Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Flandriako pintura 11 : Jordaens, Teniers, Snyders eta De Vos

Emankortasunaren alegoria, Jordaensen maisulana (1630). Arte Ederretako Errege Museoa, Brusela.

 

Jordaens

jacob jordaens (Anberes, 1593 - Anberes, 1678) Flandriako margolari handienetako bat izan zen. Rubensen oinarri tekniko eta estetikoei jarraitu zien oro har, nahiz eta bere karreran zehar hainbat joera hartu zituen aintzat, hasi Michelangelotik eta Caravaggiorarino . Hasieran, koadroez gainera tapizetarako kartoi gaineko irudiak eta hainbat diseinu osatu zituen, eta lan horien bidez agerian utzi zuen apaintzaile gisa zuen trebetasuna .

Adan van Noorten lantegian jardun zen ikasle Jordaens, eta haren alaba batekin ezkondu zen. Bere garaiko beste artista askok ez bezala, ez zuen bere jaioterria utzi nahi izan eta abertzaletasun sutsu horren kutsua nabarmena da bere koadroetan ere.

Eraginei dagokienez azpimarratzekoak dira Van Eyckena eta, esan bezala, Rubensena eta Caravaggiorena, errealismoan eta argiaren eta koloreen lanketan batez ere, Artzaien gurtza (1617 ing. ; Grenobleko museoa) eta Familia santua (1616 ; Metropolitan Museum, New York) obretan ikus daitekeenez . Baina Van Eyckekin eta beste zenbait artistarekin lan egin zuen arren, Rubensekiko elkarlana du eraginik aipagarriena ; elkarlan horren emaitza gehienak 1620-1630 urte artean eginak dira, eta azpimarratzekoak dira, batez ere, Espainiako Filipe IV.ak Rubensi eskatutako Paradakodorrea obran Jordaensek egindako irudi mitologikoak.

Jordaens 1620-1630 hamarraldi horretan hasi zen, hain zuzen ere, bere estilo propioa finkatzen. Oro har, indar handiko irudiak egin zituen, oso adierazgarriak eta edukiaren aldetik oso landuak. Kolore biziak erabili zituen eta koloreen arteko konbinazio bortitzak asmatu zituen. Bere koadroetako marrazkiak ere gogorrak dira, eta argiitzal nabarmenak eratzen dituzte. jordaensek argia eta kolorea lantzeko zuen trebetasun berezia 1625-1630 bitarteko obretan antzematen da gehien, adibidez Ar Izaien gurtza eta Familra santua koadroen bertsio berrietan, Santa Apoloniaren rnartrritza (1628 ; San Agustin eliza, Anberes) koadroan eta Zatarren emankortasuna jordaensen maisulanean. Rubensek eta Van Dyckek molde arranditsu eta aristokratikoa erabili zuten bezala, Jordaenselt aldiz, estilo adierazgarriagoa, sentsualagoa erabili zuen. Bere koadro batzuetan jende asko agertzen da pilatuta bezala ; pertsonaia sendoak, lodikoteak, aurpegi gorrikoak dira oro liar, eta sarritan arrunkeria ere nabari da.

Ezaugarri horiek antzematen dira, hain zuzen ere, heldutasunean (1630-1640 inguruan) egin zituen obra nagusietan, Erregea zurrutean eta Nekazaria eta satiroa izenburuarekin egindako bertsioetan besteak beste. Aipagarria da 1630-1660 urteen artean behin eta berriro margotu zituela bi gai horiek eta orobat Fantiliar ?teko kontzertua; bertsio horietan gorenera eraman zuela estilo barrokoa, errealismoari, kolorearen bizitasunari eta pertsonaien mimikari eta keinuei dagokienez. Obra erlijiosoetan ere bizitasuna eta mugimendua adierazi zuen (Azken epaia).

1640. urtetik aurrera Greenwicheko jauregia apaintzeko lanean jardun zuen burubelarri . 1648tik aurrera, berriz, Suediako Kristina erreginaren margolari izan zen, eta 1652an Hagako Huis ten Bosch etxaldea apaindu zuen. Lan horretan antzematen da jordaensen azkenaldiko neurrigabetasunerako eta patetismorako joera. Azpimarratzekoak ditu Denboraren garaipena eta Orangeko Frederiko Henrikeren garaipena horma irudiak; arkitektura apainduraren maisulantzat hartuak dira, eta bertan alegoria konplexua, kolore biziak eta forala bihurriak nahasten dira.

 

Teniers

David Teniers Gaztea (Anberes, 1610 - Brusela, 1690), grabatzaile eta margolari gisa nabarmendu zen, jeneroko pinturaren alorrean oro har. Nekazari giroko eszenak margotu zituen batez ere, tabernak, sukaldeko giroko irudiak etab., baina erretratuak, paisajeen irudiak, gai erlijioso eta mitologikoei buruzko lan aipagarriak ere egin zituen.

Flandriako genero pinturaren eraberritzailetzat hartua da xehetasunekiko zuen kezkagatik eta kolorearen lanketa zaincluagatik.

Teniers Zaharraren semea zen eta haren ikasle izan zen, baina harremana izan zuen orobat Bruegel (haren alaba batekin ezkondu zen 1637an) eta Rubensekin. Hasierako lanetan generoko eszenak landu zituen, baina berehala hasi zen burgesen zein nekazarien bizitzako irudiak margotzen (Ostatuko irudiak Bost zentzuak); aurrerago tabernetako eszenak margotu zituen batez ere, P. Brouwerren eraginpean, baina hark baino atseginagoak eta efektistagoak,ez hain patetikoak (Karta jokala)-iak, Ostatttko Irudia). Lan bikainenak, halere, 1640 eta 1650 bitarteko hamarraldian egin zituen.

Oro har, aurreko koadroetan baino kolore argiagoak erabili zituen orduko lanetan, zilar distirako kolore argitsuak hain zuzen, eta Rubensen eragina antzematen zaio zenbait lanetan. Garai hartako koadroetan irudi jendetsuak irudikatu ohi zituen landa giroko paisaje zabaletan ; oro har, pertsonaia maitagarriak, umoretsuak egiten zituen (Herrikojaia, 1646 ; Hermitage, Leningrado) eta paisajea xehetasun handiz landu ohi zuen.

Aipagarriak dira, besteak beste, ErromeriaAnberes inguruan (1643, National Gallery, Londres), Ar ?tzaien etxola (Corsini Galeria, Erroma) eta Atsedenn bartzen landan (Doria Pamphili Galeria, Erroma). Prozesioak agertzen dituzten hainbat koadro ere egin zituen garai hartan.

1647an Herbehereetako gobernariaren galeriaren arduradun izendatu zuten. Garaihartan margotu zuen Leopoldo Artxidukea Bruselako bere pinakotekari (1647 ; Pradoko museoa, Madril) eta mitologiari buruzko koadro ugari egin zituen. 1651n Bruselan finkatu zen eta lantegi garrantzitsua sorri zuen han, bere lankideen artean estilo berezi bat zabaldu zuena. Bruselako Arte Ederretako Akademiaren sortzaileetako bat izan zen (1663).

 

Snyders

Frans Snyders (Anberes, 1579-1657) ehizako eszenen eta animalia irudien margolaritzako maisutzat hartua da. Bruegel gaztearen ikasle izan zen, eta hasieran fruituak, loreak eta izadi hilak margortu zituen batez ere, P. Aersten eta J. Beuckelaerren koadroetan oinarriturik, baina estilo orijinala erabiliz betiere. 1603-1609 bitartean, Italian bizi izan zen, Erroman, Napolin eta Milanen. Sorterrira itzuli zenean arrakasta handia lortu zuen izadi hilen margolari gisa, eta horrelaerakarri zuen Rubensen arreta. Haren adiskide egin zen, eta harekin batera aritu zen lan askotan, 1611-1616 urteen artean ; era berean, Snydersek lehoi eta basurde ehizari buruz margotu zituen zenbait koadrotan Rubensen ukitua antzematen da. Rubensen pinturatik hartu zituen ezaugarrien artean aipagarriena kolorearen eta konposizioaren zentzua da, eta baita apaingarrien oparotasuna ere ; koloreen erabilerari dagokionez, kolore nahasketa erabili ohi zuen, gorria eta zuria nabarmentzen direla betiere. Baina ez zen Rubens izan Snyclersekin lan egin zuen artista ospetsu bakarra ; izan ere, Snydersek zenbait irudi margotu zituen A. van Dyck eta J. Jordaensen koadro batzuetan. Lan aipagarriak ditu Oilar barroka (1625, Berlingo Staatsliche museoa), Fruta saltzailea (1636 ; Padro, Madril) eta batez ere, Orein ehiza (Brera, Milan) bere maisulan handienetakoa ; Filipe IV.ari erakutsi zioten, eta hari esker eman zion erregeak ehizari buruzko zenbait obra egiteko enkargua.

 

De Vos

Marten de Vos (Anberes, 1532 ing.-Anberes, 1651) margolariak Snyclersekin batera lan egin zuen, Rubensen zuzendaritzapean, adibidez, Filipe IV.aren aginduz egindako lanetan. Italian osatu zituen pintura ikasketak, 1552-1558 bitartean, eta Tintorettoren lantegian lan egin zuen Erroman (Andre Maria Sortzez garbia), Florentzian eta Venezian. Sorterrira itzuli zenean ospe handia hartu zen, eta hainbat eskaera egin zizkioten, besteak beste Rebeka eta Lazaroren istorioa (1562, Erruango museoa) eta Azken epaia (1570, Sevillako museoa). 1574. urtetik aurrera bere jaioterriko zenbait elizaren erretauletarako margo monumentalak egin zituen, aurreko obretan baino molde arranditsuago eta jasoagoei jarraituz ; joera horren erakusgarri ditu, besteak beste Santo Tontaserrsinesgabetasuna eta Kristoren garaipena lanak.