Artea»Barrokoa
Herbehereetako pintura III : paisaj egileak
Artista holandarrek era berri batez ikusten zuten izadia, eta izadiaren xehetasun txikienak ere islatzen zituzten beren obretan. Pintoreek marrazten zituzten paisajeen iturburua Holandako ordokiak ziren, eta ikuspegien alor jakin batzuk landu zituzten, batez ere, zelaiak eta dunak, ubideak, basoak, hiri ikuspegiak, etab. 1627-1630 urteen bitartean garai berezi bat hasi zen, zeinetan margolariek eguratseko gertaerak behatzen zituzten eta gertaera horiek adierazteko kolore sistema bat nagusitu zen. Estilo horretako pintore nagusia J. Van Goyen izan zen, eta aipagarria da S. Van Ruysdal ere. Ikuspegi horien ondoren, 1645. urte inguruan, argi eta kolore gehiago erabiltzen zituen estilo bat sortu zen. J. Van Ruisdael izan zen estilo horren eredu nagusia.
Van Goyen
jan Josephs Van Goyen oso gazterik hasi
zen pintatzen Coenraad Adriaens Schilperoort,
Isaak Van Swanenburgh eta jan
Arentsz de Man-en lantegietan. Ondoren hi
urtez aritu zen Willem Gerrits delako baten
lantegian. Van Goyenen irakasleek, Swanenburgh
ezik, ospe handia zuten paisajegile
gisa ; dena dela, haien lanak galduak direnez
gero, ezin jakin daiteke Leycleko eskolak
zenbateraino eragina izan zuen Van
Goyenengan. 1615ean Frantziara joan zen,
eta urtebetez bizi izan zen han. Behin jaioterrira
itzulirik, Esaias Van de Velderen lantegian
(Haarlem-en) lan egin zuen ; han egindako
lanek eragin handia izan zuten bere
margolaritzaren bilakabidean.
1620-1626 urte bitarteko lanetan arkitektura
osagaiez eta sakahanattuik clauden pertsonaiezosaturik zeuden paisajeak marraztu
zituen, oso kolore biziak erabiliz (Herriaren
iktrspegra, 1623). Lan horrexegatik
esan ohi da Van Goyen Holandako paisaje
,,errealistaren , sortzaile izan zela. Garai horretan
hainbat koadro biribil egin zituen, gai
beraren ingurukoak beti (Uda, Negua eta
Lau U)taroak). Lan horietan XVI. menclearen
bigarren erdialdeko t7andriar pintoreen
ereduari jarraitu zion. Bestalde, aipatzekoa
da aldi horretan Bruegelen eragina ere.
1625-1630 urte bitartean Van Goyenen
estiloa -Esaias Van de Velderena bezalaxe-,
errotik aldatu zen. Kolore aniztasunaren
ordez, kolore sail monokromoa erabiltzen
hasi zen ; berdea, horia, marroia eta horien
aldaerak bakarrik erabiltzen zituen paisajeak,
heren irudi eta arkitektura egiturekin,
erakusteko. Konposizioa, hestalcle, askoz
ere soilagoa bihurtu zen : koadroaren bazter batean eraikin multzo bat, zuhaizti sorta
bat edo duna bakar bat nabarmentzen zuen
(Dimak eta baserriaren paisajea, 1632,
Hannover museoa). 1630. urtetik aurrera
urak garrantzi handia izan zuen Van Goyenen
lanetan ; ibaiak eta aintzirak marrazten
zituen batez ere. Urteen joanean bere lanak
bakunagotu egin ziren poliki-poliki. Van
Goyenek paisajeen krokisak egiten zituen
(lumaz hasieran, arkatzaz gero), eta paisajea
osatzen zuen ondoren lantegian. Hortaz,
Van Goyenen "errealismoa" asmatua zen
nolabait ; zenbaitetan, hainbat hiritako siluetak
jartzen zituen ez zegozkien lekuetan.
Hala ere, Van Goyenen errealismoa Holandako
eguratsa erakusteko gaitasunean oinarritzen
da, bertako urak, zeru gris hezeak
...
Meindert Hobbema
Hobbema Jacob Van Ruisclaelen ikasle
izan zen Amsterdamen 1657-1660 urteen bitartean
. Hobbemaren margolari formazioari
buruz gauza gutxi ezagutzen (la. 1668an
zerbitzari batekin ezkondu zen, eta handik
urtebetera administrazioan hasi zen lanean.
Hortaz, 1669. urtetik aurrera asko jaitsi zen
bere lan kopurua. Hobbemaren paisajeek,
salbuespenak salbuespen, ez dituzte leku
jakinak erakusten. 1658koa da Hobbemaren
lan zallarrena : Ibaiko parsajea (Detroit,
Inst. of Arts). Gai horixe izan zen Hobbemaren
gaztaroko lanetan nagusi. 1659an
Parsajenk marrazr
Hobbemaren heldutasun garaiko paisajeek,
ordea, ez zioten jarraitu Ruisdaelen
bideari : gero eta zehatzagoak ziren, eta
marrazki gaiak fideltasun handiz erakusten
zituen. Ur errota (Paris, Louvre museoa),
adibidez, maisulana da xehetasun analitikoari
dagokionez. Paisajeetako atzeko planoek
xehetasun gehiegikoak dira. Naturalismoa
eta izadiaren poesia intimoa indar
handiz adierazi zituen lan hauetan: Paisajea
eguzkitan (Rotterdam, B.V.B.), Etxea ibai
baten ertzeatz (Amsterdam, Rijksmuseum),
Deventer-en ikuspegia (Mauritshuis), Baso
bidea (Londres, National Gallery). Lan horiek
guztiak 1669. urtea baino lehenagokoak
direla dirudi. Urte horren ondoren egin zituen
lanak (Brederodegazteluaren hondakinak,
1671, Londres, National Gallery ;
Middelharmiseko ibiltokia, 1689, Londres,
National Gallery), Holandako paisajeen artean
maisulantzat hartzen dira.
Salomon Van Ruysdael
Salomon Van Ruysdael, Jacob Van Ruisdaelen osaba, 1600. urte inguruan jaio zen Naardem-en. Paisajeak marrazten espezializatu zen Van Ruysdael. Ez da ezagutzen zein lantegitan eta zein maisurekin ikasi zuen. Bere lehenengo lanak 1627. urte ingurukoak dira eta Van de Velde, Molyn eta Van Goyenen eragin nabarmena dute. Van Ruysdaelen gai nagusiak ur bareko ibai bazterrak ziren, Van Goyenenak bezalaxe. Ruysdaelen teknika Van Goyenena baino mekanikoagoa eta monotonoagoa da, oro har.1640tik aurrera polikromia aberatsa, hotza, erabiltzen hasi zen ; zeruak, berriz, argiak eta kolore gehiagokoak marrazten zituen, urdin argien gamakoak batez ere. Azken urteetako lanetan, esate baterako Egmot-eko abadiako hondakinak obran (1664), osagai apaingarri eta dramatismo handikoak ikus daitezke. Horrez gainera, 1650. urtetik aurrera egiturak handitzeko joera antzematen da haren lanetan. Urte horietakoak dira zenbait izadi hil, zeinetatik aipagarria den Indioilarra (1661, Louvre). Ruysdaelek koadro ugari marraztu zituen, eta Europako museo nagusietan ikus daitezke haren lanak.
Jacob Van Ruisdael
Jacob Van Ruisdael Haarlemen jaio zen
1628an. 1646. urtekoak ditu lehenengo lanak,
hemezortzi urte zituela hasi zen beraz
lanean. Ez da ezagutzen zein izan zuen
irakasle, baina gauza segurutzat hartzen da
bere osaba Salomonen lantegian aritu zela,
eta aitaren irakaspenak ere jaso zituela. 1656.. rte inguruan Amsterdamera joan zen bizitzera,
garai hartako Haarlemgo beste hainbat
artista bezalaxe. Hainbat urtetan Hobbema
marrazkilaria izan zuen ikasle eta zerbitzari
.
Van Ruisdaelen lehenengo lanak erabat
grafikoak ziren; zenbaitetan grabatzaile batek
eginak ematen dute horietako askok.
Lan haietan Ruisdaelen bizitzan ohikoak izan
ziren gaiak ikus zitezkeen : dunak, zuhaitzak,
basoak, urtegi bazterrak hostoz beterik
. Lehenengo aldiko lanak gogorrak eta
zehatzak ziren alde batetik, eta, bestetik,
beldurgarriak eta kezkatiak. Garai horretako
lan nagusiak 1646-1647 urteen bitarteko
paisajeak ditu : Sasitza (Paris, Louvre), Ur -tegi
bazterra (Budapesteko museoa).1650eko hamarralditik aurrera Ruisdaelen
lanek ikuspegi orokorragoa hartu zuten,
eta masa handiak erakusten zituen. Handitasunez
betetako estilo hori, oso zaindua
eta sakona, Ibaipaisajea lanean (1649, Edinburgoko
National Gallery) eta Bentheim-eko
gazteluaren bertsioetan (1651, Bacon bilduma
; 1653, Beit bilduma) antzeman daiteke
argi eta garbi. Arkitektura osagai nagusiak
zubiak, ur errotak, gazteluak ziren, eta erabateko
oreka lortzen zuen gizakiaren eta
naturaren artean. Garai horretakoa da Hilerri
judua ospetsua (Dresden), zeinean heriotzaren
zeinuen eta bizitzaren osagaien
artean elkarrizketa miresgarria lortu baitzuen
.
1653. urtetik aurrerako lan gutxik dute
data idatzirik, eta horrexegatik, oso zaila da
Van Ruisdaelen lanen kronologia zehatza
egitea. Artistak zein gai hautatu, aldatu egiten
da artistaren estiloa. Oro har, kolore finak,
ez oso beroak eta ez oso ilunak erabiltzen
zituen, baina hirietako ikuspegiak edo
aintzirak marrazten zituenean, hodeiez betetako
zeruak erakusten zituen. Azken efektu
hori Amsterdamen bizi izan zen garaikoa
dela dirudi. Dena dela, zenbait paisajetan
agertzen diren pertsonaiei esker, zehaztu
daitezke 1660ko hamarraldiko zenbait lanen
data, esate baterako, Wijk-eko errota.
1600. urtetik aurrera Van Ruisdaelen paisajeak
ikuspegi zabalagoa dute, eta argi kontrasteak
nabarmendu egiten dira : Beuerzorjkeko
ikuspegiak (Munich, Alte Pin.), Haarlenz
(Amsterdam, Rijkmuseum), Scheuenitzgen-go
hondartza (Chantilly), Gari soroak
(Lilleko museoa). 1600. urtetik aurrerako
lanetan Paisaje menditsua da aipagarriena,
poesia handiko lana. Van Ruisdelek eragin
handia izan zuen XVIII. mendeko paisajegileetan,
eta bere lana oinarri-oinarrizkoa
izan zen paisajegile erromantikoentzat.