Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»XIX eta XX mendeak

Barbizongo eskola.

Corot eta Jongkind

Coroten holterrako udalerria (1834). Louvre museoa, Paris.<br><br>

Inpresionismoa, XIX. mendeko margolaritza joera nagusia, ez zen hutsetik sortu. Izan ziren aldez aurretik bidea prestatu zioten margolariak eta eskolak. Horien artean aipagarrienak "Barbizongo eskola" deritzan margolari taldea eta Camille Corot paisajista dira.

Haiek, isilka ia, gustu ofizialetatik aparte, soluzio plastiko berriak aurkitu zituzten, naturalismoarekin ildotik, izadiari hubiltzeko moduan. Coroten lanean, eta "Barbizondar" margolarienean, izadiaren ikusmolde erromantikoa ageri bada ere, bada ikusmolde horren aldamenean izadiaren itxuraren azterketa xehe bat, higikunde errealistaren funtsezko osagaia.Azkenik, aipatu beharra dago, inpresionismoaren aitzindarietan, Johann Barthold Jongkind holandarra ere ; sarritan joaten zen Le Havre eta Honfleur-era, eta itsas paisaje "atmosferikoak" egiten zituen han. Horretarako argia eta argitasunari buruzko ikerketak egin zituen, eta, hala, arrasto sakona utzi zuen Claude Monetengan.

 

Barbizongo eskola

Barbizongo herrixka Fontainebleauko basoko mugan dago, eta XIX. mendean paisaje zale erromantikoen erakargune bihurtu zen, hainbesteraino non "Barbizongo eskola" esapidea, paisajearen ikusmolde berezi bat adierazten duena, zabaldu baitzen margolaritza estilo jakin bat izendatzeko.

Erromantizismoak inspiraturik ere, ohllco margolari erromantikoen eszena pintoresko eta melodramatikoak baztertu zituzten Barbizongoek, eta orobat utzi zuten alde batera tradizio akademiko klasikoa, alegorien eta gertaera historikoen gertalekua hesterik ez baitzen haientzat paisajea. Barbizongoek modu errealistan margotzen zituzten paisajeak, eta paisajea bera zuten gaia. XVII. mendeko frantses eta holandar lanak hartu zituzten oinarritzat, eta beren garai bereko ingeles paisajistak, haiek guztiek behaketa xehe baten ondoren eta izadiarekiko maitasun sakona adieraziz lantzen baitzuten paisajea.Eskola honetako pintore nagusiek, Theodore Rousseauk eta Jean-Francois Mi- Iletek, pobre eta batere arrakastarik gabe, Paristik alde egin zuten, eta Barbizonen hartu zuten bizilekua, hurrenez hurren, 1846an eta 1849an. Paisaje eta animalia margolari asko erakarri zituzten haiek ; batzuk bertan geratu ziren bizitzen, hesteak bisita egitera joan ohi ziren. Haietatik, Charles-Francois Daubigny, Narcisse-Virgile Diaz de la Peña, Jules Dupre, Charles Jacque eta Constant Troyon izan ziren nagusiak, denek ere arrakasta bera izan ez zuten arren.

Bakoitzak bere estiloa eta bere interes bereziak zituen : Rousseauren estilo malenkoniazkoa da, Dupreren eszenak xehetasunez beteta daude eta badute halako aieru bat...

Millet izan zen paisajea bere horretan lantzen ez zuen Barbizongo margolari garrantzitsu bakarra ; nekazariei eginclako omenaldia dira haren lanak. Erromantikoek ez bezala, izadiaren alderdi soil eta ohikoak azpimarratzen zituzten denek ; izadiarenerretratugile izan nahi zuten beste ezeren gainetik.

Oharrak zuzenean hartu ondoren, lantegian margotzen zuten (batzuek, oharrik gabe, buruz), eta, hala, badago esatea "memoria aldatuak" direla haien paisajeak. Bestalde, margolari hauek konturatu ziren ezen, kolore hutseko arrasto txikiak elkarren gainean ipintzen bazituzten, paletaren indarra areagotzen zutela, eta aldi berean argitzen.

Aurkikuntza horixe baliatu zuten hurrengo belaunaldiko pintoreek, inpresionistek.

 

Camille Corot

Jean-Baptiste-Camille Corot (Paris, 1796 - Paris, 1875), famila burges aberats batean jaio zen. Frantses artista gazte guztiak bezala, denbora asko eman zuen Louvren hango lanak aztertzen ; margolaritza ikasketa ohikoak ere egin zituen, paisaje neoldasikoa lantzen zuten margolariekin. Hala ere, eta bere maisuek ez hezala, Corotelc nahiago izan zuen, hasiera-hasieratffc, lantegitik kanpo lan egin, eta zuzenean egiten zituen gero lantegian bukatzen zituen lanetarako zirriborroak.

1825ean Erromara joan zen. Han eman zituen bere bizitzako hiru urte garrantzitsuenalc . Adiskide bati garai hartan aitortu zionez, "Bizitza honetan egin nahi dudan gauza bakarra... paisajeak margotzea da.

Erabaki tinkoa da, eta horrek bestelako lotina sendoak eragotziko ciizlcit. Alegia, ez naizela ezkonduko". Eta hortxe egin zuen : bizitza oso-osorik margolaritzari eskaini.

Frantziara itzuli zenean betiko gorcleko zituen ohitura batzuk hartu zituen. Udaberria eta uda kanpoan margotzen ematen zituen, oliozko zirriborro txikiak eta marrazkiak eginez. Maisutasunez erabiltzen zuen tonuen arteko erlazioa -horixe izan zen Coroten antzearen oinarria-, zeren, kolorearen aukera baino, gehiago inporta baitzitzaizkion tonu argi eta ilunen gradazioa eta orelca. Neguan Parisko estudiora erretiratzen zen margolan handiak egitera, eta obrak Parisko urteroko Erakusketarako bultatzen saiatzen zen.Lehen lan inportantea, Narnrko zubia (Louvre), 1827an aurkeztu zuen Pariseko Erakusketan ; 1833an Fontainehleauko paisaje handi bat aurkeztu zuen, eta domina bat eman zioten. Domina harekin, bere margolanak Erakusketetan epaimahaiaren onespenaren beharrik gabe aurkezteko eskubidea irabazi zuen.

Coroten lana bi sailetan berezi izan da beti : izaditik zuzenean egindako zirriborroak -txikiak, bizi-biziak-, eta Erakusketetarako egin ohi zituen lan handi ondo bukatuak.

XIX. mende hasieran zirriborroa ez zen jendaurrean erakusten, eta aditu gutxi batzuek bakarrik erosten zituzten halako lanak (Coroten kasuan, amerikarrek). Nahiago ziren paisaje bukatuak. Are duinago eta larriagotzat hartzen ziren elezaharretatik, literaturatik edo Bibliatik harturiko irudi txiki batzuk ere ageri baziren. Eta Corotek erakutsi zituen koadroen artean, badira horrelakoak : Agar basamortuan. (1835eko Erakusketa), Diana Akteonek. aurkitua (1836eko Erakusketa), Homero eta artzainak (1835eko Erakusketa), etab.

Corot bera ordea ez zen halakoen oso zalea, eta, gustuak aldatzen joan ahala, alde batera utzi zituen irudi haiek. 1860tik aurrera bestelako paisaje bat asmatu zuen, "Oroitzapenak", zeinean usadiozko osagaiak konposizio jakin batean ipinitzen baitzituen -normalean aintzira eta zuhaitzak, tonu zilarkara nagusi zela-, halako malenkonia gozo bat adierazteko. Azken urteetan, erretratuak eta estudioko irudiak ere egin zituen, emakumeenak gehienak, lore batekin, musika tresna batekin-edo ; horiek ordea ez zituen ia inoiz erakusgai jani.

1830-1840 bitarteko Erakusketetan harrera ona izan zuen, haina ezer gutxi saltzen zuen. 1840an estatuak lan bat erosizion, Artzain. ta,kia, eta 1845ean, Charles Baudelaire poeta eta arte kritikoak honela idatzi zuen : "Corot dago paisajearen eskola modernoaren buruan". 1846an Ohorezko Lejioko kide egin zuten, eta handik aurrera gero eta arrakasta handiagoa izan zuen. Oso artista oparoa eta langile nekaezina izan arren, ordea, eskaera produkzioa baino handiagoa zen, eta Coroten imitatzaile asko ez ezik, haren izena erabili zuen iruzurtirik cre agertu zen.

Nolanahi ere, arrakasta ez zitzaion askorik inporta Coroti ; beti bezala jarraitu zuen lanean, margotzea gustatzen baitzitzaion heste edozer baino gehiago. Inguratzen zuen mundua ere ez zitzaion interesatzen, salbuespen hakar batekin : musika. Hain zuzen ere, musikaren kualitateak adierazi nahi izan zituen, azken lanetan bereziki, harmonian oinarriturik. Gainerakoan, bere pinturatik kanpo utzi zuen beti bere garaiko mundu modernoa. Une hartan bertan Frantzian zabaltzen ari zen industrializazioa, Frantzia osolco herriak lotu zuen burdinbidea, ez da inondik inora ageri Coroten lanetan .

Corotek bere lankide margolariekin egotea maite zuen, eta Barbizongo taldeko artista askoren adiskidea izan zen. Dirua eman ohi zien, erdi ezkutuan, arrakasta gutxi zutenei . Eskolak eman zizkien Pisarro eta Morisot inpresionistei, eta ikasle eta jarraitzaile asko zituen. Azken urteetan, denek maite zuten "Papa Corot" hura, bere adeitasun eta bihotz zabalagatik.

Corotek, maisu handia izan gahe, leku garrantzitsua du XIX. mendeko margolaritzan, haren ekarriak pisu handia izan baitzuen . Margotzen hasi zenean, paisaje zirriborroari ez zitzaion berezko baliorik ematen ; hil zenean berriz, estimu handitan hartuazen, eta begi txarrez ikusten ziren paisajeei erantsitako gauza artifizialak edo gauza asmatuak . Corotek asko lagundu zuen paisajista inpresionisten bidea zabaltzen, inpresionistek asko ikasi baitzuten harengandik, eta errespetuz eta miresmenez ikusten baitzuten .

 

Johann Barthold Jongkind

Johann Jongkind holandarra (Latdorp, 1819 - Grenoble, 1891), margolaria eta grabatu egilea izan zen. Haren paisaje txiki informalek holandar paisajisten tradizioari jarraitzen diote, eta inpresionismoaren aitzindari izan ziren.

Hagan hasi zen paisaje margolaritza lantzen ; 1846an Parisa joan zen, eta generoko margolariekin jardun zen han lanean. Parte hartu zuen 1848ko Erakusketan, eta baita 1852koan ere ; azken horretan domina bat eman zioten. Jongkinden lanak Camille Corot eta Charles-Francois Daubigny-ren koadroekin batera jarri zituzten ikusgai, baina Jongkind hurbilago dago giroa bereziki zaintzen zuten XVII. mendeko holandar paisajistengandik, bere garai bereko frantses margolariengandik baino. Sena ibaiaren ertzeko eszenak margotzen zituen, Parisko auzo zaharrak, Normandiako itsasertza, eta Holandako ubideak.

1863an, Erakusketa Ofizialean atzera bota zutelarik, "Salon des Refuses", "Ukatuen Erakusketa"ra jo zuen, eta han Claude Monet ezagutu zuen, inpresionismoaren aitzindaria . Monetek asko ikasi zuen Jongkingden eguratsa margotzeko modutik, eta haren argien eta islen efektuen azterketatik . 1878an Iseren hartu zuen Jongkindek bizilekua, eta hantxe margotu zituen ospea eman dioten paiasaje bakunak.