Artea»Barrokoa
Espainiako pintura II: Zurbarán
Francisco de Zurbaran (Fuente de Cantos, 1598 - Madril, 1664) Espainiako Urrezko Mendeko artista nagusietakoa izan zen, Sevillako eskolako maisu handiena. Sevilla zen garai hartan Espainiako arte gune aipagarrienetako bat, eta bertako pintura eskola izan zen pintura naturalistaren bultzatzaile garrantzitsuena. Zurbaranez gainera beste artista ezagun batzuk bildu zituen, besteak beste Velazquez etaAlonso Cano.
Ikasketak eta lehenengo obra aipagarriak
Zurbaran erlijio gaien margolari gisa nabarmendu
zen batez ere. Bere obran aipagarria
da Caravaggioren eragina, haren naturalismoa
eta tenebrismoa beretu baitzituen
; oso giro bereziko obrak egin zituen,
konposizio soilekoak eta mistizismo sakonekoak
. Irudi estatiko eta monumentalak
egin ohi zituen ; forma gehienak itzalen bitartez
adieraziak dira bere koadroetan, eta
argiak direnetan ere, dramatismoa adierazteko
erabiltzen du argia. Gauzaki arruntak
eta irudi poetikoak bateratu zituen, eta,
horrela, arruntasunari halako arrandia ematen
zion bitartean, izadiaz gaindiko irudiakikusleari hurbiltzen dizkio, here mailara jaisten
ditu aingeru, santu eta fraideak.
Zurbaranek Sevillan egin zituen pintura
ikasketak 1614 eta 1617. urteen artean. Pedro
Diaz de Villanueva margolariaren ikaslea
izan zen, eta garaitsu hartan ezagutu
zuen Velazquez. 1617 inguruan Marta Paezekin
ezkondu zen Sevillan eta ondoren
Llerenan hartu zuen bizitokia. Emaztea hil
ondoren (1623), Beatriz Moralesekin ezkondu
zen bigarrenez (1625), eta 1628an Sevillara
aldatu ziren. 1626. urtea baino lehenagoko
Zurbaranen obrarik ez da ezagutzen,
nahiz eta gauza ziurra den 1619an Llerenako
ate baterako Area Birjinaren irudi bat
margotu zuela eta 1622an bere jaioterriko
parrokiarako kaperako erretaulan Arrosarioko
hamabost misterio margotu zituela ;
1627an sinatu zuen Gurutziltzatzea (ArtInstitute, Chicago), Zurbaranen lehen obra
handia, bere garaian oso aintzat hartua.
Ondoren Sevillara joan zen, esan bezala, eta
egonaldi hartan hasi zen bunrbelarri lanean.
Hainbat lan egin zuen, besteak beste domingotarren
San Paulo komenturako 21 irudiko
sail bat eta mesedetako ordenarentzat
San Pedro Nolascoren bizitzari buruzko 22
margolan. Nolascori buruzko sailetik hamar
margolan bakarrik ezagutzen dira, hesterik
margotu ez zuelako agian, baina hamar
horietan aipagarria da San Pedro Nolascoren
ikuskaria (Prado, Madril). 1628-1629
urteetan San Buenaventurako frantziskotarrentzateta Santo Tomas Aquinokoa gtu •u tzecn •en
aurrean (1945ean hondatua), San Buenaventura
Lyongo korztzrlioan etab. Lan haiekin
lorturiko arrakasta zela-eta, azkenik Sevillan
jarri zen bizitzen, udalbatzak gonbidatuta
.
Helduaroa
Zurbaranek Sevillan finkatu zuen bere
estiloa, 1629. urte inguruko obretan antzeman
daitekeen bezala. Bere bilakaeran
eragina izan bide zuten Velazquezen hasierako
obrek eta orobat Jose de Riberarenek.
Erretratuak eta izadi hilak, sinbolismo handikoak,
irudikatu zituen arren, bere estiloaren
berezitasun bikainenak obra erlijiosoetan
erakutsi zituen, fraideen eta Ama
Birjinaren irudietan batez ere ; izan ere, naturalismoaren
bidez fede erlijiosoa adierazteko
gaitasun aparta zuen Zurbaranek. Bere
koadroetako apostoluak, santuak eta fraideak
eskulturak bailiran daude marraztuta
eta xehetasun ikusgarriz irudikatuta dago
haien janzkera, halako eran ezen bere
koadroetan agertzen diren pertsonaien mirarien,
ikuskarien eta estasien egiatasunean
sinestarazten baitiote ikusleari. Zurbaranek
erakutsi zuen errealismoa eta erlijiotasuna
bateratzeko joera hori zen, hain zuzen ere,
Kontraerreformak Trentoko kontzilioan artistentzat
emandako jarraibidea.
1633. urtean Madrilera joan zen eta gai
mitologikoko Herkulesen lanak (Pradoko
museoa, Madril) saila, Buen Retiroko jauregiko
Salon de Reinos aretorako Cadizko
defentsa ingelesen kontra obra historikoa,
eta gaur egun galdua den beste oihal bat
margotu zituen han, Filipe IV.arentzat, Velazquezen
bitartekaritzari esker seguru aski.
Buen Retiroko enkargua izan zen erregeak
eskaturiko bakarra, eta orobat, Zurbaranek
gai mitologiko edo historikoez osaturiko
obra bakarra (gutxienez gaur arte gorde
direnen artean). Adituen ustez ez zuen izan
oso gogokoa gainera, mitologia ez baitzen
Zurbaranen gai kuttuna, oso urrunekoa gertzen
zitzaiola-eta. Gorteko harremanek ez
zuten izan, beraz, bere obran eragin handirik, eta probintziako margolaria izaten jarraitu
zuen. Ez zuen gizartean sekula osperik
izan, nahiz eta erlijio bizitzaren margolari
handienetakoa izan zen. Madrilgo egonaldiaren
ondoren, dena dela, bere estiloan
aldaketa antzeman zen ; tenebrismoa alde
batera utzi zuen eta Toscanako klasizismoari
jarraitu zion gehiago. Bilakaera hori antzeman
daiteke, esaterako, 1634. urtean berriro
Sevillara itzuli ondoren egindako lanetan
.
Sevillako eta Sevilla inguruko monasterioetan
bazuten Zurbaranen ezagutza ordurako,
eta hainbat enkargu jaso zituen haietatik,
batez ere mesedetako ordenaren, frantziskotarren
eta kartujoen aldetik. Aipagarriak
dira mesedetako fraide oinutsen monasteriorako
SautaApolorzia (1636 ; Louvre,
Paris), Sara Lorentzo eta San Antonio irudiak
. 1637-1639. urteen artean, berriz, jerezen
eta Guadalupen jardun zuen lanean,
bere karrerako maisulan nagusietakoak izan
zirenak egiten : jerezko kartujarako zenbait
koadro egin zuen, Andre Maria Sortzez
Garbia Sara Joakrrt eta Santa Anarekin,
KartttjoeuArraaBirjina, Jerezkogudua etab.
(gaur egun Grenobleko museoan dago jerezko
saila) eta Guadalupeko jeronimotarren
monasteriorako beste batzuk (Sara Jerorainrorera
tentaldia, monasterioan bertan
gorde dena besteak beste). Sevillan, jerezen
eta Guadalupen igarotako urteak izan
ziren, hain zuzen ere, Zurbararen urterik
oparoenak ; 1630-1639 tartea hartzen da, hain
zuzen ere, bere urrezko garaitzat. Erlijio
gaietan, aipatutakoez gainera kontuan hartzekoak
dira Alonso Rodriguez dohatsuaren.. kuskaria (1630 ; San Fernandoko Arte Ederretako
Errege Akademia, Madril), Santa
Margarita (National Gallery, Londres), San.ta Isabel Portzrgalgoa (1630-1635 bitartean ;
Prado, Madril) eta abar ; gainerako generoei
dagokienez, herriz, izadi hilak egin zituen
gehienbat : Izadi Hila laranjekin (1633 ;
Norton Simon fundazioa, Los Angeles), Izadi
Hila irasagarrekin (1635 ing. ; Kataluniako
arte museoa), Agruts Dei (1635-1640 ing. ;
Prado, Madril)... Izadi hiletan soiltasuna eta
konposizio xehea dira ezaugarri nagusiak,
eta nabarmentzekoa dute, orobat, testuren
eta koloreen arteko kontrastea.
Azken urteak
1640. Urtearen hamarraldiari buruzko berri askorik ez dago. Orduan egin zuen, dena dela, Zafrako aldarea (1643-1644), baina 1645az gero gainbehera etorri zen Zurbaran . Garai hartan lortu zuen ospea Murillo margolariak eta konposizio soilagoak, gai atseginagoak, azken batean arte errazago eta herrikoiagoa egiten hasi ziren belaunaldi berriak. Zurbaranen azken obretan belaunaldi berrien moldeetara egokitzeko ahalegina sumatzen da ; koadro xumeagoak eta gozoagoak egin zituen, xeheagoak eta sentimentalagoak . Familia saratua eta Andre Maria Sartzez Garbia koadroetan (1659 eta 1661 urteetan eginak hurrenez hurren ; Budapesteko museoan biak) edo Andre Maria eta Haurra agertzen diren koadroetan, adibidez, irudiak hasierako obretakoak baino idealizatuagoak dira eta formak ez dira hain trinkoak ; erlijio emozioaren adierazpena sentimentalismoak kutsatuta agertzen da oro har. Bezero pribatuen aldetik formato txikiko koadroak egiteko enkargu batzuk jaso zituen arren, azkenaldian Sevillan asko ur-itu zitzaizkion enkarguak, eta Hego Ameriketara esportatzeko hainbat betelan egin behar izan zuen bizibidea ateratzeko. Gainbehera larriagotuz joan zen eta 1658an Madrilera abiatu zen azkenik, gortera. Han ere ez zuen uste izandako arrakastarik lortu, ordea, eta bizimodu latza izan zuen azken urteetan.