Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»XIX eta XX mendeak

Espresionismo abstraktua Estatu Batuetan

Arshile Gorkyren Oilarraren gibela eta gandorra, espresionismo abstraktuaren aitzindaritzat hartzen den koadroa (1944). Albright Knox Art Gallery, Buffalo (EEBB).<br><br>

Espresionismo abstraktua Bigarren Mundu gerra ondorengo hamabi urteetan nagusi izan zen arte higikundea da. New Yorkeko eskolako artistek sortu zuten, aldi nuklearrak eta gerra hotzak ekarri zuten estuasunari aurre egiteko asmoarekin. Pintore espresionista abstraktuek filosofia existentzialistaren eragina zuten.Action Parnting ere esan izan zaie eskola horretako margolariei..

 

Arshile Gorky

Arshile Gorky Armenian jaio zen 1904.. rtean. Hamasei urte zituela Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta 1925. urte inguruan New Yorken hartu zuen bizilekua. New Yorkeko Arte Eskolan ikasle izan zen lehenbizi eta irakasle gero. Lagun izan zituen Stuart Davis eta Willem de Kooning. Gorkyren lanak, bestalde, Picassoren eragin nabarmena izan zuen, 1927-1928 urteetakoak batez ere. Dena dela, eredu izan zuen artista horrek baino estilo lasai eta dinamikoago bat landu zuen : Artista eta bere arra (1926-1936, Whitney museoa, New York). 30eko hamarraldiko azken tuteetan gero eta gehiago jo zuen forrna organikoetara eta anatomikoetara : Lorategia Socbin (1941, M.O.M.A., New York). 1942an kamuflajeko ikastaroak eman zituen Gorkyk eta horrek irudi errealen eta surrealen arteko harremana zehazten lagundu zioten. Handik bi urtera, Andre Breton eta surrealistak ezagutu zituen, eta horrek garrantzi handia izan zuten Gorkyren lanean. Surrealismoaren azken kidetzat eta espresionismoabstraktuaren lehenengotzat hartzen da : Orlan •a ren gibela eta gandorra (1944, AIbright-Knox Arte galeria, Buffalo) ; Lorez apaindutako errotako ura (1944, M.O.M.A., New York). Aipagarriak dira 1930eko ekonomia krisi handiaren garaian egin zituen zenbait lan (Newark eta Nueva Jerseyko aireporturako freskoale ; hornia irudia New Yorkeko Munduko eraskusketarako, 1939).

 

Mark Rothko

Mark Rothko Dvinsk-en (Errusia) jaio zen 1903an. 1913an Estatu Batuetara erbesteratu zen eta Oregonen egin zituen ikasketak . 1921-1923 urteen bitartean, Yaleko unibertsitatean arte ederrak ikasten aritu ondoren, New Yorkera joan zen. Denboraldi batez Max Weber-ekin lan egin zuen Arteko Ikasleen Ligan (1926). Ondorengo urteetan, gizarte gaiak landu zituen batez ere, bere koadroetan espresionismoaren kolore bizi landuak erabiliaz. 1935ean Gottliebekin batera The Ten taldea osatu zuen.

1930eko hisiaren garaian, Federal Art Project-en barruan aritu zen. 1940. urtetikaurrera surrealismoaren bidetik jo zuen, Gorky, de Gottlieb eta Miroren bide beretik alegia. 1945ean Mende Horretako Artea erakusleetan parte hartu zuen Peggy Guggenheimen etxean. Ondorengo lanetan, forma abstraktuak bakuntzen zituen heinean, formatoak handitzen zituen, harik eta horma irudietara iritsi zen arte (1949-1950), New Yorkeko espresionismo abstraktuan ohikoa zen bezala. Barnett Newman, Clyfford Still eta Jackson Pollock formato handiak erabiltzen hasi ziren garai berean, Rotlileo-k kolore biziko bi edo hiru laukitan banatzen zituen eremu handiak. Eremuak eta eremu horien mugak hain ondo lausotzen zituen, ezen koloreen bakuntasun geometrikoa nabarmendu egiten baitzuten. Eremu koloredunek ez zuten inoiz elkar ukitzen. 1969an gris eta beltzeko koadro sail bat hasi zuen.

Azkeneko lanak kapera baterako egin zituen (Clhapel Pairztrngs, 1971, Erlijioaren eta Gizakiaren bilakaerarako Institutuko kapera) . 1961ean erakusketa garrantzitsu bat egin zen Rothkoren lanaren inguruan. Rothkok bere buruaz beste egin zuen 1970ean. Ameriketako museo handi gehienetan aurki daitezke Rothkoren lanak, batez ere, New Yorkeko M.O.M.A museoan (10zenbakia, 1950 ; Il8zenbakia, 1961), eta baita Europan ere, besteak beste Parisko M.N.A.M museoan (Dark Ouer Broma n ° 14, 1963) eta Londresko Tate Gallery-n.

 

Jackson Pollock

Jackson Pollock Wyoming-en jaio zen 1912an. Langile familia bateko bosgarren seriea zen. 1925ean Riversidera joan ziren, Los Angelestik hurbil, eta han egin zituen bere lehenengo ikasketak. 1928an Los Angelesena joan zen arte ikasketak egitera eta han egin zituen artearen munduarekin zerikusia zuten lehenengo harremanak. 1930.. rtean New Yorkera joan zen eta Thomas Hart Bentonekin hasi zen ikasten At t StudetatsLeagare-n . Garai horretan sortu zitzaion Mexikoko horma irudienganako interesa (Orozco, Siqueiros eta Rivera). Bentonekin adiskidetasun harreman sendoa izan zuen, baita bererantzat lan egiten zuenean ere.

Krisi urteetan miseri gorrian bizi izan zen New Yorken ; 1936-1937 urteetatik aurrera askotan gaixotu zen, azaltzen hasiak baitzituen alkoholismoaren ondorioak ordurako.

Hala eta guztiz ere, Federal AtTs Project-ek lana eskaini zion eta horrela ezagutu zituen Pollockek europar pintura modernoa, abstraktua eta surrealista.

1941ean Lee Krasner ezagutu zuen (Hans Hofmannen ikaslea) eta harekin ezkondu zen. Artista gazteekin harremanetan jarri zuen emazteak, espresionismo abstraktuaren buru izango zirenekin hain zuzen : Motherwell, Baziotes eta Matta. Gerraren hasieran, Europako artista asko eta asko New Yorkera joan zen, hala nola Mondrian, Ernst eta Masson.

Hortaz, goreneko rnailalco artista asko elkartu ziren garai hartan New Yorken ; giro horretan, Peggy Guggenheim-ek erakusketa areto bat sortu zuen (Art of this Centuty, 1942). Areto haren inauguraziorako Pollock gonbidatu zuten, egitarau esperunental batean.

Peggy Guggenheim-i izugan - i gustatu zitzaion Pollock-en lana eta lan guztiak erosi zizkion, eta New Yorkeko bere enerako horma irudi bat agindu zion. Lan hura (gaur egun Iowako unibertsitatean) izan zen Po- Ilocken lehenengo lan handia. Lan horren aurretik egin zituen lan aipagarrienak Otso ernea (1943, M.O.M.A., New York) eta Sekretttaretz zaindariak ( 1943, San Francisco)dira. Lan horien izenburuek erakusten duten bezala, ez dute bide surrealistarekin loturarik ; formek indar handia dute, eta Picasso eta Massonen formen antzekoak dira.

Hurrengo urteetan, Pollocken bilakaera erregularra izan zen, nahiz eta lortzen zituen emaitzak beti ezberdinak ziren; izan ere, teknika tradizionalak alde batera utzi eta bere metodoak erabiltzen baitzituen. Ohiko pintore astoa ez zuen erabiltzen, eta here oihala zoruan hedatu eta zuzenean zabaltzen zuen pintura ; beste batzuetan, bere gorputzaren mugimenduarekin osatzen zituen bere lanak.

Pollocken lan nagusien artean, aipatzekoak dira : 13. zbkia. arabeskoa (1948, Yaleko unibertsitatea) ; Labanda hta rina 1. zbkia ( 1950, National Gallery of Art, Washington) ; Bat (New York, M.O.M.A.) ; Udazkeneko erritmoa 30. zbkia. ( 1950, Metropolitan Museum). Pollockek ospe handia izan du hil ondoren, Action Painting-aren ordezkaritzat hartzen baita ; Bigarren Mundu gerraren ondoren Ameriketako pinturak izan zuen arrakastaren sinbolotzat dute askok.

 

Willem De Kooning

Willem De Kooning Rotterdamen jaio zen 1904an. Hamabi urte zituela eskola utzi eta artista eta dekoratzaileen salerosketa lantegi batean hasi zen aprendiz. 1915-1924 urteetan gaueko eskolan aritu zen ikasten.

1924an Belgikan ikasi zuen, eta 1926an Estatu Batuetara joan zen. Fede?ctl At t Projectserako egin zituen proiektuetan, Picassoren lana oso ondo ezagutzen zuela ikusten da.

1940. urte inguman, Gorky eta De Kooningek tailer berean lan egiten zuten. Bai bataribai besteari gizakiaren forma zein abstrakzioa berdin-berdin interesatzen zitzaizkien ; De Kooningek bi ereduak erabiltzen zituen bere lanetan, nahiz eta azken urteetan pintura zellatzagoan aritu dela dinrdien (azken horietan emakumeak garrantzizko lekua du). De Kooningek, dena dela, ez zuen lortu 1948. urtea arte New Yorken berak bakarrik erakusketa bat egitea. Surrealismoaren eragina ez zen De Kooningengan bere belaunaldiko heste artistengan bezain nabarmena ; De Kooningen lanetan formak, irudiak eta fondoak lotura handia dute, eta irudien erreferentziak ez daude argi eta garbi espazioan kokatuta. Bere pintura, 1940eko hamarraldian eta 1955. urtea arte, espresio maila handikoa da. Pintzelak oihala erraztatzen du, eta kolore zipriztinak uzten ditu oihalean. Era horretako lanak dira : Gothant Netus (1955-1956, Buffalo, Albright-Knox Art Gallery), Pazko astelehena (1956, Metropolitan Museum). Hala, garai horretako lanak bukatu gabe daudela dirudi . De Kooningen estiloak eta formatoak, bai lan abstraktuetan (Ibairako atea, 1960, New York, Whitney Museum) bai lan figuratiboetan(I Entakttmea, 1950-1952, New York, M.O.M.A), eragin handia izan dute espresionismo abstraktuaren bigarren belaunaldian (Norman Bluhm, joan Mitchell, AIfred Leslie). 1963. urtetik aurrera De Kooningen artea baretu egin da eta zenbaitetan lirikoa eta poetikoa bihurtu da. 70eko hamarraldiko lanetan irudiak poliki-poliki desagertu egiten dira, eta 1980ko hamarraldian marrazkiak gero eta zehatzagoak dira, eta lerroak askatu egiten dira fondo zurietan ; hiru kolore erabiltzen ditu batez ere : gorria, urdina eta horia.