Artea»Barrokoa
Bernini
Gian Lorenzo Bernini 1598an jaio zen Napolin eta 1680an hil zen Erroman. Haurra
zelarik, haren familia Erromara aldatu zen, eta han igaro zuen bere bizitzako parterik
handiena. Aita, Pietro Bernini, eskultorea zen eta berarekin ikasi zituen artearen hasimasiak
. 1615 eta 1624 bitartean busto eta talde eskulturak egin zituen Scipione Borghese
kardinalearen aginduz. 1623an Urbano VII.ak bere zerbitzurako hartu zuen arkitekto
eta eskultore gisa. Hein handi batean, Berniniren lan askotarikoek eman diote
aita santuen Erromari bere itxura barrokoa. Atal honetan Berniniren eskulturagintza
baizik ez da aipatuko, haren arkitektura lanak beste atal batean aipatzen baitira. Bernini
XVII. mendeko Erromako arte barrokoaren artistarik garrantzitsuena da, eta bere
garaian bertan izan zuen eragina aldez aurretiko beste edozein artistak bere garaian
izandakoa baino askoz ere handiagoa izan zen.1598ko abenduaren lan jaio zen Napolin
; haren aita Pietro Bernini pintorearen eta
eskultorearen lantegian trebatu zen alor
horietan, eta 1605ean aita-semeak Erromara
joan ziren, Paulo V.a aita santuak deiturik,
Santa Maria D/aggiore elizarako Jasol andearen
marmolezko erliebe bat egitera. Eromako
antzinako arteak eta Antzinatekoak
batetik, eta Inazio Loiolakoaren erlijiozko
espiritualtasunak hestetik, eragin handia izan
zuten Berninirengan, eta artearen miresmena
eta erlijioaren gurtza elkartzen zituen
gaztetako giro hark betiko izan zuen eragina
bai berarengan eta bai arteari buruz zuen
ustean. Eskulturaren alorrean trebetasun
tekniko aparta izan zuen gaiak erabiltzerakoan,
eta lanak, konposizioan ikuspuntu
bakarra agertzen badute ere, irekiak dira,
mugimenduaren bizitasuna eta keinuaren
tentsioa eroaten dutenak.Artegintzako lehen urratsak pinturan
egin zituela diote aditu batzuek, baina
1682an Florentzian argitaratu zen biografia
baten arabera, zortzi urterekin hasi omen
zen eskulturak lantzen. Hasierako lan haietako
bat du villa Borgheseko Anialthea
nbttntza; eskultura horretan aise antzematen
da Bereinik gazte-gaztetatik marmola
lantzeko zuen bikaintasuna, eta erabateko
betetasunerako zuen joera, baita ikusleari
eskulturaren ingurunearen sentipena aurkezteko
trebetasuna ere.
Berniniren lanaren lehen aldian (1618-
1625) aipatzekoak dira Padrone Scipione Caffarelli
kardinalarentzat Villa Borghesen sortu
zituen lau eskulturak, ospe handia enean
baitzioten lehen mailako eskultore gisa -hala
hasi ziren Erroman esaten Bernini «bere
mendeko Michelangelo ,, zela-. Era berean,
nabarmena da nola eskultura horietan Berninik manierismoaren garaiaz geroztik bazterturik
zeuden forma klasikoak berriz ere
aintzat hartu zituen. Erteas, Ankises eta Askanio
(1619) da eskultura horietan lehena ;
Berninik marmolean irudikatu zuen Eneasen
ihesaldia Troiatik. 1622koa da Pluton
eta Proseipina eskulttua, Proserpina jainkosaren
bahiketa irudikatzen duena. 1623koa
da Dabid Goliatenn aurka, non Dabid bakarrik
agertzen baita, aurretik ikusita eta harria
botatzeko jarreran. Apolo eta Dafue
(1622-1625) eskulturak Ovidioren Itaxtraldaketak
idazlanean deskribatzen den gertaldi
bat irudikatzen du : Apolok, maiteminetan,
ninfa harrapatu nahi du, baina ninfa
hori zuhaitz bihurtzen ari da, eta ikusleak
orduantxe bere begien aurrean gertatzen ari
dela sumatzen du, hain baita zehatza eta
ondo irudikatua mugimendu hori.
San Pedroko baldakinoa egiten ari ziren
bitartean, Urbano VIII.a aita santuak gurutzadurako
lau zutabeetan eskulturak jartzeko
agindua eman zuen, eta haietako bat
Berniniri egitea egokitu zitzaion : San Longinos,
Kristo gurutziltzatuari saihetsean lantza
sartu zion ehundaria. Berniniren eskulturan
Longinos kristautu zen unea dago irudikatua,
besoak zabal-zabalik dituela. Michelangelok
eskultura marmolezko bloke
bakarretik "askatu" beharia zegoela esaten
bazuen, oso bestelakoa zen horri dagokionez
Berniniren iritzia eta jardunbidea, lau
bloke behar izan baitzituen gutxienez ia lau
metro t'erdi garai den eskultura hori egiteko
.
Gaztaroko eskulturetan trebatu ondoren,
hurrengo urteetan Berninik bustoak egin
ziaren batik bat ; arkitekturarekiko eta horma-zuloekiko
lotura manieristatik askatu
zituen, eta goi mailaraino eraman zuen erretratu eta eskultura mota hori. Erretratatuaren
zati bat baizik erakusten ez badute ere,
Berniniren bustoek bete-betean eta oso
modu adierazgarrian irudikatzen dute erretratatutako
pertsonaren nortasuna.
Berninik eginiko bustoen artean aipagarria
da, ez bakarrik bizitasun handia duelako,
baita ere Berniniren bizitza pribatuari dagokion
bakarra delako, Constanza Buonarelli
haren laguntzaile Matteo Buonarelliren emaztearen
bustoa, Bernini zeharo maiteminduta
zeukana. Aipagarriak dira baita ere Scipione
Borghese Berniniren babeslearen bustoa, eta
Luis XIV.arena. Orobat egin zituen bere garaiko
pertsona askoren bustoak eta erretratuak
: aita santuak (Pablo V.a, Gregorio XV.a,
Urbano VIII.a, Inozentzio X.a) ; kardinalak
(De Sourdis) ; erregeak (Ingalaterrako Karlos
I.a). Horiekin guztiekin iritsi zuen eskultura
barrokoak goren maila.
Bere eskulturetan sumatzen den errealismoaz
gainera, Berninik halako ikasbide
moral bat erantsi nahi izaten zien bere lanei,
batez ere gorazarrezko lan handiei.
Ezaugarri horiek bete-betean ageri dira Alejanclro
VII.aren hilobian. Aita santua erdian
dago, belauniko irudikatua, beste munduan.
Marmolez lanclutako oihal handi bat du azpian,
eta ohial horren azpian ate misteriotsu
bat dauka, benetakoa, eta orobat Herioren
irudia, oihal horren artetik ageri denahareazko ordularia cluela eskuan. Inguruan
ditu Egiaren eta Karitatearen alegoriak.
1644an, Urbano VIII.a aita santua hil zenean
eta Inozentzio X.a haren ordezko izendatu
zutenean, Berniniren eragina gutxitu
egin zen : San Pedroko arkitektoaren titulua
kendu zioten, eta aita santu berriak Borromini
arkitektoa eta Algardi eskultorea hobetsi
zituen. Orduan Bernini bezero pribatuentzat
hasi zen lanean. 1647an ekin zion bere
lanik ospetsuenari, Avilako santa Teresaren
estasia, Cornaro familiak Santa Maria della
Vittoria elizan zuen kaperarako. Kapera hori
bizpahiru mailatan mailakatutako antzoki
baten gisa dago egituraturik, eta balaustrada
batek bereizten du leku hori elizaren
gune nagusitik. Eskultura, berez, aldarearen
atzean dago, horma-zulo eliptiko batean
barruan, eta bi zutabe bikoitz ditu alde
banatan. Irudi multzoak aingeru bat irudikatzen
du, gezi batez Santa Teresari bihotza
zulatzen ari zaiona, Santa Teresak berak bere
estasi batez egin zuen deskribapenari jarraiturik
. Aingeruaren eta Santa Teresaren irudien
gainera datorren argi izpien sorta urrekolore
bat irudikatu zuen Berninik atzealdean,
eta argiztatu ere goian duen leiho ikusezin
batek argiztatzen du eskultura osoa.
Horrez gainera, kaperako alboko paretetan
badira beste giza irudi batzuk ere, Cornaro
familiko kideak estasi hari begira. Multzooso horretako elementuen arteko loturek
eta aipamen sinbolikoek tankeratzen dute
kapera hori.
Bere azken garaian Berninik itturietaralco
eskulturak landu zituen gehienbat. Ti-itonen
iturria da horien artean aipagarrienetako
bat ; 1643an bukatu zuen Urbano
VIII.aren omenez egin zuen, Triton irudikatzen
du, eta badu berezitasun bat, alegia,
ez duela arkitekturako inongo elementurik,
eskulturaz bakarrik baitago osatua. Inozentzio
X.ak Lau Ibaien iturria egiteko eskatu
zion Berniniri, Erromako Piazza Navonan
ipintzeko. Hainbat forma eta elementu desberdin
bildu zituen Berninik iturri horretan.
Mendi gisako bat irudikatu zuen, eta lau
ertzetan jainko banaren irudia ezarri zuen,
lau kontinenteen ordezkari ; eskultura multzo
haren gainean obelisko erraldoi bat jarri
zuen, oso modu bihian kontrastea sortzen
zuena plazako eraikinekin. Aipagarria
da iturri sail horien baitan, orobat Piazza
Navonarako egin zuen dlairtraretz itzuria.
Bere garaikoen artean ospe handia izan
bazuen ere, eskultore gisa bereziki, Bernini
hil eta handik gutxira hasi ziren haren lanaren
aurkako gaitzespenak, eta ia bi mendez
gaitzetsia izan zen, harik eta XIX. mendearen
bukaeran bere garaian izana zuen
ospe handia eta izen ona berreskuratu zuen
arte.