Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Kontabilitate nazionala
Makroekonomiak modu globalago
batean ikertzen du ekonomia, ekonomia
oso-osorik hartuta. Makroekonomiak, beraz,
ekonomiaren jokabidea ikuspegi orokorretik
aztertzea du helburutzat, halako denbora
tarte mugatu batean ekonomia batean
diren ekoizpen, errenta eta enplegu maila
erantsiak zehazteko; horrelako mailak zergatik
gertatzen diren azaldu eta, beharrezko
izatekotan, hobetzen saiatzen da.
Makromagnitudeak edo makroekonomi
aldagaiak analizatzea da makroekonomiaren
ikergaia –errenta, ekoizpena, enplegua
eta abar; baita batez besteko batzuk ere:
prezioen mailarena eta interes tasena–. Aldagai
horien garrantzia adierazle izatean
datza, ekonomiaren funtzionamendua aztertzen
laguntzen baitigute, baita hainbat herriren
ekonomiak alderatzen ere.
Makromagnitudeen dimentsioa aztertzeko
kontabilitatea egiten da. Magnitudeok
definitu eta kalkulatzeko arazoak izaten
direnez gero, kontabilizatzen eta neurtzen
lagunduko duen sistema bat prestatu beharko
da. Mota horretako sistemek kontabilitate
nazionala edo kontu sistema nazionalak
eratzen dituzte, enpresek beren
kontabilitatea egiteko baliaturikoen antzekoak
direnak. Espainian Estatistikako Institutu
Nazionala (INE) arduratzen da nazioaren
kontuak prestatu eta argitaratzeaz,
herri guztietarako finkaturiko jarraibide erkideen
arabera, kontuak herri guztietan
homogeneoak izateko eta ekonomiak alderatu
ahal izateko.
Hiru ikuspegi herri baten ekoizpena zehazteko
Kontabilitate nazionalaren helburua da ekonomia agenteen arteko transakzio guztiak bildu eta hori egindakoan, besteak beste, herri batek sorturiko ekoizpena zein izan den zehaztu ahal izatea.Herri bateko ekoizpena hirutara zehatz daiteke:
Adierazleak ikertu aurreko gogoetak
• Beharrezko da herri barnean lorturiko
ekoizpena (barne ekoizpena) eta agente
nazionalek lorturikoa (ekoizpen nazionala)
bereiztea. Barne ekoizpenean kontabilizatuko
dira herriko mugen barnean gauzatutako
eragiketa guztiak, eta ekoizpen
nazionalean delako estatuko agenteek gauzaturikoa,
nahiz eta eragiketak herriko muga
fisikoetatik landa egin.
• Era berean, ekoizpen gordina eta
ekoizpen garbia bereiztu beharra dago.
Ekoizpen gordina osoko ekoizpena da,
baita ekoizten erabilitako kapitalaren higadura
ere (makinak, lanabesak...). Higadura
horren ekonomia balioespenari amortizazioa edo balio galera esaten zaio. Ekoizpen
gordinari amortizazioa kenduta lortzen
da ekoizpen garbia.• Bitarteko produktuak eta azken
produktuak ere bereizi behar dira, batzuak
ala besteak kontabilizatuta adierazlea oso
desberdina izango delako. Bitarteko ondasun
esaten zaio langileak eraldatu ondoren,
beste ondasun bat lortzeko erabiltzen denari.
Beraz, azken produktuak izango dira
zuzenean kontsumitzeko direnak eta bitartekoak
azken ondasunak egiten erabilitakoak.
Adibidez, gurpilak bitarteko ondasuntzat
nahiz azken ondasuntzat jo daitezke,
autoak osatzen dituzten enpresek bitarteko
ondasun gisa erabil baititzakete, denda
espezialduei eta jendeari, ordea, azken
ondasun gisa salduko dizkietela.
• Kostu prezioa eta merkatu prezioa
bereiztu behar dira. Merkatu prezioa (mp)
lortzen da kostu prezioari (kp) zeharkako
zergak (zz) gehitu ondoren –produktua
garestitzen baitute (BEZ, besteak beste)– eta
diru laguntzak (Dl) (ekoizpenak jasotakoak)
kenduta, merkatu egiten dutenez gero.• Ez da berdin ekoizpena kontabilizatzea
legezko prezioetan edo prezio konstanteetan
(erreferentziatzat jota oinarri urtea).
Prezio arruntak izango dira ekoizpena
aztertzen den urteko prezio indarrekoak.
Horrela, ekoizpena legezko pezetetan edo
nominaletan neurtzen ari dela esango dugu.
Ekoizpena oinarri urte bateko prezioen arabera
aztertu eta legezko pezetatan edo legezko
pezetetan neurtu dela esaten da,
prezioen gorabeherak kendu baitira.
Produktu nazionala ekoizpenaren ikuspegitik
Produktu Nazionala izango da halako
denbora tarte jakin batean, urtebete normalean,
ekonomia batek ekoizturiko azken
ondasun eta zerbitzu guztien merkatu balioa.
Kontabilitate Nazionalaren helburuetako
bat herriaren urteko ekoizpena kalkulatzea
denez gero, ekonomia nola doan
zehazteko (hazi ote den, bertan behera
geratu ala atzera joan) Produktu Nazionala
kalkulatzen da.
Produktu Nazionala kalkulatzeko azken
ondasun eta zerbitzuak baino ez dira zenbatzen,
bitartekoak gabe. Horrela itzuri egiten
zaio kontabilizatze bikoitzari.Adibide gisa okintza hartuko bagenu,
produktu nazionala kalkulatzerakoan, kontsumitzaileei
salduriko ogi guztiak beren salneurriez
biderkatuko genituzke. Horiek maneatzen
erabilitako gariaren edo irinaren
prezioa ere sartuko bagenu, okintza gainez
baloratuko genuke, merkatu prezioak, ogi
bakoitzeko ordainduriko salneurriak, lehengaien
kostua ere baitarama barne. Gainera,
kontsumitzaileek inoiz ez dituzte bitarteko
produktuak ordaintzen.
Barne Ekoizpen Gordina (BEG) deritzon
magnitudeak diru banakotan neurtuko
du ekonomia batean agente egoiliarrek
(bertako zein atzerritar) urtebetean
kontsumituriko azken ondasun eta zerbitzuak.
Bestela esanda, nazio bateko geografia
mugen barnean ekoizturiko azken ondasun
eta zerbitzuen balio osoa da.Barne Produktu Gordina (BPG) BE-
Gren eta atzerrian bizi diren espainiarren
errentaren (EEE) batura da, Espainian bizi
diren atzerritzarren errenta kenduta (AEE).
Horrela lortuko genuke ekonomia bateko
agente nazionalek ekoizturiko azken ondasun
eta zerbitzuen balio osoa.Balio erantsia (BEZ) kalkulatuko da
produktuaren azken balioari kanpo hornitzaileei
erositako bitarteko produktuen balioa
kenduta. Horrela, produktu nazionala
bitara neur daiteke: azken kontsumitzaileei
ekoizturiko eta saldutako guztiaren batura
gisa edo ekoizpen fase bakoitzean sorturiko
balio erantsien batura modura. Balio
erantsiak enpresa batek gehituriko ekoizpen
ekarpena adierazten du. Horrela, adibidez,
jostunak jantziak sortuko ditu etaprezio finkoan salduko, baina ez da, inondik
inora, arropa horretako balio integratu
osoaren sortzaile; ehuna, haria, josteko
makina, lokala..., nolabait ekoizpenaren
osagai dira, nahiz eta jostuna bera ez den
egilea. Beraz, jostunak erantsitako balioa
jakiteko, bere ekoizpenari kendu beharko
zaizkio bitarteko produktu guztien merkatu
salneurria.Azken ondasunek merkatuan dituzten
salneurrien aldetik neurtzen dugunean Produktu
Nazionala, orduan esan ohi dugu
produktua balioetsi dela merkatu prezioen
(mp) arabera. Bestela ere kalkula dezakegu
Produktu Nazionala, ekoizpen faktoreen
sariak zenbatuta, hau da, faktoreen
kostua (fk), eta emaitza ez da bat etorriko
salneurriarekin.
Merkatu prezioetan adierazitako nazio
produktu gordina (NPGmp) lortzeko BPGri
kendu beharko zaio amortizazioen prezioa,
hau da, urtean kontsumituriko edo balioa
galduriko kapitala. Esate baterako, garraiolariak
kamioia erosten duenean badaki 5
urte iraungo diola eta tarte hori igarota ordezkatu
beharko duela. Zergatik? Kamioa
balioa galduz doalako urteak joan urteak
etorri (kontsumituz, higatuz doa).
NPGren barnean kapital inbertsio netoa
dago eta ez ondasunak birjartzekoa. Inbertsio
netoa (kapital sorkuntza netoa) delakoak
barne hartzen ditu izakinen eta kapital
ondasunen –ekipo ondasunak: makinak,
eraikinak eta abar– gehikuntzak.
Inbertsio gordina, beraz, inbertsio netoaren
eta amortizazioaren edo balio galeraren
batura da.Merkatu prezioetako nazio produktu
netoari zergak (zz) kendu ondoren, diru
laguntzak (Dl) gehitzen badizkiogu, faktore
kostuetan adierazitako Nazio Produktu
Netoa (NPNfk) agertuko da.Zeharkako zergak (zz).
Diru laguntzak: Estatuak ekoizpenari
emandako ekonomi laguntzen multzoa dira.
Adibidez, garrantzi handikoak dira nekazaritzarako
diru laguntzak.
NPNfk-ari Errenta Nazionala (EN) ere
esaten zaio, eta bera dela bitarte adieraz
daiteke nola ordaintzen zaien ekoizpen
faktoreei.
Produktu nazionala gastua kontuan harturik
Gastuaren aldetik, Produktu Nazionala
izango da herri bateko agente ekonomiko
guztiek eginiko gastuaren batura: familia
edo kontsumitzaile, enpresa, sektore
publiko eta gainontzeko guztiena.
Familien gastuari kontsumo deritza (K),
enpresenari inbertsio (I), sektore publikoak
egindako gastuari kontsumo publiko (Kp)
eta, azkenik, gainontzekoek erositako ondasun
eta zerbitzuei, esportazio (X), eta
saldutakoei, inportazio (M). Halaber, ekonomian
planeaturiko gastu mailari Eskari
Agregatua esaten zaio.
Horrela esan dezakegu Gastu Nazionala
(GN) edo Eskari Agregatua ondokoaren
baliokidea dela:Ondorioz, ondasunen eskari agregatua
izango da ekonomia bateko gastu unitate
guztiek, planifikaturikoaren arabera, ondasunetan
gastatu nahi duten kantitatea; hau
da, etxeko ekonomiek egingo duten gastua
(kontsumo pribatua), enpresena (inbertsioa),
Estatuaren gastua (kontsumo publikoa)
eta kanpo ekonomiekiko salerosketak
(esportazio-inportazioak).
Gastu Nazionalak eta Produktu Nazionalak
berdinak izan behar dute ekoizpena
irizpidetzat baliatuta, Gastu Nazionala agente
erosleen arabera xehaturiko Produktu
Nazionala baita. Gogora ekarri nahi dugu
Produktu Nazionala kontabilizatzen dela
ekonomia batean sorturiko azken ondasun
eta zerbitzuen balio gisa edo ekoizpen fase
bakoitzean sorturiko balio erantsien batura
moduan.
Kontsumo pribatua
Kontsumoak bere baitan hartzen du etxe ekonomiek erositako ondasun iraunkorrak (elektragailuak, autoak e.a.), galkorrak (janaria, edaria, e.a.) eta zerbitzuak (bidaiak, medikuak, jatetxeak...). Kontsumo pribatuan ez da jasotzen ondasun higiezinak erostea (etxebizitza, adibidez), inbertsiotzat jotzen denez gero. Kontsumitu gabeko errenta aurrezkira doa eta aurrezkia inbertitzeko erabiltzen da.
Kontsumo publikoa (gastu publikoa)
Administrazio publikoek ondasun eta
zerbitzu arruntetan eginiko kontsumoa da.
Zerbitzu publikoek sorturiko gastu guztiak
(defentsa, hezkuntza, osasuna, herrilanak,
errepideak, urtegiak e.a.) administrazio
publikoen gastutzat jotzen dira. Kontsumo
publikora ez dira biltzen transferentziak
(sektore publikoak familiei ordaindutakoa,
benetako kontraprestaziorik gabekoak),
ekoizpenean ezik, errentari eragiten ei diote
eta.
Inbertsioa
Inbertsioaren osagaia da enpresak kapital
ondasunetan eginiko gastua, hau da,
zuzenean kontsumituko diren ondasunetakoa
izan beharrean, beste ondasun eta
zerbitzuak ekoizteko ondasunetakoa denean.
Kontabilitate Nazionalean bi inbertsio
sail bereizten dira:
– Kapital finkoaren eraketa gordina
(KFEG): osagai ditu planta eta ekipo inbertsioak
(alegia, biltegiak, lantegiak, ekoizteko
makina zein tresnak eta abar), eta egoitza
eraikinetako inbertsioa, hau da, egoitza
moduan erabiliko diren eraikinak, biztanledunak
ala gabeak.
– Izakinen aldakuntza (IA): elementu
moduan du ekoizpenean erabili gabeko
zein merkatuan saldu gabeko lehengai, produktu
erdilandu eta azken produktuen aldakuntza
netoa (gehikuntzei jaitsierak kenduta).
Adibidez, ikuzgailu enpresa batek
1996.eko abenduan 60.000 banako zeuzkan
stockean, eta 1997ko abenduan 100.000
ikuzgailuko stocka zeukan. Beraz, enpresaren
izakinak 20.000 banakotan gehitu dira.
Inbertsioa edo Kapitalaren Eraketa
Gordina (KEG) Kapital Finkoaren Eraketa
Gordinaren eta Izakinen Aldakuntzaren
batura izango da.
Esportazio-inportazioak
Esportazioak dira nazio batean ekoizturiko
ondasun eta zerbitzuetatik atzerritarrei
saldu zaizkienak. Sail honetan egongo
dira herri batean sortu eta nazio bateko
ekonomi lurraldetik mundu zabalera behin
betiko ateratzen diren ondasun nazional
berri eta erabili guztiak, baita lurralde nazionalean
atzerritarrek kontsumiturikoak
ere.
Inportazioak ditugu atzerrian ekoizturiko
eta atzerritarrek saldutako ondasun eta
zerbitzuak, hau da, nazionaren ekonomi
lurraldera mundu zabaletik etorritako ondasunak
edo nazio horretako biztanleek
atzerrian kontsumiturikoak.
Produktu nazionala errentaren ikuspegitik
Oso modu errazean azaldu nahi izatekotan
nola sortzen eta neurtzen den errenta
nazionala, errentaren fluxu zirkularra erabiliko
da eskema gisa, segituan azalduko den
moduan. Bi lagun talderen transakzioak jasoko
ditu: kontsumitzaileena eta ekoizleena.Produktu Nazionala ekoizpen faktoreei
eginiko ordainak batuta ere neur daiteke.
Ordain edo sari horiek honela daude osaturik:
• Langileek jasotako lansari eta soldatak.
• Errenta mistoak: ekonomian soldatapeko
zein jabe gisa diharduten gizaldeen
errentak dira, adibidez, autoaren
jabe den taxistarenak. Herri bateko
Errenta Nazionaleann egun oraindik oso
garrantzizkoa da lanari atxikitako errenten
multzoa, hau da, lansari errentak eta
errenta mistoak.• Errenta eta alokairuak, ondasun
higiezin guztien truke ordainduriko alokairu
sariak zein jabeek berek erabilitako
etxebizitzen alokairuak dira.
• Interes netoak, mailegaturiko finantza
baliabideak erabiltzeagatik ordainduriko
interesak, gobernuaren zor
publikoaren eta bestelako maileguen interes
gisa ordaindurikoak kenduta.
• Baltzuen zerga aurretiko etekinak,
dibidenduak, banatu gabeko mozkinak
eta baltzuen errentaren gaineko
zerga barne.
Sari eta ordain horiek guztiak batuta,
Errenta Nazionala lortuko dugu, Gastu
Nazionalaren eta Produktu Nazionalaren
baliokidea dena.Beraz, hau izango da Errenta Nazionala:Errenta Pertsonala (EP) pertsonek
lortzen duten saria da. Hori kalkulatzeko,
Errenta Nazionalari (EN) kendu beharzaizkio enpresen mozkin banatu gabeak
(Mbg), mozkinen gaineko zergak (Mt),
enpresek ordaindu beharreko gizarte segurantza
eta enparauak (GSt) eta familiek
Estatutik lor ditzaketen transferentziak gehitu:
bekak edo bestelako laguntzak (Ft).Per capita errenta (pce) lortzeko
Errenta Nazionala banatu beharko da herriko
biztanleria osoaz. Adierazle honen
bitartez aldera ditzakegu herrien errentak,
eta dolarretan jaso ohi da.Errenta pertsonal erabilgarria (EPE)
definitzerakoan esaten da gizabanakoek
kontsumitu zein aurrezteko benetan daukaten
errenta pertsonalaren zatia dela. Gizabanakoek
bi zeregin esleituko dizkiote:
kontsumoa (K) eta aurrezkia (A).Gainera, Errentaren zati bat erabiliko
dute Estatuarekiko eginbeharrak kitatzeko,
hau da, zuzeneko zergak (Zz) ordaintzeko.Laburbildurik, ekoizpen nazionala hiru
ikuspegitatik kalkulatzeko, datu hauek erabiliko
ditugu:Adibidez, bigarren zutabeak merkatu
prezioetan adierazitako BPG (BPGmp) jasotzen
du. Faktore kostuetan adierazitako
BPG (BPGfk) lortzeko (hirugarren zutabea),
BPGmp delakoari zeharkako zergak (zz)
kendu behar zaizkio eta diru laguntzak
gehitu (Dl).Modu bertsuan, hirugarren zutabea
(BPGfk) hartuta, NPGfk (laugarren zutabea)
lortu nahi izatekotan, BPGfk deritzonari
kendu beharko zaizkio atzerritzar egoiliarrek
Espainian lorturiko errentak (AEE), eta
egoiliar espainiarrek atzerrian lorturiko
errentak gehitu (EEE).
Produktu Nazionalaren mugak eta kritikak gizartearen ongizate materialaren adierazle gisa
• Produktu nazionalak ezkutatu egiten
ditu jarduera sozial eta ekonomiko
batzuk:
1. Etxeko andreak etxeko ekonomiei
eginiko ekarpena da garrantzitsuena. Euskal
Autonomia Elkartean (EAE) 450.000
etxeko andre dira eta 6 milioi baino gehiago
Espainian. Egunean 5,2 ordu eman ohi
dituzte etxeko zereginetan, baita asteburuetan
ere, zenbaitetan etxetik kanpoko lana
egin ondoren. Egile batzuek kalkulaturikoaren
arabera, etxeko andreek Barne
Produktu Gordinaren %20 eta %40 artean
sortzen dute.
2. Norberak kontsumitzeko jarduerak,
batez ere nekazaritza ekonomietakoa.
3. Lurpeko ekonomiak, ekonomia ezkutuak
sorturiko jarduerak: ondasunak etxeetan
edo egoitza klandestinoetan egitea;
legez kanpo dauden atzerritarrak; droga
ekoiztu eta banatzearekin zerikusia dutenak;
prostituzioa; enpresaburu txiki, komisionista
eta autonomoen jardueren osagai
ezkutua...4. Boluntario sozialen lanaldiak.
• Denbora faktorea ez erabiltzea
analisi kategoriatzat.
Produktu Nazionalak ez du aisialdia
kontuan hartzen, gizarte ongizatearen neurririk
garrantzizkoetako bat izanik. Gizarte
batek ondasunetan ekoizten badu beste
gizarte batek lain, baina denbora laburragoan,
begi-bistan dago «hobeto» biziko dela.
Ikuspegi horretatik, auto-ilara eta abarretan
alferrik galdutako denbora gizarte ongizate
txikiagotzat jo behar lirateke.
• Gizarteak behar bezala ez balioztatzea
sorturiko ekonomi ondasunak.
Produktu Nazionalerako berdin balio
dute oinarrizko beharrizanak asetzen duten
ondasunek (osasuna, kultura) zein armagintzarekin,
publizitatearekin edo hirietako trafiko
zailtasun gero eta handiagoek eragindako
gasolina hornidurarekin erlazionaturikoek.
• Ez dira kontabilizatzen ekoizpen
jarduerak sorturiko gizarte kostuak,
ezta baliabide natural ezberriztagarriei
eragindakoak ere.
Produktu Nazionalean kapital fisikoaren
higadura eta balio galera kontuan hartzen
dira, eta horien balioa amortizazioen bidez
kentzen da. Hala ere, ez du aztertzen Natura
babestu beharra edo ingurunea hobetu
beharra, aldiz natura kapitalaren kontsumoa
aberastasun handiagotzat jotzen da:
inguruneari kalte egitea, zuhaitzak irizpiderik
gabe moztea, baliabide ezberriztagarriak
agortzea... Hala ere, adibidez, trafiko istripuak
gehitzen direnez gero, BPG hazten da.• Produktu Nazionala banatzearen
arazoa.
Produktu Nazionala haz daitekeen
arren, aldi berean gerta daiteke (eta halaxe
gertatzen da) biztanleen artean gero eta
modu desberdinagoan banatzea.Produktu Nazionalari gizartearen ongizate
adierazle gisa dituen hutsei eginiko
kritika horiek direla eta, bestelako
adierazle alternatiboak proposatzen dira,
adibidez, Giza Garapenaren Adierazlea
(GGA) (ikus Garapena eta Azpigarapena).