Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Erdi Aroa

Gotikoa: eskultura eskualdeka

Parisko Notre-Dame katedraleko ataurre nagusiko eskulturak.<br><br>

Aro gotikoari buruzko sarrera orokorrean aipatu den bezala, eskultura gotikoa ia erabat arkitekturaren mendean eta zerbitzuan jaio zen. Baina urteen joanarekin bere bidea egin ahala, eskultura gero eta burujabeago egin zen eta garrantzi handiagoa hartu zuen artearen arloan. Aipatzekoa da, erromanikoko eskulturarekin alderatuta, giza irudiak izan zuen aldaketa nabarmena. Hemen, giza gorputza, ez zen jada geometriaren eredu abstraktuetara makurtu beharreko zerbait, edo ez behintzat erromanikoan bezainbat .Aldiz, mugimendu gero eta nabariagoaren bitartez, murru edo zutabetik bereizi eta, jarrera abegitsuan, ikuslearengana abiatzen den itxura ematen du. Chartres eta Reimseko zenbait irudiren dotorezia, gorputz postura malguagoa, eta aurpegiko irribarrea munduaren ikuspegi berri bat adierazten duten zantzu ukaezinak dira.

 

Frantzia

 

Chartreseko mendebaldeko ateak

Chartreseko katedralaren mendebaldeko ateetako irudiak dira, segur aski, gotiko goiztarreko eskulturaren erakusgarri bikainenak . Eskultura erromanikoaren ezaugarri ziren irudi nahasketak eta eromenezko mugimenduak simetriari eta argitasunari egin zioten lekua : ateburu, arkibolta eta tinpanoetako irudiak ez daude jada beren artean ehoak eta korapilatuak, aldiz, irudi bakoitza banako gisa agertzen da, eta era horretan askoz indartsuagoa da multzo osoaren efektua.

Aipatzekoak dira ate zangoetan ilaran ezarritako estatua garaiak. Antzeko estatualuzeak ikusiak genituen ate erromanikoetan, baina orduan, zutabean bertan landutako erliebeak baizik ez ziren. Chartreseko atezangoetako irudiak, ordea, batez ere estatuak dira, heren ardatz propioa dutenak, eta, teorian behintzat, zutoinetik bereiz daitezkeenak . Beraz, hauxe litzateke, Antzinate klasikoa amaitu zenetik, monumentuzko eskultura askerantz egiten den lehen urratsa . Kontuan hartzekoa da, orobat, Chartreseko ate zangoetako irudien aurpegiera samurra eta gizatiarra, eskultura gotikoaren errealismorako joera adierazten duena. Bibliako profetak eta errege-erreginak daude irudikatuta Chartresko estatuetan. Ate nagusiaren goiko aldean, berriz, Jesukristoren irudia dago, tronuan eserita, unibertsoko jaun eta epaile gisa. Lau ebanjelarien sinboloak ditu inguruan, beheko aldetik Apostoluak, eta arkiboltetan ApokalipsIIco hogeita lau Agureak.

 

Aro klasikoa

Gotiko klasikoko eskulturak Reirnseko katedraleko estarira batzuetan iritsi zuen gorena. Horietan ospetsuenak Ikastaldia izeneko multzoa osatzen dutenak dira. Mota honetako gertaera bat ate zangoko bi eskulturen bidez irudikatzea ezin pentsatuzkoa zen gotiko goiztarreko eskulturan. HorretYek erakusten du, beste ezerk baino gehiago, zutabe euskarriek protagonismo guztia galdua zutela ordurako, eskulturaren mesedetan. Bi emakumezkoen arteko ahaidetasunak Antzinate klasikoko eskulturek sortzen tiuten samurtasun eta maitagarritasun berbera iradokitzen dute.

Reimseko katedralean egin beharreko eskultura kopuru handia zela-eta, premiazkoa gertatu zen beste zenbait tokitako maisuak eta eskulangileak kontratatzea.

Horregatik, estilo bat baino gehiago antzematen da Reimseko eskultura lanetan.

Estilo horietako bi -biak Ikttstaldrarea klasikotasunetik oso bestelakoak-, IragaipePia izeneko multzoan ikus daitezke. An-.. re Mariak itxura zorrotza du, gorputz ardatza erabat bertikala eta zurruna, eta jantziko izurrak zuzenak eta hodi formakoak dira. Aingeruak, aldiz, beste grazia bat du : aurpegi fina eta biribila, irribarre adierazkorra, gorputz liraina S forman okertua eta jantzia dotorea eta ederra. Pariseko maisuek 1240 aldera sortutako "estilo dotore" hau asko hedatu zen ondorengo urteetan, eta gotiko klasikoko ezaugarri bihurtu zen.

Aipagarria da, zentzu honetan, 1250 aldera Reimseko katedralaren barruan kokatu zen rLlelkrsedek eta Abraham izeneko eskultura multzo bikaina.

Handik mende erdira, ordea, desagertuak ziren eskultura gotikotik ldasizismoaren aztarna guztiak. Notre-Dame katedraleko Pariseko Andre LLIarra ospetsua, esate baterako, hutsunez osatua dago, neurri handi batean, eta proiekzioak, bolumen gisa baino areago, lerro modura ikusten dira.

 

Ingalaterra

Ingalaterran, eskultura gotikoaren zabalkundea ez zen 1200 aldera arte hasi, baina behin abiatu zenean, harrigarriro azkar hedatu zen. Zorigaitzez, Erreformakoan, eskultura lan asko eta asko hondatu zen, hartaraino, non ez baita batere erraza garai hartako eskulturaren bilakaera jarraitzea. Agi danean, aita santuaren aurkarien haserre ikonaklasta ez zen hilobietaraino heldu, eta horri esker ezagutzen da hilobi-eskultura mota bitxi bat. Kontinenteko hilobi-eskultura gehienetan, atseden baketsuan ikusten da hildakoa, baina Ingalaterrako hilobi batzuetan, egoera bortitzean irudikatuta dago, azken uneraino borrokan saiatu den heroi baten modura. Tradizio zaharrak dioenez, irudi dramatiko hauek Lurralde Santuen aldeko borrokan hil ziren gurutzatuak gogorarazten dituzte. Nolanahi ere, eskultura gotiko ingelesaren emaitza bikainenetakoak dira.

 

Alemania

Alemanian errazago da eskultura gotikoaren ibilbidea jarraitzea. 1220 aldekoak dira lehenengoak. Garaitsu hartan, Frantziako katedraletako lantegietan ikasitako maisu alemaniarrek beren herrialdean birlandatu zuten estilo berria, nahiz eta ordulco alemaniar arkitektura artean nagusiki erromanikoa izan. Agian horregatik, Alemaniako eskultura gotikoa ez zen hain estu lotu arkitekturarekin -askotan, obrarik ederrenak eliza barruan jarri ziren, kanpoan ez baino-, eta horrek banakotasun eta askatasun handiagoz garatzeko aukera eman zion.

 

Naumburgeko maisua

Ezaugarri horiek guztiak oso ongi adierazita daude Naumburgelco maisuaren estiloan . Artista Bonen obra ospetsuenak hiri hartako katedralerako 1240-50 bitartean zizelatu zituen estatuak eta erliebeak dira.

Horien artean, Gtuzttziltzaketa da, beharbada, ezagunena. Halako eskulturak aldarearen gaineko aldean ezartzeko ohitura bazegoen ere, Naumburgelco maisuak lurraren mailan kokatu zuen hura, eta dramatikotasun berezia ezarri zion, Kristoren gorputzari bolumen eta astuntasun handiagoa emanez. Gisa bereko sentimendu bortitzak dira nagusi Jttdaseu musuann ere, zeinean ezin hobeto kontrastaturik baitaude Kristoren aurpegiko samurtasuna eta San Pedroren ezpata ukaldiaren indarkeria.

Azkenik, koruaren barnealdeko zutabe atxikietan, katedralaren fundazioan partaide izan ziren handikien estatuak daude, eta horien artean, Ekkebard eta Uta izeneko bikote ospetsua. Nahiz eta pertsonaia horiek ez ziren eskultorearen garaikoak izan -beraz ez zituen aditzeraz baizik ezagutzen-, nortasun harrigarria darien irudiak zizelatzen asmatu zuen egileak.

 

Nazioarteko estiloa (Iparrekoa)

 

Klaus Sluter

1400 aldera jo zuen nazioarteko estiloak bere goren puntua. Klaus Sluter izan zen estilo honetako eskultore garrantzizkoena.

Holandarra zen jatorriz, eta Dijonen egin zuen lan Borgoinako dukearentzat. 1385- 93 bitartean zizelatu zituen Sluterrek Champmoleko kartujako ateetako eskulturak.

Lehen begiratuan, XIII. mendeko katedraletako zenbait ataritako estatuak gogorarazten dituzte, baina hemengo irudiak hain dira handiak eta adierazkorrak, non arkitektura euskarria bigarren mailan geratzea lortzen baitute. Efektu hori, nolanahi ere, ez da irudien tamainaren eta bolumenaren eragin soila ; funtsezko garrantzia du eskulturetan irudikatutako pertsonaien posturak ere. Izan ere, Felipe Ausarta dukea eta bere emaztea, nork bere santu patroia lagun duela, erdi-erdian, bi ateak banatzen dituela dagoen Andre Mariarengana begira baitaude, bost estatuek multzo koherente bakar bat osatzen dutela. Adierazgarria da atari zoragarri honek eskultura arkitektonikoaren piztualdi bat ez ekartzea, baina halaxe izan zen : ez zuen jarraitzailerik izan.

Sluterren gainerako lanak hilobi, pulpitu, eta beste hainbat obratan gauzatu ziren.

Horien artean ospetsuena Champmolen bertan dagoen MIlolseseu ptttztta izeneko eskultura lana da.

 

Italia

Arkitekturarekin gertatzen den bezalatsu,Italiako eskultura ere erabat berezia da Europakogainerako eskultura gotllcoarekin alderatuta. Garai hartan, germaniar enperadorearenFrederiko II.a enperadoreak artista frantsesak,bere gortean, eta garai hartako obra gutxikiraun duten arren, nahiko argi dago Chartreseta Reimseko ateetatik zuzenean eratorritakoestilo klasiko bat bultzatu zuela. Aintzat hartzekoada, gainera, estilo klasiko horrek erraztasunhandiz egin zuela bat italiar erromanikoko

 

Nicola Pisano

1250 aldera heldu zen Toscanara Nicola Pisano, Italiako hegoaldetik, eta 1260ralco amaiturik zuen Pisako bataiategiko marmolezko pulpitua. Pisanoren lanari buruz esan da, eta arrazoi osoarekin, "Erdi Aroko klasiko handienarena" dela. Izan ere, aipatu pulpituari arreta apur bat jartzen bazaio -nola arkitekturaren hala eskulturaren ikuspegitik-, hain da nabarmena obraren klasikotasuna, ezen zaila gertatzen baita elementu gotikoak ikustea. Elemennu horiek arkuen diseinuan, kapitelen forman eta kantoietako estatua askeetan aurkitzen dira.

Beste erliebe aipagarri batzuk ere egin zituen Nicola Pisanok, Jaiotza, esate baterako . Irudi trinkoz mukuru betetako erliebe hauek argi erakusten dute Nicola Pisanok ongi baino hobeto ezagutu bide zimela erromatarren garaiko sarkofagoak.

 

Giovanni Pisano

Mende erdi bat geroago, Nicolaren seme zen Giovanni Pisanok marmolezko pulpitu bat zizelatu zuen Pisako katedralerako. Lan horretan ere,Jaiotza bat badenez interesgarria izan daiteke aita-semeen erliebeak alderatzea . Antzeko elementu asko dituzten arren, kontraste adierazgarriak ere badituzte . Giovanniren pertsonaia mehe eta lirainek ez dute jada Antzinate klasikoa gogorarazten, baizik eta Pariseko gorteko estilo dotorea, hain zuzen ere, joera hori nagusitu baitzen XIII. mendearen azkeneko hamarraldietan . Aldaketa horrekin batera erliebea tratatzeko modu berri bat sortu zen : Giovanni Pisanorentzat forma plastikoak bezainbateko garrantzia du espazioak. Irudiak ez daude jada elkarren kontra sartu ezinik ; orain, irudi bakoitzak bere espazioa du inguruan. Nicolaren erliebea irudi biribil multzo baten gisa har daitekeen bitartean, Giovannirenak funtsean hutsunez eta itzalez osatua dagoela dirudi.

 

Nazioarteko estiloa (Hegokoa)

XIV. mendearen azken aldera Italiaren iparraldeak abegi berezia erakutsi zuen Alpeez bestaldeko arte joerekiko. Veneziako San Markos elizaren koniko Apostoluak lanean ikusten den bezala Jacobello eta Pierpaolo dalle Masegnek zizelatu zituzten 1394 aldera-, irudien pisu, bolumen eta errealismo handiago baterako joera nabaritzen da.

Joera horiek, 1400 aldera, nazioarteko estiloa deituan garatuko ziren Mendebaldeko Europa osoan, eta Klaus Sluterrekin iritsi zuten gailurra, haina San Markoseko Apostoluetan behar bezala garatu gabe agertzen dira oraindik.

 

Ghiberti

Hala ere, garai hartako italiar eskulturaren ordezkari nagusia Lorenzo Ghiberti florentziarra izan zen. 1401-1402an, Florentzialco bataiategllco brontzezko ateak egiteko lehiaketa irabazi zuen, eta hogei urte baino gehiago eman zituen gaur eraikinaren iparraldeko ateak apaintzen dinaten erliebeak osatzen. Ghibertiren erliebeak, batez ere, bere perfekzioagatik nabarmentzen dira, eta frantses eraginari asko zor badiote ere, nabaritzen da zenbateraino miresten zuen Ghibertik Antzinate ldasikoko eskultura, Isaaken gorputz biluzian ikusten den bezala.