenak)
laneko poesia maila handiko atal batzuk
. Poesia lanetan, hitz lauzko lanetan ez
bezala -katalanera garbi eta jantzian idazten
baitzuen prosa- Proventzako hainbat
forma erabiltzen zituen, izan ere, alde batetik,
lirika katalanean tradizio handia zegoen
horretarako eta beste alde batetik,
Llullek denboraldi luzeak ematen zituen
Montpellierreko hirian ; Llullentzat, hortaz,
Languedoc-eko hizkuntza ez zen arrotza,
ezta here irakurleentzat ere.