Historia»Erdi aroa - Ekonomia
Eskulangintza XI. mendetik XV. mendera
Euskal Herriko gizartea, Europako beste
herrialde guztietakoa bezala, baserritar
gizartea zen Erdi Aroan. Lurra, lurraren jabetza
eta lurreko lanaren kontrola ziren
gizarte antolamenduaren oinarri nagusiak.
Ekonomia jardueren artean, funtsezko balioa
zuen noski nekazaritzak. Baina nekazaritza
ez ezik beste jarduera batzuk ere
behar-beharrezkoak ziren. Adibidez, zaldunak
norbait behar zuen armak egin ziezaizkion,
nekazariak ere lanabesak behar zituen
lurra lantzeko, bai batzuek bai besteek oihala
behar zuten janzteko, scriptorioum
bateko eskribauak nonbaitetik atera beharko
zuen papiroa edo papera txostenak idazteko.
Eskulangintza eta industria zeuden
premia horiek betetzera deituak. Non ziren
baina eskulangile profesional horiek? Bada,
herriguneetan, hiribilduetan eta hirietan,
ofizioka antolatuak eta korporazioka banatuak.
Baina hiri ingurunetik kanpo ere,
herrixka txikietan edo han-hemen sakabanatuta,
eskulangile asko zegoen, oinarrioinarrizko
kontsumo premiak betetzera
zuzendua bere bizibidea. Eraldatze industria
garrantzitsu batzuk ere, burdingintza
esaterako, hiriez kanpo zeuden. Ideia nagusi
horiek abiapuntu harturik, baliagarriak
baitira industria aurreko garaiko Europa
osoarentzat, euskal eskulangintzaren ezaugarri
nagusiak aztertuko dira lan honetan.
Burdingintza tradizionala XI.. endetik XIII.. endera
Euskal industria Erdi Arokoaren ezagueran
argiak eta ilunak, bietarik daude. Alor
jakin batzuk ongi samar aztertuta daude:
burdingintza, ontzigintza eta metalgintza
esate baterako. Hutsuneak hutsune, ongi
ezagutzen dira jarduera horien XIII. mendeazgeroko ezaugarriak eta bilakaera, Gipuzkoan
eta Bizkaian behintzat. Nafarroako
erresuman, Erdi Aroaren ikerlariek ongi
aztertu dituzte hango politika eta erakundeak,
baina industria behar bezala aztertu
gabe dago oraindik. Ipar Euskal Herrian ere,
Baiona eta inguruetako industriaz beste
guztia ez da ongi ezagutzen. Bestalde, eta
lurraldeak lurralde, azterketa honetako aldi
ilunena 1000-1250. urte bitartekoa da noski.
Erdi Aroko euskal industriaz hitz egitean,
burdingitzaz eta burdinolez hitz egin
behar da nahitaez. Egoera aldekoa zen industria
mota horientzat: mea oso kalitate
onekoa zen, meatzeak inguruan zeuden
guztiak, mearen ustiapenak ez zuen aparteko
zailtasunik, eta garraiobide nagusiak
?bai lehorrekoak (Santiago Bidea) bai
itsasokoak (Bizkaiko golkotik Flandriako eta
Mantxako itsasarteko portuetara)? hurbilean
zeuden. XI. mendeaz gero industria aurreratu
izanaren eragile nagusia burdinaren
eskaria handitzea izan zen. Industriaren
aurreramendu hori Europako ekonomiaren
hazkunde orokorrarekin batera etorri zen:
biztanle kopuruak, oro har, gora egin zuen,
lur sailak zabaldu egin ziren, hiriak berpiztu
eta itsas merkataritza abiatu.
Euskal Herriko burdinoletako bitarteko
teknikoak eta Europakoak antzekoak ziren
funtsean. Burdinola zaharrenak mendietako
haizeolak edo agorrolak ziren: burdina goritzeko
sutegi hauspodun batzuk ziren, barruan,
txandaka, mea eta erregai (egurra)
geruzak zituztela. Hauspoak eskuz erabiltzen
ziren bezala, burdina ere eskuz mailukatzen
zen trinko-trinko egin eta zepa kendu
ondoren. Burdinola haietan, beraz, giza
indar handia behar zen, eta horregatik deitzen
zitzaien, erdaraz, omes, eta are machuqueras
ere. Lantegi horietan utzitako zapa
aztarnategiak arakatu dituzte azkeneko urteotan
arkeologoek Gipuzkoan (Zabaraingo
aztarnategia, adibidez, Legazpi, Mutiloa
eta Zerainen artean) eta Bizkaian (Ilso Betaio,
Oiola eta Tresmoralgo aztarnategiak),
X eta XII. mende bitartekoak guztiak. Burdingintzak,
dena den, XIII. mendeak aurreraegin arte ez zuen aparteko garrantzirik izan
Gipuzkoan eta Bizkaian, Araban baino gutxiago
betiere. Abiatu ere, burdingintza lehenago
abiatu zen Araban, lurralde jendeztatuagoa
eta baliabide ekonomikoetan aberatsagoa
baitzen, kostaldeko beste bi lurralde
horietan baino. Ez alferrik, Donemiliagako
monasterioak mendekoei zerga eskatu
zien bi alditan (1025ean behin, eta XII.. endearen erdialdean beste behin), Arabari
burdinazko produktuak eta Gipuzkoari eta
Bikaiari, berriz, abelburuak eskatu zizkien.
XIII. mendearen erditik aurrera, pixkana-pixkana,
ola mota berri batek ordezkatu
zuen mendiko ola zaharra Bizkaian eta
Gipuzkoan: zeharrola edo ola hidraulikoa
zen, alegia, urak ibilarazia. Euskal Herrira
XIII. mendearen erdialdean sartu zela ola
berria dioten adituen artean aipagarriak dira
Luis Miguel Díez de Salazar (Gipuzkoaren
kasurako behintzat) eta Luis María Bilbao.
Bigarren aditu horren hipotesiak hartuko
dira kontuan lan honetan, zorrotzagoak eta
oinarri sendoagokoak baitirudite. 1293an,
eta Antso IV.a Gaztelakoaren kontu liburuen
arabera behintzat, 600 bat tona burdina
esportatu zen Gipuzkoako portuetatik. Datu
horren estrapolazioa eginez, Euskal Herrian
3.000 tona burdina ekoiztuko ziren garai
hartan, baina burdinola hidraulikorik gabe,
soil-soilik haizeolekin, ezinezkoa litzateke
hori. Mendiko burdinola batean 2,7 bat tona
burdina egiten zen urtean, eta horren arabera,
3.000 tona burdina ekoizteko 1.200
haizeola beharko ziren. Eta hori ezinezkoa
da, gehiegizkoa, inondik ere, logikaz kontrakoa.
Burdinola hidraulikoa XIII. mendearen
erdialdean zabaltzen hasi zelako beste
aztarna bat Irungo eta Oiartzungo burdinolen
forua da (1328), non argi eta garbi adierazten
baitira burdinola hidrauliko baten
elementu teknikoetako batzuk. Kontuan
harturik legezko testu horrek beste errege
batzuen garaiko arautegi bat baliatzen eta
sistematizatzen duela, ez litzateke ausarkeria
bat arautegi horren jatorria ?eta burdinola
hidraulikoena bide batez?, XIII. mendearen
azkeneko hamarraldietako bat dela
esatea. Antso IV.ak Segurako hiriari 1290eaneman zion zerga salbuespenaren gutunean
ere burdinola mota berri horri buruzko aipamenak
ikusi nahi izan dira, baina horiek
zailagoak dira interpretatzen.
Zer ezaugarri tekniko zituen baina, ola
mota berriak? Gurpil batek, ibai baten korrontea
baliaturik, indarra transmititzen zion
mendiko oletakoa baino hauspo handiago
bati, eta hauspoak haizea sartzen zuen indar
handiz labean. Sistemak mailu handi
bati eragiten zion, zeinak jotzen baitzuen,
azkar eta indar handiz, burdina labetik atera
berria. Burdina egiteko prozedura berri
horrek aldaketa handiak ekarri zizkion euskal
burdingintzari. Produkzioa azkartu eta
hobetu egin zen eta olen kokalekua ere
aldatu, handik hara ibai ertzean eraiki behar
izan baitziren. Lurraldeetako produkzio
moduetan ere izan zuen eraginik aldaketa
horrek, handia gainera. Araban, adibidez,
basoak soiltzean eta baliabide teknikoetan
atzera geratzean, burdingintza lehentasuna
galtzen hasi zen kostaldeko bi lurraldeen
mesedetan; izan ere, bai Bizkaiak bai Gipuzkoak
egur baliabide handiagoak eta ibai
egokiagoak zituzten.
Burdinoletako lanaren antolamenduan
ere izan zen aldaketarik. Langile kopurua
handitu egin zen, eta lantegi handietan gehiago
izan bazitezkeen ere, gutxienez lau
izaten ziren: bi urtzaile, ijelea bat (burdinari
xafla forma emateko) eta beste langile
bat mea txikitzeko labean sartu aurretik. Eta
egitekoaren zailtasunagatik hala behar izaten
zenean, arduradun bat jartzen zen lanak
zuzentzeko. Baina olan bertan ez bazen
ere, askoz langile gehiago aritzen zen
olarako lanean: meatzariak eta baso mutilak,
adibidez, lehengaia eta erregaia eskuratzeaz
arduratzen ziren. Eta, hala, herri txiki
batean familia asko bizi zitekeen burdinola
batetik, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian
(eta baita Nafarroako mendialde atlantikoan
ere), lurralde horietan nekazaritza eta abeltzaintza
norberaren kontsumorako izaten
baitziren gehienbat, eta horrek lan egonkorrik
gabe uzten zuen biztanleriaren parte
handi bat. Burdingintza osagarri ezin hobea
zen lurralde horietako herrien ekonomiarentzat:
burdinazko produktuen ordainez
ohiz kanpoko elikagaiak eros zitezkeen
(garia eta beste labore batzuk, ardoa), eta
lehen sektoreko zereginekin bakarrik baino
lanpostu gehiago zegoen. Burdinolek,
beraz, pisu sozial eta garrantzi ekonomiko
handia izan zuten Euskal Herriko historian.
Behe Erdi Aroa: XIV eta XV.. endeak
Euskal Herriko eskulangintzan, Erdi
Aroan, alde handiak egon ziren lurralde
batetik bestera. Sektore bat nabarmendu zenguztien gainetik, burdingintza, zeinak aurreko
mendean finkatu baitzituen oinarriak.
Burdinaren ekoizpenak, gainera, beste jarduera
batzuk bultzatu zituen: metalgintza
eta batez ere armagintza (arma zuriak eta
XV. mendeaz gero su armak). Orobat nabarmendu
zen ontzigintza ere Bizkaian eta
Gipuzkoan. Garrantzi gutxixeagoko beste
jarduera azpimarragarri batzuk oihalgintza
eta larrugintza ziren.
Bizkaian eta Gipuzkoan XIV eta XV.. endeetan burdinaren produkzioak gorakada
handia izan zuen, XV. mendearen bigarren
erditik aurrera gehienbat, euskal burdinaren
urrezko aroan alegia. Gorakada
horren zergatiak azaltzea ez da batere erraza.
Kontua da zenbait faktorek bat egin eta
izugarri handitu zutela burdina eskaria XV.. endearen azkeneko hamarraldietan, bai
bertan bai kanpoan: beraz, aurreko gizaldiko
krisiaren ondotik Europako nekazaritza
berriro indartzea, hiriak hedatzea eta
ugaritzea, garraiobideak garatzea eta nazioarteko
gatazkak ugaltzea ?arma industriaren
gorakada, alegia? izan ziren burdingintza
ekoizpenaren bultzatzaile nagusiak.
Burdinaren ekoizpenaren zabaltze horrek
ondorio nabarmenak izan zituen. Ola
hidrauliko berriak erabat nagusitu zitzaizkien
mendiko ola zaharrei XV. menderako,
eta han eta hemen ugaritu ziren. Gipuzkoan
burdinolak non zenbat zeuden argi azaltzen
da Derechos de Ferrerías liburuan (1491) eta
Zigiluaren Errejistro Nagusian gordetako
dokumentazioan. Dokumentu horien arabera
ola densitate handienak leku hauetan
zeuden: Deba ibarrean (hamar ola), Oria
ibaian eta ibai adarretan, Zarautz eta Zegama
bitartean (hogeita hamar bat ola), Urumearen
ertzetan (Hernaniko parean batez
ere), Oiartzunen eta Irun-Urantzu aldean.
Harritzekoa da ordea dokumentu horietan
zein ola gutxi aipatzen den Urola aldean:
Azpeitia, Zestoa eta Legazpikoak baino ez.
Bizkaian oso sakabanatua zegoen burdingintza.
Nolanahi ere, sortaldean Busturiako
merindadea eta sartaldean Markinakoa,
Durangaldea, Bilbo ingurua eta Enkartazioak
?Gordexola bereziki? ziren ola dentsiate
handieneko guneak. Olen ehuna etengabe
berritu zen: XVI. mendean zehar ola
berri gehiago gehitu zitzaien lehengoei, eta
produkzio urrikoak desagertu egin ziren.
Burdina ekoizpenaren beste bultzatzaile
nagusietako bat kanpo merkataritza izan
zen nonbait. Euskal Herriko burdinak
arrakasta handia izan zuen XV. mendean
Ingalaterra, Frantzia eta Flandriako merkatuetan.
Ingalaterrak Gipuzkoatik eta Bizkaitik
inportatzen zuen burdina gehiena (%80-
90), Londresko eta Bristolgo portuen bitartez:
900 tona 1450ean eta 3.000 inguru
mende bukaeran. Dieppe, Rouen eta Bruggeko
salerosketei buruzko datuetan ikusten
da goranzko joera hori. Horrek guztiakargi erakusten du Euskal Herriko burdingintza
zabalduz zihoala. Zaila da ordea
gorakada hori kopurutan zehaztea, eta hemen
aurkezten diren datuak badaezpadakoak
dira ezinbestean. Hala bada, ahalik
koherentzia handienaz eginik kalkuluak,
uste da Bizkaiak eta Gipuzkoak 9.000-
11.000 tona burdina inguru ekoizten zutela,
hau da, Europako mendebaleko ekoizpenaren
%20-25a gutxi gorabehera.
Agintariek burdingintza arautzeko ardura
bere gain hartzea eta langintza mota hori
gero eta instituzionalizatuagoa egotea, horra
euskal burdingintzaren gorakadaren
beste bi froga. Oiartzunek eta Irunek
1328rako, eta Gipuzkoa osoak 1338rako,
bazeuzkaten burdinola foruak. Bizkaiko
Jaurerriko Batzar Nagusiek mende bete
geroago osatu zuten burdinolei buruzko
lehenengo corpus juridikoa (1440), eta haren
xedapenei aldaketak egin zitzaizkien
Foru Zaharrean lehenbizi (1452), eta Foru
Berrian gero (1526). Bizkaiko eta Gipuzkoako
burdingintzak bere erakunde eta
kargudun propioak zeuzkan, eta kargudunen
artean, olako alkatea zen buru; berak
zuen industria arlo horretako langileen arteko
auzi zibilak garbitzeko ardura. Gaztelako
erregeak ere burdinoletara hedatu zuen
bere aginpidea, eta horrek babestua egotea
esan nahi zuen (Bizkaian, 1440ko foruaren
arabera, burdinolek eta burdinoletako
langileek erregearen babesa zuten
kapareen erasoen aurrean), baina baita zerga
bereziak ordaindu behar izatea ere, hala
nola ekoizpenaren gaineko albala zerga,
inportazioen eta esportazioen gaineko hamarren
zaharra, eta saltzaileen gaineko
alkabala zerga.
Burdingintzaren instituzionalizazioak
eragina izan zuen lanaren antolamenduan.
Olagizonak gremioetan elkartzea erabaki
zuten, kabildo, kofradia eta hermandade
deituetan. Elgoibar eta Mendaroko ibarretako
olagizonen kabildoak, adibidez, ordenantza
bilduma mardul bat ezagutarazi zuen
lan baldintzak xehe-xehe arautuz. Elkartasunari
dagokionez, baina, Arrasate nabarmendu
zen guztien gainetik; XV. mendean
hiru elkarte antolatu ziren han: maisu matxinoena,
kurrikagileena eta iltzegileena
(Santa Luzia), eta meatzariena (San Balerio).
Elkarte horietan erlijioak garrantzi handia
zuen, talde bakoitzak bere debozioko
santua izaten zuen eta jaiak antolatzen zituen
haren ohoretan.
Olak jabe bat edo bat baino gehiago
izan zezakeen. Ola batzuk jabeak berak ustiatzen
zituen, eta beste batzuk ?gehienak
XV. mendearen bigarren erditik aurrera?
errentan uzten ziren. Erdi Aroa eta Aro
Berria bitartean olajaun talde ahaltsu bat
eratu zen, hiru elementu nagusi hauez osatua:
ahaide nagusiak (oinordekotzan uzten
zituzten olak), kontzejuak (errentak handitzeko nahi zituzten olak) eta salerosleak
(olajaunekin salerosketan aritzetik olak erostera
igaro ziren, eta are olak berritik egitera
ere).
Orain arte aipatu den guztia baina, Gipuzkoarentzat
eta Bizkaiarentzat da baliagarria,
ez Arabarentzat. Arabako burdingintzak,
iparraldeko hermandadeetan gehiena
(Asparren, Barrundia, Zigoitia, Legutio), garrantzia
galdu zuen Gipuzkoa eta Bizkaiakoaren
aldean. Gainbehera, XIII. mendean
jadanik hasia, areagotu egin zen hurrengo
mendearen aurreneko erdian, besteak beste
Arabako burdingintza, energia hidraulikoaz
baliatzen hasi gabea, atzeratua geratu
zelako. Baina ez zen hori izan gainbehararen
eragile bakarra: noblezia, adibidez,
abeltzaintza eta beste jarduera batzuk bultzatzen
hasi zen Arabako olek zeukaten
lekurik hoberenean; eta nekazaritza ere
krisialdi larria pairatzen ari zen. Dena den,
1375-1525 bitartean, goraldi bat izan zuen
Arabako burdingintzak ola hidraulikoa erabiltzen
hasteagatik, baina ez horregatik
bakarrik, baita nekazaritza zuzpertu zelako
(XV. m.) eta gerrek (Ehun Urteko gerra
Europan, eta Euskal Herrian bandoen gerrak)
burdina eta burdinazko produktuen
eskaria goratu zutelako ere. Gipuzkoan
bezala Araban ere, prozesu horren barruan
sekulako papera jokatu zuen aristokraziak,
alegia, ahaide nagusiek (Abendañotarrak,
Ayalatarrak, Gebaratarrak eta Mendozatarrak),
haiek baitziren ola jabeak, olak eraiki
eta ustia zitzaketen bakarrak. Arabako
burdingintzaren zuzpertze horretan ordea
bazen hutsune bat Araba beste lurraldeetatik
bereizi zuena. Araban ez zen ola forurik
ez ezer antzekorik, hau da, Arabako burdingintzak
ez zuen marko juridiko propiorik
izan.
Burdingintzari loturiko jardueren artean
armagintza nabarmendu zen, batez ere Eibar,
Soraluze, Markina eta Gasteizen. Eskariak
leku askotatik heldu ziren: Europatik
(Irlandara ere esportatu ziren armak) eta
batez ere Gaztelatik, zeren Koroaren gudarosteak,
nazioarteko eginbeharrak ugaritu
ahala, gero eta arma gehiago behar izan baitzuen.
Armagintzaren beste bezero nagusietako
bat euskal eta gaztelar nobleak eta
kapareak ziren, haientzat armak estatus jakin
baten sinbolo baitziren. Arma mota asko
egiten zen, eta langintza horren barruan
lanbide berezi asko sortu zen. Arma batzuk
babes armak ziren (altzairuzko jantziak,
bularrekoak eta burukoak, burdinsarezko
gerruntzeak eta besape babesak, ezkutuak
eta abar), eta erasorako besteak (azkonak,
baleztak, aiztoak eta labanak, dardoak, aizkorak,
ezpatak, lantzak, geziak eta abar).
Gipuzkoako eta Bizkaiko metalgintza teknologia
berrietara moldatu behar izan zen,
eta XV. mendearen hasieran su armak egiten
hasi zen: kanoiak, artileriako jaurtigaiaketa abar. Armagintzako lantegietan, gainerako
lanbide gehienetan bezala, hiru maila
zeuden: maisuak (lanaren zuzendaria eta
emaitzaren erantzulea), ofizialeak (soldata
baten truke aldi baterako kontratatuak) eta
mutilak, ikasten ari zirenak.
Baina armak ez ezik beste gauza asko
ere egiten zen burdinaz. Ontzigintzak eta
nekazaritzak, adibidez, metalezko beste
produktu askoren beharra zuten. Bilbon,
XVI. mendearen hasieran, garrantzi handia
izan zuen aingurak egiteko industriak. Iltzeak,
ferrak-eta egiteko ere asko erabiltzen
zen burdina. Produktu horiek edozein lantegitan
egin bazitezkeen ere, XV. mendean
industria hori Goierrin zegoen gehiena,batez ere Oñatin eta Deba Beherean (Eibar
eta Elgoibar). Nekazaritzako lanabesak
(laiak, goldeak eta aitzurrak) non egiten
ziren zehaztea zailagoa da, baina Gasteiz
zen, nonbait, ekoizgune nagusietako bat.
Olek eta sutegiek ere hainbat material behar
zuten beren lana egin ahal izateko, ingudeak,
adibidez. XV. mendean Oñatin eta
Arrasaten egiten ziren gehienak.
Ontzigintza izan zen Euskal Herriko
industriaren beste jarduera aipagarrienetako
bat Erdi Aroan. XIII. mendean itsasketak
aurreramendu handia izan zuen Gipuzkoan
eta Bizkaian zenbait faktorek bat eginari
esker: lehengai ugari zegoen, marinelak eta
itsasgizonak trebatuagoak zeuden, eta ezzen zaila kai naturalak aurkitzea. Asko handitu
zen ontzien eskaria, bai arrantzarako,
bai salgaien garraiorako eta baita gerrarako
ere. Ontzigintzak beste zenbait jarduera
sustatu zuen aldi berean, hala nola metalgintza
(iltzeak, aingurak eta bestelako burdina
gaiak) eta zurgintza. Ontziolak, beraz,
asko ugaldu ziren Bizkaian (Lekeition, Bermeon
eta batez ere Nerbioi ibaiaren zehar,
hau da, Portugalete, Bilbo, Deustua eta
Abandon), eta Gipuzkoan (Hondarribia,
Donostia eta Getaria). Ontzigintzaren zabaltzeak
berrikuntza teknikoak ekarri zituen.
Era askotako hobekuntzak egin ziren: ontziko
oholak jartzeko moduan, ontzia gobernatzeko
moduan (lema finkoa jarri zen
txopan), eta abar. Ontzigileak lehengoez
gainera beste ontzi mota asko egiten hasi
ziren, ordu artekoak baino sendoagoak eta
pisutsuagoak, hala nola bajelak, naoak eta
karabelak XIV. mendean, eta galerak, karrakak
eta galeoiak XV. mendean.
Oihalgintza ez zen euskal industriaren
sektore nagusietakoa izan Erdi Aroan, baina
merezi du hala ere aipamena lan honetan.
Bazen antzinaz geroztik oihalgintza tradizional
bat, lehengaitzat artilea eta batez
ere lihoa erabiltzen zuena, eta norberaren,
etxekoen edo herrikoen premiak asetzera
zuzendua. Gero, XV. mendean, garrantzizko
hiru oihalgintza gune sortu ziren, Gasteizen,
Bergaran, eta Durangon, eta beste
bat, apalagoa, Balmasedan. Lantegi horietan
ez zen oso oihal fina egiten (hori Flandriatik
inportatzen zen), arrunt samarra eta
merkea baizik, herri xehearen premia gero
eta handiagoak asetzeko. Izan ere, herri
xeheak soldata hobeak eta, beraz, erosteko
ahalmen handiagoa lortu zuen garai
hartan, hemen azaltzeak luze joko lukeen
arrazoi batzuengatik. Gainera, neurri bereziak
hartu ziren oihalgintzari laguntzeko.
Gasteizen, adibidez, 1487an, aduana neurriak
hartu ziren bertako oihalgintza atzerriko
konkurrentziatik babesteko. Erregeerregina
Katolikoek ere baimen berezia
eman zuten 60 ehundegi jartzeko Arabako
hiriburuan (1497). Garaitsu hartan, 1496an,
Durangoko oihalgileek ordenantza berezi
batzuk hartu zituzten beren jarduera beharbezala arautzeko eta babesteko. Gasteizen
argi ikusi ahal zenez, hiriko industria bi
modutara zegoen antolatua. Produkzioaren
parte bat hiriko gremioen esku zegoen, ordenantzak,
kontrolak eta guzti. Baina enpresario
askok, gremioen arautegi estutik ihes
egin nahiz, inguruko herrietan zabaldu zituzten
lantegiak, eta horrela, gainera, asko
gutxitzen zuten lanaren kostua, zeren lantegi
mota horietan langileetako asko emakumeak
baitziren, askoz merkeagoak alegia.
Larruzko eskulangintzak garrantzi handia
hartu zuen garai hartan Gasteizen. Lehengai
asko zegoen, eta gainera hiriko biztanle
kopurua eta bide batez eskaria ere
asko handitu ziren. Hala beraz, Gasteizko
eskulangileetako asko, larruginak, larru ontzaileak,
sokagileak eta zapatariak, azpisektore
horretan aritu ziren lanean. Produkzioaren
zati bat hiriaz kanpora saltzen zen,
baina, aitzitik, babes neurri gisa, debekatua
zegoen kanpoan egindako zapatak hiriko
merkatuan saltzea.
Nafarroan, Behe Erdi Aroari buruzko
informazio gehiena 1427ko etxe zerrendaren
hiru liburuetatik atera da. Liburu horietan
(erdaraz ?Libros de fuegos? deituetan)
batez ere Mendialdeko, Lizarrako eta Zangozako
merindadeei buruzko datuak gorde
dira. Iturri horiek arakaturik ez da zaila
ondorio hauek ateratzea, alegia, Nafarroako
industria hiru azpisektore nagusiz osatua
zegoela ?larruaren eskulangintza, metalgintza
eta oihalgintza?, eta merindade guztien
artean Mendialdea nabarmentzen zela, eta
Iruñea haren barruan noski, hura baitzen
Nafarroako eskulangintzaren eta merkataritzaren
erdigunea. Ez da, baina, ahaztu
behar Bortziriek ere garrantzi handia izan
zutela Nafarroako industrian, hura baitzen
Nafarroan ola gehien zegoen eskualdea.
Nafarroako hiru eskulangiletatik batek
larrua lantzearekin zerikusia zuten ofizioetan
egiten zuen lana: zorrogileak ziren,
uhalgileak, poltsagileak, larru apaintzaileak,
mantalgileak, larruginak, zapatariak. XV.. endearen hasieran lanbide horiek hain garrantzi
handia izatea larrua franko eta merke
zegoelako da, eta hori abeltzaintzak
Behe Erdi Aroan aurrerakada handia egin
izanaren ondorio zen.
Oihalaren produkzioaren erdigunea Iruñea
izan zen. Jarduera horri lotutako lanbideak
(ilaginak, ehuleak-eta) gremioetan
elkartuta egon ziren 1350. urtea arte, alegia,
erregeak hala aginduta desegin ziren
arte. Erregeak irabazi handiak lortu zituen
oihalgintzatik, Iruñeko tindategiak haren
eskuetan baitzeuden. Zangoza ere garrantzizko
gune bat izan zen oihalgintzarentzat;
1357 eta 1373. urteetako dokumentuetako
datuen arabera, erregeak beste tindategi bat
izan zuen han. Tuteran ere ehuleak, Iruñekoen
antzera, gremioetan elkartu ziren, eta
ordenantzez hornitu (1321). Ehundegi gehiagoere bazen, baina haien produkzioaren
zenbatekoa zehaztea ez da batere erraza:
XIII. mendeko dokumentu baten arabera,
errege tindategi bat zeukan Lizarrak,
eta Atarrabian eta Burlatan oihala jotzeko
makinak zeuden.
Ehungintzari loturiko lanbideen bilakaeran
izan zen gorabeherarik mende horietan.
Kalitate handiko oihalgintzak gainbehera
egin zuen, eta oihal merke eta kalitate
apalekoa egiteak, berriz, gora. Gainera,
teknikaren aurreko mendeetako aurrerapena
eten egin zen XIV. mendean, eta Nafarroako
lantegietako tresneria atzeratua geratu
zen inguruko erreinu batzuenaren aldean,
Aragoikoaren aldean esate baterako.
Nafarroako errege-erreginek interes handia
erakutsi zuten, oihalgintzaren industria
zuzpertzeko lantegietan ezinbesteko berrikuntzak
eginez. Zenbait plan ere prestatu
zen, eta neurri zehatzak hartu ziren lantegi
berriak sortzeko, monarkiaren kontrol estuaren
azpian betiere. Eta hala, Karlos II.ak
oihal errotak eta tindategiak sortu nahi izan
zituen Lizarran eta Tuteran, 1365ean eta
1372an hurrenez hurren, eta bietara
kanpoko maisuak ekarri zituen, Zaragozakoak.
Xedapen horiek, baina, huts egin
zuten Lizarrako kasuan, eta zer edo zer eraginkorragoak
izan ziren Tuteran, baina erdipurdikoak
hala ere. Monarkiak, azkenean,
bertan behera utzi zituen bi proiektuak.
Datarik adierazgarriena 1418. urtea da, Karlos
III.ak errege tindategia utzi baitzien tuterarrei,
oihala Aragoira bidaltzen ibili beharrik
izan ez zezaten tindatzeko. Beraz,
azkenean, ez zen garrantziko aldaketarik
egin. Oro har, nahiago izan zen artile gordina
esportatu eta oihal fina Baionatik,
Hondarribiatik eta Donostiatik inportatu.
Nafarroako oihalgintzak kalitate apaleko
oihala egiten jardun zuen. Erabaki horrek
sustrai soziala zuen funtsean. Nafarroako
industria ahulak ezin izan zion zenbait
merkatariren interesei aurre egin, oso negozio
etekintsua baitzuten: alegia, artilearen
esportazioa (lehengaia) eta oihalaren
inportazioa (eskulangintza).
Burdingintza Nafarroako iparraldeko
isuriko ibarretan zegoen gehiena, Bortzirietan
batez ere (Lesaka eta Bera): 19 burdinola
XIV. mendearen bukaeran. Larraunen,
Anizlarrean (Goizueta), Donezteben eta Leitzan
ere 22 zeuden guztira. Ibar horiek oso
egokiak ziren olak jartzeko, denetarik baitzuten:
basoak erregaiz hornitzeko, burdina
meak ?ez oso kalitate onekoak halere?
lehengaiz hornitzeko, eta errekak indarra
lortzeko. Bortzirietan ola hidraulikoak ?beren
gurpil, presa eta antepara edo ubide
eta guzti? zeudelako lehenengo berriak
1431. urtekoak dira. Lehenagotik ere izango
ziren beharbada, Gipuzkoan XIII. mendeaz
geroztik baitziren. Zangozako merindadean
ere bazen olarik, hango mendebaleko
ibarrak oso egokiak baitziren.Euskal Herriko beste lurralde batzuetan
bezala, aldeak zeuden leku batetik bestera
olen jabetzan eta ustiatzeko moduan. Ola
batzuk (28 ola 1379an, horietako bost Beran)
erregearenak ziren, eta beste batzuk,
berriz, ustiatzen zituenarenak izaten ziren,
edota inork errentan hartuak bestela. Gehienetan
jabe bat baino gehiago zeukaten.
Oletako asko tokian tokiko leinuen eskuetan
zeuden, eta halakoetan, burdinolak,
balio ekonomikoa izateaz gainera, gizarte
nagusitasuna ezartzeko bitarteko bat ziren,
langileak leinuen mende geratzen baitziren.
Erregeak kontuan hartzen zituen olagizonen
beharrak haiei laguntzeko. Gerrek
edo uholdeek lantegiak kaltetuz gero zergak
ordaintzetik salbuesten zituen zenbait
urtetan, bai kontzejuak bai banakakoak.
Xedapen horiek baina ez ziren beti zuzen
bete, zeren olagizon askok zerga
salbuespena indarrean zegoen urtea burdin
asko produzitzeko aprobetxatu zuen, basoa
soiltzen zuen, eta lantegia bertan behera
uzten zuen gero. Beste laguntza mota
bat adituei mea prospekzioak agintzea izan
zen, produkzioa hobetzeko helburuaz. Hala,
1392an, Karlos III.ak zenbait meatzari aleman
hartu zuen bere zerbitzura Urrobi,
Orotz, Betelu, Lesaka eta besteak beste
Berako meak aztertzeko.
Metalgintzaren adarren artean armagintza
nagusitu zen. Familia lantegi txikietan
egiten zen lana, langile gutxi batzuekin eta
maisu gutxi batzuren ardurapean. Ehungintzak
eta siderurgiak bezala, armagintzak ere
monarkiaren laguntza jaso zuen. Izan ere,
han-hemen tarteka zituen gerrak zirela eta,
industria mota hori bultzatzen ahalegindu
zen erregetza. Nafarroako erregeorde Luisek
1358an eta Karlos II.a erregeak 1378an
zenbait ekimen bultzatu zuten bide horretatik.
Maisu armagin batzuk ekarrarazi zituzten
Bordeletik, eta laguntza eman zitzaien
bertan gera zitezen asmoarekin. Asmoak
ordea huts egin zuen, zeren langile horiek
jaioterrira itzuli baitziren azkenean. Zailagoa
da metalgintzako beste lanbide batzuen
garrantzia ezagutzea; jarduera horiek
tokian tokiko merkatu premiak betetzera
mugatu ziren segur aski. Lanbide horien
artean aipagarriak dira pertzagileak, kanpaigileak,
sarrailagileak, aiztogileak, eztainulariak
eta baleztagileak.
Ipar Euskal Herriko Behe Erdi Aroko eskulangintzaz
hitz egiteko Baionara jo behar
da nahitaez. Batetik, Bizkaiko golkoko
gune nagusietako bat izanik, hiriak garrantzi
handia zuelako. Bestetik, garai hartaz
ezagutzen diren datu gehienak hiri horretakoak
eta ingurukoak direlako. Gero ere,
kontuan hartu behar da Baionan, Gipuzkoan
eta Bizkaian ez bezala, merkataritzak
eta industriak gainbehera egin zutela
XV. mendean, aurreko bi mendeetako goraldiaren
ondoren. Lan honetan Baionakoeskulangintzako hiru sektore nagusiak aztertuko
dira: zurgintza, larrugintza eta metalgintza.
Baiona zur kontsumitzaile handia zen:
pinua, haritza, pagoa, gaztaina, hurritza eta
lizarra. Eta zenbait industria antolatu zen
horren inguruan: etxegintza, ontzigintza,
upelgintza eta armagintza (lantza hagak),
besteak beste. Bereziki aipatzekoak dira
Iparraldeko upelgileak, XIV. mendean gorakada
handia egin baitzuten Bordeleko
merkatuaren eskari handiari esker. Upelgintza
gune nagusia Baiona zen; hala ere, zenbait
datuk pentsarazten dute Senperen eta
Orzaizen ere bazela horrelako jarduerarik.
Upel eta barrika produkzioan espezializazio
handia zegoen, gutxienez mende horren
hasieratik. Batzuk upel oholak ?zurezko
xafla ganbilak?, egiteaz arduratzen
ziren eta beste batzuk, berriz, uztaiak egiteaz.
Langile arruntak xaflak uztaiez elkartzeaz
eta alde bana oholez estaltzeaz arduratzen
ziren.
Ontzigintza zen zur asko behar zuen
beste jardueretako bat. Ontziolak Aturri eta
Errobi ibaien bokaletan zeuden, eta Baionako
merkatarientzat, eta are Ingalaterrako
erregearentzat ere, lan egiten zuten. Baionako
1307ko ordenantzetan bi multzotan
sailkatzen ziren ontziak: batetik, kostatik
gertu eta ibaietan zehar ibiltzeko barkuak
(pinazak, gabarrak, corau-ak?) eta, bestetik,
itsaso zabalean ibiltzeko itsasontziak
(naoak edo Baionako ontziak eta galerak).
Ordenantza horien arabera debekatuta zegoen
100 tona baino gutxiagoko itsasontziak
egitea.
Ontzigintzan langile espezialistak aritzen
ziren lanean: zurgin espezialistak, istinkatzaileak
eta arraungileak gehienbat. Beste
lanbide batzuk bezala, arautua zegoen Baionako
ontzigintza ere; 1326ko ordenantzetan,
adibidez, zurginen eta istinkatzaileen
lan ordutegiak eta baldintzak zehazten ziren.
Langile horiek, beraz, ongi antolaturiko
talde profesionala osatu zuten, eta
nortasun juridiko osoa zuten. Arraungintzak
ere gero eta garrantzi handiagoa zuen, eta
hala, 1371n, arraun produkzioaren kalitatea
kontrolatzeko ordenantzak eman ziren.
Larrugintzak ere garrantzi handia izan
zuen Lapurdin. Aipatzekoa da, adibidez,
Hazparne, Beskoitze eta Mugerreko zapatagintza.
Baionan larruaren eskulangintzak
Saint Leongo burguan zeukan bere txokoa.
Izan ere, 1342ko udal ordenantzen arabera
larruginak eta larru apaintzaileak burguan
bizitzera behartuta zeuden gainerako hiritarrei
trabarik ez egiteko, jardueraren usain
txarra zela-eta, besteak beste. Larrugintzaren
lanbideak elkarren osagarri ziren; larru
apaintzaileak larruginen eta zapatarien eskarien
arabera aritzen ziren. Udal ordenantzak,
baina, mugatzaileak ez ezik babesleak
ere baziren. 1342ko ordenatzen araberalarruginek zeukaten larrua ?untxiarena eta
katagorriarena izan ezik? erosteko monopolioa.
Ipar Euskal Herriko industria produkzioaren
parte handi bat burdingintzari lotua
zegoen. Lehengaia (burdina mea) Bizkaiatik
eta Gipuzkoatik inportatzen zen gehiena
(XIII. mendeaz geroztik jada), eta bertako
meatzeetatik ekarrarazten zen gainerakoa.
Meatze asko zegoen Lapurdin, baina
mea oso kalitate txarrekoa zen, eta horregatik
zegoen Hegoaldetik ekarri beharra.
Teknikari dagokionez, maila berean zeuden
Lapurdiko burdingintza eta Gipuzkoakoa
edota Bizkaikoa, Iparraldean ere XIII. mendeaz
gero zabaldu baitziren ola hidraulikoak
edo zeharrolak.
Iparraldeko burdinaren parte bat ontzioletan
erabiltzen zen osagaiak-eta egiteko.
Baionako burdinolek, esate baterako, aingurak
egiten zituzten, eta ez bakarrik bertako
ontziolentzat, baita Ingalaterrako erregeentzat
ere. Armagintza ere garrantzizko
industria zen Iparraldean. Bankako lantegietan
azkonak egiten ziren, eta baita kanoiak
ere, XIV. mendeaz geroztik segur aski.
Donibane Garazin baleztak egiten ziren.
Gainerako lanbideetan bezala, armagintzan
ere Baiona zen produkzio gune nagusia.
Hiriko lantegietan, XIV. mendearen hasieraz
geroztik, gudu jantziak eta baleztak
egiten ziren (kalitate handikoak gainera,
XVI. mendean oraindik ere aipatuak), setiatzeko
makinak ?katapultak eta?, eta, XV.. endetik aurrera, besteak beste, labanak eta
dagak.
Baionako metalgintza bertako agintariek
arautua eta babestua zegoen, Koroak berak
ere (Ingalaterrako Koroak XV. mendearen
erdialdea arte) arautua eta babestua batzuetan.
Eduardo I.a Ingalaterrakoak 1294an
eman zuen abantaila baten arabera debekatua
zegoen Gaztelako, Nafarroako eta
Biarnoko burdina gaiak inportatzea Baionako
industria gizonen baimenik gabe.
Faures-en antolamendu profesionala, 1500
eta 1602. urteetako arauetan oinarritua, oso
aurreratua zegoen Baionan. Haien lantegiak
hiriko kale jakin batean zeuden (?la rue des
faures?), eta eskubide eta abantaila bereziak
zituzten han, beste auzo batzuetara joan
ezinaren ordainetan, baina.