Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Neoklasizismoa

Neoklasikoa

Neoklasizismoa ez da apaindura modu antzinazale soila, axaleko eragina besterik ez duena. Izaera sakonagoa du. XVIII. mendeko lehen erdialdeko arte eta ohiturei kontrajartzen zaie, eta berekin dakarren rococo estiloaren konplexutasunaren gaitzespena arrazoi moraletan zein estetikoetan oinarritzen du. “Argietako” filosofoak, Encyclopédie-ren egileak, gizartea eraldatzen saiatzen dira, dela zientzia eta tekniken aurreramenduaren bidez, dela “hasierako” bakuntasun eta araztasunera itzuliz. Halatan, mundu hobe bat amesten zuten, halako “urrezko aro” berri bat, arrazoi naturala eta justizia nagusi izango zituena. Antzinaterako itzulera horretan, Grezian eta Erromako Errepublikan aurkituko dituzte eredu etikoak, eta hizkuntza formalerako eredutzat hartuko dute arte greko-erromatarra. Ideia eta jarrera moral haiek iraultza politiko-ekonomikoak ekarri zituzten, Ipar Ameriketakoa lehenbizi, Frantziakoa gero, hots, mundu modernoaren oinarriak ezarri zituzten.Europan eta Ipar Ameriketan XVIII. mendearen erditik XIX.. endearen lehen herenera bitartean garatu zen neoklasizismoa deritzan estiloa. Barrokoaren eta rococoaren enfasi eta bitxizalekeriaren aurkako erreakzio gisa sorturik, Antzinateko Greziako eta Erromako artearen imitazioa edo interpretazioa da neoklasizismoaren ezaugarri formal nagusia.

Ereduzkotzat harturiko Antzinatearen berreraikuntza hau artearen alor guztietara zabaldu zen. Guztiarekin ere, Europako hainbat herrialdetan neoklasizismoak zerikusia izan zuen iragan hurbileko joera jakin batzuekin: barroko puristarekin Italian, barrokoaren alderdi klasikozalearekin Frantzian, estilo erromanistarekin Espainian, neopalladismoarekin Britainia Handian.

Neoklasikoak ofizialtasun izaera hartu zuen zenbait herrialdetan, hala nola Frantzian Napoleonen garaian (Inperio estiloa) eta Estatu Batuetan (Greek Revival).

Estilo neoklasikoa desagertzean, hautsi egin zen Europako artearen batasuna: Italian beste Berpizkunde batera itzultzen ziren bitartean, Frantzian eta Ingalateinspirazio iturria Erdi Aroan zuten estiloak nagusitu ziren. Nolanahi ere, neoklasizismoak bizirik iraun zuen luzaro estilo berrien ondoan, gainbeheraren iruditzat hartu ohi den akademizista izeneko estilo bihurturik.

Alabaina, aristokraziaren aurkako erreakzio moral eta filosofikoa ere bada neoklasizismoa.

Artearen teoria neoklasikoaren oinarrian mimesi kontzeptu aristotelikoa aurkitzen da; horren arabera arteak errealitatea erreproduzitzen saiatu behar du, arau errazionalekin bat datorrelarik beti ere. Izan ere, arteari buruzko gogoeta inoiz ez zen XVIII. mendekoa bezain sakona eta ugaria izan, orduan sortu baitziren artearen filosofia edo estetika eta arte kritika. Hala beraz, neoklasizismoa Ilustrazioaren mende hartako alderdi bat da. Antzinatearen berragertze horrez gainera, filosofiak eragindako izpiritu berri baten ondorioa ere bazen: arteak, atsegina baino areago, heziketarako bide behar zuen izan. Morala, beraz, estetikaren eremuan barrura sartzen da. Entziklopedisten izpiritu zientziazale eta errazionalak bat egiten du Rousseauk aldarrikatu zuen izadirako itzulerarekin. Sentiberatasun berri hark, beraz, izadiaren eta ohituretako bakuntasunaren alderako jaidura eragin zuen.

Rococoaren artifizialtasunaren aurkako erreakzio honek, bestalde, linea, forma, kolore eta gaietan halako zurruntasuna ekarri bazuen ere, rococoaren axaleko sentimenduen jokoak estali eta antzaldaturiko giza izpirituaren zenbait alderdi agerian jarri zituen.

Izan ere, errazionaltasuna eta bertutearen goraipamena ez ziren elkarren kontrakoak. Orobat, Antzinatearen ezagutzak izadiaren bakuntasunera zeraman.

Alabaina, Arkadia galduaren primitibismoa aintzakotzat hartzen zuen orainaldiaren arbuioak Utopia errazionalista baterako joera ere piztu zuen, batez ere zenbait arkitektoren obrari edo proiektuei dagokienean.

Neoklasizismoa Italian sortu bazen ere, Frantzian aurkitzen dira estilo horren aldi eta alderdi esanguratsuenak, burgesiak bultzatzen zuen ideologia ilustratuak zibilizazio klasikoan aurkitu baitzuen bilatzen zuen hiri eta arte eredua. Hori horrela izanik ere, estilo honek Mendebaleko herrialdeak batu zituen lehen aldiz artearen historian, ordu arte inoiz batera aritu ez ziren mugetako herrialdeak barne: Errusia, Eskandinavia, Irlanda, Grezia, etab.

Arkeologiaren garrantzia Antzinatearen ezagutza konplexuago eta zehatzagoa da bigarren itzulera honen eta aurrekoaren arteko bereizgarri formala. Izan ere, Berpizkundean ezagunak ez ziren xehetasun asko agertu ziren XVIII. mendeko arkeologia aurkikuntzen ondorioz.

Mendearen erdialdean azaleratu zituzten Erromako Foroko aztarnak, ordu arte erdi lurperaturik zeudenak, eta indusketa haietan aurkitutako gauzak marrazten eta argitaratzen hasi ziren. Egiteko horretan aipagarriak dira Giovanni Paolo Pannini (1691-1765) eta, batez ere, Giambattista Piranesiren (1720-1778) obrak, batez ere azken horren Vedute di Roma (1748an hasia), Diverse maniere d’adornare i camini (1769) eta Vedute di Paestum (1778). Garai horretan, halaber, Tivoli eta Villa Adrianako hondakinak aurkitu zituzten, eta Herculanon (1738) eta Pompeian (1748) indusketak egiten hasi ziren.

Hainbat liburuk eman zuten horien berri: Antichità di Ercolano esposte (1757-1792), zortzi liburu bikain; Charles-Nicolas Cochinen Lettres sur les peintures d’Herculanum (1751), etab. Museoak egin behar izan zituzten materiala gorde eta erakutsi ahal izateko, eta aurkikundeok grabatu liburuen bidez zabaldu ziren Europa osoan zehar. Alabaina, benetako berrikuntzak Greziako artearen aurkikundetik etorri ziren.

Adibidez, Paestum eta Siziliako tenpluek doriar estiloa agertarazi zuten, Berpizkundeaz gero erromatarra edo toscanarra izenez ezagutu zen “doriar” haren aurrean. Eta azkenik, Grezian bertan egindako ikerketen emaitzak zabaldu zituzten hainbat autorek: Julien David Leroy (1758), James Stuart eta Nicholas Revettek (1762); “arkeologiaren aitatzat” hartu ohi den Johann Joachim Winckelmannek (Antzinateko artearen historia, 1764), Gotthold Ephraim Lessingek (Laokoonte edo margolaritzaren eta poesiaren mugak, 1766).

AldiakB i aldi bereizi ohi da neoklasizismoaren barnean. Lehenengoa 1755etik aurrera garatu zen, Erroman batez ere. Aldi horretan, Anton Raphael Mengs pintoreak eta J. J. Winkelmann arkeologoak ideia berriak finkatu zituzten, baita molde garbian adierazi eta aldarrikatu ere. Bigarren aldia 1770 inguruan abiatu zen. Aldi horretan, Robert Adams britainiar arkitektoak, Jacques Louis David frantses pintoreak eta Antonio Canova italiar eskultoreak aurrekoen teoriak garatu zituzten nork bere sailean eta, modu horretara, estilo berria Europa guztian barrena zabaltzen lagundu zuten.

ArkitekturaErromako arkitektura klasikoaren berreraiketa da arkitektura neoklasikoaren bereizgarria.

Ereduekiko hala holako leialtasuna gordetzeaz gainera, elementu etruriar, heleniar edo egiptoarrak itsatsi ziren eraikuntza horietan. Zorroztasun formala, lerro zuzenaren hoztasuna eta bolumenen zurruntasuna ziren beti ere jarraitu beharreko printzipioak. Arkitekto neoklasikoek, barrokoari zegozkion apaingarrien fantasiaz asperturik, dekorazio guztia alde batera utzi zuten.

Zutabea eta frontoia izan ziren forma eta egitura-elementu neoklasiko nagusiak. Arkitektura zibilak erlijiosoak baino askoz garrantzi handiagoa hartu zuen, gizarte burgesak eraikuntza publikoak bultzatu baitzituen: liburutegiak, merkatuak, museoak, ospitaleak, presondegiak, etab. Ildo beretik, hirigintzak eginkizun garrantzitsuagoa eta funtzio gehiago beretu zituen.

Arkitekturari dagokionez, beranduko barrokoaren eta rococoaren moldeak arbuiatu eta errazionaltasunaren eskakizunak aldarrikatzen zituzten idazki teorikoak argitaratu zituzten neopalladianoek Ingalaterran, Laugier-ek Frantzian, Lodoli eta Miliziak Italian.

Eskultura Eskultura klasikoa erromatarrek egindako kopietatik ezagutzen zen, eta greziar jatorrizko eskulturak aurkiturik, haiek bilakatu ziren eskultura neoklasikoaren inspirazio iturri. Eskultore neoklasikoek gizakiaz gorako perfekzioaren kanonak bilatzeari ekin zioten, eta marmolaren erabilera hobetsi zuten berriro, gainaldea kontu handiz landuz, gizakiaren larruazalaren tankera ematearren. Bai janzki eta orrazkeren moldeak, eta bai gorputz jarrerak ere, Antzinateko Grezian eta Erroman erabilitakoak ziren. Bestalde, garaitsu hartan aurkituriko eskultura grekoek polikromia galdua zuten eta, jatorriz halakoak zirelakoan, marmol zuria erabili zuten eredu klasikoa ahalik eta ondoen imitatu nahiz. Bolumenen kontrastea alde batera utzirik, dotoretasuna profiletik ikusitako masaren bidez lortu nahi zuten.

Aurreko horien ondorioz, edertasun formal handiko eskulturak egin zituzten; baina hotz geratzen dira oro har.

Izan ere, autore askoren ustez, eskulturaren alorrekoak dira neoklasizismoaren obra azpimagarrienak.

Antonio Canova (1757-1822), Johann Tobias Sergel (1749-1814), Gottfried Schadow (1764-1850), Bertel Thorvaldsen (1768-1844) dira estilohorretako eskultore gailenak.

Guztiarekin ere, Europako eskultura, Berpizkundeaz gero, Antzinateko ereduetan oinarriturik zegoen eta, hortaz, ez zen gainerako arteak bezain berrizale gertatu. PinturaIrudien moldaeran estatua klasikoak duen eragina, marrazkiak kolorearen aldean duen garrantzia, eta konposizio argi, bakun eta estetikoa, dira pintura neoklasikoaren ezaugarririk nabarmenenak.

Berpizkundeko autoreak eta Erromako zein Greziako erliebeak dira neoklasizismoaren ereduak pinturari dagokioenez. Izan ere, Herculanon eta Pompeian erromatarren horma pinturak aurkitu zituztelarik ere, erotikoegiak edo zakarregiak ziren ereduzkotzat hartu ahal izateko. Arkitektura elementuak –zutabeak, arkuak, kariatideak…– koadroetan txertatuak agertzen dira, eta ez eranskin soil gisa, koadroari erritmoa ezartzen diotela baizik; bestalde, koadroetako konposizioak antzinako frisoak oroitarazten ditu, luzetara emanik eta albotik argiturik daudelako, eta irudien mugak duten indarragatik.

Jacques Louis David (1748- 1825) frantses iraultzaren eta Napoleonen mireslearen obra, pintura neoklasikoaren gailurra da zalantzarik gabe. Beste zenbait margolari ere nabarmentzekoak dira, horien artean, Anton Rafael Mengs alemana (1728- 1779), estilo berriaren hasieran; John Flaxman ingelesa (1755- 1826) eta Jean Auguste Dominique Ingres (1780-1867), Daviden jarraitzailea.

 

Neoklasizismoa Europan eta Ameriketan

ArkitekturaL ehen aldiz artearen historian, ezaugarri jakin batzuk dituen estilo bat garai berean gauzatu zen (1770-1820), elkarretarik urrun dauden eta guztiz desberdinak diren hainbat herrialdetan.

Britainia Handia herri emankorrena izan zen arte mota honetan; Italiak baino lehenago agertu zuen klasizismorako joera Inigo Jones (1573-1652) Palladioren jarraitzailearekin. William Chambers-ek (1723-1796) tradizio hori areagotu zuen. Robert Adamek (1728-1792) garrantzi handia eman zion barne dekorazioari.

Henry Hollandek (1745- 1806) neo-grekoa edo Greek Revival joera abiarazi zuen; William Wilkins (1776-1839) eta Robert Smirke (1780-1867) dira joera horren arkitekto nagusiak; lehenak Londresko National Gallery egin zuen, eta British Museum bigarrenak. John Soane (1753- 1837) neoklasizimoa berritzen saiatu zen eta George Dancek (1741-1825), kontzepzio erromantikoak agertu zituen. John Nashek (1752-1835) eraikuntza multzo handiak egin zituen: Londresko Regent’s Park, Cumberland Terrace (1827).

Frantzian, J. A. Gabrielek (1698-1782) neoklasizismorako trantsizioa bideratu zuen: Opera (1753), Concorde plaza (1762- 1770). Sainte-Geneviève eliza (gaurko Panteoia) Germain Souffloten (1713-1780) obra da.

J. D. Antoinek (1733-1801) La Monnaie jauregia (1777) eraiki zuen. J.Peyre (1730-1785) eta Ch.. e Wailly (1730-1798) neoklasiko zorrotzaren jarrailtzaileak ziren, eta Odeon antzokia (1782) eraiki zuten. Halaber, azpimarratzekoa da Victor Louisen (1731- 1802) Bordeleko antzokia (1780).

E. L. Boullé (1728-1799) eta C.

N. Ledoux (1736-1806), besteak beste, arkitektura proiektu utopikoen egile izan ziren. Napoleonen etorrerarekin, arkitektura eta hirigintza, are gehiago, agintaritzarenzerbitzura jarri ziren. Arkitekto nagusiak Charles Percier (1764-1838) eta Pierre Fontaine (1762-1853) izan ziren.

Italian, hasierako arkitekto interesgarrienak Lonbardian bildu ziren: Giuseppe Piermarini (1734-1808), Milango Scala antzokiaren egilea (1778), Simone Cantoni (1739-1818), Luigi Canonica (1762-1844). Napoleonen garaian, Giovanni Antonio Antolini (1756-1841) eta Luigi Cagnola (1762-1833) nabarmendu ziren.

Erroman, Luigi Valadier-ek (1762- 1839) proiektu handietan esku hartu zuen (Piazza del Popolo).Espainian, San Fernandoren Akademiak zabaldutako arauetan oinarritu zen neoklasizismoa Espainian.

Bestalde, Italiatik arkitekto asko joan ziren Madrila, beren kabuz edo Espainiako erregeek deiturik. Ventura Rodríguez (1717-1785) eta Juan de Villanueva (1739-1811) dira espainiar arkitekto nabarmenenak.Germaniar herrialdeetan, Friedrich Gilly (1772-1880) berritzaile handia izan zen Berlinen.

Karl Friedrich Schinkel (1781- 1841) aurrekoaren dizipuluak estilo klasikoa zabaldu zuen Prusian.

Errusian, Katalina II.ak eta haren ondokoek ahaleginak egin zituzten, San Petersburgori lehenbizi eta Moskuri gero, hiriburuari zegokion duintasuna emateko.

Xede horrekin, kanpoko arkitektoakekarri zituzten: Charles Cameron (1740-1812), Giacomo Quarenghi (1749-1817), etab.

Errusian bertan ere arkitekto ohargarriak sortu ziren, hala nola Andrejan Dimitrievitx Sacharow (1761-1811).

Ipar Ameriketako Estatu Batuei dagokienez, inon ez du arkitektura estilo batek demokraziaren sorrerarekin bat egin herrialde horretan bezala. Izan ere, independentzia eta nazioareneraikuntza estilo horren hedapenarekin batera agerturik, tenplu grekoa eraikuntza publikoen eredu bihurtu zen: Richmondgo Kapitolioa (1785-1789), Virginiako Unibertsitatea (1804-1827).

EskulturaE skulturaren berrikuntza antzinazalea Erroman abiatu zen, hau da, Antzinateko obrak bertatik ezagutzeko bidea ematen zuen hirian. Hala beraz, Erromako egonaldia ezinbestekoa gertatu zitzaien orduko eskultoreei.

Antonio Canova (1757-1822) da Italiako eskultore neoklasiko nagusia. Antzinateko arteari buruzko teoriak bereganatu zituen, eta mitologiaren ildotik egindako eskultura multzoetan —Amodio eta Psike (1787-93)—, neoklasizismoaren teorialariek hobetsitako ezaugarriak agertu zituen: perfekzio formala, dotorezia eta fintasuna, sentsualtasun sotila. Napoleonentzat ere lan egin zuen, eta bere eragina Europa osora hedatu zen. Canovarenondoren, Lorenzo Bartolini (1777-1850) da italiar eskultore aipagarriena.

Frantzian, Errepublika aldarrikatu aurretik klasizismorako joera agertua zuten zenbait autorek, Bouchardon, Pajou eta abarrek. Halaber, Antzinaterako joeraren ukitua dute Antoine Houdonen (1741-1824) busto ezagunek (Voltaire, Rousseau).

Bestalde, Errepublikaren idealek Antzinaterako itzulera erraztu zuten. Napoleonen garaianhainbat eskultorek esku hartu zuten obra publikoetan.

Eskandinaviako herrietan, Johan T. Sergel (1740-1814) suediarra ohartzekoa bada ere, Bertel Thorvaldsen (1768-1844) daniarra nabarmentzen da beste eskultore guztien gainetik. Haren obrak Canovarenak baino hotzagoak dira, nahiz eta eskultura zehatzak eta argiak diren, edertasunaren ideala lortu nahian beti ere. Ospe handia bildu zuen bere garaian, eta obra anitz moldatu zuen bere lantegian.Britainia Handian, Thomas Banks (1735-1805) eta John Flaxman (1755-1826) dira eskultore garrantzitsuenak. Estetika klasikoaren eraginaz gainera, arte gotikoarena ere azaltzen da bien obretan. Gogoangarria da Ingalaterra osoan zehar egin zuen hilen omenezko monumentu saila.

PinturaNeoklasizismoaren estetika ez zen beste arteetan bezain homogeneoa gertatu pinturan. Arte gotikoaren aztarnak eta erromantizismoaren trataera printzipio neoklasikoekin nahastu ziren artista askoren obran.

Italian, G.P. Pannini (1691- 1765) eta G. Piranesi (1720-1778) aitzindarien ondoko belaunaldiko pintoreak Napoleonen zerbitzura jarri ziren: Camuccini (1771-1844), Giani (1758-1823) eta Andrea Appiani (1754-1817), Italiako pintore neoklasiko gailena.

Alemanian, eta Eskandinavian, Anton Raphael Mengs (1728-1779), alemaniar pintore eta teorikoak hogei urte inguru eman zuen Erroman. Orobat, Karlos III.aren gorteko pintorea izan zen Madrilen. Nicolai Abildgaard (1743-1809) daniarrak eragin handia izan zuen herrialde horietako neoklasizismoaren garapenean.

J.A. Carstens (1754- 1798) aurrekoaren dizipulu eta herkideak eragina izan zuen Thorvaldsenen obran eta germaniar paisajegile klasikozaleetan.

J.H.W. Tischbein alemana (1751- 1829) batez ere erretratugile gisa nabarmendu zen (Goethe Erromako landa aldean, 1787).

Britainia Handian, neoklasizismoaren barnean sailka daitezkeen zenbait pintorek erromantizismoaren lehen aztarnak agertarazi zituzten: Gavin Hamilton (1723-1798) eskoziarra; J.

Hamilton Mortimer (1741-1799); Alexandre Runciman (1736- 1785). Alabaina, Johann Heinrich Füssli suitzarrak (1741-1825) eragin erabakigarria izan zuen herrialde horretako pinturaren norabidean.Frantzian, pintore neoklasikoetan handiena, Jacques Louis David (1748-1825) da.

Erroman egin zuen egonaldian (1774-1780) estilo berriaren alde egin zuen. Gai heroikoa tratatu zuen koadro garrantzitsuetan:Belisario (1780). Iraultzaren politikan zuzenki esku hartu zuen, eta garai hartako gertakariak ere islatu zituen hainbat obratan.

Bonaparteren aldekoa bihurturik, heroi gisa irudikatu zuen enperadorea: Koroatzea (1805- 1807). Gerora gai mitologikoak landu zituen, eta haren erretratuak ere guztiz kontuan hartzekoak dira. Jean Auguste Dominique Ingres (1780-1867), bestalde, pintore neoklasiko handienetakoa da; gai asko ukitu zituen: mitologikoak, historikoak, erretratuak, biluzi femeninoa, etab.

 

Arkitektura Nafarroan

Estilo neoklasikoa XVIII. mende bukaera aldera hasi zen zabaltzen, Nafarroan bezala beste tokietan ere, antzinako joera greko-erromatarrak oinarritzat harturik eta ordura arte indarrean zegoen barrokoaren aurkako erreakzio modura. Garai horri dagokionez ez zen, ekonomiaren ikuspuntutik begiratuta, momenturik egokiena Nafarroan eraikin asko egiteko, izan ere hainbat gerren eraginez giroa nahastua eta pobretua baitzegoen: Konbentzio frantsesaren aurkako gerra, lehenik; ondoren Napoleonen kontrakoa eta, azkenik, lehen karlistaldia, 1833. urtetik 1839 arte.

Estilo honetako obra gehiago egin zitezkeen, beraz, egoera baketsuagoa izan balitz; hala ere, neoklasizismoaren joerak ia ehun urte indarrean iraun zuenez, badira, bai arte erlijiosoaren barnean bai zibilean ere, estilo honetako hainbat eraikin eta obra.

Iruñeko katedrala L au mende lehenago egindako katedral gotiko honi ukituneoklasikoa eman zitzaion, estilohonetako fatxada erantsiz, 1783.. rtean Ventura Rodríguezek diseinaturiko planoei jarraikiz. Fatxada neoklasiko horrek erdialdean lau zutabe ditu korintotar formako kapitelekin, eta horien buru eginez frontoia du, kabildoaren armarriarekin. Parte horren beheko aldean, bestalde, ate bat dago eta horren gainean balkoi barandadun bat; aurrealde guztia, gainera, alboetan dauden bi dorreekin loturik aurkitzen da.

Dorre horietako bakoitzak beheko aldean bi leiho dauzka bata bestearen gainean; erdialdean friso bat dago, eta hortik gora beste zatia; zati horretan erlojuak daude, bata eguzkikoa eta bestea mekanikoa. Ondoren gorputz oktogonal bat dago eta bertan zutabe korintotarrez eraturiko arkuak; horien barnean daudeelizaren kanpaiak. Azkenik erlaitza dago, eta ororen buru kanpai itxurako kupulatxoa.

Katedral honetan egindako berrikuntza hauek, Nafarroan eginiko lehen lan neoklasikoak izanik, eredu gertatu ziren ondoren egingo ziren beste askorentzat ere.

Corellako San Migel elizaHerriko elizarik zaharrena den honek mendeetan zehar hainbat berrikuntza izan ditu, horien artean 1797. urtean Fernando Martínez arkitektoaren gidaritzapean egin zena. Garai horretan elizako dorreei neoklasizismoaren ukitua eman zien horietan egindako txukuntze lanetan.

Alesbesko San Frantzisko Xabier kaperaHerri honetako Santa Eufemia parrokiaren jatorria XIV. mendekoa izanik ere, estilo nagusia barrokoa du. Denboran zehar eginiko berrikuntzetan erantsirik, hiru kapera ditu barnean, horietako bat neoklasikoa, hain zuzen ere San Frantzisko Xabierrekoari eskainia. Kapera hori egiteko lanak XIX. mende hasieran hasi ziren, Fernando Martin eta MiguelHermosillak eginiko proiektuen arabera. Oinplano eliptikoa du, eta estalkitzat duen kupula ederra ere eliptikoa da. Zutabeak apaingarri gabeak ditu, eta pilastrak ildaxkaz edertuak; horien fusteak, bestalde, marmol itxura ematen dioten polikromiaz pintaturik daude. Eliz barnetik kapera honetarako sarrera eratuz puntu erdiko arku bat dago, tinpano bat duelarik goiko aldetik eta honen gainean bi aingeru. Marcillako agustindar errekoletoen komentuaA spaldian eraikitako komentua da, baina 1755. urtean utzi behar izan zuten fraideek, erortzeko arriskuan zegoela eta. Urte batzuk geroago, hots, 1773. urtean, ekin zioten komentu berria egiteari, zister ordenako anaia lego batek eginiko planoen arabera eta Ignacio Asensio arkitektoaren gidaritzapean; kupula eliptikoak ditu, lau arku semizirkularrez eratuta. Desamortizazioaren ondorioz zister ordenak 1835. urtean Marcillatik alde egin behar izan zuen, eta 1864. urtean, gaur arte bertan segitzen duten agustindar errekoletoek erosi zuten.

Asensiok eginiko obra neoklasikoa, nolanahi ere, galdu egin da hein handi batean, mende honetan egindako zenbait eraberritze direla medio.

Faltzesko Natividad parrokiaE lizan geratzen diren zati zaharrenak aztertuz, badirudi lehenengo eraikina XIII. mendean egin zela. Dena dela, parrokiak gaur egun duen itxura 1779. urtean egindako berregituraketatik datorkio, garai horretan Ignacio Asensio arkitektoaren gidaritzapean bi urte iraun zuten lanak egin baitziren.

Elizak gurutze latinoko oina du, hiru zatitan banaturiko nabe zabal batekin, eta alboetan kaperak ditu; absidea, bestalde, sakona da.

Eliz gurutzearen gainean lau leiho daude, eta horietan palma itxurako edergarriak eta kerubin buruak aurkitzen dira; apaindura horietatik abiatuz, goitik behera datozen erramu txirikordak sortzen dira, bukaeran lorez edertuak. Azkoiengo San Joan Ebanjelariaren parrokiaE liza hau 1826. urtean hasi eta zazpi urte geroago bukatu zen, Manuel Angel Chávarri arkitektoaren gidaritzapean. Parrokia eder honek hiru nabe ditu, erdikoa beste biak baino askoz ere zabalagoa, eta erdiko nabe horren bukaeran dago kapera nagusia.

Aipatu hiru nabeak eratuz lau zutabe erraldoi daude elizaren erdian; kolore polikromoak areagotu egiten du zutabe horien handitasuna eta edertasuna. Erdiko kupula ere handia da, eta eustarku gainean eraikia dago. Alloko Santa Maria parrokia Pedro Nolasco arkitektoak eginiko planoen arabera eta haren gidaritzapean hasi zirenparrokiaren eraikuntza lanak, 1805. urtean. Lan horiek luze joko zuten bi arrazoi nagusi direla medio: Batetik frantsesen inbasioa, 1808. urtetik 1817.. rtea arte; eta bestetik, egin berria zuten kupula erori egin zelako, astunegia zela eta. Estilo neoklasiko berantekoa da beraz, eta 1821. urtean bukatu zuten. Parrokiak nabe bakarra du, lauki-zuzena eta sei zatitan banatua; zutabeak joniarrak dira, eta arkuak puntu erdikoak.

Bai nabea bai absidea kanoi erdiko ganga batez daude estalirik. Noain-Imarkoaingo akueduktua I ruñetik 16,5 kilometrora dagoen Zubitzako iturburutik sortzen zen ura Iruñearaino eramatearren egindako lana da. Lehenengo planoak, 1774. urtean, Francisco Genci ingeniari frantsesak egin zituen. Zortzi urte geroago, Genciren egitasmoa onartu ez zelako, Ventura Rodríguezek aurkeztu zuen plan berria.

Lanak 1782. urtean hasi ziren eta zortzi urte geroago bukatu, Santos Ochandateguiren gidaritza teknikoaren pean. Akueduktu honek 1.245 metroko luzera du eta puntu erdiko 99 arkuz dago osatua; arku horiek saihetsetan neurri berdintsua badute ere, garaiago bihurtzen dira erdi- aldera jo ahala.

1790eko ekainean iruindarrek, bi urte lehenago Luis Paretek diseinaturiko iturrietan isurtzen zen Zubitzako ura edan ahal izan zuten lehenbiziko aldiz.

Mende bat geroago, hots, 1895.. rtean, Artetatik ekarritako ur hornikuntza berria ezarri zenetik aurrera, akueduktu honen erabilera pixkanaka jaitsiz joan zen.

Gaur egun egoera onean badago ere, aspaldidanik ez du akueduktu funtziorik betetzen. Mende honetan, bestalde, zutarri bat kendu zioten azpitik pasa behar zuen trenbideari tokia egiteko; geroago, Nafarroako autopista egiterakoan akueduktuaren azken zatia eraitsi zuten. Tafallako Plaza BerriaXIX. mendean hiri antolamendu berri bati ekin zitzaion Tafallan, eta horren kariaz sortu zen Plaza Berria. Plaza hori egiteko Karlos III.aren jauregitik geratzen ziren hondakinak desegin behar izan zituzten, bidenabar bertako zenbait material hartarako erabiliz.

Udalak Martin de Sarasíbar arkitektoa izendatu zuen lanak zuzentzeko, 1862tik 1866 bitartean egin zirenak. Plazak luzeran 89,50 m eta zabaleran 30,40 m dituen lauki zuzena osatzen du; lau aldeetako batek errepide nagusiaren zatia eratzen du, eta gainerantzeko beste hiruretan arkupeak daude; erdikoak 27 arku ditu, eta saihetsetan beste 9 arku arku daude. Eraikuntzaren erdigunean udaletxea dago; beste zatietan bezalako puntu erdiko arkuak eta horien gainean balkoiak badaude ere, besteetan ez dauden edergarriz hornituak dira udaletxearenak. Udaletxeak sarreran zutabeak eta pilastra toscanarrak dauzka, eta goiko solairuak harlanduz eginak daude, ororen gain herriko armarriak ezarrita daudela.

 

Arkitektura Araban

Arte neoklasikoaren adierazpen bikainenak arkitekturaren alorrekoak izan ziren Araban, baina egoera ekonomiko eta politiko nahasia zela eta, eraikuntza gutxi eraiki ziren berri-berritik; lehendik eginik zeuden eraikuntzen zaharberritze eta egokitze lanak («maestreo» deituak) edo parrokiei atal berriak (dorreak, ataurreak, koruak…)eransteko egindakoak izan ziren lan gehienak. Bestalde, ordu arteko arkitektura erlijiosoaren nagusitasunaren aurrean, hirietako arkitektura zibilaren eta hirigintzaren indar hartzea izan zen, oro har, neoklasizismoak ekarri zituen ezaugarri nagusietako bat.

Hirigintzako proiektu errazionalistak egin ziren, soilak eta trinkoak, eta hiritarren ongi izatea, osasun publikoaren eta zerbitzuen hobekuntza bilatu zen batez ere. «Maestreo» edo egokitze lanei dagokienez, oro har, taulamendu apaingarriak, pilare laukituen gainean eraikiak, etaordena joniarraren erabilera dira ezaugarri nagusiak.

Arabar neoklasizismoko arkitekto aipagarriena Justo Antonio de Olaguíbel gasteiztarra da (1752-1818). Lan zibilak zein erlijiosoak egin zituen, Arabako Lautadan eta hiriburuan, baina Gasteizen egindako eraikuntza zibilak ditu bereziki aipagarriak: Plaza Berria, Los Arquillos, etab.

Plaza Berria eraikitzeko lanak1781ean hasi zituen, eta 1790ean amaitu, udaletxearen eraikuntza burutu zenean. Lau aldeetatik itxitako plaza da, estilo neoklasikoari dagokion eta Espainian garai hartan egin ziren plazak bezala, errazionalista eta monumentala.

Alde batean udaletxea dago, eta gainerako hiru aldeetan etxe partikularrak. Frantziako plazetan bezala, kanpoaldeko fatxadek erregularrak behar zuten izan, baina barnealdekoak ez.

Horrela, barnealdeko fatxadenantolaketa ez da erregularra. Arkupeduna dute behe solairua, puntu erdiko arkuz osatua; sarreretan, sarrerak non diren nabarmentzeko, harroinak daude, habeen ordez. Lehen solairuko balkoiak hiruki formako frontoiez eta frontoi biribilduez, txandaka, burutuak dira, eta bigarrenekoek, berriz, arkitrabe ildaxkatu bat bakarrik dute. Udaletxea da plazako lau aldeetako eraikuntzetan bereizten den bakarra: ataurrea sei zutabe toscanar askeez osatua da; balkoibalaustraduna du, eta, goialdean, ataurrearen zabalera bereko hiruki formako frontoi bat.

Plaza Berriari hiriko gainerako eraikuntzekiko lotura bat emateko, eta hiriaren alde garaienaren eta plazaren arteko desnibela gainditzeko, Los Arquillos etxeak egin zituen Olaguíbelek.

Arkupe handiz hornitu zituen eta plataforma moduko kaleak, zurubiak eta maldak eraiki zituen, desnibela gainditzeko, kaleak kantoien bidez lotzen zirela. Lanhoriekin neoklasikoan hain garrantzitsua izan zen San Fernandoko Akademiaren ideiak sartu zituen Olaguíbelek Araban, eta Gasteizko zabaltze urbanistikoari hasiera eman zion era horretan.

Gasteizko arkitektura zibilean eta hirigintzan garrantzia izan zuten, orobat, ondoko arkitektoek ere: Silvestre Pérez (Gasteizko antzokia, 1820-1822), Mateo de Garay (erietxeko planoak), Angel de Chávarri (Espolón lorategi berrien planoa). Aipagarria da, era berean, Martín de Saracíbar, Diputazioaren Jauregiaren egilea. 1833-1858 bitartean eraikia da jauregia. Bi albo gorputz irten ditu, leiho eta balkoidunak.Bi gorputz horien artean gorputz nagusia dago, alboetakoak baino apur bat sartuxeagoa. Sarreran harrizko zurubi handi bat dago, eta zurubi buruan zutabe toscanarrez osaturiko ataurre bat.

Zutabeek taulamendu eta balaustrada bati eusten diote; balaustradaren atzean pilare laukitu joniarrak daude, eta guztiaren gainean, Arabako armarria.

Obra erlijiosoei dagokienez, gutxi izan ziren berritik eraikiak.

Olaguíbelek berak Gasteizen eraiki zuen Magdalena komentua da horietako bat. Komentu honetako fatxada Madrilgo arkitektura barroko eta Berpizkundekoari jarraikiz egina da: fatxada luze estua da, bi pilare laukitu ditu, etzanetara jarriak, eta Mariaren M letra soilaz apaindutako hiruki formako frontoi batez burutua da. Fatxadako parterik aipagarriena eta klasizistena atea da, marmol beltzezko bi zutabe erdiz osatua. Zutabeek kapitel elkartuak dituzte, eta haren gainean ataburua eta arkitrabea daude.

Eraikuntza pribatua denez, ez da Plaza Berria bezain obra zurruna: osagai rococo batzuk agertzen dira, eta baita tradizio barrokoaren kutsua ere, materialetan edo eraikuntzak eratzen dituen argi-ilunetan esaterako.

Dena dela, ez da Olaguíbelek egina Araban estilo neoklasikoan eraiki zen obra erlijioso nagusia.

Aramaioko Ibarrako eliza egile ezezagun batena da, XIX.. endean eraikia. Estilo neoklasikoko elizen eredua betetzen du, eta dekorazioari dagokionez oso eraikuntza trinkoa da; arkitekturak du garrantzia beste ezeren gainetik. Oin poligonala du, eta abside zuzena, kupula batez burutua. Barnealdean, albo banatan, puntu erdiko arku handiak ditu, alboko aldareen babesgarri.

Oinen fatxadan, berriz, frontis batdago, pilare lauki-zuzenak eta hiruki formako frontoi bat dituena; frontisaren aurrean zurubi bat dago. Erretaulak eta altzariak eliza eraiki zen garai berekoak dira, eta horrek batasuna ematen dio eraikuntzari.

Eraikuntza zaharrak osatzeko egin ziren lanetan aipagarria da, bereziki, dorreen eraikuntza, Arabako Lautadan molde berezi bat sortu baitzen, Olaguíbelen lanari esker. Arriagako dorrea izan zen (1787), hain zuzen, estilohorren aitzindari. Oin koadroa du, eta bi gorputz, erlaitz batek bereiziak: behekoa goikoa baino garaiagoa eta leuna da; goikoak barrurantz sartuak ditu angeluak, eta angeluetan zutabeak daude, kanpandorreko lauki zuzenean inskribaturiko puntu erdiko lau arkuei eusten dietela. Dorre horretan oinarriturik egin ziren, besteak beste, Antoñanakoa edo Dulantzikoa. Azpimarratzekoak dira, bestalde, Olaguíbelek egin zituen ataurreak (Aberasturiko San Esteban elizakoa, Miguel Marcoletak amaitua) eta sakristiak ere, Eltziegoko San Andres parrokiakoa adibidez. Azken horrek oin biribila du, pilare laukituen bidez zortzi ataletan banatua; lau ataletan puntu erdiko arkuak daude; gainerakoak estuagoak dira, eta sarguneak dituzte hormetan, ebanjelarien irudiak gordetzen dituztenak. Esfera, pilare laukituek eutsia, erdiko kupula batez burutua da.

 

Arkitektura Bizkaian (I)

 

Gernikako Batzar Etxea

Gernikako jauregia Euskal Herriko eraikuntza zibil neoklasiko nagusietakoa da. Antiguako Andre Mariaren ermitaren hondakinen gainean dago eraikia. XV. mendeaz gero, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiak Gernikako arbolaren itzalean biltzen ziren, eta Andre Mariaren ermitan zin egiten zituzten foruak.

1826-1833 bitartean eraiki zen gaur egungo eraikina, Antonio Echevarría arkitektoaren arabera.

Foruak indargabe gelditu ziren arte bildu ziren bertan Batzar Nagusiak, eta berriro indarrean ezarri zirenetik (1981) aurrera.

Gaur egun museoa da.

Behe Erdi Aroaz gero gatazka ugari izan ziren Bizkaiko jaurerriaren eta Bilboren artean, lur eremuak eta merkataritza eskubideak zirela eta. Bizkaiko jaurerriak saio ugari egin zituen Bilboko merkatarien gorakadari oztopoak jartzeko. Ez da harritzekoa, beraz, 1790ean Batzar Nagusiek José Ramón de Aldamari proiektu bat agintzea Gernikako ibaiadarra bideratu eta Mundakan portu berri bat eraikitzeko; izan ere, proiektu hari esker Bilbok merkataritzan zuen nagusitasuna amaitu zitekeen.

Baina ez zen hura Bizkaiko Jaurerriaren proiektu bakarra. Jaurerriaren gobernuaren egoitza Gernikan eraiki nahi zuen.

1792an Aldamak portu berriaren proiektua aurkeztu zuen, baina Konbentzioko gerraren hasierak (1793) bertan behera utzi zuen lan hura. 1801ean Simón Bernardo Zamacolak proiektuaren alde egin zuen Batzar Nagusietan, baina portua Abandon egin behar zela proposatu zen. Godoyk proposamen haren alde egin zuen, eta hilabete gutxiren buruan Errege Ordena batek baimena eman zuen Abandoko “Bakearen Portua” eraikitzeko.

Hura izan zen, hain zuzen ere, Zamakolada izeneko matxinada(1804) sorrarazi zuen arrazoietako bat. 1804ko gertaeren ondoren proiektua ezeztatu egin zen, baina ez zen erabat baztertu.

Foru errejimena ezeztatu zela-eta Bilbo armadaren mende zegoela, Godoyk bere omenezko izena zuen portuaren proiektuari ekin zion berriz ere.

Hala, 1805ean Silvestre Pérezek jaso zuen Abandoko portuarenproiektua egiteko eskaera. Aranjuezko matxinadaren ondoren (1808), Godoyren beherakada eta gerra etorri ziren. Baina gertaera horiek ere ez zituzten Bizkaiko Jaurerriaren eta Gernikaren asmoak aldatu. 1822an diputazioak Juan Bautista Belaunzarán arkitektoari beste txosten bat eskatu zion Gernikako ibaiadarraren kanalizazioari buruz. Biurte geroago Batzar Etxe berria eraikitzeko Antonio Echevarríak egindako planoa onartu zen, eta “greziar-erromatar” estiloa zuen eraikuntza haren lanak hasi ziren.

Karlistaldiaren ondorioz portua eraikitzeko proiektuak eta Batzar Etxeko lanak bere horretan gelditu ziren (1833).

Antzina Bizkaiko elizate bakoitzak ordezkari bat bidaltzen zuenGernikara Jaurerriaren arazoak eztabaidatzera. Batzar horiek Gernikako Arbolapean egiten ziren, eta foruak Antiguako Andre Mariaren ermitan zin egiten ziren. 1410ean ermita berritu egin zuen Gonzalo Moro korrejidoreak, eta harrezkero, euria egiten zuenean, ermita berrian ospatzen ziren Batzar Nagusiak.

1665ean harrizko eserleku gehiago jarri ziren Jaunarenaren inguruan,korrejidore, diputatu, alkate, mailegatzaile eta diruzainarentzat.

1668an zin egiteko elizaren barruan sakristia eraiki zen, bertan Bizkaiko Artxiboa egon zedin, eta 1700ean herrietako ordezkarientzako zurezko eserlekuak egin ziren. Antzinako eraikin haren hondakinetan Antonio Echevarríak egin zuen proiektuaren arabera, etxe berriaren erdialdean ermita obal bat zegoen, bilerera aretoa izango zena, eta kanpoaldean, arbolaren parean,tenplu txiki antzeko bat, Partenoiaren aurrealdearen kopia txikia.

Lehendabizi artxiboa eta inguruko aretoak eraiki ziren, eta 1828an Batzar Aretoa.

Batzar Etxearen gune nagusia Batzar Aretoa da; bertan egiten dira Bizkaiko Batzar Nagusien batzarrak. Lehenago esan bezala, antzina batzarrak arbolaren inguruan egiten ziren, eta alboko ermitan, ekitaldi erlijiosoa egitenzen, eta Foruak ere zin egiten ziren. Bi funtzio betetzen zituen, beraz, eraikuntza hark: erlijiosoa eta politikoa. Hortaz, Batzar Areto berriak bi ikuspegi horiek bildu behar zituen, eta esan daiteke eliza-parlamentu bat dela. Gaur egun eginkizun erlijiosoa bazterturik badago ere, aldarea eta bataiarria gorde dira. Diputatuen eserlekuak anfiteatro bateko mailadien antzera jarrita daude, forma eliptikoan. Eserlekuen gainean ikusleen galeria dago, etahorren gainetik Bizkaiko Jaunen erretratuak, Sebastián de Galbarriartuk eta Brustín anaiek eginak.

Erretratu horien gainean zenbait jaunen oroigarri daude, foruak zin egin zituzten data gogoratzen dutenak, hain zuzen ere. 1901ean, aretoko leihoetan Adolfo Guiard pintorearen sei lan berregin ziren; Bizkaiko ohitura eta ikuspegiak agertzen dira lan horietan.

Aldarearen gainean beste beirate bat dago, Serafín Basterrak eta Vicente Larreak egina. Bizkaiko armarriaren osagaiak agertzen dira beirate horretan.

Hasieran esan bezala, XV. mendeaz gero Gernikako arbolaren oinean biltzen ziren Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiak. Gaur egungo haritza 1860an landatu zen eta leku horretan bertan zegoen haritza, Arbola zaharra (hirurehun urte ingurukoa), BatzarEtxeko lorategian dago gaur zutabez inguratuta. Tribunaren atzealdean gaur egungo arbolaren ondorengoa dago; 1979an, hamazazpi urte zituela, landatu zen bertan.

Arbolaren atzeko harrizko tribuna, Batzar Etxea bezala, neoklasizismoaren ezaugarrien arabera egina da. Korintotar estiloko zortzi zutabe ditu aurrealdean,eta frontoian Bizkaiko Jaurerriko armarria. Eraikuntza honen lekuan antzina beste eraikuntza bat zegoen, eta hartan esertzen ziren Batzarretako agintariak. Horregatik, harrizko zazpi aulki daude haren lekuan egin zen eraikuntzan. Gaur egun, tribuna horretan ekitaldi bereziak besterik ez dira ospatzen, hala nola, Lehendakariaren eta Bizkaiko Diputatu Nagusiaren zin egitea. Bestalde, Jose Antonio Agirrek 1936an esan zituen zin hitzak gogorarazten dituen oroigarri bat dago.

Batzar Aretoaren alboan Beiratearen Aretoa dago; Antonio de Echevarríak egin zuen proiektuan areto hau estali gabeko patio bat zen. 1964an Bizkaiko historiari buruzko museo bihurtu zen. Batzar Nagusiak berriz ezarri zirenean areto honi jatorrizko funtzioa itzuli zitzaion. Areto honetan ikusgarria da jatorrizko patioa estaltzen duen beirategi izugarria. Beirategia 1985ean egin zuen Bilboko “Vidrieras de Arte S.A” lantegiak; hura izan zen hain zuzen ere lantegi horretan ordu arte egin zuten beirate handiena.

Gernikako arbolaren sinbolismoa biltzen du beirateak: erdian, Gernikako arbola; alboan “Lege Zarra” idazkuna; Bizkaiko ekonomia jarduerak; eta beiratearen inguru guztian Bizkaiko eraikuntza nagusiak. Bestalde,areto honetan Batzar Nagusiekin zerikusia duten beste zenbait objektu ikus daitezke: botoa emateko erabiltzen ziren zilarrezko bolatxoak (XVII. m.); Diputatu Nagusien aginte makilak (XVIII. m.); idazteko tresnak (XVIII. m.); Bizkaiko Jaurerriko Gobernuan karguaren zin egiteetan izaten zen gurutzea; Batzar Etxearen maketa, etab.

 

Arkitektura Bizkaian (II)

Euskal Herriko hiriburu eta hiri askotan bezala, estilo neoklasikoaren eskutik hainbat berrikuntza egin ziren Bizkaian hirigintzaren alorrean, Bilbon, bereziki. Garrantzi handiko proiektuak sortu ziren, nahiz eta den-denak ezin izan ziren aurrera eraman.

Bilboko San Nikolas inguruan, esaterako, zenbait lan egin ziren, 1786az gero, Loredo sindikuaren eskutik. Hirigunea eraberritzeko asmo haien artean Plaza Berria eraikitzea zegoen, Gasteizkoaren molde berari jarraituz. Plazaren proiektua egiteko eskaera Alejo de Mirandari egin zioten. Haren proiektuak, ordea, ez zuenarrakastarik izan, eta bertan behera utzi zen plazaren eraikuntza, harik eta 1821ean Silvestre Pérezen proiektu bat onartu zen arte. Estilo neoklasiko beteko plaza bat proiektatu zuen hark, Gasteizko Plaza Berriaren antzekoa, baina hura baino monumentalagoa.

Eta plazaz gainera zenbait etxe ere diseinatu zituen.

Eraikuntza lanak, ordea, ez ziren 1828. urtea arte hasi. Lanen lehenengo zuzendaria Antonio Echevarría izan zen; zenbait aldaketa egin zituen baina, oro har, plazak ez zuen kutsu neoklasikoa galdu. Aurrerago beste zenbait aldaketa egin zituen Avelino de Goicoecheak, Echevarríarenondorengoak. Oro har, baditu Gasteizkoaren aldean zenbait desberdintasun: hainbeste aldaketa egin izanaren ondorioz, ez da hura bezain neurritsua; ez zituen haren funtzio berberak ere betetzen, ez erakundeei dagokienez (Bilboko udaletxea ez zen plaza hartan eraiki), ez salerosketari eta jostaketari dagokienez (Plaza Zaharrean egiten ziren horiek), eta hura baino monumentalagoa da, Bilbo bezalako hiri ahaltsu bati zegokion moduan.

Bilboko Plaza Berrikoaz gainera, beste proiektu aipagarri bat egin zuen S. Pérezek: Hiri berriaren eta Bakearen Portuaren planta azaltzen duena, hain zuzen, 1804an egina. Ez zen aurrera eraman, baina garrantzi handiko proiektua da, ilustrazioko ideien eta Bilbok garai hartan zuen indarraren erakusgarri bikaina den aldetik. Oso ideiahandinahia zen, eta bereziki kontuan hartzekoa zuen hiriaren ordenamendu logikoa. Hiri berri bat sortzea proposatzen zuen, gerora Bilboko zabalunea egin zen tokian. Hiri berri hura portuari lotuko zitzaion, Lisboan, Bordelen eta Londresen egin zen bezala, portua baitzen hiriaren gune nagusia; plaza handi bat eraikiko zen San Mamesen eta monarkiako zenbait kideri eskainitako plazen bidez integraturiko kaleak errazionalizatuko ziren.

Bizkaiko arkitektura zibil neoklasikoa badira erakundeen eraikuntza batzuk ere. Lehenengo eraiki zenetako bat Urduñako aduana izan zen, Manuel Martín Carrerak egina 1782-1792 bitartean. Aduanak herriko enparantzara irekia du fatxada; behe solairua arkupeduna da, eta haren gainean beste bi solairu daude.

Erdian tinpano bat du, monarkiaren armarriekin, eraikuntzaren izaera ofiziala aditzeraematen duena. Estilo berean egina da Mallonako kanposantua, Bilbon. 1832-1830 bitartean eraiki zen, Juan Bautista de Belaunzaránen proiektuaren arabera.

Eraikuntza hartatik ataurre neoklasikoa gorde da, lau habe doriarrez osatua. Gerora beste kanposatu batzuk egin ziren, adibidez, Abandoko San Bizente elizatekoa, F. L. de Moñizena.

Neoklasikoak dira, era berean, zenbait udaletxe eta, besteak beste, Bilboko Atxuriko Ospitale Santu Zibila, fatxadan lau habe toscanar dituena, S. Pérezena (1819), edo Bilboko Hiriko Antzokia (1833), gaur egun desagertua.

Arkitektura neoklasiko erlijiosoari dagokionez, Bermeoko Andre Mariaren eliza da Bizkaiko obra aipagarriena. Hasierako proiektua Gabriel de Capelastegui eta J. M. Uribeondorena zen (1783); 1331ko Andre Maria Talaiakoaren eliza gotikoa oso hondatua zenez, han bertan eliza berria eraikitzea zen hasierako asmoa, antzinakoaren tankera eta orientazioa aldaturik betiere. Lehenengo proiektu hura aldatu egin behar izan zen, ordea, Errege Akademiak hala eskaturik.

Bigarrena Manuel Machucarena da, 1790ean onartua. Garai hartan, ordea, eliza berria beste toki batean eraikitzeko ideia zabaldu zen, eta atzera bota ziren ordu arteko erabaki guztiak. Ideia berri horren arabera herrigune berria eraikiko zen, eta udaletxearen aurrean, enparantza nagusian,Andre Mariaren eliza. Bi iritzien artean gorabehera asko izan ondoren, eliza herrigunean eraikitzea erabaki zen. Kokagune berrirako proiektua Silvestre Pérezi agindu zitzaion 1796an. Zenbait etenaldiren ondoren, 1823an hasi ziren lanak, S. Pérezek berak 1820an egindako planoen arabera, eta 1866an inauguratu.

Eliza orube berriari egokitu behar izan zitzaion, Andre Maria Talaiakoarena baino estuago eta luzeagoa baitzen berria: oina luzatu, alboetako ataurreak estutu gurutze besoen pareraino eramanez.

Erromatar tradizioko zenbait elementu erantsi zizkion Pérezek, korupeko habe bikotzak, kupularen 1:1 proportzioa eta ataurre tinpanoduna, esaterako.Ikusgarria da Andre Mariaren elizak eta Bilboko San Nikolasko eliza barrokoak duten antzekotasuna.

Besteak beste, oin oktogonala dute biek ere, erpinen ordez horma sargunedunak dituena, eta lau beso, horietako hiru korudunak. Fatxadaren alboetan bi dorre dituzte, eta prisma batek burutua dute kupula kanpoaldetik. Adituen ustez Bermeoko agintariek beren helburu politikoak lortzeko egitura fisiko egokiena San Nikolaskoari iritziziotela izan daiteke horren arrazoia.

Dena dela, Bermeoko Andre Maria eliza berrizalea izan zela esan daiteke. Barrokoari kontrajartzen zaion estetika du. Erromatar tradizioaren kutsua nabarmena da elizaren soiltasunean, eta ez dago zentzuen asebetetze hutserako ezarritako osagairik, guztiak du morala sendotzeko helburua. Ordena, batasuna, koherentzia eta oreka dira elizak azaldu nahi dituen ideiak. Eta ideia horiek bereziki nabarmen agertzen dira fatxada nagusian.

Fatxada nagusiaren alboetan bi dorre daude, eta dorreen arteko eremua gero eta barnerago sarturiko osagai multzo baten kadentziak betetzen du.

Hala ere, ezin esan daiteke Andre Maria elizaren planoa eta emaitza biak bat datozenik. Batetik, elizaren kokaleku meharra eta enparantzaren sakontasun eza direla-eta, eliza ez da bere osotasun eta handitasunean ikusten; arkitektoak nahiago izan zuen elizaren beraren neurria eta arrazoia mantendu, ingurunearierreparatu gabe. Horrez gainera, amaitzeke gelditu zen dorre bat, eta bestea, berriz, kanpandorre neobarroko batez burutua da, horrek oreka kentzen diola. Azkenik, eraikuntzan erabilitako harri desberdinek tankera bitxia ematen diote hain nabarmen behar ez zuen osagai bati.

Bermeoko Andre Maria eredu hartuta egin ziren, bestalde, Nabarnizko eliza, Aramaioko San Martingoa, Alejo de Mirandarenak biak, Ajangizko Ama Jasokundekoarena (Belaunzarán), eta Muruetako Haurraren Jaiotzarena (A. Goicoechea).

 

Arkitektura Gipuzkoan

Esan den bezala, XVIII. mende bukaeran eta batez ere XIX.aren lehenengo hamarraldietan, neoklasikoan hirigintzak eta arkitektura zibilak indar berria hartu zuten. Funtsezkoa izan zen horretarako Ilustrazioaren pentsamoldearen eragina batetik, eta borbondarren erreformarako joera bestetik. Euskal Herrian zehazki, RSBAP edo Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen berrikuntzarako bultzadak ere izanzuen horretan zerikusirik. Gipuzkoari dagokionez, arkitektura erlijiosoan ere badira garai honetan zenbait obra aipagarri, Mutrikuko Ama Jasokundekoaren eliza, batez ere. Baina hiri moldaketak dira hemen ere nagusi, neoklasikoak bere-bereak dituen errazionalismoa eta handitasuna lantzea bideratzen dutenak.

Honela, eraikuntza zibilak (udaletxeak, justizia jauregiak, etab.), enparantzak, lorategi publikoak eta hilerriak osatzeari ere ekiten zaio.

Donostian 1813ko sute handia erabakiorra izango da hiriaren birmoldaketa nahiataezko eta premiazko egingo baitu. Izan ere, Independentziako gerratean jasandako sute eta sakailak ikaragarriak izan ziren, Santa Maria eta San Bizente elizak, San Telmo komentua eta inguruko 600 bat etxebizitzetatik 36 besterik ez baitzen geratu zutik. 1813ko abenduan Pedro Manuel deUgartemendía arkitekto andoaindarra hautatu zen berreraikitze planoak egin zitzan. Bost hilabete geroago, bere proiektua aurkeztu zuen Ugartemendíak, arkitektonikoki oso aurreratua zena: erdian zortzi aldeko enparantza zuen (zerbitzu zibil guztien kokagune litzatekeena), bertara zortzi kale bideratzen zirela; alboetan beste bi enparantza, koadroa portu aldekoa, eta erdi biribila Santa Maria elizakoa.Proiektu hura, ordea, oso berritzailea zen sute aurreko egituraren ondoan, eta lurren jabe asko proiektuaren aurka altxatu ziren, aurreko orube banaketa errespeta zedin eskatuz. Azkenean, Manuel de Gogorza errejidoreak beste plano bat egin zuen aurreko orube banaketa erabat mantenduz, hau da, lehengo hiriaren berreraikuntza soila proposatuz.

Hori izan zen 1816an Gaztelako Kontseiluak azkenean onetsi zuena. Edonola ere, Ugartemendíak fatxada guztien estiloen bateratzea eta beste zenbait osagarriren (zokalo, hutsarte, erlaitz, teilatu hegal etab.) erregulartasuna ziurtatzen zuen araudia onartzea lortu zuen. Gainera, azkenean Ugartemendía eta Alejo de Mirandak elkarrekin egindako bigarren plano bat atera zen aurrera, sute aurretik zegoen moldaketa gauza askotan errespetatzen zuena.

Donostiako Konstituzio enparantza da berreraikitze prozesu honetan jasotako espazio sinboliko nagusia. Lauki zuzen egiturako enparantza da, Ugartemendía eta Mirandakdiseinatua, aurretik zegoen moldaketa errespetatuz. Bere lau aldeak zein bere aldetik diseinatu ziren, eta gero taldeari osotasun itxura ematen dioten arkuen bidez lotu. Enparantza berriaren osaketak kalte eragin zien etxejabeak nolabait saritzeko, Donostiako udalak etxebizitza hauetako balkoi jarraiak egiteko laguntza eman zuen; balkoi horiek bertatik zezenak ikusteko alokatzen ziren; hori da hain zuzen ere gaur egun ataburuetan dituzten zenbakien jatorria.

Konstituzio enparantzako eraikuntza nagusia udaletxea da, gaur egun udal liburutegi dena.

Udaletxe hori Silvestre Pérez arkitekto aragoitarrak (1767-1825) proiektatu zuen 1819an; eraikuntza lanak, ordea, arazo ekonomikoak zirela medio, 1829-1837 arte atzeratu ziren. Enparantzako gainerantzeko etxeetako arkupeekin bat egiten du udaletxekoak, horrela talde osoa bateratuz. Lehenengo gorputzeko puntu erdiko bost arkuen gainean, sei zutabe toscanar erraldoik beste bi solairuak ordenatzen eta bateratzen dituzte.Eraikuntzaren buruan, ohi denez, hiriko armarria dago. Fatxada neoklasiko aski neurrizko honetan eta eraikuntzan oro har zenbait aldaketa egin zituen, Silvestre Pérez 1825ean hil ondoren, proiektua jarraitu zuen Ugartemendíak.

Honek aldaketa pare bat egin zion Pérezen proiektuari, fatxadaren burua eta barruko eskailerari zegozkionak. Geroztik zenbait berrikuntza ere egin izan zaizkio eraikuntza honi: José de Goicoa arkitektoak zenbait gela gehitu zizkion 1876 eta 1895 bitartean, eta Juan Rafael Aldayk azken solairua moldatu zuen 1924an.

Donostiako Konstituzio enparantzaren antzik badu Tolosako Euskal Herria edo Justiziaren enparantzak. Bi kasuotan, enparantza lauki-zuzen bat osatzen duten etxebizitzak arkupe bateratuaz lotuak daude. XIX.. ende erdialdera, Tolosako herria zabaltzen hasi zenean, osatua da Justiziaren enparantza, bertan Justizia Jauregia kokatzeko diseinatu baitzuen J.E. Escoriazaarkitektoak. Donostiakoa baino pixka bat geroxeagokoa da Tolosakoa; 1853ko data ikus daiteke hango eraikuntza nagusiaren fatxadan, frontoi txikiaren eta erlojuaren ondoan.

Estilo neoklasikoan Gipuzkoan arkitektura erlijiosoa asko landu ez bazen ere, badira aipatzeko kasu batzuk. Batetik, Azpeitiko Soreasuko San Sebastian elizako ataurrea, 1771n Ventura Rodríguezek diseinatua, eta azkenean Francisco de Ibero arkitektoakegina. Ataurre honen garaipen arku erromatarrak jada kutsu neoklasiko garbia du, nahiz eta oraindik estiloaren lehenengo garaietakoa den eta bertan erabiltzen diren formak liraintzera joko duten.

Dorregintzari dagokionez, barrokoan orokortu zen eredua jarraitzen da, orain jada apaingarririk gabe eta itxura klasikoa emanez, Manuel Martín de Carrera Oñatiko elizako dorrea diseinatzerakoan egiten hasi zen bezala. Dena den, Gipuzkoan ez da ia garai honetan dorre berririk osatuko, ez baitago Araban dabilen Olaguíbel bezalako dorre neoklasikoen egilerik.

Bestetik, ez zati bat soilik, baizik eta erabat neoklasikoa den Gipuzkoako eliza bakarra, eredugarriagainera, Mutrikuko Ama Jasokundekoaren eliza da.

Hau ere Silvestre Pérezi zor zaio, besteak beste Donostiako udaletxea –gaur egun udal liburutegia–,Bilboko Enparantza Berria eta Bermeoko Santa Maria eliza diseinatu zituen arkitekto berari.

1798an, Erroman bolada luzea egin ondoren, egin zituen Pérezek eliza honetako planoak. Hala ere, hamaika arrazoi zirela eta (arazo ekonomikoak, Independentziako gerra, LehenengoKarlistaldia etab.), 1843 arte ez ziren egin eraikuntza lan nagusiak, Manuel Vicente Laca eta Mariano José Lascurain arkitektoek gidatuak. Silvestre Pérezek, gainera, leku aproposa aukeratu zuen eliza kokatzeko, ohi zen bezala herri erdian egin beharrean herriko bazter hutsago bat hautatu baitzuen, Mutriku sarrerako goialdea, hain zuzen ere, eraikuntza gutxi eta aurrealdea hutsik zuen enparantza. Lurraren eta elizaren beraren garaierak gainera elizaren funtzio sakratua azpimarratzen du.

Mutrikuko eliza bere garaiko eraikuntzarik aurreratuenetarikoa da. Hierarkia jakin bati jarraitzen dioten bolumen desberdinen erabilera eredugarriak fatxada bat baino gehiago egitea bideratu zuen. Pérezek ez ditu tradizioak agintzen zituen osagarri nagusiak baztertzen, baina bai eraldatzen.

Dorrea, esate baterako, eraikuntza osoaren mende dago, eliz buruan kokatua; fatxada nagusiaren gainean ez da ageri ere egiten, barroko garaiko eliza dorreak ez bezala. Fatxada nagusia guztiz klasikoa da, tenplu erromatarren kutsu argikoa, aurrean eskailera sail zabalak dituela, eta sei zutabe doriar eta frontoi soila.

Halako fatxada apaingarri gabeak, kolore bakarrekoak, zurrunak, podio batean jarriak, emozioak piztu baino gehiago orden errazional baten ideia iradokitzen du. Erroma klasikoan bezala, fatxada honek ez du osagarri edo apaingarri erlijiosorik, hiritarren bertuteak areagotzeko ideia luzatzen duela dirudi aldiz.

Barrualdeari dagokionez, Mutrikuko elizak oin lauki-zuzena du, gangak, lau zutabe doriarren gainean, gurutze modukoa bilakatzen dena, hormak presbiterio erdi biribilarekin eta alboetako bi zabaluneekin irekiz.

 

Pintura eta eskultura

Estilo neoklasikoari dagokionez, pintura eta eskultura ez ziren izan oso aintzat hartzeko moduko jarduera artistikoak Euskal Herrian. Obra gutxi egin zen, eta egin ziren gutxi horietan kalitatea ez da goi mailakoa ere. Dena dela, badira garai hartan nolabaiteko garrantzia izan zuten erretaulagileak, arkitekto gisa ere ezagun egin zirenak, eskulturagileak eta margolariak; azken horiek gutxiago, eskulturakoa baino are produkzio murritz eta kaskarragoa izan baitzen pinturaren alorrekoa.

 

Eskultura

Estilo neoklasikoko oso eskultura gutxi da Euskal Herrian. Urritasun horren arrazoi nagusiak dira, batetik, erlijio eskakizunak ordurako beterik zeudela, eta ez zela enkargu berririk egiten; bestetik, ez zela, oro har, oso kalitate oneko artistarik, eta, azkenik, estilo neoklasikoaren ezaugarriak ez zitzaizkiola ongi egokitzen garai hartako herri erlijiotasunari.

Eskulturaren alorreko jarduera nagusiak erretaulagintza eta erretauletarako bereziki eginiko eskultura eta erliebegintza izan ziren.

Dena dela, erretaulagile bikainenak arkitekturan ere nabarmendu ziren artistak izan ziren.

Horren ondorioz, arkitektura bera da erretaula neoklasikoen alderirik azpimarragarriena.

Ezaugarri nagusiak habe trinkoak, habe ildaxkatuak eta marmolaren imitazioa dira; hala ere, egin ziren marmol hutsezko zenbait lan ere, garai hartan emandako Errege Ordena batek agintzen zuenaren arabera, suterik bazen-edo erre ez zitezen.

Gorputz bakarreko erretaulak izan ohi dira, oro har, erliebe handi edo imajina batez osatuak.

Erretaulak proiektatu zituzten arkitektoen artean aipagarrienetako bat Diego de Villanueva da. Berak proiektatu zuen Donostiako Santa Maria elizako erretaula nagusia, Francisco de Azurmendik burutu zuena. Elizahartako Bakardadeko eta Sokorroko albo erretaulen proiektuak, berriz, Ventura Rodríguezek –neoklasikoan garrantzi handia izan zuten arkitektoetako batek– egin zituen, eta Azurmendik burutu zituen, bi horietan ere material nagusi gisa marmola eta jaspea erabiliz. Erretaulagile eta eskulturagile horiek beroriek egin zituzten Gernikako Errenteriako Jasokundearen elizako erretaula nagusiaren proiektua eta obra. Justo Antonio de Olaguíbelek eta Díaz de Güemes arkitektoek ere jardun zuten erretaulagintzan, arkitekturaz gainera: Gasteizko kolejiatakoa proiektatu zuen lehenak, eta Cuchokoa bigarrenak. Eta erretaulagile izan ziren, orobat, Manuel Martín de Carrera (Audikana eta Okarizko erretaulak egin zituen) eta Francisco Ugartemendía (Elgoibarko erretaula nagusia egin zuena, beste zenbait artistarekin lankidetzan).Silvestre Pérez aragoitarrak ere eragin handia izan zuen euskal neoklasikoan, bai arkitekturan, bai erretaulagintzan. Harenak dira, besteak beste, Tolosako Andre Mariaren elizako erretaula nagusia eta alboetakoak, eta Arriagarako egindakoa.

Erretaulagile gisa soilik nabarmendu zirenen artean, ordea, arabarrak dira bereziki ospetsuak, Benigno Moraza eta Antonio Rubio batez ere. Lehenak 1789 eta 1832 bitartean egin zituen bere lanik gehientsuenak, besteak beste, Astegieta eta Amaritako erretaula nagusiak, eta Betoñoko albo erretaula bat. Rubiorenak dira, berriz, Elorriagako San Pedro elizako albo erretaularen arkitektura egitura eta San Sebastianen erretaularena, eta Herediakoa (1803); Rubioren ezaugarri nagusia oreka da, dotoreziaren eta neurriaren batasuna. Lan bikainak egin zituzten, halaber,Manuel de Agredak eta Gregorio de Dombrasasek ere.

Erretaula haietarako eskulturak eta erliebeak ondu zituzten artistetan aurrez aipatua izan den Francisco de Azurmendi idiazabaldarra izan zen ezagunenetako bat. Herri askotan egin zituen lanak Azurmendik, Gipuzkoan bereziki. Lan ezagunenak ditu: Alegiko elizako estatuak eta San Joan Bataiatzailearen domina, Andoaingo Arrosarioaren erretaula, Lezoko Santo Kristokoa, Amasakoa, Azkoitiko koruko aulki saila, etab. Garrantzi handia izan zuen, orobat, MiguelAntonio Jáuregui maisuak ere.

Marrazki irakasle izan zen Jáuregui Bergarako Errege Mintegian, eta Euskal Herritik kanpo ere lan egin zuen, Errioxan hain zuzen.

Aipagarria du Soraluzen eginiko erretaula bat, Ventura Rodríguezek proiektatua, marmol itxura eta Hirutasuna Ama Birjina koroatzen agertzen duen igeltsuzko erliebe bikaina duena. Eta herrihartan bertan egin zuen, era berean, mojen komenturako Santa Anaren erretaula. Harenak dira, halaber, Zumarragako Jasokundearen elizako lau albo erliebe, 1800. urtean proiektatuak. Azpimarragarriak dira, era berean, Roberto Michelek egindako lanak ere: Donostiako Santa Mariako San Pio V.aren erretaulako erliebe handia, Kristo Gurutziltzatuaren mirariari eta Aita Santuari buruzkoa; Gasteizko Sociedad Bascongadarentzat eginiko Karlos III.aren bustoa, gaur egun Arabako Diputazioko jauregian gordetzen dena; Azpeitiko parrokiako San Sebastianen imajina handi bat, eta Gages konde eta erregeordearen hilobia, Iruñekokatedraleko klaustroan dagoena; seguru jakiterik ez bada ere, Michelek egindakotzat jotzen da, halaber, Santa Maria elizako Santa Barbara erretaulako erliebea ere.

Alfonso Bergazek, berriz, Olaguíbelek Armentian egin zuen Díaz Espadatarren etxeko fatxadako irudia eta Getariko plazan dagoen Elkanoren irudia egin zituen.

Eta José Piquerrek Silvestre Pérezek Tolosako elizan diseinatu zuen erretaula nagusi horretarako hiru eskultura eta alboetakoak egin zituen. Eskultore berarena da Espoz eta Ilundainen mausoleo bikaina (1855), marmol zuriz ondua, Iruñeko katedraleko klaustroan dagoena; berez, Santa Croceko elizan Antonio Canovak Alfieri olerkariaren hilobirako egindako lanaren kopia da. Azkenik, neoklasikoko eskulturagintzaren atal honetanezin da utzi aipatu gabe Valdivieso familia arabarra. Bereziki aipagarria da Mauricio Valdivieso; Araban egin zituen lan gehienak, 1781-1822 bitartean, Antonio Moraza eta Antonio Rubio erretaulagileekin batera. Valdiviesok bere herriko erlijio sentimendua eta berrikuntza teknikoa batzen jakin zuen. Teknika zuzena eta adierazkortasun atsegina agertzen dute bere lanek. Gasteizen, Labrazan, Elorriagan daude ikusgai, beste leku batzuen artean, Mauricio Valdiviesoren lanak. Ospetsua izan zen aurrekoaren anaia Martiniano ere, nahiz eta ez zuen Mauricioren maila iritsi.

 

Pintura

Pinturaren alorreko adierazpen urrietan badira bai pintura zibilari dagozkionak (erretratuak, erakundeek eskaturiko irudiak etab.) eta bai pintura erlijiosoari dagozkionak ere, gutxiago badira ere.

Erretratugintzan Vicente López, Antonio Carnicero eta Luis Paret y Alcazár nafarra nabarmendu ziren. Canga Argüelles kondearen erretratua da lehenaren lanik aipagarriena, gaur egun Donostiako San Telmo museoan dagoena. Antonio Carniceroren koadro esanguratsuenak, berriz, Arabako bi batzarkideren erretratuak dira; Arabako Diputazioaren Jauregian daude gorderik. Bere ezaugarri nagusiak kolorearen erabilera eta errealismoa dira.

Pareten obretan, azkenik, azpimarratzekoa da Nafarroako Museoan gordetzen den Fernández de Moratínen erretratua.

Pintura ez erlijiosoan kontuan hartzekoa da, halaber, Antonio González Ruiz, Erregearen Ganbara Pintore eta San Fernandoko Akademiako zuzendari izan zena. Bere lanak neoklasizismoaren hasierakoak dira eta kutsu barrokoa dute, baina beren taxukera oso egokia eta aintzat hartzekoa da. Arabako Batzar Orokorretarako eskatu zioten Arabaren eta San Prudentzioren alegoria (1762) da bere estiloaren erakusgarri gorena. Harkegina da Rodrigo de Rojas y Contrerasen (Gasteizko Umezurztegian) erretratua ere.

Erlijio pinturari dagokionez, ezagunak dira Goikoetxea nafarra, Donostiako Santa Mariako erretaularako oihal gainean egin zituen margoekin, Antonio de Zabala bergararra, Tolosako Santa Maria elizan Jasokundeko Ama Birjinaren koadro handi bat egin zuena, eta José López de Torre arabarra, agirien arabera Galarreta, Urizaharra, Heredia eta Argomaizko elizetako zenbait koadroren egile izan zena, besteak beste.