Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Bauhaus eta De Stijl

Walter Gropiusek Bauhaus eskolarentzat egindako eraikinaren bi ikuspegi (1925-1926, Dessau). Ezkerrean, lantegiak eta igarobidea. Eskuinean, ikasle egoitza, komunak eta ginmasioa.<br><br>

1919an, Weimar-en (Alemania), Walter Gropius-ek sortu zuen arte eta arkitektura eskola da Bauhaus. Eskolaren helburu nagusia teknika modernoetan aditutako eskulangile talde bat sortzea zen ; estetika askatasuna aldarrikatzen zuen, baina abstrakzio geometrikoa, arrazionalismoa eta funtzionalismoa nagusitu ziren eskolan. De Stijl, berriz, Van Doesburg artearen teorilariak 1917an Leiden-en (Holanda) sortu zuen aldizkari bat da, eta haren inguruan bildu ziren artista eta arkitekto taldea, hedaduraz.

 

Bauhaus

1919an, Walter Gropius arkitekto alemaniarrak arte eta lanbide institutu bat sortu zuen Weimarren (Alemania), Bauhaus institutua, arte aplikatuen eskola baten eta akademia baten fusioz. Institutu berriaren programetan al de batera utzi ziren bai akademiaren tradizio historikoa bai lanbide eskolaren eskulangile metodologia. Bauhausek XIX. mendean artearen eta eskulangintzaren artean izan zen haustura gainditzeko ahalegina egin zuen, industria produkzioaren arazoei aurre eginez, hala alderdi sozialean (eskulangintzaren kalitatea galtzea lan masifikatuan) nola alderdi espresiboan. Honenbestez, hizkuntza komun bat eraikitzen saiatu zen, zeregin artistikoaren zuzeneko praktiken eta teknologia berrien eta gizabanakoaren behar fisiologiko eta psikologikoen azterketa metodologiko zehatzean oinarritua.

Europa guztiko abangoardiako artistak lotu zitzaizkion proiektuari, eta itzal handiko arkitekto, eskultore eta pintoreak aritu ziren Bauhausen irakasle : Johannes Itten, Lyonel Feininger, Adolf Meyer, Oskar Schlemmer, Vasily Kandinski, Laszlo Moholy-Nagy eta Paul Klee, besteak beste, Josef Albers eta Marcel Breuer-ez gainera, eskolan bertan ikasitakoak biak. Ikastaroak hiru urte eta sei hilabeteko iraupena zuen. Materialen gaitasunei eta lantze prozesuen ezaugarriei buruzko irakaspenei eta esperimentazioei sinbologia formalari buruzko ikasgaiak (ikuspena, irudikapena, konposizioa) gehitu zitzaizkien, alor desberdinetako esperimientazioak modu organiko batez sintesi batera ekartzeko, zeinaren azken buruko adierazpenak -hots, arkitekturak- arazo estrukturalak eta dekoratiboak konpondu beharko zituen.

Eskolak bere lanak erakusketa, hitzaldi, ikuskizun, liburu eta manifestuen bidez zabaltzeko era berritzaileak akademia ingurunearen eta Weimarko burgesiaren etsaitasuna piztu zuen berehala. 1925ean, «boltxevismoz , - akusatua, Dessau-ra aldatu behar izan zuenBauhausek. Walter Gropiusek, bere tailerreko beste irakasle eta ikasleen laguntzarekin, bere progamaren estandar analitikoen neurrira ebakitako eraikin bat egiteko aukera izan zuen horrela, funtzioen arabera hiru multzo nagusitan banaturik eraikina : tailerrak, ikasleen etxebizitzak eta ikasgelak, eta, agintariek hala eskatuta, Dessauko institutu teknikoko ikasgelak. Hiru eraikinok, desberdinak fatxadan, bolumenean eta garaieran, igarobide baten bidez komunikatu zituen bulego aldearekin, eta loturazko hegal apal baten bidez areto nagusiarekin, antzokiarekin eta tabernarekin, multzo angeluzuzen orekatu bat osatuz. Eraikin multzoaren parterik ikusgarriena tailenen eraikina da, non hormigoizko egitura kristalezko fatxada mehe batez estalia baitago hiru aldetan, eta altzairu heltzezko zerrenda mehen segida batez ildakastua, halako eran ezen gorputz prismatikoak arinagoa eta gardenagoa ematen baitu. Eraikin hau ezinbesteko erreferentzia da Europako arrazionalismoaren historian ; Bauhausen bilaketaren sintesi espresibo perfektoa da.

Bauhausen garaian muturreraino eraman zen hirigintzako eta gizarte arazoen ikerketa, are egoera politiko gero eta itogarriagoaren erantzun gisa ere. 1928an, Gropiusek Hannes Meyer-en eskuetan utzi zuen eskolaren zuzendaritza, eta 1932an agintariek institutua itxi eta irakasle guztiak kaleratu zituzten.

Geroxeago Berlinen zabaltzeko ahalegina egin zuten baina 1933an naziek behin betiko desegiteko agindua eman zuten. Irakasleetako batzuk Estatu Batuetara joan ziren.

1937an Moholy-Nagy New Bauhaus baten zuzendari izan zen Chicagon (1937-1938), alemaniar eskolaren programa eta metodologia berberarekin.

 

De Stijl

Holandan, 1917an, De Stijil taldea eratu zen, orainaldirako baliagarria izango zen eta banakotasunaren ordez unibertsaltasuna aldarrikatuko zuen estilo bat sortzeko . Taldeko kideak hauek ziren : Jacobus Johannes Oud (1890-1963), Gerrit Thomas Rietveld (1888-1964) eta Cornelius van Eesteren (1897) arkitektoak, Piet Mondrian (1872-1944) eta Bart Van der Leck (1876- 1958) margolariak, eta Georges Vantongerloo (1886-1965) eskultorea. Haien lanek eragin handia izan zuten Europako abangoardiako higikundeetan. 1932tik aurrera aldizkaria ez zen gehiago argitaratu.

Pinturan, erabat arbuiatu zituzten ametsezko edo irudimenezko lanak, baita kubistak edo puristak ere. Haientzat izadia materialegia zen, indibidualegia. Arte unibertsalak konposizo abstraktuari baizik ez zion baliorik ematen. Piet Mondrianen konposizioak -talcleko margolari nagusia bera zen- angelu zuzena eratuz jarritako lerro zuzen beltzak dira, kolore gorri, urdin eta horiz konbinatuak, zuri askoz eta gris pixka batez lagunduak.

Taldeko arkitektoen gaia masa desberdinen banaketa kalkulatua zen, gorputz bolumetrikoen inguruaren lerro itxiak hausten dituen sistema antikubiko batean. Arau horien arabera egin zen eraikin bakanetako bat Gerrit Rietveld-en Schroder etxea Tia (1924, Utrecht). Funtsean, karratu bat da, xafla horizontalek eta euskarri bertikalek hautsia. Mehetasun txikienean ere angelu zuzena ageri da. Leihoak kanporantz zabaltzen dira, fatxadari buruz 90 gradu bakarrik. Hormetako koloreak Mondrianen koadroetakoak dira : lerroak eratzen dituzten elementuak gorriak, urdinak edo horiak dira ; gainalde lauak, berriz, zuriak edo grisak.

 

Walter Gropius

Alemaniar arkitektoa (Berlin, 1883 - Boston, 1969). Aita eta aitona ere arkitektoak izan zituen eta garrantzi handiko kargu ofizialetan, gainera. Berlingo eta Munich-eko Goi Eskola Teknikoetan egin zituen arkitektura ikasketak. Gero ikasketa bidaiak egin zituen Europan zehar. Peter Behrens alemaniar arkitektoaren (1868- 1940) lantegian aritu zen praktikak egiten.

Funtzionalisinoaren bultzatzailea eta industria diseinuaren aitzindaria izan zen Beherens . 1910ean bulego bat ireki zuen Gropiusek Adolf Meyerrekin (1881-1929).

Haien arteko elkarlanaren emaitza aipagarrienetako bat Fagus lantegia izan zen, zapata moldeak egiteko fabrika bat, Alfeld an der Leine-n egina (1910-1914). 1914an bi lankideek Werkbund erakusketarako fabrika eredu bat egin zuten Colonian. Lehen Mundu gerraren ondoren -\WWeimarko Eskulangintza Eskolako zuzendari izendatu zuten, Henry van de Velde-ren proposamenez, eta Arte Plastikoetako Eskolakoa ere bai. Eskola horietatik sortu zuen gero Gropiusek "Saatliches Bauhaus", 1919n.

Eskolak lekuz aldatu behar izan zuenean, Gropiusek beste eraikin multzo bat egin zuen Bauhausentzat Dessau-n (1925-1926).

Eskolaren zeregin nagusien araberako eraikinak diseinatzea eta batzuk besteekin komunikatzea zen oinarrizko ideia ; gainera, etxebizitzak egin ziren irakasle eta zuzendariarentzat (1925-1926). 1926-1928 bitartean Gropiusek eskala handiko bere lehenengo hiri proiektua egin zuen, Torten egoitza multzoa, Dessau-n. Hormigoi sendotuzko atal aurrefrabikatuak erabili zituen zenbait partetan. Kontsumo elkartea eta Enplegu Bulegoa ere egin zituen Dessau-n.

Karlsruhe-n ere, Dammerstock hiri erecluaren barruan, Gropius zuzendari nagusi zelarik, beste zenbait eraikin egin ziren. Bien bitartean, 1927an hain zuzen, alemaniar antzerki zuzendari zen Erwin Piscator-entzat (1893-1966) "antzoki erabatekoaren" proiektua egin zuen (agertoki birakor bat, platea, proszenio edo agertoki zentral bihur zitekeena). 1928an suitzar arkitekto eta teorilari Hannes Meyerren (1889-1954) eskuetan utzi zuen Bauhauseko zuzendaritza, eta Berlina joan zen, Siemensstadt ,, proiektuaren zuzendari ; berak ere bi etxebizitza bloke handi egin zituen, galeria luzeekin . Nazionalsozialismoak aginpidea hartu zuenean, Gropius Ingalaterrara joan zen (1934) eta Edwin maxwell Fry arkitekto eta hirigile britainiarrarekin (1899) aritu zen lanean 1937 arte. Harekin batera egin zuen, besteak beste, Ben Le~y etxea (1935), Londresen, eta Impington Village College (193G-1940), Cambridgeshire-n. Hanvardeko Unibertsitateak (Cambridge, Massachusetts) arkitekturako fakultatean katedra bateskaini zionean, Estatu Batuetara joan zen.

Marcel Breuer alemaniar arkitektoarekin harreman estuan, langileentzako egoitza multzo bat egin zuen New Kensington-en, 1941ean. Gero, etxebizitzen industria ekoizpena bultzatu zuen (7943-1945), Konrad yWWachsmann-ekin batera. 1946an beste arkitekto gazte batzuekin batera lantalde bat sortu zuen, TAC (The Architects Collaborative) . Talde lan horren emaitza aipagarrienetako bat Hanvardeko Unibertsitateko Graduate Center izenekoa da (1949-1950), zazpi etxebizitza komun eta zentro komunitario batekin. Azken urteetako lanen artean aipagarriak ditu, besteak beste, PANAM Building (New York, 1958-1963), 59 solairuko prisma bat, TAC taldearekin, Pietro Belluschi eta Emery Roth and Sons-ekin batera diseinatua, Rosenthal portzelana fabrikako inclustria pabilioiak (Selb, 1965- 1967), eta Thomas kristal fabrika (Amberg, 1967-1969). Arkitekturari buruzko bere teoriak azaldu ditu zenbait idazlanetan : dnternationale Architektur , ~ (1925), «Bauhausbauten Dessau, (1930) eta «The New Architecture and the Bauhaus (1935).

 

Gerrit Thomas Rietveld

Herbehereetako arkitektoa (Utrecht, 1888 - Utrecht, 1964). Aitaren zurgindegian aprendiz aritu ondoren, bitxidenda batean hasi zen lanean marrazkilari gisa. Gauez arkitektura ikasketak egiten zituen Klaarhammer arkitektoarekin. 1917an zurgindegia jarri zuen eta altzari forma berriak saiatu zituen.

Robert van't Holf-en bitartez De Stijl mugimendua ezagutu zuen eta taldeko kide izan zen hura desagertu zen arte (1931). De Stijil-ek haren "Aulki urdin-gorria" (1918) erabili zuten taldearen manifestutzat. 1924an Schroder etzea egin zuen Utrecht-en, Truus Schroder-Schrader arkitektoarekin batera.

Hura izan zen De Stijl-en arkitektura oinarrien arabera egin zuen lan bakarra. 1927- 1928 urteetan kubo baten itxurako eraikina egin zuen aurrefabrikatutako xaflekin Utrecht-en. 1928an CIAM-eko sortzaileetako bat izan zen. Hurrengo urteetan zenbait etxebizitza egin zituen, Truus Sclu-oder-Schriiderekin batera ostera, eta 1932an etxe adosatuen proiektu bat aurkeztu zuen Vienako Erakustazokan. Aipagarria da, baita ere, Vreeburg zinema aretoa, 1936an eraikia, Utrechten . Haren azkeneko lanen artean, berriz, aipatzekoak dira, Stoop etxea (Velp, 1951), pabilioi bat -oin karratuko eraikin laukizuzen multzo bat 1954ko Veneziako Biennalean, eskulturentzako pabilioi bat Sonsbeek parkean (Arnheim, 1954), eskola bat Badhoevedorp-en (1958-1965). Rien°elden azkeneko lan handia Amsterdamgo Van Gogh museoa izan zen (1963-1972), haren lankide J. van Tricht-ek bukanr bazuen ere.