Artea»XIX eta XX mendeak
Barbizongo eskola.
Corot eta Jongkind
Inpresionismoa, XIX. mendeko margolaritza joera nagusia, ez zen hutsetik sortu. Izan
ziren aldez aurretik bidea prestatu zioten margolariak eta eskolak. Horien artean aipagarrienak
"Barbizongo eskola" deritzan margolari taldea eta Camille Corot paisajista dira.
Haiek, isilka ia, gustu ofizialetatik aparte, soluzio plastiko berriak aurkitu zituzten, naturalismoarekin
ildotik, izadiari hubiltzeko moduan. Coroten lanean, eta "Barbizondar"
margolarienean, izadiaren ikusmolde erromantikoa ageri bada ere, bada ikusmolde horren
aldamenean izadiaren itxuraren azterketa xehe bat, higikunde errealistaren funtsezko
osagaia.Azkenik, aipatu beharra dago, inpresionismoaren aitzindarietan, Johann
Barthold Jongkind holandarra ere ; sarritan joaten zen Le Havre eta Honfleur-era, eta
itsas paisaje "atmosferikoak" egiten zituen han. Horretarako argia eta argitasunari
buruzko ikerketak egin zituen, eta, hala, arrasto sakona utzi zuen Claude Monetengan.
Barbizongo eskola
Barbizongo herrixka Fontainebleauko
basoko mugan dago, eta XIX. mendean paisaje
zale erromantikoen erakargune bihurtu
zen, hainbesteraino non "Barbizongo eskola"
esapidea, paisajearen ikusmolde berezi
bat adierazten duena, zabaldu baitzen margolaritza
estilo jakin bat izendatzeko.
Erromantizismoak inspiraturik ere, ohllco
margolari erromantikoen eszena pintoresko
eta melodramatikoak baztertu zituzten Barbizongoek,
eta orobat utzi zuten alde batera
tradizio akademiko klasikoa, alegorien eta
gertaera historikoen gertalekua hesterik ez
baitzen haientzat paisajea. Barbizongoek
modu errealistan margotzen zituzten paisajeak,
eta paisajea bera zuten gaia. XVII. mendeko
frantses eta holandar lanak hartu zituzten
oinarritzat, eta beren garai bereko ingeles
paisajistak, haiek guztiek behaketa xehe baten
ondoren eta izadiarekiko maitasun sakona
adieraziz lantzen baitzuten paisajea.Eskola honetako pintore nagusiek,
Theodore Rousseauk eta Jean-Francois Mi-
Iletek, pobre eta batere arrakastarik gabe,
Paristik alde egin zuten, eta Barbizonen
hartu zuten bizilekua, hurrenez hurren,
1846an eta 1849an. Paisaje eta animalia
margolari asko erakarri zituzten haiek ; batzuk
bertan geratu ziren bizitzen, hesteak
bisita egitera joan ohi ziren. Haietatik, Charles-Francois
Daubigny, Narcisse-Virgile Diaz
de la Peña, Jules Dupre, Charles Jacque eta
Constant Troyon izan ziren nagusiak, denek
ere arrakasta bera izan ez zuten arren.
Bakoitzak bere estiloa eta bere interes bereziak
zituen : Rousseauren estilo malenkoniazkoa
da, Dupreren eszenak xehetasunez
beteta daude eta badute halako aieru bat...
Millet izan zen paisajea bere horretan lantzen
ez zuen Barbizongo margolari garrantzitsu
bakarra ; nekazariei eginclako omenaldia
dira haren lanak. Erromantikoek ez
bezala, izadiaren alderdi soil eta ohikoak
azpimarratzen zituzten denek ; izadiarenerretratugile izan nahi zuten beste ezeren
gainetik.
Oharrak zuzenean hartu ondoren, lantegian
margotzen zuten (batzuek, oharrik
gabe, buruz), eta, hala, badago esatea "memoria
aldatuak" direla haien paisajeak. Bestalde,
margolari hauek konturatu ziren ezen,
kolore hutseko arrasto txikiak elkarren gainean
ipintzen bazituzten, paletaren indarra
areagotzen zutela, eta aldi berean argitzen.
Aurkikuntza horixe baliatu zuten hurrengo
belaunaldiko pintoreek, inpresionistek.
Camille Corot
Jean-Baptiste-Camille Corot (Paris, 1796
- Paris, 1875), famila burges aberats batean
jaio zen. Frantses artista gazte guztiak bezala,
denbora asko eman zuen Louvren hango
lanak aztertzen ; margolaritza ikasketa
ohikoak ere egin zituen, paisaje neoldasikoa
lantzen zuten margolariekin. Hala ere, eta
bere maisuek ez hezala, Corotelc nahiago izan
zuen, hasiera-hasieratffc, lantegitik kanpo lan
egin, eta zuzenean egiten zituen gero lantegian
bukatzen zituen lanetarako zirriborroak.
1825ean Erromara joan zen. Han eman
zituen bere bizitzako hiru urte garrantzitsuenalc
. Adiskide bati garai hartan aitortu
zionez, "Bizitza honetan egin nahi dudan
gauza bakarra... paisajeak margotzea da.
Erabaki tinkoa da, eta horrek bestelako lotina
sendoak eragotziko ciizlcit. Alegia, ez
naizela ezkonduko". Eta hortxe egin zuen :
bizitza oso-osorik margolaritzari eskaini.
Frantziara itzuli zenean betiko gorcleko
zituen ohitura batzuk hartu zituen. Udaberria
eta uda kanpoan margotzen ematen zituen,
oliozko zirriborro txikiak eta marrazkiak
eginez. Maisutasunez erabiltzen zuen
tonuen arteko erlazioa -horixe izan zen
Coroten antzearen oinarria-, zeren, kolorearen
aukera baino, gehiago inporta baitzitzaizkion
tonu argi eta ilunen gradazioa
eta orelca. Neguan Parisko estudiora erretiratzen
zen margolan handiak egitera, eta
obrak Parisko urteroko Erakusketarako
bultatzen saiatzen zen.Lehen lan inportantea, Narnrko zubia
(Louvre), 1827an aurkeztu zuen Pariseko
Erakusketan ; 1833an Fontainehleauko paisaje
handi bat aurkeztu zuen, eta domina
bat eman zioten. Domina harekin, bere
margolanak Erakusketetan epaimahaiaren
onespenaren beharrik gabe aurkezteko eskubidea
irabazi zuen.
Coroten lana bi sailetan berezi izan da
beti : izaditik zuzenean egindako zirriborroak
-txikiak, bizi-biziak-, eta Erakusketetarako
egin ohi zituen lan handi ondo bukatuak.
XIX. mende hasieran zirriborroa ez zen jendaurrean
erakusten, eta aditu gutxi batzuek
bakarrik erosten zituzten halako lanak (Coroten
kasuan, amerikarrek). Nahiago ziren
paisaje bukatuak. Are duinago eta larriagotzat
hartzen ziren elezaharretatik, literaturatik
edo Bibliatik harturiko irudi txiki batzuk
ere ageri baziren. Eta Corotek erakutsi
zituen koadroen artean, badira horrelakoak :
Agar basamortuan. (1835eko Erakusketa),
Diana Akteonek. aurkitua (1836eko Erakusketa),
Homero eta artzainak (1835eko
Erakusketa), etab.
Corot bera ordea ez zen halakoen oso
zalea, eta, gustuak aldatzen joan ahala, alde
batera utzi zituen irudi haiek. 1860tik aurrera
bestelako paisaje bat asmatu zuen,
"Oroitzapenak", zeinean usadiozko osagaiak
konposizio jakin batean ipinitzen baitzituen
-normalean aintzira eta zuhaitzak, tonu zilarkara
nagusi zela-, halako malenkonia
gozo bat adierazteko. Azken urteetan, erretratuak
eta estudioko irudiak ere egin zituen,
emakumeenak gehienak, lore batekin,
musika tresna batekin-edo ; horiek ordea ez
zituen ia inoiz erakusgai jani.
1830-1840 bitarteko Erakusketetan harrera
ona izan zuen, haina ezer gutxi saltzen
zuen. 1840an estatuak lan bat erosizion, Artzain. ta,kia, eta 1845ean, Charles
Baudelaire poeta eta arte kritikoak honela
idatzi zuen : "Corot dago paisajearen eskola
modernoaren buruan". 1846an Ohorezko
Lejioko kide egin zuten, eta handik aurrera
gero eta arrakasta handiagoa izan zuen. Oso
artista oparoa eta langile nekaezina izan
arren, ordea, eskaera produkzioa baino handiagoa
zen, eta Coroten imitatzaile asko ez
ezik, haren izena erabili zuen iruzurtirik cre
agertu zen.
Nolanahi ere, arrakasta ez zitzaion askorik
inporta Coroti ; beti bezala jarraitu zuen
lanean, margotzea gustatzen baitzitzaion
heste edozer baino gehiago. Inguratzen
zuen mundua ere ez zitzaion interesatzen,
salbuespen hakar batekin : musika. Hain
zuzen ere, musikaren kualitateak adierazi
nahi izan zituen, azken lanetan bereziki,
harmonian oinarriturik. Gainerakoan, bere
pinturatik kanpo utzi zuen beti bere garaiko
mundu modernoa. Une hartan bertan Frantzian
zabaltzen ari zen industrializazioa,
Frantzia osolco herriak lotu zuen burdinbidea,
ez da inondik inora ageri Coroten lanetan
.
Corotek bere lankide margolariekin egotea
maite zuen, eta Barbizongo taldeko artista
askoren adiskidea izan zen. Dirua eman
ohi zien, erdi ezkutuan, arrakasta gutxi zutenei
. Eskolak eman zizkien Pisarro eta
Morisot inpresionistei, eta ikasle eta jarraitzaile
asko zituen. Azken urteetan, denek
maite zuten "Papa Corot" hura, bere adeitasun
eta bihotz zabalagatik.
Corotek, maisu handia izan gahe, leku
garrantzitsua du XIX. mendeko margolaritzan,
haren ekarriak pisu handia izan baitzuen
. Margotzen hasi zenean, paisaje zirriborroari
ez zitzaion berezko baliorik ematen ;
hil zenean berriz, estimu handitan hartuazen, eta begi txarrez ikusten ziren paisajeei
erantsitako gauza artifizialak edo gauza asmatuak
. Corotek asko lagundu zuen paisajista
inpresionisten bidea zabaltzen, inpresionistek
asko ikasi baitzuten harengandik,
eta errespetuz eta miresmenez ikusten baitzuten
.
Johann Barthold Jongkind
Johann Jongkind holandarra (Latdorp,
1819 - Grenoble, 1891), margolaria eta grabatu
egilea izan zen. Haren paisaje txiki
informalek holandar paisajisten tradizioari
jarraitzen diote, eta inpresionismoaren aitzindari
izan ziren.
Hagan hasi zen paisaje margolaritza lantzen
; 1846an Parisa joan zen, eta generoko
margolariekin jardun zen han lanean. Parte
hartu zuen 1848ko Erakusketan, eta baita
1852koan ere ; azken horretan domina bat
eman zioten. Jongkinden lanak Camille
Corot eta Charles-Francois Daubigny-ren
koadroekin batera jarri zituzten ikusgai,
baina Jongkind hurbilago dago giroa bereziki
zaintzen zuten XVII. mendeko holandar
paisajistengandik, bere garai bereko
frantses margolariengandik baino. Sena
ibaiaren ertzeko eszenak margotzen zituen,
Parisko auzo zaharrak, Normandiako itsasertza,
eta Holandako ubideak.
1863an, Erakusketa Ofizialean atzera
bota zutelarik, "Salon des Refuses", "Ukatuen
Erakusketa"ra jo zuen, eta han Claude
Monet ezagutu zuen, inpresionismoaren aitzindaria
. Monetek asko ikasi zuen Jongkingden
eguratsa margotzeko modutik, eta
haren argien eta islen efektuen azterketatik
. 1878an Iseren hartu zuen Jongkindek
bizilekua, eta hantxe margotu zituen ospea
eman dioten paiasaje bakunak.