Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Arkitektura Estatu Batuetan

 

Chicagoko eskola

Zer. mendearen azkeneko laurdenean sortu zen arkitektura higikunde bati esaten zaio Chicagoko eskola. William Le Baron Jenney arkitektoaren (1832-1907) eta haren jarraitzaile batzuen bultzadaz sortu zen, Chicago sute batean suntsitu ondoren (1871), hiria berreraikitzeko etxe orreatzen arkitektura zabaldu zutenen artean. Sutearen ondoren hiriko erdialdeko orubeak izugarri garestitu zirenez gero, eraikin handiagoak egin behar ziren espazioa ahalik eta hoberen aprobetxatzeko. Altuerarekin burdinazko eraikuntzaren abantailak ere handitu egin ziren : zimentarriek karga gutxiago hartzen zuten, beheko solairuetan ez zen jada murru sendorik behar, eta horrek diru iturri beni baterako bidea eman zuen, erakusleiho handiak jartzeko aukera eskaintzen zuelako. Bata hestearen ondotik, etxe garaiak egin ahal izateko behar ziren baldintza guztiak bate ziren : suaren kontrako altzairuzko egitura, zimendu hauskaitzetarako telalika, eta, batez ere, segurtasuneko igogailua (Elisha Otis-ek Lehen aldiz 1857an aurkeztua New Yorken).

Orain nahi adina solairu gehitu zitezkeen, eta goi-goikoak, ordu arte gutlietsiak, baliotsuenak izatera pasa ziren.

 

Henry Hobson Richardson

Estatu Batuetako arkitektoa (1838, Saint- James, Luisiana - 1886, Brookline, Boston).

Harvardeko unibertsitatean lizentziatura atera ondoren (1859), Parisa joan zen arte ikasketak jarraitzera. Parisen Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen (1859-1862), eta Henri Labrouste (1801-1875) frantses arkitektoarekin aritu zen lanean. Bostonera itzuli orduko bezero asko eta aberatsak lortu zituen, eta langile trebeak beraren esanetara lanean.

Estatu Batatetan garai hartan egiten zen arkitektura moldetik aldenduz, Richardsonek bere kontzeptu pertsonalak formulatu zituen eta lehenengo., block ,~-ak egin zituen, etxe orratzen aitzindariak. 1880-1886 bitartean landetxe asko egin zituen, eta, Ingalaterra Berriko tradizioa gaindituz, oina era librean antolatu zuen eta material naturalak erabili zituen. Berrikuntza horielc eragin handia izan zuten Frank Lloyd Wright gaztearengan . Richardsonen azken lana, Alarshall Fielct Wholesale Store (Chicago, 1885-1887), eredugarri izan zen Chicagoko Eskolako arkitekto gazteentzat.

 

Louis Henry Sullivan

Estatu Batuetako arkitektoa (1856, Bosten - 1924, Chicago). 1872-1873 bitartean Niassachusetts Institute of Technology-n ikasi ondoren, Parisen jarraitu zuen llcasten (1874- 1876), Arte Ederretako Eskolan. Estatu Batuetara itzuli zenean, Chicagon hasi zen lanean (eraiki eta eraiki ari baitziren, 187lelco sutearen ondoren), Frederick Baumman ingeniariaren bulegoan. 1879an Danlcmar Adler ingenieroaren enpresan hasi zen lanean, eta bi urte geroago Adler&Sullivankonpainia eratu zuen harekin. 1886an garrantzi handiko lan bat enkargatu zioten : Chicagoko Auditoriuma (1886-1893) : hotela, bulegoak eta 4.000 lagunentzako antzokia . Teknika tradizionalaren arabera egin zuen, harrizko bloke handiez, eta Sullivanen poetika konstruktibistaren lehenengo adierazpen osoa da ; obra horretan, beste batzuetan bezala, puntu erdiko arkutan anaitutako zutabe sailen bidez bildu edo inguratu zituen eraikineko solairuak. Hurrengo hamarraldian bere karrerako lanik hoberenak egin zituen, saltoki handi asko tartean : Walker yVWarehouse saltoki handiak (Chicago, 1889), -\CWain~\wright Building (Saint Louis, 1891), metalezko zutabezko eraikina, adreiluz estalia eta landareez apaindutako friso batekin, Guaranty Building (Buffalo City, 1894-1896), Bayard Building (New York, 1897-1898) eta Gage Building (Chicago, 1898-1899), besteak beste. Baina Sullivanek negozio etxe handien aurrerabideari egin zion ekarpenik handiena Sclilesinger Mayer izan zen (Chicago, 1899-1904), egungo Carson, Pirie eta Scott, hamabi solairuko eraikina, beheko bi solairuetan izan ezik apaingarririk gabea. Sullivanen heldutasunaren erakusgarri dira, halaber, Getry Tomb (Chicago, 1890), National Farmer's Banlc (Owatonna, Minnesota, 1907-1908) eta Van Allen Store (Clinton, Iowa, 1913-1915) eraikinak. Obra horietan Sullivanen axioma ospetsua, —forma funtzioaren atzetik dator , ikuspen sinboliko batean gauzatzen cla : eraikinaren batasun espresiboa bolumenen banaketa erritmikoaren bidez lortzen da (arku sailak, erlaitzak, irtenune apaingarrien erabilera perspektibazkoa ), arrakala bertikal sakonez eta dekorazio arin batez apaindua. 1893an Chicagon egin zen mundu Feria handiak Chicagoko Eskolaren funtzionalismoaren porrota eragin eta garai bateko jarrera akademizista eta klasizistaindartu ondoren, lanik gabe geratu zen Acller-en estudioa. Sullivanek estudioa utzi zuen eta edanari eman bazion ere lan txiki baina xarmagarri batzuk egin zituen oraindik, hala nola probintzietako banketxe txiki batzuk (D/erchant's National Bank, Grinnell, 1914 ; People Savings Association Bank, Sidney, 1918; Farmer's and Merchant's Union Bank, Columbus, Ohio, 1919), zeinetan apaingarri jarritako elementuek, oso dotoreak eta bolumen zehatzen gainean ezarriak, elementu funtzionalenak azpimarratzen baitituzte . Egia esan, Sullivanek halako betetasun eta klasizismo formal bat bilatu zuen bere eraikinetan, eta horrexek bereizten du Chicagoko Eskolako gainerako arkitektoengandik .

 

Frank Lloyd Wright

Estatu Batuetako arkitektoa (Richland Center, Wisconsin, 1867 - Phoenix, Arizona, 1945). Ingeniari ikasketak egin zituen Wisconsingo Unibertsitatean bi urtez (1885- 1887). Bien bitartean, joseph Silsbee-ren estudioan lan egin zuen. 1888an Dankmar Adler eta Louis Sullivanen estudioan hasi zen eta etxebizitzetarako eraikinez arduratu zen batez ere. Sullivanekin sei urtez aritu zen lanean, zeina "maisu maitea" izan baitzuen beti Wrightek. Ameriketako "aitzindarien" ideologia indibidualistari erromantikoki lotu zitzaion Wright, eta gizabanakoareneta arkitektura espazioaren arteko harremanetan sakondu zuen, batetik, eta arkitektura espazioaren eta izadiaren artekoetan, bestetik ; kanpo erreferentzia nagusitzat zeukan izadia. Arkitektura era horretan ulertzeak familia bakarreko etxebizitzak egitera bultzatu zuen (uprairie house») : yWWillitts House (Highland Park, Illinois, 1901- 1902), Martin Hotise (Buffalo, New York, 1904), Robie House (Chicago, 1906-1910), Gale House (Oak Park, Riversicle, l9O9).

Etxebizitza bakartuak dira, paisajean ederki integratuak, teilatu irtenak dituzte, hegipe zabalak, leiho zerrenda horizontalak, eta barne espazioa elkar ebakitzen duten bi ardatzen arabera eta tximinia zentral baten inguman antolatuta dago. Garai hartakoa da, baita ere, Larkin Building izeneko bulego ehea (Buffalo, 1904), non behetik goraino hutsik dagoen espazio zentral handi batera ematen baitute solairuek. 1909an familia utzi eta Europara joan zen bidaian. Berlinen haren obraren erakusketa bat egin eta liburu bat argitaratu ondoren, Europako arlcitelcr
Gero, hormigoizko atal aurrefabrikatuak —textil blocks— erabili zituen Millard House egiteko (Pasadena, 1921-1923). Haren maisulanetako bat Fallingwater etxea da (Pennsylvania, 1935-1939), ur jauzi batean arroka handi baten gainean eraikia. Usonian House izeneko etxearekin, eta munduko ekonomia krisian zegoela kontuan harturik, etxe mota berri baten aldaerak egiten hasi zen, etxe apala eta merkea. Joltnson&Son kimika enpresaren administraziorako eraikin bat egin zuen, onddo itxurakoa, kanporantz eta barrutik hormigoizko zutabez ihia, eta laboratoriorako dorre bat, kristalezko teilatuaz estalia (1944-1950). Gero, Price Tower egin zuen, Bartlesvill-en (Oklahoma, 1953- 1956), egin zuen eraikin altu bakarra. Oso forma orijinalak erabili zituen New Yorkeko Guggenheim museoaren espiralean, eta altzairuz, kristalez eta plastikoz egina dagoen Beth Sholom sinagogan, Philadelphian (1958-1959). Wrightek zortziehun eraikin baino gehiago diseinatu zituen, eta artikulu asko eta zenbait liburu idatzi zuen Amerika demokratiko bateko arkitektura organiko bati buruzko bere ideiak azaltzeko. Liburuen artean aipagarriak dira Wbeit Denrocracp Burlcls (1945), Tlhe Fiititre ofArcbptectzn -e (1953) eta Tbe Liuirzg Citp (1958).