Artea»XIX eta XX mendeak
Arkitektura Estatu Batuetan
Chicagoko eskola
Zer. mendearen azkeneko laurdenean
sortu zen arkitektura higikunde bati esaten
zaio Chicagoko eskola. William Le Baron
Jenney arkitektoaren (1832-1907) eta haren
jarraitzaile batzuen bultzadaz sortu zen, Chicago
sute batean suntsitu ondoren (1871),
hiria berreraikitzeko etxe orreatzen arkitektura
zabaldu zutenen artean. Sutearen ondoren
hiriko erdialdeko orubeak izugarri
garestitu zirenez gero, eraikin handiagoak
egin behar ziren espazioa ahalik eta hoberen
aprobetxatzeko. Altuerarekin burdinazko
eraikuntzaren abantailak ere handitu egin
ziren : zimentarriek karga gutxiago hartzen
zuten, beheko solairuetan ez zen jada murru
sendorik behar, eta horrek diru iturri beni
baterako bidea eman zuen, erakusleiho handiak
jartzeko aukera eskaintzen zuelako. Bata
hestearen ondotik, etxe garaiak egin ahal
izateko behar ziren baldintza guztiak bate
ziren : suaren kontrako altzairuzko egitura,
zimendu hauskaitzetarako telalika, eta, batez
ere, segurtasuneko igogailua (Elisha Otis-ek
Lehen aldiz 1857an aurkeztua New Yorken).
Orain nahi adina solairu gehitu zitezkeen,
eta goi-goikoak, ordu arte gutlietsiak, baliotsuenak
izatera pasa ziren.
Henry Hobson Richardson
Estatu Batuetako arkitektoa (1838, Saint-
James, Luisiana - 1886, Brookline, Boston).
Harvardeko unibertsitatean lizentziatura atera ondoren (1859), Parisa joan zen arte ikasketak
jarraitzera. Parisen Arte Ederretako
Eskolan ikasi zuen (1859-1862), eta Henri
Labrouste (1801-1875) frantses arkitektoarekin
aritu zen lanean. Bostonera itzuli orduko
bezero asko eta aberatsak lortu zituen,
eta langile trebeak beraren esanetara lanean.
Estatu Batatetan garai hartan egiten zen arkitektura
moldetik aldenduz, Richardsonek
bere kontzeptu pertsonalak formulatu zituen
eta lehenengo., block ,~-ak egin zituen, etxe
orratzen aitzindariak. 1880-1886 bitartean
landetxe asko egin zituen, eta, Ingalaterra
Berriko tradizioa gaindituz, oina era librean
antolatu zuen eta material naturalak erabili
zituen. Berrikuntza horielc eragin handia
izan zuten Frank Lloyd Wright gaztearengan
. Richardsonen azken lana, Alarshall
Fielct Wholesale Store (Chicago, 1885-1887),
eredugarri izan zen Chicagoko Eskolako
arkitekto gazteentzat.
Louis Henry Sullivan
Estatu Batuetako arkitektoa (1856, Bosten - 1924, Chicago). 1872-1873 bitartean Niassachusetts Institute of Technology-n ikasi ondoren, Parisen jarraitu zuen llcasten (1874- 1876), Arte Ederretako Eskolan. Estatu Batuetara itzuli zenean, Chicagon hasi zen lanean (eraiki eta eraiki ari baitziren, 187lelco sutearen ondoren), Frederick Baumman ingeniariaren bulegoan. 1879an Danlcmar Adler ingenieroaren enpresan hasi zen lanean, eta bi urte geroago Adler&Sullivankonpainia eratu zuen harekin. 1886an garrantzi handiko lan bat enkargatu zioten : Chicagoko Auditoriuma (1886-1893) : hotela, bulegoak eta 4.000 lagunentzako antzokia . Teknika tradizionalaren arabera egin zuen, harrizko bloke handiez, eta Sullivanen poetika konstruktibistaren lehenengo adierazpen osoa da ; obra horretan, beste batzuetan bezala, puntu erdiko arkutan anaitutako zutabe sailen bidez bildu edo inguratu zituen eraikineko solairuak. Hurrengo hamarraldian bere karrerako lanik hoberenak egin zituen, saltoki handi asko tartean : Walker yVWarehouse saltoki handiak (Chicago, 1889), -\CWain~\wright Building (Saint Louis, 1891), metalezko zutabezko eraikina, adreiluz estalia eta landareez apaindutako friso batekin, Guaranty Building (Buffalo City, 1894-1896), Bayard Building (New York, 1897-1898) eta Gage Building (Chicago, 1898-1899), besteak beste. Baina Sullivanek negozio etxe handien aurrerabideari egin zion ekarpenik handiena Sclilesinger Mayer izan zen (Chicago, 1899-1904), egungo Carson, Pirie eta Scott, hamabi solairuko eraikina, beheko bi solairuetan izan ezik apaingarririk gabea. Sullivanen heldutasunaren erakusgarri dira, halaber, Getry Tomb (Chicago, 1890), National Farmer's Banlc (Owatonna, Minnesota, 1907-1908) eta Van Allen Store (Clinton, Iowa, 1913-1915) eraikinak. Obra horietan Sullivanen axioma ospetsua, —forma funtzioaren atzetik dator , ikuspen sinboliko batean gauzatzen cla : eraikinaren batasun espresiboa bolumenen banaketa erritmikoaren bidez lortzen da (arku sailak, erlaitzak, irtenune apaingarrien erabilera perspektibazkoa ), arrakala bertikal sakonez eta dekorazio arin batez apaindua. 1893an Chicagon egin zen mundu Feria handiak Chicagoko Eskolaren funtzionalismoaren porrota eragin eta garai bateko jarrera akademizista eta klasizistaindartu ondoren, lanik gabe geratu zen Acller-en estudioa. Sullivanek estudioa utzi zuen eta edanari eman bazion ere lan txiki baina xarmagarri batzuk egin zituen oraindik, hala nola probintzietako banketxe txiki batzuk (D/erchant's National Bank, Grinnell, 1914 ; People Savings Association Bank, Sidney, 1918; Farmer's and Merchant's Union Bank, Columbus, Ohio, 1919), zeinetan apaingarri jarritako elementuek, oso dotoreak eta bolumen zehatzen gainean ezarriak, elementu funtzionalenak azpimarratzen baitituzte . Egia esan, Sullivanek halako betetasun eta klasizismo formal bat bilatu zuen bere eraikinetan, eta horrexek bereizten du Chicagoko Eskolako gainerako arkitektoengandik .
Frank Lloyd Wright
Estatu Batuetako arkitektoa (Richland
Center, Wisconsin, 1867 - Phoenix, Arizona,
1945). Ingeniari ikasketak egin zituen
Wisconsingo Unibertsitatean bi urtez (1885-
1887). Bien bitartean, joseph Silsbee-ren
estudioan lan egin zuen. 1888an Dankmar
Adler eta Louis Sullivanen estudioan hasi
zen eta etxebizitzetarako eraikinez arduratu
zen batez ere. Sullivanekin sei urtez aritu
zen lanean, zeina "maisu maitea" izan baitzuen
beti Wrightek. Ameriketako "aitzindarien"
ideologia indibidualistari erromantikoki
lotu zitzaion Wright, eta gizabanakoareneta arkitektura espazioaren arteko
harremanetan sakondu zuen, batetik, eta
arkitektura espazioaren eta izadiaren artekoetan,
bestetik ; kanpo erreferentzia nagusitzat
zeukan izadia. Arkitektura era horretan
ulertzeak familia bakarreko etxebizitzak
egitera bultzatu zuen (uprairie house») :
yWWillitts House (Highland Park, Illinois, 1901-
1902), Martin Hotise (Buffalo, New York,
1904), Robie House (Chicago, 1906-1910),
Gale House (Oak Park, Riversicle, l9O9).
Etxebizitza bakartuak dira, paisajean ederki
integratuak, teilatu irtenak dituzte, hegipe
zabalak, leiho zerrenda horizontalak, eta
barne espazioa elkar ebakitzen duten bi
ardatzen arabera eta tximinia zentral baten
inguman antolatuta dago. Garai hartakoa da,
baita ere, Larkin Building izeneko bulego
ehea (Buffalo, 1904), non behetik goraino
hutsik dagoen espazio zentral handi batera
ematen baitute solairuek. 1909an familia utzi
eta Europara joan zen bidaian. Berlinen
haren obraren erakusketa bat egin eta liburu
bat argitaratu ondoren, Europako arlcitelcr
Gero, hormigoizko atal aurrefabrikatuak
—textil blocks— erabili zituen Millard House
egiteko (Pasadena, 1921-1923). Haren maisulanetako
bat Fallingwater etxea da (Pennsylvania,
1935-1939), ur jauzi batean arroka
handi baten gainean eraikia. Usonian House
izeneko etxearekin, eta munduko ekonomia
krisian zegoela kontuan harturik, etxe
mota berri baten aldaerak egiten hasi zen,
etxe apala eta merkea. Joltnson&Son kimika
enpresaren administraziorako eraikin bat
egin zuen, onddo itxurakoa, kanporantz eta
barrutik hormigoizko zutabez ihia, eta laboratoriorako
dorre bat, kristalezko teilatuaz
estalia (1944-1950). Gero, Price Tower
egin zuen, Bartlesvill-en (Oklahoma, 1953-
1956), egin zuen eraikin altu bakarra. Oso
forma orijinalak erabili zituen New Yorkeko
Guggenheim museoaren espiralean, eta
altzairuz, kristalez eta plastikoz egina dagoen
Beth Sholom sinagogan, Philadelphian
(1958-1959). Wrightek zortziehun eraikin
baino gehiago diseinatu zituen, eta artikulu
asko eta zenbait liburu idatzi zuen Amerika
demokratiko bateko arkitektura organiko
bati buruzko bere ideiak azaltzeko. Liburuen
artean aipagarriak dira Wbeit Denrocracp
Burlcls (1945), Tlhe Fiititre ofArcbptectzn -e
(1953) eta Tbe Liuirzg Citp (1958).