Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Herbehereetako pintura III : paisaj egileak

Jan van Goyenen Ibaiko ikuspegia gabarrarekin, egilearen azken urteetako obra (1648).<br><br>

Artista holandarrek era berri batez ikusten zuten izadia, eta izadiaren xehetasun txikienak ere islatzen zituzten beren obretan. Pintoreek marrazten zituzten paisajeen iturburua Holandako ordokiak ziren, eta ikuspegien alor jakin batzuk landu zituzten, batez ere, zelaiak eta dunak, ubideak, basoak, hiri ikuspegiak, etab. 1627-1630 urteen bitartean garai berezi bat hasi zen, zeinetan margolariek eguratseko gertaerak behatzen zituzten eta gertaera horiek adierazteko kolore sistema bat nagusitu zen. Estilo horretako pintore nagusia J. Van Goyen izan zen, eta aipagarria da S. Van Ruysdal ere. Ikuspegi horien ondoren, 1645. urte inguruan, argi eta kolore gehiago erabiltzen zituen estilo bat sortu zen. J. Van Ruisdael izan zen estilo horren eredu nagusia.

 

Van Goyen

jan Josephs Van Goyen oso gazterik hasi zen pintatzen Coenraad Adriaens Schilperoort, Isaak Van Swanenburgh eta jan Arentsz de Man-en lantegietan. Ondoren hi urtez aritu zen Willem Gerrits delako baten lantegian. Van Goyenen irakasleek, Swanenburgh ezik, ospe handia zuten paisajegile gisa ; dena dela, haien lanak galduak direnez gero, ezin jakin daiteke Leycleko eskolak zenbateraino eragina izan zuen Van Goyenengan. 1615ean Frantziara joan zen, eta urtebetez bizi izan zen han. Behin jaioterrira itzulirik, Esaias Van de Velderen lantegian (Haarlem-en) lan egin zuen ; han egindako lanek eragin handia izan zuten bere margolaritzaren bilakabidean.

1620-1626 urte bitarteko lanetan arkitektura osagaiez eta sakahanattuik clauden pertsonaiezosaturik zeuden paisajeak marraztu zituen, oso kolore biziak erabiliz (Herriaren iktrspegra, 1623). Lan horrexegatik esan ohi da Van Goyen Holandako paisaje ,,errealistaren , sortzaile izan zela. Garai horretan hainbat koadro biribil egin zituen, gai beraren ingurukoak beti (Uda, Negua eta Lau U)taroak). Lan horietan XVI. menclearen bigarren erdialdeko t7andriar pintoreen ereduari jarraitu zion. Bestalde, aipatzekoa da aldi horretan Bruegelen eragina ere.

1625-1630 urte bitartean Van Goyenen estiloa -Esaias Van de Velderena bezalaxe-, errotik aldatu zen. Kolore aniztasunaren ordez, kolore sail monokromoa erabiltzen hasi zen ; berdea, horia, marroia eta horien aldaerak bakarrik erabiltzen zituen paisajeak, heren irudi eta arkitektura egiturekin, erakusteko. Konposizioa, hestalcle, askoz ere soilagoa bihurtu zen : koadroaren bazter batean eraikin multzo bat, zuhaizti sorta bat edo duna bakar bat nabarmentzen zuen (Dimak eta baserriaren paisajea, 1632, Hannover museoa). 1630. urtetik aurrera urak garrantzi handia izan zuen Van Goyenen lanetan ; ibaiak eta aintzirak marrazten zituen batez ere. Urteen joanean bere lanak bakunagotu egin ziren poliki-poliki. Van Goyenek paisajeen krokisak egiten zituen (lumaz hasieran, arkatzaz gero), eta paisajea osatzen zuen ondoren lantegian. Hortaz, Van Goyenen "errealismoa" asmatua zen nolabait ; zenbaitetan, hainbat hiritako siluetak jartzen zituen ez zegozkien lekuetan.

Hala ere, Van Goyenen errealismoa Holandako eguratsa erakusteko gaitasunean oinarritzen da, bertako urak, zeru gris hezeak ...

 

Meindert Hobbema

Hobbema Jacob Van Ruisclaelen ikasle izan zen Amsterdamen 1657-1660 urteen bitartean . Hobbemaren margolari formazioari buruz gauza gutxi ezagutzen (la. 1668an zerbitzari batekin ezkondu zen, eta handik urtebetera administrazioan hasi zen lanean.

Hortaz, 1669. urtetik aurrera asko jaitsi zen bere lan kopurua. Hobbemaren paisajeek, salbuespenak salbuespen, ez dituzte leku jakinak erakusten. 1658koa da Hobbemaren lan zallarrena : Ibaiko parsajea (Detroit, Inst. of Arts). Gai horixe izan zen Hobbemaren gaztaroko lanetan nagusi. 1659an Parsajenk marrazr
Hobbemaren heldutasun garaiko paisajeek, ordea, ez zioten jarraitu Ruisdaelen bideari : gero eta zehatzagoak ziren, eta marrazki gaiak fideltasun handiz erakusten zituen. Ur errota (Paris, Louvre museoa), adibidez, maisulana da xehetasun analitikoari dagokionez. Paisajeetako atzeko planoek xehetasun gehiegikoak dira. Naturalismoa eta izadiaren poesia intimoa indar handiz adierazi zituen lan hauetan: Paisajea eguzkitan (Rotterdam, B.V.B.), Etxea ibai baten ertzeatz (Amsterdam, Rijksmuseum), Deventer-en ikuspegia (Mauritshuis), Baso bidea (Londres, National Gallery). Lan horiek guztiak 1669. urtea baino lehenagokoak direla dirudi. Urte horren ondoren egin zituen lanak (Brederodegazteluaren hondakinak, 1671, Londres, National Gallery ; Middelharmiseko ibiltokia, 1689, Londres, National Gallery), Holandako paisajeen artean maisulantzat hartzen dira.

 

Salomon Van Ruysdael

Salomon Van Ruysdael, Jacob Van Ruisdaelen osaba, 1600. urte inguruan jaio zen Naardem-en. Paisajeak marrazten espezializatu zen Van Ruysdael. Ez da ezagutzen zein lantegitan eta zein maisurekin ikasi zuen. Bere lehenengo lanak 1627. urte ingurukoak dira eta Van de Velde, Molyn eta Van Goyenen eragin nabarmena dute. Van Ruysdaelen gai nagusiak ur bareko ibai bazterrak ziren, Van Goyenenak bezalaxe. Ruysdaelen teknika Van Goyenena baino mekanikoagoa eta monotonoagoa da, oro har.1640tik aurrera polikromia aberatsa, hotza, erabiltzen hasi zen ; zeruak, berriz, argiak eta kolore gehiagokoak marrazten zituen, urdin argien gamakoak batez ere. Azken urteetako lanetan, esate baterako Egmot-eko abadiako hondakinak obran (1664), osagai apaingarri eta dramatismo handikoak ikus daitezke. Horrez gainera, 1650. urtetik aurrera egiturak handitzeko joera antzematen da haren lanetan. Urte horietakoak dira zenbait izadi hil, zeinetatik aipagarria den Indioilarra (1661, Louvre). Ruysdaelek koadro ugari marraztu zituen, eta Europako museo nagusietan ikus daitezke haren lanak.

 

Jacob Van Ruisdael

Jacob Van Ruisdael Haarlemen jaio zen 1628an. 1646. urtekoak ditu lehenengo lanak, hemezortzi urte zituela hasi zen beraz lanean. Ez da ezagutzen zein izan zuen irakasle, baina gauza segurutzat hartzen da bere osaba Salomonen lantegian aritu zela, eta aitaren irakaspenak ere jaso zituela. 1656.. rte inguruan Amsterdamera joan zen bizitzera, garai hartako Haarlemgo beste hainbat artista bezalaxe. Hainbat urtetan Hobbema marrazkilaria izan zuen ikasle eta zerbitzari .

Van Ruisdaelen lehenengo lanak erabat grafikoak ziren; zenbaitetan grabatzaile batek eginak ematen dute horietako askok.

Lan haietan Ruisdaelen bizitzan ohikoak izan ziren gaiak ikus zitezkeen : dunak, zuhaitzak, basoak, urtegi bazterrak hostoz beterik . Lehenengo aldiko lanak gogorrak eta zehatzak ziren alde batetik, eta, bestetik, beldurgarriak eta kezkatiak. Garai horretako lan nagusiak 1646-1647 urteen bitarteko paisajeak ditu : Sasitza (Paris, Louvre), Ur -tegi bazterra (Budapesteko museoa).1650eko hamarralditik aurrera Ruisdaelen lanek ikuspegi orokorragoa hartu zuten, eta masa handiak erakusten zituen. Handitasunez betetako estilo hori, oso zaindua eta sakona, Ibaipaisajea lanean (1649, Edinburgoko National Gallery) eta Bentheim-eko gazteluaren bertsioetan (1651, Bacon bilduma ; 1653, Beit bilduma) antzeman daiteke argi eta garbi. Arkitektura osagai nagusiak zubiak, ur errotak, gazteluak ziren, eta erabateko oreka lortzen zuen gizakiaren eta naturaren artean. Garai horretakoa da Hilerri judua ospetsua (Dresden), zeinean heriotzaren zeinuen eta bizitzaren osagaien artean elkarrizketa miresgarria lortu baitzuen .

1653. urtetik aurrerako lan gutxik dute data idatzirik, eta horrexegatik, oso zaila da Van Ruisdaelen lanen kronologia zehatza egitea. Artistak zein gai hautatu, aldatu egiten da artistaren estiloa. Oro har, kolore finak, ez oso beroak eta ez oso ilunak erabiltzen zituen, baina hirietako ikuspegiak edo aintzirak marrazten zituenean, hodeiez betetako zeruak erakusten zituen. Azken efektu hori Amsterdamen bizi izan zen garaikoa dela dirudi. Dena dela, zenbait paisajetan agertzen diren pertsonaiei esker, zehaztu daitezke 1660ko hamarraldiko zenbait lanen data, esate baterako, Wijk-eko errota.

1600. urtetik aurrera Van Ruisdaelen paisajeak ikuspegi zabalagoa dute, eta argi kontrasteak nabarmendu egiten dira : Beuerzorjkeko ikuspegiak (Munich, Alte Pin.), Haarlenz (Amsterdam, Rijkmuseum), Scheuenitzgen-go hondartza (Chantilly), Gari soroak (Lilleko museoa). 1600. urtetik aurrerako lanetan Paisaje menditsua da aipagarriena, poesia handiko lana. Van Ruisdelek eragin handia izan zuen XVIII. mendeko paisajegileetan, eta bere lana oinarri-oinarrizkoa izan zen paisajegile erromantikoentzat.