Artea»Barrokoa
Flandriako pintura 11 : Jordaens, Teniers, Snyders eta De Vos
Jordaens
jacob jordaens (Anberes, 1593 - Anberes,
1678) Flandriako margolari handienetako
bat izan zen. Rubensen oinarri tekniko
eta estetikoei jarraitu zien oro har, nahiz eta
bere karreran zehar hainbat joera hartu zituen
aintzat, hasi Michelangelotik eta Caravaggiorarino
. Hasieran, koadroez gainera tapizetarako
kartoi gaineko irudiak eta hainbat
diseinu osatu zituen, eta lan horien bidez
agerian utzi zuen apaintzaile gisa zuen trebetasuna
.
Adan van Noorten lantegian jardun zen
ikasle Jordaens, eta haren alaba batekin
ezkondu zen. Bere garaiko beste artista askok
ez bezala, ez zuen bere jaioterria utzi
nahi izan eta abertzaletasun sutsu horren
kutsua nabarmena da bere koadroetan ere.
Eraginei dagokienez azpimarratzekoak dira
Van Eyckena eta, esan bezala, Rubensena
eta Caravaggiorena, errealismoan eta argiaren
eta koloreen lanketan batez ere, Artzaien
gurtza (1617 ing. ; Grenobleko museoa)
eta Familia santua (1616 ; Metropolitan
Museum, New York) obretan ikus daitekeenez
. Baina Van Eyckekin eta beste
zenbait artistarekin lan egin zuen arren,
Rubensekiko elkarlana du eraginik aipagarriena
; elkarlan horren emaitza gehienak
1620-1630 urte artean eginak dira, eta azpimarratzekoak
dira, batez ere, Espainiako
Filipe IV.ak Rubensi eskatutako Paradakodorrea obran Jordaensek egindako irudi
mitologikoak.
Jordaens 1620-1630 hamarraldi horretan
hasi zen, hain zuzen ere, bere estilo propioa
finkatzen. Oro har, indar handiko irudiak
egin zituen, oso adierazgarriak eta edukiaren
aldetik oso landuak. Kolore biziak
erabili zituen eta koloreen arteko konbinazio
bortitzak asmatu zituen. Bere koadroetako
marrazkiak ere gogorrak dira, eta argiitzal
nabarmenak eratzen dituzte. jordaensek
argia eta kolorea lantzeko zuen trebetasun
berezia 1625-1630 bitarteko obretan
antzematen da gehien, adibidez Ar Izaien
gurtza eta Familra santua koadroen bertsio
berrietan, Santa Apoloniaren rnartrritza
(1628 ; San Agustin eliza, Anberes)
koadroan eta Zatarren emankortasuna jordaensen
maisulanean. Rubensek eta Van
Dyckek molde arranditsu eta aristokratikoa
erabili zuten bezala, Jordaenselt aldiz, estilo
adierazgarriagoa, sentsualagoa erabili
zuen. Bere koadro batzuetan jende asko
agertzen da pilatuta bezala ; pertsonaia sendoak,
lodikoteak, aurpegi gorrikoak dira oro
liar, eta sarritan arrunkeria ere nabari da.
Ezaugarri horiek antzematen dira, hain zuzen
ere, heldutasunean (1630-1640 inguruan)
egin zituen obra nagusietan, Erregea
zurrutean eta Nekazaria eta satiroa izenburuarekin
egindako bertsioetan besteak
beste. Aipagarria da 1630-1660 urteen artean
behin eta berriro margotu zituela bi
gai horiek eta orobat Fantiliar ?teko kontzertua; bertsio horietan gorenera eraman zuela
estilo barrokoa, errealismoari, kolorearen
bizitasunari eta pertsonaien mimikari eta
keinuei dagokienez. Obra erlijiosoetan ere
bizitasuna eta mugimendua adierazi zuen
(Azken epaia).
1640. urtetik aurrera Greenwicheko jauregia
apaintzeko lanean jardun zuen burubelarri
. 1648tik aurrera, berriz, Suediako Kristina
erreginaren margolari izan zen, eta
1652an Hagako Huis ten Bosch etxaldea
apaindu zuen. Lan horretan antzematen da
jordaensen azkenaldiko neurrigabetasunerako
eta patetismorako joera. Azpimarratzekoak
ditu Denboraren garaipena eta
Orangeko Frederiko Henrikeren garaipena
horma irudiak; arkitektura apainduraren
maisulantzat hartuak dira, eta bertan alegoria
konplexua, kolore biziak eta forala bihurriak
nahasten dira.
Teniers
David Teniers Gaztea (Anberes, 1610 -
Brusela, 1690), grabatzaile eta margolari gisa
nabarmendu zen, jeneroko pinturaren alorrean
oro har. Nekazari giroko eszenak margotu
zituen batez ere, tabernak, sukaldeko
giroko irudiak etab., baina erretratuak, paisajeen
irudiak, gai erlijioso eta mitologikoei
buruzko lan aipagarriak ere egin zituen.
Flandriako genero pinturaren eraberritzailetzat
hartua da xehetasunekiko zuen kezkagatik
eta kolorearen lanketa zaincluagatik.
Teniers Zaharraren semea zen eta haren
ikasle izan zen, baina harremana izan
zuen orobat Bruegel (haren alaba batekin
ezkondu zen 1637an) eta Rubensekin. Hasierako
lanetan generoko eszenak landu
zituen, baina berehala hasi zen burgesen
zein nekazarien bizitzako irudiak margotzen
(Ostatuko irudiak Bost zentzuak); aurrerago
tabernetako eszenak margotu zituen
batez ere, P. Brouwerren eraginpean, baina
hark baino atseginagoak eta efektistagoak,ez hain patetikoak (Karta jokala)-iak, Ostatttko
Irudia). Lan bikainenak, halere, 1640
eta 1650 bitarteko hamarraldian egin zituen.
Oro har, aurreko koadroetan baino kolore
argiagoak erabili zituen orduko lanetan, zilar
distirako kolore argitsuak hain zuzen,
eta Rubensen eragina antzematen zaio zenbait
lanetan. Garai hartako koadroetan irudi
jendetsuak irudikatu ohi zituen landa giroko
paisaje zabaletan ; oro har, pertsonaia
maitagarriak, umoretsuak egiten zituen (Herrikojaia,
1646 ; Hermitage, Leningrado) eta
paisajea xehetasun handiz landu ohi zuen.
Aipagarriak dira, besteak beste, ErromeriaAnberes inguruan (1643, National Gallery,
Londres), Ar ?tzaien etxola (Corsini Galeria,
Erroma) eta Atsedenn bartzen landan (Doria
Pamphili Galeria, Erroma). Prozesioak
agertzen dituzten hainbat koadro ere egin
zituen garai hartan.
1647an Herbehereetako gobernariaren
galeriaren arduradun izendatu zuten. Garaihartan margotu zuen Leopoldo Artxidukea
Bruselako bere pinakotekari (1647 ; Pradoko
museoa, Madril) eta mitologiari buruzko
koadro ugari egin zituen. 1651n Bruselan
finkatu zen eta lantegi garrantzitsua sorri
zuen han, bere lankideen artean estilo berezi
bat zabaldu zuena. Bruselako Arte Ederretako
Akademiaren sortzaileetako bat izan
zen (1663).
Snyders
Frans Snyders (Anberes, 1579-1657) ehizako eszenen eta animalia irudien margolaritzako maisutzat hartua da. Bruegel gaztearen ikasle izan zen, eta hasieran fruituak, loreak eta izadi hilak margortu zituen batez ere, P. Aersten eta J. Beuckelaerren koadroetan oinarriturik, baina estilo orijinala erabiliz betiere. 1603-1609 bitartean, Italian bizi izan zen, Erroman, Napolin eta Milanen. Sorterrira itzuli zenean arrakasta handia lortu zuen izadi hilen margolari gisa, eta horrelaerakarri zuen Rubensen arreta. Haren adiskide egin zen, eta harekin batera aritu zen lan askotan, 1611-1616 urteen artean ; era berean, Snydersek lehoi eta basurde ehizari buruz margotu zituen zenbait koadrotan Rubensen ukitua antzematen da. Rubensen pinturatik hartu zituen ezaugarrien artean aipagarriena kolorearen eta konposizioaren zentzua da, eta baita apaingarrien oparotasuna ere ; koloreen erabilerari dagokionez, kolore nahasketa erabili ohi zuen, gorria eta zuria nabarmentzen direla betiere. Baina ez zen Rubens izan Snyclersekin lan egin zuen artista ospetsu bakarra ; izan ere, Snydersek zenbait irudi margotu zituen A. van Dyck eta J. Jordaensen koadro batzuetan. Lan aipagarriak ditu Oilar barroka (1625, Berlingo Staatsliche museoa), Fruta saltzailea (1636 ; Padro, Madril) eta batez ere, Orein ehiza (Brera, Milan) bere maisulan handienetakoa ; Filipe IV.ari erakutsi zioten, eta hari esker eman zion erregeak ehizari buruzko zenbait obra egiteko enkargua.
De Vos
Marten de Vos (Anberes, 1532 ing.-Anberes, 1651) margolariak Snyclersekin batera lan egin zuen, Rubensen zuzendaritzapean, adibidez, Filipe IV.aren aginduz egindako lanetan. Italian osatu zituen pintura ikasketak, 1552-1558 bitartean, eta Tintorettoren lantegian lan egin zuen Erroman (Andre Maria Sortzez garbia), Florentzian eta Venezian. Sorterrira itzuli zenean ospe handia hartu zen, eta hainbat eskaera egin zizkioten, besteak beste Rebeka eta Lazaroren istorioa (1562, Erruango museoa) eta Azken epaia (1570, Sevillako museoa). 1574. urtetik aurrera bere jaioterriko zenbait elizaren erretauletarako margo monumentalak egin zituen, aurreko obretan baino molde arranditsuago eta jasoagoei jarraituz ; joera horren erakusgarri ditu, besteak beste Santo Tontaserrsinesgabetasuna eta Kristoren garaipena lanak.