Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Arte barrokoa

?Azken Epaiketa?, Michelangeloren lana, Kapera Sixtinan (Vatikano). Berpizkundeko maisu lana den arren, eragin handia izan zuen margolari barrokoengan.<br><br>

Atal honetan, barroko izena nondik datorren eta zein adiera izan dituen agertzen da aurrena.

Noiz, zein ingurunetan edo zergatik sortu zen eta zein ezaugarri dituen adierazten da hurrena.

Historiako zenbait gertakizun handik eta Eliza katolikoak zer eragin izan zuten, eta Erroman eta Italian hainbesteko indarra zergatik izan zuen barrokoak, azaltzen da gero. Estilo hori beste zein lurraldetan sartu zen, noiz zabaldu zen eta horietan zein ezaugarri berezi izan zituen ere agertzen da, bestalde. Eta azkenik, garai horretan izan ziren arkitekto, eskultore eta pintore handi batzuen izenak eta egin zituzten obrenak aipatzen dira tarteka.

 

Izena eta adiera

Portugeseko barroco hitzetik datorkio izena; ?molderik gabeko bitxia? esan nahi du. Arteari dagokionez, adiera asko izan ditu sortu zenez geroztik: joera nahasia, armoniarik eta orekarik gabea, apaingarri gehiegizkoa, arauen kontrakoa, nabarmenkeriazkoa, Berpizkundeko estiloaren dejenerazioa etab., izpiritu errazional edo klasikozale itxi batek asmaturiko itxura dutenak, denak. Eta nahiko normala da horrela gertatu izana, zeren gertakariak igaro eta gero epaitzen baitira historian, eta barrokoa bi joera errazionalista edo klasikozaleen artean egokitu baitzen.

Joera horiek erroak eginak zituzten lurraldeetan, zabaltzen lanak ez ezik, kutsu berezia ere izan zuen horrenbestez barrokoak.Kronologiaz, bada, Berpizkundeko estiloaren ondoren agerturiko estiloa da, XVII. mendean, 1600- 1680 urteetan. Erroman, Turinen eta oro har Italian indartu zen, eta horietatik zabaldu zen beste herrialdeetara, Europara, aurrena, eta Ameriketara, gero. Izatez, handitasuna eta harrigarri daitekeena, oparotasuna eta kontrastea imajinazioz eta ausardiaz lantzeko modu bat da batetik, eta trantsizio garai baten, aldi nahasien, ondoez baten, tradiziozko joerak hautsi nahi baten eta sentiberatasun handi baten adierazle bestetik. Zernahi ere, joera horretako artistek ez entzuna egin zioten barroko izenari, eduki ere, beraiek modernotzat zeuzkateneta beren buruak. Adierak eta iritziak iritzi, lanak izan dira barrokoa, aldiz eta moldez, beste zenbait joeratatik bereizten, zeren, hurrengo estiloa (neoklasikoa) noiz hasten den eta barrokotik zerk bereizten duen nahiko argi dagoen arren, hiru arte joera baitira Berpizkundeko estiloaren eta neoklasikoaren artean elkarrengandik oso hurbil: manierismoa, barrokoa bera eta rococoa.

Metodologia bat behar-eta, XVI. mendean sartu izan da manierismoa,XVII. mendean barrokoa eta XVIII. mendean rococoa.

Aipatu diren joerak erosoago aztertzeko egindako banaketa da, eta nahiko egokia izatez, baina batetik bestera noiz igaro izan zen eta noiz zer ñabardura zituzten zuzen adierazten ez duena, aldi berean.

Gainerako joerak bezala, gertaera handi orokor batzuen eta zenbait egoera eta giro bereziren ondorio izan zen barrokoa, eta ez ziren horiek alde guztietan aldi berean gertatu, Italian, Espainian eta Frantzian edo Danubio ibaiaren inguruko herrialdeetan, adibidez. Erroma katolizismoaren hiriburua, Frantzia errazionalismoaren lurraldea eta Suitza kalbinismoaren herrialde izateak, esate baterako, eragin handia izan zuen, horietan barrokoa hala edo horrela zabaldu izateko.

Gezurra dio, hala ere ?Europako zenbait herrialdek ordurako (XVI. eta XVII. mendeetarako) bere nortasuna bai baitzuen? barrokoa Italia ez den lurraldeetan indarrez sartu zela dioenak.

Besterik litzateke justu arrazoi honengatik edo hargatik sartu eta zabaldu zela esatea. Trentoko kontzilioak (1545-1563) eta Kontraerreformak, Lepantoko guduan (1571) turkiarrak menderatu izanak, berriz ere Alemanian katolizismoa indartzen hasi izanak eta Enrike IV.a Eliza katolikoaren alde jarri izanak, dena den, eragin handia izan zuen estilo barrokoan, zeren Eliza katolikoaren magaletik edo Erromatik hasita zabaldu baitzen, batetik, eta katolikoen artean sortu zen garaipen giroa zabaldu baitzuen, bestetik.

 

Barrokoa Italian

SORTU, ERROMAN SORTU ZEN BARROKOA, BAINA, BESTEAK BESTE, TURINEN, VENEZIAN, BOLONIAN ETA NAPOLIN ERE INDAR HANDIA IZAN ZUEN 1600 ETA 1680 BITARTEANXVII. mendean Italian (Erroman eta Turinen, batik bat) izan ziren artistek eta haiek egin zituzten obrek garrantzi handia izan zutenik ez da gaur egun dudan jartzen. Oro har horiek ezarritako ereduei jarraitu zitzaien gero, beste lekuetan. Kontraerreformarenestilotzat ere hartu izan da orobat barrokoa, eta bada horretarako arrazoirik, zeren Kontraerreformaren kontzilioan, Trentokoan, hartu baitzen ?Erreformistek ziotenaren kontra? santuen irudiak gurtu ahal izateko eta errituei nahiz sentiberatasunezko erlijio praktikari garrantzia emateko erabakia.

Horrek ez zuen santuak baino goragotik Kristo gurtzea edo erlijioa barnean sentitzen zen bezala praktikatzea ukatzen, baina bai jendea areago uki zezaketen erako eraikuntzak eta irudiak egiteko bidea ematen. Joera eta gustu kontuan, berriz, manierismoaz gero giroa nahiko prest zegoen barrokorako, bai aristokraziaren eta baita artista askoren artean ere. Barrokoaren moldeei buruz zeresan handia izan zuen, batzuen ustez, Michelangelok, 1564an hila zen arren. Horiek diotenez, Kapera Sixtinako Azken Judizioan nabari den kutsu tragikoan eta San Pedro elizako kupulan ageri den handitasun kosmikoan aurreraturik leudeke gero barrokoak bere egingo dituen ezaugarriak.

Hasieran, berrikuntzen baino funtzionaltasunaren, soiltasunaren eta seriotasunaren aldekoago ziren Kontraerreforma eta horren ondotik sortu ziren ordena berriak, Jesusen Lagundia etab., baina eraikuntza berrien premiak, ordaintzaileen gustuetara jarri beharrak eta Berpizkundeaz gero hasi zen apaingarri oparorako joerak horretara makurtzera eraman zituen azkenean.

Estilo berri hori indartu, ordea, Pio V.a aita santu domingotarra hil ondoren iritsi ziren aita santu eraikitzaile edo mezenas deituek, Sixto V.ak eta abarrek egin zuten: Erroma dotoretzea, hango kaleetatik paganismoaren aztarrenak kentzea eta haien ordez eraikuntza nahiz monumentu handiak egitea Jainkoari ohore egitea zela uste zuten. Handinahiaren eta garaipen giroaren beroan, kardinaleekberen eskuerako eliza eta beste eraikuntzak ederragotzera eta handitzera jotzen zuten. Eta horrela, bertako eta Iparraldetik zein Napolitik etorritako artista andana handia bildu zen Erroman, atzera berritzen hasia zuten San Pedro basilikako obretan eta gainerakoetan; Bernini nahiz Borromini bezala, gero barrokoaren maisu izango zirenak, batzuk. Eliza eta bestelako eraikuntza asko egin zen, beraz, garai horretan, baina ez guztiak molde ber-berekoak. Fatxadak eta fatxadetako elementuak, ateinguruak, frontoia etab., era bertsuan uztartzen zituzten oro har, baina bazen horien artean horma soila zuenik (Vincenzo Della- n Grecaren Domingo eta Sixto santuen eliza), bolumen eta erliebehandiagoa ematearren alde batean edo bestean zutabeak edo aterpeak erantsi zizkienik (Madernoren Susana santaren eliza) eta bazen, halaber, fatxada biribilean okertua zuenik ere (Pietro de Cartoneren Bakeko Andre Mariaren eliza). Zutabeak zirela, ataurreak zirela edo kupulak zirela barruan eta kanpoan gero eta edergarri aberatsagoak (Berninik San Pedro basilikan eta Borrominik Letrango San Joan elizan) eransteko joera indartuz joan zen, dena den. Eta arkitekturaz hainbatsu esan daiteke eginziren eskulturez eta margotu ziren pinturazko obrez. Aurrekoek ez zuten mugimendua, dramatismoa eta guritasuna edo mardultasuna dute hauek, bi adibide jartzearren, Berniniren Santa Teresaren Estasiak eta Dafneren Itxuraldaketak, eskulturan. Pintura arloan, berriz, besteak beste,Albani eta Guido Reni boloniarrak dira aipagarriak, eskariaren arabera erlijiozko gaiak nahiz profanoak margotu eta konposizio molde berrietara jo zutenak, eta batez ere Caravaggio, bere argi-ilun kontrastatuekin eta estilo herritarrarekin zegoen zurrunbiloa are gehiago irabiatu zuena.

Dena den, ikaragarria da 1600- 1680 bitartean Italiako hiri nagusietan, Turinen eta Venezian, Bolonian eta Napolin, baina, batik bat Erroman, egin zen arte produkzioa. Bestalde, oraindik ere artistek prestatzen eta egiten zutena kontrolatzen jarraitu zuen San Lucca Akademiak ?ez, halere, modu autoritarioan? eta Berpizkunde garaiko nahiz antzinako beste hainbat balio gaitzetsi gabe, estilo berri bat sortu eta estilo hori beste luraldeetara zabaltzeko ere prestatu zuten artistek.

Aristokraziaren eta Eliza katolikoaren handitasuna eta oparotasuna bihurtu ziren lege. Arkitektoek, eskultoreek eta pintoreek indarra eta handitasuna adierazi behar zituzten edertasunez, espazioa eta bolumena elkarri egokituz, eta, handi-beharrak astun itxurarik izan ez zezan, mugimendua adieraziz. Horiek elementu gaiztoak dira, noski, beti adiskide ibiltzeko, elkarrekin gozo lotzeko, eta ez dira erosoak, gainera, garai horretakoa ez den batek zuzen uztarberen tu diren ala ez argi ikusteko. Hori dela eta, adiera makurrak erantsi izan zaizkio estilo barrokoari, baina nork esan gaur egun Bernini batek, Borromini batek, Rubensek, Velázquezek edo Zurbaránek, adibide batzuk jartzearren, beste estiloetako handienen maila eman ez zutenik.

 

Barrokoa Europan eta Ameriketan

Izan ziren gerrateengatik eta zegoen giro estu zorrotzarengatik, XVII. mendeko egoera barrokoa garatzeko aproposena ez zela esan izan da. Baina agian giro horretantxe aurkitu zuen estilo horrek dramatismorako eta samintasunerako lurra. Izan zen, gainera, giroak baino eragin handiagoa zuen elementurik; elizak eta gainerako eraikuntza handiak edo bestelako obrak eginarazteko modua zuten errege, printze, kardinale, merkatari eta beste aberats jendearen handinahia zen horietako bat, artistei lana eman ziezaiekeen elite bat izatea, alegia.

Baldintza egokiak, ordea, ez ziren Europako eskualde guztietan aldi berean gertatu. Europaerdialdean, adibidez, gerrak bukatu eta XVII. mende erdialdean bakarrik izan zen arteari erraztasun handiagoa eskaintzeko egokiera; Ingalaterran, iraultza politiko bat eta puritanismorako joera gogor bat izan ziren mende horren erdialdean; kalbinismoa onartu zuten lurraldeetan ere, nahiz eta estiloa bera gaitzetsi ez, berandu sartu zen, eta Italian-eta baino molde zorrotzagoak hartu zituen; eta orobat Frantzian, gauza askotan Italiako joeren eta gustuen hartzaile zen arren, garai hartan sortu ziren lantegiek eta akademiek autonomiaz, arauen arabera eta orekaren alde, hau da, errazionaltasunaren alde, jokatzea erabaki zuten, klasizismoaren muturreneko adierazmoldeak baizik agertu ez ziren arren.

Aldiak aldi, barrokoa zabalduz joan zen Italiatik kanpora ere, Espainian, Portugalen eta Europako erdialdean, Polonian eta Errusian, Frantzian (1660ko joera klasikoa arte), Ingalaterran (1660tik aurrera), eta Espainiatik nahiz Portugaldik abiatuta Ameriketako lurraldeetan, azkenik.

Barrokoa EspainianB arrokoaz mintzatzean Espainia aipatzen denean, Felipe II.aren garaikoa, Flandria, Portugal, Sizilia, Sardinia eta Ameriketako hainbat lurralde bere menerdialdean,de zituen garaikoa alegia, esan nahi da. Arte arloan tradizio propioa zuten eskualdeak ziren horietako zenbait. Espainian bertan, Berpizkundeko estiloa zeharbidez bezala sartu zen, baina Berruguete bati (1488-1561) edo Juan de Juni bati (1507-1577),kutsu barrokoa garaia baino lehen darie, duten lirikotasun samingarrian eta irudietan nabari den mugimenduan eta grinan, batik bat. Garai horretan, oro har giro bikoitza zegoen Espainian, zuhurtasunerako eta zorroztasunerako giroa, batetik, eta handitasunerakoa eta oparotasunerakoa, bestetik; unibertsitateak, jakintsuen elkarteak etab. zirelaeta, Erasmoren dotrinak aurrera egin behar zuela zirudienean, Inkisizioa, Jesusen Lagundia, erlijio ordenak edo, zena zelako, katolizismo zorrotz estua nagusitu zen, baina sentiberatasunezko erlijio praktikak lehenean jarraitu zuen. Joera bikoitz bera nabari izan zen artean ere, eta zaila da Greco bat, bere veneziar kutsuarekin, edo Zurbarán bat, Caravaggio gogorarazten duena, barrokoaren barnean kategoria jakin zehatz batzuetan sailkatzea. Bikoiztasun horretan, erlijio kontuan dena estutzera, nobleziaren aurreiritziengatik aurrerabideak ixtera eta ekonomia mailan dena gainbehera zihoan garaian, orduantxe hasi ziren erretaulak, ataurreak, arkuak, gainerako eranskinak eta irudiak elizetan ugaritzen eta apaingarriz aberatsagotzen, eta hartan sortu zen Churrigueraren estilo oparoa ere. Horretan, zeresan handia izan zuen gorteak, zeren, egin ere erregeen eta handikien enkarguz egin baitziren gero ospetsu bihurtuko ziren eraikuntza, koadro eta erregeen familiako edo bestelako erretratu gehienak.Aipatu den bikoiztasun hori koadroetan nabari da garbienik, gaiaren eta gaia tratatzeko moduaren arteko kontrastean, Velázquez (1599-1660) eta Murilloren lanetan (1617-1682), besteak beste.

Felipe IV.aren eta Fernando Infantearen erretratuen edo Bredako errendizioaren ondoan, Atsoa arrautzak frijitzen eta gisa horretako gai herrikoiak pintatu zituen, adibidez, lehenengoak, eta Ama Birjina Sortzez Garbiaren eta Aingeruen sukaldearen ondoan Mutikoak meloia eta mahatsa jaten, bigarrenak. Gauza bertsua esan daiteke, Riberaren Zangokerra eta beste hainbatengatik.

Espainian ere bada, beraz, barrokoa norengan aurkiturik, hori, Italiako zenbait hiritan bezala, molde jakin homogeneokoa ez den arren.

Izan zen Flandriako, Portugalgo eta Ameriketako barrokoan ere molde aniztasunik. Flandriako pinturari dagokionez, Rubens da ospetsuena, Rembrandtek, Van Dyckek eta abarrek ere Caravaggioren ukiturik baduten arren. Rubensek Mantuako eta Erromako eskoletan, eta Felipe IV.aren Madrilgo italiar pintura bilduman hartu zuen inspirazioa, baina jakin zuen orobat maisutasunez erabiltzen zituen argi zuri-gorriez, eskultura itxurako gorputzez eta horien mugimenduaz, bere obrari kutsu propioa eratxikitzen. Arkitekturari dagokionez, berriz, manierismoko elementuak hartu eta handitasuna adierazteko eran uztartzekoa izanzen Flandriako joera. Napolin, berriz, Espainiako barrokoa aztertzerakoan aipatu den José de Ribera, sortzez Valentziarra baina Napolin bizi izan zena, eta Luca Giordano dira, besteak beste, aipagarriak, pintorea bata eta dekoratzailea bestea.

Portugalgo barrokoan bi aldi bereiz daitezke, independentzia bitartekoa (1640) bata, eta urte horretatik aurrerakoa, bestea.

Estilo manuelinoa barrokoan sartzen dela ere, sensu stricto hala ez den arren, lehenengo garai horretan oso barroko gutxi izan zen. Estilo hori independentziarekin hasi zen indartzen; handik aurrera egin ziren eliza biribilak, piramidez edo maskor handiz apaindutako fatxadak, hormak zur landuz estalirik dituzten eliza barruetako zutabe karratuak eta hainbat erretaula ere.

Barrokoa Europako beste lurraldeetanE uropako erdialdean, Suabia, Bavaria, Austria, Bohemia eta Hungaria gailendu ziren, Hogeita Hamar Urteko gerraz gero (1618-1648) batez ere. Goi mailako aristokraziaren (J.F. Wallenstein artzapezpikua, Leopoldo I.a etab.) nahiz jesuiten eragina, eta Italiako nahiz bertako artisten lana zela bide, Praga eta Viena barrokoaren erdigune bilakatu ziren XVII. mendearen erdialdean.

Danubio ibaiaren inguruko beste herrialdeetara ere indartsu zabaldu zen gero 1690etik aurrera.

Aipagarriak dira, besteak beste, J. B. Fischer von Erlach, Hildebrandt eta Prandtauer arkitekto austriarrak, Skreta pintore txekiarra, P. Troger, Altomonte eta Granpintore austriarrak, Mathias Braun eta Brokkoff, Pragako Karlos zubiko eskulturen egileak.

Frantzian, gune ofizialetan eta arkitektura zibilean, nork bultzatu gutxi izan zuen barrokoak; probintzietan eta erlijio gaietako obretan, aldiz, hego-ekialdean Espainiako kutsuarekin, Proventzan Italiakoarekin eta Franche- Comtén Flandriakoarekin baina, nahiko sakon errotu zen estilo hori, eta herri xumeak ikusteko ziren erretaula eta elizako beste irudi asko egin zen estilo horretan.

Ezin dira, bestalde, Poussin pintore ospetsua eta S. Vouet, aipatu gabe utzi, gaztetan bederen Caravaggioren eragin handia izan baitzuten. Barrokoa Polonian eta ErrusianB i herrialde horietan ezaugarri bereziak izan zituen barrokoak, baina ez ezaugarri berberak. Herri eslabiarren barrokoa edo esperientzia barrokoak ere aipatu izan dira arrazoi horregatik. Aristokraziak, elizek (katolikoak nahiz ortodoxoak) eta nekazariekhainbesteko indarra izanik, lurralde egokiak ziren barrokoa garatu ahal izateko, eta berandu izan bazen ere (1680tik aurrera) nahiko indartsu zabaldu zen. Besteak beste artista eta obra aipagarriak dira, Naryxkin arkitektoa, Wilanow gaztelua (Polonian), eta Neguko Jauregia eta Smolny monasterioa (San Petersburgon).

Ezin dira, azkenik, aurreko lurralde horietan adinako garrantzirik izan ez zuen arren, Alemania eta Ingalaterra ere bazterrera utzi. Lurralde horietan, barrokoaXVII. mendearen erdialdetik aurrera sartu zen oro har. Bertako artisten artean, Alemanian B.

Neumann eta Ingalaterran C. Wren arkitektoak dira ospetsuenak. Barrokoa LatinamerikanB arrokoko obra asko da Espainiaren eta Portugalen mende egon ziren lurraldeetan. Obra asko egin ziren, esaterako, MexikonXVII. mendean (Acatepeceko San Frantzisko elizako erretaula), eta Brasilen XVIII. mendean (Bahiako eta Sao-Bentoko elizak). Barrokoaren loraldia, ordea, gainerako leku gehie-netan bezala, kolonietako egoera baretu, Espainiatik eta Portugaldik joandakoen semeak agintea beren esku hartu eta fundazioak sortzen eta elizak nahiz kaperak egitea bultzatzen hasi zirenean, 1650-1770 bitartean-edo, izan zen. Mexikoko, Pueblako, Arequipako elizak eta beste eliza asko orduan egin ziren, ez lehengo estilo oparoan, baina bai egoki zeritzaten hartan indiarren ekarria, zeramika, ehungintza, apaingarri geometriko eta beste, aprobetxatuz, oraingoan.

 

Euskal Herriko barrokoa: sarrera gisa

XVI. mendearen bukaerako Espainiako gizarte krisi sakonaren ondoren, Kontraerreformarekin, eta Jesusen Lagundiari esker batez ere, arteak berpiztu egin ziren. Hala, euskal barrokoaren gorena XVIII. mendean etorri zen, Indietako Konpainiak eta Caracasko Errege Konpainiak bultzatuta.XVI. mendearen bukaeran Euskal Herriko Berpizkundeko urrezko aroa amaitu zen, XVII. mendea ia osorik iraun zuen azken Austrien krisi politiko eta ekonomikoarekin. Erregeen gobernu okerrak, horrek Espainia barnean eta kanpoan ekarri zituen gerrek, Ameriketan lorturiko aberastasunen erabilera gaiztoak, eta diruaren debaluazio hondamendi ekonomikora eraman zuten nazioa. Egoera horrek ondorio nabariak izan zituen arteetan.

Hego Euskal Herrian eten egin ziren XVI. mendean hain oparoak izan ziren eraikuntza lanak, eta jadanik hasiak zirenak bukatu besterik ez ziren egin. Aldi berean, erlijio ordena asko eta asko, karmeldarrak, jesuitak, kaputxinoak eta abar, zabaldu ziren garai honetan, eta eragin handia izan zuten arteetan eta kulturan oro har; barrokoaren hasierako garai honetakoak dira Euskal Herriko komentuetako eliza gehienak.

Erlijio ordenek estilo berezia ekarri zuten, Juan de Herrerarengandik eta Kontraerreformaren izpiritutik hartua. Estilo honetako elizak nabe-bakarrak dira; gurutze oinak dituzte, kanoi erdiko gangez estaliak, eta kupula izan ohi dute gurutzean eta kaperak alboetan. Oin mota hori XVIII. mendean eraikitako tenplu batzuetan ere agertuko da, nahiz eta, orokorrean, euskal gotiko edo Berpizkundekoareto eliza (Hallenkirche) ez den desagertuko. Eraikinaren barne espazioa antolatzeko modu honekin batera, ordena erlijiosoek fatxada lauki-zuzena erabili zuten, frontoi batez burutua. Euskal Herrian, barrokoaren hasieran, Zeraingo Migel Aranburu frantziskotarrak eraikuntza eredu bat sortu zuen, bere ordenako eliza asko egin baitzituen; aipagarrienetako bat Tolosako San Frantziskoren Komentukoa da. Bestalde, XVII. mendearen azken urteetan hasi ziren erabiltzen lehen igeltsu lan barrokoak, apaingarritzat landare gaiak dituztenak.

XVII-XVIII. mendeen artean beste dinastia batek, Borbondarrak, hartu zuen Espainiako erregetza.

Borbondarren monarkiak neutraltasuna eta bakea ekarri zituen, eta horren ondorioz ekonomia zuzpertu egin zen; arteetan, bete-betean garatu zen arkitektura barrokoa, eta churriguerescoa zabaldu zen. XVIII.mendearen bigarren hamarralditik aurrera churriguerescoa bat dator frantses rococo-arekin, eta baita Jesusen Lagundiak Italiatik ekarri zituen forma berriekin ere.

Euskal Herrian lan asko egin zen urte hauetan, Ameriketako administrazio, merkataritza eta industria negozioek ekarri zuten ekonomiaren loratzeak bultzatuta.

Garai honetako arkitekto garrantzitsuak izan ziren Carreratarrak, Beasaingoak, eta Iberotarrak, azpeitiarrak. Bestalde, orduan hasi zen (1681) euskal barrokoaren monumentu nagusiaren eraikuntza, Loiolako San Ignazioren basilikarena; beste askoren eredu izan zen, hala nola Bilboko Bariko San Nikolas elizarena eta Tuterako katedraleko Santa Ana eta Espiritu Santuaren kaperena. Berniniren dizipulu zen Carlos Fontanak egin zuen; elizak ardatza oinean du, kupulaz burutua da, eta oso apaingarri oparoak ditu. Barrokoko beste egitura ohikoak gurutze grekoko oinak dira, erdian kupula handi bat duen lauki baten barnean ezarriak. Badira halaber euskal gotikoko eliza asko XVII.. ta XVIII. mendeetan aldatu, zabaldu edo berritu zirenak, hala nola Gasteizko San Frantzisko, Corellako San Migel, Lantziegoko parrokia, eta abar. XVI.. endeko estiloari jarraitzen zioten eliza batzuk ere egin ziren garai honetan, Donostiako Santa Maria adibidez, edota Elgoibar, Andoain eta Pasai San Pedroko parrokiak. Nolanahi dela ere, euskal barrokoko emaitza interesgarrienak ataurreak eta dorreak dira. Lehenetan, aipagarria da Donostiako Santa Mariako abside ataurre barneratu rococoa, edota Tolosako Santa Maria elizakoa, churriguerescoa.

Kanpandorre barrokoak Euskal Herri osoan eraiki ziren, Ibero eta Carreratarren ereduen arabera sarritan; era honetakoak eraiki ziren gero Errioxan eta Gaztelan ere. Euskal lurretan gotikoan jadanik erabiltzen ziren ataurre gaineko kanpandorreak,fatxadaren gorputzarekin bat datozenak, badira Elgoibar, Andoain, Eskoriatza, Bergara, Lesaka, Portugalete eta abarretan.

Horiek ez bezalakoak dira, mudejar estiloa baitute, Tuterako katedraleko dorrea eta Alesbesko Santa Eufemiakoa, XVII.. ende bukaerakoak biak.

Arkitektura zibilari dagokionez, garrantzi handia hartu zuen udaletxeen eraikuntzak, Hego Euskal Herriko garapen komertzial eta administratiboari esker.

Udaletxe hauen ezaugarriak behe solairu arkupeduna eta solairu nagusiko burdin landuekiko balkoiak dira. Barnealdea oso soila izaten da, txikia eta erdiko patiorik gabea. XVII.. endekoak dira Bergara, Zestoa, Oiartzun eta abarretakoak, etaXVIII. mendekoak Elgoibar, Arrasate, Oñati, Bastida, Balmaseda, Durango eta Iruñekoa.

Asko dira halaber Ameriketan aberasturiko indianoek, edota finantza eta burokraziako nobleek, egin zituzten etxe eta jauregiak.

Bi eratako oinak izaten dituzte: batetik, patiorik gabea, erdian zurubi handi bat dela, Bizkaian eta Gipuzkoan sarrien ikusten dena, eta erdian patioa duena, aurrekoarekin batera Nafarroan eta Araban erabilia.

Fatxadetan Herreraren ondoko estiloa nagusitzen da; dorretxeetatik zetozen almenak-eta desagertu, eta apaingarri barrokoak agertzen dira armarrien ondoan.Nafarroako Erriberan badira Aragoiko eragina duten jauregiak, adreiluzko osagai geometrikoekin, buruan arku txikiko galeriak dituztela.

XVI. mendearen azken herena oso oparoa izan zen euskal eskulturagintzan,Juan Antxieta eskultore erromanistari esker.

Antxietaren arteak halako arrakasta izan zuen, non XVII. mende erdialdea arte nabarmentzenbaita haren eragina, jarraitzaile asko izan baitzituen; ez ziren gauza izan ordea manierismoaren aurka erreakzionatzeko, Juan Bazcardo izan ezik agian.

Hori izan liteke forma errealistak ?Valladolideko Gregorio Fernándezenak batez ere?, eta baita barroko churriguerescoa eta rococoa bera ere, berandu heldu izanaren arrazoia. Hala, obra handiak egin nahi izan zirenean,Fernándezengana eta haren jarraitzaileengana jo zuten aurrena, eta madrildar artistengana gero. Gregorio Fernándezen etorrerak (1624) eragin zuzena izanzuen euskal eskultore manieristengan, forma barrokoak erabiltzen hasi baitziren erretauletan XVII. mendetik aurrera; hala, Nafarroan, mende bukaeran, oparotasun handiko erretaula sail bat agertzen da. XVIII. mende erdialdean erretaulen dekorazio barrokoak rococoaren ezaugarriak beretzen ditu. Euskal Herrira Madrilen lan egina zen Miguel de Yrazustak ekarri zuen rococoa; haren erretaulak eredutzat hartu zituzten leku askotan.

Berpizkundeko margolaritza ahitu egin zen XVI. mende bukaeran, eskola gisa erabat desagertu zen arte. XVII. mendean, arkitekturan eta erretaulagintzan erlijo ordenek fraide diseinatzaileengana jotzen duten bezala, margolanak ere kanpoko margolariei eskatzen zaizkie, Madrilgo gortekoei gehienetan. Badira halere margolari euskaldun aipagarri batzuk: hala, Vicente Berdusán, Tuterakoa, XVII. mendeko madrildar eskolan ikasia, eta Erriberan lantegi bat sortu eta lan handia egin zuena. Garrantzitsua izan zen halaber Ignacio Iriarte azkoitiarra, batez ere koadroen atzealdeak eta paisajeak egiten zituena. Herreraren dizipulu izan zen, eta Murilloren lankidea.

 

Erlijio arkitektura Nafarroan (I)

 

Sorladako basilika barrokoa: San Gregorio Ostiakoa

SORLADAN, LIZARRAKO MERINDADEAN, HERRIA BEGIPEAN HARTZEN DUEN MENDIXKA GAIN BATEAN, NAFARROAKO ARKITEKTURA BARROKOAREN ERAKUSGARRIRIK NABARMENENA DAGO: SAN GREGORIO OSTIAKOAREN BASILIKAOstiako apezpiku San Gregorioren gorpuzkinak zeramatzan zamaria erori eta hil zen lekuan bertan jasoa omen da basilika, San Salbatore ermita zaharra zegoen lekuan, hain zuzen ere. 1044.ko maitzaren 9an hil zen San Gregorio, Errioxan predikari ibili ondoren. XIII. mendean, argi misteriotsu batzuk zirela eta, Pedro Ximenez eta Antso Axkok, Iruñea eta Baionako apezpikuek, haren hilobia aurkitu zuten bertan.Ordukoa behar du lehenbiziko San Gregorio elizak. Santuaren gorpuzkinak, burua izan ezik, kutxa batean gordetzen dira, eta burua, berriz, buru itxuran landutako zilarrezko erlikia ontzi batean. Zilarrezko burua zulatua dago alderik alde, eta elezaharrak dioenez, buruan zehar pasatako urak izurriteak erremediatzen ditu eta eritasunetik sendatzen.

Hori zela eta, Nafarroako eta Nafarroaz kanpoko beste leku askotatik mezulariak bidaltzen ziren Sorladara miragarrizko ur hura lortzeko. Dirua eman, eta uraren egiatasuna frogatzen zuen agiria jasotzen zuen mezulariak ordainez. XV. mendez geroko ohitura da gutxienez. Gero, XVII.. endeko izurriteek uraren eta erlikien ospea zabaltzen lagundu zuten.

Basilikaren Ebanjelio aldeko hormako zati zahar batzuk izan ezik, ez da elizaren Erdi Aroko aztarnarik gelditu. 1757-1764 bitartean egin zen eliza orain ezagutzen den eran ?habeartea, ataurrea eta dorrea?, Fray José de San Juan de la Cruz karmeldarlogroñotarraren proiektuaren arabera, eta José del Castillo piedramilleratar harginaren eta Miguel eta Joan José Albéniz lizarratarren zuzendaritzapean. Igeltsuzko apainduraz Juan José Murga oteizatarra arduratu zen. 1831. urte inguruan, neoklasizismoaren eraginpean, berrikuntzak egin ziren basilikan, baina multzo osoaren oparotasun barrokoaren aldean, ez dira hain ikusgarriak berrikuntza horiek. Elizak habearte bakarra du, zutabeek bereizten dituzten lau ataletan banatuta. Oinarri handi gotorreko zutabe soilak dira, eta erlaitz gotorrei eusten dieten kapitel konposatu bikainak dituzte. Zutabeetan oin harturik, kanoi erdiko gangak estaltzen du habeartea. Sabaia neoklasikoa da, erramu sortez inguraturiko zerua eta aingeruak irudikatzen dituzten freskoez apaindua, baina beste sabai zaharrago bat, barrokoa, ezkutatzen du. Sabai barroko horrekpuntzoi moduko batez egindako landare itxurako apaindura du.

Elizak gurutze oina du, eta hirusta itxurako gurutzadura, hiru barrunbe erdizirkularrez (exedrez) osatua. Habeartea, funtsean, gurutzadura ikusgarri horren sarrera da; izan ere, elizan dena baitago gurutzaduraren handitasuna eta joritasuna areagotzera bideratuta. Gurutzadura da eliza horretako protagonista nagusia. Hiru exedra horiek, esfera laurdeneko gain peraltatuen bidez, zortzi aldeko danbor ganga ikusgarri bati eusten diote.

Gangako leiho handietatik berebiziko argitasuna sartzen da, eta horrek, habeartearen iluntasuna dela eta, are gehiago nabarmentzen du, berez, dekorazio rococo oparoagatik soilik, nabarmena den gurutzadura. Era askotako apaingarri eta erliebe distiratsuen artean giza irudi batzuk agertzen dira: San Gregorio Ostiakoa, San Fermin, San Saturnino eta beste santu batzuk, Elizako Gurasoaketa Doktoreak, Apostoluak eta abar. Danborraren oinarrian, bestalde, erliebe segida bat dago, zortzi ataletan San Gregorioren bizitza azaltzen dituena. 1765. urtean Santiago Zuazo urantziar urreztatzaileak gurutzadurako igeltsuzko apaindura oparoa polikromatu zuen, hondoak zuriz eta gainak urrez, eta hornidurako motiboak eta arkitektura elementuen lerro nagusiak nabarmendu, rococoaren leuntasuna eta atsegintasuna areagotzeko.

Kanpoko aldetik ere itxura sotileko eraikuntza da. Harlanduz egindako horma gotorrak ditu, eta kontrahormak Ebanjelio aldean, eraikuntzaren parterik zaharrenean.

Barruko exedren biribiltasuna ez da kanpotik nabari, gorputz poligonal gisa agertzen baitira, baina barruan bezala, nabarmena da habeartearen eta gurutzaduraren arteko aldea, nahiz eta erlaitzeko irtenuneak, hormen goiko aldea inguratuz, batasuna ematen dion multzo osoari. Kanpoaldean kupula eta Ebanjelio aldeko ataurrea, ataurrea batez ere, dira gauzarik nabarmenenak.

Kupulak apaindurak ditu markoetan eta leihoetan, eta aldeek eratzen dituzten zortzi ertz edo kantoietan ere kiribil itxurako apaingarri handi batzuk ditu. Ataurrea da basilikaren lehenbiziko lan barrokoa.

1694. urteko dokumentu batean aipatzen da lehenengo aldiz.

Abside itxuran landuriko barrunbe apainduraz josi bat da, eta ia horma osoa hartzen du. Bi gorputz ditu, oinarri bikoitz baten gainean. Oinarriaren goiko aldea kaxa modukotan banatuta eta landare kiribilduen itxurako apainduraz hornituta dago. Horrengainean garaiera desberdineko bi gorputz ?behekoa handiagoa? bereizten dira, zutabe salomonikoek lauki zuzen itxurako ataletan banatuak. Zutabeek kapitel konposatuak eta molorrika hostoen sorta luze bana dute ildaxkan zehar kiribilduta. Bigarren gorputzeko alde banatako kanpoko ertzean, berriz, zutabe soilak daude zutabe salomonikoen ordez. Bi gorputzen artean friso bat dago, landare itxurako apaingarriez hornitua. Hiruna kale dituzte, baina beheko gorputzak beste bi kale ditu albo banatara, exedraz kanpora. Hostotza bihurrituez eta irudi geometrikoez osaturiko apaindura ugariak estaltzen du ataurre osoa, baina zenbait ataletan, barrunbearen goialdean, adibidez, erabat galdu da azkeneko urteotan.

Harrizko erretaula handi bezain ikusgarri horren apainduraren osagarri, giza irudien eskulturak daude. Beheko gorputzean, atearen albo banatako horma barrunbeetan San Pedro eta San Pablo ageri dira. Bigarren gorputzean, berriz, erdi-erdian, San Gregorio Ostiakoa dago, eta alboetan haren bizitzari buruzko pasarteak irudikatzen dituztenerliebe bana. Vianako Santa Maria elizaren barrunbe itxurako ataurrearen aldaera dela esan daiteke Sorladako hau, hura Berpizkunde garaikoa, hau barrokoa.

Izan ere, duen taxu ikusgarria dela eta, Donostiako Santa Maria elizaren ataurrearen pare jartzen da.

Basilikak, bestalde, hiru erretaula rococo ditu, 1765. urte ingurukoak, ez oso handiak, exedren egitura eta apaindura dela eta. Diseinu liraineko erretaulak dira, eta urreztaduraren distira eta dotoretasuna areagotzen duten harri hondarrezko apaindura finez hornituta daude. Hirurak antzekoak dira, baina erdikoa, handiagoa, are konplexuagoa da.Ebanjelio aldeko erretaula San Joakini eskainia da; besteak bezala, Silvestre de Soriak egina da.

Lau zutabe ditu, bi alde bakoitzean, harri hondarrez apainduta fusteko ildaxketan eta kapiteletan.

Zutabeek eutsita oskol ganga, eta, gainean, gailurra daude.

Goi-goian, zerua balitz bezala, Jesus Haurtxoa eta kerubinak agertzen dira. San Joakinen irudia Roberto Michele frantsesak egina da. Erretaula nagusia, San Gregorio Ostiakoari eskainia, da ikusgarriena. Erretaulari eusten dion beheko zatia paisaje erliebeez eta hauek ere harri itxurako apainduraz apainduta dago. Hiru zutabe ditu alde bakoitzean, harri itxurako apaindura ugarizhornituta. Atzealdetik irekita dago, eta pasabide bat dago barruko gelatxoraino, santuaren erlikiak gurtu ahal izateko.

Atikoaren gainean, zerua balitz bezala, kerubinak eta Aita Betierekoa daude irudikatuta. Erretaularen dekorazio distiratsuak diseinuaren fintasuna eta arkitektura nabarmentzen ditu. San Gregorioren irudiaz gainera, beste bi ditu albo banatan; haren ikasle eta jarraitzaile Domingo de la Calzada eta San Juan de Ortega dira. Horiek ere Roberto Michelek eginak dira. Epistola aldeko erretaula San Isidrori eskania da.

Bai itxuran, bai dekorazioan, San Joakinen erretaularen oso antzekoa da.

 

Erlijio arkitektura Nafarroan (II)

Atal honetan Lizarrako merindadeko erlijio arkitektura barrokoa aztertuko da lehenbizi, estilo berria bertatik joan baitzen hedatzen Nafarroa guztian zehar; horren ondoren landuko dira Tuterako merindadeko erlijio eraikuntza barroko nagusiak.

Hiruzpalau hamarraldi lehenago zenbait obrari ekin bazioten ere, 1688. urtea izan zen abiapuntua estilo honetako lan garrantzitsuei dagokienez; izan ere, urte horretan hasi ziren Lizarrako Kontzepzionista Errekoletoen eliza egiten, Santiago Raon arkitektoaren gidaritzapean. Eraikuntza hauen oparotasun aroa XVII.. ende bukaeraren eta XVIII.. ende hasieraren artean gertatu zen.

Epe horretan arkitektura aberatsa eta ikusgarria izango da, edergarri bikainez hornitua. Estilo horren lehen adibideak Iratxeko monasterioan dagoen San Veremundoren kapera eta Lizarrako San Pedro Ruako elizan dagoen San Andresena izan daitezke.

Garai hauetan berrikuntza asko egin ziren Urantziako Santa Maria parrokian, behin betiko itxura emango ziotenak. Alboetako kaperaz osaturiko nabe zabala du eta kupula handi batez estaliriko eliz gurutzea, guztia ereedergarri txukunez betea. Geroago, rococo estiloa agertu zenean, eraberritze lanak egin ziren eta girola berritu zen.

Merindade honetan azpimatzekoak diren beste elizak Lukingoa, Desoiokoa eta, batez ere, Vianan dagoen San Pedrokoa dira.

Lizarrako arkitektura barrokoan aipatzekoak dira, bestalde, herri inguruko muino eta mendixketan kokaturik aurkitzen diren hainbat ermita eta baseliza.

Esanguratsuak dira Azkonan dagoen Mendigañakoa; Arronitzen dagoen Mendiakoa; edota Lukinen dauden Erremedioetakoa eta Milagrokoa.

Eliza hauetako batzuek, kanpoaldean eraikitako dorreak dituzte, Errioxako eragina agertzen dutenak. Prisma egituraz eginak dira, garaiera nabarmenekoak dute eta puntu erdiko arkuz osaturiko kanpandorre oktogonala dute; honen gainean kupula dago eta haren buruan linterna.

Mota honetakoak dira Aguilar de Kodesen, Desoion, Deikaztelun eta El Buston daudenak.

Beste zenbait Lizarrako erriberaren inguruan daude; adreiluz eginak dira eta ez zaie hain argi ikusten aipatu den Errioxako eragina.

Hauek azpimarra daitezke: Andosillakoa, Carcarkoa eta SanAdriangoa; azken hori, nahiz eta txikia izan, aipagarria da Nafarroako rococo estiloaren agergarri delako.Erriberriko merindadean eraikuntza barrokoek ez dute horrenbesterainoko garrantzirik.

Aipatzekoa da, nolanahi ere, Tafallako Kaputxinoen komentua, 1658. urtean jasoa. Tafallan bertan Kontzepzionista Errekoletoen komentua dago; honen eraikuntza lanak Domingo de Aguirrek hasi zituen 1674. urtean. Oker handirik gabe esan daiteke Tafallako monumenturik ederrenetakoa dela, harlanduzko fatxada ezin ederrago bati esker.

Erriberriko Antonianoen komentua ere monasterio barroko handia da, lehendik zegoen Erdi Aroko eliza osatu ondoren sortua. Erriberriko hiri barnean aurkitzen den San Frantzisko komentua 1749. urtean hasi ziren eraikitzen, hain zuzen ere, hutsik zegoen orube batean eliza berria, klaustroa eta gainontzeko parteak eraiki zirela.

Geroago hasi ziren, 1773. urtetik aurrera, alegia, Marcillako Agustindarren komentua jasotzen.

Aurreko mendeetan eginak zeuden eliza hauetan ere berrikuntzak burutu ziren estilo barrokoan: Erriberriko San Pedrori eliz gurutze zabala eta kapera nagusia erantsi zitzaizkion XVIII. mendearen hasieran.

Tafallako Santa Maria parrokiaren barnealdea eraberritu egin zen, zati berri bat eta korua erantsiz.

Gainera, kanpoko aldean fatxada barroko handia itxuratu zuten.Mendigorriako San Pedro parrokian ere antzeko lana burutu zuten: nabeari zati bat erantsi zioten eta kanpoan fatxada eraberritu eta dorre bat ipini. Fatxada hau merindade honetako ederrenetarikoa da, eta Nafarroan zehar dauden guztien artean ere aipagarria. Lanak burutzeko, besteak beste, Juan Antonio de Uzcudun, Pedro eta Lorenzo de Machiandarena, Felipe de Ugalde eta Fermín Tapia hargin tolosarrak aritu ziren, euren lanari rococo kutsua eman ziotelarik.Badira, bestalde, merindadearen esparruan egonda ere herrietatik at duten zenbait ermita.

Horien artean Milagron Patrozinioko ermita dago, adreiluz egina eta dorre ederrak dituena.

Pedro de Aguirre eraikuntza maisuak oin oktogonalez egin zuen.

Artaxonan Jerusalemgo Ama Birjinaren ermita dago, XVIII. mende hasieran estilo barrokoan berritua, garai hartako komentuak egiteko estiloari segituz.

Gurutze latinoko oina eman zioten, bost zatitan banatua, eta estalkitzat kanoi erdiko ganga dauka, luneto batez osatua, eliz gurutzean izan ezik, han hain zuzen esfera erdiko kupula baitu estalkia, gainean linterna bat duela.

Tuterako merindadean estilo barrokoak XVII. mendeko bigarren partetik aurrera hartuko du indarra, batez ere. Corellako Arrosario eliza, 1657. urtean eraikitzen hasi zirena da horren erakusgarri. Aro bertsukoa da Arguedasko San Esteban parrokian egindako sakristia eta herri horretako Nuestra Señora del Yugoko ermitaren eliz gurutzea.

Tuterako moja domingotarren elizan egindako berriztapena ere ordukoa da, hala nola Alesbesko Virgen del Portalelizarena. Cascanteko Nuestra Señora del Romero basilika 1684. urtetik aurrera eraiki zen; hiru zatitan banaturiko hiru nabe ditu, puntu erdiko arkuz bereiziak; hormaren ostikoen artean alboko kaperak dauzka, hala nola eliz gurutzea, bi zatiko presbiterioa eta behe korua.

XVII. mende bukaera aldean ere Nafarroako erriberan eginiko bi dorrerik garrantzitsuenak daude, Tuterako katedralarena eta Alesbesko Santa Eufemia elizarena.

Adreiluz eta harriz egindako eraikin hauek elkarren antzekoak dira eta, biek ere, badute nolabaiteko mudejar kutsua.

Hurrengo mendearen hasieran barrokoak are eta indar handiagoahartzen du merindade honetan, eta horren agergarri da Corellako San Migel eliza, Erdi Aroko tenplua izanik 1696. urtetik 1721. urtea artean berrikuntza barroko handiak egin baitzizkioten.

Esandako epe horren hasieran egin zuten gaur egun dagoen sakristia. Elizak hiru nabe ditu, eliz gurutzea eta kapera nagusi pentagonala.

Lehen ere esan da Corellako Arrosarioko Andre Maria parrokia noiz egin zuten, hala ere 1732. urtean kupula bigarren aldiz erori egin zela eta, beste berrikuntza bat izan zuen eta, ondorioz, itxura barrokoa areagotu egin zioten bai egiturari, bai edergarriei dagokienez. Lan hauek Alonso de Marzalen gidaritzapean burutu ziren.

Corellako Araceli Ama Birjinaren komentuak bost zatiko nabea du, eliz gurutzea, presbiterio zuzena eta albo kaperak.

Nabea kanoi erdiko gangaz dago estalia, eta eliz gurutzeak danbor itxurako kupula du.

Corellako Enkarnazio komentua gaur egun erlijio gaiezko arte museo bihurturik dago. Bere eliza barrokoak gurutze latinoko oina du, lau zatitan banaturikonabe batekin, horietako bi koruak betetzen dituela. Eliz gurutzearen ganga esfera erdikoa da, eta gainontzeko parteak kanoi erdiko gangez daude estalita.

Ezin aipatu gabe utzi Tuterako katedral zaharrean XVIII.. endeko lehen partean eginiko bi kapera barroko ezin ederragoak: Santa Anarena eta Espiritu Santuarena, alegia.

Barroko berantiarrean, Tuteran bertan, hiru eraikin azpimarratu behar dira: San Jorje parrokia, jesuitek egina eta 1749.. rtean eraberritua. Enseñanzako elizari buruz esan beharra dago ederra izateaz gainera, ez duela barrokoa ez den parte bakar bat ere. Kaputxinoen eliza, azkenik, 1753. urtean bukatu zuten.

Orain arte ikusi den oparotasuna ez da aurkitzen Iruñeko merindadean. Nolanahi ere hiriburuko katedralak zuen fatxada nagusi erromanikoa XVIII. mendean aldatu zuten. Horren ordez 1783. urtetik 1800. urtea arte Ventura Rodríguezek eginiko proiektuari jarraituz, Santos de Ochandategui arkitektoaren gidaritzapean lan barroko berantiarra burutu zuten.Badira, gainera, bi elizen barnean eginiko beste hainbeste kapera: San Zernin elizako Virgen del Caminorena, bata, 1758. urtetik aurrera egina, Juan Miguel de Goyeneta eta Fernando Díaz Jáureguiren gidaritzapean.

Eta bestea, San Lorentzoko elizan, San Ferminen kapera da, aurrekoaren antzekoa egiturari dagokionez.

 

Arkitektura zibila Nafarroan (I)

Arkitektura zibilak interes handia du Nafarroako barrokoan.

Jauregi barrokoek Berpizkundeko eskemari jarraitu zioten: behealde astuna, solairu bat edo bi, eta goialdea zurezko erlaitz landuez burutua. Nafarroako leku batetik bestera ikusten diren aldeak inguruneak berak eta eraikuntza ekaiek emanak dira: Erriberako jauregiak adreiluzkoak izan ohi dira, iparraldeko haranetakoak harlanduzkoak, eta erdialdeko Nafarroakoak bietarikoak.

Jauregiok oro har nahiko soilaizaten dute kanpoaldea; badira ordea apaingarri askoko batzuk, hala nola Iruñeko udaletxearen fatxada. Barnean zurubi bikainak izaten dituzte, batzuetan oso egitura konplexukoak, Tuterako Huarteko markesen jauregikoa adibidez. Bikainak dira Corellako La Casa de las Cadenas etxea, Sansol, Viana eta Alesbesko jauregiak, eta Iturraldea, Reparazea eta Arizkuneneakoak Baztanen. Urbanismoari dagokionez, XVII-XVIII.. endeetan ez zen proiektu handirik ia batere egin; aipagarrienakTuterako Foruen plaza, XVII.. endearen bukaeran eraikia, eta Corellakoaren zabalkundea dira.

XVIII. mendean etxegintzak indar handia hartu zuen Iruñean; areago, mende hori izan zen hiriaren historia artistikoko aldi emankorrena. Mugimendu honek aldaketa ekonomiko garrantzitsuak adierazten ditu. Caro Barojaren iritziz, hauek dira aldaketa horien arrazoiak: finantza, industria eta komertzioaren alorrean diharduen goi mailako burgesia baten finkatzea; burgesia horrekin badute zerikusia Ameriketan diharduten negozio gizonek, bai baitira Nafarroan Ameriketatik heldutako aberastasunak; badira halaber arma gizonaketa majistratuak ere, Estatuarentzat lan egiten duten gizon ahaltsuak. Jende horrek eraikiko ditu jauregi eta etxe nobleak: jauregiak, alde batetik, kategoria zahar baten adierazpen dira, Erdi Arotik datozen leinu eta bandoena; aldi berean, zentzu modernoago batean, kategoria ekonomikoa ere islatzen dute, eta errege absolutuaren grazia, diruaz lortua. Nolanahi dela ere, hiriko nagusitasuna non dagoen adierazteko modua da jauregia.

Barrokoaren garaiko jauregien eredua eta kokagunea urbanismo lege zehatzen arabera antolatuak dira. Ez dira eraikin bakartuak gertatzen, aitzitik, hiriaren kontzeptuaren beraren sortzaile dira. Zergatik ez dakigula, Zapateria kalean daude Iruñeko jauregi, etxe eta armarri ederrenak; 45, 47, 49 eta 54 zenbakietan ere badira nobleziako armarriak.

Arkitekturaren ikuspuntutik 40.. enbakia duen etxea nabarmentzen da. Hiru solairu ditu: beheko solairuan, arku bana du alboetan, eta bi ate lauki-zuzen erdian, gainean moldura dutenak; lehen solairuak lau husgune ditu, eta bi balkoi, burdin landu ederrekin; bigarrenean laubalkoi daude, harrizko erlaitz apaingarridun batek burututa; hirugarren solairuan, teilatuko erlaitzaren azpian, lau leiho daude, lauki formakoak. Bada beste jauregi eder bat ere, Navarrorena, Zapateria kalean, 50. zenbakian.

Juan Navarrok eraikiarazi zuen; negozio gizon garrantzizkoa zen, Indietako komertzioarekin aberastua. Jauregi hori ere barrokoa da; erdian ate handi bat du, oso oparo apaindua. Fatxadaren alboetan ate txiki bana dago, eta haien gainean moldura bat; lehen solairuan bost husgune daude, eta hiru balkoi; bigarrenean, bost husgune, balkoiak denak. Erlaitz batek burutzen du etxearen goialdea.

Etxe hau egin zuen artista ezezaguna da, baina Iruñeko besteeraikuntza batzuetan ere antzematen da haren estiloa.

Guendulaingo kondearen jauregia da (Zapateria 53) Iruñeko klasikoenetako bat. Fatxadan ez du apaingarririk ia; ate nagusiaren gainean titulua duen armarri bat ageri da. Jauregiaren barnean karroza eder bat dago, rococo estilokoa.

Kale Nagusian ere badira jauregi ederrak: hala, 2. zenbakian, Kondestableen Jauregia dago, Apezpikutegi eta Udaletxe izan zena, egun Arteen Adiskideen egoitza; 31. zenbakian, Redindarren antzinako jauregia, XVII.. ende erdialdean zaharberritua; fatxadan armarri handi bat du, Galiziako gobernari eta Siziliako erregeorde izan zen Martín Redini eskainia. Kale Nagusiko jauregi garrantzitsuena ordea, Iruñeko barrokoaren erakusgarri nabarmenena, Ezpeletakoa da: fatxada izan ezik, barnealdea ereoparotasun izugarriaz apaindua du; fatxadan gainera, atearen gainean, gerrako irudiak dituzten erliebeak daude, eta horien gainean lehoi bat ageri duen armarria.

Beheko partea harrizkoa da, eta adreiluzkoa goikoa, burdin lana handia dela. Atarian zurubi bikoitz eder bat dago, eta, barrurago, oin koadroko patioa. Aipagarri dira halaber Carmen kaleko Rozalejo markesaren jauregia, XVIII. mendearen hasierakoa, eta, Estafeta kalean, Goyeneche eta Iturbide jauregiak.

Baina XVIII. mendeko eraikin garrantzizkoena Udaletxea da, goian aipaturiko garai honetako goraldiaren adierazpide garbia.

Antzinako Udaletxea, 1423aneraikia, zeharo hondatua zegoen XVIII. mende erdialdean, eta gaurkoa eraikitzea erabaki zen.

1775ean hasi ziren lanak, fatxadatik, José de Zay y Lordaren planoen arabera; azken planoak Juan Lorenzo Catalánek egin zituen.

1952an osorik berritu zen, fatxada izan ezik; fatxada barrokoa da bete-betean, kontraste askokoa, ausarki nahasten baititu arkitektura eta eskultura.

Hiru solairu ditu, eta frontoi batek burutzen du. Beheko solairua doriarra da, erdian atea du, puntu erdikoa, eta alboetan zuhurtasunaren eta zuzentasunaren irudi alegorikoak, gobernamendu egokiaren sinbolo gisa. Erdiko gorputza joniarra da, eta korintotarragoikoa. Goi-goian hiruki formako frontoi bat dago; haren gainean, Herkuleren irudi alegorikoa, fundatzailearena; Famarena, klarina jotzen, hiriaren gloriari kantatzen diola; eta Iruñeko eta Nafarroako armarriak, lehoiek eutsirik.

Barrokoak dira halaber lau iturri eder: Beneficiencia, Recoletas, Santa Cecilia eta Concejokoak,garai hartako artista handi batek, Luis Paret madrildarrak, 1788an diseinatuak lauak.

Iruñetik kanpo, erruz dira jauregi eta jauretxeak Nafarroan; gehiago, jakina, hiri handietan, hala nola Lizarran eta Tuteran.

Baina txikiagoetan ere badira eraikin bikainak, batez ere iraganean garrantzia izan dute herrietan, Vianan eta Corellan esate baterako. Corellan etxe noble asko dago, XVI, XVII, XVIII eta XIX. mendeetakoak; Erriberako multzo urbano nagusietako bat osatzen dute. Ebro ibaiaren alde honetako eraikuntzen ezaugarriak dituzte; bi edo hiru solairuko etxeak dira, goialdean galeria bat dutenak, adreiluz eginak, eta mentsula gaineko erlaitz egurrezkoez babestuak. Orobat ere, aipagarria da herri honetako armarri ugaritasuna: gehienak barrokoak dira, harrizkoak edota alabastrozkoak. Jauregi barroko aipagarrienak Virto de Veraren etxea, XVIII. mendearen hasierakoa, Foruen Plazan dagoena, eta La Casa de las Cadenas, 1700-1710 urteetan egina, dira.

 

Arkitektura zibila Nafarroan (II)

Nafarroako hiri eta herri askotan daude arkitektura erakusgarri barrokoak; jauregiak edo etxe nobleak dira gehienak, baina eraikin publikoak ere badira: plazak, udaletxeak? Bestalde, nafar etxeetan ikusten diren armarri gehienak ere barrokoak dira. Nafarroako eraikuntza barroko guztien berri ematea ezinezkoa dela-eta, nagusietako batzuk, Tutera, Viana, Lizarra eta Tafallakoak, aipatuko ditugu.

Tuteran, Foruen plaza da barrokoaren agerpide interesgarriena.

Erdi Aroko hiritik kanpo dago, Queiles ibaiaren ondoan.

Izen desberdinak izan ditu: Zezen plaza, Berria, Errege plaza ?frantses konkistaren garaian?, Konstituzioarena, Fernando VII.arena, eta, azkenik, 1893an, gaur duen izena eman zioten, Foruen plaza. Hasierako eraikuntza berriturik dago gaur egun; 1688-1691 urteetan diseinatu zenlehen proiektua. Helburua jaiak eta zezenketak egiteko leku handi bat eraikitzea zuen. Horretarako, Queiles ibaiaren ibilbidea estali behar izan zen, eta Ospitaleko elizaren fatxada eta hainbat etxe zaharberritu; etxe berriak ere eraiki ziren, multzo uniformea lortu ahal izateko. Plazaren oina gutxi gorabehera lauki-zuzena da, eta bost kalek dute bertan sarrera, modu asimetrikoan.

Arku handiak zituzten plazako sarreran, baina horietako hiru ?Yanguas y Miranda, Hugarte eta Gaztambidekoak? desagertuak dira egun. Modu horretan, espazio erdi itxi bat sortu zuten, Espainian garai hartan eredu ziren bi plaza motaren artekoa: Madrilgo Plaza Nagusiarena zen bat (1611) eta Kordobako Correderarena bestea (1687). Kordobakoaren eredua zabaldu zen XVIII. mendean, hots, espainiar plaza barrokoa, arkuez erabat itxia. Foruen plazako etxeek lau solairu dituzte, husgune leihoburudunekin; behe solairua arkupeduna zen, arkitrabeekin, baina egun desagertua da; bigarreneta hirugarren solairuan balkoi luzeak zeuden, jaietan ikusle asko bildu ahal izateko, gai geometriko soilez apainduak. Multzoa oso uniformea izanik, Erlojuaren etxea bakarrik nabarmentzen da, plazako mendebaleko partearen erdian. Fatxada laukizuzena du, handia, hiru solairurekin; behekoa harrizkoa da, eta sarrera gisa hiru arku ditu, zabalagoa erdikoa; goiko bi solairuek husgune lauki-zuzenak dituzte, pilare laukituez inguratuak. Bigarren solairuko balkoien artean armarri barrokoak daude: herriko armak ageri dituzte, landareez apaindutako koroa batez inguratuak; apaingarri hori hirugarren solairuan agertzen da berriz ere.

Puntu erdiko arkuez osaturiko galeria luze batek burutzen du eraikuntza, eta, azkenik, egurrezko erlaitz bat dago, haurrekiko mentsulez eutsia. Etxea kanpotik estaltzen duen pintura eranskin neoklasikoa da, XIX.. endekoa. Plazan berriztatzeasko egin da: 1966 eta 1971 artean harrizko eta zeramikazko armarriak erantsi zitzaizkion, inguruko merindadeetatik eta etxe nobleetatik ekarrita; horietako batzuk oso ederrak dira, barrokoak, XVIII. mendekoak. Bestalde, fatxadak apaintzen dituzten zeramika guztiak, Goya margolariaren gaiak agertzen dituztenak, Anselmo Jiménez tuterarrarenak dira.

Vianako monumentu barroko garrantzitsuena Udaletxea da.

Foruen plazan dago; plaza hori, hiriko monumentu multzo nagusia da. Udaletxea mendebaleko partean dago, Santa Maria elizaren ondoan. Juan de Raon frantses arkitektoak eraiki zuen. XVII.. endea arte Vianako Udalak ez zuen egoitza berezirik izan baina.

1675ean hartu zen etxea egiteko erabakia, eta berehala hasi ziren lanak; arazo asko izan ziren ordea, 1684an Raoni deitu zioten arte. Hark berriz hasi zituen lanak, 1686an, eta 1688an bukatu zituzten. Harlanduzko eraikuntza zabala da, bi solairu besterik ez dituena. Fatxadaren estiloa barroko klasizista da.

Behe solairuan arkupeak ditu, puntu erdiko zazpi arkuz osatuak; goikoan lau husgune lauki-zuzen daude, beheko arkuekin bat datozenak. Zazpi husgune horiek hiru partetan daudebanatuta, erdikoa da zabalena, osotasunaren ardatza azpimarratzen duela: bi leiho hartzen dituen balkoi bat, hiru hartzen dituen bat eta biko beste bat. Fatxada pilare laukituz hornitua dago, beheko arkuen eta goiko balkoien artean tartekaturik. Kapitel toscanarrak dituzte denek, baina behekoen fusteak lauak dira, eta ildodunak goikoak. Era horretan, ondo bereiziak geratzen dira beheko eta goiko gorputza; gainera, leihoak apaingarriez inguraturik daude. Fatxadaren erremate gisa espainiar monarkiaren armarri arranditsu bat dago, hiriaren armak ere ageri dituena, harrizkoa, Francisco Javier Collek 1767an berritua. Azkenik, eraikuntzaren bi alboetan adreiluzko bi dorre daude, puntu erdiko arku bana ?itsuak gaur egun? eta harrizko barandarekin, arkuek gainean leiho biribil bana dutela.

XVII. eta XVIII. mendeak izan ziren Vianan oparoenak, nekazaritzaren aurreramenduaren eta klase nobleen eraginari esker; hala, garai horretan eraiki ziren, Udaletxeaz gainera, hiriko eraikin zibil nagusiak. Haien egile izan ziren Vianara bizitzera joandako hainbat arkitekto familia, González de Saseta, Munilla eta Raon familiak. Jauretxe asko eraiki ziren, baina denek zituzten nekazari giroko gizarte bateko etxeei zegozkien osagaiak: ukuiluak,sotoak, biltegiak. Fatxadek hiru solairu izan ohi dituzte, harlanduzkoa lehena eta gainerakoak adreiluzkoak; azkenak, batzuetan, galeria arkuduna osatzen du. Sarritan, fatxadaren espazioa pilastrek mugatzen dute; sarrera atari asko ez daude fatxadaren erdian, alboratuak baizik; husguneak puntu erdikoak izaten dira edo ateburudunak; goiko leihoak modu erregularrean banatuak izaten dira, eta burdin landuzko balkoiak izaten dituzte.

Etxe gehienetan armarri handiakageri dira, barrokoak ia denak, baita rococoak ere. Atari handi baten ondoren, zurubia ageri da, kupula batek burutua; beheko solairua zerbitzarien egoitza izaten zen.

Etxe nobleak daude San Pedro Ruan (Navarro Villoslada). 2.. enbakian, Múzquiz-Aldunatetarren etxea dago; XVIII. mendeko bigarren erdikoa da, eta harlandu eta adreiluz egina da. Bigarren solairua da ederrena: arku apaldukobi husgune ditu, burdin landu ederreko balkoiekin. Fatxadaren apaingarri gisa Aldunatetarren armarri rococoa ageri da.

Lizarra da, arteari dagokionez, Nafarroako hiri eder eta aberatsenetako bat; Erdi Aroko hiria da, eta orduko egitura gorde du oro har. Lizarran dago Nafarroako eraikuntza zibil erromaniko bakarra, Nafarroako Erregeen Jauregia.

Beste garaietako monumentuak ere badira ordea, eta jauregi barrokoak asko dira. Hala, Erregeen Jauregiaren kale bereandago, Ruan, antzinako Udaletxearen jauregia, Epaitegia egun; XVIII. mendeko eraikin bikaina da, bi solairu eta sabaipekoa, harlanduz egina, hiru armarri, barrokoak horiek ere, dituela fatxadan.

Kale berean dago Gobernariaren jauregia, oso handia hori ere: beheko partea harlanduzkoa du, eta goiko bi solairuak adreiluzkoak; hiru armarri ditu, horietako bat 1613ko datarekin. Kale Nagusian dago Ruiz de Aldatarren jauregia, XVII. mendekoa: harlanduzko hiru solairu ditu, eta zurubi bikain bat, petxinen gaineko kupula batez estalia. Kale horretan ere badira beste jauregi eta etxe armarridunak; baita Foruen plazan ere: bi jauregi, bakoitza bere armarri barrokoarekin.

Azkenik, Tafallan bada jauregi eder bat, Feriako markesarena.

XVIII. mende bukaeran eraikia da, eredu neoklasikoen arabera; baina zurubia barrokoa du, XVIII. mendekoa, oin koadro eta estalki lauarekin. Armarria rococoa da.

 

Erlijio arkitektura Araban

Nekez aurki daiteke Araban goitik behera barrokoa den eraikuntzarik. Horrek ez du esan nahi, ordea, garai hartako arkitektura urria denik, eliza aski zegoela baizik, eta orduko erlijio arkitektura beste eliza batzuk osatzera, apaintzera edo hornitzera mugatu zela. Hainbat eliz ataletan azaltzen da, beraz, Arabako erlijio arkitektura barrokoa: dorreak, kanpai hormak, fatxadak,ataurreak eta abar. Hona hemen arabar barrokoaren erakusgarri nagusiak: Agurainen aipagarria da San Joan parrokiaren ataurrea, Arabako Lautadako bikainenetako bat. 1750. urtean egin zuen herriko bertako hargin batek, Juan de Iduyak, Ignacio Ibero arkitektoaren diseinuaren arabera.

Arespalditzan Arabako barrokoaren erakusgarri bikaina dago: Andre Mariaren Jasokunde eliza, udaletxe ere badena.

Izan ere, eraikuntza zibila ematen du, eliza baino gehiago. Erdiko gorputzak (udaletxearen egoitza) hiru solairu ditu, oin karratuko eta lau solairuko bi dorre gotorren artean. Erdiko gorputzaren beheko solairuak, elizarako sarbide denak, puntu erdiko hiru arku ditu.hurrengoak. Hirugarren atalak leihoak ditu, eta leiho gainean, frontoia eta bola banaz hornituriko pinakuluak. Laugarren atalak kanpai zulo luzangak ditu, eta zutabeak hormaren kontra itsatsita. Kupulak, berriz, bolak ditu apaingarri. Hegoaldean fatxada bikaina du, puntu erdiko arkupe handi batean barrenduta, hormaren kontra dauden zutabe doriarren artean. Ataurrea XVII. mendearen erdialdekoa da, eta Herreraren lanen antzeko estilo soilekoa. Bi gorputz etagailurra ditu, eta zutabez bereizita dauden atalez osaturiko erretaula baten gisa dago antolatuta.

Beheko gorputz edo sarrerak bi ate ditu, eta zutabe joniarrak, eta goikoak eta gailurrak, berriz, zutabe korintotarrak.

Biasterin, aipagarriak dira San Joan Bataiatzailearen elizako kapera eta sakristia. Pilarko Andre Mariaren kapera 1732-1740 bitartean eraiki zen Juan Bautista Arbaiza abadiñotar arkitektoaren zuzendaritzapean. Zortzi aldeko oina du, eta bi solairu. Ataurrea puntu erdiko arku handi batek inguratua eta hartan barrendua dago. Zutabe korintotarrak ditu, eta kapitel kiribilak eta erliebe erdizirkular bat ataburuaren gainean. Sakristia Berria XVIII. mendearen hasieran eraiki zen, Ortuño de Zárraga harginaren zuzendaritzapean.

Oin karratua du, eta kasetoiz apainduriko kupula estalkia.

Eltziegon aipagarria da Andre Maria Plazako elizaren ataurrea, XVIII. mendearen erdialdean eraikia. Gingil anitzeko arku bat da, puntu erdiko beste arku batean sartuta, biak molduradunak.

Ate gainean frontoia du, kapitel kiribilez apaindua albo banatan, eta erdian leiho biribila duela.

Gasteizen, San Antonio elizaren fatxada da aipagarriena. Barrokoaren lehen aldiaren erakusgarri bikaina da, Juan Vélez de la Huerta eta Pedro Vélez de la Huerta aita-semeen zuzendaritzapean (1611-1617 ing.) egin zena.

Trasmiera (Kantabria) aldekoak ziren Huertatarrak, Escorial monasterioko obren buru izan zen Herrera arkitektoaren herri berekoak, alegia, haren eraginpean hazi eta ikasiak. Estiloari dagokionez, agerian du Kontraerreformaren zurruntasun formala ?lautasuna eta lerro zuzenak?, lehenengo gorputzeko hiru arkuek eta bigarren gorputzeko frontoierdizirkularrak eta hormako sarguneak ?San Frantzisko Asiskoaren eta San Antonio Paduakoaren irudiekin? nolabait leuntzen diotena. Hirugarren gorputza leiho handi baten eta albo armarrien bidez dago egituratuta.

Armarriak, bata Arabakoa da, eta bestea Gebaratarrena.

Fatxadaren hiru gorputzak azpian hartzen dituen frontoia du. Eliz barruak, bestalde, gurutze oina du, kupula gurutzaduran, eta kaperak alboetan.

Gasteizen bertan, aipagarriak dira San Prudentzio apaizgaitegia (Lorenzo de Jordánez, 1638tik aurrera), Santa Maria katedral zaharreko Kristo Santua kapera (XVII. mendearen azken herenaldia), eta San Pedro parrokiako dorre oktogonala, puntu erdiko leihoak eta leihoen gainean okuluak dituena.

Gaunan aipagarria da San Bitor ermita, 1629. urte inguruan Juan Berdes harginak beste eraikuntza zaharrago baten gainean jaso zuena. Mende bat geroago, Juan de Iduyak San Esteban elizaren ataria egin zuen Gaunan bertan. Puntu erdiko arku sailbikoitza du aipagarriena. Eliza hori gotikoa zen berez, baina XVIII. mendearen erdialdean Aguraingo Mateo de Aguirre harginak berregin zuen. Hala ere, atal gotiko batzuk gorde ditu, absidea, esate baterako.

Oion herriko Andre Maria elizak bi gorputzeko dorre bikaina du. Behekoak lauki itxurako oina du. Handia bezain gotorra da zati hori, eta ia ez du apaingarririk, ertzeko zutabe doriarrak eta leihobatzuk izan ezik. Goiko gorputza, zortzi aldekoa, txikiagoa da. Terraza eta burdinazko baranda baten bidez bereizten da beheko gorputzetik. Ertzetan zutabe ildaxkatuak ditu, kapitel korintotarrekin. Aldeetan kanpai zuloak ditu, puntu erdiko arkuak frontoiarekin; frontoiak etenda daude erpinean, eta etenduran okulu bana dute. Kupularen gainean bolaz hornituriko pinakuluak ditu.

Urabaingo elizaren fatxada ere barrokoa da, 1743. urte ingurukoa, Gregorio de Aguirrek eraikia. Ez dago oso landuta, eta Gasteizko San Antonio elizaren fatxada baino mende bat geroago eraikia izan arren, haren soiltasun bera edo are handiagoa ere nabari zaio. Hori, dena den, ez da harrigarria, estetika aldaketekiko uzkur izaten baitziren herrietan.

Bi gorputz ditu soilik: behekoak bi arku zabal ditu, eta goikoak bi kanpai zulo, kanpai eta guzti. Bi gorputzek lerro zuzen bat, moldura soil bat, daukate erremate gisa.Arabako erlijio arkitektura barrokoaren erakusgarrien artean, aipagarriak dira, besteak beste, Arrietako Santiago parrokia (1261-1759); Baños edo Mainuetako Andre Maria Antiguaren parrokiako ataurrea; Imiruriko Andre Maria Burgondoko ermitako kanpai horma (XVI.. .); Ilarduiako parrokiako ataurrea (José de Iloro, 1750); Labrazako San Migel parrokia; Mendarozketako Andre Maria Sortzez Garbiaren kapera, eta Nabaridasko parrokiako ataurrea (Felipe de Aguirre, 1753-1758).

 

Arkitektura zibila Araban

Arabako arkitektura barrokoa oparoa da, erlijiosoa nahiz zibila. Arabako Lautadan, Gasteiz eta bere ingurua da eremu aberatsena; Zalduondon eta Zurbaon ere badira jauregi interesgarriak.

Errioxan, Bastidako Udaletxea nabarmentzen da, eta beste zenbait lekutan ere badira jauretxe ederrak.

XVI. mendearen bukaeratik aurrera Gasteizko noblezia hiriko administrazioan karguak nahi zituzten burges aberatsekin elkartzen hasi zen, baina Berpizkundeko jauregi handiek, noblezia dirudun eta ikasi batek ordainduta, ez zuten jarraipenik izan barrokoan. Baliapideen urritasuna eta haien sakabanatzea, fundazio eta kapilautzetan erabiltzen baitziren maiz, izan zen atzerapen honen arrazoi nagusia.

Barrokoaren bi mendeetan bi aldi bereizten dira: lehena suntsipen aldia izan zen, eta eraikuntza batzuk desagertu ziren, batez ere etxe zaharrak; bigarrenean eraikuntza lanak berpiztu egin ziren, arkitektura joera berrien baitan. Aldi horretan etxe gotikoen gainean eraiki ziren jauregi barrokoak. Hauek dira aldaketa garrantzizkoenak: solairu kopuruak gora egiten du; fatxada zabalagoa da, eta leihoak ere gehiago dira. Atzealdean ere badituztefatxadak, batzuetan etxeari dagokion loretoki baten gainean, eta besteetan fatxada nagusiarena ez den beste kale batbegira. Ezaugarri orokorrei dagokienez, behe solairua harrizkoa izaten da oro har, eta adreilua, edota egur eta adreiluzko egitura, goiko solairuetan erabiltzen da, behe mailatik irtenda. Hala, zenbait kasutan, etxe nobleak, armarririk ez balute, etxe burges aberastzat hartuko lirateke. Jauregiak aberatsagoak dira, eta adreilua azken solairuan, ganbaran, erabiltzen da bakarrik; hala gertatzen da adibidez Gobeotarren etxean. Etxe burgesek eta herrikoiek barruan dute alde nagusia: lehenak erosoagoak izaten dira, eta husguneak hobeto banatuak eta apaingarriak ere hobeak izaten dituzte. Kanpotik berriz ez dago ia alderik, nahiz eta herriko etxeak garaiagoak diren, laugarren solairu bat baitute.

Era horretakoak daude Gasteizko Herrería kalean, 29tik 35 zenbakira doazen etxeetan: Erdi Aroko eraikinen gainean eginak dira, eta XVII-XVIII. mendeetako arkitektura ezaugarriak dituzte. Mendeotako hazkunde demografikoak solairu askoko etxeen eraikuntza ekarri zuen, eta era horretan fatxada estuko eta sakontasun handiko eraikinak agertu ziren.

Gasteiztik kanpora, Zalduondoko Andoin-Luzuriaga jauretxeadago Arabako Lautadan.

Badakigu noiz bukatu zen, iparraldeko fatxadako inpostan baitago data grabatua: 1683. Harrigarria bada ere, ez dago ezer egitura oinarrizkoetan eta apaingarrietan barrokoa dirudienik.

Baina ekaien banaketa bat dator barrokoan ohikoa zen dirua aurreratu beharrarekin: hormen barrualdea eskuharriz egina da, eta harlandua husguneen inguruan, kantoietan, inpostetan eta goiko erlaitzetan bakarrik erabil-,tzen da. Bi solairu ditu, ganbara teilatuaren azpian, armarriak orekatutatako hiru ardatz fatxada nagusian, eta galeria hegoaldeko fatxadan: horrek denak arkitektura estiloaren berritasun falta adierazten du. Izan ere, Zalduondon bertan dagoen Berpizkundeko Lazarraga jauregian du honek eredua.

Zurbaoko Otazuko oinetxea, Arratzu-Ubarrundiako udalerrian, aurrekoaren antzekoa da ezaugarri orokorretan; etxe bikaina da, apaingarrietan batez ere. DirudienezEsteban Ruiz de Otazu eta Ruiz de Trocónizen aita izan zen oinetxearen eraikitzailea. Gaurkoaren lekuan, beste bat zegoen antzina, Basterrako dorrea. Hemen ere eskuharria erabili zuten hormen barruan, eta harlandua leiho eta ateen inguruan bakarrik.

Erlaitz lodi batek banatzen ditu solairuak, eta ataurrea eta armarria dira fatxada nagusiko ardatzak. Beheko solairuan, atariak arku ateburuduna du; harlanduez inguratua dago, eta moldurez eta mentsulez apaindua, barrokoan ohi den bezala. Teilatuko hegala da etxe osoko egurrezko lan hoberena. Eraikuntza osoa inguratzen du, eta oso zabala da. Mentsula bikoitzez dago osatua; mentsulak berak oso apainduak daude, eta mentsulen arteko oholak irudi geometrikoz daude landuak. Etxe nagusiari erantsita, hegoaldean, pabiloi bat dago, bere galeriarekin; habe toscanarren gaineko arku sail batek osatzen du galeria.Zurbanotarren jauregia, Zurbaon hau ere, nekazari giroko jauretxe ederra da. Dirudienez, 1621 inguruan eraiki zuen Pedro Ruiz de Erenchun batxilerrak. Bi dorre ditu fatxada nagusian parean, eta oso apaingarri gutxi, Herreraren tradizioari jarraiki.

Baina, garai eta eskualde honetako beste etxe askoren arkitekturan gertatzen den bezala, armarria izan ezik, ez dago estilo barrokoa adierazten duen apaingarririk.

Lautadaren mendebalean gorago ikusitako gauza bera gertatzen da, alegia, diru falta antzematen dela arkitektura lanen eraikuntzetan, Indietatik zetorrena ?Ameriketara joandako arabarrek bidaltzen zutena? elizak eta erlijio eraikuntzak egiteko erabiltzen baitzen. Arkitektura zibilari dagokionez, aipagarri dira, besteak beste, Ilarratzako eta Forondako jauregiak.

Ilarratzako jauregia, armarriak adierazten duenez, Esquíbel-Garibay familiarena zen. Juan de Esquíbel eta María de Garibay1673an ezkondu ziren Gasteizen, eta, dirudienez, garaitsu horretakoa da etxea, Gasteizen ondoan eraikia. Oso eraikuntza trinkoa da, hiru solairukoa; hemen ere harlandua husguneetan besterik ez da erabiltzen, eta gainerakoa eskuharrizkoa da.

Forondan, Mendívil-Jáureguitarren etxea XVIII. mendean eraikia da. Ezaugarri formalei dagokienezordea, berdin-berdin izan zitekeen bi mende lehenago eraikia. Jauretxe itxura badu ere, pobretua gertatzen da, aurrekoetan bezala eskuharria nagusitzen baitzaio harlanduari.

Iparraldean, Lezaman, Amurrioko udalerrian gaur, dago Larrako jauregia, Arabako aipagarrienetako bat. Etxe handia eta sendoa da, agian apur bat monotonoa: erdi puntuko arku sail bikain bat du behealdean, monotonia hausten eta fatxada edertzen duena. Haien gainean bi solairu daude, inposta lerro batek bereiziak; bestalde, lerro horrexekbateratzen ditu jauregiaren lau fatxadak. Horma eta husguneen arteko orekak, sendotasunak, berriz ere arabar etxe arkitekturaren ezaugarri orokorrak gogorarazten dizkigute, estiloak ez baitira ia desberdintzen.

Bada Arabako iparraldean eraikin bat, oso orijinala, nahitaezaipatu beharrekoa: Laudioko Anuncibay zubia da, familia horren etxera sarrera egiten zuen obra publikoa. Zubiaren sarrera arkuak antzinako garaipen arkuak gogorarazten ditu, eta fatxadak tenplarioa dirudi. 1741ean bukatua da.

Arabako Errioxan, eraikuntza garrantzizkoenetako bat Bastidako Udaletxea da, 1733-1740 urteetan eraikia. Alderdi interesgarriena fatxada nagusia du: garaipen arku bat balitz bezala dago egina, erdi puntuko hiru arkurekin. Lau pilare laukitu handi ditu, eraikinaren bi solairuak bateratzen dituztenak. Alboetakoak bikoitzak dira, eta erdikoak bakanak eta fuste ildodunekin.

Beheko arkuak goiko solairuko hiru balkoien parean daude; balkoiak erdi puntuko arku itsuez inguratuak daude, eta erdikoa besteak baino apainagoa da. Harrizko baranda eder batek burutzen du fatxada. Ezaugarri horiekin guztiekin, Bastidako Udaletxea Euskal Herrikoen eredu izan daiteke.Bukatzeko, badira oinetxeak Biasterin eta Urionan ere. Biasterikoa Felix Samaniego alegia idazlearen oinetxea da, eta goian aipatukoen antza handia du: eraikuntza trinkoa da, hiru solairukoa, eta ataurre-balkoi-armarri ardatza du fatxada nagusian.

Urionan Peciña Samaniegoren jauregia dago, guztiz urbanoa, 1608-1610 urteetan eraikia; hegal handiko dorre bat du, fatxadarekin bat egiten duena.

 

Arkitektura Bizkaian

XV-XVI. mendeetako goraldiaren ondoren, Bizkaiko arkitekturak behera egin zuen barrokoa zabaldu zen garaian.

Klasizismoaren luzapentzat har daiteke Bizkaiko XVII. mendeko arkitektura. Elizek XVIII. mendean berreskuratu zuten protagonismoa, baita gainditu ere aurreko mendeko eskastasuna, baina, hala ere, kanpandorreetanizan ezik ?barrokoaren ezaugarriak garbien azaldu zituzten atalak baitira kanpandorreak?, arte molde soil samarra hedatu zen, oro har, Bizkaian.

XVII. mendearen lehenengo hamarraldia trantsizio aldi bat izan zen; ongi ikusten da hori Guenesko Andre Maria parrokiaren oinaldeko sarbidean (1603, Juan González de Cisniega), Etxebarriako San Agustin elizaren burualdean (1607, Miguel de Garaizabal), LekeitiokoAndre Mariaren Jasokunde elizaren kanpandorrean (1609, Ibáñez de Zalbidea), eta Uribarriko Andre Maria elizaren erretaula-ataurrean (1610, Domingo de Anitua).Aipagarria da, klasizismoaren trantsizio aldiaren erakusgarri gisa, Bilboko Jesuiten San Andres eliza, jesuiten ereduaren araberakoa: habearte bakarra hiru ataletan banatua, gurutzadura zabala, presbiterio handia eta habeartera ematen duten kaperak.

Elizaren eskema hori, baina, mendearen bukaeran desegin zen: eliz kaperako horma bularrak hautsi eta, kaperak elkarrekin komunikatuz, habearteak eratu ziren ordu arte habearte bakarra zenaren albo banatan. Elizako fatxadan barruko habearte eta gorputzen banaketa bera azaltzen da: hiru kale horma kontrako zutabe lauek bereizita. Erdiko gorputzak bi kale ditu, eta alboetakoek, berriz, kale bana. Durangonaipagarria da Uribarriko Santa Maria eliza. Sortzez gotikoa den eliza hau hondatuta geratu zen XVI. mendearen bukaeran, eta XVII. mendean zehar berreraiki zuten, San Juan de Urizarzabalaren diseinuaren arabera (1622): hiru habearte, harroin handiak euskarri gisa, eta gurutze ganga. XVII. mendearen erdialdean komentuak eraikitzen dira; barrokoaren eta klasizismoaren estilo nahastura azaltzen dute, Kontraerreformaren zurruntasunaren eta soiltasunaren arabera betiere. Eraikuntza gehienek ?Balmaseda, Gordexola, Durango (frantziskotarrak), Ajangiz (Mesedetako ordena), Durango (agustindarrak), Elorrio (domingotarrak)? gurutze itxurako habeartea, burualdea, eta kupulazestalitako gurutzadura dute. Bizkaiko barroko edergaiz hornituaren adierazgarri nagusia Urduñako jesuiten eskolako eliza da (1680, Santiago Raon), egilearen trebetasunari eta Juan de Urdanegui jeneralak utzitako ondareari esker egin ahal izan zena. Fatxadak hiru arku, argi zulo handia, armarria eta kanpai hormak ditu.

Apaindura handiko beste monumentu aipagarri bat Bilboko Gizakunde komentuaren fatxada da (1690, Martín de Zaldúa). Kapitel kiribilez osaturiko dekorazio naturalista du. Balmasedan aipagarria da San Severino elizaren fatxadaren birmoldaketa barrokoa (1730, Marcos de Santa Teresa), mugimendu eta lerro nahasi ugarikoa. Nolanahi dela ere, garai hartako Bizkaiko barrokoaren erakusgarririk onenak kanpandorreak dira: Balmasedakoa (1726, Lázaro de Laincera), Ermuakoa (1729, Sebastián de Lecuona), Etxeberriakoa (1753, Ignacio Ibero), Zeberiokoa (1764, Capelastegui), eta Amorebietakoa eta Bilboko San Anton elizakoa(1769 eta 1773, Juan de Iturburu).

Bestalde, Bizkaiko barrokoaren ezaugarririk deigarriena oin zentralen erabilera da: Arretxinagako San Migel, Xemein, eta Bilboko San Nikolas. Azken hau, Ignacio Iberok 1743an diseinatua, da aipagarriena: biribil itxura ematen dion gurutze grekoko oina du, lauki batean inskribatuta, eta kupula handi batek estalita. Angeluetan sargune erdizirkularrak ditu; kaperak erretaulez beteak daude, eta biribiltasun sentsazioa areagotzen dute. XVIII. mendearen lehen erdian, bestalde, komentu gehiago egin ziren. Lekeitioko jesuitena, eta Larreako eta Markinako karmeldarrenak dira aipagarrienak. Bukatzeko, jauregiak aipatu behar dira. BarrokoakXVI. mendearen erdialdeaz gero zehazturiko jauregi ereduak baliatu eta zabaldu zituen. XVIII.. endearen lehenengo urteak arte etxe handi gotorrak, klasizistak, apaingarri gutxikoak eraki ziren.

Fatxada guztietan, edo nagusian behintzat, harlandua erabiltzen dute, eta hiru solairukoak izaten dira gehienetan. Aipagarrienak hauek dira: Balmasedako Urrutia eta Buniel, Elorrioko Tola eta Arespakotxaga, Durangoko Zabala, Urduñako Díaz Pimienta, Markinako Andonaegi, eta Lekeitioko Solartekua eta Uriarte. 1720.. rte inguruan aldaketa bat gertatzen da, eta apaindura ugariz janzten hasten dira: Etxezarreta (Durango), La Bolsa (Bilbo), Zubieta (Ispazter), Valdespina (Ermua).

 

Erlijio arkitektura Gipuzkoan (I)

 

Loiolako basilika

Barrokoaren garaiko euskal arkitektura erlijiosoaren obra nagusia da. Aspalditik zebiltzanjesuitak San Ignazio Loiolakoaren Etxea, ordurako santutegi gisa hartzen zena, zabaldu eta duintzeko asmotan. Azkenik, Lagundia jadanik hedatua eta ahaltsua zela, Austriako Mariana erreginaren ardurari esker, etxe honen eta inguruko lurren jabe ziren Oropesa eta Alcañiceseko markesek jesuitei eman zieten haien jabegoa, eraikuntza handi hau eraikitzearren. Fundazioa 1682an onartu bazen ere, 1688an hasi ziren eraikuntza lanak, eta JesusenLagundia Espainiatik egotzia izan zen arte luzatu (1767). Ondoren mende bat baino gehiago itxaron behar izan zen obrak bukatu ahal izateko, 1885-1888 artean. Basilikaren sorrerak errege-erreginen onespena bazuen ere, partikularren eta Ameriketara joandako gipuzkoarren aldetik etorri ziren diru laguntzarik handienak.

Jesuitek XVII. mende amaierako garai hartan Erromako arkitektorik bikainentzat jotzen zenarengana jo zuten: Carlo Fontana italiarra, Berniniren ikasle eta jarraitzailea. Harenak dira basilikaren plano nagusiak, bere beste zenbait proiekturen antzeko (Santa Maria dei Miracolirako edo Erromako Koliseorako prestatutako proiektuen antzekoak).Planoak 1682an egin zituen arren, Fontana bera ez zen inoiz Loiolara hurbildu, eta euskal arkitektoak izan ziren proiektua burutu eta neurri batean aldatu ere egin zutenak. Fontanak, Bernini bere maisuak ohi zuen bezala, oinaren koadroa eta elizabiribila batzen ditu, bi irudi geometriko oinarrizko horien konnotazio estetiko-filosofikoekin jokatuz.

Aurkitu den Fontanaren proiektuaren kopia bakarrean oinarrituz, sarritan pentsatu izan da Fontanak ez zuela bere planoetan Ignazio Loiolakoaren dorretxea sartu. Baina harritzekoa litzateke hain zuzen ere santuaren omenez jaso beharreko basilikaren eskaeran jatorrizko etxea mantentzeko agindua ez emana. Gainera, badirudi Fontanak dorretxearen neurriak kontuan hartuz eta haietan oinarrituz diseinatu zuela eraikuntza osoa, beti ere etxe honen koadroarekin eta santutegiaren biribilarekin jokatuz. Horrela, planoaren kopiatzailearen gorabehera izango zen seguruenik jatorrizko dorretxea bertan ez agertzea. Gaur egun, hortaz, eta seguraski Fontanak pentsatu bezala, San Ignazioren jaiotetxea santutegiaren barruan kokatua dago, eliza biribilaren bi aldeetara luzatzen diren bi hegaletako batean, Kolejioko hormez inguratua.

Eraikuntzaren azpiegitura eta zimenduak finkatzearen lana José de Laincera arkitektoak gidatua da, Juan Begrand jesuita gainbegirale zuela. Ondoren, 1693 eta 1705 artean, Martín deZaldua bergararrak jarraitu zituen, Fontanaren jatorrizko planoetan zenbait aldakuntza egin ondoren. Bere berrikuntzen artean aipagarrienak elizako eraztun girola, fatxadako atikoak eta barruko zurubiak dira. 1709 eta 1719 artean ia bertan behera utzita egon ziren eraikuntza lanak, dirurik ez zela eta.

Ondoren, 1719 eta 1732 artean, heriotza arte, Sebastián de Lecuona oiartzuarra izan zen arkitekto nagusia. Ordurako ia erabat eraikia zegoen basilika, linterna baino ez baitzen falta funtsean. 1733 eta 1766 artean aldiz, Ignacio Ibero azpeitiarrak hartu zuen lanaren ardura; berrogeigarren ondoko hamarraldian Miguel Salezan arkitektoak ere lagunduzion. Arkitekturaren aldetik eraikuntza ia amaitua bazegoen ere, xehetasun eta apaingarri ugari falta ziren oraindik, eta 1716tik aurrera santutegiaren obretan tailugile lanetan aritua zen Ignacio Iberoren lana txit preziatua izan zen jesuiten artean.

Iberori zor zaizkio, besteak beste, fatxadako frontoiaren zabaltzea, sarrera liraindu zuena, eta elizako erretaula nagusia.

1766an Ibero hil egin zen ordea, eta lana bere suhiak, Javier Ignacio de Echeverríak, jarraitu behar bazuen ere, Jesusen Lagundia Espainiatik egozteak bertan behera utzarazi zituen plan hauek. Azkenik, Pedro de Recondo arkitektoak bukatu zuen eraikuntza 1885ean.

Laburbilduz, proiektua jatorriz italiarra bazen ere, inguru honetakoarkitektoen esku hartzeak, eta Iberorenak bereziki, jite berezia eman zion barrokoko obra handi honi. Euskal arkitektoek zenbait gauza aldatu zituzten beraz Fontanaren jatorrizko proiektutik.

Alboetako aldareentzako pentsatuak zeuden zabaluneak kendu eta horma biribil-biribila egin zuten; bestalde, kapera batetik besterako igarobideak zabaldu egin ziren, erdiguneko zutabe bikoitzak kendu eta harroinsoilak jarriz. Bi eskailerak ere, bai Zalduak asmaturiko barnealdekoa, bai kanpoaldekoa, oso era barrokoan apaindu ziren.

Basilikaren oina gurutzatutako bi lauki zuzenez osatua da, baina bata bestea baino askoz laburragoa dela; gurutzaduran dago eliza bera, biribila, eta haren inguruan daude gainerakoeraikinak; barruan, hiru patio zabal eta bi eskailera dotore ditu.

Kolejioaren arkitektura nahiko neurrizkoa da bestalde elizaren barrokismoaren aurrean. Elizako kupula handia multzo osoaren buru bezala ageri da.

Elizara sartzeko eskailerek zutabe monumentalez horniturik dagoen hiru arku mailako atari ganbil batera eramaten dute. Barrua bata bestearen gainean luzatzen diren hiru gorputz bateratuz osatua dago. Azpikoan, aldare, zutarri eta frisoekin jantzitako gorputzean, marmol beltzezko arkuak girolarantz zabaltzen dira.

Erdiko gorputzean, marmol argiagoz osatutako danborrean, zokaloak eta apaingarri ugariko markoz ingurututako leihoak daude.

Zokalo horretan San Ignazioren bizitzako eszenak daude landuta.

Batetik, elizarako sarrera gainean, Ignazioren soldadu bizitza agertzen da, gudako sinboloz gainezka: banderak, buru babesak, danborrak, kanoiak, zaldiak, etab. Bestetik, aldarenagusiaren gainean, santuaren gain-erliebe eder bat dago, eskuez marmolezko oihal bat goratzen duela (bertan Jesusen izenaren anagrama, IHS, dago idatzia). San Ignazioren eskubitara Elizaren irudia dago (eguzki santua, gurutzea, kaliza?) bake garaian; ezkerrera, berriz, San Ignazio eta Lagundia heretikoen aurkako izpirituzko guda larrian ageri dira (bost buruko piztitzarra ?heresiaren sinboloa? tximistaren ertz zorrotzak zauritua).

Azkenik, goiko gorputza kupulak osatzen du, laranja erdi batek (barrutik ikusita) eta zortzi Bertuteak (Fede, Itxaropen, Karitate, Zuhurtasun, Zuzentasun, Sendotasun, eta Neurritasunaren Bertuteak, hain zuzen ere) irudikatzen dituzten ezkutu zurizko emakume eskultura eta errege armarri erraldoiekin.

Erretaula nagusiaren diseinua Ignacio Iberori zor zaio. Kapera nagusian dago; hiru kale ditu, erdikoan San Ignazioren zilarrezko estatua dagoela, alboetan zutabe helikoidal bikoitzekin.

Goiko partean aingerutxoen koroak eta bertuteen irudikapenak ageri dira, Carrarako marmol zuriz eginak. Alboetako kaleetan San Joseren irudia haurrarekin, eta San Joakinenak daude. Erretaula osoa da marmolez egindako lan fina, erabat barrokoa, bere oparotasun kromatikoak ikuslea txunditzen duela. Aberastasunak gainontzeko aldareetatik bereizten du, Ignazio santuaren gurtzaren garrantzia azpimarratuz.

 

Erlijio arkitektura Gipuzkoan (II)

 

Donostiako Santa Maria Basilika

Eliza honen sorrera noizkoa den zehazki jakitea ezina bada ere, badirudi, zenbait ikertzaileren ustez bederen, XIV. mendean berrikuntza batzuk egin zitzaizkiola estilo erromanikoa zuen lehendikako parrokia bati, nahiz eta elizaren tamaina eta haren estiloa zein zatekeen jakin ez. Dokumentuetan, aldiz, agertzen da 1566.. rtean udal eta eliz agintariek eraikin zaharra handitzea erabaki zutela presbiterioaren aldetik; zati berri horrek lau zatitan banaturiko hiru nabe izango zituen.

XVII. mendeko bigarren partetik aurrera Donostiaren ekonomia egoerak badu zerikusirik parrokia honek izango zituen berrikuntzekin. Izan ere, garai horretan hiria merkataritza indarra galtzen hasi zen, batez ere ordu arte bertako portutik ateratzen ziren merkantziak Baionako portura bideratzen hasi zirelako.

Egoera txar hori areagotu egin zen, lurrikara bat izan baitzen, eta gainera, 1688. urtean gazteluko bolbora gordelekua lehertu egin zen, Donostiari kalte handiak ekarriz. Bi gertaera horien ondorioz Santa Mariako elizak izan zituen kalteak zirela eta, zurkaitzez sendotu behar izan zuten, erortzeko arriskuan baitzegoen.

Une horretako egoera ekonomikoa ikusita Donostiako merkatarien lehentasun nagusia ez zen eliza berritzea, hiriaren egoera ekonomiko orokorra hobetzea baizik.

Ildo horretatik, gazteluko leherketa baino urte batzuk lehenago, 1682. urtean, Kontsuletxe eta Kontratazio Etxea sortu zuten, merkataritza zuzpertu asmoz. Erakunde hori izan zen, hain zuzen ere, saiatu zena 1705. urtean Donostiako portua izan zedin Ameriketarako merkataritza bideratuko zuena, bide batez hiriak probintziabarruan zuen maila sendotu nahiz.

Mende berriarekin gaitzak, hala ere, ez ziren bukatuak, zeren eta 1701-1713 urteetan Ondorengotzagerra gertatu baitzen Europako nazio zenbaiten artean, Espainia barne; 1718tik 1720. urtea arte beste gerra batean frantsesek Donostia okupatu zuten Berwick dukearen gidaritzapean eta sei urte geroago, 1726. urtean, hain zuzen, Espainia gerran zen berriro ere.

Bakea izan zen tarte laburretan, nolanahi ere, Donostiako merkatariak ez zeuden geldirik.

Jadanik 1715. urtean plaza berria egiten hasi ziren eta hiru urtegeroago, hots, 1718. urtean, udaletxe berriaren planoak egin zituzten eraikina lau urteren buruan bukatzeko asmoarekin. Ondoren, 1728. urtean, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia sortu zuten, lehenagotik zegoen Kontsuletxe eta Kontratazio Etxea, probintziako hainbat lagun, Donostiako hiria eta jesuitak elkar hartuz; horrek bultzada handiaeman zion Gipuzkoako eta Donostiako giroari. Konpainia honen xedea Venezuelarekiko merkataritza harremanak garatzea zen, monopolio gisa, eta Gipuzkoa inguruan egiten zen kontrabandoa eragoztea.

Gerra amaitu ondoren, Errege Konpainiak bere laguntza osoa eskaini zuen Santa Mariako elizan berrikuntza lanak egiteko, eta bidenabar, probintziako nola Donostia bertako hainbat gizarte talderen inplikazioa lortu zuen; jokabide hori onuragarri gertatu zen, sarritan donostiarrek eta gainontzeko gipuzkoarrek interes kontrajarriak izaten baitzituzten.

Horrela, 1734. urtean errege kanpainak behin behineko planoak egiteko agindua eman zion José de Lizardi arkitektoari, eliza zaharra nabe bakarreko tenplu bihurzezan. Lanak, hala ere, ez ziren berehala hasi. Bost urte geroago auzotarren biltzarrak behin betiko planoak egiteko eskatu zion aipatu arkitektoari; hala ere, 1740.. rtean hobe zela eliza erabat berria egitea iritzi zioten eta horretarako hiru arkitektok, Iberok etaLizardi aita-semeek hartutako mandatua bete ondoren, 1741.. rtean hiru nabe izango zituen eliza onartzea erabaki zuten.

Oraingoan ere ez ziren lanak berehala hasi, harturiko xedea behin eta berriro aztertzeari eman baitzioten. Kanpoko zenbait arkitektori ere plano berriak egitea eskatu zieten, horien artean Domingo de Yarzari. Honen proposamena Iberori eta Lizarditarrei handiegia iruditu zitzaien, baina azkenik, 1742. urtean, oinaren luzera laburtu zelarik, oniritzia eman zioten proposamen hari.

Azkenik, 1743. urtean hasi ziren eliza berria egiteko lanak.

Laster konturatu ziren, ordea, presbiterioa behar bezala egiteko ondoan zeuden etxeak traba zirela. Zalantza zegoen nola konpondu arazoa: edota eliza laburragoa egin, ala etxeak erosieta ondoren hauek eraitsi. Bigarren aukera hartu ondoren, 1755.. rtean lanek aurrera segitu zuten, eta hamar urte geroago eliza bukatzear zegoen.

Eraikinak areto oina du, hiru nabetan banatua; erdikoa zabalagoa da beste biak baino. Estalkia altuera berdinean dago hiru nabeentzat, eta absidea erdizirkularra da. Banaketa horrek itxura barroko osoa ematen dio, gainera hormen eraketak nabarmenago azaltzen du estilo horren eragina; izan ere, fatxada kanpoaldera irteten da, atearekin horma zulo bat sortuz; eskultura ederrez horniturik dago, atearen albo banatan, bestalde, oin karratuko dorreak daudelarik. Aldare nagusiko erretaulak, barrokoa hau ere, Koruko Ama Birjina irudikatzen du.

Parrokiaren inaugurazio ofiziala 1774. urtean egin zen.

 

Erlijio arkitektura Gipuzkoan (III)

 

Beste zenbait eraikuntza molde

Loiolako eta Santa Mariako basilikez gainera, badira barroko garaian Gipuzkoan zenbait eraikuntza erlijioso aipamena merezi dutenak. Edonola ere, Eliza katolikoak ezin izan zuen XVI. mendean gertatu zen loratze ekonomiko, kultural eta artistikoari zegokion eraikuntza joera oparoa mantendu. Horrela, XVII.. endean eta XVIII.aren lehenengo erdian funtsean oraindik bukatu gabe zeuden obrak biribildu eta burutzera jo zuen Elizak. Eraikuntza berri batzuk badiren arren, elizpeak, ataurreak eta kanpandorreak eraiki ziren batez ere.

Gipuzkoan Carrera eta Iberotarrek egin zituzten lanik gehienak arlo honetan.

Andoaingo parrokia (1758), Francisco Iberok diseinatua, eliza berrietako bat dugu. Andoain bertako Aita Larramendi idazle jenerakosuitarena izan omen zen Iberorengana jotzeko ideia, ondo ezaguna baitzuen hau Loiolako santutegiko lanak zirela eta. Larramendi bera izan zen egitasmoaren sustatzaile nagusietakoa.

Andoaingo elizak gurutze latinoko oina du, buru poligonala, eta buruaren alde bietan sakristiak.

Eredu hau jada Elgoibarko elizan erabilia zen, 1692an Lucas de Longak marraztutako gurutze oinarekin, Ignacio Iberok burututako aurrealdeko dorrearekin, eta bere seme Franciscok gehitutako alboetako atari eta sakristiarekin.

Andoainen osagarri hauek guztiak berriz elkartzen dira, apaingarri berriekin. Elizako gainerakhormak lauak eta soilak badira ere, dorrea osagarri barroko eta rococoz bete-betea dago. Dorrea hiru gorputz bereiziz osatua dago, erlaitz finez banandurik, erdian kanpaiak eta goian kupulatxo batek buru ematen diola. Sarrera nagusiak ere XVIII. mendean ohikoa den ereduari jarraitzen dio: horma oin bikoitzak, bi ataleko frontoia eta horma zulo txikia dagokion santuarentzat.

Ate nagusi honen gaineko balkoiak eta aipatutako armarriak ia itxura zibila ematen dio bestalde eliza honi. Barrutik, dorrearen barrokismoarekin kontrastea eginez, apaingarririk ezak neurrizko erlijiotasuna, zuhurtasuna, iradokitzen du.

Francisco Iberoren gainerako lan nagusiak, aipatu bezala, aurretik dagoeneko osatu xamarrak zeuden elizen burutzeak izan ziren, hala nola Hondarribiko elizaren dorrearen eta aurrealdearen diseinua (1762), Usurbilgo elizako dorrearena (1762), Hernanikoarena (1763), Gaztelukoarena (1765), beste zenbait elizaren parteak eta erretaulak osatzeaz gainera.

Martín Carrera arkitektoaren Eskoriatzako San Pedro elizan ere (1759) ikus daitezke lehenago Elgoibarko elizan eta ondoren Andoaingoan eginiko berrikuntza formalak. Eskoriatzako eliza honek ere gurutze latinoko oina du, buru poligonalarekin, gurutzearen besoak aipatutakobeste kasuetan bezain luzeak ez badira ere. Barneko horma bularrak koadroak dira, horma oin soilekin. Aldaketarik nabarmenena dorreen osaketan eta alboetako ataurreetan ageri da (1762an diseinatuak); izan ere, Andoaingo eliz atariak hiru arku zituen eta honek bost, eta dorrearen neurriak apalagoak dira. Eskoriatzako elizan ez da Andoaingoan bezalakobalkoi eta armarririk, horien tokian hiru saietera umil ageri dira.

Kanpaien gorputza garrantzi handikoa da aldiz, oinean erlojuarentzat leku bat uzten duela. Azpian, sarrera nagusiak, Andoaingoak bezala, bi ataleko frontoi biribila du santu zaindaria (San Pedro) jartzeko sargunearekin. Barnealdea horma oin, arku eta horma leunez osatua da, ia apaingarririk gabea.

Martín Carrerak diseinatutako Pasai San Pedroko parrokiako oina (1763) lauki zuzena da, alboetako eta oinetako ataurreen irekitzeak hautsia soilik. Sarrera nagusia albo atean du, kale nagusira eman zezan horrela jarria.

Zutabeek barnea hiru zatitan banatzen dute, Donostiako Santa Marian bezala. Elizaren oina oso soila bada ere, aurretik aipatutako elizek eta Pasai San Pedroko honek badituzte zenbait ezaugarri berdin: burualdea sakristien artean egotea edo koruaren kokagune garaia, batik bat. Barruko zuhurtasun eta neurrizkotasuna berriz ere fatxada nagusiaren oparotasunarekin kontrastean ageri da. Bertan horma oin handiek goratutako puntu erdiko arkuak koadro moduan egiten du;barruan, zenbait apaindura rococoz inguraturik, San Pedroren estatua da nagusi. Eliz dorrea ez da elizatik abiatzen den gorputz bakandua, eraikuntza osoak aski gorputz trinkoa osatzen baitu. Dorrea oktogonala da, kupulatxo zilindriko batez burutua. Aipagarria du, bestalde, kupularen gainean ez dagoela gurutze edo bola bat, ohi den bezala, baizik eta burdinazko giltza eta hiru langako gurutzea, Aita Santuaren ahalmenaren adierazgarri.

Orendaingo elizaren diseinua ere (1764) Martín Carrerari zor zaio neurri handi batean. Ez erabat ordea, XVI. mendean eraikitzen hasia baitzegoen. Arkitekto honek presbiterioa eta koroaren kokaguneak aldatu zituen, koroa gorago jarriz, arku zorrotz samar baten gainean. Eskoriatzakoan bezala horma bularrak jarri zituen barnean, tarteka aldareentzat txokoak osatuz. Carrerak ez zuen baliabiderik izan fatxada on bat lantzeko, eta guztiz soila egin behar izan zuen, apaingarririk gabea. Eliz dorrea gorputz koadro laua da, saieterekin, kanpaiak dituen gorputz oktogonal batez burutua.

José de Lizardi arkitektoak ere eliza asko amaitu edo berritu zituen Gipuzkoan XVIII. mendeko lehen erdialdean, zenbait dorreren diseinuak eginez: Azkoitiko elizakoa (1716), Bergarako San Pedro elizakoa (1728) edo Zestoakoa (1735) adibidez; edo zenbait ermitaren diseinuari ekinez, Azkoitiko Insausti jauregiko Izpiritu Santuarena (1718) kasu.Lizardiren lanik aipagarrienetakoa Pasai Donibaneko Kristo Ongilearen basilika (1738) da. Lehen Santa Isabelen eliza zegoen lekuan, kaitik hurbil, kokatua dago basilika hau. Oin laukizuzena du eta nabe bakarra; buruan sakristia du, eta oinean dorrea eta garaiera desberdinetan kokatutako bi koru, goikoan leiho zabal batekin. Fatxada nagusia ez da oso ikusgarria, dena den, arkitekto beraren besteekin konparatuz, Azkoitiko Andre Mariarekin, esaterako. Andre Maria elizako fatxada tenpluko bular hormen artean sartutako horma zulo handia da, hiruki frontoiak burututako bi horma oin erraldoiren erdian dagoena. Puntu erdiko arkupeko atearen gainean, erdiko horma zuloan Ama Birjinaren estatua dago; bestalde, eta erretauletako egiturak kopiatuz, alboetan, zutabe arteko beste bi horma zulotan, bi santuren irudiak daude.

Barroko garaian Gipuzkoan lantzen den arkitektura erlijioso honek baditu zenbait osagarri oro har berdintsuak direnak. Batetik, bai barnealde eta bai kanpoaldeetan horma oinen erabilera da nagusi, zutaberik ez baita inoiz erabiltzen, barrualdeetan behintzat.

Barrokoan landu zen fatxada motak, berriz, erretaulari berezkoak zaizkion egitura eta osagarri ugari hartu zituen. Askotan, arkupean osatzen dira fatxada hauek, XVIII. mendean horma oin erraldoi eta frontoiaren artean kokatzen direla. Maiz bi zatitan banatutako frontoia izan ohi dute, erdian elizari dagokion santuaren estatua sartzeko horma zuloa utziz. Atearen alboetan, harrian zizelatuak, ur bedeinkatuaren ontziak egon ohi dira, diseinu bitxikoak askotan.

Bestetik, elizen eraikuntzan dorreen garaiera igo izana da aipatzekoa; kanpandorreak luzatu ziren, eta era desberdinetako kupula eta kupulatxoekin itxi.

Ataurre nagusiaren gainean eraikiak dira, eta dorreak eta fatxadak nolabaiteko osotasuna eratzen dute. Dorre-ataurre hauek elizaren oin-oinean kokatzen dira normalean, zenbait kasutan alboan dauden arren. Eliza gehienek dorre bakarra badute ere, bestalde, ezin aipatu gabe utzi baten lekuan bi dorre dituzten Tolosako eta Donostiako Santa Mariaren elizen salbuespena.

 

Arkitektura zibila Gipuzkoan (I)

 

Udaletxeak

XVII. mendean eta batez ere XVIII.ean zehar eraiki ziren udaletxeak Euskal Herrian. Erdi Aroaz geroztik udalbatzak edo kontzejuak irekiak izaten ziren; zelai batean, harizpe edo sagarrondo baten itzalean egin ohi ziren, ez baitzen udal lanetarako bereziki eraikitako etxerik. Bilera horietako batzuk, zelaietan ez ezik, eliza edo ermitako atarian ere egiten ziren. Oraindik ere ikus daiteke hainbat elizpetan ?piel arria? edo fidelaren harria, udalbatzetako idazkariak biltzarren akta idazteko erabiltzen zuen harrizko mahaia. Beste zenbait kasutan, Errenterian, esate baterako, parrokiako koruan biltzen zen kontzejua. Udalaren eta elizaren arteko harreman estua argi ageri da beraz, espazio berberak erabiltzen baitzituzten ia beti.

XV. mendean Europan zabaltzen hasia zen administrazio lanetarako etxe egokiak eraikitzea.

1480an Errege-Erregina Katolikoek.

Oraindik berezko etxe berezirik ez zuten kontzeju orok lehenbailehen eraiki zezaten bultzatu bazuten ere, euskal probintzietan ez zitzaion jaramon handirik egin agindu honi. Barrokoa arte, Kontzeju itxiak egiten hasi arte, alegia, ez zen hemen halako udal espazio zehatzik prestatu.

Herrietako administrazio lanak konplexuagoak bilakatzeak, biztanleriaugaltzeak eta udal kutxen diruaren gehitzeak ere, horretarako eraikuntzen beharra argiago utzi zuen. Udal lanetarako etxe ikusgarriak, monumentalak, eraikitzeari ekin zitzaion, beti ere parrokietatik gertu, harekin enparantzak eratuz, era horretara udaletxeak herriko testuinguruanelizaren garrantzi bertsua hartzen zuela.

Udaletxe hauek badituzte zenbait ezaugarri berdintsu, Gipuzkoako udaletxeei dagokienez batez ere, arkitekto talde jakin batzuek ?Ibero eta Carreratarrak batik bat? eginak izanak estilo bateratua ematen baitie. Lurralde horretako etxeen antzera, eraikuntza trinkoak dira, barne patiorik gabeak. Oin lauki-zuzena dute normalean, karratua bazterturik, eta zabaleraz luzeraz baino handiagoak direla. Beheko solairua arkupeduna izan ohi da, eraikuntza publikoa den seinale.

Atzeko espazioa eskailera eta eraikuntzaren beste gelekin betetzen da. Kontuan izan behar da, udaletxeak, udal lanetarakoz gain, bestetarako ere pentsatuak zeudela hasieran. Asko, aldi berean espetxe, bulego, alkate eta espetxezainen etxebizitza ziren, herriko taberna ere bai; soldaduenlogela, eskola, harategi, eta beste zenbait funtzio ere bazituzten.

Fatxaden antolamenduari dagokionez, XVII. mendean eraikitakoek fatxada soilagoak dituzte; XVIII. mende erdialdekoak, aldiz, apaingarri ugariagoz daude jantziak, hutsarteen markoetan eta armarrietan nabarmen denez. Arkupeen gainean solairu bat edo bi izan ohi dira: lehenengoan balkoi zabal bakar bat izan ohi da gehienetan (biltzar gela argitzen duena), eta bigarrenean aldiz banakako hainbat balkoi. Fatxadaren goialdean armarriak egon ohi dira, bat (udalarena), bi (udalarena eta probintziarena) edo hiru (aurreko biena eta koroarena). Zenbait kasutan eraikuntza osoak ohi duen horizontaltasuna zertxobait hausten da erdigunean, frontoi edoluzamendu bat eransten baitzaio armarria bertan kokatzeko. Alboetako fatxadak oso desberdinak izan ohi dira, guztiz funtzionalak eta ia apaingarririk gabeak.

XVII. mendean Errenteriakoa izan zen Gipuzkoan eraiki zen lehenengoetarikoudaletxea, 1603an fray Migel Aranburuk proiektua egin eta lau urte beranduago burutua, Juan de Garaiburu eta Martín de Ondarzaren eskutik. Bergarakoa 1684 aldekoa da, Lucas Longa arkitektoarena seguraski, ohikoa zuen neurrizkotasunaz egina, fatxada zabala, arkupea lehenengo solairuan, balkoiak bigarrenean, hiru armarri gaineko partean. Soraluzeko udaletxea, bestetik, 1689koa da, Juan de Araucetaren diseinuaren araberakoa, Juan de Zaldúa arkitekto ospetsuak beste diseinu bat egin bazuen ere ez baitzioten onartu.

XVIII. menderako fatxada apaingarri ugariagoz jazten bada ere oro har, Tolosako udaletxea, 1762koa, oraindik nahiko soila da garai horretako beste askorekinparekatuz. Izan ere, udaletxeak egiteko ere garai hartan itzal handia zuten arkitektoengana jo izan zen hainbat kasutan.

Elgoibarkoa diseinatzeko, adibidez, Loiolako basilikan lan egiten zuten Sebastián de Lecuona eta Ignacio Iberorengana jo zen; 1727 eta 1737an aurkeztu zituzten horretarako proiektuak. Bi solairuko eraikuntza da, hiruki itxurako frontoi handia eta hiru zatiko arkupea dituelarik fatxadako osagarririk berezienak.

Elgoibarko etxea asmatzerakoan Donostiakoa izango zuen noski buruan Lecuonak. 1718an S.M. Hércules Torreli arkitekto militarrak egin eta 1813ko suteanerre zen Donostiako Udaletxea, hain zuzen ere. Oraindik aspaldi ez dela aurkitu den marrazki baten arabera, honek ere frontoi handi bat zuen eta bost arkuko arkupea; Donostiakoa, ordea, hiru solairukoa zen, Elgoibarkoa, aldiz, bikoa. Donostiako eta Elgoibarko udaletxeak eredu bilakatu ziren, euskal arkitektura zibilerako onespen handiko eskema eskaintzen baitzuten. Eredu horri jarraikiz jaso ziren Astigarraga (1743), Asteasu (1747), Hernialde (1753), Arrasate (1755) eta Oñatiko (1761) udaletxeak besteak beste.

José de Lizardi arkitekto asteasuarrari (1680-1751) zor zaizkio Azkoitia (1730), Legazpia (1735) eta Asteasuko (1747) udaletxeen proiektuak. Azkoitikoa eta Legazpikoa nahiko antzekoak dira, baina lehenengoaren kasuan arkupearen luzerak ia eraikuntza osoaren erdia betetzen du, eta Legazpikoan aldiz proportzio bertsukoak dira hiru gorputzak.

Asteasuko udaletxea, berriz, XVIII. mendearen lehenengo erdiko barrokoko udal obrarik onenetarikoa da. Horrek ere, aipatutako ereduari jarraikiz, hiruki frontoia du, eta han kokaturik herriko armarria; hiru gorputzekoa da gainera, Donostiakoa bezala. Astigarragako udaletxea(1743) Asteasukoaren oso antzekoa da, eta diseinatzailea zein izan zen frogatzen duen dokumenturik ez bada ere, pentsatzekoa da Lizardi bera datekeela, eraikuntza lanak gidatu zituen Juan Bautista de Inchaurandiagarekin harremanetan baitzegoen.

Asteasukoak hiru arkuko aterpea du, Astigarragakoak bostekoa, eta balkoien kokaera ere desberdina da batean ala bestean, nahiz eta bi kasuetan hirugarren gorputzean dagoen balkoi zabala, eta ez bigarrenean.

Baina XVIII. mendean Carrera senideak izan ziren udaletxe egilerik ospetsuenetakoak. Martín Carrera beasaindarrari (1713- 1768) zor zaizkio, besteak beste, Arrasate (1755) eta Oñatiko (1765) udaletxeak; gaur egun XVIII. mendeko bigarren erdiko Gipuzkoako arkitektura zibileko eraikuntzarik onenetakotzat jotzen dira. Arrasatekoak (1776 arte ez zen bukatu) fatxada zabala du, lehenengo gorputzean bost arkuko arkupea, bigarrengoan balkoi zabala, alboetan bi balkoi txikiagorekin. Hirugarren gorputzean, frontoi armarridunaz gainera, alboetako bi leiho begienberrikuntza da aipagarri. XVIII.. endean nahiko ohikoak dira leiho-begi hauek; hala adibidez Churrigeratarrek edo Pedro de Ribera arkitektoek sarritan erabiltzen zituzten. Hemen, bost pilare laukitu erraldoik banatzen dute goitik behera eraikuntza guztia, balkoi zabalak lotzen duen erdialdea bateratu eta bi ertzei nolabaiteko independentzia emanez.

Oñatiko udaletxea, berriz, oso eraikuntza dotorea da; ia karratua du fatxada, hiru arkuko arkupea, eta gainean bi gorputz balkoidun.

Lau pilare laukitu erraldoik banatzen dute goitik behera, halako simetria lirain bat ematen diotelarik fatxadari. Balkoien forjalana bikaina da, lore eta forma geometriko finekoa. Hutsarteak apaingarri rococoz josiak daude, halatan non erretako Donostiako udaletxearen dotorezia gogora ekartzen baitute.

Alegiko (1765) eta Albizturko (1767) udaletxeen proiektuak ere Martín Carrerak eginak dira. Alegian bazen lehendik ere udaletxe bat 1759 arte erabilia, baina nahiko hondatuta zegoela eta, beste bat egitea deliberatu zen.

Haren ezaugarriak ere ohikoak dira: hiru gorputzeko eraikuntza, arkupea behean eta hiruki frontoia buruan. Badu ordea berrikuntzarik ere: angeluetan kuxin ilarak jartzean, fatxadako gainontzeko harri leunekin kontrastea egiten da eta koadro batean bezala sartzen eraikuntza osoa. Albizturkoan ere bazen lehendik udaletxe bat, eta haren parte baten gainean eraikia da berria; horrela ulertzen da, hain zuzen, zergatik ez zuen simetriarik fatxadak. Aipatutako udaletxe guztiek ez bezala honek ez du herriko armarria fatxadaren erdian (hiruki frontoian, XVIII.. endeko gehientsuek bezala), ipar-ekialdeko angeluan baizik.

 

Arkitektura zibila Gipuzkoan (II)

 

Jauretxeak

Gizarteak arkitektura erlijiosoari, betidanik, garrantzi handiagoa eman badio ere, ez dira Gipuzkoan estilo barrokoan eginiko eraikin zibilak falta. Jabego pribatukoak dira batzuk, jauretxeak batez ere, eta publikoak beste zenbait, hala nola udaletxeak, herrietako sarreretan egin ohi ziren ate nagusiak, etab.

Ate nagusi horiek eta jauretxeak aztertuko dira atal honetan.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (orduan Sociedad Vascongada de Amigos del País zeritzanak) arkitektura zibileko sail bat sortu zuen, bai udalei, bai partikularrei ere alor horretan aholkuak eta orientabideak emateko xedez. Izan ere sarritan gertatzen zen Ameriketako negozioetan jardun ondoren hainbat merkatarik etxe berriak egin nahi izana, eta horretarako diru baliabideak ere falta ez izatea.Berpizkunde garaitik zetozen oinarrizko eraikuntza ideiak erabat baztertu gabe, etxe handiagoak egitea izan zen joera nagusia; etxe horiek lauki zuzena izan ohi zuten oinplanoa, eta berorien eraikuntzarako alde batera uzten zen aurreko mendean hain ohikoa zen dorretxe itxura.

Jauretxeak egiterakoan, gainera, ordu arte ez bezala, ahal zenean herritik kanpo hasi ziren eraikitzen, izadiak eskaintzen duen lasaitasunaz gozatzeko; eta, joera berriei segituz, leku zabala aukeratzen zuten etxe inguruan baratzeak eta lorategiak jartzearren.

Izan ere, esan bezala, aurreko garaietan etxeari eman behar izaten zitzaion defentsa funtzioa momentu horretan ez da hain beharrezkotzat ikusten, eta, hala, etxegileek nahiago dute harresi barrutik ihes egin, zeren eta hiri barneak gerra kasurakobabesa ematen bazuen ere, estuago bizitzea ere ezinbesteko baldintza baitzuen. Etxe berri hauek eskaratza zabala izan ohi dute, eskailera eder batez hornitua, eta etxeko toki nagusia lehen solairuan izaten dute; han izaten dituzte, hain zuzen, aretoak eta gela nagusiak. Bigarren solairuan neskameentzako eta morroientzako gelak ipintzen dira. Kanporako irekiuneak, leihoak eta balkoiak alegia, aurreko garaietan baino altuago eta zabalago egiten dira, argitasunari eta egurasteari garrantzi handiagoa ematen zaiolako. Berdin jokatzen dute egutera aldera jarritako galeriekin ere, hots, irekiuneak zabalagoak egiten dizkiete.

Eraikuntzarako materialari dagokionez, harria erabiltzen da gehienbat, barroko garaiaren hasieran batez ere; gerora eskuharria erabili izan zen eta, inoiz, baita adreiluak ere. Armarriak tamaina handiagoa izan ohi du, eta haren edertasunak jauretxearen nortasuna areagotu egiten du.

Gisa honetako hainbat jauretxe daude Gipuzkoan zehar han eta hemen. Segidan, adibide gisa, horietako zenbait aipatuko dira.Usurbilgo Atxega jauregia Urdaigarantz eta Lasarterantz doan bidean Oria ibaia igarotzen den tokian dago. Kanpo aldetik eskailera zabala du, lehenengo solairuraino, eta han dago etxera sartzeko atea. Mutrikun, Ibero arkitektoak Montalibet jauregia eraiki zuen XVIII. mendeko bukaera aldera. Leiho ederrak ditu, arku murriztuz eta moldura txukunez hornituak. Tolosako Idiakez jauregia ere aipagarria da, XVIII. mendeko erdi aldean egina; fatxada harrizkoa du eta atzeko horma, aldiz, adreiluzkoa.

Seguran Lardizabalgo jauregia dago, XVIII. mende hasieran egina eta gaur egun herriko udaletxe bihurtua. Urretxuko Ipeñarrieta jauregia XVII. mendekoa da; estilo herreratarra deitzen denean dago eraikia, oso apaingarri gutxirekin. Azkoitiako Insaustijauregia (Florida izenez ere ezaguna) aipagarria da, orain arte ikusitakoak bezala barrokoa izateaz gainera, Francisco Xavier Munibe Peñafloridako konde eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteren sortzaile izan zena, bertakoa delako jatorriz. Aipagarriak dira, azkenik, Leintz-Gatzagako To-Eskuinean: Arrese etxea, Bergaran.<br><br>Fatxada Berpizkundekoa duen arren, barrokoak dira balkoia eta ertzeko armarria.<br><br>rrekua edo Elexalde jauretxea; Eskoriatzan, Olaetako zubi ondoan eraikita dagoen Gastañadui jauretxea eta Oñatiko Madinabeitia jauretxea.

 

Herrietako ateak

Garai honetan, XVIII. mendean alegia, herrietan hainbat berrikuntza egin ziren, ez jauretxe eta udaletxeetan bakarrik, baita beste hainbat esparru eta eraikuntza publikotan ere.

Eraikuntza horiek hirigintza kontzeptu berri batean oinarriturik jasoz, gizarte modernoaren oinarriak jarri zituzten, merkataritza, osasuna, aisialdia, irakaskuntza eta abar orduan hasi baitziren garatzen, gaur egun duten zentzuan.

Alor eta jarduera horietarako eraikuntza gehienak desagertuzjoan dira denboraren poderioz.

Zutik diraute, hala ere, hainbat harresietan garai hartan egin edota orduan berritu ziren ate nagusiak.

Herriaren sarrera zen, hain zuzen ere, kanpotik zetorrenari erakutsiko zitzaion lehen esparrua eta horri eman behar zitzaion, bada, behar bezalako garrantzia, hiri barnean zeuden gainontzeko instalazioen isla moduan.

Egindako lanak, gehienetan, alderdi estetiko hori dute oinarritzat, eta bigarren mailan geratzen da leku horrek eskaintzen duen erabilera praktikoa.Leintz-Gatzagako herria, probintziako mugan dagoenez, Gipuzkoara hegoaldetik zetozen itzal handiko pertsonei harrera on bat egiteko toki egokia gertatzen zen, eta, hortaz, Gipuzkoako agintariak hara joaten ziren erregeari, aristokratei, eta abarri ongi etorria emateko. Hori dela eta, 1753an hiru ate nagusi egin ziren, bi Erdiko kalean eta hirugarrena Goiko kalean. Hamasei urte geroago Beheko kalekoa burutu zuten, guztiak ere Francisco de Iberoren gidaritzapean. Egitura nahiko arrunta dute, harrizko arkua eskuharriz buruturik goiko aldetik,eta edergarriei dagokienez, herriko armarriak eta santuak ipintzeko horma zuloak dauzkate.

Elgoibarren, 1775ean, Francisco de Iberori herriko sarreretan arkuak egitea eskatu zitzaion, izan ere urte horretan egiteko baitziren herri horretan probintziako batzar nagusiak eta zeuden ate nagusiak edertzeaz gainera herrira zetozkeen karrozei lasaiago iragateko tokia eman nahi baitzitzaien. Arkuak puntu erdikoak dira; edergarri xumez osaturik daude eta horma zuloak, akroterak eta pilastrak dituzte.

Arrasaten Kontzepzioko ate nagusia eraberritzea erabaki zuten 1773an, lehendik zeuden materialak erabiliz; lanak Juan de Zubiaren gidaritzapean egin ziren.

Arkua puntu erdikoa da, goiko aldean edergarritzat irekiune zirkularra duena; harria lantzerakoan eginiko ahaleginei esker lorturiko ondorio bikaina izan zen. Gazteluondoko ate nagusia tokiz aldatu zuten zazpi urte geroago eta San Frantzisko komentuaren inguruan kokatu. Harrezkero Beheko atea deritzo. Egitura Kontzepziokoaren antzekoa izanik ere, goiko aldea zirkulu erdiz bukatzen da; zirkulu hori hiru txarro handiz ederturik dago; herriaren armarria, bestalde, Gazteluondonzegoen bera da, eta arku gainaren erdian dago jarria.

Beste eraikinen artean, aipagarriak lirateke Donostian, frantsesen 1719ko erasoaren ondoren, berritu ziren Errukietxea eta Ospitalea.

Mende honen erdi aldera, gainera, Zumarragan, Arrasaten, Elgoibarren, etab. ospitale berriak egin edo lehendik zeudenak berritu zituzten.

 

Arkitekturaren beste adierazpenak

 

Kanpandorreak

Hitzak dioen bezala, kanpaientzako lekuak dira kanpandorreak.

Baziren barroko garaiabaino lehen ere kanpandorreak, baina zuten funtzio nagusia kanpaiei eustea zenez, oso soilak egin ohi zituzten. Hiruki formako horma bat eta hiruzpalau kanpai zuloz aparte, oro har oso edergarri gutxi zuten. Barroko garaiko kanpandorreak ere horretarako ziren funtsean, baina ez horretarako bakarrik. Katolikoen eta protestanteen arteko istiluak izan berriak ziren, eta garrantzi handia zuen kristauei eliza bakarra zela adierazteak, elizaren deia zabaltzeak eta kristauak elizaren inguruan bildurik edukitzeak.

Kanpadorrea erantsita,bestalde, elizak gainerako eraikuntzetatik bereizten ziren, eta horixe da, hain zuzen ere, kanpandorreak egiterakoan izan zuten beste helburua.

Barroko garaian kanpandorre asko egin zen Euskal Herrian, eta esan diren arrazoiez gainera, Kontraerreformaren eragilerik handienetako bat euskalduna zela kontuan izanez gero, nahikonormala dirudi hala gertatu izana.

Eraikuntza kontuan elizetako gainerako premiak bete zirenean egin edo berritu ziren kanpandorreak: batzuk elizarekin batera, berri-berritik egin ziren; beste batzuk, ordea, lehenago zen dorrea botata, baina aurreko haiek baino eder itxura handiagokoak, nolanahi ere. Estiloz, alde handi samarra nabari da XVIII. mendearen erdia arteko kanpandorreen eta XVIII. mendearen hirugarren laurdena bitartekoen artean, eta halaber horien eta 1775. urte ingurutik aurrera egin zirenen artean ere. Oro har nahiko kanpandorre soilak dira XVIII. mendearen erditsu artekoak: puntu erdiko arku batzuk kanpaiei eusteko husgune edo zuloetan, eta terrazatxoren bat edo piramide itxurako estaliren bat dorre buruan, hori izan ohi da apaingarri guztia. Edergarri gehiago dute XVII. mendearen erdialdetik aurrerakoek: arkuez eta era bateko edo besteko kupulez gainera, hormako harroin biribil edo laukituak eta beste zenbait elementu ere aurki daiteke horietan. Oinaldea, berriz, antzekoa dute guztiek, lau aldekoa eta sendoa, erdi itsua edo leiho gutxikoa gehienek, azpian arkurik gabekoa, behintzat. Molde horretakoak dira, besteak beste, Markina-Xemeingo Ama Jasokundekoaren elizak duena, Durangoko Santa Anarena, Eibarko San Andres elizarena, Albizturkoarena,Soraluzekoarena, Bergarako Santa Marina elizak edo Portugaleteko Santa Maria elizak dutena. Eraskinik edo apaingarririk gehiena XVIII. mendearen erdialdetik mende beraren azkeneko laurdena arteko kanpandorreek dute, kanpandorrearen erditsutik gorako partean edo dorre goietan, batez ere: horma harroin biribilak nahiz laukituak horma kantoietan eta kanpaizuloen inguruetan, txarroitxurako gain eranskinak horma buruetan, leiho-begiak eta abar.

Dorre goi horietako asko oktogonalak dira, zenbat eta goragoeta estuagoak egituraz, eta piramide nahiz esfera egiturako dorre buruz eta linterna moduko dorretxo batez burutuak. Zenbaitek klasizismo kutsurik ere baduen arren, molde horretakoen artean sartu beharko lirateke Elgoibarko San Bartolome parrokiako kanpandorrea (Ignacio Iberorena), Andoaingo parrokiakoa, Hondarribiko parrokiakoa, Usurbilgo parrokiakoa, Ordiziko parrokiakoa (Francisco Iberorenak, laurak), Alegiko parrokiakoa, Oñatiko San Migel elizakoa, Eskoriatzako elizakoa eta, batez ere, Oiongo Andre Maria elizakoa, esate baterako. Garaihorretakoek baino itxura soilagoa dute 1775. urte ingurutik aurrerakoek, bestelako arte alorretan bezala dorregintzan ere neoklasikorako joera indartzen joan zen-eta.

Barroko garaiko kanpandorreei buruzko ikuspegi orokor samar bat ematerakoan aipagarriak dira gatelaniaz espadaña izenez ezagutzen direnak, zeren, urri diren arren, nahiko bereziak baitira, bai egituraz eta baita itxuraz ere. Hauek ez dituzte, gainerakoek bezala, lau, sei edo zortzi alde, bi baizik, bi ikustalde, alegia. Kanpandorre zapalak edo atze eta aurre zabalekoaketa albo estukoak dira. Bi garaiera maila ohi dituzte gehienek, bi kanpai zulokoa lehenengoa, eta bakarrekoa bigarrena. Barroko garaiko beste kanpandorreen edergarri bertsuak dituzte gainerakoan: horma harroin biribil nahiz laukituak, piramide nahiz txarro itxurako irudiak kanpai leihoen ezker-eskuin eta abar.

Egitura hori dute, esate baterako, Tolosako Santa Maria elizakoak eta Abandoko San Bizente elizakoak.

Kanpandorreak elizaren zein aldetan eginari buruz ez zegoen, berez, arau finkorik, baina egin, gehientxoenak oinaldean egin izan ziren. Alde horretan egiteak bazuen, noski, bere arrazoia.

Izan ere, elizkizunetara baino lehen sarreran egoteko ohitura zutenentzat kanpandorreari azpian arkupe bat edo aterpe bat moldatzeko egokiera ematen baitzuen horrek, kanpandorrea berri-berritik egiten zenean behintzat.

Kasu askotan, ordea, topografiari ere begiratu behar izan zitzaion, eta bada topografia zela-eta kanpandorrea elizaren oinaldean egiteko erosotasunik eskaintzen ez zuelako hura burualdean duen elizarik ere. Kanpandorrea non egin aukeratzeko orduan ez zen, bestalde, gauza bera eliza eta dorrea berritik egitea (Donostiako Santa Maria elizan bezala) edo lehendik zen eliza bati egokitzea.

Luzea da barroko garaian Euskal Herrian egindako kanpandorreen zerrenda, eta orobat langintza horretan aritu ziren arkitektoena ere. Inor aipatzekotan ?gainerakoak gutxietsi gabe, baina? ondoko hauek lirateke aipagarriak: Carrera aita-semeak, Martín eta Manuel Martín; Ibero aita-semeak, Ignacio eta Francisco; Beratúa aita-semak, Martín eta Manuel; eta Gabriel de Capelastegui.

Martín Carrerak eginak dira, adibidez, Eskoriatzako, Aretxabaletako, Ibarrako eta Berrizko elizetako kanpandorreak, eta baita Tolosako Santa Maria elizakoa ere; Manuel Martín Carrerak eginak, berriz, Arriagako, Ondategiko eta Ulibarriko elizetakoak (Araban, hirurak); Ignacio Iberorena Elgoibarko San Bartolome elizakoa; FranciscoIberorenak Andoaingo, Usurbilgo, Hondarribiko elizetakoak; Beratúatarrenak Oiongo eta Labrazako elizetakoak; eta Gabriel de Capelasteguirenak Bilboko San Anton elizakoa eta Bermeoko Santa Eufemia elizakoa.

 

Gotorlekuak

Gotorlekuak sail honetan sartzeak ez du esan nahi barroko garaiko eliza eta gainerako eraikuntzen estiloan eginak direnik, garai horretan eta molde berri batzuen arabera eginak direla baizik. Gotorlekuei molde berria eman beharra, erasorako zabaltzen hasia zen bolborak eta horren bidez burdinezko kanoi jaurtigaiak, kanoiez botatzen diren bolak, bota ahal izateak ekarri zuen, jaurtigai horiek, izan ere, harrizkoek ez bezalako txikiketak egiten baitzituzten gaztelu eta gainerako babes eraikuntzetako horma garai soiletan. Horren irtenbidea, hasieran, horma sendoagoko gotorlekuak egitea izan zen. Baina, akats handi bat zuen gotorlekuen hormak loditzeak, kanoien begiera atzeratzen eta murrizten baitzuen horrek, eta gotorlekuaren ingurua eta oina kanoien eskueratik at geratzen ziren.

Arazo berri horri italiar ingeniariek (Leonardo da Vinci barne) XVI. mendean aurkitu zioten irtenbidea. Harresien edo gotorlekuen alde iritsezinak kanoien begipean jartzeko horma kantoiei orpo itxurako irtenuneak eranstea asmatu zuten eta han jartzen zituzten kanoiak. Aurkikuntza horren abantailak ikustean, gotorlekuak molde berri horretara egokitzen eta eskola militarrak sortzen hasi ziren Europako gobernuak.

Frantziako eskola XVII.. endean, eta batik bat Pagan kondeari eta Vauban mariskalari esker, egin zen ospetsu. Baina ordurako gotorleku eraikuntzan beste berrikuntza bat ere sartua zuen M. Coehorn holandarrak; harresien horma kantoiak ez ezik, hormak berak ere sigi-sagan antolatzea erabaki zuen. Aipatu diren aurkikuntza horiek lekuan lekuko baldintzetara moldatzea eta gotorlekuak defentsarako baino areago erasorako egokitzea izan zen bestalde Vaubanen berrikuntza. Harresietara baino lehen beste defentsa ilara bat edo bi antolatzen zituen, eta etsaiaren erasoa atzeratzearekin batera, defenditzaileek beraien erasoa etsaiaren taktikara egokitu ahal izatea lortzen zuten horrela.

Berrikuntza horiek garbiikusten dira Baionako 1674ko eta 1694ko planoak (Vaubanek 1680an eta 1685ean diseinatutako aldaketez gerokoak) konparatzean.

Horrek ez du esan nahi Baionako harresietan Vauban iritsi arte berrikuntzarik egin ez zenik, eta asmatu berri ziren aurkikuntzak sartu ez zirenik. Espainiaren eta Frantziaren arteko 1636ko gerra bitartean hasi ziren berrikuntzak.

Garai bertsuan egin ziren, nahiz eta 1650ean desegin, Saint-Esprit auzoko Saint-Bernard eta Saint-Louis izeneko gotorlekuak.

Dubois D?Avancour ingeniariak Saint-Leon eta Château- Vieux deritzaten horma muturretan harresi orpoak eraiki zituen gero. Baina hartan ere konpondu gabe geratu ziren Aturri eta Errobi ibaien sarrera-irteeretako defentsa hutsuneak, bai 1611ko, 1625eko eta 1645eko uholdeek eragindakoak eta bai gainerakoak.

Benetakoberrikuntzak egin beharra 1674ko gerrak, Frantziak Espainiaren eta Holandaren kontra izan zuenak, erakutsi zuen. 1674ko apirilean, holandar armada Donostiatik iparraldera abiatzekoa zela jakitean hasi ziren baionarrak eta milafrangarrak harresien itsasaldeko partea indartzen. Baionan geratu gabe igaro ziren holandarrak, baina arriskuak erne jarri zuen Luis XIV.a, eta urte horretan berorretan bidali zuen Deshoulières ingeniaria Baionara harresiak indartzera. Hark Baiona Txiki aldeko harresiak indartu zituen batik bat. Saint- Jacqueseta Notre-Dame izeneko harresi orpoen artean zanga handi bat egiteaz aparte, zanga horretatik ateratako lurraz harresiaren barnealdea bete eta sendotu zuen batetik, eta Aturri ibaiaren aldeko harresi muturrean demi-lune edo «ilargi erdi» izenez ezagutzen dena eraikitzeaz gainera, Errobi ibaiaren aldeko puntan harresi orpo bat egiten hasi zen bestetik. Baina, berriz ere ingeniarien lanak baino indartsuago agertu ziren Errobi ibaiaren hazialdiak, 1675ekoa eta 1677koa batez ere.

Eta Vaubani deitu zioten azkenean.

Hark bi egonaldi egin zituen Baionan, 1680an bat eta 1685ean bestea. Vaubanek Baionan egin zituen berrikuntzak honela labur daitezke: Iparraldeko eta Gaztelu Zaharreko harresi bularrak hobeto babesteko sigisagako beste defentsa lerro batantolatu zuen, eta gauza bera egin zuen Saint-Leongo eta queue de Loup izeneko harresi adarren aurrean ere; Gaztelu Zaharreko patioa zen Floripes dorre nagusia botarazi zuen. Baiona Txikin, Errobi ondoko harresi orpoa bukatu zuen; Aturri ertzean zen atea, Mousserolleskoa, harresira aldatu zuen. Harresietatik kanpora, antzinako auzoak deseginarazi zituen (Saint-Nicolas Ospitalekoa,Saint-Leon Kaperakoa etab.).

Castelnau zeritzan lekuaren gainean gotorleku berri bat egin zuen, azkenik. Baionako horiek dira Vaubanek Euskal Herrian egin zituen obrarik handienak, baina ez bakarrak, zeren bere diseinuen arabera eginak edo berrituak baitira Ziburuko gaztelua, Donibane Garaziko gotorlekua eta gaur egun erabat deseginda dagoen Hendaiakoa ere.

Iruñean ere defentsa kontuan berrikuntza handiak egin ziren barroko garaian, italiar ingeniarien aurkikuntzak aplikatuz oraingoan.

1571n eta Giacomo Palearo ingeniaria zuzendari zela hasi zituzten lan horiek. Hiriaren hegomendebalean, lehengo harresietatik kanpora, gotorleku berria egitea izan zen lehenbiziko lana.

Anbereskoaren antzera, bost alderekin eta bost harresi bularrekin diseinatu zuen, eta Fernando Katolikoaren garaian egindakogazteluko harriekin, hura bota ahala, egin. Gotorlekuaren ezker eta eskuin bi harresi atal berri egiten hasi ziren gero, gotorlekutik Rotxapeara bitarteko eremua itxiko zuena, bata, eta gotorlekutik gaztelu zaharrera bitartekoa, bestea. Harresi zaharraren eta berriaren artean etxeak egiteko eremu babestu bat mugatu nahi zuten, dirudenez. 1580an, Erdi Aroko harresi zaharrak botatzenhasi ziren, Rotxapeatik gaztelu zaharrera bitartekoak, alegia. Guztiaz ere, zenbait dorre zutik utzi zituzten. San Zernin auzoaren eta San Nikolas auzoaren arteko hesia ere garaitsu berean lurrez bete zuten. Hasitako bi harresi atalak eta harresi bular izan behar zutenak, ordea, oinarri hutsetan eta adreiluz itxirik geratu ziren, orduko dokumentuetan ageri denez, eta urte asko baino lehen ?Gaspar Ruiz de Cortázarrek 1608an zioenez? behiak eta gainerako abereak kanpora eta barrura ibiltzeko eran zeuden atzera.

XVII. mendean, berriz ere harresigintzan hasi behar izan zen, beraz, eta karez eta harri landuz egin zituzten oraingoan. 1644an bukatu zuten Tejería aldeko atea edo sarrera; 1666an, San Nikolas auzokoa, eta 1680an, gero Ate Berri izenez ezagutuko zena.

Garai berean edo 1665 eta 1685 bitartean egin ziren, halaber, aipatu diren atalen bi muturretako harresi adarrak eta harresizkanpoko nahiz gotorlekuaren inguruko ilargi erdiak.

Donostiak ere, Frantziaren eta Espainiaren arteko tirabirak zirela-eta gerrako arriskuak nahiko sarri sortzen zirenez, lehengo defentsa sistema gerrako tresneria berrietara egokitzen hasi behar izan zuen, batez ere XVII.. endetik aurrera. Donostia, hiria bera, gaur egun Parte Zaharra denak osatzen zuen orduan. Defentsarako, lekurik erosoenak hiri ingurua eta Urgull mendia ziren, eta egin ere bi alde horietan egin ziren obrarik handienak, Civitates Orbis terrarum kartografia bildumako nahiz Villaturiel komendadorearen planoak eta Nicolás de Fer geografoarena (1646-1720) eta beste zenbaitenak konparatzean ikus daitekeenez. Donostia, gaurko Parte Zaharra, harresiz (harresi zaharra) inguratua agertzen da horietan. Horren aurrean berria, gaurko Boulevarda aldez alde hartzen zuena, eta molde berriko bestea, gaurko Gipuzkoa enparantza alderaino iristen zena, bata XVI. mendean eta bestea XVII.ean egin ziren.

Urumea aldera eta hondartza aldera harresi adar bana zituela, eta bien artean ilargi erdi deritzan eraikuntza bat zuela, eratua zen azkenekoa. Garaitsu berean, bolbora leherketa bat izan ondoren, gotorleku berria egin zen Urgullen ere, molde berrietara eratua hori ere. Obra horietatik guztietatik, portu aldera begira den horma eta Urgullen zen gotorlekuaren parte bat besterik ez da geratu.

 

Eskultura (I)

Euskal Herriko barroko garaiko eskulturak ez zuen, kalitateari dagokionez, erromanismo garaikoaren neurririk eman. Lurralde hauetako mezenasek, bada, kalitate oneko obrarik behar zutenean Valladolideko edo Madrilgo eskultoreengana jo izan zuten askotan, eta horien itzalean trebatu ziren Euskal Herrikoak.

 

Errealismo garaia

ERROMANISMOAREN ETA BARROKISMOAREN ARTEKO JOERABarrokoaren garaiko eskulturan bi aldi eta bi joera bereiz daitezke Euskal Herriari dagokionez: XVII. mendekoa edo 1600etik 1690era bitartekoa, errealismo garaiko estiloa deritzana, eta urte horretatik XVIII.. endearen erdialdera bitartekoa edo barrokismo garaikoa. Errealismo garaiko eskultura bera ere ez zen, bestalde, iturri bakarretik hartua, Gregorio Fernándezen eta Gaztelako errealismotik eta, hasieran bederen, erromanismo garaiko estilotik hartua, baizik.

Fenomeno bertsua gertatu zen erretaulagintzan. XVII. mende hasieran, Berpizkunde garaiko estiloaren eraginagatik-edo, antolamendu soileko eta edergarrigutxiko erretaulak egin ziren.

Labur esateko, edergarriei baino garrantzi handiagoa eman zitzaien irudien banaketari eta erretaularen antolamenduari. Mendeak aurrera egin ahala, ordea, erretaula konplexuagoak egiten eta elementu berriak sartzen hasi ziren erretaulagileak. Besteak beste, gerri bihurriko zutabeak erabili izan zituzten hasieran, mendearen lehen herena bitartean; ildaxka zuzenekikoak, berriz, gutxi gorabehera mendearen bigarren herena bukatu arte, eta ildaxka okerrekiko zutabeak mendearen bukaeran eta hurrengoaren hasieran. Edergarriei ere, garrantzi handiagoa eman izan zitzaien azkeneko aldi horretan.

Arestian esan bezala, errealismoa Gregorio Fernándezen eskutik sartu zen Euskal Herrian, eta bera da garai horretako Euskal Herriko eskultorerik aipagarriena, zeren, sortzez galiziarra zen arren, eskultura eta erretaula asko egin baitzuen Euskal Herrian, eta eragin handia izan baitzuen orduko eskultore euskaldunengan, Gipuzkoako eta Arabakoengan batez ere. Euskal Herrian ondu zituen lanen artean, 1614an Bergarako Kolejioko elizarako egin zuen Ignazio Loiolakoaren irudia du lehenengoaeta aipagarrienetakoa. Ignazio dohatsuaren ?artean ez baitzen santu? buruari errealismo eta naturaltasun handiagoa emateko, Domingo Beltrán gasteiztarrak egindako San Ignazioren irudi bat hartu zuen eredu. 1618tik 1521a bitartean, Gasteizko San Antonio elizako erretaula nagusiko eta beste lau erretaulatako irudiak egin zituen. Tamalez, San Frantziskoren eta Santa Teresaren irudiak bakarrik geratu dira, konposizio lasaikoak eta indarradarienak biak. Izen handia hartu zuen horiekin, eta lanik ez zitzaion falta izan aurrerantzean.

Berak egina da, halaber, Gasteizko San Migel elizako erretaula nagusia, 1624an hasi eta 1632an bukatu zuena. Ordu artekoetan bezala, erretaula horietako irudietan ere garbi ikusten da errealismorako joera, baina jantzietako tolesdurei trataera oparoagoa edo harroagoa eman zien oraingoetan, eta metal itxurako gogortasuna, aldi berean. Gregorio Fernándezen eskulturetan ezagunetakoa, ezagunena agian, 1625ean Idiáqueztarren etxerako egin zuen eta gaur egun Azkoitiko San Jose ermitan dagoen Ecce Homo-a da, zernahi ere. Heldutasun aroko obra du hori, samin itxura eta errealismo handia dariona.

Hasieran esan bezala, errealismo garaiko euskal eskultoreek bi inspirazio iturri izan zituzten.

XVII. mendearen lehenengo herenean,gutxi-asko erromanistek urratutako bidetik ibili ziren gehienak, eta bigarren herenean, Gregorio Fernándezek jarritako ereduari jarraitu zioten, 1636an hil baitzen hori. Erromanismotik errealismo barrokorako bilakaera hori garbi ikusten da Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait eskultorerengan. Pedro de Ayala, gasteiztarra adibidez, oso Antxieta zalea izan zen hasieran, Gereñako, Doroñoko eta Letonako elizetako erretauletan ikus daitekeenez. 1630etik aurrera, aldiz, errealismo aldera jo zuen, Gregorio Fernándezek Gasteizen egin zituen irudietan inspiraturik, seguru asko. Aldaketa hori argi nabari zaio, besteak beste, Zalduondoko eta Ulibarriko elizetako irudietan. Jantzietako tolesdurak Gregorio Fernándezen estilokoak dituzte, baina ageri denez argi-ilunen erabilerari ez zion uko egin nahi izan, aldiberean. Eta gauza bertsua esan daiteke Juan eta José Angulo, aita-semeengatik, eta Ilunberriko lantegiko Juan de Huicirengatik ere, zeren, Ozaetako eta Munaingo elizetako erretauletan ikus daitekeen bezala, ikasbidez erromanismo joerakoak izan arren, gero errealismo aldera jo baitzuten lehenengo biek, eta bestea erromanismoaren eta errealismoaren arteko zalantzan harrapatu baitzuen Oiartzungo elizako erretaula egiteko garaiak, 1629- 1643 urte bitarteak, alegia. Orobatesan daiteke Altzoko erretaula egin zuen Juan de Echeverríagatik, Orexako elizakoa egin zuen Juan de Besayazegatik eta Alkizako elizakoa egin zuen Juan de Arbizagatik. Gregorio Fernándezen eragina aipatu diren horiei baino are argiago nabari zaio, zernahi ere, maisuarekin Arantzazun aritu zen García de Verásteguiri, gero Zegamako elizako erretaula egin zuenari. Eta erromanismotik errealismora bitarteko bilakaera horretan zeresanik izan zutenen zerrenda, ez osoa, bukatzeko, aipagarriak dira, Cabredoko lantegiko Juan de Bazcardo, 1647an Irungo Junkaleko Andre Maria elizako erretaulari ekin ziona, eta Antonio Alloitiz, 1640an Begoñako Santa María elizako erretaula nagusia egiteko ardura hartu zuena.

 

Eskultura (II)

 

Barrokismo garaia

XVII. MENDEAREN BUKAERATIK XVIII. MENDEAREN ERDIALDEA BITARTEKO ARTE ESTILOAErdibideko joera guztiek planteatzen duten arazoa da noraino molde bateko eta noraino besteko diren, edo noiz bat bukatzen den eta noiz bestea hasten den zehaztu ezina. Gauza bat da datak hala edo hola jarri eta horien arabera estilo bati aldi bat eta besteari beste bat izendatzea, eta oso bestea, hori dela eta, zutabe salomondarrik, adibide bat aipatzearren, 1690 arte ez agertzea.

Gauzak ez ziren, ez barrokismo garaian, ez rococo garaian, geroagoko sailkapenen arabera gertatu. Gero barrokismoaren ezaugarri izango ziren zutabe salomondarrak, adibidez, Sebastián de Sola eta Francisco Gurrea,Tuterako lantegikoak, 1660 inguruan hasi ziren erretauletan sartzen, eta Fernando de la Peña Carrera, berriz, 1672-1680 bitartean, urte bitarte horretakoa baitu, besteak beste, Bastidako parrokiako erretaula nagusia. Aitzindari izan ziren, halaber, Juan de Apaeztegui, Azpeitiko Soreasu parrokiako San Sebastianen aldareko erretaula egin zuena, eta eskulturaren sailean, Bernardo de Elacarreta, Eltziegoko eta Bastidako erretauletako irudien egilea ere.

1690eko data ez dago, dena den, hala-hola jarria, zeren, XVII.. endearen bukaeraz gero lehen baino eskultura gehixeago egin baitzen oro har, nahiz eta, hasieran behintzat, kalitate handiko askorik egin ez. Eta gauza bera gertatu zen estilo kontuan; pixkanapixkana eskulturetan berezitasun berriak hasi ziren agertzen, konposizioari mugimendu handiagoa ematea, argi-ilunei probetxu handiagoa ateratzea eta jantzietako tolesdurak labanaz bezala lantzea, esate baterako. Nolanahi ere, eskulturan baino berrikuntza handiagoak nabari izan ziren erretaulagintzan. Garai horretatik aurrera, erretauletako irudiak eta gainerako elementuak garbi banatzeak baino garratzi handiagoa izango du erretaula guztia osotasun itxura eragiteko moduan antolatzeak.

Erretauletan ez da, bestalde, zutabe salomondarrik eta, osagai bakoitzaren nortasuna apalduz batera, guztiari batasun itxura emango dion landare hostorik eta gainerako edergarririk ez da falta izango. Simetria jakin baten arabera banatuko dituzte irudiak, baina aurrerantzean, landare hostoen eta gainerako edergarrien artean elementu bat gehiago bezala agertuko dira horiek.Barrokismo garaiko eskultoreak ez dira, lehenagoko asko bezala, eskultore eta arkitekto edo pintore izango, irudigile edo santugile huts baizik. Eskal Herriari dagokionez, odol berria Kantabriatik iritsi zen, Arabara eta Bizkaiara batik bat. XVII. mendearen azkenaldean hainbesteko izena hartu zuten Diego eta Francisco Jiménez, aita-semeek eta Kantabriako eskultore edo irudigileek eragin handia izan zuten garai horretako euskal irudigileengan.

Aitarekin trantsizio aldiko zenbait obra egin ondoren, 1675ean erabat barrokoari lotu zitzaion Francisco Jiménez. Joera berria, besteak beste, Lezako elizako Kristo Gurutziltzatuaren erretaulan, Bilarko Ama Arrosariokoaren aldarekoan, Bernedoko eta Ilarrazako elizateetakoetan, Gasteizko San Pedro elizakoan eta, batez ere, Biasteriko San Joan elizakoan erakutsi zuen.

Inon ikustekotan, azkeneko horretan ikusten dira barrokismo garaiko erretaulen ezaugarriak garbi, zutabe salomondarrak, landare hostoak etab. Garaitsu berean hasi zen Gasteizko lantegia ere indarberritzen, batik bat Manuel Izquierdo eskultoreari esker, baina baita Andrés Maruri eta Gregorio Larrar irudigileei eskerere. Manuel Izquierdok eginak dira Gasteizko San Bizente elizako eta Arkaiako elizako erretauletako zenbait irudi. Andrés Maruri eta Gregorio Larrar Gasteiz inguruko herrietan aritu ziren garai horretan.

Gipuzkoan ere erretaula eta irudi asko egin zen 1690-1730 bitarteko urteetan. Eskultoreen artean aipagarriak dira Jacob de Ayesta bergararra eta Rafael Larralde.

1692an, Bergarako kolejioko erretaula nagusia bien artean hartu zuten egiteko, eta 1695ean, Arrasateko San Frantzisko elizako erretaula nagusia egiten agertzen dira. Mateo Azpiazu erretaulagilea ere garaitsu horretan aritu zen Bergarako kolejioko aldare nagusiko erretaularen oina eta alboetako beste bi erretaula egiten. Ezin ahaz daitezke, bestalde, Tomás de Ordizgoiti eta Domingo Aldanondo,1708an Segurako elizako arimen erretaula egiteko kargua hartu zutenak; Juan Bautista de Suso, 1714-1717 bitartean Oñatiko San Migel elizako erretaula nagusia egin zuena, eta Juan Bautista Sagüés Arsuaga, 1722-1730 bitartean Tolosako Santa Maria elizako Ama Saminetakoaren erretaularen egilea ere. Bizkaiari dagokionez, aipagarri dira barrokismo estiloan Francisco Barrenechea eskultorea eta Andrés Lecumberri, 1692an Lekeitioko Santa Maria elizako San Pedroren erretaula egin zutenak; José Egusquiza bilbotarra, besteak beste, 1699an Guenesko Santa Maria elizako San Rokeren aldareko erretaula eta 1703an Ama Arrosariokoaren aldareko erretaula egin zituena, eta José de Aldanondo, 1707an Guenesko eliza horretan San Ignazioren aldareko erretaula egin zuena.

Zaila da igaroaldietako estiloek mugak non eta noiz dituzten zehatz esatea. Gero barrokismoaren ezaugarri izango ziren zenbait elementu, zutabe salomondarrak, adibidez, estilo horri dagokion aldi muga baino lehen erabili izan zituzten batzuek, eta gauza bertsua gertatu zen rococo estiloarekin. Baina artista batek zer bide egin dezaken, garai horretako baten obran eta bilakaeran ikus daiteke garbien,1694an jaio eta 1766an hil zen Ignacio Ibero azpeitiarraren obran, alegia. Horren bilakaera zenbaterainokoa izan zen ikusteko asko da egin zuen lehenengo erretaula, Azkoitiko Andre Maria elizakoa, Azpeitiko Andre Maria Sortzez Garbiko komentuan egin zuen erretaula nagusia, Azkoitiko Santa Klara komentukoa eta Loiolako basilikakoa konparatzea. Loiolako Artxibo Historikoko kontu berezien liburuan agertzen denez, 1734 inguruan egin zuen Azkoitiko Andre Maria elizakoa. Erretaula horretan ez da garaiari aurreratu zitzaiola adierazten duen elementurik, zeren erretaula bera nahiko modu klasikoan antolatua baitago, erretaularen egiturari etaelementu edergarriei adinako garrantzia edo handiagoa emanez egina, eta, bestetik, irudien eta beste elementuen nortasuna apalduz erretaulari batasun itxura eman ziezaiokeen hosto eta bestelako apaingarri askorik ez da, eta horretan sartu zuen zutabe mota ere (estria edo ildaxka okerrekikoa), jada XVI. mendean erabilia baitzen. Beste Ibero bat dirudi Azpeitiko Andre Maria Sortzez Garbiko erretaulakoak. Fray José Adriano Lizarraldek dioenez, 1739rako bukatua zuen hori.

Erretaula horretan, irudiek eta antolaketak baino askoz garrantzi handiagoa dute edergarriek.

Zutabe salomondarrak ez ezik, irudien inguruetako espazioak eta irudirik gabeko lekuak ereapaingarriz (hosto, lore eta borla itxurako zintzilikarioz) estaliak agertzen dira. Alde handia nabari da, halaber, erretaula horren eta Azkoitiko Santa Klara komentuko elizakoaren artean ere. Absideak hala eskatzen zuenez, danbor erdi baten egituran eta goian oskol moduko batez bukatzen zela eratu zuen azkeneko hau.

Baina orain arte izendatu direnetan baino elementu geometriko gehiago da oraingo honetan; irudiak hobeto bereizten dira, batetik, eta erretaularen banaketa ere aurrekoan baino garbiago nabari da, bestetik. Erretaulari bertikaltasun handiagoa emateko ez zuen zutabe salomondarrik sartu oraingoan, ildaxka zuzenekikoak baizik. Garai berean (1740-1745) eta estilo berean eginak ditu Azpeitiko parrokiako San Ignazioren aldarea eta Tolosako Santa Klara komentuko erretaula nagusia ere. Rococo estiloan erabat sarturik ikusten da hiru erretaula horietan Ibero.

Baina ez zen horretan geratu, zeren, rococo estiloaren barnean jarraituz ere beste irtenbide bat eman baitzion Loiolako Santutegiko erretaula nagusiari, adituen iritzian 1747 inguruan bukatu zuenari. Izatez barrokismo estilokoak diren zutabe salomondarrak sartu zituen horretan, eta erretaula bera ere ez da, rococo garaiko asko bezala, erliebe gutxi eta elementu geometriko ugarikoa, zokogune eta argi-ilun askokoa baizik.

 

Eskultura (III)

 

Rococoa

Iberoren kasuan gertatu zen bezala, urte gutxian aldaketa handia egin dezake artista batek, eta obra kokatu behar den lekuaren egiturak ere oso irtenbide desberdinak aukeratzera eraman dezake.

Baina ez dira garaian garaiko estiloa edo lekuan lekuko baldintzak artista irtenbide batera edo bestera bultzatzen duten arrazoi bakarrak, enkargatzen duenaren edo lana ordainduko duenaren gustuak ere askotan zeresan handia izaten dute horretan.

Dena den, 1740. urte ingurutik aurrera beste estilo edo barroko molde bat hasi zen zabaltzen, rococo deritzana, hain zuzen ere. Arrazoi honegatik edo harengatik, esan den urte horretatik aurrera barrokismo garaiko oparotasunarekin okitzen hasi ziren artistak, eta erretaula soilagoak eta finagoak egitera jo zuten.

Rococo estiloko erretauletan, ezaugarri berriok aurki daitezke, besteak beste: osotasun itxurak adinako garrantzia edo handiagoa dute erretaula osatzen duten atalek (irudiek, zutabeek etab.) eta atalen antolaketak; barrokismo garaikoetan baino elementu geometriko gehiago agertzen da oraingoetan (estipite edo pilare laukitu behe estuak, ildaxka zuzenekiko zutabeak etab.), eta haietan baino garbiago ikusten da erretaularen antolaketa. Horrek ez du esan nahi erretaula hauek batasun gutxiago dutenik, zeren, nahiz eta barrokismo garaikoek adina sartu ez, oraingo erretaulagileek ere jakin baitzuten erretaulari batasun itxura emango zioten edergarriak (oihal, borla, lore, harri eta txirla itxurako apaingarriak etab.) erabiltzen. Rococo garaiko euskal erretaulagileen artean, Miguel de Irazusta alkizarra da aipagarrienetako bat. Madrilen, erregearen aginduz egindako lan batzuengatik hartu zuen izena. Sorterrira itzuli eta urte gutxira hil zenez (1743an), obra askorik ez du Euskal Herrian.

Oxirondo auzoko (Bergara) Santa Marina elizako erretaula nagusia du lehenengoa (1739-1742).Berak egindako planoen gainean eraikiak dira, bestalde, Segurako Ama Jasokundekoaren elizako erretaula nagusia, Diego Martínez de Arcek bukatu zuena, eta orobat Idiazabalgo elizakoa eta Zumarragako Ama Jasokundekoaren elizako erretaula nagusia ere. Eragin handia izan zuen Euskal Herriko erretaulagile batzuengan.

Horien artean sar daitezke Tomás de Jáuregui, Zumarragako Ama Jasokundekoaren elizako erretaula nagusia egiteko maisuaren planoez baliatu zena, eta Juan de Aguirrerekin batean, Segurako Ama Jasokundekoaren elizako Kristo Gurutziltzatuaren erretaula egiten aritu zena. Irazustaren jarraitzaile izan ziren orobat ere Juan de Aguirre, Bilboko San Nikolas elizako erretaulak (1756 inguruan) eta Azpeitiko Soreasuko San Sebastian elizako erretaulak egiten aritu zena, eta rococo garaian hainbeste lan egin zuen Juan Bautista Jáuregui bergararra bera ere, agian. Azkeneko horrek barrokismo kutsukoak ditu 1724tik 1734ra bitarteko obrak, Azkoitiko San Jose ermitako eta Gasteizko Santa Kruz komentuko erretaulak adibidez, baina rococoaren aldeko gisa agertu zen gero, Amorebietakoelizako erretaula nagusirako eta Gipuzkoako nahiz Arabako zenbait elizatarako egin zituen planoetan. Erretaulagileen artean ahaztu ezinak dira, halaber, Jacinto de la Sierra fraidea, Bidaurretako (Oñati) moja komentuko eta Segurako moja komentuko erretaulak egin zituena, eta Juan Bautista Mendizábal eskultorea, Eibarko elizako erretaula egin zuena. Arabari dagokionez, Manuel de Moraza izan zen erretaulagilerik oparoena.Morazak egindako erretaulak dira Gamarra Nagusiko, Bastidako, Maeztuko, Ehariko, Argandoñako elizetakoak eta Barriako monasteriokoa.

Oro har, erretaulagintzan baino berrikuntza gutxiago izan zen irudigintzan. Guztiaz ere, ez ziren irudigileak, modan jarri zen gustu berriagatik edo, pixkanapixkana barroko garaiko errealismo gogor hura alde batera utzi eta rococo estiloko forma leunagoak eta atseginagoak probatu gabe geratu, eta izan zen, teknika mailan behar bezala trebaturik, irudien formari eta adierazkortasunari probetxua ateratzen jakin zuen eskultorerik ere. Baina, dirudienez, ez ziren Euskal Herriko eskultoreak zegoen eske handiari erantzuteko aski, ezta zenbait erretaulatako lanak (Loiolako Santutegikoak etab.) egiteko nahiko onak ere. Horrela, Loiolarako lanean aritu zirenak, Ibero aita-semeak eta besteren bat kenduz gero, gehienak atzerritarrak ziren: Jacinto Vieyra, portugaldarra; Cayetano Pace, erromatarra; Francisco de Vergara, valentziarra, eta Luis Salvador de Carmona, madrildarra, adibidez. Francisco de Vergarak egindakoa edo diseinatua da Loiolako basilikakoerretaula nagusiaren erdian den San Ignazioren zilarrezko irudia (1758koa), eta Luis Salvador Carmonak 1764 inguruan eginak, Santutegi aurreko eskaileretan diren San Estanislaoren, Gonzagako San Luisen eta Ama Birjinaren irudiak. Aipatu diren horietatik Euskal Herrian obrarik gehien duena, ordea, Luis Salvador Carmona da; izan ere, Loiolako horiek egiterako hogei urte baitzeramatzan Euskal Herrian lanean.1742rako eginak zituen Oxirondoko (Bergara) erretaula nagusiko eta alboetako erretauletako irudiak, eta horiek bukatzean Segurako erretaula nagusikoak egiten hasi zen. Hark egina da, bestalde, Ziortzako kolejiatako Ama Birjina eta Jesus Haurraren irudia ere.

Teknika ona eta errealismo gozoa erakusten ditu irudi gehienetan.

Eskola berekoa, Carmona bezala madrildarra, eta Euskal Herrian obra asko dituena da JuanPascual Mena ere. Harenak dira Bilboko San Nikolas elizako erretauletako irudi gehienak eta San Anton elizako zenbait. Irudiak egiteko antze handia eta sentierak adierazteko modu gozagarria du honek ere. Rococo garaiko eskultura aztertzerakoan ezin dira, noski, Juan Bautista Mendizábal bat, Francisco de Arizmendi bat edo Gregorio de Valdivieso bat bazterrera utzi. Juan Bautista Mendizábalek eskultura asko du Euskal Herrian zehar; ezagunenak Zumarragako Ama Jasokundekoaren elizako erretaula nagusikoak eta Lekeitioko Andre Maria elizako Joan Bataiatzailearena ditu. Francisco de Arizmendiren ezagunena Bilboko Santiago elizako Ama Sortzez Garbiaren irudia da. Orioko parrokiako batzuk ere harenak bide dira, Vargasen iritzian. Arizmendiren estiloa igaroaldikoa da, beranduko rococo estiloaren eta neoklasiko hasierako estiloaren artekoa. Gregorio de Valdiviesok ere, sortzez burgostarra zen arren, obra asko du Euskal Herrian, Araban batik bat. Egile berarenak dira, besteak beste, Urturiko (Bernedo) elizan, Kanpezukoan, Gobeokoan eta Aragandoñakoan diren zenbait irudi eta baita Aretxabaletako elizako batzuk ere; estiloan, barrokismoa eta rococoa nahastu zituen.

Konposizioan, berriz, berritzailea izan zen, neoklasikorako bidea berak urratu baitzuen.

 

Pintura

Ezin esan daiteke barroko garaian Euskal Herrian pintura asko-asko landu zenik. Pintura obra gutxi daude, eta salbuespen gutxi batzuk ezik, daudenak kanpotik ekarriak dira, Euskal Herriko eliza edo komentuek Espainiako lantegi nagusietara enkargaturik. Beste kasu batzuetan, berriz, atzerrian zeuden euskaldunek bidaliak dira. Garai hartan, jakina, erregeek, elizak edo zenbait noblek baizik ez zuten behar adina diru artelanetan, eta pinturan zehazki, inbertitu ahal izateko. Horregatik pintura lantegi garrantzitsuena XVII. mendean gortea zegoen hirian zegoen, Madrilen, eta bigarren maila batean, Sevillan, handik abiatzen baitziren Indietarantz zihoazen ontziak. Espainian ez zen gainera gertatu Europako hainbat herrialdetan arras zabaldu zen fenomenoa, hau da, burgesia pintura erosle fin bilakatzea. Horrela, Euskal Herrian aurkitzen den pintura barrokoa erlijio gaietakoa da ia erabat.

Nobleen zenbait erretratu eta paisajeren bat baldin badago ere, salbuespenak dira. Oro har, balio artistiko baino balio erlijioso handiagoko lanak direla esan behar da barrokoan Euskal Herrian egindakoak.Gernikako Batzar Etxean aurki daitezke erlijio gairik ez duten Euskal Herriko pintura urri hauetako batzuk. Francisco de Mendietak 1609an margotutako ?Bizkaitarren eskumuinak Fernando Errege Katolikoari 1476an?, esate baterako; edo Domingo eta Nicolás Bustrín anaiek, Sebastián Galbarriaturekin batera, Bilbon 1664 aldera landutako Bizkaiko Jaunen erretratuak.Salbuespen hauek alde batera utzirik, XVII. mendean elizetarako egindako pinturak dira nagusi.

Horrela, Getariko Nicolás de Brevillak herriko elizarako San Kristobal bat margotu zuen 1612an; Felipe Deriksenek San Estebanen erretratua Eibarko elizarako 1628an. XVII. mendearen erdialdera Donostian kokatu zen Pedro de Obrel pintore flandriarrak Araba eta Gipuzkoako zenbait elizatan egin zuen lan. Aipagarriena Aguraingo San Joan parrokiako erretaula nagusirako margotu zuen obra da. Erretaula honen arkitektura Mateo de Zabalia azpeitiarrari zor zaio, eta oin ilaretako eta bost konposizio nagusietako pinturak, berriz, aipatutako flandriarrari. Bertan San Joan Bataiatzailearekin zerikusia duten zenbait gai lantzen dira: Kristoren bataioa eta San Joanen martiritza (horixe da guztietan aipagarriena, borreroaren eta Salomeren figura ikusgarriekin) erretaularenlehen gorputzean; San Joan basamortuan eta Bataiatzailearen jaiotza bigarrenean; Ama Birjinaren koroatzea azkenekoan.

Kalitate tekniko handiko margolanak dira, kolore indartsukoak, barrokoko pintura flandriarraren ezaugarri ugari dituztenak.

Kasu askotan garai hartan entzute handia zuten artistei, eta Madrilgo eskolakoei batik bat, egiten zitzaien erlijio gaietan oinarrituriko margolanak egiteko eskaera. Arabako Jokanoko elizan ikus daitekeen Errege Magoen Gurtzaren koadroa, adibidez, Madrilgo eskolakoa zen Diego Polok margotua da 1617an.

Egiteko agindu zionak ondorenkoadroa eliza honi eskaini zion, garai hartan egin ohi zen bezala.

Mateo Cerezoren Burgosko Kristoaren koadroa ere Bergarako Santa Marinara eskainia izan zen. 1650ean artzapezpikuak gaur egun Gasteizko museoan dagoen Sortzez Garbiaren koadroa margotzeko agindua eman zion Alonso Canori, Beranturiko elizari opari emateko asmotan.

Bestalde, Madrilgo eskolakoa zen Antonio de Pereda ere, Gasteizko Silva Verástegui Bilduman gordetzen den San Jeronimoren koadroaren egilea.

Francisco de Zurbaránena da berriz Mutrikuko Ama Jasokundekoaren elizan ikusgai dagoen Kristo Gurutziltzatuaren koadro aipagarria. Aldi berean ikusgarriak dira orobat Gasteizko Santo Domingoren komentuan zeuden José de Riberaren hiru koadro, Kristo Gurutziltzatua, San Pedro eta San Pablo irudikatzen dituztenak. 1637 eta 1643 arteanmargotutako koadroak dira Riberaren hauek, naturalismo handikoak, konposizio eta koloreen erabilera apartaz landuak. Madrilgo eskolakoa zen baita ere Francisco Solís pintorea, seguraski Maeztuko parrokiako Sortzez Garbi ederra eta Gasteizko katedral zaharreko San Markosen erretaula txikia margotu zituena.

Katedral honetan dago orobat Juan Carreño de Mirandak 1666ean eginiko beste Sortzez Garbia. Erlijioz besteko gaiez erelandu zituen koadroak Carreñok: Gasteizko museoan ikusgai dagoen Austriako Marianaren erretratua eta Bilboko museoko Karlos II.aren beste erretratua, Ama Birjina eta Haurraren Gurtzearen koadro batez gainera.

Nafarroan aurkitzen da, XVII.. endearen bigarren erdian, bertako pisuzko pintore bakarrenetakoa: Vicente Berdusan nafarra.

Madrilgo eskolakoen eragin handia du, baina baita Velázquez eta Valdés Lealena ere. Lantegi ona osatu zuen bere inguruan, Nafarroa, Gipuzkoa, Zaragoza eta Huescan zehar hainbat eta hainbat obra egin baitzuen. Tarazona,Huesca eta Tuterako katedraletan, Funesko parrokian eta Lazkaoko beneditarrenean, besteak beste, ikus daitezke haren pinturak.

XVIII. mendean, gehienetan kanpoan margotutako koadro eta erretaulez gainera, elizako hormetan freskoak egiteko ohitura zabaldu zen. Jarduera honek noski bertako zenbait artistaren lana bideratu zuen. Horrela, Ignacio de Aranak Elgoibarko San Bartolome elizako gangak margotu zituen 1726-1730 bitartean, eta hamar urte geroago Elgoibar bertako San Frantziskoren komentuko klaustrorako freskoak eta koadroak. Aipatzekoak dira orobat Francisco de Acedoren 1760ko freskoak Aletxako presbiterioan, eta 1787ko José López de Torrerenak Estabeluko elizan.

Espainiako pintura rococoan nabarmendu zen artista nagusietakoa, Luis Paret y Alcázar, Bilbon bizi izan zen zenbait urte 1778tik aurrera. Lan asko egin zuenhan, erlijiosoak asko, Aste Santurako monumentuak eta zenbait elizatako koadroak, Bilboko Santiago elizakoa, besteak beste. Ez zituen gai erlijiosoak soilik landu ordea, Karlos III.a erregeak Kantaurialdeko portuen marrazkiak egitea eskatu baitzion.

Agindu hau betez margotutako paisajeen artean ?Olabeagako kaia? da bereziki aipagarria, gaur egun Londresko National Found-en dagoena. Paret y Alcázarrek erretratugintzan ere jardun zuen, ohi zuen iaiotasunaz, Bilbon eman zituen urteetan; besteak beste ?Itsasgizona? deritzana margotu zuen, gaur egun Bilboko Artetxe Bilduman dagoena.

XVIII. mende hasierako Bilbon bada ordea bertako pintorerik ere, Ildefonso Bustrín, esate baterako, 1732an Bizkaiko Gueneseko San Vicente de Sodupe elizarako erretaula nagusiko zenbait koadro, eta herri bereko Santa Maria elizarako Pietatearenerretaulako San Kosme eta San Pantaleonen irudiak margotu zituena.

Honen garaikide den beste pintore bilbotar batek, Nicolás Antonio de la Cuadrak, Gueneseko Santa Marian lan egin zuen. Nafarroko Corellakoa zen, bestalde, Antonio González Ruiz, XVIII. mendean erregearen ganbarako pintore eta Madrilgo San Fernando Akademiako zuzendari izatera heldu zena.

Atzerritar pintoreak ere baziren garai hartako Euskal Herrian.

Denak aipatzea ezinezkoa bada ere, batzuek aipamen berezia merezi dute: Gaspar Crayer, Gasteizko katedral zaharrean ikusgai dagoen ?Kristo Hilaren Dolua? adierazten duen koadro barrokoaren egilea; Peter Lisaert IV.a flandriarra, Arabako Diputazio Foralean dagoen ?Birjina inozoak eta zuhurrak? koadroa margotu zuena; edo P. Mignard, Bilboko San Anton elizan dagoen ?San Agustinen Agerraldia? koadroaren egilea.