Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artea»Barrokoa

Bernini

Piazza Navonako iturriko eskultura, Berninik eraikia (Erroma).<br><br>

Gian Lorenzo Bernini 1598an jaio zen Napolin eta 1680an hil zen Erroman. Haurra zelarik, haren familia Erromara aldatu zen, eta han igaro zuen bere bizitzako parterik handiena. Aita, Pietro Bernini, eskultorea zen eta berarekin ikasi zituen artearen hasimasiak . 1615 eta 1624 bitartean busto eta talde eskulturak egin zituen Scipione Borghese kardinalearen aginduz. 1623an Urbano VII.ak bere zerbitzurako hartu zuen arkitekto eta eskultore gisa. Hein handi batean, Berniniren lan askotarikoek eman diote aita santuen Erromari bere itxura barrokoa. Atal honetan Berniniren eskulturagintza baizik ez da aipatuko, haren arkitektura lanak beste atal batean aipatzen baitira. Bernini XVII. mendeko Erromako arte barrokoaren artistarik garrantzitsuena da, eta bere garaian bertan izan zuen eragina aldez aurretiko beste edozein artistak bere garaian izandakoa baino askoz ere handiagoa izan zen.1598ko abenduaren lan jaio zen Napolin ; haren aita Pietro Bernini pintorearen eta eskultorearen lantegian trebatu zen alor horietan, eta 1605ean aita-semeak Erromara joan ziren, Paulo V.a aita santuak deiturik, Santa Maria D/aggiore elizarako Jasol andearen marmolezko erliebe bat egitera. Eromako antzinako arteak eta Antzinatekoak batetik, eta Inazio Loiolakoaren erlijiozko espiritualtasunak hestetik, eragin handia izan zuten Berninirengan, eta artearen miresmena eta erlijioaren gurtza elkartzen zituen gaztetako giro hark betiko izan zuen eragina bai berarengan eta bai arteari buruz zuen ustean. Eskulturaren alorrean trebetasun tekniko aparta izan zuen gaiak erabiltzerakoan, eta lanak, konposizioan ikuspuntu bakarra agertzen badute ere, irekiak dira, mugimenduaren bizitasuna eta keinuaren tentsioa eroaten dutenak.Artegintzako lehen urratsak pinturan egin zituela diote aditu batzuek, baina 1682an Florentzian argitaratu zen biografia baten arabera, zortzi urterekin hasi omen zen eskulturak lantzen. Hasierako lan haietako bat du villa Borgheseko Anialthea nbttntza; eskultura horretan aise antzematen da Bereinik gazte-gaztetatik marmola lantzeko zuen bikaintasuna, eta erabateko betetasunerako zuen joera, baita ikusleari eskulturaren ingurunearen sentipena aurkezteko trebetasuna ere.

Berniniren lanaren lehen aldian (1618- 1625) aipatzekoak dira Padrone Scipione Caffarelli kardinalarentzat Villa Borghesen sortu zituen lau eskulturak, ospe handia enean baitzioten lehen mailako eskultore gisa -hala hasi ziren Erroman esaten Bernini «bere mendeko Michelangelo ,, zela-. Era berean, nabarmena da nola eskultura horietan Berninik manierismoaren garaiaz geroztik bazterturik zeuden forma klasikoak berriz ere aintzat hartu zituen. Erteas, Ankises eta Askanio (1619) da eskultura horietan lehena ; Berninik marmolean irudikatu zuen Eneasen ihesaldia Troiatik. 1622koa da Pluton eta Proseipina eskulttua, Proserpina jainkosaren bahiketa irudikatzen duena. 1623koa da Dabid Goliatenn aurka, non Dabid bakarrik agertzen baita, aurretik ikusita eta harria botatzeko jarreran. Apolo eta Dafue (1622-1625) eskulturak Ovidioren Itaxtraldaketak idazlanean deskribatzen den gertaldi bat irudikatzen du : Apolok, maiteminetan, ninfa harrapatu nahi du, baina ninfa hori zuhaitz bihurtzen ari da, eta ikusleak orduantxe bere begien aurrean gertatzen ari dela sumatzen du, hain baita zehatza eta ondo irudikatua mugimendu hori.

San Pedroko baldakinoa egiten ari ziren bitartean, Urbano VIII.a aita santuak gurutzadurako lau zutabeetan eskulturak jartzeko agindua eman zuen, eta haietako bat Berniniri egitea egokitu zitzaion : San Longinos, Kristo gurutziltzatuari saihetsean lantza sartu zion ehundaria. Berniniren eskulturan Longinos kristautu zen unea dago irudikatua, besoak zabal-zabalik dituela. Michelangelok eskultura marmolezko bloke bakarretik "askatu" beharia zegoela esaten bazuen, oso bestelakoa zen horri dagokionez Berniniren iritzia eta jardunbidea, lau bloke behar izan baitzituen gutxienez ia lau metro t'erdi garai den eskultura hori egiteko .

Gaztaroko eskulturetan trebatu ondoren, hurrengo urteetan Berninik bustoak egin ziaren batik bat ; arkitekturarekiko eta horma-zuloekiko lotura manieristatik askatu zituen, eta goi mailaraino eraman zuen erretratu eta eskultura mota hori. Erretratatuaren zati bat baizik erakusten ez badute ere, Berniniren bustoek bete-betean eta oso modu adierazgarrian irudikatzen dute erretratatutako pertsonaren nortasuna.

Berninik eginiko bustoen artean aipagarria da, ez bakarrik bizitasun handia duelako, baita ere Berniniren bizitza pribatuari dagokion bakarra delako, Constanza Buonarelli haren laguntzaile Matteo Buonarelliren emaztearen bustoa, Bernini zeharo maiteminduta zeukana. Aipagarriak dira baita ere Scipione Borghese Berniniren babeslearen bustoa, eta Luis XIV.arena. Orobat egin zituen bere garaiko pertsona askoren bustoak eta erretratuak : aita santuak (Pablo V.a, Gregorio XV.a, Urbano VIII.a, Inozentzio X.a) ; kardinalak (De Sourdis) ; erregeak (Ingalaterrako Karlos I.a). Horiekin guztiekin iritsi zuen eskultura barrokoak goren maila.

Bere eskulturetan sumatzen den errealismoaz gainera, Berninik halako ikasbide moral bat erantsi nahi izaten zien bere lanei, batez ere gorazarrezko lan handiei.

Ezaugarri horiek bete-betean ageri dira Alejanclro VII.aren hilobian. Aita santua erdian dago, belauniko irudikatua, beste munduan.

Marmolez lanclutako oihal handi bat du azpian, eta ohial horren azpian ate misteriotsu bat dauka, benetakoa, eta orobat Herioren irudia, oihal horren artetik ageri denahareazko ordularia cluela eskuan. Inguruan ditu Egiaren eta Karitatearen alegoriak.

1644an, Urbano VIII.a aita santua hil zenean eta Inozentzio X.a haren ordezko izendatu zutenean, Berniniren eragina gutxitu egin zen : San Pedroko arkitektoaren titulua kendu zioten, eta aita santu berriak Borromini arkitektoa eta Algardi eskultorea hobetsi zituen. Orduan Bernini bezero pribatuentzat hasi zen lanean. 1647an ekin zion bere lanik ospetsuenari, Avilako santa Teresaren estasia, Cornaro familiak Santa Maria della Vittoria elizan zuen kaperarako. Kapera hori bizpahiru mailatan mailakatutako antzoki baten gisa dago egituraturik, eta balaustrada batek bereizten du leku hori elizaren gune nagusitik. Eskultura, berez, aldarearen atzean dago, horma-zulo eliptiko batean barruan, eta bi zutabe bikoitz ditu alde banatan. Irudi multzoak aingeru bat irudikatzen du, gezi batez Santa Teresari bihotza zulatzen ari zaiona, Santa Teresak berak bere estasi batez egin zuen deskribapenari jarraiturik . Aingeruaren eta Santa Teresaren irudien gainera datorren argi izpien sorta urrekolore bat irudikatu zuen Berninik atzealdean, eta argiztatu ere goian duen leiho ikusezin batek argiztatzen du eskultura osoa.

Horrez gainera, kaperako alboko paretetan badira beste giza irudi batzuk ere, Cornaro familiko kideak estasi hari begira. Multzooso horretako elementuen arteko loturek eta aipamen sinbolikoek tankeratzen dute kapera hori.

Bere azken garaian Berninik itturietaralco eskulturak landu zituen gehienbat. Ti-itonen iturria da horien artean aipagarrienetako bat ; 1643an bukatu zuen Urbano VIII.aren omenez egin zuen, Triton irudikatzen du, eta badu berezitasun bat, alegia, ez duela arkitekturako inongo elementurik, eskulturaz bakarrik baitago osatua. Inozentzio X.ak Lau Ibaien iturria egiteko eskatu zion Berniniri, Erromako Piazza Navonan ipintzeko. Hainbat forma eta elementu desberdin bildu zituen Berninik iturri horretan.

Mendi gisako bat irudikatu zuen, eta lau ertzetan jainko banaren irudia ezarri zuen, lau kontinenteen ordezkari ; eskultura multzo haren gainean obelisko erraldoi bat jarri zuen, oso modu bihian kontrastea sortzen zuena plazako eraikinekin. Aipagarria da iturri sail horien baitan, orobat Piazza Navonarako egin zuen dlairtraretz itzuria.

Bere garaikoen artean ospe handia izan bazuen ere, eskultore gisa bereziki, Bernini hil eta handik gutxira hasi ziren haren lanaren aurkako gaitzespenak, eta ia bi mendez gaitzetsia izan zen, harik eta XIX. mendearen bukaeran bere garaian izana zuen ospe handia eta izen ona berreskuratu zuen arte.