Artea»Neoklasizismoa
Neoklasikoa
Neoklasizismoa ez da apaindura modu
antzinazale soila, axaleko eragina besterik ez
duena. Izaera sakonagoa du. XVIII. mendeko lehen
erdialdeko arte eta ohiturei kontrajartzen zaie, eta
berekin dakarren rococo estiloaren
konplexutasunaren gaitzespena arrazoi moraletan
zein estetikoetan oinarritzen du. “Argietako”
filosofoak, Encyclopédie-ren egileak, gizartea
eraldatzen saiatzen dira, dela zientzia eta tekniken
aurreramenduaren bidez, dela “hasierako”
bakuntasun eta araztasunera itzuliz. Halatan, mundu
hobe bat amesten zuten, halako “urrezko aro” berri
bat, arrazoi naturala eta justizia nagusi izango
zituena. Antzinaterako itzulera horretan, Grezian eta
Erromako Errepublikan aurkituko dituzte eredu
etikoak, eta hizkuntza formalerako eredutzat hartuko
dute arte greko-erromatarra. Ideia eta jarrera moral
haiek iraultza politiko-ekonomikoak ekarri zituzten,
Ipar Ameriketakoa lehenbizi, Frantziakoa gero, hots,
mundu modernoaren oinarriak ezarri zituzten.Europan eta Ipar Ameriketan
XVIII. mendearen erditik XIX.. endearen lehen herenera bitartean
garatu zen neoklasizismoa
deritzan estiloa. Barrokoaren eta
rococoaren enfasi eta bitxizalekeriaren
aurkako erreakzio gisa
sorturik, Antzinateko Greziako
eta Erromako artearen imitazioa
edo interpretazioa da neoklasizismoaren
ezaugarri formal nagusia.
Ereduzkotzat harturiko Antzinatearen
berreraikuntza hau
artearen alor guztietara zabaldu
zen. Guztiarekin ere, Europako
hainbat herrialdetan neoklasizismoak
zerikusia izan zuen iragan
hurbileko joera jakin batzuekin:
barroko puristarekin Italian, barrokoaren
alderdi klasikozalearekin
Frantzian, estilo erromanistarekin
Espainian, neopalladismoarekin
Britainia Handian.
Neoklasikoak ofizialtasun izaera
hartu zuen zenbait herrialdetan,
hala nola Frantzian Napoleonen
garaian (Inperio estiloa) eta Estatu
Batuetan (Greek Revival).
Estilo neoklasikoa desagertzean,
hautsi egin zen Europako artearen
batasuna: Italian beste Berpizkunde
batera itzultzen ziren
bitartean, Frantzian eta Ingalateinspirazio iturria Erdi Aroan zuten estiloak nagusitu ziren. Nolanahi ere, neoklasizismoak bizirik iraun zuen luzaro estilo berrien ondoan, gainbeheraren iruditzat hartu ohi den akademizista izeneko estilo bihurturik.
Alabaina, aristokraziaren aurkako erreakzio moral eta filosofikoa ere bada neoklasizismoa.
Artearen teoria neoklasikoaren oinarrian mimesi kontzeptu aristotelikoa aurkitzen da; horren arabera arteak errealitatea erreproduzitzen saiatu behar du, arau errazionalekin bat datorrelarik beti ere. Izan ere, arteari buruzko gogoeta inoiz ez zen XVIII. mendekoa bezain sakona eta ugaria izan, orduan sortu baitziren artearen filosofia edo estetika eta arte kritika. Hala beraz, neoklasizismoa Ilustrazioaren mende hartako alderdi bat da. Antzinatearen berragertze horrez gainera, filosofiak eragindako izpiritu berri baten ondorioa ere bazen: arteak, atsegina baino areago, heziketarako bide behar zuen izan. Morala, beraz, estetikaren eremuan barrura sartzen da. Entziklopedisten izpiritu zientziazale eta errazionalak bat egiten du Rousseauk aldarrikatu zuen izadirako itzulerarekin. Sentiberatasun berri hark, beraz, izadiaren eta ohituretako bakuntasunaren alderako jaidura eragin zuen.
Rococoaren artifizialtasunaren aurkako erreakzio honek, bestalde, linea, forma, kolore eta gaietan halako zurruntasuna ekarri bazuen ere, rococoaren axaleko sentimenduen jokoak estali eta antzaldaturiko giza izpirituaren zenbait alderdi agerian jarri zituen.
Izan ere, errazionaltasuna eta bertutearen goraipamena ez ziren elkarren kontrakoak. Orobat, Antzinatearen ezagutzak izadiaren bakuntasunera zeraman.
Alabaina, Arkadia galduaren primitibismoa aintzakotzat hartzen zuen orainaldiaren arbuioak Utopia errazionalista baterako joera ere piztu zuen, batez ere zenbait arkitektoren obrari edo proiektuei dagokienean.
Neoklasizismoa Italian sortu bazen ere, Frantzian aurkitzen dira estilo horren aldi eta alderdi esanguratsuenak, burgesiak bultzatzen zuen ideologia ilustratuak zibilizazio klasikoan aurkitu baitzuen bilatzen zuen hiri eta arte eredua. Hori horrela izanik ere, estilo honek Mendebaleko herrialdeak batu zituen lehen aldiz artearen historian, ordu arte inoiz batera aritu ez ziren mugetako herrialdeak barne: Errusia, Eskandinavia, Irlanda, Grezia, etab.
Arkeologiaren garrantzia Antzinatearen ezagutza konplexuago eta zehatzagoa da bigarren itzulera honen eta aurrekoaren arteko bereizgarri formala. Izan ere, Berpizkundean ezagunak ez ziren xehetasun asko agertu ziren XVIII. mendeko arkeologia aurkikuntzen ondorioz.
Mendearen erdialdean azaleratu zituzten Erromako Foroko aztarnak, ordu arte erdi lurperaturik zeudenak, eta indusketa haietan aurkitutako gauzak marrazten eta argitaratzen hasi ziren. Egiteko horretan aipagarriak dira Giovanni Paolo Pannini (1691-1765) eta, batez ere, Giambattista Piranesiren (1720-1778) obrak, batez ere azken horren Vedute di Roma (1748an hasia), Diverse maniere d’adornare i camini (1769) eta Vedute di Paestum (1778). Garai horretan, halaber, Tivoli eta Villa Adrianako hondakinak aurkitu zituzten, eta Herculanon (1738) eta Pompeian (1748) indusketak egiten hasi ziren.
Hainbat liburuk eman zuten horien berri: Antichità di Ercolano esposte (1757-1792), zortzi liburu bikain; Charles-Nicolas Cochinen Lettres sur les peintures d’Herculanum (1751), etab. Museoak egin behar izan zituzten materiala gorde eta erakutsi ahal izateko, eta aurkikundeok grabatu liburuen bidez zabaldu ziren Europa osoan zehar. Alabaina, benetako berrikuntzak Greziako artearen aurkikundetik etorri ziren.
Adibidez, Paestum eta Siziliako tenpluek doriar estiloa agertarazi zuten, Berpizkundeaz gero erromatarra edo toscanarra izenez ezagutu zen “doriar” haren aurrean. Eta azkenik, Grezian bertan egindako ikerketen emaitzak zabaldu zituzten hainbat autorek: Julien David Leroy (1758), James Stuart eta Nicholas Revettek (1762); “arkeologiaren aitatzat” hartu ohi den Johann
Joachim Winckelmannek (Antzinateko
artearen historia, 1764),
Gotthold Ephraim Lessingek
(Laokoonte edo margolaritzaren
eta poesiaren mugak, 1766).
AldiakB
i aldi bereizi ohi da neoklasizismoaren
barnean. Lehenengoa
1755etik aurrera garatu zen,
Erroman batez ere. Aldi horretan,
Anton Raphael Mengs pintoreak
eta J. J. Winkelmann arkeologoak
ideia berriak finkatu zituzten,
baita molde garbian adierazi eta
aldarrikatu ere. Bigarren aldia
1770 inguruan abiatu zen. Aldi
horretan, Robert Adams britainiar
arkitektoak, Jacques Louis David
frantses pintoreak eta Antonio
Canova italiar eskultoreak aurrekoen
teoriak garatu zituzten nork
bere sailean eta, modu horretara,
estilo berria Europa guztian
barrena zabaltzen lagundu zuten.
ArkitekturaErromako arkitektura klasikoaren
berreraiketa da arkitektura
neoklasikoaren bereizgarria.
Ereduekiko hala holako leialtasuna
gordetzeaz gainera, elementu
etruriar, heleniar edo egiptoarrak
itsatsi ziren eraikuntza
horietan. Zorroztasun formala,
lerro zuzenaren hoztasuna eta
bolumenen zurruntasuna ziren
beti ere jarraitu beharreko printzipioak. Arkitekto neoklasikoek, barrokoari zegozkion apaingarrien fantasiaz asperturik, dekorazio guztia alde batera utzi zuten.
Zutabea eta frontoia izan ziren forma eta egitura-elementu neoklasiko nagusiak. Arkitektura zibilak erlijiosoak baino askoz garrantzi handiagoa hartu zuen, gizarte burgesak eraikuntza publikoak bultzatu baitzituen: liburutegiak, merkatuak, museoak, ospitaleak, presondegiak, etab. Ildo beretik, hirigintzak eginkizun garrantzitsuagoa eta funtzio gehiago beretu zituen.
Arkitekturari dagokionez, beranduko barrokoaren eta rococoaren moldeak arbuiatu eta errazionaltasunaren eskakizunak aldarrikatzen zituzten idazki teorikoak argitaratu zituzten neopalladianoek Ingalaterran, Laugier-ek Frantzian, Lodoli eta Miliziak Italian.
Eskultura Eskultura klasikoa erromatarrek egindako kopietatik ezagutzen zen, eta greziar jatorrizko eskulturak aurkiturik, haiek bilakatu ziren eskultura neoklasikoaren inspirazio iturri. Eskultore neoklasikoek gizakiaz gorako perfekzioaren kanonak bilatzeari ekin zioten, eta marmolaren erabilera hobetsi zuten berriro, gainaldea kontu handiz landuz, gizakiaren larruazalaren tankera ematearren. Bai janzki eta orrazkeren moldeak, eta bai gorputz jarrerak ere, Antzinateko Grezian eta Erroman erabilitakoak ziren. Bestalde, garaitsu hartan aurkituriko eskultura grekoek polikromia galdua zuten eta, jatorriz halakoak zirelakoan, marmol zuria erabili zuten eredu klasikoa ahalik eta ondoen imitatu nahiz. Bolumenen kontrastea alde batera utzirik, dotoretasuna profiletik ikusitako masaren bidez lortu nahi zuten.
Aurreko horien ondorioz, edertasun formal handiko eskulturak egin zituzten; baina hotz geratzen dira oro har.
Izan ere, autore askoren ustez, eskulturaren alorrekoak dira neoklasizismoaren obra azpimagarrienak.
Antonio Canova (1757-1822), Johann Tobias Sergel (1749-1814), Gottfried Schadow (1764-1850), Bertel Thorvaldsen (1768-1844) dira estilohorretako eskultore gailenak.
Guztiarekin ere, Europako eskultura,
Berpizkundeaz gero, Antzinateko
ereduetan oinarriturik
zegoen eta, hortaz, ez zen gainerako
arteak bezain berrizale
gertatu.
PinturaIrudien moldaeran estatua klasikoak
duen eragina, marrazkiak
kolorearen aldean duen garrantzia,
eta konposizio argi, bakun
eta estetikoa, dira pintura neoklasikoaren
ezaugarririk nabarmenenak.
Berpizkundeko autoreak eta
Erromako zein Greziako erliebeak
dira neoklasizismoaren ereduak
pinturari dagokioenez. Izan ere,
Herculanon eta Pompeian erromatarren
horma pinturak aurkitu
zituztelarik ere, erotikoegiak edo
zakarregiak ziren ereduzkotzat
hartu ahal izateko. Arkitektura elementuak
–zutabeak, arkuak, kariatideak…–
koadroetan txertatuak
agertzen dira, eta ez eranskin
soil gisa, koadroari erritmoa
ezartzen diotela baizik; bestalde,
koadroetako konposizioak antzinako
frisoak oroitarazten ditu,
luzetara emanik eta albotik argiturik
daudelako, eta irudien mugak
duten indarragatik.
Jacques Louis David (1748-
1825) frantses iraultzaren eta
Napoleonen mireslearen obra,
pintura neoklasikoaren gailurra
da zalantzarik gabe. Beste zenbait
margolari ere nabarmentzekoak
dira, horien artean, Anton
Rafael Mengs alemana (1728-
1779), estilo berriaren hasieran;
John Flaxman ingelesa (1755-
1826) eta Jean Auguste Dominique
Ingres (1780-1867), Daviden
jarraitzailea.
Neoklasizismoa Europan eta Ameriketan
ArkitekturaL
ehen aldiz artearen historian,
ezaugarri jakin batzuk dituen
estilo bat garai berean gauzatu
zen (1770-1820), elkarretarik
urrun dauden eta guztiz desberdinak
diren hainbat herrialdetan.
Britainia Handia herri
emankorrena izan zen arte mota
honetan; Italiak baino lehenago
agertu zuen klasizismorako joera
Inigo Jones (1573-1652) Palladioren
jarraitzailearekin. William
Chambers-ek (1723-1796) tradizio
hori areagotu zuen. Robert
Adamek (1728-1792) garrantzi
handia eman zion barne dekorazioari.
Henry Hollandek (1745-
1806) neo-grekoa edo Greek Revival
joera abiarazi zuen; William
Wilkins (1776-1839) eta Robert
Smirke (1780-1867) dira joera
horren arkitekto nagusiak; lehenak
Londresko National Gallery
egin zuen, eta British Museum
bigarrenak. John Soane (1753-
1837) neoklasizimoa berritzen
saiatu zen eta George Dancek
(1741-1825), kontzepzio erromantikoak
agertu zituen. John
Nashek (1752-1835) eraikuntza
multzo handiak egin zituen: Londresko
Regent’s Park, Cumberland
Terrace (1827).
Frantzian, J. A. Gabrielek
(1698-1782) neoklasizismorako
trantsizioa bideratu zuen: Opera
(1753), Concorde plaza (1762-
1770). Sainte-Geneviève eliza
(gaurko Panteoia) Germain
Souffloten (1713-1780) obra da.
J. D. Antoinek (1733-1801) La
Monnaie jauregia (1777) eraiki
zuen. J.Peyre (1730-1785) eta Ch.. e Wailly (1730-1798) neoklasiko
zorrotzaren jarrailtzaileak ziren,
eta Odeon antzokia (1782) eraiki
zuten. Halaber, azpimarratzekoa
da Victor Louisen (1731-
1802) Bordeleko antzokia (1780).
E. L. Boullé (1728-1799) eta C.
N. Ledoux (1736-1806), besteak
beste, arkitektura proiektu utopikoen
egile izan ziren. Napoleonen
etorrerarekin, arkitektura eta
hirigintza, are gehiago, agintaritzarenzerbitzura jarri ziren. Arkitekto
nagusiak Charles Percier
(1764-1838) eta Pierre Fontaine
(1762-1853) izan ziren.
Italian, hasierako arkitekto
interesgarrienak Lonbardian bildu
ziren: Giuseppe Piermarini
(1734-1808), Milango Scala antzokiaren
egilea (1778), Simone
Cantoni (1739-1818), Luigi Canonica
(1762-1844). Napoleonen
garaian, Giovanni Antonio Antolini
(1756-1841) eta Luigi Cagnola
(1762-1833) nabarmendu ziren.
Erroman, Luigi Valadier-ek (1762-
1839) proiektu handietan esku
hartu zuen (Piazza del Popolo).Espainian, San Fernandoren
Akademiak zabaldutako arauetan
oinarritu zen neoklasizismoa Espainian.
Bestalde, Italiatik arkitekto
asko joan ziren Madrila, beren
kabuz edo Espainiako erregeek
deiturik. Ventura Rodríguez
(1717-1785) eta Juan de Villanueva
(1739-1811) dira espainiar arkitekto
nabarmenenak.Germaniar herrialdeetan,
Friedrich Gilly (1772-1880) berritzaile
handia izan zen Berlinen.
Karl Friedrich Schinkel (1781-
1841) aurrekoaren dizipuluak
estilo klasikoa zabaldu zuen Prusian.
Errusian, Katalina II.ak eta
haren ondokoek ahaleginak egin
zituzten, San Petersburgori lehenbizi
eta Moskuri gero, hiriburuari
zegokion duintasuna emateko.
Xede horrekin, kanpoko arkitektoakekarri zituzten: Charles Cameron
(1740-1812), Giacomo
Quarenghi (1749-1817), etab.
Errusian bertan ere arkitekto
ohargarriak sortu ziren, hala nola
Andrejan Dimitrievitx Sacharow
(1761-1811).
Ipar Ameriketako Estatu
Batuei dagokienez, inon ez du
arkitektura estilo batek demokraziaren
sorrerarekin bat egin herrialde
horretan bezala. Izan ere,
independentzia eta nazioareneraikuntza estilo horren hedapenarekin
batera agerturik, tenplu
grekoa eraikuntza publikoen eredu
bihurtu zen: Richmondgo
Kapitolioa (1785-1789), Virginiako
Unibertsitatea (1804-1827).
EskulturaE
skulturaren berrikuntza antzinazalea
Erroman abiatu zen,
hau da, Antzinateko obrak bertatik
ezagutzeko bidea ematen
zuen hirian. Hala beraz, Erromako
egonaldia ezinbestekoa
gertatu zitzaien orduko eskultoreei.
Antonio Canova (1757-1822)
da Italiako eskultore neoklasiko
nagusia. Antzinateko arteari
buruzko teoriak bereganatu zituen,
eta mitologiaren ildotik
egindako eskultura multzoetan
—Amodio eta Psike (1787-93)—,
neoklasizismoaren teorialariek
hobetsitako ezaugarriak agertu
zituen: perfekzio formala, dotorezia
eta fintasuna, sentsualtasun
sotila. Napoleonentzat ere lan
egin zuen, eta bere eragina Europa
osora hedatu zen. Canovarenondoren, Lorenzo Bartolini
(1777-1850) da italiar eskultore
aipagarriena.
Frantzian, Errepublika aldarrikatu
aurretik klasizismorako
joera agertua zuten zenbait autorek,
Bouchardon, Pajou eta
abarrek. Halaber, Antzinaterako
joeraren ukitua dute Antoine
Houdonen (1741-1824) busto
ezagunek (Voltaire, Rousseau).
Bestalde, Errepublikaren idealek
Antzinaterako itzulera erraztu
zuten. Napoleonen garaianhainbat eskultorek esku hartu
zuten obra publikoetan.
Eskandinaviako herrietan,
Johan T. Sergel (1740-1814) suediarra
ohartzekoa bada ere, Bertel
Thorvaldsen (1768-1844) daniarra
nabarmentzen da beste
eskultore guztien gainetik. Haren
obrak Canovarenak baino hotzagoak
dira, nahiz eta eskultura
zehatzak eta argiak diren, edertasunaren
ideala lortu nahian beti
ere. Ospe handia bildu zuen bere
garaian, eta obra anitz moldatu
zuen bere lantegian.Britainia Handian, Thomas
Banks (1735-1805) eta John Flaxman
(1755-1826) dira eskultore
garrantzitsuenak. Estetika klasikoaren
eraginaz gainera, arte
gotikoarena ere azaltzen da bien
obretan. Gogoangarria da Ingalaterra
osoan zehar egin zuen
hilen omenezko monumentu saila.
PinturaNeoklasizismoaren estetika ez
zen beste arteetan bezain homogeneoa
gertatu pinturan. Arte
gotikoaren aztarnak eta erromantizismoaren
trataera printzipio
neoklasikoekin nahastu ziren artista
askoren obran.
Italian, G.P. Pannini (1691-
1765) eta G. Piranesi (1720-1778)
aitzindarien ondoko belaunaldiko
pintoreak Napoleonen zerbitzura
jarri ziren: Camuccini
(1771-1844), Giani (1758-1823)
eta Andrea Appiani (1754-1817),
Italiako pintore neoklasiko gailena.
Alemanian, eta Eskandinavian,
Anton Raphael Mengs
(1728-1779), alemaniar pintore
eta teorikoak hogei urte inguru
eman zuen Erroman. Orobat,
Karlos III.aren gorteko pintorea
izan zen Madrilen. Nicolai Abildgaard
(1743-1809) daniarrak eragin
handia izan zuen herrialde
horietako neoklasizismoaren garapenean.
J.A. Carstens (1754-
1798) aurrekoaren dizipulu eta
herkideak eragina izan zuen
Thorvaldsenen obran eta germaniar
paisajegile klasikozaleetan.
J.H.W. Tischbein alemana (1751-
1829) batez ere erretratugile gisa
nabarmendu zen (Goethe Erromako
landa aldean, 1787).
Britainia Handian, neoklasizismoaren
barnean sailka daitezkeen
zenbait pintorek erromantizismoaren
lehen aztarnak
agertarazi zituzten: Gavin Hamilton
(1723-1798) eskoziarra; J.
Hamilton Mortimer (1741-1799);
Alexandre Runciman (1736-
1785). Alabaina, Johann Heinrich
Füssli suitzarrak (1741-1825) eragin
erabakigarria izan zuen herrialde
horretako pinturaren norabidean.Frantzian, pintore neoklasikoetan
handiena, Jacques
Louis David (1748-1825) da.
Erroman egin zuen egonaldian
(1774-1780) estilo berriaren alde
egin zuen. Gai heroikoa tratatu
zuen koadro garrantzitsuetan:Belisario (1780). Iraultzaren politikan
zuzenki esku hartu zuen,
eta garai hartako gertakariak ere
islatu zituen hainbat obratan.
Bonaparteren aldekoa bihurturik,
heroi gisa irudikatu zuen enperadorea:
Koroatzea (1805-
1807). Gerora gai mitologikoak
landu zituen, eta haren erretratuak
ere guztiz kontuan hartzekoak
dira. Jean Auguste Dominique
Ingres (1780-1867), bestalde,
pintore neoklasiko handienetakoa
da; gai asko ukitu zituen:
mitologikoak, historikoak,
erretratuak, biluzi femeninoa,
etab.
Arkitektura Nafarroan
Estilo neoklasikoa XVIII. mende
bukaera aldera hasi zen
zabaltzen, Nafarroan bezala beste
tokietan ere, antzinako joera greko-erromatarrak
oinarritzat harturik
eta ordura arte indarrean
zegoen barrokoaren aurkako
erreakzio modura. Garai horri
dagokionez ez zen, ekonomiaren
ikuspuntutik begiratuta, momenturik
egokiena Nafarroan eraikin
asko egiteko, izan ere hainbat
gerren eraginez giroa nahastua
eta pobretua baitzegoen: Konbentzio
frantsesaren aurkako
gerra, lehenik; ondoren Napoleonen
kontrakoa eta, azkenik, lehen
karlistaldia, 1833. urtetik
1839 arte.
Estilo honetako obra gehiago
egin zitezkeen, beraz, egoera
baketsuagoa izan balitz; hala ere,
neoklasizismoaren joerak ia ehun
urte indarrean iraun zuenez, badira,
bai arte erlijiosoaren barnean
bai zibilean ere, estilo honetako
hainbat eraikin eta obra.
Iruñeko katedrala
L
au mende lehenago egindako
katedral gotiko honi ukituneoklasikoa eman zitzaion, estilohonetako fatxada erantsiz, 1783.. rtean Ventura Rodríguezek diseinaturiko
planoei jarraikiz. Fatxada
neoklasiko horrek erdialdean
lau zutabe ditu korintotar
formako kapitelekin, eta horien
buru eginez frontoia du, kabildoaren
armarriarekin. Parte horren
beheko aldean, bestalde, ate
bat dago eta horren gainean balkoi
barandadun bat; aurrealde guztia,
gainera, alboetan dauden bi
dorreekin loturik aurkitzen da.
Dorre horietako bakoitzak beheko
aldean bi leiho dauzka bata
bestearen gainean; erdialdean friso
bat dago, eta hortik gora beste
zatia; zati horretan erlojuak daude,
bata eguzkikoa eta bestea
mekanikoa. Ondoren gorputz
oktogonal bat dago eta bertan
zutabe korintotarrez eraturiko
arkuak; horien barnean daudeelizaren kanpaiak. Azkenik erlaitza
dago, eta ororen buru kanpai
itxurako kupulatxoa.
Katedral honetan egindako
berrikuntza hauek, Nafarroan
eginiko lehen lan neoklasikoak
izanik, eredu gertatu ziren ondoren
egingo ziren beste askorentzat
ere.
Corellako San Migel elizaHerriko elizarik zaharrena den
honek mendeetan zehar
hainbat berrikuntza izan ditu,
horien artean 1797. urtean Fernando
Martínez arkitektoaren gidaritzapean
egin zena. Garai horretan
elizako dorreei neoklasizismoaren
ukitua eman zien horietan
egindako txukuntze lanetan.
Alesbesko San Frantzisko
Xabier kaperaHerri honetako Santa Eufemia
parrokiaren jatorria XIV. mendekoa
izanik ere, estilo nagusia
barrokoa du. Denboran zehar
eginiko berrikuntzetan erantsirik,
hiru kapera ditu barnean, horietako
bat neoklasikoa, hain zuzen
ere San Frantzisko Xabierrekoari
eskainia. Kapera hori egiteko lanak
XIX. mende hasieran hasi
ziren, Fernando Martin eta MiguelHermosillak eginiko proiektuen
arabera. Oinplano eliptikoa du,
eta estalkitzat duen kupula ederra
ere eliptikoa da. Zutabeak
apaingarri gabeak ditu, eta pilastrak
ildaxkaz edertuak; horien
fusteak, bestalde, marmol itxura
ematen dioten polikromiaz pintaturik
daude. Eliz barnetik kapera
honetarako sarrera eratuz puntu
erdiko arku bat dago, tinpano
bat duelarik goiko aldetik eta
honen gainean bi aingeru.
Marcillako agustindar
errekoletoen komentuaA
spaldian eraikitako komentua
da, baina 1755. urtean utzi
behar izan zuten fraideek, erortzeko
arriskuan zegoela eta. Urte
batzuk geroago, hots, 1773. urtean,
ekin zioten komentu berria
egiteari, zister ordenako anaia
lego batek eginiko planoen arabera
eta Ignacio Asensio arkitektoaren
gidaritzapean; kupula
eliptikoak ditu, lau arku semizirkularrez
eratuta. Desamortizazioaren
ondorioz zister ordenak
1835. urtean Marcillatik alde egin
behar izan zuen, eta 1864. urtean,
gaur arte bertan segitzen duten
agustindar errekoletoek erosi zuten.
Asensiok eginiko obra neoklasikoa,
nolanahi ere, galdu
egin da hein handi batean, mende
honetan egindako zenbait
eraberritze direla medio.
Faltzesko Natividad
parrokiaE
lizan geratzen diren zati zaharrenak
aztertuz, badirudi lehenengo
eraikina XIII. mendean
egin zela. Dena dela, parrokiak
gaur egun duen itxura 1779. urtean
egindako berregituraketatik
datorkio, garai horretan
Ignacio
Asensio arkitektoaren gidaritzapean bi urte
iraun zuten lanak egin baitziren.
Elizak gurutze latinoko oina du,
hiru zatitan banaturiko nabe zabal
batekin, eta alboetan kaperak
ditu; absidea, bestalde, sakona da.
Eliz gurutzearen gainean lau leiho
daude, eta horietan palma itxurako
edergarriak eta kerubin
buruak aurkitzen dira; apaindura
horietatik abiatuz, goitik behera
datozen erramu txirikordak sortzen
dira, bukaeran lorez edertuak.
Azkoiengo San Joan
Ebanjelariaren parrokiaE
liza hau 1826. urtean hasi eta
zazpi urte geroago bukatu zen,
Manuel Angel Chávarri arkitektoaren
gidaritzapean. Parrokia
eder honek hiru nabe ditu, erdikoa
beste biak baino askoz ere
zabalagoa, eta erdiko nabe horren
bukaeran dago kapera nagusia.
Aipatu hiru nabeak eratuz
lau zutabe erraldoi daude elizaren
erdian; kolore polikromoak
areagotu egiten du zutabe horien
handitasuna eta edertasuna. Erdiko
kupula ere handia da, eta
eustarku gainean eraikia dago.
Alloko Santa Maria
parrokia
Pedro Nolasco arkitektoak eginiko
planoen arabera eta haren
gidaritzapean hasi zirenparrokiaren eraikuntza lanak,
1805. urtean. Lan horiek luze
joko zuten bi arrazoi nagusi
direla medio: Batetik frantsesen
inbasioa, 1808. urtetik 1817.. rtea arte; eta bestetik, egin
berria zuten kupula erori egin
zelako, astunegia zela eta. Estilo
neoklasiko berantekoa da beraz,
eta 1821. urtean bukatu
zuten. Parrokiak nabe bakarra
du, lauki-zuzena eta sei zatitan
banatua; zutabeak joniarrak
dira, eta arkuak puntu erdikoak.
Bai nabea bai absidea kanoi erdiko
ganga batez daude estalirik.
Noain-Imarkoaingo
akueduktua
I
ruñetik 16,5 kilometrora dagoen
Zubitzako iturburutik sortzen
zen ura Iruñearaino eramatearren egindako lana da. Lehenengo
planoak, 1774. urtean,
Francisco Genci ingeniari frantsesak
egin zituen. Zortzi urte geroago,
Genciren egitasmoa onartu
ez zelako, Ventura Rodríguezek
aurkeztu zuen plan berria.
Lanak 1782. urtean hasi ziren eta
zortzi urte geroago bukatu, Santos
Ochandateguiren gidaritza teknikoaren
pean. Akueduktu honek
1.245 metroko luzera du eta puntu
erdiko 99 arkuz dago osatua;
arku horiek saihetsetan neurri berdintsua
badute ere, garaiago bihurtzen
dira erdi- aldera jo ahala.
1790eko ekainean iruindarrek, bi
urte lehenago Luis Paretek diseinaturiko
iturrietan isurtzen zen
Zubitzako ura edan ahal izan
zuten lehenbiziko aldiz.
Mende bat geroago, hots, 1895.. rtean, Artetatik ekarritako ur
hornikuntza berria ezarri zenetik
aurrera, akueduktu honen erabilera
pixkanaka jaitsiz joan zen.
Gaur egun egoera onean badago
ere, aspaldidanik ez du akueduktu
funtziorik betetzen. Mende
honetan, bestalde, zutarri bat
kendu zioten azpitik pasa behar
zuen trenbideari tokia egiteko;
geroago, Nafarroako autopista
egiterakoan akueduktuaren azken
zatia eraitsi zuten.
Tafallako Plaza BerriaXIX. mendean hiri antolamendu
berri bati ekin zitzaion Tafallan,
eta horren kariaz sortu zen
Plaza Berria. Plaza hori egiteko
Karlos III.aren jauregitik geratzen
ziren hondakinak desegin behar
izan zituzten, bidenabar bertako
zenbait material hartarako erabiliz.
Udalak Martin de Sarasíbar
arkitektoa izendatu zuen lanak
zuzentzeko, 1862tik 1866 bitartean
egin zirenak. Plazak luzeran
89,50 m eta zabaleran 30,40
m dituen lauki zuzena osatzen
du; lau aldeetako batek errepide
nagusiaren zatia eratzen du,
eta gainerantzeko beste hiruretan
arkupeak daude; erdikoak 27
arku ditu, eta saihetsetan beste
9 arku arku daude. Eraikuntzaren
erdigunean udaletxea dago;
beste zatietan bezalako puntu
erdiko arkuak eta horien gainean
balkoiak badaude ere, besteetan
ez dauden edergarriz hornituak
dira udaletxearenak. Udaletxeak
sarreran zutabeak eta pilastra toscanarrak
dauzka, eta goiko solairuak
harlanduz eginak daude,
ororen gain herriko armarriak
ezarrita daudela.
Arkitektura Araban
Arte neoklasikoaren adierazpen
bikainenak arkitekturaren
alorrekoak izan ziren Araban,
baina egoera ekonomiko eta
politiko nahasia zela eta, eraikuntza
gutxi eraiki ziren berri-berritik;
lehendik eginik zeuden
eraikuntzen zaharberritze eta
egokitze lanak («maestreo» deituak)
edo parrokiei atal berriak
(dorreak, ataurreak, koruak…)eransteko egindakoak izan ziren
lan gehienak. Bestalde, ordu arteko
arkitektura erlijiosoaren nagusitasunaren
aurrean, hirietako
arkitektura zibilaren eta hirigintzaren
indar hartzea izan zen, oro
har, neoklasizismoak ekarri zituen
ezaugarri nagusietako bat.
Hirigintzako proiektu errazionalistak
egin ziren, soilak eta
trinkoak, eta hiritarren ongi izatea,
osasun publikoaren eta zerbitzuen hobekuntza bilatu zen
batez ere. «Maestreo» edo egokitze
lanei dagokienez, oro har,
taulamendu apaingarriak, pilare
laukituen gainean eraikiak, etaordena joniarraren erabilera dira
ezaugarri nagusiak.
Arabar neoklasizismoko arkitekto
aipagarriena Justo Antonio
de Olaguíbel gasteiztarra da
(1752-1818). Lan zibilak zein erlijiosoak
egin zituen, Arabako
Lautadan eta hiriburuan, baina
Gasteizen egindako eraikuntza
zibilak ditu bereziki aipagarriak:
Plaza Berria, Los Arquillos, etab.
Plaza Berria eraikitzeko lanak1781ean hasi zituen, eta 1790ean
amaitu, udaletxearen eraikuntza
burutu zenean. Lau aldeetatik
itxitako plaza da, estilo neoklasikoari
dagokion eta Espainian
garai hartan egin ziren plazak
bezala, errazionalista eta monumentala.
Alde batean udaletxea
dago, eta gainerako hiru aldeetan
etxe partikularrak. Frantziako
plazetan bezala, kanpoaldeko
fatxadek erregularrak behar zuten
izan, baina barnealdekoak ez.
Horrela, barnealdeko fatxadenantolaketa ez da erregularra. Arkupeduna
dute behe solairua,
puntu erdiko arkuz osatua; sarreretan,
sarrerak non diren nabarmentzeko,
harroinak daude, habeen
ordez. Lehen solairuko
balkoiak hiruki formako frontoiez
eta frontoi biribilduez, txandaka,
burutuak dira, eta bigarrenekoek,
berriz, arkitrabe ildaxkatu
bat bakarrik dute. Udaletxea
da plazako lau aldeetako
eraikuntzetan bereizten den
bakarra: ataurrea sei zutabe toscanar
askeez osatua da; balkoibalaustraduna du, eta, goialdean,
ataurrearen zabalera bereko hiruki
formako frontoi bat.
Plaza Berriari hiriko gainerako
eraikuntzekiko lotura bat emateko,
eta hiriaren alde garaienaren
eta plazaren arteko desnibela
gainditzeko, Los Arquillos
etxeak egin zituen Olaguíbelek.
Arkupe handiz hornitu zituen eta
plataforma moduko kaleak, zurubiak
eta maldak eraiki zituen,
desnibela gainditzeko, kaleak
kantoien bidez lotzen zirela. Lanhoriekin neoklasikoan hain garrantzitsua
izan zen San Fernandoko
Akademiaren ideiak sartu
zituen Olaguíbelek Araban, eta
Gasteizko zabaltze urbanistikoari
hasiera eman zion era horretan.
Gasteizko arkitektura zibilean
eta hirigintzan garrantzia izan zuten,
orobat, ondoko arkitektoek
ere: Silvestre Pérez (Gasteizko
antzokia, 1820-1822), Mateo de
Garay (erietxeko planoak), Angel
de Chávarri (Espolón lorategi
berrien planoa). Aipagarria da,
era berean, Martín de Saracíbar,
Diputazioaren Jauregiaren
egilea. 1833-1858 bitartean eraikia
da jauregia. Bi albo gorputz
irten ditu, leiho eta balkoidunak.Bi gorputz horien artean gorputz
nagusia dago, alboetakoak baino
apur bat sartuxeagoa. Sarreran
harrizko zurubi handi bat
dago, eta zurubi buruan zutabe
toscanarrez osaturiko ataurre bat.
Zutabeek taulamendu eta balaustrada
bati eusten diote; balaustradaren
atzean pilare laukitu joniarrak
daude, eta guztiaren gainean,
Arabako armarria.
Obra erlijiosoei dagokienez,
gutxi izan ziren berritik eraikiak.
Olaguíbelek berak Gasteizen
eraiki zuen Magdalena komentua
da horietako bat. Komentu
honetako fatxada Madrilgo arkitektura
barroko eta Berpizkundekoari
jarraikiz egina da: fatxada
luze estua da, bi pilare laukitu
ditu, etzanetara jarriak, eta Mariaren
M letra soilaz apaindutako
hiruki formako frontoi batez
burutua da. Fatxadako parterik
aipagarriena eta klasizistena atea
da, marmol beltzezko bi zutabe
erdiz osatua. Zutabeek kapitel
elkartuak dituzte, eta haren gainean
ataburua eta arkitrabea daude.
Eraikuntza pribatua denez, ez
da Plaza Berria bezain obra zurruna:
osagai rococo batzuk agertzen
dira, eta baita tradizio barrokoaren
kutsua ere, materialetan
edo eraikuntzak eratzen dituen
argi-ilunetan esaterako.
Dena dela, ez da Olaguíbelek
egina Araban estilo neoklasikoan
eraiki zen obra erlijioso nagusia.
Aramaioko Ibarrako eliza egile
ezezagun batena da, XIX.. endean eraikia. Estilo neoklasikoko
elizen eredua betetzen
du, eta dekorazioari dagokionez
oso eraikuntza trinkoa da; arkitekturak
du garrantzia beste ezeren
gainetik. Oin poligonala du,
eta abside zuzena, kupula batez
burutua. Barnealdean, albo banatan,
puntu erdiko arku handiak
ditu, alboko aldareen babesgarri.
Oinen fatxadan, berriz, frontis batdago, pilare lauki-zuzenak eta
hiruki formako frontoi bat dituena;
frontisaren aurrean zurubi bat
dago. Erretaulak eta altzariak eliza
eraiki zen garai berekoak dira,
eta horrek batasuna ematen dio
eraikuntzari.
Eraikuntza zaharrak osatzeko
egin ziren lanetan aipagarria da,
bereziki, dorreen eraikuntza, Arabako
Lautadan molde berezi bat
sortu baitzen, Olaguíbelen lanari
esker. Arriagako dorrea izan
zen (1787), hain zuzen, estilohorren aitzindari. Oin koadroa
du, eta bi gorputz, erlaitz batek
bereiziak: behekoa goikoa baino
garaiagoa eta leuna da; goikoak
barrurantz sartuak ditu angeluak,
eta angeluetan zutabeak daude,
kanpandorreko lauki zuzenean
inskribaturiko puntu erdiko lau
arkuei eusten dietela. Dorre horretan
oinarriturik egin ziren,
besteak beste, Antoñanakoa edo
Dulantzikoa. Azpimarratzekoak
dira, bestalde, Olaguíbelek egin
zituen ataurreak (Aberasturiko
San Esteban elizakoa, Miguel
Marcoletak amaitua) eta sakristiak
ere, Eltziegoko San Andres
parrokiakoa adibidez. Azken
horrek oin biribila du, pilare laukituen
bidez zortzi ataletan banatua; lau ataletan puntu erdiko
arkuak daude; gainerakoak estuagoak
dira, eta sarguneak dituzte
hormetan, ebanjelarien irudiak
gordetzen dituztenak. Esfera,
pilare laukituek eutsia, erdiko
kupula batez burutua da.
Arkitektura Bizkaian (I)
Gernikako Batzar Etxea
Gernikako jauregia Euskal
Herriko eraikuntza zibil
neoklasiko nagusietakoa da. Antiguako
Andre Mariaren ermitaren
hondakinen gainean dago
eraikia. XV. mendeaz gero, Bizkaiko
Jaurerriko Batzar Nagusiak
Gernikako arbolaren itzalean biltzen
ziren, eta Andre Mariaren ermitan
zin egiten zituzten foruak.
1826-1833 bitartean eraiki zen
gaur egungo eraikina, Antonio
Echevarría arkitektoaren arabera.
Foruak indargabe gelditu ziren
arte bildu ziren bertan Batzar
Nagusiak, eta berriro indarrean
ezarri zirenetik (1981) aurrera.
Gaur egun museoa da.
Behe Erdi Aroaz gero gatazka
ugari izan ziren Bizkaiko jaurerriaren
eta Bilboren artean, lur
eremuak eta merkataritza eskubideak
zirela eta. Bizkaiko jaurerriak
saio ugari egin zituen Bilboko
merkatarien gorakadari
oztopoak jartzeko. Ez da harritzekoa,
beraz, 1790ean Batzar
Nagusiek José Ramón de Aldamari
proiektu bat agintzea Gernikako
ibaiadarra bideratu eta
Mundakan portu berri bat eraikitzeko;
izan ere, proiektu hari
esker Bilbok merkataritzan zuen
nagusitasuna amaitu zitekeen.
Baina ez zen hura Bizkaiko Jaurerriaren
proiektu bakarra. Jaurerriaren
gobernuaren egoitza
Gernikan eraiki nahi zuen.
1792an Aldamak portu berriaren
proiektua aurkeztu zuen, baina
Konbentzioko gerraren hasierak
(1793) bertan behera utzi zuen
lan hura. 1801ean Simón Bernardo
Zamacolak proiektuaren alde
egin zuen Batzar Nagusietan,
baina portua Abandon egin behar
zela proposatu zen. Godoyk
proposamen haren alde egin
zuen, eta hilabete gutxiren
buruan Errege Ordena batek baimena
eman zuen Abandoko
“Bakearen Portua” eraikitzeko.
Hura izan zen, hain zuzen ere,
Zamakolada izeneko matxinada(1804) sorrarazi zuen arrazoietako
bat. 1804ko gertaeren ondoren
proiektua ezeztatu egin
zen, baina ez zen erabat baztertu.
Foru errejimena ezeztatu
zela-eta Bilbo armadaren mende
zegoela, Godoyk bere omenezko
izena zuen portuaren
proiektuari ekin zion berriz ere.
Hala, 1805ean Silvestre Pérezek
jaso zuen Abandoko portuarenproiektua egiteko eskaera. Aranjuezko
matxinadaren ondoren
(1808), Godoyren beherakada
eta gerra etorri ziren. Baina gertaera
horiek ere ez zituzten Bizkaiko
Jaurerriaren eta Gernikaren
asmoak aldatu. 1822an diputazioak
Juan Bautista Belaunzarán
arkitektoari beste txosten bat
eskatu zion Gernikako ibaiadarraren
kanalizazioari buruz. Biurte geroago Batzar Etxe berria
eraikitzeko Antonio Echevarríak
egindako planoa onartu zen, eta
“greziar-erromatar” estiloa zuen
eraikuntza haren lanak hasi ziren.
Karlistaldiaren ondorioz portua
eraikitzeko proiektuak eta
Batzar Etxeko lanak bere horretan
gelditu ziren (1833).
Antzina Bizkaiko elizate bakoitzak
ordezkari bat bidaltzen zuenGernikara Jaurerriaren arazoak
eztabaidatzera. Batzar horiek
Gernikako Arbolapean egiten
ziren, eta foruak Antiguako Andre
Mariaren ermitan zin egiten
ziren. 1410ean ermita berritu egin
zuen Gonzalo Moro korrejidoreak,
eta harrezkero, euria egiten
zuenean, ermita berrian ospatzen
ziren Batzar Nagusiak.
1665ean harrizko eserleku gehiago
jarri ziren Jaunarenaren inguruan,korrejidore, diputatu, alkate,
mailegatzaile eta diruzainarentzat.
1668an zin egiteko elizaren
barruan sakristia eraiki zen, bertan
Bizkaiko Artxiboa egon zedin,
eta 1700ean herrietako ordezkarientzako
zurezko eserlekuak
egin ziren. Antzinako eraikin
haren hondakinetan Antonio
Echevarríak egin zuen proiektuaren
arabera, etxe berriaren erdialdean
ermita obal bat zegoen,
bilerera aretoa izango zena, eta
kanpoaldean, arbolaren parean,tenplu txiki antzeko bat, Partenoiaren
aurrealdearen kopia txikia.
Lehendabizi artxiboa eta inguruko
aretoak eraiki ziren, eta
1828an Batzar Aretoa.
Batzar Etxearen gune nagusia
Batzar Aretoa da; bertan egiten
dira Bizkaiko Batzar Nagusien
batzarrak. Lehenago esan bezala,
antzina batzarrak arbolaren inguruan
egiten ziren, eta alboko ermitan,
ekitaldi erlijiosoa egitenzen, eta Foruak ere zin egiten
ziren. Bi funtzio betetzen zituen,
beraz, eraikuntza hark: erlijiosoa
eta politikoa. Hortaz, Batzar Areto
berriak bi ikuspegi horiek bildu
behar zituen, eta esan daiteke
eliza-parlamentu bat dela. Gaur
egun eginkizun erlijiosoa bazterturik
badago ere, aldarea eta bataiarria
gorde dira. Diputatuen
eserlekuak anfiteatro bateko mailadien
antzera jarrita daude, forma
eliptikoan. Eserlekuen gainean
ikusleen galeria dago, etahorren gainetik Bizkaiko Jaunen
erretratuak, Sebastián de Galbarriartuk
eta Brustín anaiek eginak.
Erretratu horien gainean zenbait
jaunen oroigarri daude, foruak zin
egin zituzten data gogoratzen
dutenak, hain zuzen ere. 1901ean,
aretoko leihoetan Adolfo Guiard
pintorearen sei lan berregin ziren;
Bizkaiko ohitura eta ikuspegiak
agertzen dira lan horietan.
Aldarearen gainean beste beirate
bat dago, Serafín Basterrak eta Vicente
Larreak egina. Bizkaiko armarriaren
osagaiak agertzen dira
beirate horretan.
Hasieran esan bezala, XV. mendeaz
gero Gernikako arbolaren
oinean biltzen ziren Bizkaiko
Jaurerriko Batzar Nagusiak. Gaur
egungo haritza 1860an landatu
zen eta leku horretan bertan zegoen
haritza, Arbola zaharra (hirurehun
urte ingurukoa), BatzarEtxeko lorategian dago gaur zutabez
inguratuta. Tribunaren atzealdean
gaur egungo arbolaren ondorengoa
dago; 1979an, hamazazpi
urte zituela, landatu zen bertan.
Arbolaren atzeko harrizko tribuna,
Batzar Etxea bezala,
neoklasizismoaren ezaugarrien
arabera egina da. Korintotar estiloko
zortzi zutabe ditu aurrealdean,eta frontoian Bizkaiko Jaurerriko
armarria. Eraikuntza honen
lekuan antzina beste
eraikuntza bat zegoen, eta hartan
esertzen ziren Batzarretako
agintariak. Horregatik, harrizko
zazpi aulki daude haren lekuan
egin zen eraikuntzan. Gaur egun,
tribuna horretan ekitaldi bereziak
besterik ez dira ospatzen, hala
nola, Lehendakariaren eta Bizkaiko
Diputatu Nagusiaren zin
egitea. Bestalde, Jose Antonio
Agirrek 1936an esan zituen zin
hitzak gogorarazten dituen
oroigarri bat dago.
Batzar Aretoaren alboan Beiratearen
Aretoa dago; Antonio de
Echevarríak egin zuen proiektuan
areto hau estali gabeko patio
bat zen. 1964an Bizkaiko historiari
buruzko museo bihurtu
zen. Batzar Nagusiak berriz ezarri
zirenean areto honi jatorrizko
funtzioa itzuli zitzaion. Areto honetan
ikusgarria da jatorrizko
patioa estaltzen duen beirategi
izugarria. Beirategia 1985ean
egin zuen Bilboko “Vidrieras de
Arte S.A” lantegiak; hura izan zen
hain zuzen ere lantegi horretan
ordu arte egin zuten beirate handiena.
Gernikako arbolaren sinbolismoa
biltzen du beirateak:
erdian, Gernikako arbola; alboan
“Lege Zarra” idazkuna; Bizkaiko
ekonomia jarduerak; eta beiratearen
inguru guztian Bizkaiko
eraikuntza nagusiak. Bestalde,areto honetan Batzar Nagusiekin
zerikusia duten beste zenbait
objektu ikus daitezke: botoa
emateko erabiltzen ziren zilarrezko
bolatxoak (XVII. m.); Diputatu
Nagusien aginte makilak
(XVIII. m.); idazteko tresnak
(XVIII. m.); Bizkaiko Jaurerriko
Gobernuan karguaren zin egiteetan
izaten zen gurutzea; Batzar
Etxearen maketa, etab.
Arkitektura Bizkaian (II)
Euskal Herriko hiriburu eta
hiri askotan bezala, estilo
neoklasikoaren eskutik hainbat
berrikuntza egin ziren Bizkaian
hirigintzaren alorrean, Bilbon,
bereziki. Garrantzi handiko
proiektuak sortu ziren, nahiz eta
den-denak ezin izan ziren aurrera
eraman.
Bilboko San Nikolas inguruan,
esaterako, zenbait lan egin ziren,
1786az gero, Loredo sindikuaren
eskutik. Hirigunea eraberritzeko
asmo haien artean Plaza Berria
eraikitzea zegoen, Gasteizkoaren
molde berari jarraituz. Plazaren
proiektua egiteko eskaera Alejo
de Mirandari egin zioten. Haren
proiektuak, ordea, ez zuenarrakastarik izan, eta bertan behera
utzi zen plazaren eraikuntza,
harik eta 1821ean Silvestre
Pérezen proiektu bat onartu zen
arte. Estilo neoklasiko beteko
plaza bat proiektatu zuen hark,
Gasteizko Plaza Berriaren antzekoa,
baina hura baino monumentalagoa.
Eta plazaz gainera zenbait
etxe ere diseinatu zituen.
Eraikuntza lanak, ordea, ez ziren
1828. urtea arte hasi. Lanen lehenengo
zuzendaria Antonio
Echevarría izan zen; zenbait aldaketa
egin zituen baina, oro har,
plazak ez zuen kutsu neoklasikoa
galdu. Aurrerago beste zenbait
aldaketa egin zituen Avelino
de Goicoecheak, Echevarríarenondorengoak. Oro har, baditu
Gasteizkoaren aldean zenbait
desberdintasun: hainbeste
aldaketa egin izanaren ondorioz,
ez da hura bezain neurritsua; ez
zituen haren funtzio berberak ere
betetzen, ez erakundeei dagokienez
(Bilboko udaletxea ez zen
plaza hartan eraiki), ez salerosketari
eta jostaketari dagokienez
(Plaza Zaharrean egiten ziren
horiek), eta hura baino monumentalagoa
da, Bilbo bezalako
hiri ahaltsu bati zegokion moduan.
Bilboko Plaza Berrikoaz gainera,
beste proiektu aipagarri bat
egin zuen S. Pérezek: Hiri berriaren
eta Bakearen Portuaren
planta azaltzen duena, hain
zuzen, 1804an egina. Ez zen aurrera
eraman, baina garrantzi
handiko proiektua da, ilustrazioko
ideien eta Bilbok garai hartan
zuen indarraren erakusgarri
bikaina den aldetik. Oso ideiahandinahia zen, eta bereziki kontuan
hartzekoa zuen hiriaren ordenamendu
logikoa. Hiri berri
bat sortzea proposatzen zuen,
gerora Bilboko zabalunea egin
zen tokian. Hiri berri hura portuari
lotuko zitzaion, Lisboan,
Bordelen eta Londresen egin zen
bezala, portua baitzen hiriaren
gune nagusia; plaza handi bat
eraikiko zen San Mamesen eta
monarkiako zenbait kideri eskainitako
plazen bidez integraturiko
kaleak errazionalizatuko ziren.
Bizkaiko arkitektura zibil
neoklasikoa badira erakundeen
eraikuntza batzuk ere. Lehenengo
eraiki zenetako bat Urduñako
aduana izan zen, Manuel
Martín Carrerak egina 1782-1792
bitartean. Aduanak herriko enparantzara
irekia du fatxada; behe
solairua arkupeduna da, eta haren
gainean beste bi solairu daude.
Erdian tinpano bat du, monarkiaren
armarriekin, eraikuntzaren
izaera ofiziala aditzeraematen duena. Estilo berean egina
da Mallonako kanposantua,
Bilbon. 1832-1830 bitartean eraiki
zen, Juan Bautista de Belaunzaránen
proiektuaren arabera.
Eraikuntza hartatik ataurre
neoklasikoa gorde da, lau habe
doriarrez osatua. Gerora beste
kanposatu batzuk egin ziren,
adibidez, Abandoko San Bizente
elizatekoa, F. L. de Moñizena.
Neoklasikoak dira, era berean,
zenbait udaletxe eta, besteak
beste, Bilboko Atxuriko Ospitale
Santu Zibila, fatxadan lau habe
toscanar dituena, S. Pérezena
(1819), edo Bilboko Hiriko Antzokia
(1833), gaur egun desagertua.
Arkitektura neoklasiko erlijiosoari
dagokionez, Bermeoko
Andre Mariaren eliza da Bizkaiko obra aipagarriena. Hasierako
proiektua Gabriel de Capelastegui
eta J. M. Uribeondorena
zen (1783); 1331ko Andre Maria
Talaiakoaren eliza gotikoa oso
hondatua zenez, han bertan eliza
berria eraikitzea zen hasierako
asmoa, antzinakoaren tankera eta
orientazioa aldaturik betiere. Lehenengo
proiektu hura aldatu
egin behar izan zen, ordea, Errege
Akademiak hala eskaturik.
Bigarrena Manuel Machucarena
da, 1790ean onartua. Garai hartan,
ordea, eliza berria beste toki
batean eraikitzeko ideia zabaldu
zen, eta atzera bota ziren ordu
arteko erabaki guztiak. Ideia berri
horren arabera herrigune berria
eraikiko zen, eta udaletxearen
aurrean, enparantza nagusian,Andre Mariaren eliza. Bi iritzien
artean gorabehera asko izan
ondoren, eliza herrigunean eraikitzea
erabaki zen. Kokagune
berrirako proiektua Silvestre Pérezi
agindu zitzaion 1796an. Zenbait
etenaldiren ondoren, 1823an
hasi ziren lanak, S. Pérezek berak
1820an egindako planoen
arabera, eta 1866an inauguratu.
Eliza orube berriari egokitu behar
izan zitzaion, Andre Maria
Talaiakoarena baino estuago eta
luzeagoa baitzen berria: oina luzatu,
alboetako ataurreak estutu
gurutze besoen pareraino eramanez.
Erromatar tradizioko zenbait
elementu erantsi zizkion Pérezek,
korupeko habe bikotzak, kupularen
1:1 proportzioa eta ataurre
tinpanoduna, esaterako.Ikusgarria da Andre Mariaren
elizak eta Bilboko San Nikolasko
eliza barrokoak duten antzekotasuna.
Besteak beste, oin
oktogonala dute biek ere, erpinen
ordez horma sargunedunak
dituena, eta lau beso, horietako
hiru korudunak. Fatxadaren alboetan
bi dorre dituzte, eta prisma
batek burutua dute kupula
kanpoaldetik. Adituen ustez Bermeoko
agintariek beren helburu
politikoak lortzeko egitura fisiko
egokiena San Nikolaskoari iritziziotela izan daiteke horren arrazoia.
Dena dela, Bermeoko Andre
Maria eliza berrizalea izan zela
esan daiteke. Barrokoari kontrajartzen
zaion estetika du. Erromatar
tradizioaren kutsua nabarmena
da elizaren soiltasunean, eta
ez dago zentzuen asebetetze
hutserako ezarritako osagairik,
guztiak du morala sendotzeko
helburua. Ordena, batasuna, koherentzia
eta oreka dira elizak
azaldu nahi dituen ideiak. Eta
ideia horiek bereziki nabarmen
agertzen dira fatxada nagusian.
Fatxada nagusiaren alboetan bi
dorre daude, eta dorreen arteko
eremua gero eta barnerago sarturiko
osagai multzo baten kadentziak
betetzen du.
Hala ere, ezin esan daiteke
Andre Maria elizaren planoa eta
emaitza biak bat datozenik. Batetik,
elizaren kokaleku meharra
eta enparantzaren sakontasun
eza direla-eta, eliza ez da bere
osotasun eta handitasunean
ikusten; arkitektoak nahiago
izan zuen elizaren beraren neurria
eta arrazoia mantendu, ingurunearierreparatu gabe. Horrez
gainera, amaitzeke gelditu
zen dorre bat, eta bestea, berriz,
kanpandorre neobarroko batez
burutua da, horrek oreka kentzen
diola. Azkenik, eraikuntzan
erabilitako harri desberdinek
tankera bitxia ematen diote hain
nabarmen behar ez zuen osagai
bati.
Bermeoko Andre Maria eredu
hartuta egin ziren, bestalde, Nabarnizko
eliza, Aramaioko San
Martingoa, Alejo de Mirandarenak
biak, Ajangizko Ama Jasokundekoarena
(Belaunzarán),
eta Muruetako Haurraren Jaiotzarena
(A. Goicoechea).
Arkitektura Gipuzkoan
Esan den bezala, XVIII. mende
bukaeran eta batez ere
XIX.aren lehenengo hamarraldietan,
neoklasikoan hirigintzak eta
arkitektura zibilak indar berria
hartu zuten. Funtsezkoa izan zen
horretarako Ilustrazioaren pentsamoldearen
eragina batetik, eta
borbondarren erreformarako
joera bestetik. Euskal Herrian
zehazki, RSBAP edo Euskalerriaren
Adiskideen Elkartearen berrikuntzarako
bultzadak ere izanzuen horretan zerikusirik. Gipuzkoari
dagokionez, arkitektura
erlijiosoan ere badira garai
honetan zenbait obra aipagarri,
Mutrikuko Ama Jasokundekoaren
eliza, batez ere. Baina hiri
moldaketak dira hemen ere nagusi,
neoklasikoak bere-bereak
dituen errazionalismoa eta handitasuna
lantzea bideratzen dutenak.
Honela, eraikuntza zibilak
(udaletxeak, justizia jauregiak,
etab.), enparantzak, lorategi publikoak
eta hilerriak osatzeari ere
ekiten zaio.
Donostian 1813ko sute handia
erabakiorra izango da hiriaren
birmoldaketa nahiataezko eta
premiazko egingo baitu. Izan ere,
Independentziako gerratean jasandako
sute eta sakailak ikaragarriak
izan ziren, Santa Maria eta
San Bizente elizak, San Telmo
komentua eta inguruko 600 bat
etxebizitzetatik 36 besterik ez
baitzen geratu zutik. 1813ko
abenduan Pedro Manuel deUgartemendía arkitekto andoaindarra
hautatu zen berreraikitze
planoak egin zitzan. Bost hilabete
geroago, bere proiektua aurkeztu
zuen Ugartemendíak, arkitektonikoki
oso aurreratua zena:
erdian zortzi aldeko enparantza
zuen (zerbitzu zibil guztien kokagune
litzatekeena), bertara zortzi
kale bideratzen zirela; alboetan
beste bi enparantza, koadroa
portu aldekoa, eta erdi biribila
Santa Maria elizakoa.Proiektu hura, ordea, oso berritzailea
zen sute aurreko egituraren
ondoan, eta lurren jabe
asko proiektuaren aurka altxatu
ziren, aurreko orube banaketa
errespeta zedin eskatuz. Azkenean,
Manuel de Gogorza errejidoreak
beste plano bat egin zuen
aurreko orube banaketa erabat
mantenduz, hau da, lehengo hiriaren
berreraikuntza soila proposatuz.
Hori izan zen 1816an
Gaztelako Kontseiluak azkenean
onetsi zuena. Edonola ere, Ugartemendíak
fatxada guztien estiloen
bateratzea eta beste zenbait
osagarriren (zokalo, hutsarte, erlaitz,
teilatu hegal etab.) erregulartasuna
ziurtatzen zuen araudia
onartzea lortu zuen. Gainera,
azkenean Ugartemendía eta Alejo
de Mirandak elkarrekin egindako
bigarren plano bat atera zen aurrera,
sute aurretik zegoen moldaketa
gauza askotan errespetatzen
zuena.
Donostiako Konstituzio
enparantza da berreraikitze prozesu
honetan jasotako espazio
sinboliko nagusia. Lauki zuzen
egiturako enparantza da,
Ugartemendía eta Mirandakdiseinatua, aurretik zegoen
moldaketa errespetatuz. Bere lau
aldeak zein bere aldetik diseinatu
ziren, eta gero taldeari osotasun
itxura ematen dioten arkuen
bidez lotu. Enparantza berriaren
osaketak kalte eragin zien etxejabeak
nolabait saritzeko, Donostiako
udalak etxebizitza hauetako
balkoi jarraiak egiteko laguntza
eman zuen; balkoi horiek bertatik
zezenak ikusteko alokatzen
ziren; hori da hain zuzen ere
gaur egun ataburuetan dituzten
zenbakien jatorria.
Konstituzio enparantzako
eraikuntza nagusia udaletxea da,
gaur egun udal liburutegi dena.
Udaletxe hori Silvestre Pérez arkitekto
aragoitarrak (1767-1825)
proiektatu zuen 1819an; eraikuntza
lanak, ordea, arazo ekonomikoak
zirela medio, 1829-1837
arte atzeratu ziren. Enparantzako
gainerantzeko etxeetako arkupeekin
bat egiten du udaletxekoak,
horrela talde osoa bateratuz. Lehenengo
gorputzeko puntu erdiko
bost arkuen gainean, sei
zutabe toscanar erraldoik beste
bi solairuak ordenatzen eta
bateratzen dituzte.Eraikuntzaren buruan, ohi denez,
hiriko armarria dago. Fatxada
neoklasiko aski neurrizko honetan
eta eraikuntzan oro har zenbait
aldaketa egin zituen, Silvestre
Pérez 1825ean hil ondoren,
proiektua jarraitu zuen Ugartemendíak.
Honek aldaketa pare
bat egin zion Pérezen proiektuari,
fatxadaren burua eta barruko
eskailerari zegozkionak. Geroztik
zenbait berrikuntza ere egin
izan zaizkio eraikuntza honi: José
de Goicoa arkitektoak zenbait
gela gehitu zizkion 1876 eta 1895
bitartean, eta Juan Rafael Aldayk
azken solairua moldatu zuen
1924an.
Donostiako Konstituzio enparantzaren
antzik badu Tolosako
Euskal Herria edo Justiziaren
enparantzak. Bi kasuotan,
enparantza lauki-zuzen bat osatzen
duten etxebizitzak arkupe
bateratuaz lotuak daude. XIX.. ende erdialdera, Tolosako herria
zabaltzen hasi zenean, osatua
da Justiziaren enparantza,
bertan Justizia Jauregia kokatzeko
diseinatu baitzuen J.E. Escoriazaarkitektoak. Donostiakoa
baino pixka bat geroxeagokoa da
Tolosakoa; 1853ko data ikus daiteke
hango eraikuntza nagusiaren
fatxadan, frontoi txikiaren eta
erlojuaren ondoan.
Estilo neoklasikoan Gipuzkoan
arkitektura erlijiosoa asko landu
ez bazen ere, badira aipatzeko
kasu batzuk. Batetik, Azpeitiko
Soreasuko San Sebastian elizako
ataurrea, 1771n Ventura
Rodríguezek diseinatua, eta azkenean
Francisco de Ibero arkitektoakegina. Ataurre honen garaipen
arku erromatarrak jada kutsu
neoklasiko garbia du, nahiz
eta oraindik estiloaren lehenengo
garaietakoa den eta bertan
erabiltzen diren formak liraintzera
joko duten.
Dorregintzari dagokionez, barrokoan
orokortu zen eredua jarraitzen
da, orain jada apaingarririk
gabe eta itxura klasikoa
emanez, Manuel Martín de Carrera
Oñatiko elizako dorrea
diseinatzerakoan egiten hasi zen
bezala. Dena den, Gipuzkoan ez
da ia garai honetan dorre berririk
osatuko, ez baitago Araban
dabilen Olaguíbel bezalako dorre
neoklasikoen egilerik.
Bestetik, ez zati bat soilik, baizik
eta erabat neoklasikoa den
Gipuzkoako eliza bakarra, eredugarriagainera, Mutrikuko Ama
Jasokundekoaren eliza da.
Hau ere Silvestre Pérezi zor zaio,
besteak beste Donostiako udaletxea
–gaur egun udal liburutegia–,Bilboko
Enparantza Berria
eta Bermeoko Santa Maria eliza
diseinatu zituen arkitekto berari.
1798an, Erroman bolada luzea
egin ondoren, egin zituen Pérezek
eliza honetako planoak. Hala
ere, hamaika arrazoi zirela eta
(arazo ekonomikoak, Independentziako
gerra, LehenengoKarlistaldia etab.), 1843
arte ez ziren egin eraikuntza lan
nagusiak, Manuel Vicente Laca
eta Mariano José Lascurain arkitektoek
gidatuak. Silvestre Pérezek,
gainera, leku aproposa
aukeratu zuen eliza kokatzeko,
ohi zen bezala herri erdian egin
beharrean herriko bazter hutsago
bat hautatu baitzuen, Mutriku
sarrerako goialdea, hain zuzen
ere, eraikuntza gutxi eta aurrealdea
hutsik zuen enparantza. Lurraren
eta elizaren beraren garaierak
gainera elizaren funtzio
sakratua azpimarratzen du.
Mutrikuko eliza bere garaiko
eraikuntzarik aurreratuenetarikoa
da. Hierarkia jakin bati jarraitzen
dioten bolumen desberdinen erabilera
eredugarriak fatxada bat
baino gehiago egitea bideratu
zuen. Pérezek ez ditu tradizioak
agintzen zituen osagarri nagusiak
baztertzen, baina bai eraldatzen.
Dorrea, esate baterako, eraikuntza
osoaren mende dago, eliz
buruan kokatua; fatxada nagusiaren
gainean ez da ageri ere egiten,
barroko garaiko eliza dorreak
ez bezala. Fatxada nagusia
guztiz klasikoa da, tenplu erromatarren
kutsu argikoa, aurrean
eskailera sail zabalak dituela, eta
sei zutabe doriar eta frontoi soila.
Halako fatxada apaingarri gabeak,
kolore bakarrekoak, zurrunak,
podio batean jarriak, emozioak
piztu baino gehiago orden
errazional baten ideia iradokitzen
du. Erroma klasikoan bezala, fatxada
honek ez du osagarri edo
apaingarri erlijiosorik, hiritarren
bertuteak areagotzeko ideia luzatzen
duela dirudi aldiz.
Barrualdeari dagokionez, Mutrikuko
elizak oin lauki-zuzena
du, gangak, lau zutabe doriarren
gainean, gurutze modukoa bilakatzen
dena, hormak presbiterio
erdi biribilarekin eta alboetako
bi zabaluneekin
irekiz.
Pintura eta eskultura
Estilo neoklasikoari dagokionez, pintura eta eskultura ez ziren izan oso aintzat hartzeko moduko jarduera artistikoak Euskal Herrian. Obra gutxi egin zen, eta egin ziren gutxi horietan kalitatea ez da goi mailakoa ere. Dena dela, badira garai hartan nolabaiteko garrantzia izan zuten erretaulagileak, arkitekto gisa ere ezagun egin zirenak, eskulturagileak eta margolariak; azken horiek gutxiago, eskulturakoa baino are produkzio murritz eta kaskarragoa izan baitzen pinturaren alorrekoa.
Eskultura
Estilo neoklasikoko oso eskultura
gutxi da Euskal Herrian. Urritasun
horren arrazoi nagusiak dira,
batetik, erlijio eskakizunak
ordurako beterik zeudela, eta ez
zela enkargu berririk egiten;
bestetik, ez zela, oro har, oso
kalitate oneko artistarik, eta,
azkenik, estilo neoklasikoaren
ezaugarriak ez zitzaizkiola ongi
egokitzen garai hartako herri
erlijiotasunari.
Eskulturaren alorreko jarduera
nagusiak erretaulagintza eta erretauletarako
bereziki eginiko eskultura
eta erliebegintza izan ziren.
Dena dela, erretaulagile
bikainenak arkitekturan ere nabarmendu
ziren artistak izan ziren.
Horren ondorioz, arkitektura
bera da erretaula neoklasikoen
alderirik azpimarragarriena.
Ezaugarri nagusiak habe
trinkoak, habe ildaxkatuak eta
marmolaren imitazioa dira; hala
ere, egin ziren marmol hutsezko
zenbait lan ere, garai hartan
emandako Errege Ordena batek
agintzen zuenaren arabera, suterik
bazen-edo erre ez zitezen.
Gorputz bakarreko erretaulak
izan ohi dira, oro har, erliebe
handi edo imajina batez osatuak.
Erretaulak proiektatu zituzten
arkitektoen artean aipagarrienetako
bat Diego de Villanueva
da. Berak proiektatu zuen Donostiako
Santa Maria elizako
erretaula nagusia, Francisco de
Azurmendik burutu zuena. Elizahartako Bakardadeko eta Sokorroko
albo erretaulen proiektuak,
berriz, Ventura Rodríguezek
–neoklasikoan garrantzi handia
izan zuten arkitektoetako batek–
egin zituen, eta Azurmendik
burutu zituen, bi horietan ere
material nagusi gisa marmola eta
jaspea erabiliz. Erretaulagile eta
eskulturagile horiek beroriek
egin zituzten Gernikako Errenteriako
Jasokundearen elizako
erretaula nagusiaren proiektua
eta obra. Justo Antonio de Olaguíbelek
eta Díaz de Güemes
arkitektoek ere jardun zuten erretaulagintzan,
arkitekturaz gainera:
Gasteizko kolejiatakoa proiektatu
zuen lehenak, eta Cuchokoa
bigarrenak. Eta erretaulagile izan
ziren, orobat, Manuel Martín de
Carrera (Audikana eta Okarizko
erretaulak egin zituen) eta Francisco
Ugartemendía (Elgoibarko
erretaula nagusia egin zuena,
beste zenbait artistarekin lankidetzan).Silvestre Pérez aragoitarrak
ere eragin handia izan zuen euskal
neoklasikoan, bai arkitekturan,
bai erretaulagintzan. Harenak
dira, besteak beste, Tolosako
Andre Mariaren elizako erretaula
nagusia eta alboetakoak, eta
Arriagarako egindakoa.
Erretaulagile gisa soilik nabarmendu
zirenen artean, ordea, arabarrak
dira bereziki ospetsuak,
Benigno Moraza eta Antonio
Rubio batez ere. Lehenak 1789
eta 1832 bitartean egin zituen bere
lanik gehientsuenak, besteak
beste, Astegieta eta Amaritako
erretaula nagusiak, eta Betoñoko
albo erretaula bat. Rubiorenak
dira, berriz, Elorriagako San Pedro
elizako albo erretaularen arkitektura
egitura eta San Sebastianen
erretaularena, eta Herediakoa
(1803); Rubioren ezaugarri
nagusia oreka da, dotoreziaren
eta neurriaren batasuna. Lan
bikainak egin zituzten, halaber,Manuel de Agredak eta Gregorio
de Dombrasasek ere.
Erretaula haietarako eskulturak
eta erliebeak ondu zituzten artistetan
aurrez aipatua izan den
Francisco de Azurmendi idiazabaldarra
izan zen ezagunenetako
bat. Herri askotan egin zituen
lanak Azurmendik, Gipuzkoan
bereziki. Lan ezagunenak
ditu: Alegiko elizako estatuak eta
San Joan Bataiatzailearen domina,
Andoaingo Arrosarioaren
erretaula, Lezoko Santo Kristokoa,
Amasakoa, Azkoitiko koruko
aulki saila, etab. Garrantzi
handia izan zuen, orobat, MiguelAntonio Jáuregui maisuak ere.
Marrazki irakasle izan zen Jáuregui
Bergarako Errege Mintegian,
eta Euskal Herritik kanpo ere lan
egin zuen, Errioxan hain zuzen.
Aipagarria du Soraluzen eginiko
erretaula bat, Ventura Rodríguezek
proiektatua, marmol itxura
eta Hirutasuna Ama Birjina koroatzen
agertzen duen igeltsuzko
erliebe bikaina duena. Eta herrihartan bertan egin zuen, era berean,
mojen komenturako Santa
Anaren erretaula. Harenak dira,
halaber, Zumarragako Jasokundearen
elizako lau albo erliebe,
1800. urtean proiektatuak. Azpimarragarriak
dira, era berean,
Roberto Michelek egindako lanak
ere: Donostiako Santa Mariako
San Pio V.aren erretaulako
erliebe handia, Kristo Gurutziltzatuaren
mirariari eta Aita Santuari
buruzkoa; Gasteizko Sociedad
Bascongadarentzat eginiko
Karlos III.aren bustoa, gaur egun
Arabako Diputazioko jauregian
gordetzen dena; Azpeitiko parrokiako
San Sebastianen imajina
handi bat, eta Gages konde eta
erregeordearen hilobia, Iruñekokatedraleko klaustroan dagoena;
seguru jakiterik ez bada ere, Michelek
egindakotzat jotzen da,
halaber, Santa Maria elizako Santa
Barbara erretaulako erliebea ere.
Alfonso Bergazek, berriz, Olaguíbelek
Armentian egin zuen
Díaz Espadatarren etxeko fatxadako
irudia eta Getariko plazan
dagoen Elkanoren irudia egin zituen.
Eta José Piquerrek Silvestre
Pérezek Tolosako elizan diseinatu
zuen erretaula nagusi
horretarako hiru eskultura eta
alboetakoak egin zituen. Eskultore
berarena da Espoz eta Ilundainen
mausoleo bikaina (1855),
marmol zuriz ondua, Iruñeko katedraleko
klaustroan dagoena;
berez, Santa Croceko elizan Antonio
Canovak Alfieri olerkariaren
hilobirako egindako lanaren
kopia da. Azkenik, neoklasikoko
eskulturagintzaren atal honetanezin da utzi aipatu gabe Valdivieso
familia arabarra. Bereziki
aipagarria da Mauricio Valdivieso;
Araban egin zituen lan gehienak,
1781-1822 bitartean, Antonio
Moraza eta Antonio Rubio
erretaulagileekin batera. Valdiviesok
bere herriko erlijio sentimendua
eta berrikuntza teknikoa batzen
jakin zuen. Teknika zuzena
eta adierazkortasun atsegina
agertzen dute bere lanek. Gasteizen,
Labrazan, Elorriagan daude
ikusgai, beste leku batzuen
artean, Mauricio Valdiviesoren
lanak. Ospetsua izan zen aurrekoaren
anaia Martiniano ere,
nahiz eta ez zuen Mauricioren
maila iritsi.
Pintura
Pinturaren alorreko adierazpen
urrietan badira bai pintura zibilari
dagozkionak (erretratuak,
erakundeek eskaturiko irudiak
etab.) eta bai pintura erlijiosoari
dagozkionak ere, gutxiago badira
ere.
Erretratugintzan Vicente López,
Antonio Carnicero eta
Luis Paret y Alcazár nafarra nabarmendu
ziren. Canga Argüelles
kondearen erretratua da lehenaren
lanik aipagarriena, gaur egun
Donostiako San Telmo museoan
dagoena. Antonio Carniceroren
koadro esanguratsuenak, berriz,
Arabako bi batzarkideren erretratuak
dira; Arabako Diputazioaren
Jauregian daude gorderik. Bere
ezaugarri nagusiak kolorearen
erabilera eta errealismoa dira.
Pareten obretan, azkenik, azpimarratzekoa
da Nafarroako Museoan
gordetzen den Fernández
de Moratínen erretratua.
Pintura ez erlijiosoan kontuan
hartzekoa da, halaber, Antonio
González Ruiz, Erregearen
Ganbara Pintore eta San Fernandoko
Akademiako zuzendari
izan zena. Bere lanak neoklasizismoaren
hasierakoak dira eta
kutsu barrokoa dute, baina beren
taxukera oso egokia eta aintzat
hartzekoa da. Arabako Batzar
Orokorretarako eskatu zioten
Arabaren eta San Prudentzioren
alegoria (1762) da bere estiloaren
erakusgarri gorena. Harkegina da Rodrigo de Rojas y Contrerasen
(Gasteizko Umezurztegian)
erretratua ere.
Erlijio pinturari dagokionez,
ezagunak dira Goikoetxea nafarra,
Donostiako Santa Mariako
erretaularako oihal gainean egin
zituen margoekin, Antonio de
Zabala bergararra, Tolosako
Santa Maria elizan Jasokundeko
Ama Birjinaren koadro handi bat
egin zuena, eta José López de
Torre arabarra, agirien arabera
Galarreta, Urizaharra, Heredia
eta Argomaizko elizetako zenbait
koadroren egile izan zena, besteak
beste.