Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Erdi aroa

Europa inbasio germaniarren eta 1000. urtearen artean: gizarte esklabista bat

Albeldako kodeko pasarte bat, sueboen erresumari buruzkoa. Escorialgo monasterioko liburutegia.<br><br>

V. mendearen bukaeran estatu erromatarra desagertzeak ez zuen haatik sistema esklabista desagertzea ekarri. Aitzitik, inperio handi haren errautsetatik sortu ziren monarkiek esklabotasuna berretsi eta legeztatu egin zuten. Europan, 1000. urtearen inguruan, legearen arabera, bi pertsona mota baizik ez ziren: libreak (liberi, ingenui) eta esklaboak (mancipia, servi, ancillae). Antzin Aroan bezala, beraz, esklabotasuna izan zen orduko gizarte eraikuntzaren zutabe nagusia. Zer esan nahi du horrek? Esklabo lana zela besteren lanaz jabetzeko modu nagusia, eta esklaboak izateak nagusitasuna ematen zuela.

Eta hartu-eman horretan ezinbestekoa zen estatua, sistemaren bihotzean bertan iltzatua.

Estatuaren eginkizun sozioekonomikoa guztiz erabakigarria zen, eta indarkeria fisikoa eta indarkeria juridikoa. Argi dago, beraz, esklabotasuna definitzeko irizpideak ez direla kuantitatiboak, kualitatiboak baizik. Legearen arabera, Germaniako erreinuetako biztanle gehienak libreak ziren. Libre guztiak ordea ez ziren berdinak. ?Antzinako? munduan bezala, beraz: aristokrazia aginpidea kontrolatzen, gizon libreen klasea, eta esklaboak.

 

Antzinako gizarte egituraren iraunkortasuna: esklaboak, aristokrazia eta nekazari libreak

 

Esklaboak

Aristotelerentzat esklaboa ?hitz egiten duen tresna bat? zen. K.o. 500. urtean ere gauza bera zen esklaboa, lanabes bat, aziendaren zati bat, gizartetik bazter utzitako ?norbait?.

Esklaboari gizatasuna ukatzen zitzaion: batetik, gogor zigortzen zituzten ?jipoitu, gorputz atalak moztu, hil?; bestetik, giza libreen eta esklaboen arteko sexu harremanak naturaz kontrako harremantzat hartzen zituzten.

Esklaboak gizaki libreetatik bereizten dituen hesia ez da legezkoa eta klasekoa bakarrik, arrazazkoa eta are motakoa baizik.

Eta horrek, noski, ezgai eta baztergarri bihurtzen zuen esklaboa.

Esklaboak politikoen elkartetik kanpo daude, ez dute bizitza publikoan parte hartzen.

Esklaboek, gainera, ez dute jabetzarik.

Esklaboa, azkenik, familiatik at dago, ez du aginpiderik bere ondorengoengan.

Esklaboa, beraz, gizarteaz kanpoko izaki bat da; haren produkzioa eta ugalketa beste batzuen eskuetan dago erabat.Nolanahi ere, gizarte esklabista guztietan zailtasun handiak izan zituzten esklaboari gizatasunik ez aitortzeko. Zailtasun biologikoak ziren, nolabait esateko, zeren azken batean, objektibotasunez begiratuta, emakume edo gizon baitzen esklaboa. Eta sekulako kontraesanak gertatzen ziren: nolabaiteko nortasun juridikoa ezagutzea, gizon libre baten eta haren emakume esklaboen arteko harremanak onartzea, esklaboen arteko ezkontzak pertsona libreen arteko ezkontzekin parekatzea ?noiz edonoiz?, eta are batzuetan esklaboak bere askatasuna erostea ere bildutako diruarekin.

Kontraesan horiek, azken batean, sistemaren zimentarriak higatu zituzten, eta beste faktore batzuekin batera sistema bera desagerrarazi zuten.

 

Libreen hierarkia

Bi irizpideren arabera ?ekonomikoa bata (ondasunak), eta politikoa bestea (aginpideak ematen dituen onurak)?, bi taldetan banatua dago gizartea: aristokrazia eta nekazariak.

 

Aristokrazia

Aristokraziako familia baten jabetza eta ondasunak gobernatzea lan handiegia zen familia bakar baten esku uzteko. Jabetza hori ustiatzeko , beraz , agintari klaseak besteren lanaren beharra zuen , esklaboen lanaren beharra hain zuzen. Garai hartan aristokraten ondasunek elementu sakabanatzaile bat zuten : herentzia. Baina bazuten galdutako jabetzak berriro osatzeko bide bat baino gehiago ere : salerostea , trukatzea , ematea , lur publikoak indarrez beretzea edo bahitzea , nekazarien jabetzako sailak hartzea , etab..

Lur jabeen eremua ustiatzeko sistema nagusia villa zen. Lanerako esklaboak erabiltzen ziren landetxe edo ustiategi handi moduko bat zen villa , eta jabeak berak ustiatzen zituen hango ondasun gehien-gehienak ? lur sail landuak eta landugabeak ?.

Loira eta Rhin ibaien arteko eskualdeetan ordea beste sistema bat jarri zen indarrean , IX. mendean zehar batez ere , villa karolingiarra esaten dena. Bitako sistema bat zen : alegia , bitan , erreserbetan eta mansus-etan banatua zegoen lurra. Erreserbak sail handiak ziren, eta jabeak berak ustiatzen zituen, hartarako zituen esklaboen lanaren eta mansusetako biztanleek eskaini behar izaten zioten zerbitzuaren bitartez. Mansusak, berriz, sail txikiak ziren, familia batek gobernatzeko modukoak; giza libreek ?kolonoek? edo esklaboek ?serui casati? lantzen zituzten, eta ateratzen zuten mozkinaren zati bat jabeari ordaintzen zioten, edo dirutan, edo gauzatan, edota, batez ere, lanaren truke. Tokian tokiko aristokrazia txikiak, baina, hirugarren ustiapen sistema bat ere erabili zuen bere jabetzako eremuetan ?aztertzen ari garen garai honetako azken aldian gehienbat?, esklabo familia batek gobernatzeko moduko sail txikitan banatuz ondasuna.

Bestalde, politika eta erlijioa kontrolatzen zuten egituretan sartzea izaten zen beste irabazpide nagusi bat. Behe Inperioan, zerga makinerian parte hartzetik zetorren errenta politiko horien mami nagusia. VI.. endetik aurrera, zuzeneko zergaren ordainketak gainbehera egin ahala, formak aldatu ziren, baina ez edukia. Azken batean, elizako hierarkia zerga aparatuaren ordezko bihurtu zen. Aristokraziak, bestalde, kargu publikoak zituenez, ohore eta onura publikoez gozatzeko aukera zuen.

 

Nekazariak. Kolonoak eta jabeak

Nekazari libreen multzoa ordea ?koherentea, legearen ikuspuntutik begiratuta? ez zen talde homogeneo bat. Baliabide tekniko batzuk izateak ala ez izateak ?batzuek goldea zuten, eta beste batzuek, aldiz, ez?, eta batez ere lurraren jabetza lortzeko aukerak markatzen zituen haien arteko diferentziak.

Kolonoek ?ez ziren asko? beste batzuen lurrak lantzen zituzten, errenta kontratuak eginda (maizter gisa, alegia), edo utzita ?jabeari aldez aurretik eskatuta?. Lur jabe txikiek, berriz, familiako kideen artean lantzen zuten beren saila. Talde hau kolonoena baino askoz zabalagoa zen, eta funtsezkoa zen gorputz sozialaren egonkortasuna ziurtatzeko.

Bai kolonoak bai lur jabe txikiak oso baldintza kaskarretan bizi ziren. Gosetea eta izurritea, horra bi zigor latz, V eta IX. mendeen bitartean nekazariak aldian behin astintzen eta errausten zituena.

Baina nekazari libreak lur jabe ez ezik «hiritarrak» ziren. Hau da, eskubide eta betebehar batzuk zituzten legearen eta militarren aurrean. Nekazari libreak parte har zezakeen lege biltzarrean; bere ahotsa entzunaraz zezakeen eta legearen babesa eskatu, aristokraziaren mehatxu eta erasoetatik defenditzeko. Kontuan izan, hain zuzen ere, nekazari lur jabeen egonkortasuna aginte publikoaren osasunari eta jarduera zuzenari zor zitzaiola.Nekazarien askatasuna definitzen duen hirugarren eta azken irizpidea militarra da.

Nekazariak ahalmen ekonomikoren arabera betetzen zituen bere betebehar militarrak.

Nekazaria, beraz, gizon armatua da, eta hori, aldez edo moldez, bai bera bai bere eskubideak begirunez har dakizkion arrazoi bat da.

 

Zortziehun eta milagarren urteen artean

ESTATU ESKLABISTAREN HONDATZEA ETA DESAGERTZEA.Hemen azaldu dugun sistema esklabista hori ongi ibiliko bazen, estatu aparatuak indartsu egon behar zuen, eta esklaboari gizatasuna eman ziezaioketen eragileek, berriz, ahul. Estatuaren krisiak ?hipertrofiagatik edo atrofiagatik? sistema esklabistaren krisia ekarriko zuen atzetik. Gainera, esklaboa gizartean sustatuz azaldu ziren zenbait elementuk sistemaren oinarriak jatenzituzten. Eta horixe gertatu zen lehenengo milaldiaren azkeneko berrehun urtean.

Zortzigarren mendetik aurrera, kristautasuna zabaltzeak, esklaboen erresistentzia mugimenduak indartzeak eta nekazaritzaren hazkundeak, denek elkar harturik, sistema esklabistaren gainbehera eta, azken batean, bukaera eragin zuten.

Esklabotasuna desagertzear zegoen X.. endearen bigarren erdian, eta erabat desagertu zen XI. mendearen lehenengo hamarraldietan.

Une pribilejiatua izan zen hura, batez ere Europako hegoaldearentzat ?iparraldean aldaketa ez zen horren argia izan? . Gizartean ez zegoen, legez, esklabotasunaren arrastorik, eta mendekotasunetik erabat askatzeko zorian zegoen nekazari klasea.

Egoera hori, baina, eramanezina zen nagusi klasearentzat, eta bortxaz erantzun zuen, nekazari libreei bestelako zama edo ordainbide batzuk ezarriz. Ordainbide haiek gero eta handiagoak eginik, morrontza mota berri bat sortu zen (feudala), 1000. urteko nekazari libreeen ondorengoak jopu bihurtu zituena.