Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Espainiako pintura II: Zurbarán

San Pedro gurutzilizatuaren agerraldia San Pedro Nolascoren aurrean, Zurbaranek San Pedro Nolascoren bizitzari buruz egindako saileko koadroa. Prado museoa, Madril.<br><br>

Francisco de Zurbaran (Fuente de Cantos, 1598 - Madril, 1664) Espainiako Urrezko Mendeko artista nagusietakoa izan zen, Sevillako eskolako maisu handiena. Sevilla zen garai hartan Espainiako arte gune aipagarrienetako bat, eta bertako pintura eskola izan zen pintura naturalistaren bultzatzaile garrantzitsuena. Zurbaranez gainera beste artista ezagun batzuk bildu zituen, besteak beste Velazquez etaAlonso Cano.

 

Ikasketak eta lehenengo obra aipagarriak

Zurbaran erlijio gaien margolari gisa nabarmendu zen batez ere. Bere obran aipagarria da Caravaggioren eragina, haren naturalismoa eta tenebrismoa beretu baitzituen ; oso giro bereziko obrak egin zituen, konposizio soilekoak eta mistizismo sakonekoak . Irudi estatiko eta monumentalak egin ohi zituen ; forma gehienak itzalen bitartez adieraziak dira bere koadroetan, eta argiak direnetan ere, dramatismoa adierazteko erabiltzen du argia. Gauzaki arruntak eta irudi poetikoak bateratu zituen, eta, horrela, arruntasunari halako arrandia ematen zion bitartean, izadiaz gaindiko irudiakikusleari hurbiltzen dizkio, here mailara jaisten ditu aingeru, santu eta fraideak.

Zurbaranek Sevillan egin zituen pintura ikasketak 1614 eta 1617. urteen artean. Pedro Diaz de Villanueva margolariaren ikaslea izan zen, eta garaitsu hartan ezagutu zuen Velazquez. 1617 inguruan Marta Paezekin ezkondu zen Sevillan eta ondoren Llerenan hartu zuen bizitokia. Emaztea hil ondoren (1623), Beatriz Moralesekin ezkondu zen bigarrenez (1625), eta 1628an Sevillara aldatu ziren. 1626. urtea baino lehenagoko Zurbaranen obrarik ez da ezagutzen, nahiz eta gauza ziurra den 1619an Llerenako ate baterako Area Birjinaren irudi bat margotu zuela eta 1622an bere jaioterriko parrokiarako kaperako erretaulan Arrosarioko hamabost misterio margotu zituela ; 1627an sinatu zuen Gurutziltzatzea (ArtInstitute, Chicago), Zurbaranen lehen obra handia, bere garaian oso aintzat hartua.

Ondoren Sevillara joan zen, esan bezala, eta egonaldi hartan hasi zen bunrbelarri lanean.

Hainbat lan egin zuen, besteak beste domingotarren San Paulo komenturako 21 irudiko sail bat eta mesedetako ordenarentzat San Pedro Nolascoren bizitzari buruzko 22 margolan. Nolascori buruzko sailetik hamar margolan bakarrik ezagutzen dira, hesterik margotu ez zuelako agian, baina hamar horietan aipagarria da San Pedro Nolascoren ikuskaria (Prado, Madril). 1628-1629 urteetan San Buenaventurako frantziskotarrentzateta Santo Tomas Aquinokoa gtu •u tzecn •en aurrean (1945ean hondatua), San Buenaventura Lyongo korztzrlioan etab. Lan haiekin lorturiko arrakasta zela-eta, azkenik Sevillan jarri zen bizitzen, udalbatzak gonbidatuta .

 

Helduaroa

Zurbaranek Sevillan finkatu zuen bere estiloa, 1629. urte inguruko obretan antzeman daitekeen bezala. Bere bilakaeran eragina izan bide zuten Velazquezen hasierako obrek eta orobat Jose de Riberarenek.

Erretratuak eta izadi hilak, sinbolismo handikoak, irudikatu zituen arren, bere estiloaren berezitasun bikainenak obra erlijiosoetan erakutsi zituen, fraideen eta Ama Birjinaren irudietan batez ere ; izan ere, naturalismoaren bidez fede erlijiosoa adierazteko gaitasun aparta zuen Zurbaranek. Bere koadroetako apostoluak, santuak eta fraideak eskulturak bailiran daude marraztuta eta xehetasun ikusgarriz irudikatuta dago haien janzkera, halako eran ezen bere koadroetan agertzen diren pertsonaien mirarien, ikuskarien eta estasien egiatasunean sinestarazten baitiote ikusleari. Zurbaranek erakutsi zuen errealismoa eta erlijiotasuna bateratzeko joera hori zen, hain zuzen ere, Kontraerreformak Trentoko kontzilioan artistentzat emandako jarraibidea.

1633. urtean Madrilera joan zen eta gai mitologikoko Herkulesen lanak (Pradoko museoa, Madril) saila, Buen Retiroko jauregiko Salon de Reinos aretorako Cadizko defentsa ingelesen kontra obra historikoa, eta gaur egun galdua den beste oihal bat margotu zituen han, Filipe IV.arentzat, Velazquezen bitartekaritzari esker seguru aski.

Buen Retiroko enkargua izan zen erregeak eskaturiko bakarra, eta orobat, Zurbaranek gai mitologiko edo historikoez osaturiko obra bakarra (gutxienez gaur arte gorde direnen artean). Adituen ustez ez zuen izan oso gogokoa gainera, mitologia ez baitzen Zurbaranen gai kuttuna, oso urrunekoa gertzen zitzaiola-eta. Gorteko harremanek ez zuten izan, beraz, bere obran eragin handirik, eta probintziako margolaria izaten jarraitu zuen. Ez zuen gizartean sekula osperik izan, nahiz eta erlijio bizitzaren margolari handienetakoa izan zen. Madrilgo egonaldiaren ondoren, dena dela, bere estiloan aldaketa antzeman zen ; tenebrismoa alde batera utzi zuen eta Toscanako klasizismoari jarraitu zion gehiago. Bilakaera hori antzeman daiteke, esaterako, 1634. urtean berriro Sevillara itzuli ondoren egindako lanetan .

Sevillako eta Sevilla inguruko monasterioetan bazuten Zurbaranen ezagutza ordurako, eta hainbat enkargu jaso zituen haietatik, batez ere mesedetako ordenaren, frantziskotarren eta kartujoen aldetik. Aipagarriak dira mesedetako fraide oinutsen monasteriorako SautaApolorzia (1636 ; Louvre, Paris), Sara Lorentzo eta San Antonio irudiak . 1637-1639. urteen artean, berriz, jerezen eta Guadalupen jardun zuen lanean, bere karrerako maisulan nagusietakoak izan zirenak egiten : jerezko kartujarako zenbait koadro egin zuen, Andre Maria Sortzez Garbia Sara Joakrrt eta Santa Anarekin, KartttjoeuArraaBirjina, Jerezkogudua etab.

(gaur egun Grenobleko museoan dago jerezko saila) eta Guadalupeko jeronimotarren monasteriorako beste batzuk (Sara Jerorainrorera tentaldia, monasterioan bertan gorde dena besteak beste). Sevillan, jerezen eta Guadalupen igarotako urteak izan ziren, hain zuzen ere, Zurbararen urterik oparoenak ; 1630-1639 tartea hartzen da, hain zuzen ere, bere urrezko garaitzat. Erlijio gaietan, aipatutakoez gainera kontuan hartzekoak dira Alonso Rodriguez dohatsuaren.. kuskaria (1630 ; San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademia, Madril), Santa Margarita (National Gallery, Londres), San.ta Isabel Portzrgalgoa (1630-1635 bitartean ; Prado, Madril) eta abar ; gainerako generoei dagokienez, herriz, izadi hilak egin zituen gehienbat : Izadi Hila laranjekin (1633 ; Norton Simon fundazioa, Los Angeles), Izadi Hila irasagarrekin (1635 ing. ; Kataluniako arte museoa), Agruts Dei (1635-1640 ing. ; Prado, Madril)... Izadi hiletan soiltasuna eta konposizio xehea dira ezaugarri nagusiak, eta nabarmentzekoa dute, orobat, testuren eta koloreen arteko kontrastea.

 

Azken urteak

1640. Urtearen hamarraldiari buruzko berri askorik ez dago. Orduan egin zuen, dena dela, Zafrako aldarea (1643-1644), baina 1645az gero gainbehera etorri zen Zurbaran . Garai hartan lortu zuen ospea Murillo margolariak eta konposizio soilagoak, gai atseginagoak, azken batean arte errazago eta herrikoiagoa egiten hasi ziren belaunaldi berriak. Zurbaranen azken obretan belaunaldi berrien moldeetara egokitzeko ahalegina sumatzen da ; koadro xumeagoak eta gozoagoak egin zituen, xeheagoak eta sentimentalagoak . Familia saratua eta Andre Maria Sartzez Garbia koadroetan (1659 eta 1661 urteetan eginak hurrenez hurren ; Budapesteko museoan biak) edo Andre Maria eta Haurra agertzen diren koadroetan, adibidez, irudiak hasierako obretakoak baino idealizatuagoak dira eta formak ez dira hain trinkoak ; erlijio emozioaren adierazpena sentimentalismoak kutsatuta agertzen da oro har. Bezero pribatuen aldetik formato txikiko koadroak egiteko enkargu batzuk jaso zituen arren, azkenaldian Sevillan asko ur-itu zitzaizkion enkarguak, eta Hego Ameriketara esportatzeko hainbat betelan egin behar izan zuen bizibidea ateratzeko. Gainbehera larriagotuz joan zen eta 1658an Madrilera abiatu zen azkenik, gortera. Han ere ez zuen uste izandako arrakastarik lortu, ordea, eta bizimodu latza izan zuen azken urteetan.