Artea»Barrokoa
Arte barrokoa
Atal honetan, barroko izena nondik datorren eta
zein adiera izan dituen agertzen da aurrena.
Noiz, zein ingurunetan edo zergatik sortu zen eta
zein ezaugarri dituen adierazten da hurrena.
Historiako zenbait gertakizun handik eta Eliza
katolikoak zer eragin izan zuten, eta Erroman eta
Italian hainbesteko indarra zergatik izan zuen
barrokoak, azaltzen da gero. Estilo hori beste zein
lurraldetan sartu zen, noiz zabaldu zen eta horietan
zein ezaugarri berezi izan zituen ere agertzen da,
bestalde. Eta azkenik, garai horretan izan ziren
arkitekto, eskultore eta pintore handi batzuen izenak
eta egin zituzten obrenak aipatzen dira tarteka.
Izena eta adiera
Portugeseko barroco hitzetik
datorkio izena; ?molderik gabeko
bitxia? esan nahi du. Arteari
dagokionez, adiera asko izan
ditu sortu zenez geroztik: joera
nahasia, armoniarik eta orekarik
gabea, apaingarri gehiegizkoa,
arauen kontrakoa, nabarmenkeriazkoa,
Berpizkundeko estiloaren
dejenerazioa etab., izpiritu
errazional edo klasikozale itxi
batek asmaturiko itxura dutenak,
denak. Eta nahiko normala da
horrela gertatu izana, zeren gertakariak
igaro eta gero epaitzen
baitira historian, eta barrokoa bi
joera errazionalista edo klasikozaleen
artean egokitu baitzen.
Joera horiek erroak eginak zituzten
lurraldeetan, zabaltzen lanak
ez ezik, kutsu berezia ere izan
zuen horrenbestez barrokoak.Kronologiaz, bada, Berpizkundeko
estiloaren ondoren agerturiko
estiloa da, XVII. mendean, 1600-
1680 urteetan. Erroman, Turinen
eta oro har Italian indartu zen,
eta horietatik zabaldu zen beste
herrialdeetara, Europara, aurrena,
eta Ameriketara, gero. Izatez,
handitasuna eta harrigarri daitekeena,
oparotasuna eta kontrastea
imajinazioz eta ausardiaz lantzeko
modu bat da batetik, eta
trantsizio garai baten, aldi nahasien,
ondoez baten, tradiziozko
joerak hautsi nahi baten eta sentiberatasun
handi baten adierazle
bestetik. Zernahi ere, joera
horretako artistek ez entzuna egin
zioten barroko izenari, eduki ere,
beraiek modernotzat zeuzkateneta
beren buruak. Adierak eta iritziak
iritzi, lanak izan dira barrokoa,
aldiz eta moldez, beste
zenbait joeratatik bereizten, zeren,
hurrengo estiloa (neoklasikoa)
noiz hasten den eta barrokotik
zerk bereizten duen nahiko
argi dagoen arren, hiru arte
joera baitira Berpizkundeko estiloaren
eta neoklasikoaren artean
elkarrengandik oso hurbil: manierismoa,
barrokoa bera eta rococoa.
Metodologia bat behar-eta,
XVI. mendean sartu izan da manierismoa,XVII. mendean barrokoa
eta XVIII. mendean rococoa.
Aipatu diren joerak erosoago
aztertzeko egindako banaketa
da, eta nahiko egokia izatez,
baina batetik bestera noiz igaro
izan zen eta noiz zer ñabardura
zituzten zuzen adierazten ez duena,
aldi berean.
Gainerako joerak bezala, gertaera
handi orokor batzuen eta
zenbait egoera eta giro bereziren
ondorio izan zen barrokoa, eta
ez ziren horiek alde guztietan
aldi berean gertatu, Italian, Espainian
eta Frantzian edo Danubio
ibaiaren inguruko herrialdeetan,
adibidez. Erroma katolizismoaren
hiriburua, Frantzia errazionalismoaren
lurraldea eta Suitza kalbinismoaren
herrialde izateak,
esate baterako, eragin handia
izan zuen, horietan barrokoa hala
edo horrela zabaldu izateko.
Gezurra dio, hala ere ?Europako
zenbait herrialdek ordurako
(XVI. eta XVII. mendeetarako)
bere nortasuna bai baitzuen?
barrokoa Italia ez den lurraldeetan
indarrez sartu zela dioenak.
Besterik litzateke justu arrazoi
honengatik edo hargatik sartu eta
zabaldu zela esatea. Trentoko
kontzilioak (1545-1563) eta Kontraerreformak,
Lepantoko guduan (1571) turkiarrak menderatu
izanak, berriz ere Alemanian
katolizismoa indartzen hasi izanak
eta Enrike IV.a Eliza katolikoaren
alde jarri izanak, dena
den, eragin handia izan zuen
estilo barrokoan, zeren Eliza katolikoaren
magaletik edo Erromatik
hasita zabaldu baitzen, batetik,
eta katolikoen artean sortu
zen garaipen giroa zabaldu baitzuen,
bestetik.
Barrokoa Italian
SORTU, ERROMAN SORTU ZEN BARROKOA, BAINA, BESTEAK
BESTE, TURINEN, VENEZIAN, BOLONIAN ETA NAPOLIN ERE
INDAR HANDIA IZAN ZUEN 1600 ETA 1680 BITARTEANXVII. mendean Italian (Erroman
eta Turinen, batik bat)
izan ziren artistek eta haiek egin
zituzten obrek garrantzi handia
izan zutenik ez da gaur egun
dudan jartzen. Oro har horiek
ezarritako ereduei jarraitu zitzaien
gero, beste lekuetan. Kontraerreformarenestilotzat ere
hartu izan da orobat barrokoa,
eta bada horretarako arrazoirik,
zeren Kontraerreformaren kontzilioan,
Trentokoan, hartu baitzen
?Erreformistek ziotenaren kontra?
santuen irudiak gurtu ahal
izateko eta errituei nahiz sentiberatasunezko erlijio praktikari
garrantzia emateko erabakia.
Horrek ez zuen santuak baino
goragotik Kristo gurtzea edo erlijioa
barnean sentitzen zen bezala
praktikatzea ukatzen, baina
bai jendea areago uki zezaketen
erako eraikuntzak eta irudiak
egiteko bidea ematen. Joera eta
gustu kontuan, berriz, manierismoaz
gero giroa nahiko prest
zegoen barrokorako, bai aristokraziaren
eta baita artista askoren
artean ere. Barrokoaren moldeei
buruz zeresan handia izan
zuen, batzuen ustez, Michelangelok,
1564an hila zen arren. Horiek
diotenez, Kapera Sixtinako
Azken Judizioan nabari den kutsu
tragikoan eta San Pedro elizako
kupulan ageri den handitasun
kosmikoan aurreraturik
leudeke gero barrokoak bere
egingo dituen ezaugarriak.
Hasieran, berrikuntzen baino
funtzionaltasunaren, soiltasunaren
eta seriotasunaren aldekoago
ziren Kontraerreforma eta
horren ondotik sortu ziren ordena
berriak, Jesusen Lagundia
etab., baina eraikuntza berrien
premiak, ordaintzaileen gustuetara
jarri beharrak eta Berpizkundeaz
gero hasi zen apaingarri
oparorako joerak horretara
makurtzera eraman zituen azkenean.
Estilo berri hori indartu,
ordea, Pio V.a aita santu domingotarra
hil ondoren iritsi ziren
aita santu eraikitzaile edo mezenas
deituek, Sixto V.ak eta abarrek
egin zuten: Erroma dotoretzea,
hango kaleetatik paganismoaren
aztarrenak kentzea eta
haien ordez eraikuntza nahiz
monumentu handiak egitea
Jainkoari ohore egitea zela uste
zuten. Handinahiaren eta garaipen
giroaren beroan, kardinaleekberen eskuerako eliza eta beste eraikuntzak ederragotzera eta handitzera jotzen zuten. Eta horrela, bertako eta Iparraldetik zein Napolitik etorritako artista andana handia bildu zen Erroman, atzera berritzen hasia zuten San Pedro basilikako obretan eta gainerakoetan; Bernini nahiz Borromini bezala, gero barrokoaren maisu izango zirenak, batzuk. Eliza eta bestelako eraikuntza asko egin zen, beraz, garai horretan, baina ez guztiak molde ber-berekoak. Fatxadak eta fatxadetako elementuak, ateinguruak, frontoia etab., era bertsuan uztartzen zituzten oro har, baina bazen horien artean horma soila zuenik (Vincenzo Della- n Grecaren Domingo eta Sixto santuen eliza), bolumen eta erliebehandiagoa ematearren alde
batean edo bestean zutabeak edo
aterpeak erantsi zizkienik (Madernoren
Susana santaren eliza)
eta bazen, halaber, fatxada biribilean
okertua zuenik ere (Pietro
de Cartoneren Bakeko Andre
Mariaren eliza). Zutabeak zirela,
ataurreak zirela edo kupulak zirela
barruan eta kanpoan gero
eta edergarri aberatsagoak (Berninik
San Pedro basilikan eta
Borrominik Letrango San Joan
elizan) eransteko joera indartuz
joan zen, dena den. Eta arkitekturaz
hainbatsu esan daiteke eginziren eskulturez eta margotu ziren
pinturazko obrez. Aurrekoek
ez zuten mugimendua, dramatismoa
eta guritasuna edo mardultasuna
dute hauek, bi adibide jartzearren,
Berniniren Santa Teresaren
Estasiak eta Dafneren Itxuraldaketak,
eskulturan. Pintura
arloan, berriz, besteak beste,Albani eta Guido Reni boloniarrak dira aipagarriak, eskariaren arabera erlijiozko gaiak nahiz profanoak margotu eta konposizio molde berrietara jo zutenak, eta batez ere Caravaggio, bere argi-ilun kontrastatuekin eta estilo herritarrarekin zegoen zurrunbiloa are gehiago irabiatu zuena.
Dena den, ikaragarria da 1600- 1680 bitartean Italiako hiri nagusietan, Turinen eta Venezian, Bolonian eta Napolin, baina, batik bat Erroman, egin zen arte produkzioa. Bestalde, oraindik ere artistek prestatzen eta egiten zutena kontrolatzen jarraitu zuen San Lucca Akademiak ?ez, halere, modu autoritarioan? eta Berpizkunde garaiko nahiz antzinako beste hainbat balio gaitzetsi gabe, estilo berri bat sortu eta estilo hori beste luraldeetara zabaltzeko ere prestatu zuten artistek.
Aristokraziaren eta Eliza katolikoaren handitasuna eta oparotasuna bihurtu ziren lege. Arkitektoek, eskultoreek eta pintoreek indarra eta handitasuna adierazi behar zituzten edertasunez, espazioa eta bolumena elkarri egokituz, eta, handi-beharrak astun itxurarik izan ez zezan, mugimendua adieraziz. Horiek elementu gaiztoak dira, noski, beti adiskide ibiltzeko, elkarrekin gozo lotzeko, eta ez dira erosoak, gainera, garai horretakoa ez den batek zuzen uztarberen tu diren ala ez argi ikusteko. Hori dela eta, adiera makurrak erantsi izan zaizkio estilo barrokoari, baina nork esan gaur egun Bernini batek, Borromini batek, Rubensek, Velázquezek edo Zurbaránek, adibide batzuk jartzearren, beste estiloetako handienen maila eman ez zutenik.
Barrokoa Europan eta Ameriketan
Izan ziren gerrateengatik eta zegoen
giro estu zorrotzarengatik,
XVII. mendeko egoera barrokoa
garatzeko aproposena ez
zela esan izan da. Baina agian giro
horretantxe aurkitu zuen estilo horrek
dramatismorako eta samintasunerako
lurra. Izan zen, gainera,
giroak baino eragin handiagoa
zuen elementurik; elizak eta
gainerako eraikuntza handiak edo
bestelako obrak eginarazteko
modua zuten errege, printze, kardinale,
merkatari eta beste aberats
jendearen handinahia zen horietako
bat, artistei lana eman ziezaiekeen
elite bat izatea, alegia.
Baldintza egokiak, ordea, ez
ziren Europako eskualde guztietan
aldi berean gertatu. Europaerdialdean, adibidez, gerrak bukatu eta XVII. mende erdialdean bakarrik izan zen arteari erraztasun handiagoa eskaintzeko egokiera; Ingalaterran, iraultza politiko bat eta puritanismorako joera gogor bat izan ziren mende horren erdialdean; kalbinismoa onartu zuten lurraldeetan ere, nahiz eta estiloa bera gaitzetsi ez, berandu sartu zen, eta Italian-eta baino molde zorrotzagoak hartu zituen; eta orobat Frantzian, gauza askotan Italiako joeren eta gustuen hartzaile zen arren, garai hartan sortu ziren lantegiek eta akademiek autonomiaz, arauen arabera eta orekaren alde, hau da, errazionaltasunaren alde, jokatzea erabaki
zuten, klasizismoaren muturreneko
adierazmoldeak baizik agertu
ez ziren arren.
Aldiak aldi, barrokoa zabalduz
joan zen Italiatik kanpora ere,
Espainian, Portugalen eta Europako
erdialdean, Polonian eta
Errusian, Frantzian (1660ko joera
klasikoa arte), Ingalaterran
(1660tik aurrera), eta Espainiatik
nahiz Portugaldik abiatuta Ameriketako
lurraldeetan, azkenik.
Barrokoa EspainianB
arrokoaz mintzatzean Espainia
aipatzen denean, Felipe
II.aren garaikoa, Flandria, Portugal,
Sizilia, Sardinia eta Ameriketako
hainbat lurralde bere menerdialdean,de zituen garaikoa alegia, esan
nahi da. Arte arloan tradizio propioa
zuten eskualdeak ziren horietako
zenbait. Espainian bertan,
Berpizkundeko estiloa zeharbidez
bezala sartu zen, baina Berruguete
bati (1488-1561) edo
Juan de Juni bati (1507-1577),kutsu barrokoa garaia baino lehen
darie, duten lirikotasun samingarrian
eta irudietan nabari
den mugimenduan eta grinan,
batik bat. Garai horretan, oro har
giro bikoitza zegoen Espainian,
zuhurtasunerako eta zorroztasunerako
giroa, batetik, eta handitasunerakoa
eta oparotasunerakoa,
bestetik; unibertsitateak,
jakintsuen elkarteak etab. zirelaeta,
Erasmoren dotrinak aurrera
egin behar zuela zirudienean,
Inkisizioa, Jesusen Lagundia, erlijio
ordenak edo, zena zelako,
katolizismo zorrotz estua nagusitu
zen, baina sentiberatasunezko
erlijio praktikak lehenean
jarraitu zuen. Joera bikoitz
bera nabari izan zen artean ere,
eta zaila da Greco bat, bere veneziar
kutsuarekin, edo Zurbarán
bat, Caravaggio gogorarazten
duena, barrokoaren barnean kategoria
jakin zehatz batzuetan
sailkatzea. Bikoiztasun horretan,
erlijio kontuan dena estutzera,
nobleziaren aurreiritziengatik
aurrerabideak ixtera eta ekonomia
mailan dena gainbehera zihoan
garaian, orduantxe hasi ziren
erretaulak, ataurreak, arkuak,
gainerako eranskinak eta irudiak
elizetan ugaritzen eta apaingarriz
aberatsagotzen, eta hartan sortu
zen Churrigueraren estilo oparoa
ere. Horretan, zeresan handia
izan zuen gorteak, zeren, egin
ere erregeen eta handikien
enkarguz egin baitziren gero ospetsu
bihurtuko ziren eraikuntza,
koadro eta erregeen familiako
edo bestelako erretratu gehienak.Aipatu den bikoiztasun hori
koadroetan nabari da garbienik,
gaiaren eta gaia tratatzeko moduaren
arteko kontrastean, Velázquez
(1599-1660) eta Murilloren
lanetan (1617-1682), besteak beste.
Felipe IV.aren eta Fernando
Infantearen erretratuen edo Bredako
errendizioaren ondoan,
Atsoa arrautzak frijitzen eta gisa
horretako gai herrikoiak pintatu
zituen, adibidez, lehenengoak,
eta Ama Birjina Sortzez Garbiaren
eta Aingeruen sukaldearen
ondoan Mutikoak meloia eta
mahatsa jaten, bigarrenak. Gauza
bertsua esan daiteke, Riberaren
Zangokerra eta beste hainbatengatik.
Espainian ere bada,
beraz, barrokoa norengan aurkiturik,
hori, Italiako zenbait hiritan
bezala, molde jakin homogeneokoa
ez den arren.
Izan zen Flandriako, Portugalgo
eta Ameriketako barrokoan
ere molde aniztasunik. Flandriako
pinturari dagokionez, Rubens
da ospetsuena, Rembrandtek,
Van Dyckek eta abarrek ere Caravaggioren
ukiturik baduten
arren. Rubensek Mantuako eta
Erromako eskoletan, eta Felipe
IV.aren Madrilgo italiar pintura
bilduman hartu zuen inspirazioa,
baina jakin zuen orobat maisutasunez
erabiltzen zituen argi
zuri-gorriez, eskultura itxurako
gorputzez eta horien mugimenduaz,
bere obrari kutsu propioa
eratxikitzen. Arkitekturari dagokionez,
berriz, manierismoko elementuak
hartu eta handitasuna
adierazteko eran uztartzekoa izanzen Flandriako joera. Napolin,
berriz, Espainiako barrokoa aztertzerakoan
aipatu den José de
Ribera, sortzez Valentziarra baina
Napolin bizi izan zena, eta
Luca Giordano dira, besteak beste,
aipagarriak, pintorea bata eta
dekoratzailea bestea.
Portugalgo barrokoan bi aldi
bereiz daitezke, independentzia
bitartekoa (1640) bata, eta urte
horretatik aurrerakoa, bestea.
Estilo manuelinoa barrokoan sartzen
dela ere, sensu stricto hala
ez den arren, lehenengo garai
horretan oso barroko gutxi izan
zen. Estilo hori independentziarekin
hasi zen indartzen; handik
aurrera egin ziren eliza biribilak,
piramidez edo maskor handiz
apaindutako fatxadak, hormak
zur landuz estalirik dituzten eliza
barruetako zutabe karratuak
eta hainbat erretaula ere.
Barrokoa Europako beste
lurraldeetanE
uropako erdialdean, Suabia,
Bavaria, Austria, Bohemia eta
Hungaria gailendu ziren, Hogeita
Hamar Urteko gerraz gero
(1618-1648) batez ere. Goi mailako
aristokraziaren (J.F. Wallenstein
artzapezpikua, Leopoldo I.a
etab.) nahiz jesuiten eragina, eta
Italiako nahiz bertako artisten
lana zela bide, Praga eta Viena
barrokoaren erdigune bilakatu ziren
XVII. mendearen erdialdean.
Danubio ibaiaren inguruko beste
herrialdeetara ere indartsu zabaldu
zen gero 1690etik aurrera.
Aipagarriak dira, besteak beste,
J. B. Fischer von Erlach, Hildebrandt
eta Prandtauer arkitekto
austriarrak, Skreta pintore txekiarra,
P. Troger, Altomonte eta Granpintore austriarrak, Mathias
Braun eta Brokkoff, Pragako
Karlos zubiko eskulturen egileak.
Frantzian, gune ofizialetan eta
arkitektura zibilean, nork bultzatu
gutxi izan zuen barrokoak;
probintzietan eta erlijio gaietako
obretan, aldiz, hego-ekialdean
Espainiako kutsuarekin, Proventzan
Italiakoarekin eta Franche-
Comtén Flandriakoarekin baina,
nahiko sakon errotu zen estilo
hori, eta herri xumeak ikusteko
ziren erretaula eta elizako beste
irudi asko egin zen estilo horretan.
Ezin dira, bestalde, Poussin
pintore ospetsua eta S. Vouet,
aipatu gabe utzi, gaztetan bederen
Caravaggioren eragin handia
izan baitzuten.
Barrokoa Polonian eta
ErrusianB
i herrialde horietan ezaugarri
bereziak izan zituen barrokoak,
baina ez ezaugarri berberak. Herri
eslabiarren barrokoa edo esperientzia
barrokoak ere aipatu
izan dira arrazoi horregatik. Aristokraziak,
elizek (katolikoak nahiz
ortodoxoak) eta nekazariekhainbesteko indarra izanik, lurralde
egokiak ziren barrokoa garatu
ahal izateko, eta berandu izan
bazen ere (1680tik aurrera) nahiko
indartsu zabaldu zen. Besteak
beste artista eta obra aipagarriak
dira, Naryxkin arkitektoa,
Wilanow gaztelua (Polonian), eta
Neguko Jauregia eta Smolny
monasterioa (San Petersburgon).
Ezin dira, azkenik, aurreko lurralde
horietan adinako garrantzirik
izan ez zuen arren, Alemania
eta Ingalaterra ere bazterrera
utzi. Lurralde horietan, barrokoaXVII. mendearen erdialdetik aurrera
sartu zen oro har. Bertako
artisten artean, Alemanian B.
Neumann eta Ingalaterran C. Wren
arkitektoak dira ospetsuenak.
Barrokoa LatinamerikanB
arrokoko obra asko da Espainiaren
eta Portugalen mende
egon ziren lurraldeetan. Obra
asko egin ziren, esaterako, MexikonXVII. mendean (Acatepeceko
San Frantzisko elizako erretaula),
eta Brasilen XVIII. mendean
(Bahiako eta Sao-Bentoko
elizak). Barrokoaren loraldia, ordea,
gainerako leku gehie-netan
bezala, kolonietako egoera baretu,
Espainiatik eta Portugaldik
joandakoen semeak agintea beren
esku hartu eta fundazioak
sortzen eta elizak nahiz kaperak
egitea bultzatzen hasi zirenean,
1650-1770 bitartean-edo, izan
zen. Mexikoko, Pueblako, Arequipako
elizak eta beste eliza
asko orduan egin ziren, ez lehengo
estilo oparoan, baina bai egoki
zeritzaten hartan indiarren
ekarria, zeramika, ehungintza,
apaingarri geometriko eta beste,
aprobetxatuz, oraingoan.
Euskal Herriko barrokoa: sarrera gisa
XVI. mendearen bukaerako Espainiako gizarte
krisi sakonaren ondoren, Kontraerreformarekin,
eta Jesusen Lagundiari esker batez ere, arteak
berpiztu egin ziren. Hala, euskal barrokoaren gorena
XVIII. mendean etorri zen, Indietako Konpainiak eta
Caracasko Errege Konpainiak bultzatuta.XVI. mendearen bukaeran
Euskal Herriko Berpizkundeko
urrezko aroa amaitu zen,
XVII. mendea ia osorik iraun
zuen azken Austrien krisi politiko
eta ekonomikoarekin. Erregeen
gobernu okerrak, horrek
Espainia barnean eta kanpoan
ekarri zituen gerrek, Ameriketan
lorturiko aberastasunen erabilera
gaiztoak, eta diruaren debaluazio
hondamendi ekonomikora
eraman zuten nazioa. Egoera
horrek ondorio nabariak izan zituen
arteetan.
Hego Euskal Herrian eten egin
ziren XVI. mendean hain oparoak
izan ziren eraikuntza lanak,
eta jadanik hasiak zirenak bukatu
besterik ez ziren egin. Aldi berean,
erlijio ordena asko eta asko,
karmeldarrak, jesuitak, kaputxinoak
eta abar, zabaldu ziren garai
honetan, eta eragin handia
izan zuten arteetan eta kulturan
oro har; barrokoaren hasierako
garai honetakoak dira Euskal
Herriko komentuetako eliza gehienak.
Erlijio ordenek estilo
berezia ekarri zuten, Juan de
Herrerarengandik eta Kontraerreformaren
izpiritutik hartua. Estilo
honetako elizak nabe-bakarrak
dira; gurutze oinak dituzte, kanoi
erdiko gangez estaliak, eta
kupula izan ohi dute gurutzean
eta kaperak alboetan. Oin mota
hori XVIII. mendean eraikitako
tenplu batzuetan ere agertuko
da, nahiz eta, orokorrean, euskal
gotiko edo Berpizkundekoareto eliza (Hallenkirche) ez den
desagertuko. Eraikinaren barne
espazioa antolatzeko modu honekin
batera, ordena erlijiosoek
fatxada lauki-zuzena erabili zuten,
frontoi batez burutua. Euskal
Herrian, barrokoaren hasieran,
Zeraingo Migel Aranburu
frantziskotarrak eraikuntza eredu
bat sortu zuen, bere ordenako
eliza asko egin baitzituen; aipagarrienetako
bat Tolosako San
Frantziskoren Komentukoa
da. Bestalde, XVII. mendearen
azken urteetan hasi ziren erabiltzen
lehen igeltsu lan barrokoak,
apaingarritzat landare gaiak dituztenak.
XVII-XVIII. mendeen artean
beste dinastia batek, Borbondarrak,
hartu zuen Espainiako erregetza.
Borbondarren monarkiak
neutraltasuna eta bakea ekarri
zituen, eta horren ondorioz ekonomia
zuzpertu egin zen; arteetan,
bete-betean garatu zen arkitektura
barrokoa, eta churriguerescoa
zabaldu zen. XVIII.mendearen bigarren hamarralditik
aurrera churriguerescoa bat
dator frantses rococo-arekin, eta
baita Jesusen Lagundiak Italiatik
ekarri zituen forma berriekin ere.
Euskal Herrian lan asko egin zen
urte hauetan, Ameriketako administrazio,
merkataritza eta industria
negozioek ekarri zuten ekonomiaren
loratzeak bultzatuta.
Garai honetako arkitekto garrantzitsuak
izan ziren Carreratarrak,
Beasaingoak, eta Iberotarrak,
azpeitiarrak. Bestalde, orduan
hasi zen (1681) euskal barrokoaren
monumentu nagusiaren
eraikuntza, Loiolako San Ignazioren
basilikarena; beste askoren
eredu izan zen, hala nola
Bilboko Bariko San Nikolas elizarena
eta Tuterako katedraleko
Santa Ana eta Espiritu Santuaren
kaperena. Berniniren dizipulu
zen Carlos Fontanak egin zuen;
elizak ardatza oinean du, kupulaz
burutua da, eta oso apaingarri
oparoak ditu. Barrokoko beste
egitura ohikoak gurutze grekoko
oinak dira, erdian kupula
handi bat duen lauki baten barnean
ezarriak. Badira halaber
euskal gotikoko eliza asko XVII.. ta XVIII. mendeetan aldatu, zabaldu
edo berritu zirenak, hala
nola Gasteizko San Frantzisko,
Corellako San Migel, Lantziegoko
parrokia, eta abar. XVI.. endeko estiloari jarraitzen zioten
eliza batzuk ere egin ziren
garai honetan, Donostiako Santa
Maria adibidez, edota Elgoibar,
Andoain eta Pasai San
Pedroko parrokiak. Nolanahi
dela ere, euskal barrokoko emaitza
interesgarrienak ataurreak eta
dorreak dira. Lehenetan, aipagarria
da Donostiako Santa Mariako
abside ataurre barneratu
rococoa, edota Tolosako Santa
Maria elizakoa, churriguerescoa.
Kanpandorre barrokoak Euskal
Herri osoan eraiki ziren, Ibero
eta Carreratarren ereduen arabera
sarritan; era honetakoak eraiki
ziren gero Errioxan eta Gaztelan
ere. Euskal lurretan gotikoan
jadanik erabiltzen ziren
ataurre gaineko kanpandorreak,fatxadaren gorputzarekin bat datozenak,
badira Elgoibar, Andoain,
Eskoriatza, Bergara, Lesaka,
Portugalete eta abarretan.
Horiek ez bezalakoak dira, mudejar
estiloa baitute, Tuterako
katedraleko dorrea eta Alesbesko
Santa Eufemiakoa, XVII.. ende bukaerakoak biak.
Arkitektura zibilari dagokionez,
garrantzi handia hartu zuen
udaletxeen eraikuntzak, Hego
Euskal Herriko garapen komertzial
eta administratiboari esker.
Udaletxe hauen ezaugarriak
behe solairu arkupeduna eta
solairu nagusiko burdin landuekiko
balkoiak dira. Barnealdea
oso soila izaten da, txikia eta
erdiko patiorik gabea. XVII.. endekoak dira Bergara, Zestoa,
Oiartzun eta abarretakoak, etaXVIII. mendekoak Elgoibar,
Arrasate, Oñati, Bastida, Balmaseda,
Durango eta Iruñekoa.
Asko dira halaber Ameriketan
aberasturiko indianoek, edota
finantza eta burokraziako nobleek,
egin zituzten etxe eta jauregiak.
Bi eratako oinak izaten
dituzte: batetik, patiorik gabea,
erdian zurubi handi bat dela,
Bizkaian eta Gipuzkoan sarrien
ikusten dena, eta erdian patioa
duena, aurrekoarekin batera
Nafarroan eta Araban erabilia.
Fatxadetan Herreraren ondoko
estiloa nagusitzen da; dorretxeetatik
zetozen almenak-eta desagertu,
eta apaingarri barrokoak
agertzen dira armarrien ondoan.Nafarroako Erriberan badira Aragoiko
eragina duten jauregiak,
adreiluzko osagai geometrikoekin,
buruan arku txikiko galeriak
dituztela.
XVI. mendearen azken herena
oso oparoa izan zen euskal eskulturagintzan,Juan Antxieta
eskultore erromanistari esker.
Antxietaren arteak halako arrakasta
izan zuen, non XVII. mende
erdialdea arte nabarmentzenbaita haren eragina, jarraitzaile
asko izan baitzituen; ez ziren
gauza izan ordea manierismoaren
aurka erreakzionatzeko,
Juan Bazcardo izan ezik agian.
Hori izan liteke forma errealistak
?Valladolideko Gregorio Fernándezenak batez ere?, eta baita barroko
churriguerescoa eta rococoa
bera ere, berandu heldu izanaren
arrazoia. Hala, obra handiak
egin nahi izan zirenean,Fernándezengana eta haren jarraitzaileengana
jo zuten aurrena,
eta madrildar artistengana
gero. Gregorio Fernándezen etorrerak
(1624) eragin zuzena izanzuen euskal eskultore manieristengan,
forma barrokoak erabiltzen
hasi baitziren erretauletan
XVII. mendetik aurrera; hala, Nafarroan,
mende bukaeran, oparotasun
handiko erretaula sail
bat agertzen da. XVIII. mende
erdialdean erretaulen dekorazio
barrokoak rococoaren ezaugarriak
beretzen ditu. Euskal Herrira
Madrilen lan egina zen Miguel
de Yrazustak ekarri zuen
rococoa; haren erretaulak eredutzat
hartu zituzten leku askotan.
Berpizkundeko margolaritza
ahitu egin zen XVI. mende
bukaeran, eskola gisa erabat desagertu
zen arte. XVII. mendean,
arkitekturan eta erretaulagintzan
erlijo ordenek fraide diseinatzaileengana
jotzen duten bezala,
margolanak ere kanpoko margolariei
eskatzen zaizkie, Madrilgo
gortekoei gehienetan. Badira halere
margolari euskaldun aipagarri
batzuk: hala, Vicente Berdusán,
Tuterakoa, XVII. mendeko
madrildar eskolan ikasia, eta
Erriberan lantegi bat sortu eta lan
handia egin zuena. Garrantzitsua
izan zen halaber Ignacio Iriarte
azkoitiarra, batez ere koadroen
atzealdeak eta paisajeak
egiten zituena. Herreraren dizipulu
izan zen, eta Murilloren
lankidea.
Erlijio arkitektura Nafarroan (I)
Sorladako basilika barrokoa: San Gregorio Ostiakoa
SORLADAN, LIZARRAKO MERINDADEAN, HERRIA
BEGIPEAN HARTZEN DUEN MENDIXKA GAIN BATEAN,
NAFARROAKO ARKITEKTURA BARROKOAREN
ERAKUSGARRIRIK NABARMENENA DAGO: SAN
GREGORIO OSTIAKOAREN BASILIKAOstiako apezpiku San Gregorioren
gorpuzkinak zeramatzan
zamaria erori eta hil zen lekuan
bertan jasoa omen da basilika,
San Salbatore ermita zaharra
zegoen lekuan, hain zuzen
ere. 1044.ko maitzaren 9an hil
zen San Gregorio, Errioxan predikari
ibili ondoren. XIII. mendean,
argi misteriotsu batzuk zirela
eta, Pedro Ximenez eta Antso
Axkok, Iruñea eta Baionako
apezpikuek, haren hilobia
aurkitu zuten
bertan.Ordukoa behar du lehenbiziko San Gregorio elizak. Santuaren gorpuzkinak, burua izan ezik, kutxa batean gordetzen dira, eta burua, berriz, buru itxuran landutako zilarrezko erlikia ontzi batean. Zilarrezko burua zulatua dago alderik alde, eta elezaharrak dioenez, buruan zehar pasatako urak izurriteak erremediatzen ditu eta eritasunetik sendatzen.
Hori zela eta, Nafarroako eta Nafarroaz kanpoko beste leku askotatik mezulariak bidaltzen ziren
Sorladara miragarrizko ur
hura lortzeko. Dirua eman, eta
uraren egiatasuna frogatzen zuen
agiria jasotzen zuen mezulariak
ordainez. XV. mendez geroko
ohitura da gutxienez. Gero, XVII.. endeko izurriteek uraren eta erlikien
ospea zabaltzen lagundu
zuten.
Basilikaren Ebanjelio aldeko
hormako zati zahar batzuk izan
ezik, ez da elizaren Erdi Aroko
aztarnarik gelditu. 1757-1764 bitartean
egin zen eliza orain ezagutzen
den eran ?habeartea,
ataurrea eta dorrea?, Fray José de
San Juan de la Cruz karmeldarlogroñotarraren proiektuaren arabera, eta José del Castillo piedramilleratar harginaren eta Miguel eta Joan José Albéniz lizarratarren zuzendaritzapean. Igeltsuzko apainduraz Juan José Murga oteizatarra arduratu zen. 1831. urte inguruan, neoklasizismoaren eraginpean, berrikuntzak egin ziren basilikan, baina multzo osoaren oparotasun barrokoaren aldean, ez dira hain ikusgarriak berrikuntza horiek. Elizak habearte bakarra du, zutabeek bereizten dituzten lau ataletan banatuta. Oinarri handi gotorreko zutabe soilak dira, eta erlaitz gotorrei eusten dieten kapitel konposatu bikainak dituzte. Zutabeetan oin harturik, kanoi erdiko gangak estaltzen du habeartea. Sabaia neoklasikoa da, erramu sortez inguraturiko zerua eta aingeruak irudikatzen dituzten freskoez apaindua, baina beste sabai zaharrago bat, barrokoa, ezkutatzen du. Sabai barroko horrekpuntzoi moduko batez egindako
landare itxurako apaindura du.
Elizak gurutze oina du, eta hirusta
itxurako gurutzadura, hiru
barrunbe erdizirkularrez (exedrez)
osatua. Habeartea, funtsean,
gurutzadura ikusgarri horren
sarrera da; izan ere, elizan
dena baitago gurutzaduraren
handitasuna eta joritasuna areagotzera
bideratuta. Gurutzadura
da eliza horretako protagonista
nagusia. Hiru exedra horiek, esfera
laurdeneko gain peraltatuen
bidez, zortzi aldeko danbor ganga
ikusgarri bati eusten diote.
Gangako leiho handietatik berebiziko
argitasuna sartzen da, eta
horrek, habeartearen iluntasuna
dela eta, are gehiago nabarmentzen
du, berez, dekorazio rococo
oparoagatik soilik, nabarmena
den gurutzadura. Era askotako
apaingarri eta erliebe distiratsuen
artean giza irudi batzuk agertzen
dira: San Gregorio Ostiakoa, San
Fermin, San Saturnino eta beste
santu batzuk, Elizako Gurasoaketa Doktoreak, Apostoluak eta
abar. Danborraren oinarrian, bestalde,
erliebe segida bat dago,
zortzi ataletan San Gregorioren
bizitza azaltzen dituena. 1765. urtean
Santiago Zuazo urantziar
urreztatzaileak gurutzadurako
igeltsuzko apaindura oparoa polikromatu
zuen, hondoak zuriz
eta gainak urrez, eta hornidurako
motiboak eta arkitektura elementuen
lerro nagusiak nabarmendu,
rococoaren leuntasuna eta atsegintasuna
areagotzeko.
Kanpoko aldetik ere itxura
sotileko eraikuntza da. Harlanduz
egindako horma gotorrak ditu,
eta kontrahormak Ebanjelio aldean,
eraikuntzaren parterik zaharrenean.
Barruko exedren biribiltasuna
ez da kanpotik nabari,
gorputz poligonal gisa agertzen
baitira, baina barruan bezala,
nabarmena da habeartearen
eta gurutzaduraren arteko aldea,
nahiz eta erlaitzeko irtenuneak,
hormen goiko aldea inguratuz,
batasuna ematen dion multzo
osoari. Kanpoaldean kupula eta
Ebanjelio aldeko ataurrea, ataurrea
batez ere, dira gauzarik nabarmenenak.
Kupulak apaindurak
ditu markoetan eta leihoetan,
eta aldeek eratzen dituzten zortzi
ertz edo kantoietan ere kiribil
itxurako apaingarri handi batzuk
ditu. Ataurrea da basilikaren
lehenbiziko lan barrokoa.
1694. urteko dokumentu batean
aipatzen da lehenengo aldiz.
Abside itxuran landuriko barrunbe
apainduraz josi bat da, eta ia
horma osoa hartzen du. Bi gorputz
ditu, oinarri bikoitz baten
gainean. Oinarriaren goiko aldea
kaxa modukotan banatuta eta
landare kiribilduen itxurako
apainduraz hornituta dago. Horrengainean garaiera desberdineko
bi gorputz ?behekoa handiagoa?
bereizten dira, zutabe salomonikoek
lauki zuzen itxurako
ataletan banatuak. Zutabeek kapitel
konposatuak eta molorrika
hostoen sorta luze bana dute ildaxkan
zehar kiribilduta. Bigarren
gorputzeko alde banatako
kanpoko ertzean, berriz, zutabe
soilak daude zutabe salomonikoen
ordez. Bi gorputzen artean
friso bat dago, landare itxurako
apaingarriez hornitua. Hiruna
kale dituzte, baina beheko
gorputzak beste bi kale ditu albo
banatara, exedraz kanpora. Hostotza
bihurrituez eta irudi geometrikoez
osaturiko apaindura ugariak
estaltzen du ataurre osoa,
baina zenbait ataletan, barrunbearen
goialdean, adibidez,
erabat galdu da azkeneko urteotan.
Harrizko erretaula handi
bezain ikusgarri horren apainduraren
osagarri, giza irudien eskulturak
daude. Beheko gorputzean,
atearen albo banatako horma barrunbeetan
San Pedro eta San
Pablo ageri dira. Bigarren gorputzean,
berriz, erdi-erdian, San
Gregorio Ostiakoa dago, eta alboetan
haren bizitzari buruzko
pasarteak irudikatzen dituztenerliebe bana. Vianako Santa Maria
elizaren barrunbe itxurako
ataurrearen aldaera dela esan
daiteke Sorladako hau, hura Berpizkunde
garaikoa, hau barrokoa.
Izan ere, duen taxu ikusgarria
dela eta, Donostiako Santa
Maria elizaren ataurrearen pare
jartzen da.
Basilikak, bestalde, hiru erretaula
rococo ditu, 1765. urte ingurukoak,
ez oso handiak, exedren
egitura eta apaindura dela
eta. Diseinu liraineko erretaulak
dira, eta urreztaduraren distira eta
dotoretasuna areagotzen duten
harri hondarrezko apaindura finez
hornituta daude. Hirurak
antzekoak dira, baina erdikoa,
handiagoa, are konplexuagoa da.Ebanjelio aldeko erretaula San
Joakini eskainia da; besteak bezala,
Silvestre de Soriak egina da.
Lau zutabe ditu, bi alde bakoitzean,
harri hondarrez apainduta
fusteko ildaxketan eta kapiteletan.
Zutabeek eutsita oskol
ganga, eta, gainean, gailurra daude.
Goi-goian, zerua balitz bezala,
Jesus Haurtxoa eta kerubinak
agertzen dira. San Joakinen irudia
Roberto Michele frantsesak
egina da. Erretaula nagusia, San
Gregorio Ostiakoari eskainia, da
ikusgarriena. Erretaulari eusten
dion beheko zatia paisaje erliebeez
eta hauek ere harri itxurako
apainduraz apainduta dago. Hiru
zutabe ditu alde bakoitzean, harri
itxurako apaindura ugarizhornituta. Atzealdetik irekita
dago, eta pasabide bat dago barruko
gelatxoraino, santuaren
erlikiak gurtu ahal izateko.
Atikoaren gainean, zerua balitz
bezala, kerubinak eta Aita Betierekoa
daude irudikatuta. Erretaularen
dekorazio distiratsuak diseinuaren
fintasuna eta arkitektura
nabarmentzen ditu. San Gregorioren
irudiaz gainera, beste bi
ditu albo banatan; haren ikasle
eta jarraitzaile Domingo de la
Calzada eta San Juan de Ortega
dira. Horiek ere Roberto Michelek
eginak dira. Epistola aldeko
erretaula San Isidrori eskania da.
Bai itxuran, bai dekorazioan, San
Joakinen erretaularen oso antzekoa
da.
Erlijio arkitektura Nafarroan (II)
Atal honetan Lizarrako merindadeko
erlijio arkitektura
barrokoa aztertuko da lehenbizi,
estilo berria bertatik joan baitzen
hedatzen Nafarroa guztian
zehar; horren ondoren landuko
dira Tuterako merindadeko erlijio
eraikuntza barroko nagusiak.
Hiruzpalau hamarraldi lehenago
zenbait obrari ekin bazioten
ere, 1688. urtea izan zen abiapuntua
estilo honetako lan garrantzitsuei
dagokienez; izan ere,
urte horretan hasi ziren Lizarrako
Kontzepzionista Errekoletoen eliza
egiten, Santiago Raon arkitektoaren
gidaritzapean. Eraikuntza
hauen oparotasun aroa XVII.. ende bukaeraren eta XVIII.. ende hasieraren artean gertatu
zen.
Epe horretan arkitektura aberatsa
eta ikusgarria izango da,
edergarri bikainez hornitua. Estilo
horren lehen adibideak Iratxeko
monasterioan dagoen San
Veremundoren kapera eta Lizarrako
San Pedro Ruako elizan
dagoen San Andresena izan daitezke.
Garai hauetan berrikuntza asko
egin ziren Urantziako Santa
Maria parrokian, behin betiko
itxura emango ziotenak. Alboetako
kaperaz osaturiko nabe zabala
du eta kupula handi batez
estaliriko eliz gurutzea, guztia ereedergarri txukunez betea. Geroago,
rococo estiloa agertu zenean,
eraberritze lanak egin ziren eta
girola berritu zen.
Merindade honetan azpimatzekoak
diren beste elizak Lukingoa,
Desoiokoa eta, batez ere, Vianan
dagoen San Pedrokoa dira.
Lizarrako arkitektura barrokoan
aipatzekoak dira, bestalde,
herri inguruko muino eta
mendixketan kokaturik aurkitzen
diren hainbat ermita eta baseliza.
Esanguratsuak dira Azkonan
dagoen Mendigañakoa; Arronitzen
dagoen Mendiakoa; edota
Lukinen dauden Erremedioetakoa
eta Milagrokoa.
Eliza hauetako batzuek,
kanpoaldean eraikitako dorreak
dituzte, Errioxako eragina agertzen
dutenak. Prisma egituraz
eginak dira, garaiera nabarmenekoak
dute eta puntu erdiko arkuz
osaturiko kanpandorre oktogonala
dute; honen gainean kupula
dago eta haren buruan linterna.
Mota honetakoak dira
Aguilar de Kodesen, Desoion,
Deikaztelun eta El Buston daudenak.
Beste zenbait Lizarrako erriberaren
inguruan daude; adreiluz
eginak dira eta ez zaie hain argi
ikusten aipatu den Errioxako eragina.
Hauek azpimarra daitezke:
Andosillakoa, Carcarkoa eta SanAdriangoa; azken hori, nahiz eta
txikia izan, aipagarria da Nafarroako
rococo estiloaren agergarri
delako.Erriberriko merindadean
eraikuntza barrokoek ez dute
horrenbesterainoko garrantzirik.
Aipatzekoa da, nolanahi ere, Tafallako
Kaputxinoen komentua,
1658. urtean jasoa. Tafallan bertan
Kontzepzionista Errekoletoen
komentua dago; honen eraikuntza
lanak Domingo de Aguirrek
hasi zituen 1674. urtean. Oker
handirik gabe esan daiteke Tafallako
monumenturik ederrenetakoa
dela, harlanduzko fatxada
ezin ederrago bati esker.
Erriberriko Antonianoen
komentua ere monasterio barroko
handia da, lehendik zegoen
Erdi Aroko eliza osatu ondoren
sortua. Erriberriko hiri barnean
aurkitzen den San Frantzisko
komentua 1749. urtean hasi ziren
eraikitzen, hain zuzen ere,
hutsik zegoen orube batean eliza
berria, klaustroa eta gainontzeko
parteak eraiki zirela.
Geroago hasi ziren, 1773. urtetik
aurrera, alegia, Marcillako Agustindarren
komentua jasotzen.
Aurreko mendeetan eginak
zeuden eliza hauetan ere berrikuntzak
burutu ziren estilo
barrokoan: Erriberriko San Pedrori
eliz gurutze zabala eta kapera
nagusia erantsi zitzaizkion
XVIII. mendearen hasieran.
Tafallako Santa Maria parrokiaren
barnealdea eraberritu egin
zen, zati berri bat eta korua erantsiz.
Gainera, kanpoko aldean fatxada
barroko handia itxuratu
zuten.Mendigorriako San Pedro
parrokian ere antzeko lana burutu
zuten: nabeari zati bat erantsi
zioten eta kanpoan fatxada eraberritu
eta dorre bat ipini. Fatxada
hau merindade honetako ederrenetarikoa
da, eta Nafarroan
zehar dauden guztien artean ere
aipagarria. Lanak burutzeko, besteak
beste, Juan Antonio de Uzcudun,
Pedro eta Lorenzo de
Machiandarena, Felipe de Ugalde
eta Fermín Tapia hargin tolosarrak
aritu ziren, euren lanari
rococo kutsua eman ziotelarik.Badira, bestalde, merindadearen
esparruan egonda ere herrietatik
at duten zenbait ermita.
Horien artean Milagron Patrozinioko
ermita dago, adreiluz
egina eta dorre ederrak dituena.
Pedro de Aguirre eraikuntza maisuak
oin oktogonalez egin zuen.
Artaxonan Jerusalemgo
Ama Birjinaren ermita dago,
XVIII. mende hasieran estilo barrokoan
berritua, garai hartako
komentuak egiteko estiloari segituz.
Gurutze latinoko oina
eman zioten, bost zatitan banatua,
eta estalkitzat kanoi erdiko
ganga dauka, luneto batez osatua,
eliz gurutzean izan ezik, han
hain zuzen esfera erdiko kupula
baitu estalkia, gainean linterna
bat duela.
Tuterako merindadean estilo
barrokoak XVII. mendeko bigarren
partetik aurrera hartuko
du indarra, batez ere. Corellako
Arrosario eliza, 1657. urtean
eraikitzen hasi zirena da horren
erakusgarri. Aro bertsukoa da
Arguedasko San Esteban parrokian
egindako sakristia eta
herri horretako Nuestra Señora
del Yugoko ermitaren eliz gurutzea.
Tuterako moja domingotarren
elizan egindako berriztapena
ere ordukoa da, hala nola
Alesbesko Virgen del Portalelizarena. Cascanteko Nuestra
Señora del Romero basilika
1684. urtetik aurrera eraiki zen;
hiru zatitan banaturiko hiru nabe
ditu, puntu erdiko arkuz bereiziak;
hormaren ostikoen artean
alboko kaperak dauzka, hala
nola eliz gurutzea, bi zatiko presbiterioa
eta behe korua.
XVII. mende bukaera aldean
ere Nafarroako erriberan eginiko
bi dorrerik garrantzitsuenak daude,
Tuterako katedralarena eta
Alesbesko Santa Eufemia elizarena.
Adreiluz eta harriz egindako
eraikin hauek elkarren antzekoak
dira eta, biek ere, badute
nolabaiteko mudejar kutsua.
Hurrengo mendearen hasieran
barrokoak are eta indar handiagoahartzen du merindade honetan,
eta horren agergarri da Corellako
San Migel eliza, Erdi
Aroko tenplua izanik 1696. urtetik
1721. urtea artean berrikuntza
barroko handiak egin baitzizkioten.
Esandako epe horren
hasieran egin zuten gaur egun
dagoen sakristia. Elizak hiru nabe
ditu, eliz gurutzea eta kapera
nagusi pentagonala.
Lehen ere esan da Corellako
Arrosarioko Andre Maria parrokia
noiz egin zuten, hala ere
1732. urtean kupula bigarren aldiz
erori egin zela eta, beste berrikuntza
bat izan zuen eta, ondorioz,
itxura barrokoa areagotu
egin zioten bai egiturari, bai edergarriei
dagokienez. Lan hauek
Alonso de Marzalen gidaritzapean
burutu ziren.
Corellako Araceli Ama Birjinaren
komentuak bost zatiko
nabea du, eliz gurutzea, presbiterio
zuzena eta albo kaperak.
Nabea kanoi erdiko gangaz dago
estalia, eta eliz gurutzeak danbor
itxurako kupula du.
Corellako Enkarnazio komentua
gaur egun erlijio gaiezko
arte museo bihurturik dago. Bere
eliza barrokoak gurutze latinoko
oina du, lau zatitan banaturikonabe batekin, horietako bi koruak
betetzen dituela. Eliz gurutzearen
ganga esfera erdikoa da,
eta gainontzeko parteak kanoi
erdiko gangez daude estalita.
Ezin aipatu gabe utzi Tuterako
katedral zaharrean XVIII.. endeko lehen partean eginiko
bi kapera barroko ezin ederragoak:
Santa Anarena eta Espiritu
Santuarena, alegia.
Barroko berantiarrean, Tuteran
bertan, hiru eraikin azpimarratu
behar dira: San Jorje parrokia,
jesuitek egina eta 1749.. rtean eraberritua. Enseñanzako
elizari buruz esan beharra
dago ederra izateaz gainera, ez
duela barrokoa ez den parte
bakar bat ere. Kaputxinoen eliza,
azkenik, 1753. urtean bukatu
zuten.
Orain arte ikusi den oparotasuna
ez da aurkitzen Iruñeko
merindadean. Nolanahi ere hiriburuko
katedralak zuen fatxada
nagusi erromanikoa XVIII. mendean
aldatu zuten. Horren ordez
1783. urtetik 1800. urtea arte Ventura
Rodríguezek eginiko proiektuari
jarraituz, Santos de Ochandategui
arkitektoaren gidaritzapean
lan barroko berantiarra
burutu zuten.Badira, gainera, bi elizen barnean
eginiko beste hainbeste
kapera: San Zernin elizako Virgen
del Caminorena, bata,
1758. urtetik aurrera egina, Juan
Miguel de Goyeneta eta Fernando
Díaz Jáureguiren gidaritzapean.
Eta bestea, San Lorentzoko
elizan, San Ferminen kapera
da, aurrekoaren antzekoa
egiturari dagokionez.
Arkitektura zibila Nafarroan (I)
Arkitektura zibilak interes
handia du Nafarroako barrokoan.
Jauregi barrokoek Berpizkundeko
eskemari jarraitu zioten:
behealde astuna, solairu bat
edo bi, eta goialdea zurezko erlaitz
landuez burutua. Nafarroako
leku batetik bestera ikusten diren
aldeak inguruneak berak eta
eraikuntza ekaiek emanak dira:
Erriberako jauregiak adreiluzkoak
izan ohi dira, iparraldeko haranetakoak
harlanduzkoak, eta erdialdeko
Nafarroakoak bietarikoak.
Jauregiok oro har nahiko soilaizaten dute kanpoaldea; badira
ordea apaingarri askoko batzuk,
hala nola Iruñeko udaletxearen
fatxada. Barnean zurubi bikainak
izaten dituzte, batzuetan oso egitura
konplexukoak, Tuterako
Huarteko markesen jauregikoa
adibidez. Bikainak dira Corellako
La Casa de las Cadenas etxea, Sansol,
Viana eta Alesbesko jauregiak,
eta Iturraldea, Reparazea eta Arizkuneneakoak
Baztanen. Urbanismoari
dagokionez, XVII-XVIII.. endeetan ez zen proiektu handirik
ia batere egin; aipagarrienakTuterako Foruen plaza, XVII.. endearen bukaeran eraikia, eta
Corellakoaren zabalkundea dira.
XVIII. mendean etxegintzak
indar handia hartu zuen Iruñean;
areago, mende hori izan
zen hiriaren historia artistikoko
aldi emankorrena. Mugimendu
honek aldaketa ekonomiko garrantzitsuak
adierazten ditu. Caro
Barojaren iritziz, hauek dira aldaketa
horien arrazoiak: finantza,
industria eta komertzioaren alorrean
diharduen goi mailako
burgesia baten finkatzea; burgesia
horrekin badute zerikusia
Ameriketan diharduten negozio
gizonek, bai baitira Nafarroan
Ameriketatik heldutako aberastasunak;
badira halaber arma gizonaketa majistratuak ere, Estatuarentzat
lan egiten duten gizon
ahaltsuak. Jende horrek eraikiko
ditu jauregi eta etxe nobleak: jauregiak,
alde batetik, kategoria
zahar baten adierazpen dira, Erdi
Arotik datozen leinu eta bandoena;
aldi berean, zentzu modernoago
batean, kategoria ekonomikoa
ere islatzen dute, eta errege
absolutuaren grazia, diruaz
lortua. Nolanahi dela ere, hiriko
nagusitasuna non dagoen adierazteko
modua da jauregia.
Barrokoaren garaiko jauregien
eredua eta kokagunea urbanismo
lege zehatzen arabera antolatuak
dira. Ez dira eraikin bakartuak
gertatzen, aitzitik, hiriaren
kontzeptuaren beraren sortzaile
dira. Zergatik ez dakigula, Zapateria
kalean daude Iruñeko jauregi,
etxe eta armarri ederrenak;
45, 47, 49 eta 54 zenbakietan ere
badira nobleziako armarriak.
Arkitekturaren ikuspuntutik 40.. enbakia duen etxea nabarmentzen
da. Hiru solairu ditu: beheko
solairuan, arku bana du alboetan,
eta bi ate lauki-zuzen
erdian, gainean moldura dutenak;
lehen solairuak lau husgune
ditu, eta bi balkoi, burdin landu
ederrekin; bigarrenean laubalkoi daude, harrizko erlaitz
apaingarridun batek burututa;
hirugarren solairuan, teilatuko
erlaitzaren azpian, lau leiho daude,
lauki formakoak. Bada beste
jauregi eder bat ere, Navarrorena,
Zapateria kalean, 50. zenbakian.
Juan Navarrok eraikiarazi
zuen; negozio gizon garrantzizkoa
zen, Indietako komertzioarekin
aberastua. Jauregi hori ere
barrokoa da; erdian ate handi bat
du, oso oparo apaindua. Fatxadaren
alboetan ate txiki bana
dago, eta haien gainean moldura
bat; lehen solairuan bost husgune
daude, eta hiru balkoi; bigarrenean,
bost husgune,
balkoiak denak. Erlaitz batek
burutzen du etxearen goialdea.
Etxe hau egin zuen
artista ezezaguna
da, baina Iruñeko
besteeraikuntza batzuetan ere antzematen
da haren estiloa.
Guendulaingo kondearen jauregia
da (Zapateria 53) Iruñeko
klasikoenetako bat. Fatxadan ez
du apaingarririk ia; ate nagusiaren
gainean titulua duen armarri
bat ageri da. Jauregiaren barnean
karroza eder bat dago, rococo estilokoa.
Kale Nagusian ere badira jauregi
ederrak: hala, 2. zenbakian,
Kondestableen Jauregia dago,
Apezpikutegi eta Udaletxe izan
zena, egun Arteen Adiskideen
egoitza; 31. zenbakian, Redindarren
antzinako jauregia, XVII.. ende erdialdean zaharberritua;
fatxadan armarri handi bat du,
Galiziako gobernari eta Siziliako
erregeorde izan zen Martín Redini
eskainia. Kale Nagusiko jauregi
garrantzitsuena ordea, Iruñeko
barrokoaren erakusgarri nabarmenena,
Ezpeletakoa da: fatxada
izan ezik, barnealdea ereoparotasun izugarriaz apaindua
du; fatxadan gainera, atearen
gainean, gerrako irudiak dituzten
erliebeak daude, eta horien gainean
lehoi bat ageri duen armarria.
Beheko partea harrizkoa da,
eta adreiluzkoa goikoa, burdin
lana handia dela. Atarian zurubi
bikoitz eder bat dago, eta, barrurago,
oin koadroko patioa. Aipagarri
dira halaber Carmen kaleko
Rozalejo markesaren jauregia,
XVIII. mendearen hasierakoa,
eta, Estafeta kalean, Goyeneche
eta Iturbide jauregiak.
Baina XVIII. mendeko eraikin
garrantzizkoena Udaletxea da,
goian aipaturiko garai honetako
goraldiaren adierazpide garbia.
Antzinako Udaletxea, 1423aneraikia, zeharo hondatua zegoen
XVIII. mende erdialdean, eta
gaurkoa eraikitzea erabaki zen.
1775ean hasi ziren lanak, fatxadatik,
José de Zay y Lordaren
planoen arabera; azken planoak
Juan Lorenzo Catalánek egin zituen.
1952an osorik berritu zen,
fatxada izan ezik; fatxada barrokoa
da bete-betean, kontraste askokoa, ausarki nahasten
baititu arkitektura eta eskultura.
Hiru solairu ditu, eta frontoi batek
burutzen du. Beheko solairua
doriarra da, erdian atea du,
puntu erdikoa, eta alboetan zuhurtasunaren
eta zuzentasunaren
irudi alegorikoak, gobernamendu
egokiaren sinbolo gisa. Erdiko
gorputza joniarra da, eta korintotarragoikoa. Goi-goian hiruki
formako frontoi bat dago; haren
gainean, Herkuleren irudi alegorikoa,
fundatzailearena; Famarena,
klarina jotzen, hiriaren gloriari
kantatzen diola; eta Iruñeko
eta Nafarroako armarriak, lehoiek
eutsirik.
Barrokoak dira halaber lau iturri
eder: Beneficiencia, Recoletas,
Santa Cecilia eta Concejokoak,garai hartako artista handi batek,
Luis Paret madrildarrak, 1788an
diseinatuak lauak.
Iruñetik kanpo, erruz dira jauregi
eta jauretxeak Nafarroan;
gehiago, jakina, hiri handietan,
hala nola Lizarran eta Tuteran.
Baina txikiagoetan ere badira
eraikin bikainak, batez ere iraganean
garrantzia izan dute herrietan,
Vianan eta Corellan esate
baterako. Corellan etxe noble
asko dago, XVI, XVII, XVIII eta
XIX. mendeetakoak; Erriberako
multzo urbano nagusietako bat
osatzen dute. Ebro ibaiaren alde
honetako eraikuntzen ezaugarriak
dituzte; bi edo hiru solairuko
etxeak dira, goialdean galeria
bat dutenak, adreiluz eginak,
eta mentsula gaineko erlaitz
egurrezkoez babestuak. Orobat
ere, aipagarria da herri honetako
armarri ugaritasuna: gehienak
barrokoak dira, harrizkoak edota
alabastrozkoak. Jauregi barroko
aipagarrienak Virto de
Veraren etxea, XVIII. mendearen
hasierakoa, Foruen Plazan dagoena,
eta La Casa de las Cadenas,
1700-1710 urteetan egina,
dira.
Arkitektura zibila Nafarroan (II)
Nafarroako hiri eta herri askotan
daude arkitektura
erakusgarri barrokoak; jauregiak
edo etxe nobleak dira gehienak,
baina eraikin publikoak ere badira:
plazak, udaletxeak? Bestalde,
nafar etxeetan ikusten diren
armarri gehienak ere barrokoak
dira. Nafarroako eraikuntza barroko
guztien berri ematea ezinezkoa
dela-eta, nagusietako
batzuk, Tutera, Viana, Lizarra eta
Tafallakoak, aipatuko ditugu.
Tuteran, Foruen plaza da barrokoaren
agerpide interesgarriena.
Erdi Aroko hiritik kanpo
dago, Queiles ibaiaren ondoan.
Izen desberdinak izan ditu: Zezen
plaza, Berria, Errege plaza
?frantses konkistaren garaian?,
Konstituzioarena, Fernando
VII.arena, eta, azkenik, 1893an,
gaur duen izena eman zioten,
Foruen plaza. Hasierako eraikuntza
berriturik dago gaur egun;
1688-1691 urteetan diseinatu zenlehen proiektua. Helburua jaiak eta zezenketak egiteko leku handi bat eraikitzea zuen. Horretarako, Queiles ibaiaren ibilbidea estali behar izan zen, eta Ospitaleko elizaren fatxada eta hainbat etxe zaharberritu; etxe berriak ere eraiki ziren, multzo uniformea lortu ahal izateko. Plazaren oina gutxi gorabehera lauki-zuzena da, eta bost kalek dute bertan sarrera, modu asimetrikoan.
Arku handiak zituzten plazako sarreran, baina horietako hiru ?Yanguas y Miranda, Hugarte eta Gaztambidekoak? desagertuak dira egun. Modu horretan, espazio erdi itxi bat sortu zuten, Espainian garai hartan eredu ziren bi plaza motaren artekoa: Madrilgo Plaza Nagusiarena zen bat (1611) eta Kordobako Correderarena bestea (1687). Kordobakoaren
eredua zabaldu zen
XVIII. mendean, hots, espainiar
plaza barrokoa, arkuez erabat
itxia. Foruen plazako etxeek lau
solairu dituzte, husgune leihoburudunekin;
behe solairua arkupeduna
zen, arkitrabeekin, baina
egun desagertua da; bigarreneta hirugarren solairuan balkoi luzeak zeuden, jaietan ikusle asko bildu ahal izateko, gai geometriko soilez apainduak. Multzoa oso uniformea izanik, Erlojuaren etxea bakarrik nabarmentzen da, plazako mendebaleko partearen erdian. Fatxada laukizuzena du, handia, hiru solairurekin; behekoa harrizkoa da, eta sarrera gisa hiru arku ditu, zabalagoa erdikoa; goiko bi solairuek husgune lauki-zuzenak dituzte, pilare laukituez inguratuak. Bigarren solairuko balkoien artean armarri barrokoak daude: herriko armak ageri dituzte, landareez apaindutako koroa batez inguratuak; apaingarri hori hirugarren solairuan agertzen da berriz ere.
Puntu erdiko arkuez osaturiko galeria luze batek burutzen du eraikuntza, eta, azkenik, egurrezko erlaitz bat dago, haurrekiko mentsulez eutsia. Etxea kanpotik estaltzen duen pintura eranskin neoklasikoa da, XIX.. endekoa. Plazan berriztatzeasko egin da: 1966 eta 1971 artean
harrizko eta zeramikazko
armarriak erantsi zitzaizkion, inguruko
merindadeetatik eta etxe
nobleetatik ekarrita; horietako
batzuk oso ederrak dira, barrokoak,
XVIII. mendekoak. Bestalde,
fatxadak apaintzen dituzten
zeramika guztiak, Goya margolariaren
gaiak agertzen dituztenak, Anselmo Jiménez tuterarrarenak
dira.
Vianako monumentu barroko
garrantzitsuena Udaletxea da.
Foruen plazan dago; plaza hori,
hiriko monumentu multzo nagusia
da. Udaletxea mendebaleko
partean dago, Santa Maria elizaren
ondoan. Juan de Raon frantses
arkitektoak eraiki zuen. XVII.. endea arte Vianako Udalak ez
zuen egoitza berezirik izan baina.
1675ean hartu zen etxea egiteko
erabakia, eta berehala hasi
ziren lanak; arazo asko izan ziren
ordea, 1684an Raoni deitu
zioten arte. Hark berriz hasi zituen
lanak, 1686an, eta 1688an
bukatu zituzten. Harlanduzko
eraikuntza zabala da, bi solairu
besterik ez dituena. Fatxadaren
estiloa barroko klasizista da.
Behe solairuan arkupeak ditu,
puntu erdiko zazpi arkuz osatuak;
goikoan lau husgune lauki-zuzen
daude, beheko arkuekin
bat datozenak. Zazpi husgune
horiek hiru partetan daudebanatuta, erdikoa da zabalena,
osotasunaren ardatza azpimarratzen
duela: bi leiho hartzen dituen
balkoi bat, hiru hartzen dituen
bat eta biko beste bat. Fatxada
pilare laukituz hornitua dago,
beheko arkuen eta goiko
balkoien artean tartekaturik. Kapitel
toscanarrak dituzte denek,
baina behekoen fusteak lauak
dira, eta ildodunak goikoak. Era
horretan, ondo bereiziak geratzen
dira beheko eta goiko gorputza;
gainera, leihoak apaingarriez
inguraturik daude. Fatxadaren
erremate gisa espainiar monarkiaren
armarri arranditsu bat
dago, hiriaren armak ere ageri
dituena, harrizkoa, Francisco Javier
Collek 1767an berritua. Azkenik,
eraikuntzaren bi alboetan
adreiluzko bi dorre daude, puntu
erdiko arku bana ?itsuak gaur
egun? eta harrizko barandarekin,
arkuek gainean leiho biribil bana
dutela.
XVII. eta XVIII. mendeak izan
ziren Vianan oparoenak, nekazaritzaren
aurreramenduaren eta
klase nobleen eraginari esker;
hala, garai horretan eraiki ziren,
Udaletxeaz gainera, hiriko eraikin
zibil nagusiak. Haien egile
izan ziren Vianara bizitzera joandako
hainbat arkitekto familia,
González de Saseta, Munilla eta
Raon familiak. Jauretxe asko eraiki
ziren, baina denek zituzten nekazari
giroko gizarte bateko
etxeei zegozkien osagaiak: ukuiluak,sotoak, biltegiak. Fatxadek hiru solairu izan ohi dituzte, harlanduzkoa lehena eta gainerakoak adreiluzkoak; azkenak, batzuetan, galeria arkuduna osatzen du. Sarritan, fatxadaren espazioa pilastrek mugatzen dute; sarrera atari asko ez daude fatxadaren erdian, alboratuak baizik; husguneak puntu erdikoak izaten dira edo ateburudunak; goiko leihoak modu erregularrean banatuak izaten dira, eta burdin landuzko balkoiak izaten dituzte.
Etxe gehienetan armarri handiakageri dira, barrokoak ia denak, baita rococoak ere. Atari handi baten ondoren, zurubia ageri da, kupula batek burutua; beheko solairua zerbitzarien egoitza izaten zen.
Etxe nobleak daude San Pedro Ruan (Navarro Villoslada). 2.. enbakian, Múzquiz-Aldunatetarren etxea dago; XVIII. mendeko bigarren erdikoa da, eta harlandu eta adreiluz egina da. Bigarren solairua da ederrena: arku apaldukobi husgune ditu, burdin landu ederreko balkoiekin. Fatxadaren apaingarri gisa Aldunatetarren armarri rococoa ageri da.
Lizarra da, arteari dagokionez, Nafarroako hiri eder eta aberatsenetako bat; Erdi Aroko hiria da, eta orduko egitura gorde du oro har. Lizarran dago Nafarroako eraikuntza zibil erromaniko bakarra, Nafarroako Erregeen Jauregia.
Beste garaietako monumentuak ere badira ordea, eta jauregi barrokoak asko dira. Hala, Erregeen Jauregiaren kale bereandago, Ruan, antzinako Udaletxearen
jauregia, Epaitegia egun;
XVIII. mendeko eraikin bikaina
da, bi solairu eta sabaipekoa,
harlanduz egina, hiru armarri,
barrokoak horiek ere, dituela fatxadan.
Kale berean dago Gobernariaren
jauregia, oso handia hori
ere: beheko partea harlanduzkoa
du, eta goiko bi solairuak adreiluzkoak;
hiru armarri ditu, horietako
bat 1613ko datarekin. Kale
Nagusian dago Ruiz de Aldatarren
jauregia, XVII. mendekoa:
harlanduzko hiru solairu ditu, eta
zurubi bikain bat, petxinen gaineko
kupula batez estalia. Kale
horretan ere badira beste jauregi
eta etxe armarridunak; baita Foruen
plazan ere: bi jauregi, bakoitza
bere armarri barrokoarekin.
Azkenik, Tafallan bada jauregi
eder bat, Feriako markesarena.
XVIII. mende bukaeran eraikia
da, eredu neoklasikoen arabera;
baina zurubia barrokoa du,
XVIII. mendekoa, oin koadro eta
estalki lauarekin. Armarria rococoa
da.
Erlijio arkitektura Araban
Nekez aurki daiteke Araban
goitik behera barrokoa den
eraikuntzarik. Horrek ez du esan
nahi, ordea, garai hartako arkitektura
urria denik, eliza aski zegoela
baizik, eta orduko erlijio arkitektura
beste eliza batzuk osatzera,
apaintzera edo hornitzera
mugatu zela. Hainbat eliz ataletan
azaltzen da, beraz, Arabako
erlijio arkitektura barrokoa: dorreak,
kanpai hormak, fatxadak,ataurreak eta abar. Hona hemen
arabar barrokoaren erakusgarri
nagusiak:
Agurainen aipagarria da San
Joan parrokiaren ataurrea, Arabako
Lautadako bikainenetako
bat. 1750. urtean egin zuen herriko
bertako hargin batek, Juan
de Iduyak, Ignacio Ibero arkitektoaren
diseinuaren arabera.
Arespalditzan Arabako barrokoaren
erakusgarri bikaina
dago: Andre Mariaren Jasokunde
eliza, udaletxe ere badena.
Izan ere, eraikuntza zibila ematen
du, eliza baino gehiago. Erdiko
gorputzak (udaletxearen
egoitza) hiru solairu ditu, oin
karratuko eta lau solairuko bi
dorre gotorren artean. Erdiko
gorputzaren beheko solairuak,
elizarako sarbide denak, puntu
erdiko hiru arku ditu.hurrengoak. Hirugarren atalak
leihoak ditu, eta leiho gainean,
frontoia eta bola banaz hornituriko
pinakuluak. Laugarren atalak
kanpai zulo luzangak ditu,
eta zutabeak hormaren kontra
itsatsita. Kupulak, berriz, bolak
ditu apaingarri. Hegoaldean fatxada
bikaina du, puntu erdiko
arkupe handi batean barrenduta,
hormaren kontra dauden zutabe
doriarren artean. Ataurrea
XVII. mendearen erdialdekoa da,
eta Herreraren lanen antzeko
estilo soilekoa. Bi gorputz etagailurra ditu, eta zutabez bereizita
dauden atalez osaturiko erretaula
baten gisa dago antolatuta.
Beheko gorputz edo sarrerak bi
ate ditu, eta zutabe joniarrak, eta
goikoak eta gailurrak, berriz,
zutabe korintotarrak.
Biasterin, aipagarriak dira San
Joan Bataiatzailearen elizako kapera
eta sakristia. Pilarko Andre
Mariaren kapera 1732-1740 bitartean
eraiki zen Juan Bautista Arbaiza
abadiñotar arkitektoaren
zuzendaritzapean. Zortzi aldeko
oina du, eta bi solairu. Ataurrea
puntu erdiko arku handi batek
inguratua eta hartan barrendua
dago. Zutabe korintotarrak ditu,
eta kapitel kiribilak eta erliebe erdizirkular
bat ataburuaren gainean. Sakristia Berria XVIII. mendearen
hasieran eraiki zen, Ortuño
de Zárraga harginaren zuzendaritzapean.
Oin karratua du,
eta kasetoiz apainduriko kupula
estalkia.
Eltziegon aipagarria da Andre
Maria Plazako elizaren ataurrea,
XVIII. mendearen erdialdean
eraikia. Gingil anitzeko arku bat
da, puntu erdiko beste arku batean
sartuta, biak molduradunak.
Ate gainean frontoia du, kapitel
kiribilez apaindua albo banatan,
eta erdian leiho biribila duela.
Gasteizen, San Antonio elizaren
fatxada da aipagarriena. Barrokoaren
lehen aldiaren erakusgarri
bikaina da, Juan Vélez de
la Huerta eta Pedro Vélez de la
Huerta aita-semeen zuzendaritzapean
(1611-1617 ing.) egin zena.
Trasmiera (Kantabria) aldekoak
ziren Huertatarrak, Escorial monasterioko
obren buru izan zen
Herrera arkitektoaren herri berekoak,
alegia, haren eraginpean
hazi eta ikasiak. Estiloari dagokionez,
agerian du Kontraerreformaren
zurruntasun formala ?lautasuna
eta lerro zuzenak?, lehenengo
gorputzeko hiru arkuek
eta bigarren gorputzeko frontoierdizirkularrak eta hormako sarguneak
?San Frantzisko Asiskoaren
eta San Antonio Paduakoaren
irudiekin? nolabait
leuntzen diotena. Hirugarren
gorputza leiho handi baten eta
albo armarrien bidez dago egituratuta.
Armarriak, bata Arabakoa
da, eta bestea Gebaratarrena.
Fatxadaren hiru gorputzak
azpian hartzen dituen frontoia
du. Eliz barruak, bestalde, gurutze
oina du, kupula gurutzaduran,
eta kaperak alboetan.
Gasteizen bertan, aipagarriak
dira San Prudentzio apaizgaitegia
(Lorenzo de Jordánez, 1638tik
aurrera), Santa Maria katedral zaharreko
Kristo Santua kapera
(XVII. mendearen azken herenaldia),
eta San Pedro parrokiako
dorre oktogonala, puntu erdiko
leihoak eta leihoen gainean okuluak
dituena.
Gaunan aipagarria da San Bitor
ermita, 1629. urte inguruan
Juan Berdes harginak beste eraikuntza
zaharrago baten gainean
jaso zuena. Mende bat geroago,
Juan de Iduyak San Esteban elizaren
ataria egin zuen Gaunan
bertan. Puntu erdiko arku sailbikoitza du aipagarriena. Eliza
hori gotikoa zen berez, baina
XVIII. mendearen erdialdean
Aguraingo Mateo de Aguirre harginak
berregin zuen. Hala ere,
atal gotiko batzuk gorde ditu,
absidea, esate baterako.
Oion herriko Andre Maria elizak
bi gorputzeko dorre bikaina
du. Behekoak lauki itxurako oina
du. Handia bezain gotorra da zati
hori, eta ia ez du apaingarririk,
ertzeko zutabe doriarrak eta leihobatzuk izan ezik. Goiko gorputza,
zortzi aldekoa, txikiagoa
da. Terraza eta burdinazko baranda
baten bidez bereizten da
beheko gorputzetik. Ertzetan zutabe
ildaxkatuak ditu, kapitel
korintotarrekin. Aldeetan kanpai
zuloak ditu, puntu erdiko arkuak
frontoiarekin; frontoiak etenda
daude erpinean, eta etenduran
okulu bana dute. Kupularen gainean
bolaz hornituriko pinakuluak
ditu.
Urabaingo elizaren fatxada
ere barrokoa da, 1743. urte ingurukoa,
Gregorio de Aguirrek
eraikia. Ez dago oso landuta, eta
Gasteizko San Antonio elizaren
fatxada baino mende bat geroago
eraikia izan arren, haren soiltasun
bera edo are handiagoa ere
nabari zaio. Hori, dena den, ez
da harrigarria, estetika aldaketekiko
uzkur izaten baitziren herrietan.
Bi gorputz ditu soilik:
behekoak bi arku zabal ditu, eta
goikoak bi kanpai zulo, kanpai
eta guzti. Bi gorputzek lerro zuzen
bat, moldura soil bat, daukate
erremate gisa.Arabako erlijio arkitektura barrokoaren
erakusgarrien artean,
aipagarriak dira, besteak beste,
Arrietako Santiago parrokia
(1261-1759); Baños edo Mainuetako
Andre Maria Antiguaren
parrokiako ataurrea; Imiruriko
Andre Maria Burgondoko
ermitako kanpai horma (XVI.. .); Ilarduiako parrokiako ataurrea
(José de Iloro, 1750); Labrazako
San Migel parrokia; Mendarozketako
Andre Maria Sortzez
Garbiaren kapera, eta Nabaridasko
parrokiako ataurrea
(Felipe de Aguirre, 1753-1758).
Arkitektura zibila Araban
Arabako arkitektura barrokoa
oparoa da, erlijiosoa nahiz
zibila. Arabako Lautadan, Gasteiz
eta bere ingurua da eremu aberatsena;
Zalduondon eta Zurbaon
ere badira jauregi interesgarriak.
Errioxan, Bastidako Udaletxea
nabarmentzen da, eta beste zenbait
lekutan ere badira jauretxe
ederrak.
XVI. mendearen bukaeratik
aurrera Gasteizko noblezia hiriko
administrazioan karguak nahi zituzten
burges aberatsekin elkartzen
hasi zen, baina Berpizkundeko
jauregi handiek, noblezia
dirudun eta ikasi batek ordainduta,
ez zuten jarraipenik izan
barrokoan. Baliapideen urritasuna
eta haien sakabanatzea,
fundazio eta kapilautzetan erabiltzen
baitziren maiz, izan zen
atzerapen honen arrazoi nagusia.
Barrokoaren bi mendeetan bi
aldi bereizten dira: lehena suntsipen
aldia izan zen, eta eraikuntza
batzuk desagertu ziren, batez
ere etxe zaharrak; bigarrenean
eraikuntza lanak berpiztu
egin ziren, arkitektura joera berrien
baitan. Aldi horretan etxe
gotikoen gainean eraiki ziren jauregi
barrokoak. Hauek dira aldaketa
garrantzizkoenak: solairu
kopuruak gora egiten du; fatxada
zabalagoa da, eta leihoak ere
gehiago dira. Atzealdean ere badituztefatxadak, batzuetan etxeari dagokion loretoki baten gainean, eta besteetan fatxada nagusiarena ez den beste kale batbegira. Ezaugarri orokorrei dagokienez,
behe solairua harrizkoa
izaten da oro har, eta adreilua,
edota egur eta adreiluzko egitura,
goiko solairuetan erabiltzen
da, behe mailatik irtenda. Hala,
zenbait kasutan, etxe nobleak, armarririk
ez balute, etxe burges
aberastzat hartuko lirateke. Jauregiak
aberatsagoak dira, eta
adreilua azken solairuan, ganbaran,
erabiltzen da bakarrik; hala
gertatzen da adibidez Gobeotarren
etxean. Etxe burgesek eta
herrikoiek barruan dute alde nagusia:
lehenak erosoagoak izaten
dira, eta husguneak hobeto banatuak
eta apaingarriak ere hobeak
izaten dituzte. Kanpotik
berriz ez dago ia alderik, nahiz
eta herriko etxeak garaiagoak
diren, laugarren solairu bat baitute.
Era horretakoak daude Gasteizko
Herrería kalean, 29tik
35 zenbakira doazen etxeetan:
Erdi Aroko eraikinen gainean
eginak dira, eta XVII-XVIII. mendeetako
arkitektura ezaugarriak
dituzte. Mendeotako hazkunde
demografikoak solairu askoko
etxeen eraikuntza ekarri zuen,
eta era horretan fatxada estuko
eta sakontasun handiko eraikinak
agertu ziren.
Gasteiztik kanpora, Zalduondoko
Andoin-Luzuriaga jauretxeadago Arabako Lautadan.
Badakigu noiz bukatu zen, iparraldeko fatxadako inpostan baitago data grabatua: 1683. Harrigarria bada ere, ez dago ezer egitura oinarrizkoetan eta apaingarrietan barrokoa dirudienik.
Baina ekaien banaketa bat dator barrokoan ohikoa zen dirua aurreratu beharrarekin: hormen barrualdea eskuharriz egina da, eta harlandua husguneen inguruan, kantoietan, inpostetan eta goiko erlaitzetan bakarrik erabil-,tzen da. Bi solairu ditu, ganbara teilatuaren azpian, armarriak orekatutatako hiru ardatz fatxada nagusian, eta galeria hegoaldeko fatxadan: horrek denak arkitektura estiloaren berritasun falta adierazten du. Izan ere, Zalduondon bertan dagoen Berpizkundeko Lazarraga jauregian du honek eredua.
Zurbaoko Otazuko oinetxea, Arratzu-Ubarrundiako udalerrian, aurrekoaren antzekoa da ezaugarri orokorretan; etxe bikaina da, apaingarrietan batez ere. DirudienezEsteban Ruiz de Otazu eta
Ruiz de Trocónizen aita izan zen
oinetxearen eraikitzailea. Gaurkoaren
lekuan, beste bat zegoen
antzina, Basterrako dorrea. Hemen
ere eskuharria erabili zuten
hormen barruan, eta harlandua
leiho eta ateen inguruan bakarrik.
Erlaitz lodi batek banatzen
ditu solairuak, eta ataurrea eta
armarria dira fatxada nagusiko
ardatzak. Beheko solairuan, atariak
arku ateburuduna du; harlanduez
inguratua dago, eta moldurez
eta mentsulez apaindua,
barrokoan ohi den bezala. Teilatuko
hegala da etxe osoko egurrezko
lan hoberena. Eraikuntza
osoa inguratzen du, eta oso zabala
da. Mentsula bikoitzez dago
osatua; mentsulak berak oso
apainduak daude, eta mentsulen
arteko oholak irudi geometrikoz
daude landuak. Etxe nagusiari
erantsita, hegoaldean, pabiloi bat
dago, bere galeriarekin; habe toscanarren
gaineko arku sail batek
osatzen du galeria.Zurbanotarren jauregia,
Zurbaon hau ere, nekazari giroko
jauretxe ederra da. Dirudienez,
1621 inguruan eraiki zuen Pedro
Ruiz de Erenchun batxilerrak. Bi
dorre ditu fatxada nagusian parean,
eta oso apaingarri gutxi,
Herreraren tradizioari jarraiki.
Baina, garai eta eskualde honetako
beste etxe askoren arkitekturan
gertatzen den bezala, armarria
izan ezik, ez dago estilo barrokoa
adierazten duen apaingarririk.
Lautadaren mendebalean gorago
ikusitako gauza bera gertatzen
da, alegia, diru falta antzematen
dela arkitektura lanen eraikuntzetan,
Indietatik zetorrena ?Ameriketara
joandako arabarrek bidaltzen
zutena? elizak eta erlijio
eraikuntzak egiteko erabiltzen
baitzen. Arkitektura zibilari dagokionez,
aipagarri dira, besteak
beste, Ilarratzako eta Forondako
jauregiak.
Ilarratzako jauregia, armarriak
adierazten duenez, Esquíbel-Garibay
familiarena zen. Juan
de Esquíbel eta María de Garibay1673an ezkondu ziren Gasteizen,
eta, dirudienez, garaitsu
horretakoa da etxea, Gasteizen
ondoan eraikia. Oso eraikuntza
trinkoa da, hiru solairukoa; hemen
ere harlandua husguneetan
besterik ez da erabiltzen, eta gainerakoa
eskuharrizkoa da.
Forondan, Mendívil-Jáureguitarren
etxea XVIII. mendean
eraikia da. Ezaugarri formalei dagokienezordea, berdin-berdin
izan zitekeen bi mende lehenago
eraikia. Jauretxe itxura badu
ere, pobretua gertatzen da, aurrekoetan
bezala eskuharria nagusitzen
baitzaio harlanduari.
Iparraldean, Lezaman, Amurrioko
udalerrian gaur, dago Larrako
jauregia, Arabako aipagarrienetako
bat. Etxe handia eta
sendoa da, agian apur bat monotonoa:
erdi puntuko arku sail
bikain bat du behealdean, monotonia
hausten eta fatxada edertzen
duena. Haien gainean bi
solairu daude, inposta lerro batek
bereiziak; bestalde, lerro horrexekbateratzen ditu jauregiaren
lau fatxadak. Horma eta husguneen
arteko orekak, sendotasunak,
berriz ere arabar etxe arkitekturaren
ezaugarri orokorrak
gogorarazten dizkigute, estiloak
ez baitira ia desberdintzen.
Bada Arabako iparraldean eraikin
bat, oso orijinala, nahitaezaipatu beharrekoa: Laudioko
Anuncibay zubia da, familia
horren etxera sarrera egiten zuen
obra publikoa. Zubiaren sarrera
arkuak antzinako garaipen arkuak
gogorarazten ditu, eta fatxadak
tenplarioa dirudi. 1741ean
bukatua da.
Arabako Errioxan, eraikuntza
garrantzizkoenetako bat Bastidako
Udaletxea da, 1733-1740
urteetan eraikia. Alderdi interesgarriena
fatxada nagusia du: garaipen
arku bat balitz bezala
dago egina, erdi puntuko hiru
arkurekin. Lau pilare laukitu handi
ditu, eraikinaren bi solairuak
bateratzen dituztenak. Alboetakoak
bikoitzak dira, eta erdikoak
bakanak eta fuste ildodunekin.
Beheko arkuak goiko solairuko
hiru balkoien parean daude;
balkoiak erdi puntuko arku
itsuez inguratuak daude, eta erdikoa
besteak baino apainagoa
da. Harrizko baranda eder batek
burutzen du fatxada. Ezaugarri
horiekin guztiekin, Bastidako
Udaletxea Euskal Herrikoen eredu
izan daiteke.Bukatzeko, badira oinetxeak
Biasterin eta Urionan ere. Biasterikoa
Felix Samaniego alegia
idazlearen oinetxea da, eta goian
aipatukoen antza handia du:
eraikuntza trinkoa da, hiru solairukoa,
eta ataurre-balkoi-armarri
ardatza du fatxada nagusian.
Urionan Peciña Samaniegoren
jauregia dago, guztiz urbanoa,
1608-1610 urteetan eraikia; hegal
handiko dorre bat du, fatxadarekin
bat egiten duena.
Arkitektura Bizkaian
XV-XVI. mendeetako goraldiaren
ondoren, Bizkaiko
arkitekturak behera egin zuen
barrokoa zabaldu zen garaian.
Klasizismoaren luzapentzat har
daiteke Bizkaiko XVII. mendeko
arkitektura. Elizek XVIII. mendean
berreskuratu zuten protagonismoa,
baita gainditu ere aurreko
mendeko eskastasuna, baina,
hala ere, kanpandorreetanizan ezik ?barrokoaren ezaugarriak
garbien azaldu zituzten atalak
baitira kanpandorreak?, arte
molde soil samarra hedatu zen,
oro har, Bizkaian.
XVII. mendearen lehenengo
hamarraldia trantsizio aldi bat
izan zen; ongi ikusten da hori
Guenesko Andre Maria parrokiaren
oinaldeko sarbidean
(1603, Juan González de Cisniega),
Etxebarriako San Agustin
elizaren burualdean (1607, Miguel
de Garaizabal), LekeitiokoAndre Mariaren Jasokunde
elizaren kanpandorrean (1609,
Ibáñez de Zalbidea), eta Uribarriko
Andre Maria elizaren
erretaula-ataurrean (1610, Domingo
de Anitua).Aipagarria da, klasizismoaren
trantsizio aldiaren erakusgarri
gisa, Bilboko Jesuiten San Andres
eliza, jesuiten ereduaren araberakoa:
habearte bakarra hiru
ataletan banatua, gurutzadura
zabala, presbiterio handia eta
habeartera ematen duten kaperak.
Elizaren eskema hori, baina,
mendearen bukaeran desegin
zen: eliz kaperako horma bularrak
hautsi eta, kaperak elkarrekin
komunikatuz, habearteak eratu
ziren ordu arte habearte bakarra
zenaren albo banatan. Elizako
fatxadan barruko habearte eta
gorputzen banaketa bera azaltzen
da: hiru kale horma kontrako
zutabe lauek bereizita. Erdiko
gorputzak bi kale ditu, eta alboetakoek,
berriz, kale bana. Durangonaipagarria da Uribarriko
Santa Maria eliza. Sortzez gotikoa
den eliza hau hondatuta geratu
zen XVI. mendearen bukaeran,
eta XVII. mendean zehar
berreraiki zuten, San Juan de Urizarzabalaren diseinuaren arabera
(1622): hiru habearte, harroin
handiak euskarri gisa, eta gurutze
ganga. XVII. mendearen erdialdean
komentuak eraikitzen
dira; barrokoaren eta klasizismoaren
estilo nahastura azaltzen
dute, Kontraerreformaren zurruntasunaren
eta soiltasunaren arabera
betiere. Eraikuntza gehienek
?Balmaseda, Gordexola, Durango
(frantziskotarrak), Ajangiz
(Mesedetako ordena), Durango
(agustindarrak), Elorrio (domingotarrak)?
gurutze itxurako habeartea,
burualdea, eta kupulazestalitako gurutzadura dute. Bizkaiko
barroko edergaiz hornituaren
adierazgarri nagusia Urduñako
jesuiten eskolako eliza da
(1680, Santiago Raon), egilearen
trebetasunari eta Juan de Urdanegui
jeneralak utzitako ondareari
esker egin ahal izan zena. Fatxadak
hiru arku, argi zulo handia,
armarria eta kanpai hormak ditu.
Apaindura handiko beste monumentu
aipagarri bat Bilboko Gizakunde
komentuaren fatxada
da (1690, Martín de Zaldúa). Kapitel kiribilez osaturiko dekorazio
naturalista du. Balmasedan
aipagarria da San Severino elizaren
fatxadaren birmoldaketa
barrokoa (1730, Marcos de Santa
Teresa), mugimendu eta lerro
nahasi ugarikoa. Nolanahi dela
ere, garai hartako Bizkaiko barrokoaren
erakusgarririk onenak
kanpandorreak dira: Balmasedakoa
(1726, Lázaro de Laincera),
Ermuakoa (1729, Sebastián de
Lecuona), Etxeberriakoa (1753,
Ignacio Ibero), Zeberiokoa (1764,
Capelastegui), eta Amorebietakoa
eta Bilboko San Anton elizakoa(1769 eta 1773, Juan de Iturburu).
Bestalde, Bizkaiko barrokoaren
ezaugarririk deigarriena oin zentralen
erabilera da: Arretxinagako
San Migel, Xemein, eta Bilboko
San Nikolas. Azken hau, Ignacio
Iberok 1743an diseinatua, da aipagarriena:
biribil itxura ematen
dion gurutze grekoko oina du,
lauki batean inskribatuta, eta kupula
handi batek estalita. Angeluetan
sargune erdizirkularrak
ditu; kaperak erretaulez beteak
daude, eta biribiltasun sentsazioa
areagotzen dute. XVIII. mendearen
lehen erdian, bestalde, komentu
gehiago egin ziren. Lekeitioko
jesuitena, eta Larreako eta
Markinako karmeldarrenak dira
aipagarrienak. Bukatzeko, jauregiak
aipatu behar dira. BarrokoakXVI. mendearen erdialdeaz gero
zehazturiko jauregi ereduak baliatu
eta zabaldu zituen. XVIII.. endearen lehenengo urteak arte
etxe handi gotorrak, klasizistak,
apaingarri gutxikoak eraki ziren.
Fatxada guztietan, edo nagusian
behintzat, harlandua erabiltzen
dute, eta hiru solairukoak izaten
dira gehienetan. Aipagarrienak
hauek dira: Balmasedako Urrutia
eta Buniel, Elorrioko Tola eta
Arespakotxaga, Durangoko Zabala,
Urduñako Díaz Pimienta, Markinako
Andonaegi, eta Lekeitioko
Solartekua eta Uriarte. 1720.. rte inguruan aldaketa bat gertatzen
da, eta apaindura ugariz janzten
hasten dira: Etxezarreta (Durango),
La Bolsa (Bilbo), Zubieta
(Ispazter), Valdespina (Ermua).
Erlijio arkitektura Gipuzkoan (I)
Loiolako basilika
Barrokoaren garaiko euskal arkitektura
erlijiosoaren obra
nagusia da. Aspalditik zebiltzanjesuitak San Ignazio Loiolakoaren
Etxea, ordurako santutegi gisa
hartzen zena, zabaldu eta duintzeko
asmotan. Azkenik, Lagundia
jadanik hedatua eta ahaltsua
zela, Austriako Mariana erreginaren
ardurari esker, etxe honen
eta inguruko lurren jabe ziren
Oropesa eta Alcañiceseko markesek
jesuitei eman zieten haien
jabegoa, eraikuntza handi hau
eraikitzearren. Fundazioa 1682an
onartu bazen ere, 1688an hasi
ziren eraikuntza lanak, eta JesusenLagundia Espainiatik egotzia
izan zen arte luzatu (1767). Ondoren
mende bat baino gehiago
itxaron behar izan zen obrak
bukatu ahal izateko, 1885-1888
artean. Basilikaren sorrerak errege-erreginen
onespena bazuen
ere, partikularren eta Ameriketara
joandako gipuzkoarren aldetik
etorri ziren diru laguntzarik handienak.
Jesuitek XVII. mende amaierako
garai hartan Erromako arkitektorik
bikainentzat jotzen
zenarengana jo zuten: Carlo Fontana
italiarra, Berniniren ikasle
eta jarraitzailea. Harenak dira
basilikaren plano nagusiak, bere
beste zenbait proiekturen antzeko
(Santa Maria dei Miracolirako
edo Erromako Koliseorako prestatutako
proiektuen antzekoak).Planoak 1682an egin zituen
arren, Fontana bera ez zen inoiz
Loiolara hurbildu, eta euskal arkitektoak
izan ziren proiektua
burutu eta neurri batean aldatu
ere egin zutenak. Fontanak, Bernini
bere maisuak ohi zuen bezala,
oinaren koadroa eta elizabiribila batzen ditu, bi irudi geometriko
oinarrizko horien konnotazio
estetiko-filosofikoekin
jokatuz.
Aurkitu den Fontanaren proiektuaren
kopia bakarrean oinarrituz,
sarritan pentsatu izan da Fontanak
ez zuela bere planoetan
Ignazio Loiolakoaren dorretxea
sartu. Baina harritzekoa litzateke
hain zuzen ere santuaren omenez
jaso beharreko basilikaren
eskaeran jatorrizko etxea mantentzeko
agindua ez emana. Gainera,
badirudi Fontanak dorretxearen
neurriak kontuan hartuz eta
haietan oinarrituz diseinatu zuela
eraikuntza osoa, beti ere etxe
honen koadroarekin eta santutegiaren
biribilarekin jokatuz. Horrela,
planoaren kopiatzailearen
gorabehera izango zen seguruenik
jatorrizko dorretxea bertan ez
agertzea. Gaur egun, hortaz, eta
seguraski Fontanak pentsatu bezala,
San Ignazioren jaiotetxea
santutegiaren barruan kokatua
dago, eliza biribilaren bi aldeetara
luzatzen diren bi hegaletako
batean, Kolejioko hormez inguratua.
Eraikuntzaren azpiegitura eta
zimenduak finkatzearen lana
José de Laincera arkitektoak gidatua
da, Juan Begrand jesuita
gainbegirale zuela. Ondoren,
1693 eta 1705 artean, Martín deZaldua bergararrak jarraitu zituen,
Fontanaren jatorrizko planoetan
zenbait aldakuntza egin
ondoren. Bere berrikuntzen artean
aipagarrienak elizako eraztun
girola, fatxadako atikoak eta
barruko zurubiak dira. 1709 eta
1719 artean ia bertan behera utzita egon ziren eraikuntza lanak,
dirurik ez zela eta.
Ondoren, 1719 eta 1732 artean,
heriotza arte, Sebastián de Lecuona
oiartzuarra izan zen arkitekto
nagusia. Ordurako ia erabat eraikia
zegoen basilika, linterna baino
ez baitzen falta funtsean. 1733
eta 1766 artean aldiz, Ignacio
Ibero azpeitiarrak hartu zuen lanaren
ardura; berrogeigarren
ondoko hamarraldian Miguel Salezan
arkitektoak ere lagunduzion. Arkitekturaren aldetik
eraikuntza ia amaitua bazegoen
ere, xehetasun eta apaingarri
ugari falta ziren oraindik, eta
1716tik aurrera santutegiaren
obretan tailugile lanetan aritua
zen Ignacio Iberoren lana txit
preziatua izan zen jesuiten artean.
Iberori zor zaizkio, besteak
beste, fatxadako frontoiaren zabaltzea,
sarrera liraindu zuena,
eta elizako erretaula nagusia.
1766an Ibero hil egin zen ordea,
eta lana bere suhiak, Javier Ignacio
de Echeverríak, jarraitu behar
bazuen ere, Jesusen Lagundia
Espainiatik egozteak bertan
behera utzarazi zituen plan
hauek. Azkenik, Pedro de Recondo
arkitektoak bukatu zuen
eraikuntza 1885ean.
Laburbilduz, proiektua jatorriz
italiarra bazen ere, inguru honetakoarkitektoen esku hartzeak,
eta Iberorenak bereziki, jite berezia
eman zion barrokoko obra
handi honi. Euskal arkitektoek
zenbait gauza aldatu zituzten beraz
Fontanaren jatorrizko proiektutik.
Alboetako aldareentzako
pentsatuak zeuden zabaluneak
kendu eta horma biribil-biribila
egin zuten; bestalde, kapera batetik
besterako igarobideak zabaldu
egin ziren, erdiguneko
zutabe bikoitzak kendu eta harroinsoilak jarriz. Bi eskailerak
ere, bai Zalduak asmaturiko barnealdekoa,
bai kanpoaldekoa,
oso era barrokoan apaindu ziren.
Basilikaren oina gurutzatutako
bi lauki zuzenez osatua da, baina
bata bestea baino askoz laburragoa
dela; gurutzaduran
dago eliza bera, biribila, eta haren
inguruan daude gainerakoeraikinak; barruan, hiru patio
zabal eta bi eskailera dotore ditu.
Kolejioaren arkitektura nahiko
neurrizkoa da bestalde elizaren
barrokismoaren aurrean. Elizako
kupula handia multzo osoaren
buru bezala ageri da.
Elizara sartzeko eskailerek zutabe
monumentalez horniturik
dagoen hiru arku mailako atari
ganbil batera eramaten dute. Barrua
bata bestearen gainean luzatzen
diren hiru gorputz bateratuz
osatua dago. Azpikoan, aldare,
zutarri eta frisoekin jantzitako
gorputzean, marmol beltzezko
arkuak girolarantz zabaltzen dira.
Erdiko gorputzean, marmol
argiagoz osatutako danborrean,
zokaloak eta apaingarri ugariko
markoz ingurututako leihoak daude.
Zokalo horretan San Ignazioren
bizitzako eszenak daude landuta.
Batetik, elizarako sarrera
gainean, Ignazioren soldadu bizitza
agertzen da, gudako sinboloz
gainezka: banderak, buru
babesak, danborrak, kanoiak,
zaldiak, etab. Bestetik, aldarenagusiaren gainean, santuaren
gain-erliebe eder bat dago, eskuez
marmolezko oihal bat goratzen
duela (bertan Jesusen izenaren
anagrama, IHS, dago idatzia). San
Ignazioren eskubitara Elizaren
irudia dago (eguzki santua, gurutzea,
kaliza?) bake garaian; ezkerrera,
berriz, San Ignazio eta Lagundia
heretikoen aurkako izpirituzko
guda larrian ageri dira
(bost buruko piztitzarra ?heresiaren
sinboloa? tximistaren ertz
zorrotzak zauritua).
Azkenik, goiko gorputza kupulak
osatzen du, laranja erdi batek
(barrutik ikusita) eta zortzi
Bertuteak (Fede, Itxaropen, Karitate,
Zuhurtasun, Zuzentasun,
Sendotasun, eta Neurritasunaren
Bertuteak, hain zuzen ere) irudikatzen
dituzten ezkutu zurizko
emakume eskultura eta errege
armarri erraldoiekin.
Erretaula nagusiaren diseinua
Ignacio Iberori zor zaio. Kapera
nagusian dago; hiru kale ditu,
erdikoan San Ignazioren zilarrezko
estatua dagoela, alboetan
zutabe helikoidal bikoitzekin.
Goiko partean aingerutxoen koroak
eta bertuteen irudikapenak
ageri dira, Carrarako marmol zuriz
eginak. Alboetako kaleetan San
Joseren irudia haurrarekin, eta San
Joakinenak daude. Erretaula osoa
da marmolez egindako lan fina,
erabat barrokoa, bere oparotasun
kromatikoak ikuslea txunditzen
duela. Aberastasunak gainontzeko
aldareetatik bereizten du, Ignazio
santuaren gurtzaren garrantzia
azpimarratuz.
Erlijio arkitektura Gipuzkoan (II)
Donostiako Santa Maria Basilika
Eliza honen sorrera noizkoa den zehazki jakitea ezina bada ere, badirudi, zenbait ikertzaileren ustez bederen, XIV. mendean berrikuntza batzuk egin zitzaizkiola estilo erromanikoa zuen lehendikako parrokia bati, nahiz eta elizaren tamaina eta haren estiloa zein zatekeen jakin ez. Dokumentuetan, aldiz, agertzen da 1566.. rtean udal eta eliz agintariek eraikin zaharra handitzea erabaki zutela presbiterioaren aldetik; zati berri horrek lau zatitan banaturiko hiru nabe izango zituen.
XVII. mendeko bigarren partetik aurrera Donostiaren ekonomia egoerak badu zerikusirik parrokia honek izango zituen berrikuntzekin. Izan ere, garai horretan hiria merkataritza indarra galtzen hasi zen, batez ere ordu arte bertako portutik ateratzen ziren merkantziak Baionako portura bideratzen hasi zirelako.
Egoera txar hori areagotu egin zen, lurrikara bat izan baitzen, eta gainera, 1688. urtean gazteluko bolbora gordelekua lehertu egin zen, Donostiari kalte handiak ekarriz. Bi gertaera horien ondorioz Santa Mariako elizak izan zituen kalteak zirela eta, zurkaitzez sendotu behar izan zuten, erortzeko arriskuan baitzegoen.
Une horretako egoera ekonomikoa ikusita Donostiako merkatarien lehentasun nagusia ez zen eliza berritzea, hiriaren egoera ekonomiko orokorra hobetzea baizik.
Ildo horretatik, gazteluko leherketa baino urte batzuk lehenago, 1682. urtean, Kontsuletxe eta Kontratazio Etxea sortu zuten, merkataritza zuzpertu asmoz. Erakunde hori izan zen, hain zuzen ere, saiatu zena 1705. urtean Donostiako portua izan zedin Ameriketarako merkataritza bideratuko zuena, bide batez hiriak probintziabarruan zuen maila sendotu nahiz.
Mende berriarekin gaitzak, hala ere, ez ziren bukatuak, zeren eta 1701-1713 urteetan Ondorengotzagerra gertatu baitzen Europako
nazio zenbaiten artean, Espainia
barne; 1718tik 1720. urtea arte
beste gerra batean frantsesek
Donostia okupatu zuten Berwick
dukearen gidaritzapean eta sei
urte geroago, 1726. urtean, hain
zuzen, Espainia gerran zen berriro
ere.
Bakea izan zen tarte laburretan,
nolanahi ere, Donostiako
merkatariak ez zeuden geldirik.
Jadanik 1715. urtean plaza berria
egiten hasi ziren eta hiru urtegeroago, hots, 1718. urtean, udaletxe
berriaren planoak egin zituzten
eraikina lau urteren buruan
bukatzeko asmoarekin. Ondoren,
1728. urtean, Caracasko Gipuzkoar
Errege Konpainia sortu
zuten, lehenagotik zegoen Kontsuletxe
eta Kontratazio Etxea,
probintziako hainbat lagun, Donostiako
hiria eta jesuitak elkar
hartuz; horrek bultzada handiaeman zion Gipuzkoako eta Donostiako
giroari. Konpainia honen
xedea Venezuelarekiko merkataritza
harremanak garatzea
zen, monopolio gisa, eta Gipuzkoa
inguruan egiten zen kontrabandoa
eragoztea.
Gerra amaitu ondoren, Errege
Konpainiak bere laguntza osoa
eskaini zuen Santa Mariako elizan
berrikuntza lanak egiteko, eta
bidenabar, probintziako nola
Donostia bertako hainbat gizarte
talderen inplikazioa lortu zuen;
jokabide hori onuragarri gertatu
zen, sarritan donostiarrek eta gainontzeko
gipuzkoarrek interes
kontrajarriak izaten baitzituzten.
Horrela, 1734. urtean errege
kanpainak behin behineko planoak
egiteko agindua eman zion
José de Lizardi arkitektoari, eliza
zaharra nabe bakarreko tenplu bihurzezan. Lanak, hala ere, ez ziren
berehala hasi. Bost urte geroago
auzotarren biltzarrak behin betiko
planoak egiteko eskatu zion aipatu
arkitektoari; hala ere, 1740.. rtean hobe zela eliza erabat berria
egitea iritzi zioten eta horretarako
hiru arkitektok, Iberok etaLizardi aita-semeek hartutako
mandatua bete ondoren, 1741.. rtean hiru nabe izango zituen
eliza onartzea erabaki zuten.
Oraingoan ere ez ziren lanak
berehala hasi, harturiko xedea
behin eta berriro aztertzeari eman
baitzioten. Kanpoko zenbait arkitektori
ere plano berriak egitea
eskatu zieten, horien artean Domingo
de Yarzari. Honen proposamena
Iberori eta Lizarditarrei
handiegia iruditu zitzaien, baina
azkenik, 1742. urtean, oinaren
luzera laburtu zelarik, oniritzia
eman zioten proposamen hari.
Azkenik, 1743. urtean hasi ziren
eliza berria egiteko lanak.
Laster konturatu ziren, ordea,
presbiterioa behar bezala egiteko
ondoan zeuden etxeak traba
zirela. Zalantza zegoen nola
konpondu arazoa: edota eliza
laburragoa egin, ala etxeak erosieta ondoren hauek eraitsi. Bigarren
aukera hartu ondoren, 1755.. rtean lanek aurrera segitu zuten,
eta hamar urte geroago eliza
bukatzear zegoen.
Eraikinak areto oina du, hiru
nabetan banatua; erdikoa zabalagoa
da beste biak baino. Estalkia
altuera berdinean dago hiru nabeentzat,
eta absidea erdizirkularra
da. Banaketa horrek itxura barroko
osoa ematen dio, gainera hormen
eraketak nabarmenago azaltzen du
estilo horren eragina; izan ere,
fatxada kanpoaldera irteten da,
atearekin horma zulo bat sortuz;
eskultura ederrez horniturik dago,
atearen albo banatan, bestalde, oin
karratuko dorreak daudelarik. Aldare
nagusiko erretaulak, barrokoa
hau ere, Koruko Ama Birjina irudikatzen
du.
Parrokiaren inaugurazio ofiziala
1774. urtean egin zen.
Erlijio arkitektura Gipuzkoan (III)
Beste zenbait eraikuntza molde
Loiolako eta Santa Mariako basilikez
gainera, badira barroko
garaian Gipuzkoan zenbait
eraikuntza erlijioso aipamena
merezi dutenak. Edonola ere,
Eliza katolikoak ezin izan zuen
XVI. mendean gertatu zen loratze
ekonomiko, kultural eta artistikoari
zegokion eraikuntza joera
oparoa mantendu. Horrela, XVII.. endean eta XVIII.aren lehenengo erdian funtsean oraindik bukatu gabe zeuden obrak biribildu eta burutzera jo zuen Elizak. Eraikuntza berri batzuk badiren arren, elizpeak, ataurreak eta kanpandorreak eraiki ziren batez ere.
Gipuzkoan Carrera eta Iberotarrek egin zituzten lanik gehienak arlo honetan.
Andoaingo parrokia (1758), Francisco Iberok diseinatua, eliza berrietako bat dugu. Andoain bertako Aita Larramendi idazle jenerakosuitarena izan omen zen Iberorengana jotzeko ideia, ondo ezaguna baitzuen hau Loiolako santutegiko lanak zirela eta. Larramendi bera izan zen egitasmoaren sustatzaile nagusietakoa.
Andoaingo elizak gurutze latinoko oina du, buru poligonala, eta buruaren alde bietan sakristiak.
Eredu hau jada Elgoibarko elizan erabilia zen, 1692an Lucas de Longak marraztutako gurutze oinarekin, Ignacio Iberok burututako aurrealdeko dorrearekin, eta bere seme Franciscok gehitutako alboetako atari eta sakristiarekin.
Andoainen osagarri hauek guztiak berriz elkartzen dira, apaingarri berriekin. Elizako gainerakhormak lauak eta soilak
badira ere, dorrea osagarri barroko
eta rococoz bete-betea
dago. Dorrea hiru gorputz bereiziz
osatua dago, erlaitz finez banandurik,
erdian kanpaiak eta
goian kupulatxo batek buru ematen
diola. Sarrera nagusiak ere
XVIII. mendean ohikoa den ereduari
jarraitzen dio: horma oin
bikoitzak, bi ataleko frontoia eta
horma zulo txikia dagokion santuarentzat.
Ate nagusi honen gaineko
balkoiak eta aipatutako armarriak
ia itxura zibila ematen dio
bestalde eliza honi. Barrutik, dorrearen
barrokismoarekin kontrastea
eginez, apaingarririk ezak
neurrizko erlijiotasuna, zuhurtasuna,
iradokitzen du.
Francisco Iberoren gainerako
lan nagusiak, aipatu bezala, aurretik
dagoeneko osatu xamarrak
zeuden elizen burutzeak izan ziren,
hala nola Hondarribiko elizaren
dorrearen eta aurrealdearen
diseinua (1762), Usurbilgo
elizako dorrearena (1762), Hernanikoarena
(1763), Gaztelukoarena
(1765), beste zenbait
elizaren parteak eta erretaulak
osatzeaz gainera.
Martín Carrera arkitektoaren
Eskoriatzako San Pedro elizan
ere (1759) ikus daitezke lehenago
Elgoibarko elizan eta ondoren
Andoaingoan eginiko berrikuntza
formalak. Eskoriatzako eliza
honek ere gurutze latinoko
oina du, buru poligonalarekin,
gurutzearen besoak aipatutakobeste kasuetan bezain luzeak
ez badira ere. Barneko horma bularrak
koadroak dira, horma oin
soilekin. Aldaketarik nabarmenena
dorreen osaketan eta alboetako
ataurreetan ageri da (1762an
diseinatuak); izan ere, Andoaingo
eliz atariak hiru arku zituen
eta honek bost, eta dorrearen neurriak
apalagoak dira. Eskoriatzako
elizan ez da Andoaingoan bezalakobalkoi eta armarririk, horien
tokian hiru saietera umil ageri dira.
Kanpaien gorputza garrantzi handikoa
da aldiz, oinean erlojuarentzat
leku bat uzten duela. Azpian,
sarrera nagusiak, Andoaingoak
bezala, bi ataleko frontoi biribila
du santu zaindaria (San Pedro)
jartzeko sargunearekin. Barnealdea
horma oin, arku eta horma
leunez osatua da, ia apaingarririk
gabea.
Martín Carrerak diseinatutako
Pasai San Pedroko parrokiako
oina (1763) lauki zuzena da, alboetako
eta oinetako ataurreen
irekitzeak hautsia soilik. Sarrera
nagusia albo atean du, kale nagusira
eman zezan horrela jarria.
Zutabeek barnea hiru zatitan banatzen
dute, Donostiako Santa
Marian bezala. Elizaren oina oso
soila bada ere, aurretik aipatutako
elizek eta Pasai San Pedroko honek
badituzte zenbait ezaugarri
berdin: burualdea sakristien artean
egotea edo koruaren kokagune
garaia, batik bat. Barruko
zuhurtasun eta neurrizkotasuna
berriz ere fatxada nagusiaren
oparotasunarekin kontrastean
ageri da. Bertan horma oin handiek
goratutako puntu erdiko arkuak
koadro moduan egiten du;barruan, zenbait apaindura rococoz
inguraturik, San Pedroren
estatua da nagusi. Eliz dorrea ez
da elizatik abiatzen den gorputz
bakandua, eraikuntza osoak aski
gorputz trinkoa osatzen baitu. Dorrea
oktogonala da, kupulatxo
zilindriko batez burutua. Aipagarria
du, bestalde, kupularen gainean
ez dagoela gurutze edo bola
bat, ohi den bezala, baizik eta
burdinazko giltza eta hiru langako
gurutzea, Aita Santuaren ahalmenaren
adierazgarri.
Orendaingo elizaren diseinua
ere (1764) Martín Carrerari
zor zaio neurri handi batean. Ez
erabat ordea, XVI. mendean eraikitzen
hasia baitzegoen. Arkitekto
honek presbiterioa eta koroaren
kokaguneak aldatu zituen,
koroa gorago jarriz, arku zorrotz
samar baten gainean. Eskoriatzakoan
bezala horma bularrak jarri
zituen barnean, tarteka aldareentzat
txokoak osatuz. Carrerak ez
zuen baliabiderik izan fatxada on
bat lantzeko, eta guztiz soila egin
behar izan zuen, apaingarririk
gabea. Eliz dorrea gorputz koadro
laua da, saieterekin, kanpaiak
dituen gorputz oktogonal batez
burutua.
José de Lizardi arkitektoak ere
eliza asko amaitu edo berritu zituen
Gipuzkoan XVIII. mendeko
lehen erdialdean, zenbait dorreren
diseinuak eginez: Azkoitiko
elizakoa (1716), Bergarako San
Pedro elizakoa (1728) edo Zestoakoa
(1735) adibidez; edo zenbait
ermitaren diseinuari ekinez,
Azkoitiko Insausti jauregiko Izpiritu
Santuarena (1718) kasu.Lizardiren lanik aipagarrienetakoa Pasai Donibaneko Kristo Ongilearen basilika (1738) da. Lehen Santa Isabelen eliza zegoen lekuan, kaitik hurbil, kokatua dago basilika hau. Oin laukizuzena du eta nabe bakarra; buruan sakristia du, eta oinean dorrea eta garaiera desberdinetan kokatutako bi koru, goikoan leiho zabal batekin. Fatxada nagusia ez da oso ikusgarria, dena den, arkitekto beraren besteekin konparatuz, Azkoitiko Andre Mariarekin, esaterako. Andre Maria elizako fatxada tenpluko bular hormen artean sartutako horma zulo handia da, hiruki frontoiak burututako bi horma oin erraldoiren erdian dagoena. Puntu erdiko arkupeko atearen gainean, erdiko horma zuloan Ama Birjinaren estatua dago; bestalde, eta erretauletako egiturak kopiatuz, alboetan, zutabe arteko beste bi horma zulotan, bi santuren irudiak daude.
Barroko garaian Gipuzkoan lantzen den arkitektura erlijioso honek baditu zenbait osagarri oro har berdintsuak direnak. Batetik, bai barnealde eta bai kanpoaldeetan horma oinen erabilera da nagusi, zutaberik ez baita inoiz erabiltzen, barrualdeetan behintzat.
Barrokoan landu zen fatxada motak, berriz, erretaulari berezkoak zaizkion egitura eta osagarri ugari hartu zituen. Askotan, arkupean osatzen dira fatxada hauek, XVIII. mendean horma oin erraldoi eta frontoiaren artean kokatzen direla. Maiz bi zatitan banatutako frontoia izan ohi dute, erdian elizari dagokion santuaren estatua sartzeko horma zuloa utziz. Atearen alboetan, harrian zizelatuak, ur bedeinkatuaren ontziak egon ohi dira, diseinu bitxikoak askotan.
Bestetik, elizen eraikuntzan dorreen garaiera igo izana da aipatzekoa; kanpandorreak luzatu ziren, eta era desberdinetako kupula eta kupulatxoekin itxi.
Ataurre nagusiaren gainean eraikiak dira, eta dorreak eta fatxadak nolabaiteko osotasuna eratzen dute. Dorre-ataurre hauek elizaren oin-oinean kokatzen dira normalean, zenbait kasutan alboan dauden arren. Eliza gehienek dorre bakarra badute ere, bestalde, ezin aipatu gabe utzi baten lekuan bi dorre dituzten Tolosako eta Donostiako Santa Mariaren elizen salbuespena.
Arkitektura zibila Gipuzkoan (I)
Udaletxeak
XVII. mendean eta batez ere
XVIII.ean zehar eraiki ziren
udaletxeak Euskal Herrian. Erdi
Aroaz geroztik udalbatzak edo
kontzejuak irekiak izaten ziren;
zelai batean, harizpe edo sagarrondo
baten itzalean egin ohi
ziren, ez baitzen udal lanetarako
bereziki eraikitako etxerik. Bilera
horietako batzuk, zelaietan ez
ezik, eliza edo ermitako atarian
ere egiten ziren. Oraindik ere ikus
daiteke hainbat elizpetan ?piel
arria? edo fidelaren harria, udalbatzetako
idazkariak biltzarren
akta idazteko erabiltzen zuen
harrizko mahaia. Beste zenbait
kasutan, Errenterian, esate baterako,
parrokiako koruan biltzen
zen kontzejua. Udalaren eta elizaren
arteko harreman estua argi
ageri da beraz, espazio berberak
erabiltzen baitzituzten ia beti.
XV. mendean Europan zabaltzen
hasia zen administrazio lanetarako
etxe egokiak eraikitzea.
1480an Errege-Erregina Katolikoek.
Oraindik berezko etxe
berezirik ez zuten kontzeju orok
lehenbailehen eraiki zezaten bultzatu
bazuten ere, euskal probintzietan
ez zitzaion jaramon handirik
egin agindu honi. Barrokoa
arte, Kontzeju itxiak egiten hasi
arte, alegia, ez zen hemen halako
udal espazio zehatzik prestatu.
Herrietako administrazio lanak
konplexuagoak bilakatzeak, biztanleriaugaltzeak eta udal kutxen
diruaren gehitzeak ere, horretarako
eraikuntzen beharra argiago
utzi zuen. Udal lanetarako
etxe ikusgarriak, monumentalak,
eraikitzeari ekin zitzaion, beti ere
parrokietatik gertu, harekin enparantzak
eratuz, era horretara
udaletxeak herriko testuinguruanelizaren garrantzi bertsua
hartzen zuela.
Udaletxe hauek badituzte zenbait
ezaugarri berdintsu, Gipuzkoako
udaletxeei dagokienez
batez ere, arkitekto talde jakin
batzuek ?Ibero eta Carreratarrak
batik bat? eginak izanak estilo
bateratua ematen baitie. Lurralde
horretako etxeen antzera, eraikuntza
trinkoak dira, barne patiorik
gabeak. Oin lauki-zuzena
dute normalean, karratua bazterturik,
eta zabaleraz luzeraz baino
handiagoak direla. Beheko solairua
arkupeduna izan ohi da,
eraikuntza publikoa den seinale.
Atzeko espazioa eskailera eta
eraikuntzaren beste gelekin betetzen
da. Kontuan izan behar da,
udaletxeak, udal lanetarakoz gain,
bestetarako ere pentsatuak zeudela
hasieran. Asko, aldi berean
espetxe, bulego, alkate eta espetxezainen
etxebizitza ziren, herriko
taberna ere bai; soldaduenlogela, eskola, harategi, eta beste
zenbait funtzio ere bazituzten.
Fatxaden antolamenduari dagokionez,
XVII. mendean eraikitakoek
fatxada soilagoak dituzte;
XVIII. mende erdialdekoak,
aldiz, apaingarri ugariagoz daude
jantziak, hutsarteen markoetan
eta armarrietan nabarmen
denez. Arkupeen gainean solairu
bat edo bi izan ohi dira: lehenengoan
balkoi zabal bakar bat
izan ohi da gehienetan (biltzar
gela argitzen duena), eta bigarrenean
aldiz banakako hainbat
balkoi. Fatxadaren goialdean armarriak
egon ohi dira, bat (udalarena),
bi (udalarena eta probintziarena)
edo hiru (aurreko biena
eta koroarena). Zenbait kasutan
eraikuntza osoak ohi duen
horizontaltasuna zertxobait hausten
da erdigunean, frontoi edoluzamendu bat eransten baitzaio
armarria bertan kokatzeko. Alboetako
fatxadak oso desberdinak
izan ohi dira, guztiz funtzionalak
eta ia apaingarririk gabeak.
XVII. mendean Errenteriakoa
izan zen Gipuzkoan eraiki zen lehenengoetarikoudaletxea, 1603an fray Migel Aranburuk proiektua egin eta lau urte beranduago burutua, Juan de Garaiburu eta Martín de Ondarzaren eskutik. Bergarakoa 1684 aldekoa da, Lucas Longa arkitektoarena seguraski, ohikoa zuen neurrizkotasunaz egina, fatxada zabala, arkupea lehenengo solairuan, balkoiak bigarrenean, hiru armarri gaineko partean. Soraluzeko udaletxea, bestetik,
1689koa da, Juan de Araucetaren
diseinuaren araberakoa, Juan de
Zaldúa arkitekto ospetsuak beste
diseinu bat egin bazuen ere
ez baitzioten onartu.
XVIII. menderako fatxada
apaingarri ugariagoz jazten bada
ere oro har, Tolosako udaletxea,
1762koa, oraindik nahiko soila
da garai horretako beste askorekinparekatuz. Izan ere, udaletxeak
egiteko ere garai hartan
itzal handia zuten arkitektoengana
jo izan zen hainbat kasutan.
Elgoibarkoa diseinatzeko, adibidez,
Loiolako basilikan lan egiten
zuten Sebastián de Lecuona
eta Ignacio Iberorengana jo zen;
1727 eta 1737an aurkeztu zituzten
horretarako proiektuak. Bi
solairuko eraikuntza da, hiruki
itxurako frontoi handia eta hiru
zatiko arkupea dituelarik fatxadako
osagarririk berezienak.
Elgoibarko etxea asmatzerakoan
Donostiakoa izango zuen
noski buruan Lecuonak. 1718an
S.M. Hércules Torreli arkitekto
militarrak egin eta 1813ko suteanerre zen Donostiako Udaletxea,
hain zuzen ere. Oraindik aspaldi
ez dela aurkitu den marrazki
baten arabera, honek ere frontoi
handi bat zuen eta bost arkuko
arkupea; Donostiakoa, ordea,
hiru solairukoa zen, Elgoibarkoa,
aldiz, bikoa. Donostiako eta Elgoibarko
udaletxeak eredu bilakatu
ziren, euskal arkitektura
zibilerako onespen handiko eskema
eskaintzen baitzuten. Eredu
horri jarraikiz jaso ziren Astigarraga
(1743), Asteasu (1747),
Hernialde (1753), Arrasate (1755)
eta Oñatiko (1761) udaletxeak
besteak beste.
José de Lizardi arkitekto asteasuarrari
(1680-1751) zor zaizkio
Azkoitia (1730), Legazpia (1735)
eta Asteasuko (1747) udaletxeen
proiektuak. Azkoitikoa eta Legazpikoa
nahiko antzekoak dira,
baina lehenengoaren kasuan arkupearen
luzerak ia eraikuntza
osoaren erdia betetzen du, eta
Legazpikoan aldiz proportzio
bertsukoak dira hiru gorputzak.
Asteasuko udaletxea, berriz,
XVIII. mendearen lehenengo erdiko
barrokoko udal obrarik
onenetarikoa da. Horrek ere, aipatutako
ereduari jarraikiz, hiruki
frontoia du, eta han kokaturik
herriko armarria; hiru gorputzekoa
da gainera, Donostiakoa
bezala. Astigarragako udaletxea(1743) Asteasukoaren oso antzekoa
da, eta diseinatzailea zein
izan zen frogatzen duen dokumenturik
ez bada ere, pentsatzekoa
da Lizardi bera datekeela,
eraikuntza lanak gidatu zituen
Juan Bautista de Inchaurandiagarekin
harremanetan baitzegoen.
Asteasukoak hiru arkuko aterpea
du, Astigarragakoak bostekoa,
eta balkoien kokaera ere desberdina
da batean ala bestean, nahiz
eta bi kasuetan hirugarren
gorputzean dagoen balkoi zabala,
eta ez bigarrenean.
Baina XVIII. mendean Carrera
senideak izan ziren udaletxe
egilerik ospetsuenetakoak. Martín
Carrera beasaindarrari (1713-
1768) zor zaizkio, besteak beste,
Arrasate (1755) eta Oñatiko
(1765) udaletxeak; gaur egun
XVIII. mendeko bigarren erdiko
Gipuzkoako arkitektura zibileko
eraikuntzarik onenetakotzat jotzen
dira. Arrasatekoak (1776 arte
ez zen bukatu) fatxada zabala du,
lehenengo gorputzean bost arkuko
arkupea, bigarrengoan
balkoi zabala, alboetan bi balkoi
txikiagorekin. Hirugarren gorputzean,
frontoi armarridunaz gainera,
alboetako bi leiho begienberrikuntza da aipagarri. XVIII.. endean nahiko ohikoak dira leiho-begi hauek; hala adibidez Churrigeratarrek edo Pedro de Ribera arkitektoek sarritan erabiltzen zituzten. Hemen, bost pilare laukitu erraldoik banatzen dute goitik behera eraikuntza guztia, balkoi zabalak lotzen duen erdialdea bateratu eta bi ertzei nolabaiteko independentzia emanez.
Oñatiko udaletxea, berriz, oso eraikuntza dotorea da; ia karratua du fatxada, hiru arkuko arkupea, eta gainean bi gorputz balkoidun.
Lau pilare laukitu erraldoik banatzen dute goitik behera, halako simetria lirain bat ematen diotelarik fatxadari. Balkoien forjalana bikaina da, lore eta forma geometriko finekoa. Hutsarteak apaingarri rococoz josiak daude, halatan non erretako Donostiako udaletxearen dotorezia gogora ekartzen baitute.
Alegiko (1765) eta Albizturko (1767) udaletxeen proiektuak ere Martín Carrerak eginak dira. Alegian bazen lehendik ere udaletxe bat 1759 arte erabilia, baina nahiko hondatuta zegoela eta, beste bat egitea deliberatu zen.
Haren ezaugarriak ere ohikoak dira: hiru gorputzeko eraikuntza, arkupea behean eta hiruki frontoia buruan. Badu ordea berrikuntzarik ere: angeluetan kuxin ilarak jartzean, fatxadako gainontzeko harri leunekin kontrastea egiten da eta koadro batean bezala sartzen eraikuntza osoa. Albizturkoan ere bazen lehendik udaletxe bat, eta haren parte baten gainean eraikia da berria; horrela ulertzen da, hain zuzen, zergatik ez zuen simetriarik fatxadak. Aipatutako udaletxe guztiek ez bezala honek ez du herriko armarria fatxadaren erdian (hiruki frontoian, XVIII.. endeko gehientsuek bezala), ipar-ekialdeko angeluan baizik.
Arkitektura zibila Gipuzkoan (II)
Jauretxeak
Gizarteak arkitektura erlijiosoari,
betidanik, garrantzi
handiagoa eman badio ere, ez
dira Gipuzkoan estilo barrokoan
eginiko eraikin zibilak falta. Jabego
pribatukoak dira batzuk,
jauretxeak batez ere, eta publikoak
beste zenbait, hala nola
udaletxeak, herrietako sarreretan
egin ohi ziren ate nagusiak, etab.
Ate nagusi horiek eta jauretxeak
aztertuko dira atal honetan.
Euskalerriaren Adiskideen
Elkarteak (orduan Sociedad Vascongada
de Amigos del País zeritzanak)
arkitektura zibileko sail
bat sortu zuen, bai udalei, bai
partikularrei ere alor horretan
aholkuak eta orientabideak emateko
xedez. Izan ere sarritan gertatzen
zen Ameriketako negozioetan
jardun ondoren hainbat
merkatarik etxe berriak egin nahi
izana, eta horretarako diru baliabideak
ere falta ez izatea.Berpizkunde garaitik zetozen
oinarrizko eraikuntza ideiak erabat
baztertu gabe, etxe handiagoak
egitea izan zen joera nagusia;
etxe horiek lauki zuzena izan
ohi zuten oinplanoa, eta berorien
eraikuntzarako alde batera uzten
zen aurreko mendean hain
ohikoa zen dorretxe itxura.
Jauretxeak egiterakoan, gainera,
ordu arte ez bezala, ahal zenean
herritik kanpo hasi ziren
eraikitzen, izadiak eskaintzen
duen lasaitasunaz gozatzeko; eta,
joera berriei segituz, leku zabala
aukeratzen zuten etxe inguruan
baratzeak eta lorategiak jartzearren.
Izan ere, esan bezala, aurreko
garaietan etxeari eman behar
izaten zitzaion defentsa funtzioa
momentu horretan ez da
hain beharrezkotzat ikusten, eta,
hala, etxegileek nahiago dute
harresi barrutik ihes egin, zeren
eta hiri barneak gerra kasurakobabesa ematen bazuen ere, estuago
bizitzea ere ezinbesteko
baldintza baitzuen. Etxe berri
hauek eskaratza zabala izan ohi
dute, eskailera eder batez hornitua,
eta etxeko toki nagusia lehen
solairuan izaten dute; han
izaten dituzte, hain zuzen, aretoak
eta gela nagusiak. Bigarren
solairuan neskameentzako eta
morroientzako gelak ipintzen
dira. Kanporako irekiuneak, leihoak
eta balkoiak alegia, aurreko
garaietan baino altuago eta
zabalago egiten dira, argitasunari
eta egurasteari garrantzi handiagoa
ematen zaiolako. Berdin
jokatzen dute egutera aldera jarritako
galeriekin ere, hots, irekiuneak
zabalagoak egiten dizkiete.
Eraikuntzarako materialari
dagokionez, harria erabiltzen da
gehienbat, barroko garaiaren hasieran
batez ere; gerora eskuharria
erabili izan zen eta, inoiz,
baita adreiluak ere. Armarriak
tamaina handiagoa izan ohi du,
eta haren edertasunak jauretxearen
nortasuna areagotu egiten du.
Gisa honetako hainbat jauretxe
daude Gipuzkoan zehar han eta
hemen. Segidan, adibide gisa,
horietako zenbait aipatuko dira.Usurbilgo Atxega jauregia
Urdaigarantz eta Lasarterantz
doan bidean Oria ibaia igarotzen
den tokian dago. Kanpo aldetik
eskailera zabala du, lehenengo
solairuraino, eta han dago etxera
sartzeko atea. Mutrikun, Ibero
arkitektoak Montalibet jauregia
eraiki zuen XVIII. mendeko
bukaera aldera. Leiho ederrak
ditu, arku murriztuz eta moldura
txukunez hornituak. Tolosako
Idiakez jauregia ere aipagarria da,
XVIII. mendeko erdi aldean egina;
fatxada harrizkoa du eta atzeko
horma, aldiz, adreiluzkoa.
Seguran Lardizabalgo jauregia
dago, XVIII. mende hasieran egina
eta gaur egun herriko udaletxe
bihurtua. Urretxuko Ipeñarrieta
jauregia XVII. mendekoa
da; estilo herreratarra deitzen denean
dago eraikia, oso apaingarri
gutxirekin. Azkoitiako Insaustijauregia (Florida izenez ere ezaguna)
aipagarria da, orain arte
ikusitakoak bezala barrokoa izateaz
gainera, Francisco Xavier
Munibe Peñafloridako konde eta
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteren
sortzaile izan zena, bertakoa
delako jatorriz. Aipagarriak dira,
azkenik, Leintz-Gatzagako To-rrekua edo Elexalde jauretxea;
Eskoriatzan, Olaetako zubi ondoan
eraikita dagoen Gastañadui
jauretxea eta Oñatiko Madinabeitia
jauretxea.
Herrietako ateak
Garai honetan, XVIII. mendean
alegia, herrietan hainbat
berrikuntza egin ziren, ez jauretxe
eta udaletxeetan bakarrik,
baita beste hainbat esparru eta
eraikuntza publikotan ere.
Eraikuntza horiek hirigintza kontzeptu
berri batean oinarriturik
jasoz, gizarte modernoaren oinarriak
jarri zituzten, merkataritza,
osasuna, aisialdia, irakaskuntza
eta abar orduan hasi baitziren
garatzen, gaur egun duten zentzuan.
Alor eta jarduera horietarako
eraikuntza gehienak desagertuzjoan dira denboraren poderioz.
Zutik diraute, hala ere, hainbat
harresietan garai hartan egin edota
orduan berritu ziren ate nagusiak.
Herriaren sarrera zen, hain
zuzen ere, kanpotik zetorrenari
erakutsiko zitzaion lehen esparrua
eta horri eman behar zitzaion,
bada, behar bezalako garrantzia,
hiri barnean zeuden
gainontzeko instalazioen isla moduan.
Egindako lanak, gehienetan,
alderdi estetiko hori dute
oinarritzat, eta bigarren mailan
geratzen da leku horrek eskaintzen
duen erabilera praktikoa.Leintz-Gatzagako herria, probintziako
mugan dagoenez, Gipuzkoara
hegoaldetik zetozen
itzal handiko pertsonei harrera on
bat egiteko toki egokia gertatzen
zen, eta, hortaz, Gipuzkoako agintariak
hara joaten ziren erregeari,
aristokratei, eta abarri ongi etorria
emateko. Hori dela eta, 1753an
hiru ate nagusi egin ziren, bi Erdiko
kalean eta hirugarrena Goiko
kalean. Hamasei urte geroago
Beheko kalekoa burutu zuten,
guztiak ere Francisco de Iberoren
gidaritzapean. Egitura nahiko
arrunta dute, harrizko arkua eskuharriz
buruturik goiko aldetik,eta edergarriei dagokienez, herriko
armarriak eta santuak ipintzeko
horma zuloak dauzkate.
Elgoibarren, 1775ean, Francisco
de Iberori herriko sarreretan
arkuak egitea eskatu zitzaion,
izan ere urte horretan egiteko
baitziren herri horretan probintziako
batzar nagusiak eta zeuden
ate nagusiak edertzeaz gainera
herrira zetozkeen karrozei
lasaiago iragateko tokia eman
nahi baitzitzaien. Arkuak puntu
erdikoak dira; edergarri xumez
osaturik daude eta horma zuloak,
akroterak eta pilastrak dituzte.
Arrasaten Kontzepzioko ate
nagusia eraberritzea erabaki zuten
1773an, lehendik zeuden materialak
erabiliz; lanak Juan de
Zubiaren gidaritzapean egin ziren.
Arkua puntu erdikoa da,
goiko aldean edergarritzat irekiune
zirkularra duena; harria lantzerakoan
eginiko ahaleginei esker
lorturiko ondorio bikaina izan
zen. Gazteluondoko ate nagusia
tokiz aldatu zuten zazpi urte
geroago eta San Frantzisko komentuaren
inguruan kokatu. Harrezkero
Beheko atea deritzo. Egitura
Kontzepziokoaren antzekoa
izanik ere, goiko aldea zirkulu
erdiz bukatzen da; zirkulu hori
hiru txarro handiz ederturik dago;
herriaren armarria, bestalde, Gazteluondonzegoen bera da, eta
arku gainaren erdian dago jarria.
Beste eraikinen artean, aipagarriak
lirateke Donostian, frantsesen
1719ko erasoaren ondoren,
berritu ziren Errukietxea eta Ospitalea.
Mende honen erdi aldera,
gainera, Zumarragan, Arrasaten,
Elgoibarren, etab. ospitale
berriak egin edo lehendik zeudenak
berritu zituzten.
Arkitekturaren beste adierazpenak
Kanpandorreak
Hitzak dioen bezala, kanpaientzako
lekuak dira kanpandorreak.
Baziren barroko garaiabaino lehen ere kanpandorreak,
baina zuten funtzio nagusia
kanpaiei eustea zenez, oso soilak
egin ohi zituzten. Hiruki formako
horma bat eta hiruzpalau kanpai
zuloz aparte, oro har oso edergarri
gutxi zuten. Barroko garaiko
kanpandorreak ere horretarako
ziren funtsean, baina ez
horretarako bakarrik. Katolikoen
eta protestanteen arteko istiluak
izan berriak ziren, eta garrantzi
handia zuen kristauei eliza bakarra
zela adierazteak, elizaren
deia zabaltzeak eta kristauak elizaren
inguruan bildurik edukitzeak.
Kanpadorrea erantsita,bestalde, elizak gainerako eraikuntzetatik
bereizten ziren, eta
horixe da, hain zuzen ere,
kanpandorreak egiterakoan izan
zuten beste helburua.
Barroko garaian kanpandorre
asko egin zen Euskal Herrian, eta
esan diren arrazoiez gainera,
Kontraerreformaren eragilerik
handienetako bat euskalduna
zela kontuan izanez gero, nahikonormala dirudi hala gertatu izana.
Eraikuntza kontuan elizetako
gainerako premiak bete zirenean
egin edo berritu ziren kanpandorreak:
batzuk elizarekin batera,
berri-berritik egin ziren; beste
batzuk, ordea, lehenago zen
dorrea botata, baina aurreko
haiek baino eder itxura handiagokoak,
nolanahi ere. Estiloz,
alde handi samarra nabari da
XVIII. mendearen erdia arteko
kanpandorreen eta XVIII. mendearen
hirugarren laurdena bitartekoen
artean, eta halaber horien
eta 1775. urte ingurutik aurrera
egin zirenen artean ere. Oro har
nahiko kanpandorre soilak dira
XVIII. mendearen erditsu artekoak:
puntu erdiko arku batzuk
kanpaiei eusteko husgune edo
zuloetan, eta terrazatxoren bat
edo piramide itxurako estaliren
bat dorre buruan, hori izan ohi
da apaingarri guztia. Edergarri
gehiago dute XVII. mendearen
erdialdetik aurrerakoek: arkuez
eta era bateko edo besteko kupulez
gainera, hormako harroin
biribil edo laukituak eta beste
zenbait elementu ere aurki daiteke
horietan. Oinaldea, berriz,
antzekoa dute guztiek, lau aldekoa
eta sendoa, erdi itsua edo
leiho gutxikoa gehienek, azpian
arkurik gabekoa, behintzat. Molde
horretakoak dira, besteak
beste, Markina-Xemeingo Ama
Jasokundekoaren elizak duena,
Durangoko Santa Anarena, Eibarko
San Andres elizarena, Albizturkoarena,Soraluzekoarena,
Bergarako Santa Marina elizak
edo Portugaleteko Santa Maria
elizak dutena. Eraskinik edo
apaingarririk gehiena XVIII. mendearen
erdialdetik mende beraren
azkeneko laurdena arteko
kanpandorreek dute, kanpandorrearen
erditsutik gorako partean
edo dorre goietan, batez ere:
horma harroin biribilak nahiz
laukituak horma kantoietan eta
kanpaizuloen inguruetan, txarroitxurako gain eranskinak horma
buruetan, leiho-begiak eta abar.
Dorre goi horietako asko oktogonalak
dira, zenbat eta goragoeta estuagoak egituraz, eta piramide
nahiz esfera egiturako dorre
buruz eta linterna moduko
dorretxo batez burutuak. Zenbaitek
klasizismo kutsurik ere baduen
arren, molde horretakoen
artean sartu beharko lirateke Elgoibarko
San Bartolome parrokiako
kanpandorrea (Ignacio
Iberorena), Andoaingo parrokiakoa,
Hondarribiko parrokiakoa,
Usurbilgo parrokiakoa,
Ordiziko parrokiakoa (Francisco
Iberorenak, laurak), Alegiko parrokiakoa,
Oñatiko San Migel elizakoa,
Eskoriatzako elizakoa eta,
batez ere, Oiongo Andre Maria
elizakoa, esate baterako. Garaihorretakoek baino itxura soilagoa
dute 1775. urte ingurutik
aurrerakoek, bestelako arte alorretan
bezala dorregintzan ere
neoklasikorako joera indartzen
joan zen-eta.
Barroko garaiko kanpandorreei
buruzko ikuspegi orokor
samar bat ematerakoan aipagarriak
dira gatelaniaz espadaña
izenez ezagutzen direnak, zeren,
urri diren arren, nahiko bereziak
baitira, bai egituraz eta baita
itxuraz ere. Hauek ez dituzte,
gainerakoek bezala, lau, sei edo
zortzi alde, bi baizik, bi ikustalde,
alegia. Kanpandorre zapalak
edo atze eta aurre zabalekoaketa albo estukoak dira. Bi garaiera
maila ohi dituzte gehienek, bi
kanpai zulokoa lehenengoa, eta
bakarrekoa bigarrena. Barroko
garaiko beste kanpandorreen
edergarri bertsuak dituzte gainerakoan:
horma harroin biribil
nahiz laukituak, piramide nahiz
txarro itxurako irudiak kanpai
leihoen ezker-eskuin eta abar.
Egitura hori dute, esate baterako,
Tolosako Santa Maria elizakoak
eta Abandoko San Bizente elizakoak.
Kanpandorreak elizaren zein
aldetan eginari buruz ez zegoen,
berez, arau finkorik, baina egin,
gehientxoenak oinaldean egin
izan ziren. Alde horretan egiteak
bazuen, noski, bere arrazoia.
Izan ere, elizkizunetara baino
lehen sarreran egoteko ohitura
zutenentzat kanpandorreari azpian
arkupe bat edo aterpe bat
moldatzeko egokiera ematen
baitzuen horrek, kanpandorrea
berri-berritik egiten zenean behintzat.
Kasu askotan, ordea, topografiari
ere begiratu behar
izan zitzaion, eta bada topografia
zela-eta kanpandorrea elizaren
oinaldean egiteko erosotasunik
eskaintzen ez zuelako
hura burualdean duen elizarik
ere. Kanpandorrea non egin
aukeratzeko orduan ez zen, bestalde,
gauza bera eliza eta dorrea
berritik egitea (Donostiako Santa
Maria elizan bezala) edo lehendik
zen eliza bati egokitzea.
Luzea da barroko garaian Euskal
Herrian egindako kanpandorreen
zerrenda, eta orobat langintza
horretan aritu ziren arkitektoena
ere. Inor aipatzekotan
?gainerakoak gutxietsi gabe, baina?
ondoko hauek lirateke aipagarriak:
Carrera aita-semeak,
Martín eta Manuel Martín; Ibero
aita-semeak, Ignacio eta Francisco;
Beratúa aita-semak, Martín
eta Manuel; eta Gabriel de Capelastegui.
Martín Carrerak eginak
dira, adibidez, Eskoriatzako,
Aretxabaletako, Ibarrako eta Berrizko
elizetako kanpandorreak,
eta baita Tolosako Santa Maria
elizakoa ere; Manuel Martín Carrerak
eginak, berriz, Arriagako,
Ondategiko eta Ulibarriko elizetakoak
(Araban, hirurak); Ignacio
Iberorena Elgoibarko San
Bartolome elizakoa; FranciscoIberorenak Andoaingo, Usurbilgo, Hondarribiko elizetakoak; Beratúatarrenak Oiongo eta Labrazako elizetakoak; eta Gabriel de Capelasteguirenak Bilboko San Anton elizakoa eta Bermeoko Santa Eufemia elizakoa.
Gotorlekuak
Gotorlekuak sail honetan sartzeak
ez du esan nahi barroko
garaiko eliza eta gainerako
eraikuntzen estiloan eginak direnik,
garai horretan eta molde
berri batzuen arabera eginak direla
baizik. Gotorlekuei molde
berria eman beharra, erasorako
zabaltzen hasia zen bolborak eta
horren bidez burdinezko kanoi
jaurtigaiak, kanoiez botatzen diren
bolak, bota ahal izateak ekarri
zuen, jaurtigai horiek, izan ere,
harrizkoek ez bezalako txikiketak
egiten baitzituzten gaztelu eta
gainerako babes eraikuntzetako
horma garai soiletan. Horren irtenbidea,
hasieran, horma sendoagoko
gotorlekuak egitea izan
zen. Baina, akats handi bat zuen
gotorlekuen hormak loditzeak,
kanoien begiera atzeratzen eta
murrizten baitzuen horrek, eta
gotorlekuaren ingurua eta oina
kanoien eskueratik at geratzen ziren.
Arazo berri horri italiar ingeniariek
(Leonardo da Vinci barne)
XVI. mendean aurkitu zioten
irtenbidea. Harresien edo gotorlekuen
alde iritsezinak kanoien
begipean jartzeko horma kantoiei
orpo itxurako irtenuneak eranstea
asmatu zuten eta han jartzen
zituzten kanoiak. Aurkikuntza
horren abantailak ikustean, gotorlekuak
molde berri horretara
egokitzen eta eskola militarrak
sortzen hasi ziren Europako gobernuak.
Frantziako eskola XVII.. endean, eta batik bat Pagan
kondeari eta Vauban mariskalari
esker, egin zen ospetsu. Baina ordurako
gotorleku eraikuntzan
beste berrikuntza bat ere sartua
zuen M. Coehorn holandarrak;
harresien horma kantoiak ez
ezik, hormak berak ere sigi-sagan
antolatzea erabaki zuen. Aipatu
diren aurkikuntza horiek
lekuan lekuko baldintzetara moldatzea
eta gotorlekuak defentsarako
baino areago erasorako
egokitzea izan zen bestalde Vaubanen
berrikuntza. Harresietara
baino lehen beste defentsa ilara
bat edo bi antolatzen zituen, eta
etsaiaren erasoa atzeratzearekin
batera, defenditzaileek beraien
erasoa etsaiaren taktikara egokitu
ahal izatea lortzen zuten horrela.
Berrikuntza horiek garbiikusten dira Baionako 1674ko eta
1694ko planoak (Vaubanek
1680an eta 1685ean diseinatutako
aldaketez gerokoak)
konparatzean.
Horrek ez du esan nahi Baionako
harresietan Vauban iritsi
arte berrikuntzarik egin ez zenik,
eta asmatu berri ziren aurkikuntzak
sartu ez zirenik. Espainiaren
eta Frantziaren arteko 1636ko
gerra bitartean hasi ziren berrikuntzak.
Garai bertsuan egin
ziren, nahiz eta 1650ean desegin,
Saint-Esprit auzoko Saint-Bernard
eta Saint-Louis izeneko gotorlekuak.
Dubois D?Avancour ingeniariak
Saint-Leon eta Château-
Vieux deritzaten horma muturretan
harresi orpoak eraiki zituen
gero. Baina hartan ere konpondu
gabe geratu ziren Aturri eta Errobi
ibaien sarrera-irteeretako defentsa
hutsuneak, bai 1611ko,
1625eko eta 1645eko uholdeek
eragindakoak
eta bai gainerakoak.
Benetakoberrikuntzak egin beharra
1674ko gerrak, Frantziak Espainiaren
eta Holandaren kontra izan
zuenak, erakutsi zuen. 1674ko
apirilean, holandar armada Donostiatik
iparraldera abiatzekoa
zela jakitean hasi ziren baionarrak
eta milafrangarrak harresien
itsasaldeko partea indartzen. Baionan
geratu gabe igaro ziren holandarrak,
baina arriskuak erne
jarri zuen Luis XIV.a, eta urte
horretan berorretan bidali zuen
Deshoulières ingeniaria Baionara
harresiak indartzera. Hark Baiona
Txiki aldeko harresiak
indartu zituen batik
bat. Saint-
Jacqueseta Notre-Dame izeneko harresi
orpoen artean zanga handi bat
egiteaz aparte, zanga horretatik
ateratako lurraz harresiaren barnealdea
bete eta sendotu zuen
batetik, eta Aturri ibaiaren aldeko
harresi muturrean demi-lune edo
«ilargi erdi» izenez ezagutzen dena
eraikitzeaz gainera, Errobi ibaiaren
aldeko puntan harresi orpo
bat egiten hasi zen bestetik. Baina,
berriz ere ingeniarien lanak
baino indartsuago agertu ziren
Errobi ibaiaren hazialdiak,
1675ekoa eta 1677koa batez ere.
Eta Vaubani deitu zioten azkenean.
Hark bi egonaldi egin zituen
Baionan, 1680an bat eta
1685ean bestea. Vaubanek Baionan
egin zituen berrikuntzak
honela labur daitezke: Iparraldeko
eta Gaztelu Zaharreko harresi
bularrak hobeto babesteko sigisagako
beste defentsa lerro batantolatu zuen, eta gauza bera egin
zuen Saint-Leongo eta queue de
Loup izeneko harresi adarren
aurrean ere; Gaztelu Zaharreko
patioa zen Floripes dorre nagusia
botarazi zuen. Baiona Txikin,
Errobi ondoko harresi orpoa
bukatu zuen; Aturri ertzean zen
atea, Mousserolleskoa, harresira
aldatu zuen. Harresietatik kanpora,
antzinako auzoak deseginarazi
zituen (Saint-Nicolas Ospitalekoa,Saint-Leon Kaperakoa etab.).
Castelnau zeritzan lekuaren gainean
gotorleku berri bat egin
zuen, azkenik. Baionako horiek
dira Vaubanek Euskal Herrian egin
zituen obrarik handienak, baina
ez bakarrak, zeren bere diseinuen
arabera eginak edo berrituak baitira
Ziburuko gaztelua, Donibane
Garaziko gotorlekua eta gaur
egun erabat deseginda dagoen
Hendaiakoa ere.
Iruñean ere defentsa kontuan
berrikuntza handiak egin ziren
barroko garaian, italiar ingeniarien
aurkikuntzak aplikatuz oraingoan.
1571n eta Giacomo Palearo
ingeniaria zuzendari zela hasi
zituzten lan horiek. Hiriaren hegomendebalean,
lehengo harresietatik
kanpora, gotorleku berria
egitea izan zen lehenbiziko lana.
Anbereskoaren antzera, bost alderekin
eta bost harresi bularrekin
diseinatu zuen, eta Fernando
Katolikoaren garaian egindakogazteluko harriekin, hura bota
ahala, egin. Gotorlekuaren ezker
eta eskuin bi harresi atal berri
egiten hasi ziren gero, gotorlekutik
Rotxapeara bitarteko eremua
itxiko zuena, bata, eta gotorlekutik
gaztelu zaharrera bitartekoa,
bestea. Harresi zaharraren
eta berriaren artean etxeak egiteko
eremu babestu bat mugatu nahi
zuten, dirudenez. 1580an, Erdi
Aroko harresi zaharrak botatzenhasi ziren, Rotxapeatik gaztelu zaharrera
bitartekoak, alegia. Guztiaz
ere, zenbait dorre zutik utzi
zituzten. San Zernin auzoaren eta
San Nikolas auzoaren arteko hesia
ere garaitsu berean lurrez bete
zuten. Hasitako bi harresi atalak
eta harresi bular izan behar zutenak,
ordea, oinarri hutsetan eta
adreiluz itxirik geratu ziren, orduko
dokumentuetan ageri denez,
eta urte asko baino lehen
?Gaspar Ruiz de Cortázarrek
1608an zioenez? behiak eta gainerako
abereak kanpora eta barrura
ibiltzeko eran zeuden atzera.
XVII. mendean, berriz ere harresigintzan
hasi behar izan zen,
beraz, eta karez eta harri landuz
egin zituzten oraingoan. 1644an
bukatu zuten Tejería aldeko atea
edo sarrera; 1666an, San Nikolas
auzokoa, eta 1680an, gero Ate
Berri izenez ezagutuko zena.
Garai berean edo 1665 eta 1685
bitartean egin ziren, halaber, aipatu
diren atalen bi muturretako
harresi adarrak eta harresizkanpoko nahiz gotorlekuaren
inguruko ilargi erdiak.
Donostiak ere, Frantziaren eta
Espainiaren arteko tirabirak zirela-eta
gerrako arriskuak nahiko
sarri sortzen zirenez, lehengo
defentsa sistema gerrako tresneria
berrietara egokitzen hasi behar
izan zuen, batez ere XVII.. endetik aurrera. Donostia, hiria
bera, gaur egun Parte Zaharra
denak osatzen zuen orduan. Defentsarako,
lekurik erosoenak hiri
ingurua eta Urgull mendia ziren,
eta egin ere bi alde horietan egin
ziren obrarik handienak, Civitates
Orbis terrarum kartografia bildumako
nahiz Villaturiel komendadorearen
planoak eta Nicolás
de Fer geografoarena (1646-1720)
eta beste zenbaitenak konparatzean
ikus daitekeenez. Donostia,
gaurko Parte Zaharra, harresiz
(harresi zaharra) inguratua
agertzen da horietan. Horren aurrean
berria, gaurko Boulevarda
aldez alde hartzen zuena, eta
molde berriko bestea, gaurko
Gipuzkoa enparantza alderaino
iristen zena, bata XVI. mendean
eta bestea XVII.ean egin ziren.
Urumea aldera eta hondartza aldera
harresi adar bana zituela, eta
bien artean ilargi erdi deritzan
eraikuntza bat zuela, eratua zen
azkenekoa. Garaitsu berean, bolbora
leherketa bat izan ondoren,
gotorleku berria egin zen Urgullen
ere, molde berrietara eratua hori
ere. Obra horietatik guztietatik,
portu aldera begira den horma
eta Urgullen zen gotorlekuaren
parte bat besterik ez da geratu.
Eskultura (I)
Euskal Herriko barroko garaiko eskulturak ez zuen, kalitateari dagokionez, erromanismo garaikoaren neurririk eman. Lurralde hauetako mezenasek, bada, kalitate oneko obrarik behar zutenean Valladolideko edo Madrilgo eskultoreengana jo izan zuten askotan, eta horien itzalean trebatu ziren Euskal Herrikoak.
Errealismo garaia
ERROMANISMOAREN ETA BARROKISMOAREN ARTEKO JOERABarrokoaren garaiko eskulturan
bi aldi eta bi joera bereiz
daitezke Euskal Herriari dagokionez:
XVII. mendekoa edo
1600etik 1690era bitartekoa,
errealismo garaiko estiloa deritzana,
eta urte horretatik XVIII.. endearen erdialdera bitartekoa
edo barrokismo garaikoa. Errealismo
garaiko eskultura bera ere
ez zen, bestalde, iturri bakarretik
hartua, Gregorio Fernándezen
eta Gaztelako errealismotik
eta, hasieran bederen, erromanismo
garaiko estilotik hartua,
baizik.
Fenomeno bertsua gertatu zen
erretaulagintzan. XVII. mende
hasieran, Berpizkunde garaiko
estiloaren eraginagatik-edo, antolamendu
soileko eta edergarrigutxiko erretaulak egin ziren.
Labur esateko, edergarriei baino
garrantzi handiagoa eman zitzaien
irudien banaketari eta erretaularen
antolamenduari. Mendeak
aurrera egin ahala, ordea,
erretaula konplexuagoak egiten
eta elementu berriak sartzen hasi
ziren erretaulagileak. Besteak
beste, gerri bihurriko zutabeak
erabili izan zituzten hasieran,
mendearen lehen herena bitartean;
ildaxka zuzenekikoak, berriz,
gutxi gorabehera mendearen
bigarren herena bukatu arte, eta
ildaxka okerrekiko zutabeak
mendearen bukaeran eta hurrengoaren
hasieran. Edergarriei ere,
garrantzi handiagoa eman izan
zitzaien azkeneko aldi horretan.
Arestian esan bezala, errealismoa
Gregorio Fernándezen eskutik
sartu zen Euskal Herrian,
eta bera da garai horretako Euskal
Herriko eskultorerik aipagarriena,
zeren, sortzez galiziarra
zen arren, eskultura eta erretaula
asko egin baitzuen Euskal Herrian,
eta eragin handia izan baitzuen
orduko eskultore euskaldunengan,
Gipuzkoako eta Arabakoengan
batez ere. Euskal Herrian
ondu zituen lanen artean,
1614an Bergarako Kolejioko elizarako
egin zuen Ignazio Loiolakoaren
irudia du lehenengoaeta aipagarrienetakoa. Ignazio
dohatsuaren ?artean ez baitzen
santu? buruari errealismo eta
naturaltasun handiagoa emateko,
Domingo Beltrán gasteiztarrak
egindako San Ignazioren irudi
bat hartu zuen eredu. 1618tik
1521a bitartean, Gasteizko San
Antonio elizako erretaula nagusiko
eta beste lau erretaulatako
irudiak egin zituen. Tamalez, San
Frantziskoren eta Santa Teresaren
irudiak bakarrik geratu dira,
konposizio lasaikoak eta indarradarienak biak. Izen handia hartu
zuen horiekin, eta lanik ez
zitzaion falta izan aurrerantzean.
Berak egina da, halaber, Gasteizko
San Migel elizako erretaula
nagusia, 1624an hasi eta 1632an
bukatu zuena. Ordu artekoetan
bezala, erretaula horietako irudietan
ere garbi ikusten da errealismorako
joera, baina jantzietako
tolesdurei trataera oparoagoa
edo harroagoa eman zien oraingoetan,
eta metal itxurako gogortasuna,
aldi berean. Gregorio Fernándezen
eskulturetan ezagunetakoa,
ezagunena agian, 1625ean
Idiáqueztarren etxerako egin
zuen eta gaur egun Azkoitiko San
Jose ermitan dagoen Ecce Homo-a
da, zernahi ere. Heldutasun aroko
obra du hori, samin itxura eta
errealismo handia dariona.
Hasieran esan bezala, errealismo
garaiko euskal eskultoreek bi
inspirazio iturri izan zituzten.
XVII. mendearen lehenengo herenean,gutxi-asko erromanistek
urratutako bidetik ibili ziren gehienak,
eta bigarren herenean,
Gregorio Fernándezek jarritako
ereduari jarraitu zioten, 1636an
hil baitzen hori. Erromanismotik
errealismo barrokorako bilakaera
hori garbi ikusten da Arabako,
Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait
eskultorerengan. Pedro de
Ayala, gasteiztarra adibidez, oso
Antxieta zalea izan zen hasieran,
Gereñako, Doroñoko eta Letonako
elizetako erretauletan ikus
daitekeenez. 1630etik aurrera, aldiz,
errealismo aldera jo zuen,
Gregorio Fernándezek Gasteizen
egin zituen irudietan inspiraturik,
seguru asko. Aldaketa hori argi
nabari zaio, besteak beste, Zalduondoko
eta Ulibarriko elizetako
irudietan. Jantzietako tolesdurak
Gregorio Fernándezen
estilokoak dituzte, baina ageri
denez argi-ilunen erabilerari ez
zion uko egin nahi izan, aldiberean. Eta gauza bertsua esan
daiteke Juan eta José Angulo,
aita-semeengatik, eta Ilunberriko
lantegiko Juan de Huicirengatik
ere, zeren, Ozaetako eta Munaingo
elizetako erretauletan ikus
daitekeen bezala, ikasbidez erromanismo
joerakoak izan arren,
gero errealismo aldera jo baitzuten
lehenengo biek, eta bestea
erromanismoaren eta errealismoaren
arteko zalantzan harrapatu
baitzuen Oiartzungo elizako
erretaula egiteko garaiak, 1629-
1643 urte bitarteak, alegia. Orobatesan daiteke Altzoko erretaula
egin zuen Juan de Echeverríagatik,
Orexako elizakoa egin
zuen Juan de Besayazegatik eta
Alkizako elizakoa egin zuen Juan
de Arbizagatik. Gregorio Fernándezen
eragina aipatu diren horiei
baino are argiago nabari zaio,
zernahi ere, maisuarekin Arantzazun
aritu zen García de Verásteguiri,
gero Zegamako elizako
erretaula egin zuenari. Eta erromanismotik
errealismora bitarteko
bilakaera horretan zeresanik
izan zutenen zerrenda, ez osoa,
bukatzeko, aipagarriak dira, Cabredoko
lantegiko Juan de Bazcardo,
1647an Irungo Junkaleko
Andre Maria elizako erretaulari
ekin ziona, eta Antonio Alloitiz,
1640an Begoñako Santa María
elizako erretaula nagusia egiteko
ardura hartu zuena.
Eskultura (II)
Barrokismo garaia
XVII. MENDEAREN BUKAERATIK XVIII. MENDEAREN
ERDIALDEA BITARTEKO ARTE ESTILOAErdibideko joera guztiek planteatzen
duten arazoa da noraino
molde bateko eta noraino besteko
diren, edo noiz bat bukatzen
den eta noiz bestea hasten
den zehaztu ezina. Gauza bat da
datak hala edo hola jarri eta horien
arabera estilo bati aldi bat
eta besteari beste bat izendatzea,
eta oso bestea, hori dela eta, zutabe
salomondarrik, adibide bat
aipatzearren, 1690 arte ez agertzea.
Gauzak ez ziren, ez barrokismo
garaian, ez rococo garaian,
geroagoko sailkapenen arabera
gertatu. Gero barrokismoaren
ezaugarri izango ziren zutabe
salomondarrak, adibidez, Sebastián
de Sola eta Francisco Gurrea,Tuterako lantegikoak, 1660 inguruan
hasi ziren erretauletan sartzen,
eta Fernando de la Peña Carrera,
berriz, 1672-1680 bitartean,
urte bitarte horretakoa baitu, besteak
beste, Bastidako parrokiako
erretaula nagusia. Aitzindari izan
ziren, halaber, Juan de Apaeztegui,
Azpeitiko Soreasu parrokiako
San Sebastianen aldareko erretaula
egin zuena, eta eskulturaren
sailean, Bernardo de Elacarreta,
Eltziegoko eta Bastidako erretauletako
irudien egilea ere.
1690eko data ez dago, dena
den, hala-hola jarria, zeren, XVII.. endearen bukaeraz gero lehen
baino eskultura gehixeago egin
baitzen oro har, nahiz eta, hasieran
behintzat, kalitate handiko askorik
egin ez. Eta gauza bera gertatu
zen estilo kontuan; pixkanapixkana
eskulturetan berezitasun
berriak hasi ziren agertzen, konposizioari
mugimendu handiagoa
ematea, argi-ilunei probetxu
handiagoa ateratzea eta jantzietako
tolesdurak labanaz bezala
lantzea, esate baterako. Nolanahi
ere, eskulturan baino berrikuntza
handiagoak nabari izan ziren
erretaulagintzan. Garai horretatik
aurrera, erretauletako irudiak eta
gainerako elementuak garbi banatzeak
baino garratzi handiagoa
izango du erretaula guztia osotasun
itxura eragiteko moduan antolatzeak.
Erretauletan ez da, bestalde,
zutabe salomondarrik eta,
osagai bakoitzaren nortasuna
apalduz batera, guztiari batasun
itxura emango dion landare hostorik
eta gainerako edergarririk
ez da falta izango. Simetria jakin
baten arabera banatuko dituzte
irudiak, baina aurrerantzean, landare
hostoen eta gainerako edergarrien
artean elementu bat gehiago
bezala agertuko dira horiek.Barrokismo garaiko eskultoreak
ez dira, lehenagoko asko
bezala, eskultore eta arkitekto
edo pintore izango, irudigile edo
santugile huts baizik. Eskal Herriari
dagokionez, odol berria
Kantabriatik iritsi zen, Arabara eta
Bizkaiara batik bat. XVII. mendearen
azkenaldean hainbesteko
izena hartu zuten Diego eta Francisco
Jiménez, aita-semeek eta
Kantabriako eskultore edo irudigileek
eragin handia izan zuten
garai horretako euskal irudigileengan.
Aitarekin trantsizio aldiko
zenbait obra egin ondoren,
1675ean erabat barrokoari lotu
zitzaion Francisco Jiménez. Joera
berria, besteak beste, Lezako elizako
Kristo Gurutziltzatuaren
erretaulan, Bilarko Ama Arrosariokoaren
aldarekoan, Bernedoko
eta Ilarrazako elizateetakoetan,
Gasteizko San Pedro elizakoan
eta, batez ere, Biasteriko
San Joan elizakoan erakutsi zuen.
Inon ikustekotan, azkeneko horretan
ikusten dira barrokismo
garaiko erretaulen ezaugarriak
garbi, zutabe salomondarrak, landare
hostoak etab. Garaitsu berean
hasi zen Gasteizko lantegia
ere indarberritzen, batik bat Manuel
Izquierdo eskultoreari esker,
baina baita Andrés Maruri eta
Gregorio Larrar irudigileei eskerere. Manuel Izquierdok eginak
dira Gasteizko San Bizente elizako
eta Arkaiako elizako erretauletako
zenbait irudi. Andrés
Maruri eta Gregorio Larrar Gasteiz
inguruko herrietan aritu ziren
garai horretan.
Gipuzkoan ere erretaula eta
irudi asko egin zen 1690-1730
bitarteko urteetan. Eskultoreen
artean aipagarriak dira Jacob de
Ayesta bergararra eta Rafael Larralde.
1692an, Bergarako kolejioko
erretaula nagusia bien artean
hartu zuten egiteko, eta
1695ean, Arrasateko San Frantzisko
elizako erretaula nagusia egiten
agertzen dira. Mateo Azpiazu
erretaulagilea ere garaitsu
horretan aritu zen Bergarako
kolejioko aldare nagusiko erretaularen
oina eta alboetako beste
bi erretaula egiten. Ezin ahaz
daitezke, bestalde, Tomás de Ordizgoiti
eta Domingo Aldanondo,1708an Segurako elizako arimen
erretaula egiteko kargua hartu
zutenak; Juan Bautista de Suso,
1714-1717 bitartean Oñatiko San
Migel elizako erretaula nagusia
egin zuena, eta Juan Bautista
Sagüés Arsuaga, 1722-1730 bitartean
Tolosako Santa Maria elizako
Ama Saminetakoaren erretaularen
egilea ere. Bizkaiari dagokionez,
aipagarri dira barrokismo
estiloan Francisco Barrenechea
eskultorea eta Andrés Lecumberri,
1692an Lekeitioko Santa
Maria elizako San Pedroren
erretaula egin zutenak; José
Egusquiza bilbotarra, besteak
beste, 1699an Guenesko Santa
Maria elizako San Rokeren aldareko
erretaula eta 1703an Ama
Arrosariokoaren aldareko erretaula
egin zituena, eta José de
Aldanondo, 1707an Guenesko
eliza horretan San Ignazioren aldareko
erretaula egin zuena.
Zaila da igaroaldietako estiloek
mugak non eta noiz dituzten
zehatz esatea. Gero barrokismoaren
ezaugarri izango ziren
zenbait elementu, zutabe salomondarrak,
adibidez, estilo horri
dagokion aldi muga baino lehen
erabili izan zituzten batzuek,
eta gauza bertsua gertatu zen rococo
estiloarekin. Baina artista
batek zer bide egin dezaken,
garai horretako baten obran eta
bilakaeran ikus daiteke garbien,1694an jaio eta 1766an hil zen
Ignacio Ibero azpeitiarraren
obran, alegia. Horren bilakaera
zenbaterainokoa izan zen ikusteko
asko da egin zuen lehenengo
erretaula, Azkoitiko Andre
Maria elizakoa, Azpeitiko Andre
Maria Sortzez Garbiko komentuan
egin zuen erretaula nagusia,
Azkoitiko Santa Klara komentukoa
eta Loiolako basilikakoa
konparatzea. Loiolako Artxibo
Historikoko kontu berezien liburuan
agertzen denez, 1734 inguruan
egin zuen Azkoitiko Andre
Maria elizakoa. Erretaula horretan
ez da garaiari aurreratu
zitzaiola adierazten duen elementurik,
zeren erretaula bera nahiko
modu klasikoan antolatua baitago,
erretaularen egiturari etaelementu edergarriei adinako garrantzia
edo handiagoa emanez
egina, eta, bestetik, irudien eta
beste elementuen nortasuna
apalduz erretaulari batasun itxura
eman ziezaiokeen hosto eta
bestelako apaingarri askorik ez
da, eta horretan sartu zuen zutabe
mota ere (estria edo ildaxka
okerrekikoa), jada XVI. mendean
erabilia baitzen. Beste Ibero bat
dirudi Azpeitiko Andre Maria Sortzez
Garbiko erretaulakoak. Fray
José Adriano Lizarraldek dioenez,
1739rako bukatua zuen hori.
Erretaula horretan, irudiek eta
antolaketak baino askoz garrantzi
handiagoa dute edergarriek.
Zutabe salomondarrak ez ezik,
irudien inguruetako espazioak
eta irudirik gabeko lekuak ereapaingarriz (hosto, lore eta borla
itxurako zintzilikarioz) estaliak
agertzen dira. Alde handia nabari
da, halaber, erretaula horren eta
Azkoitiko Santa Klara komentuko
elizakoaren artean ere. Absideak
hala eskatzen zuenez, danbor
erdi baten egituran eta goian
oskol moduko batez bukatzen
zela eratu zuen azkeneko hau.
Baina orain arte izendatu direnetan
baino elementu geometriko
gehiago da oraingo honetan; irudiak
hobeto bereizten dira, batetik,
eta erretaularen banaketa
ere aurrekoan baino garbiago
nabari da, bestetik. Erretaulari
bertikaltasun handiagoa emateko
ez zuen zutabe salomondarrik
sartu oraingoan, ildaxka zuzenekikoak
baizik. Garai berean
(1740-1745) eta estilo berean
eginak ditu Azpeitiko parrokiako
San Ignazioren aldarea eta Tolosako
Santa Klara komentuko
erretaula nagusia ere. Rococo
estiloan erabat sarturik ikusten da
hiru erretaula horietan Ibero.
Baina ez zen horretan geratu,
zeren, rococo estiloaren barnean
jarraituz ere beste irtenbide bat
eman baitzion Loiolako Santutegiko
erretaula nagusiari, adituen
iritzian 1747 inguruan bukatu
zuenari. Izatez barrokismo estilokoak
diren zutabe salomondarrak
sartu zituen horretan, eta
erretaula bera ere ez da, rococo
garaiko asko bezala, erliebe gutxi
eta elementu geometriko ugarikoa,
zokogune eta argi-ilun askokoa
baizik.
Eskultura (III)
Rococoa
Iberoren kasuan gertatu zen
bezala, urte gutxian aldaketa
handia egin dezake artista batek,
eta obra kokatu behar den lekuaren
egiturak ere oso irtenbide desberdinak
aukeratzera eraman dezake.
Baina ez dira garaian garaiko
estiloa edo lekuan lekuko
baldintzak artista irtenbide batera
edo bestera bultzatzen duten
arrazoi bakarrak, enkargatzen
duenaren edo lana ordainduko
duenaren gustuak ere askotan
zeresan handia izaten dute horretan.
Dena den, 1740. urte ingurutik
aurrera beste estilo edo
barroko molde bat hasi zen zabaltzen,
rococo deritzana, hain
zuzen ere. Arrazoi honegatik edo
harengatik, esan den urte horretatik
aurrera barrokismo garaiko
oparotasunarekin okitzen hasi
ziren artistak, eta erretaula soilagoak
eta finagoak egitera jo zuten.
Rococo estiloko erretauletan,
ezaugarri berriok aurki daitezke,
besteak beste: osotasun itxurak
adinako garrantzia edo handiagoa
dute erretaula osatzen duten
atalek (irudiek, zutabeek etab.)
eta atalen antolaketak; barrokismo
garaikoetan baino elementu
geometriko gehiago agertzen da
oraingoetan (estipite edo pilare
laukitu behe estuak, ildaxka zuzenekiko
zutabeak etab.), eta
haietan baino garbiago ikusten da
erretaularen antolaketa. Horrek
ez du esan nahi erretaula hauek
batasun gutxiago dutenik, zeren,
nahiz eta barrokismo garaikoek
adina sartu ez, oraingo erretaulagileek
ere jakin baitzuten erretaulari
batasun itxura emango zioten
edergarriak (oihal, borla, lore,
harri eta txirla itxurako apaingarriak
etab.) erabiltzen. Rococo garaiko
euskal erretaulagileen artean,
Miguel de Irazusta alkizarra
da aipagarrienetako bat. Madrilen,
erregearen aginduz egindako
lan batzuengatik hartu zuen
izena. Sorterrira itzuli eta urte
gutxira hil zenez (1743an), obra
askorik ez du Euskal Herrian.
Oxirondo auzoko (Bergara) Santa
Marina elizako erretaula nagusia
du lehenengoa (1739-1742).Berak egindako planoen gainean
eraikiak dira, bestalde, Segurako
Ama Jasokundekoaren elizako
erretaula nagusia, Diego Martínez
de Arcek bukatu zuena, eta orobat
Idiazabalgo elizakoa eta Zumarragako
Ama Jasokundekoaren
elizako erretaula nagusia
ere. Eragin handia izan zuen
Euskal Herriko erretaulagile batzuengan.
Horien artean sar daitezke
Tomás de Jáuregui, Zumarragako
Ama Jasokundekoaren
elizako erretaula nagusia
egiteko maisuaren planoez baliatu
zena, eta Juan de Aguirrerekin
batean, Segurako Ama Jasokundekoaren
elizako Kristo Gurutziltzatuaren erretaula egiten aritu
zena. Irazustaren jarraitzaile izan
ziren orobat ere Juan de Aguirre,
Bilboko San Nikolas elizako
erretaulak (1756 inguruan) eta Azpeitiko
Soreasuko San Sebastian
elizako erretaulak egiten aritu
zena, eta rococo garaian hainbeste
lan egin zuen Juan Bautista
Jáuregui bergararra bera ere,
agian. Azkeneko horrek barrokismo
kutsukoak ditu 1724tik 1734ra
bitarteko obrak, Azkoitiko San
Jose ermitako eta Gasteizko Santa
Kruz komentuko erretaulak
adibidez, baina rococoaren aldeko
gisa agertu zen gero, Amorebietakoelizako erretaula nagusirako
eta Gipuzkoako nahiz Arabako
zenbait elizatarako egin zituen
planoetan. Erretaulagileen
artean ahaztu ezinak dira, halaber,
Jacinto de la Sierra fraidea,
Bidaurretako (Oñati) moja komentuko
eta Segurako moja komentuko
erretaulak egin zituena,
eta Juan Bautista Mendizábal
eskultorea, Eibarko elizako erretaula
egin zuena. Arabari dagokionez,
Manuel de Moraza izan
zen erretaulagilerik oparoena.Morazak egindako erretaulak dira
Gamarra Nagusiko, Bastidako,
Maeztuko, Ehariko, Argandoñako
elizetakoak eta Barriako monasteriokoa.
Oro har, erretaulagintzan baino
berrikuntza gutxiago izan zen
irudigintzan. Guztiaz ere, ez ziren
irudigileak, modan jarri zen
gustu berriagatik edo, pixkanapixkana
barroko garaiko errealismo
gogor hura alde batera utzi
eta rococo estiloko forma leunagoak
eta atseginagoak probatu
gabe geratu, eta izan zen, teknika
mailan behar bezala trebaturik,
irudien formari eta adierazkortasunari
probetxua ateratzen jakin
zuen eskultorerik ere. Baina, dirudienez, ez ziren Euskal Herriko
eskultoreak zegoen eske handiari
erantzuteko aski, ezta zenbait
erretaulatako lanak (Loiolako
Santutegikoak etab.) egiteko nahiko
onak ere. Horrela, Loiolarako
lanean aritu zirenak, Ibero
aita-semeak eta besteren bat kenduz
gero, gehienak atzerritarrak
ziren: Jacinto Vieyra, portugaldarra;
Cayetano Pace, erromatarra;
Francisco de Vergara, valentziarra,
eta Luis Salvador de Carmona,
madrildarra, adibidez. Francisco
de Vergarak egindakoa
edo diseinatua da Loiolako basilikakoerretaula nagusiaren erdian
den San Ignazioren zilarrezko irudia
(1758koa), eta Luis Salvador
Carmonak 1764 inguruan eginak,
Santutegi aurreko eskaileretan
diren San Estanislaoren, Gonzagako
San Luisen eta Ama Birjinaren
irudiak. Aipatu diren horietatik
Euskal Herrian obrarik gehien
duena, ordea, Luis Salvador
Carmona da; izan ere, Loiolako
horiek egiterako hogei urte baitzeramatzan
Euskal Herrian lanean.1742rako eginak zituen Oxirondoko
(Bergara) erretaula nagusiko
eta alboetako erretauletako irudiak,
eta horiek bukatzean Segurako
erretaula nagusikoak egiten
hasi zen. Hark egina da, bestalde,
Ziortzako kolejiatako Ama Birjina
eta Jesus Haurraren irudia ere.
Teknika ona eta errealismo gozoa
erakusten ditu irudi gehienetan.
Eskola berekoa, Carmona
bezala madrildarra, eta Euskal
Herrian obra asko dituena da JuanPascual Mena ere. Harenak dira
Bilboko San Nikolas elizako erretauletako
irudi gehienak eta San
Anton elizako zenbait. Irudiak
egiteko antze handia eta sentierak
adierazteko modu gozagarria
du honek ere. Rococo garaiko eskultura
aztertzerakoan ezin dira,
noski, Juan Bautista Mendizábal
bat, Francisco de Arizmendi
bat edo Gregorio de Valdivieso
bat bazterrera utzi. Juan
Bautista Mendizábalek eskultura
asko du Euskal Herrian zehar; ezagunenak
Zumarragako Ama Jasokundekoaren
elizako erretaula
nagusikoak eta Lekeitioko Andre
Maria elizako Joan Bataiatzailearena
ditu. Francisco de Arizmendiren
ezagunena Bilboko Santiago
elizako Ama Sortzez Garbiaren
irudia da. Orioko parrokiako
batzuk ere harenak bide dira, Vargasen
iritzian. Arizmendiren estiloa
igaroaldikoa da, beranduko
rococo estiloaren eta neoklasiko
hasierako estiloaren artekoa. Gregorio
de Valdiviesok ere, sortzez
burgostarra zen arren, obra asko
du Euskal Herrian, Araban batik
bat. Egile berarenak dira, besteak
beste, Urturiko (Bernedo) elizan,
Kanpezukoan, Gobeokoan eta
Aragandoñakoan diren zenbait
irudi eta baita Aretxabaletako elizako
batzuk ere; estiloan, barrokismoa
eta rococoa nahastu zituen.
Konposizioan, berriz, berritzailea
izan zen, neoklasikorako
bidea berak urratu baitzuen.
Pintura
Ezin esan daiteke barroko garaian Euskal Herrian
pintura asko-asko landu zenik. Pintura obra gutxi
daude, eta salbuespen gutxi batzuk ezik, daudenak
kanpotik ekarriak dira, Euskal Herriko eliza edo
komentuek Espainiako lantegi nagusietara
enkargaturik. Beste kasu batzuetan, berriz, atzerrian
zeuden euskaldunek bidaliak dira. Garai hartan,
jakina, erregeek, elizak edo zenbait noblek baizik ez
zuten behar adina diru artelanetan, eta pinturan
zehazki, inbertitu ahal izateko. Horregatik pintura
lantegi garrantzitsuena XVII. mendean gortea zegoen
hirian zegoen, Madrilen, eta bigarren maila batean,
Sevillan, handik abiatzen baitziren Indietarantz
zihoazen ontziak. Espainian ez zen gainera gertatu
Europako hainbat herrialdetan arras zabaldu zen
fenomenoa, hau da, burgesia pintura erosle fin
bilakatzea. Horrela, Euskal Herrian aurkitzen den
pintura barrokoa erlijio gaietakoa da ia erabat.
Nobleen zenbait erretratu eta paisajeren bat baldin
badago ere, salbuespenak dira. Oro har, balio
artistiko baino balio erlijioso handiagoko lanak direla
esan behar da barrokoan Euskal Herrian egindakoak.Gernikako Batzar Etxean aurki
daitezke erlijio gairik ez duten
Euskal Herriko pintura urri hauetako
batzuk. Francisco de Mendietak
1609an margotutako ?Bizkaitarren
eskumuinak Fernando
Errege Katolikoari 1476an?, esate
baterako; edo Domingo eta Nicolás
Bustrín anaiek, Sebastián
Galbarriaturekin batera, Bilbon
1664 aldera landutako Bizkaiko
Jaunen erretratuak.Salbuespen hauek alde batera
utzirik, XVII. mendean elizetarako
egindako pinturak dira nagusi.
Horrela, Getariko Nicolás
de Brevillak herriko elizarako
San Kristobal bat margotu zuen
1612an; Felipe Deriksenek San
Estebanen erretratua Eibarko elizarako
1628an. XVII. mendearen
erdialdera Donostian kokatu zen
Pedro de Obrel pintore flandriarrak
Araba eta Gipuzkoako zenbait
elizatan egin zuen lan. Aipagarriena
Aguraingo San Joan
parrokiako erretaula nagusirako
margotu zuen obra da. Erretaula
honen arkitektura Mateo de Zabalia
azpeitiarrari zor zaio, eta
oin ilaretako eta bost konposizio
nagusietako pinturak, berriz, aipatutako
flandriarrari. Bertan San
Joan Bataiatzailearekin zerikusia
duten zenbait gai lantzen dira:
Kristoren bataioa eta San Joanen
martiritza (horixe da guztietan aipagarriena,
borreroaren eta Salomeren
figura ikusgarriekin) erretaularenlehen gorputzean; San
Joan basamortuan eta Bataiatzailearen
jaiotza bigarrenean; Ama
Birjinaren koroatzea azkenekoan.
Kalitate tekniko handiko margolanak
dira, kolore indartsukoak,
barrokoko pintura flandriarraren
ezaugarri ugari dituztenak.
Kasu askotan garai hartan entzute
handia zuten artistei, eta
Madrilgo eskolakoei batik bat,
egiten zitzaien erlijio gaietan oinarrituriko
margolanak egiteko
eskaera. Arabako Jokanoko elizan
ikus daitekeen Errege Magoen
Gurtzaren koadroa, adibidez,
Madrilgo eskolakoa zen Diego
Polok margotua da 1617an.
Egiteko agindu zionak ondorenkoadroa eliza honi eskaini zion,
garai hartan egin ohi zen bezala.
Mateo Cerezoren Burgosko
Kristoaren koadroa ere Bergarako
Santa Marinara eskainia izan
zen. 1650ean artzapezpikuak
gaur egun Gasteizko museoan
dagoen Sortzez Garbiaren
koadroa margotzeko agindua
eman zion Alonso Canori, Beranturiko
elizari opari emateko asmotan.
Bestalde, Madrilgo eskolakoa
zen Antonio de Pereda ere,
Gasteizko Silva Verástegui Bilduman
gordetzen den San Jeronimoren
koadroaren egilea.
Francisco de Zurbaránena da
berriz Mutrikuko Ama Jasokundekoaren
elizan ikusgai dagoen
Kristo Gurutziltzatuaren koadro
aipagarria. Aldi berean ikusgarriak
dira orobat Gasteizko Santo
Domingoren komentuan zeuden
José de Riberaren hiru
koadro, Kristo Gurutziltzatua, San
Pedro eta San Pablo irudikatzen
dituztenak. 1637 eta 1643 arteanmargotutako koadroak dira Riberaren
hauek, naturalismo handikoak,
konposizio eta koloreen
erabilera apartaz landuak. Madrilgo
eskolakoa zen baita ere Francisco
Solís pintorea, seguraski
Maeztuko parrokiako Sortzez
Garbi ederra eta Gasteizko katedral
zaharreko San Markosen
erretaula txikia margotu zituena.
Katedral honetan dago orobat
Juan Carreño de Mirandak
1666ean eginiko beste Sortzez
Garbia. Erlijioz besteko gaiez erelandu zituen koadroak Carreñok:
Gasteizko museoan ikusgai dagoen
Austriako Marianaren erretratua
eta Bilboko museoko Karlos
II.aren beste erretratua, Ama
Birjina eta Haurraren Gurtzearen
koadro batez gainera.
Nafarroan aurkitzen da, XVII.. endearen bigarren erdian, bertako
pisuzko pintore bakarrenetakoa:
Vicente Berdusan nafarra.
Madrilgo eskolakoen eragin
handia du, baina baita Velázquez
eta Valdés Lealena ere. Lantegi
ona osatu zuen bere inguruan,
Nafarroa, Gipuzkoa, Zaragoza
eta Huescan zehar hainbat eta
hainbat obra egin baitzuen. Tarazona,Huesca eta Tuterako katedraletan, Funesko parrokian eta Lazkaoko beneditarrenean, besteak beste, ikus daitezke haren pinturak.
XVIII. mendean, gehienetan kanpoan margotutako koadro eta erretaulez gainera, elizako hormetan freskoak egiteko ohitura zabaldu zen. Jarduera honek noski bertako zenbait artistaren lana bideratu zuen. Horrela, Ignacio de Aranak Elgoibarko San Bartolome elizako gangak margotu zituen 1726-1730 bitartean, eta hamar urte geroago Elgoibar bertako San Frantziskoren komentuko klaustrorako freskoak eta koadroak. Aipatzekoak dira orobat Francisco de Acedoren 1760ko freskoak Aletxako presbiterioan, eta 1787ko José López de Torrerenak Estabeluko elizan.
Espainiako pintura rococoan nabarmendu zen artista nagusietakoa, Luis Paret y Alcázar, Bilbon bizi izan zen zenbait urte 1778tik aurrera. Lan asko egin zuenhan, erlijiosoak asko, Aste
Santurako monumentuak eta
zenbait elizatako koadroak, Bilboko
Santiago elizakoa, besteak
beste. Ez zituen gai erlijiosoak
soilik landu ordea, Karlos III.a
erregeak Kantaurialdeko portuen
marrazkiak egitea eskatu baitzion.
Agindu hau betez margotutako
paisajeen artean ?Olabeagako
kaia? da bereziki aipagarria,
gaur egun Londresko National
Found-en dagoena. Paret y
Alcázarrek erretratugintzan ere
jardun zuen, ohi zuen iaiotasunaz,
Bilbon eman zituen urteetan;
besteak beste ?Itsasgizona?
deritzana margotu zuen, gaur
egun Bilboko Artetxe Bilduman
dagoena.
XVIII. mende hasierako Bilbon
bada ordea bertako pintorerik
ere, Ildefonso Bustrín, esate
baterako, 1732an Bizkaiko Gueneseko
San Vicente de Sodupe
elizarako erretaula nagusiko zenbait
koadro, eta herri bereko
Santa Maria elizarako Pietatearenerretaulako San Kosme eta San
Pantaleonen irudiak margotu zituena.
Honen garaikide den beste
pintore bilbotar batek, Nicolás
Antonio de la Cuadrak,
Gueneseko Santa Marian lan egin
zuen. Nafarroko Corellakoa zen,
bestalde, Antonio González
Ruiz, XVIII. mendean erregearen
ganbarako pintore eta Madrilgo
San Fernando Akademiako zuzendari
izatera heldu zena.
Atzerritar pintoreak ere baziren
garai hartako Euskal Herrian.
Denak aipatzea ezinezkoa bada
ere, batzuek aipamen berezia
merezi dute: Gaspar Crayer, Gasteizko
katedral zaharrean ikusgai
dagoen ?Kristo Hilaren Dolua?
adierazten duen koadro barrokoaren
egilea; Peter Lisaert
IV.a flandriarra, Arabako Diputazio
Foralean dagoen ?Birjina inozoak
eta zuhurrak? koadroa margotu
zuena; edo P. Mignard, Bilboko
San Anton elizan dagoen
?San Agustinen Agerraldia? koadroaren
egilea.