Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Nazioarteko merkataritza
Ekonomiarik garatuenak ekonomia espezializatuak
izan ohi dira, eta manufaktura
zein zerbitzu aurreratuak sortzen dituzte,
lan kualifikatuzko osagaiekin horniturik;
hain garaturik ez dauden ekonomiak, aldiz,
lehengaiak ekoizten baino ezin dira espezializatu.
Lehenengoek autonomia zabala
izaten dute kanpo harremanetan, eta
trukeetan abantailak aurkitzen saiatu ahal
izateko; bigarrenek, merkataritza menpekotasun
handiko egoeran daudenez gero,
etengabe bilduko dituzte zorrak eta, azkenean,
nazioaren ekoizpena bera hedatzeko
aukerak oztopatuko dituzte.
Nazioarteko merkataritzak beste nazioetako
dirua erabiltzera behartzen du, eta
horiek denak truke tasak deituriko prezio
erlatiboekin loturik daude. Esaterako, amerikarrek
ondasun britainiarrak inportatzen
dituztenean, azken buruan, libera esterlinak
erabili behar dituzte ordaintzeko.
Nazioarteko merkatuaren teoriak
Adam Smith teorilariak (1776) merkaturaturiko
ondasunak ekoizten eraginkortasun
desberdinak dituzten herriarteko
merkataritza trukeak aipatzen ditu.
Adibidez, ondoko taulan ekoizkin unitateko
zenbat lan unitate behar diren adieraziko
dira (A. Smith):Ingalaterra eraginkorragoa da oihalgintzan
Portugal baino: lan ordu bat gutxiago
darabil oihal unitate bakoitza sortzen; Portugal,
aldiz, eraginkorragoa da janaria sortzen,
4 ordu baino ez ditu behar unitate batsortzeko (eta ez 5, Ingalaterran bezala).
Nazioarteko merkataritzarik erabili ezean,
herri biok 6na lan ordu erabili behar lituzkete
ondasun unitate bakoitza ekoizten.
Demagun herri bakoitza eraginkorren
sortzen dituen ondasunak ekoizten espezializatzea
dela merkataritzaren oinarria: Ingalaterrak
bere sei lan orduak erabiliz gero
oihalgintzan, sei unitate sortuko lituzkete;
eta Portugalek bere lan orduak janaria
ekoizten emango balitu, 1+ 1/2 unitate
ekoiztuko lituzke.
Nazioarteko merkataritza hasi denetik,
horrela gaude: Ingalaterrak 4 unitate oihal
esportatuko balitu (2 gordeko ditu barne
merkataritzarako) janari unitate 1en ordainez,
onuradun aterako litzateke, lorturiko
ondasunek (2 unitate oihal eta 1 unitate janari)
nazioan 7 lan ordu eskatuko zizkiotelako
autarkia egoeran.
Portugalek 1 unitate janari esportatuko
du (eta 1/2 gorde barne kontsumorako) 4
unitate oihalen ordainez (2 unitate janari
portugesen baliokideak), 8 lan orduren bestekoa,
horiek ekoizten benetan 4 ordu baino
erabili gabe; ondorioz, prozesuaren
amaieran, 10 lan orduren ondasun baliokideak
lortu dituzte, nahiz eta 6 orduan baino
lan egin ez duten.
Laburbiltzeko, Adam Smith-en Trukearen
abantaila absolutuen teoria-ren arabera,
nazio batek beste bati merkantzia eskaintzen
badio honek sortzen emandako
baino kostu txikiagoan, erostea interesatuko
zaio eta salerosten jardungo dute. Horra hor
zergatik sortzen den espezializazioa nazioartean,
denon onuragarri. Azalpen hori ez
da aski, nekez pentsa baitaiteke nazioek
abantaila absolutu iraunkorrak lor ditzaketenik.David Ricardo teorilariak (1817) argudiatu
zuenez, nazioarteko merkataritzaren
abantailen teoria baliagarria da herrietako
bat (Portugal, hurrengo adibidean), ondasun
biak ekoizten bestea baino eraginkorragoa
izanda ere.Ondoko taulan unitateko zenbat lan
unitate behar diren adierazten da (D. Ricardo):
Nazioarteko merkatuaren errealitatea
Honela laburbil ditzakegu gaur egungo nazioarteko merkataritzaren ezaugarriak:
Librekanbioa ala protekzionismoa?
Nazioarteko merkataritza aztertzerakoan,
harrigarria da ikustea nolako tartea dagoen
merkataritza zergatik gertatzen den
azaltzen duten teorietatik errealitatera, maiz
eta etengabe mugatzen dituztelako agintariek
nazioarteko merkataritzako trukeak.Protekzionismoa neurri multzo batek
osatzen du eta neurrion helburua inportazioa
murriztea da (are salgai batzuen esportazioa
ere), horrela jokatuta barne merkaturako
ekoizpen nazionalari laguntzeko.
Neurri protekzionista horietako batzuk
muga arantzelak igota gauzatzen dira atzerriko
produktuen inportazioak galarazi edo
mugatzeko, edo baliabide edo ekoizkin
nazionalak esporta ez daitezen, barne ekonomiarako
garrantzizkotzat edo estrategikotzat
jotzen direlako.
Muga edo arantzel babesa ekonomia
politikako tresna da eta industria nazionala
sustatu nahi du, muga zergak gehituz
atzerritik babestearren.Librekanbioa deritzon ekonomi teoriak
eta praktikak diotenez, nazioarteko
merkataritza ez da zedarritu behar, “abantaila
konparatiboak” direla bitarte (David
Ricardo, 1817), alde guztiek onura lortzeko
moduko merkatua ezarri ahal izateko,
horren arabera herri guztiek onurak
lortuko baitituzte nazioarteko merkataritzatik
espezializaziora jo eta atzerrian baino
kostu erlatibo txikiagoko kostuak
ekoiztuta; bestalde, ekoizpen erlatibo
garestiagoa dutenak inportatu beharko dituzte.Abantaila konparatiboen teoria horren
arabera, eta hauxe izan da gaur arte geroko
adierazpen librekanbista guztien zurigarria,
merkataritza libreak egoera
hobean uzten ditu herriak merkaturik ezak
edo merkatu artifizialki mugatuak baino;
nazioak ondasun eta zerbitzu gehiago lortzen
ditu bere ekoizpenaren truke, barnean
baliabide berberak erabilita ekoiztuz baino.
Librekanbioaren iritzi horiek nazioartean
nagusi badira ere eta praktika protekzionistak
mugatzeko hainbat nazioarteko
hitzarmen eta erakunde eratu diren arren,
hala nola Arantzelei eta Merkataritzari
buruzko Akordio Orokorra (GATT), Munduko
Merkataritza Erakundea (MME) (ikus
nazioarteko ekonomia), egia esan, eta hala
adierazi dugu, maiz jotzen dute halako
babes neurrietara, are potentzia nagusiek
ere, nekazaritza, batez ere, oso babesturik
edukitzen dute eta.GATTi esker zenbait aurreramendu
gauzatu badira ere muga arantzelak
hainbat negoziazio elkarrizketaldiren bitartez
murrizteko (ikus nazioarteko ekonomia),
ia egin guztiak ekoizkin manufakturatara
mugatu dira, orain arte oztopo ia
gaindiezinak izan direla lehengaien merkataritzan.
Ordainketa balantza
Nazioarteko eragiketak salmentazkoak
edo erosketazkoak izan daitezke. Joan-etorri
ekonomiko horiek bi kanpo merkataritza
talde handi osatzen dituzte: inportazioak eta
esportazioak.Inportazioak herri batek atzerrian erositako
salgai guztiek osatzen dituzte. Barne
hartzen ditu merkantzien erosketa, atzerritarrek
emandako zerbitzuak eta kapital
inportazioak. Kanporanzko ordain korrontea
sortzen dute. Esportazioek barne hartzen
dituzte atzerriko herriei saldutako guztiak.
Beren baitan badira merkantzia salmenta,
zerbitzu eskaintza eta kapital irteerak.
Kanporanzko kobrantza korrontea sortzen
dute.Ordainketa balantza kontularitza dokumentua
da, eta berariaz jasotzen ditu
nazio bateko biztanleek eta munduko gainontzeko
lagunek halako epe jakin batean,
normalean urtebetean, egindako ekonomi
transakzioak.
Ordainketa balantzan jasotako transakzioak
bi motatakoak izan daitezke: alde
bakarrekoak eta alde bikoak.Transakzio alde bakarrekoak: orekatze
sarrerarik gabeko ekonomia eragiketak
dira, adibidez, Hirugarren Munduko herrientzako
dohaintzak.
Transakzio alde bikoak: orekatze
sarrerak dituzten ekonomia eragiketak. Esaterako,
makinak atzerrian erostea, ordaindu
behar izaten delako.Azpi-balantzek saldo positiboak zein
negatiboak izan ditzakete eta, amaieran,
horiek elkar orekatu beharko dute. Hau da,
kontu korronteagatiko defizita finantzatu
beharko da kapital eta finantza kontuko
superabitaz.
Kontu korronteko balantza
• Merkataritzako balantza
Merkataritzako balantzak (Merkataritzako
Balantzako azpi-balantza da) salerosgaien transakzioak biltzen ditu. Erregistro
honen bitartez jakin dezakegu ekonomia
batek desorekarik ba ote duen, esportazioen
eta inportazioen arteko aldea kalkulaturik.
1995ean inportazioak handiagoak izan
ziren esportazioak baino eta, hartara esaten
da 1995ean espainiar ekonomiak merkataritzako
defizita izan zuela. Horrek
munduko gainontzeko herrien zordun bihurtu
zuen Espainia.
• Zerbitzu balantza
Zerbitzu balantzak jasotzen ditu garraio,
turismo, aseguru eta beste zerbitzu batzuen
trukeagatiko transakzioak. Sasoi batean esportaturiko
zerbitzuetatik inportaturikoetarako
aldea positiboa bada, azpi-balantza
horrek superabita izango du eta bera erabilita
ekonomia horretako desoreka guztiz
edo aldez ordainduko da. Alde hori, aldiz,
negatiboa bada, zerbitzu balantzak saldo
defizitarioa izango du.
• Transferentzia balantza
Transferentzia balantzak orekatze sarrerarik
gabeko kanpo eragiketak biltzen ditu,
adibidez etorkinek herrira bidalitako diruak
edo nazioarteko laguntzak. Orekatze sarrerarik
ez dakarten transferentziak publikoak
zein pribatuak izan daitezke. Espainiarentzat,
adibidez, transferentzia publikoen artean
azpimarragarriak dira Europako Batasunarekikoak,
bateko Batasunaren aurrekonturako
espainiar ekarpenak eta besteko
Espainiak hainbat europar fondotatik laguntza
modura jasotako fluxuak jasotzen dituztelako.
• Errenta balantza
Errenta balantzak batera biltzen ditu
lanaren errentak (aldiko edo sasoiko langileen
lansaria) zein kapital errentak (inbertsio
zuzenenekoen errentak edo dibidenduak
eta mailegu edo gordailuen interesak).
Zuzeneko inbertsioa: inbertitzaileari
sozietatean eraginkortasunez eragiteko
aukera ematen dion parte hartzea; ordezkaritzak
edo establezimenduak eratu, hedatu
edo erostea.
Inbertsio kartera: balio karteran inbertsioak
eginez parte hartzen soziedadeetan
(pertsona fisiko edo juridiko baten akzio,
obligazio edo bestelako jabetza titulu sortak
–ikus Balio merkatua–).
Kapital eta finantza balantza
Balantza honek finantza fluxuak kontabilizatzen
ditu. Aktibo finko edo finantzarioetan
espainiar/atzerritar batek atzerrian/
Espainian eginiko inbertsioak dira esanguratsuenak.
Esate baterako, espainiarrek pisuak
erostea Miamiko hondartzetan eta atzerritarrek
beste horrenbeste egitea Marbellan,edo espainiarrek IBMren akzioak erostea
edo atzerritarrek Telefónicarenak. Kapital
eta finantza balantza horretan jaso beharrekoak
dira bertako bankuek atzerritarrei
emandako maileguak edo atzerriko finantza
etxeek bertakoei emandakoak.
Lehen komentatzen genuenez, kontu
korronteko defizita finantzatuko da kapital
eta finantza kontuko superabitaz, erreserba
aldakuntza deritzon tresnari esker,
zuzenean neurtzen baitu halako tarte jakin
batean zenbat gehitu edo murriztu diren
kanpo ordainbideak atzerrian eginiko
eragiketengatik. Saldo positiboa izanez
gero, herriak dibisa gordailua gehitu duela
adieraziko digu, hau da, hartzekodun
egoera hobetuz doala munduko gainontzeko
herriekiko. Ordea, defizita izanez
gero, dibisa gordailua murrizten ari dela
adieraziko digu eta, beraz, zordun egoera
txartuz doala munduko gainontzeko herriekiko.
Nazioarteko erreserbak: herri guztiek
izaten dute erreserba urrea edo atzerriko
dirua. Kanpo ordainei aurre egiteko erabiltzen
dira.
Dibisa merkatua
Nazioarteko merkatuek harremanetan
jartzen dituzte hainbat ekonomia agente edo
eragile, eta eragile horiek beste hainbeste
ekonomia agintari eta diru moten mendean
egon ohi dira. Beraz, nazioarteko trukeek
oinarri hartu beharko dituzte diruek elkarrekiko
dituzten balio erlatiboak. Horri truke
tasa esaten zaio, hau da, diru bakoitzaren
prezioa, eskariak eta eskaintzak beharturikoaren
arabera.
Dibisak izango dira atzerriko diruz gauzaturiko
ordainbideak.
Dibisen merkatuan, beste merkatu guztietan
legez, dibisa eskaria eta eskaintza
izaten dira. Adibidez, Espainiaren eta Alemaniaren
arteko merkataritza harremanetan,
dibisak eskatuko dituzte (markoak) eta nazio
dirua eskainiko (pezetak) honako agente
hauek:• Dibisa eskatzaileak: produktu alemanen
inportatzaile espainiarrak, inportazioak
markotan ordaindu beharko dituzte
eta. Beraz, bankura jo beharko dute pezetak
dibisa alemaniarraren trukean eskaintzera.
Alemanian turismoa edo inbertsioak
egiten dituzten espainiarrak eta alemaniarrei
dirua mailegatzen dieten banku espainiarrak
diru dibisa eskatzaileak.• Dibisa eskaintzaileak: produktu
espainiarrak alemanei bidaltzen dizkieten
espainiarrak. Inportatzaile alemanek markozordaintzen badiete esportatzaile espainiarrei,
hauek dibisak eskainiko dituzte eta pezetak
eskatuko.
Dibisa merkatuan atzerriko dirua eskainiz
eta eskatuz truke tasa ezartzen da. Diruen
arteko truke tasak finkoak, malguak
eta finko aldakorrak izan daitezke.
Diruaren truke edo kotizazio tasa
diru baten prezioa da, beste diru bat oinarri
hartuta. Beste diru banako bat lortzeko
zenbat unitate diru hartu behar diren adierazten
du.
Truke tasa libre edo malguak dibisa
eskariaren eta eskaintzaren ondorio dira,
inongo parekotasun ofizialik ezarri gabe
diruen artean edo dolarrarekiko. Adibidez
(diru baten truke tasa handituz gero, balio
irabaztea gertatuko da, eta txikiagotzekotan,
berriz, balio galera).
Zenbat eta txikiagoa/handiagoa truke
tasa, orduan eta handiagoa/txikiagoa dibisa
eskaintza. Truke tasaren eta dibisa eskaintzaren
arteko erlazioa negatiboa da; zenbat
eta tasa handiagoa izan, orduan eta nazio
diru gehiago eman behar da atzerriko diru
unitate bakarraren truke eta, beraz, dibisaren
prezioa garestitzerakoan, dibisa gutxiago
eskatuko dira.
Bestalde, zenbat eta txikiagoa/handiagoa
truke tasa, orduan eta handiagoa/txikiagoa
dibisa eskaintza. Truke tasaren eta
dibisa eskaintzaren arteko erlazioa positiboa
da; zenbat eta truke tasa txikiagoa, orduan
eta banako gutxiago ordaindu behar
nazio diruetan atzerriko diru banakoaren
truke eta, beraz, dibisaren prezioa garestitzerakoan,
dibisa gehiago eskainiko dira.Truke tasa malguko sistemak abantailatsuak
dira dibisa eskariari eta eskaintzariorekan eusten dietelako. Dibisa eskaintza
handiegia izanez gero (eskatu baino marko
gehiago eskaintzen badira), merkatu
indarrek truke tasa jaistera beharko dute,
hau da, nazio diruak balioa irabaziko du
eta markoak gutxiago balioko du pezetarekiko
(pezeta gutxiago marko bakoitzeko).
Praktikan, diru agintariek ez diote uzten
truke tasari libre gora eta behera joaten,
oztopo garrantzitsuak dituenez gero:
• Truke tasa malguek segurtasun gabezia
sortzen dute nazioarteko merkatuan,
erosketak ez direlako ordaintzen edo kobratzen
saltzen diren egunean bertan, handik
egun batzuetara baino, eta ez dago jakiterik
zein truke tasa egongo den indarrean.
• Truke tasa malguko sistema bateko
merkatuan dibisa espekulatzaileak izan ohi
dira, eta dirua erosten dute gerokoan balioa
irabaziko duela susmatzen dutenean;
aitzitik, balioa galduko dutelakoan badaude,
saldu egingo dute. Horrek zuzeneko
eragina du esportazio-inportazioen prezioetan
eta, ondorioz, nazio horretako inflazioan.
Truke tasa finkoko sisteman diru
agintariek hitz ematen dute beren diruak
truke tasa finkoa izango duela beste diru
edo merkantzia bati buruz. Adibidez, urre
patroiaren sisteman, nazio diruak urreari
loturik zeuden parekotasun finkoa zela bitarte
(ikus nazioarteko ekonomia). Truke
finkoen beste adibide garrantzizko bat
Bretton Woods Sistema da, indarrean egon
zena Bigarren Mundu gerratik 1971 arte.
Herriei aukera ematen zien parekotasun
finkoak ezartzeko, hau da, elkarren arteko
truke tasa finkoak finkatzeko; 2,40 $ libera
esterlina bakoitzeko, 4 marko aleman $
bakoitzeko eta abar.
Truke tasa finko aldakorrean diruak
gorabeherak izaten ditu muga jakin batzuen
artean. Truke tasa finko baina aldakorraren
sistemaren adibidea da Europako Diru Sistema
(ikus ekonomia integrazioa). Sistema
horrek erabaki kolektiboak ditu ezaugarri,
zeren eta herri kide bakar batek ere ezin
du bere aldetik euroarekiko parekotasuna
(diruaren erlazioa indarreko nazioarteko
diru patroiarekin) aldatu. Kontsulta sistema
baten bidez doitzen dira tasak, truke merkatuak
itxita daudenean, larunbat edo igandeetan
bildu eta aho batez erabakita.
Truke tasak (atzerriko diruaren prezioa),
ondasunen prezioen antzera, diruaren prezioaren
gisan (interes tasa), aldatu egin
daitezke, balioa irabazi edo galdu. Horiek
horrela, merkatu indarrek balioa gehitu edo
murrizten dietenean, balio irabaztea edo
balio galera izan dela esango dugu (truke
tasa gehitu ala murrizten den kontuan izanik).
Hala ere, diru agintaritzak balioa gehitu
edo murrizten duenean, debaluazioaedo errebaluazioa gertatuko da (erabiliriko
politika zein izan den: truke tasa gehitzea
ala murriztea).
Beraz, debaluazioa esango dugu diru
agintariak diruaren parekotasuna aldatzen
badu ofizialki eta beherantz, eta errebaluazioa
parekotasuna gorantz aldatzen duenean.
Diruaren balio irabaztea jazoko dadiruak balioa irabazten badu diru agintaritzak
esku hartu gabe, eta balio galera gertatuko
da diruak berez galtzen badu balioa.
Diruak balioa galduz gero, bere prezioa
ere jaitsiko da beste diru batekiko (pezetaren
trukea dolarrekiko 1$ = 100 PTA bada
eta Banku Nagusiak pezetari balioaren %10
kentzen badio, truke tasa berria 1$ = 110
PTA izango da). Debaluazioaren ondorioz,
garestiagoak izango dira atzerriko diruaz
ordainduriko produktuak, diru horrekiko
balioa galdu baitu, bertako produktuak
merkeagoak izango diren bitartean. Beraz,
debaluazio batek aukera emango du esportazioak
gehitzeko (lehiakorragoak direlako
prezioen aldetik) eta inportazioak murrizteko
(garestiagoak), bertako produktuez
ordezkatuko dira eta. Horiek horrela, neurri
hori erabili beharko da kanpo defizita
handia eta iraunkorra izatekotan.
Gobernuen esku hartzeak ondorioak
izango ditu bere diruan ez ezik, merkatu
baldintza orokorretan eta baita nazioarteko
ordainketetan ere. Horra hor zergatik
den noraezekoa esku hartze sistemak arautzea
eta truke tasak ahalik eta egonkorren
egiteko sistemak indarrean jartzea.