Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Gotikoa

Testuinguru historikoa

Lodosako gazteluaren hondakinak (Nafarroa). Era honetako eraikuntza militarrak antzinako Nafarroako erresumaren mugaldeetan, Gaztelako eta Aragoiko mugetan hain zuzen, eraiki ohi ziren batez ere; izan ere, inguru horietan gerrak eta guduak izaten ziren etengabe.<br><br>Gotorlekuak erresuma batetik bestearen eskuetara igaro izan ziren, 1512an Nafarroa behin betiko Gaztelaren mende gelditu zen arte.<br><br>

A tal honetan XIV eta XV. mendeen azterketa egingo da. Batez ere Gaztelan eta Euskal Herrian eragin handia izan zuten gorabehera eta liskar asko izan ziren garai honetan.

Hala, bada, Gaztelan krisi garaia izan zein errege dinastien arteko borroka eta gizarte aldaketa handikoa; honek guztiak gizarte eredu berria ekarri zuen, monarkiaren eta nobleziaren arteko borrokak jarraitu bazuen ere.

Euskal Herria, berriz, orduantxe hasiko da osatzen geografikoki, ekonomikoki eta politikoki, 1300 eta 1500 urte bitartean hasten baitira Euskal Herria osatuko duten hiru herrialde multzo nagusiak nabarmentzen; batetik, Iparraldeko herrialdeak, Lapurdi eta Zuberoa, Ingalaterra edo Frantziaren mende, kasuan kasu, eta Nafarroa Beherea Nafarroari loturik; bestetik, Nafarroako Erreinua, burujabe jarraituko duena; eta, azkenik, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba, Gaztelako erreinuaren agintaritzapean, bere foru instituzioak gordez bada ere.

Egitura eta banaketa diferentzia horiek berebiziko eragina izango dute lurralde bakoitzaren bilakaera historiko eta politikoan. Nolanahi ere, euskal herrialdeek jakin izan zuten beren desberdintasun eta berezitasunak gordetzen eta, bide batez, beren nortasun juridikoa eta kulturala bultzatu eta indartzen.

 

Nafarroako erreinua

Nafarroako herriak Behe Erdi Aroan izan zuen bilakaera politikoa eta instituzionala Eusrakoa kal Herriko gainontzeko herrialdeena ez bezalakoa izan zen , estatu burujabe eta foru errejimen berezia zuelako , besteak beste.

Nafarroako lurraldea merindadeetan zatituta dago , eskualde naturalen arabera. Ez da ezagutzen noiz sortu zen eraketa mota hori , baina XIV. menderako bost merindade ziren : mendialdeko Merindadea ( Iruñea inguruan ), Lizarrakoa , Zangozakoa , Erribeeta Bortuz Haraindikoa ; 1407an Erriberrikoa , seigarrena , , sortu zen. 1524. urtean , ordea , Nafarroako erreinua Austriarren koroara biltzean , Mendiz Haraindiko merindadea bereizi egin zen.

Bilakaera politiko horretan ezagu- eragin erabakiorra izan zuten mota Nafarroako errege dinastiek. Izan ere , lehenengo frantziar dinastiaren garaian , Champagneko etxearengaraian alegia, Nafarroak bere burua independente gordetzeko borroka egin behar izan zuen Aragoi eta Gaztelako erreinuen aurka, bere politika Frantziako interesei baitzegoen loturik, ondoren Frantziako Etxeak zaindu zituen bezalaxe.

Aurreko dinastia horretako Karlos I.aren heriotzaren ondoren Evreux-tarrekin izan ziren aldaketarik eta gorabeherarik garrantzitsuenak: kanpo politikan bake eta gerra garaiak tartekatzen diren bitartean, monarkiaren nafartze prozesu bat sumatzen da. Blanka erregina 1441. urtean hil ondoren, ezegonkortasun eta gerrate zibileko giroa nagusitzen dira berriro. Izan ere, Aragoikoerrege Joan II.arekin ezkonduta zegoen Blanka, eta hiltzean, koroaren ondorengotza auziaren inguruan, bi talde bereizi ziren nafar noble artean, bata Gaztelarekiko harremanak sendotu nahi zituztenek osatua eta bestea Frantziarekikoak sendotu nahi zituztenena.

Ondorengo dinastiarekin, Labrit edo Albret etxearekin, larriagotu egingo da agintaritzaren krisia; ezegonkortasun horrez baliatuz, 1512. urtean, Nafarroa Garaia Aragoiko koroara bildu zen. Eta bere legeak, auzitegiak eta gorteak izaten jarraitu bazuen ere, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak bizitako menderatze eta eragin prozesu bera bizi zuen.

 

Bizkaiko jaurerria

Behe Erdi Aroan Bizkaiko herrialdea hiru lurraldetan banatua zegoen: Enkartazioak, Durangaldea eta Lurralde Ordokia, Orozko eta Urduñako jaurerriez gainera. Enkartazioetan oinarrizko erakundea udalerria zen. Durangaldea hiri eta elizateetan banatuta zegoen eta Lurralde Ordokia, berriz, hiriak osatu aurreko lurraldea dela esan daiteke.

Bizkaiko antolaketa politikoak baserri eta hiri inguruko gizarteari, biei, erantzuten die eta, beraz, udalerriak, hiriak eta elizateak ditu oinarrizko organo politikoak.

Jaurerriko gobernu organo nagusia, berriz, Batzar Nagusiak ziren: beraietan hiri eta elizateetakoordezkariek parte hartzen zuten hizpide eta botuaz.

Gernikako Batzar Nagusiak hamar-hamabostero biltzen ziren eta bertan parte hartzeko nahikoa zen jaurerrikoa bertakoa izan eta horretarako hautatua izatea.

Piramide politiko honen gainean jaurerria zegoen, herrialde osoa babestu beharrak bultzatu zuen agintaritza militarra, nahiz eta inolako jabetza eskubiderik ez zuen ematen. 1373. urtean, ordea, Bizkaiko Jaun titulua Gaztelako Joan erregeari egokitu zitzaion eta, ondorioz, erregearen korrejidoreek izan zuten ordezkaritza hura.

 

Urizaharrako harresiak (Araba). Gipuzkoako herrialdea

Garai honetan Gipuzkoan ez zen Bizkaian bezalako lurralde berezitasun garbirik. Hiriak sortu aurretik probintziako biztanleak erabat sakabanaturik bizi baitziren haranetan; unibertsitate deitzen ziren haranak. Mota honetako biztanleen oinarrizko antolaketa politikoa auzoa zen eta, herriak sortu bitartean, bizilagun guztiak bilduko zituen bestelakoren bat ere izango zen.

Hiriak zenbaitetan monarkiaren ekimenez sortu ziren eta beste batzuetan, bertako bizilagunek eraginik. Lehenengoetan interes ekonomikoak ziren arrazoi nagusiak, nahiz eta defentsapolitika eta barreiaturiko populazioa biltzea ezin daitezkeen baztertu. Herritarren ekimenez sortutakoetan, berriz, bizilagunen segurtasuna izan daiteke arrazoi nagusia, bai kanpoko bai barneko indarkeriaz babestea, alegia.

Hirietako agintaritza, berriz, herritarrek hautatutako Alkateak eta bere ofizialek osatzen zuten; aldiz, probintziako agintaritza herrien artean osaturiko Anaidiak.

Berauetako gobernu organoa Batzar Nagusiak ziren; urtean bitan biltzen ziren eta batzarraldi bakoitzak 25 egun inguru irauten zuen.

 

Arabako konderria

Araban sortutako lehenengo aginpide organoa Arriagako Kofradia izan zen. Aitonen seme, apaiz eta jauntxoek osatzen zuten, nahiz eta badirudien herri xehearen ordezkariek ere parte har zezaketela batzarretan, gobernu organoetako kide izateko eskubiderik ez bazuten ere.

Kofradiaren ahalmenak hiru motakoak ziren: justizia egitea, zergak biltzea eta buruzagi militarra izendatzea, Kondea edo Jauna, alegia. Nolanahi ere, hiriak sortu zirenean, erregearekin izandako negoziazio prozesu luze baten ondoren, 1332. urtean desagertu egin zen kofradia eta lurraldea Gaztelako Koroari bildu zitzaion. Bestalde, lehenengo hiriak Nafarroako erregeek sortu zituzten, eta askoz beranduago hasi ziren Gaztelakoak jarduera horretan; nolanahi ere, arrazoi nagusia bi koroa hauen arteko mugak babestea izan daiteke, baina ekonomikoa ere bai, Araba eta kostaldeko herrien arteko merkataritza bideak sendotzea, hain zuzen ere.

Dena den, hiriak sortzen hasi ondoren, Araban bi agintaritza izan ziren batera, gerora, bere dinamika ekonomikoaren eraginez, hiriak nagusitu eta Kofradia desagertuko bazen ere. Bien bitartean eta leinuen arteko gatazkak eraginiko ezegonkortasunaren ondorioz, Arabako Anaidia sortzen da, eta bere ondotik Batzar Nagusiak.

Behe Erdi Aroan Arabako aginpide juridiko eta administratiboa lau araudi motaren arabera egituratu zen, hau da: Gaztelako forua, justizia zibilari egokitzen zitzaiona; Anaidiaren 1463ko Koadernoa, Batzar Nagusiei aplikatzen zitzaiena; Arriagako Kofradia 1322. urtean desagertu zenean hitzartu ziren kapitulazioak, nobleziaren estatusa eta gizarte egiturari buruzkoa; eta, azkenik, Euskal Herriko lege zaharretan oinarritzen ziren usadio eta ohiturak, gizarte harremanak arautzen zituenean.

 

Iparraldeko herrialdeak

Atalaren hasieran adierazi dugunez Pirinio mendien iparraldera euskal lurraldeak hiru herrialdetan banatzen ziren, eta bilakaera historiko arras desberdina izan zuten Hegoaldeko probintzien aldean. Hala, bere ezaugarri politiko, sozial eta ekonomikoak ere bereziak izango dira historian zehar.

Berez, lehenengo gune politiko lapurtarra Antso Handiak bizkonderri gisa sortutakoa litzateke, gerora Gaskoina eta Akitaniako Dukerrira bildu zena. Gauza beretsua gertatuko zen Zuberoarekin, hau ere Gaskoina eta Akitaniako Dukerriari lotuta agertzen da eta. Nafarroa Beherea da ildo hori hautsiko duen herrialdea, XII. mendearen amaiera bitarte Gaskoinako Dukerriaren barne egon ondoren, Amikuze eta Izura-Amezko lurrekin batera Nafarroako erreinura itzulikohango seigarren merindadea, Bortuz Haraindikoa, osatuz.

Bestalde, XII. mendearen amaiera aldera, Akitaniako Dukerria eta, honekin batera, Lapurdi eta Zuberoako lurraldeak, Ingalaterrako monarkiaren mendeko izatera pasa ziren 1155. urtean, Akitaniako Eleonor eta Ingalaterrako Enrike II.a erregearen arteko ezkontza zela medio. Gerora Baionako hiria Lapurditik bereizi eta, ordutik aurrera, nork bere interesak defenditu zituzten, elkarren aurka askotan. Gorabehera asko izan ziren Ingalaterrako eta Frantziako koroen artean; baina, azkenean, 1438. urtean Frantziak Baiona konkistatzeko saioak hasi eta 1453an Karlos VII.ak beretu zuen Frantziarentzat. 1514an Frantziako koroak Lapurdiko forua onartu eta Baionakoa errespetatu zuen.

 

Behe Erdi Aroko euskal gizartea eta ekonomia

Erdi Aroko azken mendeetako hiri kulturaren arte agerpena delarik ere, gotikoak Euskal Herrian, arrazoi historikoak eta, batez ere, demografikoak direla medio, berebiziko garapena eta zabalkundea izan zuen XIII. mendearen amaieratik aurrera.

Araban, eta kostaldeko eta barnealdeko leku jakin batzuetan agertu ziren lehendabizi hiriak, baina XV.. endearen inguruan izango dute, arrazoi ekonomikoak, demografikoak, politikoak eta segurtasunezkoak medio, hedapenik handiena Gipuzkoa eta Bizkaian, eta hoiekin batera arte gotikoak ere.

Hirien sorrera honek arras baldintzatu zuen arte gotikoa, haien morfologiak, topografiak eta sorrera arrazoiak mugatzen baitute garai horretako artea. Hiri harresidunak dira, kale estukoak, eta harresiko ateen edo bide nagusien inguruetan antolatzen dira.

Dena den, euskal gotikoaz hitz egiterakoan Iruñea derrigor aipatu beharra da alde batetik, eta Burgos ere bestetik; azken hau XV. mendean, batez ere.

Garai horretan arteak lotura estua izan zuen Europako mugimenduekin eta Bilbo, merkataritzaren eraginez, arte mugimendu horien hartzaile eta igarobide puntua izan zen Burgos alderantz.

 

Demografiaren bilakaera

Erdi Aroko biztanle ugaltzea ageri-agerikoa da Nafarroan eta Araban XII eta XIII. mende bitartean, 1270. urte ingurua bitarte, gutxi gorabehera. Biztanle ugaltze hau Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldera hasten da lehenik hedatzen, eta barne aldeko lurretan amaitzen. Hazkuntza hori, ordea, nabarmenagoa izango da hiri berrietan, horietan sortzen baitira industria, eskulangintza eta merkataritza.

Ordea, XIII. mendearen amaiera aldera gelditu egiten da hazkunde hori, barne aldeko inguruetan kostaldean baino motelago, hiri berrien sorkuntza prozesuan gorakada berri bat izango baita hauetan. Goranzko joera honen aldaketa 1300. urte inguruan hasten da nabaritzen, goseteak,izurriteak, gizarte gatazketan eta, batez ere, hiriak sortzeko arrazoietan sumatzen delarik beste ezertan baino gehiago.

Badirudi Araba izurrite larri batek, 1348ko Izurri Beltzak, erasan zuela, eta hango biztanleak arras bakandu zirela, herrixketan batez ere; gero ordea hiriak baino lehenago zuzpertu ziren. Ipar Euskal Herriak ere bere biztanleen herena galdu zuen izurrite horren eta Ehun Urteko gerraren ondorioz. Nafarroako egoera, ordea, larriagoa zen, era guztietako gerrateak, goseteak eta izurriteak nozitu baitzituen, biztanleen % 50-60 galtzeraino. Ez dirudi Gipuzkoan eta Bizkaian horrenbesteko hondamendirik gertatu zenik, nahiz eta gose garaiak eta izurriteak izan ziren haietan ere.

 

Nekazari giroa

Erdi Aroko nekazaritza inguruko gizartearen goi mailan noble gutxi batzuk baino ez dira.

Oro har, mendebaleko euskal herrialdeetako noble horiek, Gaztelako gorteko kargu politiko goren horiek, orube eta lur jabe izatea zuten jaioterriarekin lotura bakarra. Nafarroan, ordea, erreinuko barneko politikak garrantzi handiagoa baitzuen, eragin handia izan zuen goi nobleziak.

Noble horien ondoren handikiak zeuden. Ugari ziren euskal gizartean; beste alde batetik ordea alde handiak zituzten beren artean errentari dagokionez.

Handikien artean, baina, Ahaide Nagusiak dira garrantzitsuenak, leinu edo familia buruak, gainerako handikiak mendean zituztenak.

Ahaide Nagusi horiek aberatsak ziren bai diruz bai eskuz.

Nafarroan bada bigarren mailako noblezia bat, zaldunak, oinordekoen bigarrenak edo merezimenduren baten ordainez erregek handiki izendatuak. Eta horien ondoren, behe noblezia, egoera ekonomiko askoz apalagoa zuena.

Apaizen arteko desberdintasunak Nafarroan bakarrik nabari dira. Goi mailako apaizen klase urri baina aberatsak, garrantzi handia izan zuen politikan. Gainerako apaizek, berriz, Erreinuko herrixka eta elizetan barreiaturik, apenas zuen diru sarrerarik eta eraginik.

 

Hiriak

Hirian burutzen ziren jarduera guztiak urbanoak ez baziren ere, merkataritza eta eskulangintza harremanak sendotzean, oinarri ekonomiko eta bizimodu desberdineko gizarte taldeak sortu ziren. Multzo berri horien –burgesiaren– oparotasuna eta merkataritzako jarduera ekonomikoak, aurrez aurre jarri zituen handikiak eta beren nekazaritza ingurua. Eta borrokan ibili ziren luzaroan, zeinek bere errenta mailari eta nagusitasun politikoari eusteko xedez.

Hiri jarduera horietarako jatorri askotako kapitala erabiliko du burgesiak. Araban, nekazaritzako soberakinak eta burdinolen ustiaketa izango dira diru iturriak, Gipuzkoan eta Bizkaian arrantza, abere hazkuntza eta, geroago, burdina; eta Nafarroan, azkenik, erromesen bideak bultzaturik, banketxeak, trukea eta merkataritza.

Horrenbestez, burgesia sendotu egingo da eta Espainiako barne aldearen eta itsasoaren arteko merkataritza garraioak indartu.

Egoera ekonomiko berri horrek nekazaritza inguruko nobleziaren interesa hartara bideratuzuen, hirietako bizitza ekonomikoan eta politikoan aukera ezinhobea ikusi baitzuen bere aberastasuna handitzeko. Hala, diru sarrera gehiago izateko bideak aurkitu zituzten, salgaiak beren sailetatik igarotzeko bide sariak asmatu, mea ustiatzeko sailak errentan jarri eta udal administrazioan karguak bereganatu zituzten. Era horretara, gizarte klase berri bat hasiko da eratzen –jauntxoena–, hirietan bizi arren bere ekonomia baserriari loturik duena. Gerora itsasoko jardueren, merkataritzaren eta industriaren indartzearekin batera, hiri langileria sortuko da.

Nolanahi ere, gutxiengo etniko jakin batzuk ere ageri dira, juduak, esaterako, bakanak Bizkaian eta Gipuzkoan baina ugari Araban eta, batez ere, Nafarroan.

Hauen jarduera nagusiak eskulangintzari –zapatari, jostun, zilargin dira– eta bankari dagozkio.

Baziren moriskoak ere; hauek, ordea, kualifikazio apaleko artisau lanak izaten zituzten –igeltsero, zurgin– baina zerga handiak ordaintzen zituzten eta guztiz bazterturik bizi ziren gizartean.

 

Euskal ekonomia Behe Erdi Aroan

Administrazio politikoan zihardutenak, soldaduak eta erlijioso bakanak kenduta, Euskal Herriko biztanle gehienek nekazaritza edo abere hazkuntza zuten ogibidea herri txikietan, eta industria, merkataritza edo gisa honetako eskulangintza jarduerak hirietan. Bestetik, itsasaldearen eta barneko sailen artean dauden desberdintasun geografikoak kontuan izanik, derrigor bereizi behar dira haietako eta hauetako jarduera ekonomikoak.

Izan ere, Bizkaiko golkoko itsasaldeko inguruetan defizitarioa zen nekazaritza, biztanleriaren eta elikagaien produkzioaren arteko oreka kinka larrian jartzeko moduan; konponbidea, ordea, emigrazioaren eta beste lurraldeetako gaien inportazioaren bidez etorri zen. Edozeinetara ere, elikagaiak erosteko dirua behar zen eta horrek eragin zuen, batez ere, jarduera ekonomiko berrien sorrera.Hala, bada, jarduera ekonomiko horien artean itsas garraioa izango zen garrantzitsuenetakoa, Gaztelak eta Nafarroak itsasorako zuten irteera naturala baitzen. Eta jarduera horrekin batera, beste sektore batzuk ere indartu ziren, ontziolak batez ere. Merkataritza ere garrantzitsua izan zen, esan bezala, Gaztelako eta Nafarroako produktuen (artilea, larrua) irteera bide eta bitartekari baitzen.

Industria, berriz, burdingintzari lotu zitzaion, bertan baitzituen behar zuen mea eta gainerako gai guztiak. Eta balea arrantzak, azkenik, eta bestelako arrainen arrantzak ere, zeinek bere sasoian, garrantzia zuen.

Euskal Herriko barnealdeko lurraldeetan, berriz, nekazaritza da jarduera nagusia, bertako biztanleen beharrak ase eta kanpora ateratzeko adina produkzio baitzuen.

 

Gizarte gatazkak: bando arteko borrokak

Egoera ekonomikoa ona den garaietan gizarte gatazkak gutxitzeko joera da nagusi; aldiz, kontrakoetan, areagotu eta larritu egiten dira gizarte gatazkak.

Esaterako, XIV. mendean izandako gatazken arrazoiak era askotakoak dira: 1348ko Izurri Beltzaren ondoren izan ziren goseteak, biztanleriaren urritzea eta, horrenbestez, produkzioaren eta eskaeraren arteko desoreka; prezio eta soldaten gorabehera larriak eragin zituen erregeen manipulazio ezegonkortasun politikoa etab.

Gizarte egoera horretan handikiek bortxaren bidea hautatu ohi zuten: lehenik, ahulenaren aurka, nekazari, laborari eta zergapekoen beharrak larriagotuz, eta ondoren, errealitate sozioekonomiko berrien, hirien, aurka.

Eta, azkenik, aurreko bien emaitza nahi bezalakoa ez izatean, beren arteko borrokari ekin zioten. Bide horri jarraituz sortu ziren Euskal Herrian Ahaide Nagusien arteko gerrak, oñaztarrak eta ganboarrak elkarren aurka jarri eta XIV eta XV. mendeetan lurralde osoa suntsitu zutenak.

Oinetxe nagusi baten inguruan leinuak bilduz osatu ziren bandoak.

Leinu ahaltsuen eta garrantzitsuenen buruzagitza hartzenzuen Ahaide Nagusiak, eta bere mende eta babesean egon ohi zen familia osoa edota hitzarmen edo bestelako itunen baten bidez bildutako guztiak. Bandoen arteko gatazkarako arrazoiak, berriz, edozein eratakoak izan zitezkeen, gaztaina lapurreta bezala ondarea handitu edo oinetxe bat eskuratzea. Zenbaitetan desafio batekin hasi ohi zen borroka, beste batzuetan bi ordezkariren arteko duelo batera mugatzen zen, baina, askotan, ezkutuko talde erasoa izaten zen.

Nolanahi ere, hiru bando mota bereiz daitezke: kanpoan Euskal Herrian bezain boteretsuak zirenena; Euskal Herrian bakarrik sustraiturik, berezko jaurgo aginterik ez zutenak; eta hirugarren mota, jauntxoek, aitonen semeek eta handikiek osatzen zituztenak.

Bandoen arteko gerren amaiera Anaidien lana izango zen herrialdeko lurralde bakoitzean sortu eta nekazari, herritar eta Ahaide Nagusien aurka zeuden handikiak bilduz osatutakoak. Hala, bada, 1448. urtean ganboarrek Arrasate erretzea erabakiorra izan zen. Anaidiak Ahaide Nagusien aurka altxa ziren Erregearen laguntzarekin eta bakea ezarri zen armen indarrez 1458. urtean.

 

Arkitektura elementuak eta apaingarriak

 

Eskultura

Sarri gauza berbera balira bezala nahasten dira zistertarrek Europa osoan zehar zabaldu zuten arkitektura moldea eta estilo gotikoan landua, bigarren hau aurrekoaren ondorio bailitzan. Egia da teknikari dagokionez aurrerapen handiak asmatu zituztela zistertarrek eta haiek izan ez balira ez zela gotikorik izango. Baina ideologia, estetika, sinbologia eta adierazpen mailan berebiziko iraultza ekarri zuen gotikoak. Zistertarrek estilistika erromanikoa eta gizarte feudala zuten oinarrian eta ez da, aurreko estiloaren aldean, guztizko aldaketarik nabari.

Arkitekturan zistertar estiloaren eta estilo gotikoaren artean desberdintasunak ez dira aise nabaritzen; eskulturan eta pinturan aldiz argi eta garbi bereizten dira bata eta bestea; zistertarrek ikonoen plastika baztertu egin baitzuten, eta gotikoan, aldiz, indar handiko elementua baita.

 

Nafarroa

Garai honetako eskultura emaitza nagusiak Euskal Herrian, eta are Iberiako penintsula osoan, Iruñean izango dira. Garairik oparoena, bestalde, XIV.. endea da, Barbazango Arnaldo artzapezpikuaren garaia.

Izan ere, XIII. mendearen amaieratik aurrera, baina batez ere XIV. mende osoan zehar, frantziar tradizioko eskultura eskola handia hasiko da nagusitzen.

Eskola honek egindako lanaren ezaugarrietako bat irudien apaltasuna da. Naturalismoaren barnean, aurreko sinbolismoa eta apokalipsi gaiak utzi eta Itun Berriko gai berriak lantzen ditu ikonografia programa berriak.

Eta pixkanaka eskultura berezko indarra duen arte jarduera berri bilakatzen da, arkitekturatik bereizirik.

Garai honetan Europako eskulturagintzaren gunerik inportanteena Iruñea da; garrantzi handikoa izango da, artearen loraldi honetan, Ehun Urteko gerra, harkeraginik erbesteratuko baita Iruñera zenbait artista handi, Jacques Perut edo Guillermo Ingelesa, besteak beste. Garrantzi handia izan zuen, era berean, Nafarroak Ingalaterrarekin harremanak sendotu izanak baina, batez ere, Barbazango Arnaldo frantziar artzapezpikuak, haren laguntzaz eta ekimenez bultzada handia izan baitzuen arteak, oro har.

Garai horretakoak dira, XIII.. ende amaierakoak, Erronkariko elizako Antso VIIa. Azkarraren hilobia eta Artaxonako San Saturnino elizako ataurrea; eta XIV.. endekoa, Erriberriko Santa Maria elizako ataurrea. Oso antzekoak dira estiloz eta ikonografiaz, Iruñeko San Zerninen elizako eta Lizarrako Hilobi Santuko elizaren ataurreak.

Iruñean sortutako mugimendu honen eragina ez da bertara mugatuko, eta Baionan eta Araban ere nabarituko da haren oihartzuna. Nafarroan barnean,ordea, ezin aipatu gabe utzi Uxueko Santa Maria elizako iparreko eta mendebaleko ataurre bikainak.

Ikonografiak bilakaera nabarmena izango du eta hala, estilo erromanikoaren garaiko Andre Maria irudi zurrunekoa bigundu egiten da, nahiz eta haurra magalean izaten jarraituko duen. Edertasuna, bestalde, proportzioaren, formaren eta irudiaren espresioaren bidez bilatzen da. Mota honetako irudien eredurik ederrenak Erriberriko Santa Maria elizan, Lizarrako Ruako San Pedroko Ama Birjina eta Garesko Santiago elizako Ama Birjina dira. Dena den arte mota honek ez zuen aipatzea merezi duen oihartzunik izan herritar eraikuntzetan.

 

Araba

honenbestez, eskulturaren jatorrizko edertasuna galdua da.

Arabako gotikoaren ataurre aipagarrienetako bat, ordea, Gasteizko San Pedro elizan ikus daitekeena da; honetan, doselez inguraturik, Mariaren eta Jesusen eta elizako zaindari San Pedroren bizitzako pasarteak irudikatzendira. Eta arkuko irekiunean Andre Mariaren irudia gailentzen da guztien artean. Dena den, atarian ageri den apostolu zerrenda garai honetako monumentu eskulturazko obrarik handienetakoa da.

Ugariak eta oparoak dira orobat Arabako beste hainbat lekutan ageri diren Andre Mariak. Eta horien artean ederrenak Dulantziko Aialakoa, Zurbaoko Erremedioetakoa, Burgeluko Andre Maria Zuria, eta Arriaga eta Iurrekoak dira. Zutik dauden Andre Marien artean, berriz, Gasteizko San Pedro elizakoa eta Biasterikoak dira bikainenak. Kristo gurutziltzatuaren irudigintzan Zurbaoko Santo Kristoa da garai honetako elementu adierazgarri ederrena. Badira, baita ere, hilobi monumentuak, Kexaako Santa Maria elizan dauden Lopez de Ayala eta haren emaztearen hilobiak, esaterako.

 

Gipuzkoa

Eskultura gotikoaren hiru emaitza nagusi dira Gipuzkoan: Debako Santa Maria elizaren ataurrea, Elgoibarko San Bartolome monasterioko ataurrea, herri horretako hilerrian, eta Asteasuko San Pedro elizako bataiarria.

Debako Santa Maria elizaren barrualdean Andre Mariaren bizitzako pasarterik garrantzitsuenak agertzen dira eta, ataurrearen erdian, Kristo Berpizturik.

Badira, zenbait kapera ere eta horien artean “Gorularia” izenekoa, La Hilandera, da aipagarriena.

Elgoibarko San Bartolome monasterioko ataurrea lau arku handi eta bederatzi arkiboltaz osaturik dago. Landare irudi estilizatuz dekoraturik dago, eta animalia itxurako mentsuletanbermatzen den inposta bat du.

Ataurreko tinpanoan ez da irudirik, baina landare irudizko errepertorio bikainak daude. Itxura arkaikoa du eta baldar samarra da, baina baditu edertasuna eta dotorezia.

Asteasuko San Pedro elizako bataiarria ederra eta adierazkortasun handiko lana da. Erdialdean, bi aingeruk Asteasuko armarria dute heldurik. Armarriaren bi aldeetan, bataioari dagozkion hainbat irudi ageri dira, hala nola, ezkerreko aldean, San Joan Bataiatzailea Jesus bataiatzen, eta eskuinekoan, fraide frantziskotar bat bedeinkazioa emanez. Eta atzeko aldean, berriz, mustro itxurako hiru animalia, bekatuaren irudiak, agian.

 

Bizkaia

Oraino ikus daitekeenez, Erdi Aroko azken mendeetan Ama Birjinaren gurtzak goraldi handia izan zuen, eta Ama Birjinaren irudien kopurua arras handitzeaz gainera, itxura askoz gizatiarragoko ere bihurtu ziren.

Erromanikoaren garaiko irudietatik aldenduz, oraingoak gozoagoak dira, haurrarekiko harreman estuagokoak; dena den, amaren magalaren erdialdetik eskuineko aldera igarotzen da haren lekua. Andre Maria hauek duten ezaugarrietako bat papar itxia da, bai izarrez apaindua bai izarrik gabea. Mota honetakoak dira, adibidez, Markinakoa, Morga, Urduña, Derio, Mallabia eta beste hainbat lekutakoak.

Gotikoko eskulturaren beste ezaugarri bat Kristoren irudian nabari den aldaketa da. Erromanikoaren garaiko irudietan zurruna, errege koroa duena eta adierazkortasunik gabea da; arte gotikoan, berriz, arantzazko koroarekin eta besoak, gorputzaren pisuaren eraginez, erorita agertzen da, hilzorian dagoen Kristo bat da. Kristo gotikoen artean,bereziki, Bermeokoa, San Migelekoa eta Durangokoak dira aipagarrienak.

Garai horretako santu irudien artean, berriz, honakoak dira ederrenak: Dimako Santa Polonia eta San Joan Bataiatzailea, Mendexako San Pedro eta Larrabetzuko Santa Barbara.

Bestalde, XIV. mendearen erdialdean beste fenomeno bat hasten da indartzen, hilobiak lantzeko interesa, alegia. Oro har, gablete eta sugarrez dekoraturiko arku baten azpiko barrunbe baten egon ohi dira, garai honetako elizetako kapera askotan. Bermeoko Santa Eufemia elizako Mendozatarren hilobia izango da, ziurrenik ere, ederrenetakoa.

Durangoko Kurutziagako monumentuan ageri den gurutze zuhaitzaren bidez, bestalde, lurreko eta zeruko munduaren arteko lotura adierazten da. Lehenengo atalean jatorrizko bekatua ageri da, bigarrengoan hamabi apostoluak eta, hirugarrengoan, azkenik, Kristo gurutziltzatua oinetan buruhezur bat duela.

 

Iparraldea

Baionako katedrala da aipatzeko moduko estilo gotikoaren erakusgarri handi bakarra.

Bertan, iruditeriari dagokionez, Andre Mariaren irudiak dira nagusi santuen irudien aldean. Ama Birjinen irudi hauek lehenago beste herrialdeetan azaldu den eskema berari jarraitzen diote.

Ama Birjina eserita dago Haurrari fruta eskaintzeko jarreran; haurra, berriz, ezkerreko belaunean eserita, bedeinkazioa emateko jarreran.Bestalde, elizpeetan, arkiboltetan eta tinpanoetan Itun Berriko pasadizoak ageri dira, elkarrengandik bereizitako multzoetan.

Eskulturak oso plastika eta irudikapen apalekoak dira. Gainerako elementuak baztertu gabe, ikusgarriak dira ate zangoetan eta erdiko zutabean ageri diren apostoluen sei estatua eder dotoreak.

Jakinduria eta arkaismo nahasketa bitxia erakusten dute, konposizioan batez ere, baina heldutasun estilistiko handikoak dira era berean.

 

Erretaulak

XV-XVI. mende bitartean erretaula handiak egin ziren, goitik beherako kaleez eta gorputz horizontalez osatuak. Gailurrak, animalia eta landare irudiez osaturiko segidak, errezela moduko egiturak, eta tradizio eta molde gotikoko beste zenbait osagai eransten zitzaizkien apaingarri gisa.

Gotikoko erretauletan aipagarrienetako bat Lekeitioko Andre Mariaren elizako erretaula nagusia da, Juan García Grialek egina, 1508az gero. Oso lan arranditsua da, eta Euskal Herriko gotikoaren amaierako obra bikainenetako bat. Bederatzi kale ditu eta lau gorputz, arkitektura osagarri bikainez hornituak. Irudi nagusia Jasokundeko Ama Birjinaren estatua bat da; Ama Birjinaren imajina bat ere agertzen da, bi santaren artean (XIV.. endekoa eta estilo gotikokoa).

Kutxetan Ama Birjinaren eta Jesusen bizitzako eszenak agertzen dira, Amaren eta Semearen Apoteosia, eta Bibliako hainbat pertsonaiaren imajinak ere bai.

Oro har, edertasun handiko irudiak dira, eta apaingarrietan oso zainduak dira xehetasun guztiak;ezaugarri horiek direla eta, uste da egilearen jatorria flandriarra edo alemaniarra zela. Gaur egun, dena dela, nahiko eraldaturik dago erretaula hau, girola eraikitzeko atalez atal desegin behar izan baitzen, eta obrak bukatzean berriro osatu.

Araban Aspuruko erretaula nagusia da aipagarrienetakoa.

Eliza San Joan Bataiatzaileari eskainia da, eta haren bizitza da, hain zuzen, erretaulako gai nagusia.

Predela batek eta haren gaineko hiru kalek osatua da.

Predelak Hilobiratze Santuaren erliebe bat du, XV. mende amaieran edo XVI.aren hasieran egina.

Aurrealdean Maria Magdalenaagertzen da, Jesusi oinak igurzten, eta alboetan bi pertsonaia, Kristo etzanda dagoen maindireari eusten, eta atzean San Joan, Ama Birjinari eta Hiru Mariei eusten. Kaleetan berriz, San Joanen Jaiotza, Martiritza etab.. dierazten dira. Irudien egikerari dagokionez, bi egileren eskuak bereizten dira: goialdeko erliebeak, predelakoa eta Bataiatzailearen kartzelaldia egin zituenarena, batetik, eta erdiko sarguneko San Joanen irudiaren eta haren bizitzari buruzkoaren egilearena, bestetik.

Artziniegako La Encina santutegiko erretaula gotiko-Berpizkundekoa da, 1514 ingurukoa, adituen ustez. Arkitektura, gotiko betea, du ezaugarri bereizgarriena: habeak, gailurrak, errezelak etab. Erliebeek, aldiz, Berpizkundekokutsu nabarmenagoa dute.

Erretaula hiru partez dago osatua: predela, gorputz nagusia eta gailurra. Gorputz nagusian erdiko kale zabal bat eta bi albo kale estu daude; albokoetan Mariaren eta Jesusen haurtzaroko eta familia bizitzako pasarteak agertzen dira; erdikoan Ama Birjinaren Jasokundea eta Agerkundea.

Erretaula honetako irudietan agertzen diren pertsonaien aurpegiak karikatura modukoak dira, gotikoaren azkenaldiko kutsu flandriarraren eragina erakusten dutela.

Araban, aipatzekoa da, era berean, Iurreko elizan gurutzeriaren eskuinaldeko kaperan dagoen erretaula. Triptiko gisa egituraturik dago: gorputz nagusia edo erdikoa, eta bi atexka. Hiru gorputzak hiru solairutan banaturik daude; solairu bakoitzak, era berean, hiru lobuluko hiruna arku du. Lehenengo solairuan Deikundea, San Jose eta Errege Magoak ikus daitezke; erdikoan Errugabeen Hilketa agertzen da; eta azken solairuan Jaiotza, Artzainen Deikundea, Bisitazioa eta Tenpluan Aurkeztea. Erdiko gorputzaren behealdean Ama Birjina eseri bat dago, Haurra falta duena; bereziki aipagarria da erretaula honen egileak garai hartako janzkerari buruz eman zituen xehetasunengatik.

 

Bitxigintza

Gotikoko bitxigintzako lan gehienak Nafarroan aurkitzen dira. Oro har, Nafarroako bertako lantegiak ere ezagunak izan arren, Frantziako bitxigileen eragina nabarmena da, Santiagoko Bidearen eta Nafarroako erregeerregina frantsesen eraginez.

Karlomagnoren xakea deitua, Orreagako kolejiatako museoan, da lan aipagarrienetako bat. XIV. mendearen bigarren erdialdekoa da, zilar urreztatuz eta esmaltez egina. Lauki zuzen forma du, eta oso antolamendu argi eta soila: zazpi ilara ditu ezker-eskuin, eta ilara horietan hogeita hamabi kutxatila, erlikia bana eta erlikiaren agiria gordetzen dutenak. Kutxatilen artean eta xakearen inguruko markoan irudi figuratiboak daude, Azken Epaiari eta Berrerosketari buruzkoak.

Orreagako kolejiatako museoan daude, halaber, Ebanjelio estalkia, zilarrezko obra bikaina, kutxatxo gotiko mudejar bat, apaindura bikainez hornitua, eta Altxorraren Ama Birjina, kolejiatan gurtzen denaren kopia, arropen tolesturen xehetasunak eta eserlekuko erliebeak oso ederrak dituena.

Oso ederra da Iruñeko katedraleko Hilobi Santuko erlikia ontzia, gotiko frantsesa, XIII.. endearen bigarren erdikoa. Oin lauki-zuzeneko baldakino baten itxura du; gezi zorrotz bat du estalki gisa, ojiba arkuek eutsia.

Estalkiaren azpian Bazko goizeko gertakariak agertzen dituzten miniaturak daude, zilarrez, kobrez eta esmaltez eginak.

Zangozako Santa Maria parrokian Rocamadorko Ama Birjina dago. XIII. mende bukaeran edo XIV.aren hasieran egina da, zur zilarreztatuzkoa. Arte erromanikoan oinarritua da, baina gotikoaren kutsu nabarmena du Ama Birjinak eta Haurrak aurpegian erakusten duten keinu gozo eta atseginean.

Lizarrako San Pedro de la Rúakoa elizan hiru erlikia ontzi aipagarri dira: Simon, Judas, Gregorio eta Nikolas santuen erlikia ontzia, Pedro eta Pablo santuena eta Esteban eta Blas santuena. Oso antzekoak dira hirurak, eskuineko besoarenak, eskua bedeinkazio emateko eran dutela, eta neurri bertsukoak (45 cm inguru luze eta 15 cm inguruko oina).

Aipagarriak dira, orobat, Arandigoiengo parrokiako Gurutzea, San Zernin parrokiako San Saturninoren erlikia eta Oteiza de la Solanako pixidea.Orreagako Kolejiatako Museoko piezak

 

Pintura

Euskal Herrian diren estilo gotikoko pintura agerpenak Nafarroan eta Araban aurki daitezkeenetara mugatzen dira. Lehenengo horma taulak XIII. mendearen bigarren erdialdeaz gero data daitezke eta, gotikorako igarobidean koka badaitezke ere, bizantziar eragina nabari zaie. Garai honetako pinturak Artaxonako San Saturnino elizako eta Artaitzeko elizakoak dira; gaur egun Nafarroako museoan daude. Dena den, Artaitzeko elizaren abside erromanikoan zeuden pintura haietan oso agerikoa da frantziar arte estiloaren eragina.

Badira beste hainbat horma obra, baina zoritxarrez beren jatorrizko lekutik kanpo, Europako zenbait museotan barreiaturik baitaude, hala nola Santa Eufemiaren elizako eta Egileorko aldare atzekoak, Parisko Dekorazio Arteko museoan bata eta Kataluniako Arte museoan bestea.

 

Gotiko lineala edo franko-gotikoa

Garai honetan Iruñeko elizetako klaustroetako berrikuntza lan handiak egiten ari zirenez, kanpoko eraginik handiena ere lan horietan sumatuko da, gero beste herrialdeetara zabalduko bada ere.

Estilo gotiko berriak pinturan duen lehenengo agerpena, XIV.. endearen lehen hamarraldietan data daiteke: Jesse-ren arbola gisa ezagutzen dena da; obra honen konposizio elementurik garrantzitsuenak lerro zuzenak dira.

Ondoren Juan Oliverren lanak etorriko dira: katedraleko jangelan, Jesukristoren Nekaldia irudikatzen duen erretaula, hain zuzen ere. Gertakari horren kontaera bost agerralditan egiten da: goian zigorraldia eta kalbario mendirako bidea irudikatzen dira, berrikuntza ikonografikoak agertzen direla; erdi parean, Kristoren gurutziltzatzea, eszena bakar handi batean; eta behean,hilobiratzea eta berpiztea. Lan honen alderik adierazgarriena pertsonaien naturaltasuna da, askatasunez mugitzen baitira erretaulan.

Aipagarria da, era berean, koloreen hautaketa eta berorien erabilera; urdinaren erabilera da, batez ere, oso interesgarria.

Bestalde, Artaxonako Roke Maisuak, Oliverren jarraitzaileak, lan bikaina egin zuen Artaxonako San Saturnino elizan. Bere maisuari jarraituz, naturaltasuna du pinturetan ageri duen ezaugarri nagusia, bai eszenak kokatzerakoan, bai konposizioa egitean eta bai animaliei ematen dien trataeran ere.

Nafarroako hainbat herritan zabaldu zen pintura mota baten eredu dira Galipentzukoak. Lan hauek ez dira honaino aipatu ditugun maisu handi horien mailara iristen, baina beren konposizioan kolore aberatsak dituzte, nahiz eta sinpleak izan, eta horrexegatik dira aipagarriak.

 

Nazioarteko estilo gotikoa

Gotiko linealaren ondorio litzateke estilo hau, eta erretauletan lortuko du bere gorengo maila, XV. mendean. Pintura mota honen lehenengo lanetako bat Tuterako katedraleko Santa Katalina erretaula da: dekorazio efektu handi, kolore bizi eta urre ugariko 21 oholek osaturiko multzo horretan, Jesusen haurtzaroa, gurutziltzatzea eta Alexandriako Santa Katalinaren bizitza eta martiritza irudikatzen dira.

Lan honetan perspektiba eta plastizitatea lanaren tratamendu kaligrafiko eta koloretsuaren mende jartzen dira.

Lizarrako San Migel elizako Santa Elenaren erretaulan, aurrekoaren antzera, dekorazio efektua da garrantzitsuena eta proportzioa,konposizioa eta gainerako elementuak haren mende daude, erritmo bihurriak eta kolorearen bizitasuna nagusitzen direla.

Tuterako katedraleko Itxaropenaren Ama Birjina Nafarroan ikus daitekeen lanik ederrenetakoa da. Erretaula, zortzi ataletan banatuta dagoen oin zerrenda baten gainean, garaiera desberdinetan, hiru kalez eta bi kale artez osatua da. Oin zerrendan Jesusen nekaldia irudikatzen da, Jerusalemgo sarreratik kalbarioraino; ezkerreko kalean San Frantzisko Asiskoaren bizitza; erdikoan Ama Birjinarena, eta, azkenik, eskuineko kalean, San Gilen bizitza; eta multzo osoa ebanjelarien eta Kristo berpiztuaren irudiekin biribiltzen da.

 

Gotiko hispaniar-flandriarra

Europan zehar gotiko flandriarrak duen hedaduraren eta Iberiako penintsulan haren ildotik sortzen den estilo hispaniarflandriarraren eragina ere nabari da Nafarroan, XV. mendearen bigarren erdialdetik aurrera batezere. Estilo honetako lanik ederrenak Barillaseko San Migel elizako eta Tuterako katedraleko erretaula nagusiak dira.

Barillaseko San Migelen erretaulan ikonografia ugari ageri da, marra finez eta kolore aberatsez egina. Alboetako kaleetan Jesusen haurtzaroko pasarteak agertzen dira, Ama Birjinaren koroatzea eta San Migel lehoia hiltzen.

Eta erdikoan, San Frantzisko, Berpiztea, Mendekostea eta San Sebastianen martiritza.

Tuterako katedraleko erretaula da, ordea, estilo honetako lanik bikainenetakoa, Pedro Díaz de Oviedo pintoreak egina 1487- 1494 urte bitartean. Lan handi honen ezaugarri nagusiak, jantzietako tolesdura gogor eta marra zuzenekoetan sartzen diren irudien handitasuna eta irudien zorroztasuna dira, eta berau da, hain zuzen ere, estilo hispaniarflandriarraren berezko ezaugarria.

 

Estilo italiar gotikoa

Estilo italiar gotikoaren aitzindaria Erriberriko San Pedroko pinturetan koka daiteke, 1350.. rte aldera. Egilea ez da ezagutzen, baina interes berezia sortzen du, ordu arteko pinturaren lerro zuzenen eta lautasunaren aurka, erliebea lantzen hasi, eta koloreak nahastu eta xehetasunak finago definitzeko nahia nabari baitzaio. Bestalde, azpimarragarria da pertsonaien konposizioa eta izadiaren azterketa; izan ere, estilo gotiko linealaren barruan sortzen den arren, italiar eragin berria sartzen hasten baita. Beraz, lan hau dateke Nafarroan den estilo honetako lehengoa.

Bestalde, ageri-agerian uzten du estilo honek kanpoko eraginak jasotzeko Nafarroak historian zehar erakutsi duen jarrera irekia.

Nolanahi ere, estilo italiar gotikoaren emaitza nagusiak ez dira XIV. mendeko bigarren erdialdea arte iritsiko. Estilo hau Avignondik barrena sartuko zen seguraski, garai hartan Iruñeko elizbarrutiaren eta hangoaren arteko harremanak sendoak baitziren.

Italiar gotikoaren eragina konposizioak sortzen duen interes markatuan nabaritzen da batez ere, baita irudiei bolumena emateko moduan eta eszenari bere osotasunean adierazgarritasun sakon bat emateko erabiltzen diren tekniketan ere. Nolanahi ere, garai honetan estilo honi jarraiki jasotako eraikinek espazio horizontal sinple eta argitsuak osatzen dituzte eta elementuapaingarriak, berriz, urriak dira ingalaterrar eta frantziar eraginpeko gotikoari jarraiki jasotakoen aldean.

Joera berri honen barne kokatu beharrekoak dira, besteak beste, Iruñeko katedralean jasotako pintura bakar bat eta Miguel Sánchez de Asiain Jaunaren hilobiko irudiak. Dena den, hilobi honetan, ikonografia berria erabiltzen bada ere, Azken Epaia eta Ama Birjinaren bizitzako bi pasarte ere azaltzen dira, Jesus Haurraren Jaiotza eta Tenpluko Lehen Agerpena, hain zuzen.

Beraz, italiar gotiko garbi baten eredu ez badira ere, agerian dituzte, eta bidenabar adierazgarrienak dira, estilo horren ezaugarri nagusiak.

 

Gazeo, Alaiza eta Erribera

Horma pinturen multzorik ederrenetakoak Gazeoko elizan ikus daitezkeenak dira, Iruraitz– Gaunan. Pintura hauek Gasteizen bizi zen artista batek edo talde batek eginak datezke, eta ez dira bakarrak Arabako Lautadan; estilo gotiko linealaren barnean kokatu eta XIV. mendearen erdialde inguruan data daitezke.

Multzo osoan, hondo monokromo baten gainean kolore gorriztako konposizioak nagusitzen dira; eta nahiko sinplea dirudien arren, ezin daiteke multzo handi honen garrantzi historiko eta artistikoa gutxietsi. Horma pinturek aldare atzea, presbiterioa eta abside gaineko ganga hartzen dituzte; eta Hirutasun Santua aingeruez inguratua, Azken Epaiketa eta Kristoren bizitzako hainbat pasarte ageri dira.

Alaiza ere Iruraitz-Gaunako udalerrian dago; bertako elizako horma-pintura, berriz, benetan bitxia da egikeraren xalotasun formala muturreraino eraman arren, oso interesgarria suertatzen baita, batez ere, ikonografiaren aldetik.

Aipatzeko beste eredu eder bat Uribarri-Gaubeako Erriberako elizako aldare nagusiaren atzeko horma pinturak dira. Oraino ikus daitekeenaren arabera, leihate nagusiaren bi alboetan apostoluak ageri dira eta haien azpian, Jatorrizko Bekatua, eta San Esteban, San Sebastian eta San Migelen irudiak. Hormetako bazterretan bi ebanjelari eta ilargiaren irudikapena daude, baina beste bi ebanjelariak eta eguzkia falta dira. Arkaismoak arkaismo, obra honetan malgutasun handia eta kromatismo aberatsa ageri dira; nolanahi ere, geroagokoak dirudite, XV. mendearen amaiera aldera eginak.

 

Erlijio arkitektura Nafarroan Orreagako kolejiata

 

Orreagako kolejiata

Euskal Herrian Nafarroako erreinutik barrena batez ere sartu bazen ere estilo gotikoa, estilo gotikoak bilakaera desberdina izan zuen leku bakoitzean.

Desberdina, alegia, XIII. mendeko hainbat eraikuntzatan sumatzen den estilo gotikoa erromanikoaren maila berean erabiliko delako, hasieran bederen, eta ez gurutzaduraelizen edo bestelako eraikin militar edo zibilen tamaina eta bolumena handitzeko, beti ere kasu zenbait salbu. Gotikoaren sorreraren arrazoietariko bat hirien hazkunde demografikoari erantzutea izan zen, bizimodu berriak eraikin zabalago eta aberatsagoak eskatzen baitzituen. Eta hazkunde horrek berak bultzatu zuen, aldi berean, oin berriko eraikinak estilo gotikoan jasotzea; izan ere, gotikoak espazioaren aprobetxamendu handiago eta egokiago baterako aukera ematen duenez, hirietan sortzen ari ziren eskulangile gremioen lanerako espazio beharrei hobeto erantzun ahal izango dielako.

Estilo erromanikoko hainbat eraikin ere hondatuak zeudenez, premiazko konponketak egin beharrean ziren, eta, zutik zirauten hormak eta materialak erabili arren, aurreko eliza zaharraren orube berean jasotako eliza berriek estilo gotikoari helduko diote. Dena den, berreraikuntza edo zaharberritze lan horiek egiterakoan, eliza berriaren tamaina edo bolumena handitzea gutxitan izan zen kezka nagusia.

Azken batean, elizek funtzionalak izan behar zuten, inguruko herritarren erlijio beharrei erantzuteko adinakoak, eta ez zirudien ospakizun handi eta ospetsuak egiteko moduan zeudenik.

Bestetik, pisuzko arrazoia izan ohi zen hamarrenen kobrantzarako eskubidea ematen zuen patronazgoren baten titulartasuna izatea; aberastasun iturri garrantzitsua izanik, arrazoi hori tarteko, liskar eta gatazka ugari sortu zen apezpiku eta monasterioen, errege eta nobleen artean.

Bestetik, estilo gotikoa Europan baino beranduago hedatuko da Euskal Herrian eta penintsulan, batez ere, musulmanen aurkako gerraren ondorioz. Eta, horren ondorioz, XIII. mendearen amaierako urteetan egindako eraikuntzarik aurki badaiteke ere, ez da estilo gotikoa indarrez zabalduko XV. mendeko bigarren erdialdea arte. Gotikoak Euskal Herrian frantziar eragin nabarmena izango du, Nafarroako Erregeek Frantziako Gortearekin harreman ona izan zutelako batetik, eta, bestetik, Iruñeko artzapezpikua bera ere frantsesa izan ohi zelako. Hala ere, Ingalaterrako gotikoaren eragina ere suma daiteke itsasertzeko hainbat eraikinetan, baina maila askoz txikiagoan.

Hala, arkitektura gotikoaren lehenengo eraikina Nafarroan, eta lehenengoetakoa Iberiako penintsula osoan, Orreagako kolejiata da. Izan ere, Compostelarako erromesaldiak hasi eta gutxira eraiki ziren Orreaga aldean eliza erromanikoa eta erromesentzako ospitale bat, kristau herri osoan barrena famatua.

Antso VII.a Azkarrak, jatorrizko eliza oso egoera txarrean zegoela ikusirik, 1209. urtean, berria eraikitzeko agindua eman zuen, eta Champagneko lurraldeko arkitekto eta obra maisuak ekarri zituen. Langile horiek izango ziren, bestalde, Euskal Herrian hedatutako frantses eraginpeko estilo gotikoa sartuko zutenak.

Eliza erromaniko zaharraren gainean eraiki zen berri hori ez da tamaina handikoa –eliza zaharraren orube berean jaso behar baitzen–, hiru nabekoa da, eta ez du gurutzadurarik. Erdiko nabearen burua bost aldeko poligonoa da, leiho zabal eta argitsuak ditu, eta angeluetan kokaturiko zutabe estuen gainera datozen nerbioak. Gangak sei partetan zatikatuak dira, eta gainerako arkitektura elementuekin batera (triforio eta arbotanteak, errosetoiak eta banaketa zutabeak) Paris aldeko “champenoise” gotikoaren eragina erakusten dute.

 

Iruñeko katedrala

Zenbait autoreren iritziz, XIV.. ta XV. mendeko arte nafarraz hitz egitea, Iruñeko hiriaz eta bertako eskolaz hitz egitea adina da. Izan ere, hiri-herriak indarra galtzen doazen bitartean, Iruñea nagusitzen hasten da, bertan finkatzen den burgesiaren eraginez.

Nolanahi ere, katedrala izango da, ziurrenik ere, Nafarroako monumentu ederrena. Eraikin multzo bakar honetan Erdi Aroko penintsulako arkitektura eta, oro har, arte estilo desberdinak biltzen dira. Alabaina, eta hauxe da garrantzitsuena, frantses eraginpeko gotikoa nagusitzen zaie gainerako estilo guztiei. Obrak herritarrek beren borondatez emandako diruarekin hasi ziren; Iruñeko apezpiku zen Barbazango Arnaldok eman zien jarraipena, eta Evreuxtarrek bukatu zituzten.

Monumentu multzo honen barne hiru zati nagusi bereizibehar dira: katedralaren beraren nabea, klaustroa eta elementu osagarri edo apaingarriak; elementu horiek, ordea, hurrengo atal batean aztertuko ditugu.

Katedralaren nabearen berreraikuntza 1394. urtean hasi zen, Karlos III.a Noblearen erregetzaren garaian. Ondoren, Martin de Zalda prelatuak San Martinen kaperaren eta Ebanjelioaren aldeko nabearen bi zatiren eraikuntza ordaindu zuen. Lancelot apezpikuaren garaian, berriz, alde horretako gurutzaduraren zimenduak bota ziren. Antso de Oteizak, erregearekin erdi bana, Epistolaren nabea eraiki zuen. Eta erdiko nabearen obrak, Karlos III.a erregeak hasi zituenak, Blanka II.a erreginaren garaian amaitu ziren. Agramondareta beaumondarren arteko gerra zela-eta, obrak geldirik egon ziren, baina, ondoren, Albreteko Joan erregeak jarraipena eman zien, eta Alessandro Cesarini Iruñeko artzapezpiku zela amaitu ziren erabat.

Katedralak hiru nabe ditu; albokoen aldean erdikoa da, zabalera eta garaiera handiena dituena.

Alboko nabeetan garaierabereko hainbat kapera dago, kontrahormaren eta gurutzadura zeharkatzen duen nabearen artean kokaturik. Burualdean, kapera nagusia dago, oin pentagonal irregularrekoa, eta absidea inguratzen duen lau parteko nabe bat. Tenpluaren barneko aldea apaindura gutxikoa da.

Argia erdiko nabe gaineko eta alboetako kaperetan dauden husguneetatik sartzen da. Oro har, katedral honetako arkitektura ezaugarriak ezin dira Iberiakopenintsulako besteren batean aurki daitezkeenekin parekatu.

Klaustroa, berriz, aurrez zegoen estilo erromanikoko beste baten gainean eraikitakoa da; frantses eraginpeko estilo gotikokoa da, eta Europako ederrenetakoa estilo berekoen artean.

Barbazango Arnaldo artzapezpikua izan zuen bultzatzailerik handienetetakoa, nahiz eta KarlosII.a eta III.a erregeen garaian bukatuko zen. Lau ibilbide ditu, sei zatikoa bakoitza, eta landare gaiko apaindura aberatsa du arku eta kapiteletan.

Klaustroko hegoaldeko ibilbidean Ate Ederra dago, egundoko arte kalitatea duena. Ibilbide honetan bertan jantokira (gaur egun, eliz barrutiko museoa denera), ematen duen aurrekoaren antzeko beste ate bat dago. Aurrerago sukaldeko sarrera dago, oin lauki-zuzena eta zortzi aldeko ganga piramidala duena; Europan aurki daitezkeen handienetarikoekin aldera daiteke, bere neurri eta handitasunagatik. Klaustro honetara ematen duen beste elementu bat Barbatana kapera da, oin koadrokoa eta izar ganga duena.

Kaperaren erdian Barbazanen hilobia dago, Borgoinako estiloan egina, baina hura hil eta urte batzuk geroago egindakoa.

 

Artaxonako San Zernin eliza

Estilo gotikoaren zabaltzaileen artean aipatu beharrekoak dira eskeko fraideen ordenak.

Izan ere, eta erregearen laguntzarekin izan bazen ere, 1270.. rterako Nafarroako hiri gehienetan ageri dira, hala Lizarra eta Tutera nola beste hainbat lekutan.

Hedapen bizkor honekin batera beren tenplu eredua ere, kristau erlijioaren mezua modurik egokienean zabaltzeko helburuari atxekirik guztiz, nahiko bizkor zabaldu zen, kasu honetan, Nafarroako erreinuan zehar.

Hala, helburu hori betetzeko, elizekk espazio zabalak izan behar zituzten, zatiketa gehiegirik gabekoak, jende asko biltzeko modukoak, azken batean. Frantziskotarrek eta domingotarrek zabalduko zuten eraikuntza mota hau; eta lehenengo ereduak beren etxeetan ageri badira ere, areago doa eta, besteak beste, Artaxonako San Zerninen eliza hau da, aipaturiko eredu horri jarraitzen diotenetako bat.Dena den, aurrez, orube berean, XI. mendean eraikitako tenplu erromaniko bat zegoen, Okzitaniako Tolosako San Zerninen eliz barrutiaren mendeko zena. Lehenengo eliza hori txizeharki geratu zenean, handitzea erabaki zen, eta obrak XIII. mendeko lehenengo herenean hasi ziren elizaren aurreko aldetik.

Burualdeko abside gotikoa egina zegoenean, hainbat gorabeheraren ondorioz, obrak eten egin ziren mendearen amaiera arte. Hala, obra berria eta nabe erromanikoa loturik geratu ziren denbora baterako. Hurrengo mendearekin batera berriro ekin zitzaien obrei, berreraikuntza lana oinetik burualdera eramanez oraingoan.

Badirudi mota honetako elizagotorlekuen jatorria, harresiari loturik, Frantziako erdialdean egin ohi zirenetan dagoela; izan ere, seguruenik, Okzitaniako Tolosako katedral nagusiko elizgizonek Artaxonako eliza hau eraikitzeko bidali zituzten obra maisuak ere inguru hartakoak izango ziren. Eliz barrutiko katedral nagusiaren antzera, zabalera handiko oina du honek ere; burualdea, berriz, estuagoa da, eta bost zatitan banatutako bost aldeko poligonoa osatzen du.

Prisma formako oin luzatu bat eratzen da egituraren bidez, oso egokia otoitzerako eta funtzionala guztiz. Arkitektura elementuak eta apaindurazkoak izan beharreko gutxienak dira, tenpluaren berezko ikus-entzunezko ezaugarriak galdu gabe.

Espazioaren argitasuna, berriz, indartu egiten da eraikineanirekitako leiho ugarietatik sartzen den argiarekin. Garai hartan eskeko fraide ordenek beren eraikinetan aplikatzen zuten araudi orokorrari egokitzen zaio erabat.

 

Erriberriko Santa Maria parrokia eliza

Errege jauregiaren ondoan, plaza zabal baten aurrean dago.

XIII. mendeko lehenengo herenean, estilo gotikoko arkitektura arauei jarraiki, eraiki zen tenplu hau. Nolanahi ere, oraino ere ageri dira zistertar fraideen arkitektura moldeen eragina erakusten dituzten elementuak. 1243.. rtean datatutako agiri batean egiten da jadanik eliza honen aipamena; alabaina, obrak XIII.. ende osoan zehar luzatu eta XIV. mendean amaitu ziren; mende honetako lehenengo urteetan data daiteke, hain zuzen ere, ataurre zoragarria.

Erregearen egoitzatik gertu egoteak eliza jatorrian jauregiko kaperaren bat izan zitekeela esatera eraman ditu hainbat aditu, baina ez dirudi horrelakorik izan daitekeenik. Dena den, agerikoa da erregeek laguntza berezia eman eta hainbat ekitaldi ospetsutan erabili zutela; jauregitik gertu egonik, hango kaperak baino handiagoa baitzen.Tenpluak nabe lauki–zuzen bat du, tamaina desberdineko lau zatitan banatuta. Elizaren burualdeak bost aldeko poligonoa osatzen du, eta nabea bera baino estuagoa da, Artaxonako San Zerninen elizan ageri den ereduari jarraiki.

Nabearen sabaian gurutzeria arrunteko lau zati ageri dira, nerbioi lauki-zuzen indartsuz osaturik.

Koruko gurutzeria ere gotikoa da, nahiz eta elizako gainerako elementuak baino garaiera handiagoa izan. Kapera nagusiaren sabaian, berriz, nerbio apaindurako ganga du, eta zistertar fraideek zabalduriko kapiteleko zutabeen gainera datorren baketoi hirukoitza. Nabea kapera nagusiarekin lotzen duen arkua zorrotza da, ertzetan baketoiak dituena eta zutabeak oinarri gisa hartzen dituena.

 

Erriberriko San Pedro eliza

Eliza hau da hiriko zaharrena, Nafarroako beste hainbat herritakoak bezalaxe, Montearagoneko monasterioari lotuta ageri da, 1574. urtean Barbastroko gotzaindegiaren mende egotera pasa zen arte. Arkitektura multzo honetan, zenbait mendetan zehar egindako hamaika obraren eraginez, eraikuntza molde desberdinak ageri dira, baina, multzo osoa kontuan harturik, tenpluaren arkitektura estilo nagusia protogotikoa dela esan daiteke.Lehenengo eraikuntza obrak XII. mendearen amaierako hamarraldietan hasi ziren, tenplua inguratuko zuten hormak eta ataurrea eraikiz, artean estilo erromanikoan egin zirelarik. Ondoren barnealdeko osagaiak jaso ziren: osagai horietan zistertarren arkitektura eredua nagusitzen da, gurutze formako zutabeetan, arku zorrotzetan eta gurutzeria soileko gangetan. Obrak tenpluaren burualdetik oinerantz eraman ziren; eta elizaren oinaldean ageri dira, jada, hostoz apainduriko kapitel gotikoak, XIII. mendekoak, eta orobat erdiko nabeko leihoetan ere. Garai honetakoa da, halaber, elizak atxikirik duen klaustroa ere. XIV. mendekoa da, ordea, elizaren oinaldean duen korua eta XVI.enekoa, eskuineko nabeko Santo Kristoren kapera ederra.

Lehenengo eraikuntza hau egungo elizaren erdia baino ez zen, seguraski, ondoan zuen harresiak ez zuelako gehiagorako aukerarik ematen eta, luze-zabalerak alderatuz gero, motzegi gertatzen zelako irudipena sortzen bide zuen. Gaur egun ageri diren erdiko nabeko leihoak, bestalde, erabat gotikoak dira, eta seguraski XIII. mendea ondo aurrera zela egingo ziren.

 

Iruñeko San Saturnino edo San Zernin eliza

Eliza hau jatorriz erromanikoa bada ere, ereduzkoa gertatzen da bi estilo desberdineko arkitekturak uztartzeko aurkituriko konponbidea.

Oin zabal eta garaia du, eta alboetan, kontrahormen artean, kaperak daude. Tenpluaren oinaldean, berriz, garaieran eraikitako korua du. Multzo osoa XIII. mendean data daiteke. Zoritxarrez, klaustroa, gotikoa, 1758.. rtean eraitsi zen gaurko Bideko Andre Mariaren kapera jasotzeko.

Elizaren sabaiak sei zatiko ganga du. Oso interesgarria da elizaren burualdeari aurkitu zaionkonponbidea, mota honetako eraikinetan bakarra. Oktogono erdiko oina du, eta aurreko aldea beste bi aldeak baino ia bi halakoa da. Erdiko bi aldeetara oin poligonaleko kaperek ematen dute, eta alboko muturretan dauden beste biek lauki forma dute; horien gainean dorre sendoak altxatzen dira. Erdiko kaperak garaiera handia du, eta taxu gotikoko leiho garaiak, tenpluko gainerakoak bezalaxe.

Sarrerako bi ate ditu, bata XVIII. mendean zaharberritua;bestea, berriz, XIII. mendeko frantses eraginpeko estilo gotikoko ate eder bat da. XVI. mendean berregindako ataurrea du, eta bertan Martin Cruzaten hilobia ikus daiteke, apaindura gotikoko trazeria duena. Zutabeetan eta tenpluaren kanpoko aldean San Zerninen eta Santiagoren eskulturak daude, eta, kapiteletan, liburu santuetako eszenak irudikatzen dira.

 

Beste eraikuntzak

Horiez gainera, badira kontuan hartu beharreko beste hainbat eraikin gotiko; horien artean, aipagarria da La Olivako monasterioko klaustroa. XIV eta XV. mende bitartean eraiki zen, eta horretarako XII. mendeko jatorrizko klaustroko homak erabili ziren. Oin koadroa da, aski irregularra, eta sei arku sail ditu kontrahormetako alde bakoitzean.

Estilo gotiko flamigeroan eginikoa da.

Aipatu beharrekoak dira, era berean, Tuterako katedraleko Oheko Kristoren eta San Pedroren kaperak. Lehenak lauki formako oina eta gurutzeria gotikoko ganga du, eta bigarrenak berriz lauki zuzeneko oin txikia eta izar ganga gotikoa.

Beireko San Millanen eliza ere XIV. mendeko eredu gotiko garbienari jarraiki eraikia da. Jatorrizko oinak hiru zatiko nabea zuen, eta burualde zuzena.

XIV. mendekoa da Caparrosoko Santa Feren eliza ere. Egun egoera larrian badago ere, zutik dirauten hormek eta aldare aurreko bi kaperek, kapera nagusiak eta dorreek garbi asko erakusten dituzte estilo gotikoaren ezaugarriak.

Mirandako Jasokundeko Andre Mariaren parrokia, berriz, XIII.. endeko estilo gotikoan eginikoa da, tradizio erromanikoko hainbat elementu, eta XV. eta XVIII. mendeetan zehar kapera gotiko-Berpizkundekoak eta Berpizkundekoak erantsi zitzaizkion.

San Martin Unxeko Popoloko Andre Mariaren eliza XIV. mendearen hasieran eraiki zen arren,XIII. mendeko arkitektura ereduak ageri ditu. Lau zatitan banatutako nabe lauki-zuzena du; burualdea, nabea baino estuagoa, bost aldekoa da, XIII eta XIV. mendeetako tenplu gotiko nafarren ereduari jarraiki eraikia.

Ziraukiko Santa Katalinaren eliza estilo erromanikoan egina da. Hala ere, aldi berean jatorrizko estiloa eta gotikoa erakusten ditu. Nabe bakarra du, hiru zatikoa, eta bost aldeko burualdea;korua atzean dago, habe gainean.

Deikazteluko San Emeterio eta San Zeledonioren parrokia estilo gotiko-isabelino nafarraren erakusgarri ederra da. Gurutze latinoko oina du, hiru zatitan banatua, eta burualdea bost aldekoa da. Oinaren albo bakoitzean lauki formako bi kapera daude, gurutzegunearekin eta nabearekin loturik.

Nolanahi ere, Lizarrako merindadean ere ugariak dira estilo gotikoari jarraiki jasotako eraikinak, bai protogotikoak, klasikoak edo berantak, bai Berpizkundeko eragina edo eragin isabelinoa dutenak.

 

Arkitektura zibila Nafarroan (I)

Eraikuntza erlijiosoen ereduari jarraiki bestelako eraikuntzak ere jaso ziren hirietan, udaletxeak, jauregiak, azokak eta erietxeak, baina, batez ere, eraikuntza militarrak edo gotorlekuak.

Hala ere, gutxi dira gaur egun ikus daitezkeen garai hartako eraikuntza gotiko zibilak, ondorengo garai barroko eta neoklasikoan asko eta asko berregin eta are berreraiki egin baitzen; hala, Iruñean esaterako, Cámara de Comptos deiturikoa da ikus daitekeen bakarra, XIII. mendean eraikia dena. Bestalde, Cisneros kardinalearen gotorlekuak eraisteko aginduari jarraiki, asko eta asko suntsitu egin zen. Dena den, Iruñean bezala Lizarra eta Zangozan eta, oro har, erromesen bidearen parean ziren hirietan, gordetzen da oraino Erdi Aroko hainbat eraikuntza, baina gehienak berriztatuak izan direnez, behealdeko arku zorrotz gotikoak baino ez dituzte gordetzen.

Zangozako Granada de Egako duke jauregian, esate baterako, gotiko beranteko leihoak dira gordetzen diren garai hartako elementu bakarrak.Bestalde, etxe urbanoak bakanak dira, eta baserri inguruko eraikinak berriz ugariak, leku estrategikoetan zeudenez gero gotorleku gisa erabiltzen baitziren.

Esan bezala asko dira eraikin horiek; horien artean azpimarratzekoak dira, lehenik, Nafarroako iparraldean, Baztan eta Bidasoa ibaian zehar eraikitako dorretxeak. Sarritan gotorleku gisa erabiltzeko eraiki baziren ere, etxebizitza gisa egokitu behar izan ziren gero. Normalean lauki formako oina izan ohi dute, eta bi sarrera ate, zoruaren parean bata eta lehenengo solairuan bestea. Oin nagusi honetan arku gingildun eta konopialeko leiho bikoitzak izan ohi zituzten, eta goiko aldea, berriz, defentsarako prestatuta, modiloi gaineko igarobidea edo zurezko kadalsoa izaten zutelarik gehienetan.

Zangozako merindadean, berriz, dorretxeek izaera militar nabarmenagoa dute; Aiantzekoa eta Iarnotzekoa dira horren erakusgarri bikainenetakoak. Bi eraikuntza hauetan modiloi gaineko igarobide bat eta gezi leihoak ageri dira, eta gaztelu begi bat atearen gainean. Dena den, dorre hauetan aldaketak ere izan ohi dira, barruti lauki-zuzen sendoek dorre zilindrikoak izaten baitituzte erantsiak batzuetan eta bestetan, hegalak. Sarritan koadro horien angeluetan ageri ohi diren dorreak eraikin zabalago baten erdigune izan daitezke, eta itxura hori hartzen dute, batez ere, dorreari hegalen bat eransten zaionean.

Edonola ere, eta horiek guztiak kontuan izanik, Nafarroako arkitektura zibilean ikus daitekeen eraikuntza gotiko ederrena,zalantzarik gabe, Erriberriko gaztelu-jauregia da, Nafarroan eta Iberiako penintsulan diren garai honetako eraikin eredu bikainena eta ederrenetakoa, baita Europakoen artean ere.

Multzo honen barne, berezko gela, areto eta patio ugariren egitura konplexu eta zailaz gainera, Santa Maria parrokia dago, bere dorrearekin; bestalde, barruti guztia harresi garai eta, itxuraz, antolaketarik gabeko batek inguratzen du, eraikinen arteko lotura inolako planifikaziori eta arauri jarraitu gabe eginda balego bezala.

Nafarroako Erregeen gaztelujauregi honen egitura konplexua, eta jauregia bera ere, zenbait mendetan zehar egindako eraikuntza eta eraberritze lan ugariren emaitza eta ondorio da.

Jatorrian gune erromaniko bat izan bazen ere, XII. eta XIII.mendeetan zehar egindako obren ondorioz, batik bat, eta XV. mendean egindako azken zabalpen eta egokitze lanen ondorioz, eratu da arkitektura gotikoaren bitxi eder hau. Azkeneko eraberritze lan horiek Karlos III.a. Noblea erregearen emaztea zen Leonor erreginak abiarazi zituen; lan haietan jatorri euskalduneko eta Nafarroako hargin etaarte eskoletan ikasitako artista famatu askok esku hartu zuen, Lizarrako Martín Periz izan zutelarik obra maisu; tuteratar moriskoak ere jardun ziren, batez ere, arotz lanak egiten. Dena den, erreginak bere obrak bukatu aurretik, erregeak Guillem de Quesnel ordezkari izendatu zuen, eta obrak egiteko behar zuen dirutza emateko aginduarekin, hark bereak hasi zituen.

Oso luze joko luke arkitektura multzo bikain honen deskribapen zehatz bat egiteak, baina labur bada ere, eta aipatu beharreko elementu guztiak hona ekarriko ez badira ere, garrantzitsuenak dira ondoren azalduko direnak, beti ere eraikinen estilo gotikoari lotuak. Hala, bada, Jauregi Zaharra deitutako hartatik, gaur egun, inguratzen zuten hormak eta izkineko prisma formakodorreak baino ez dira geratzen, nahiz eta nabaria izan gotikoaren eragina. San Jorjeren kapera da beste elementu aipagarri bat, Leonor erreginak 1399an jaso zuena, gaur egun oso hondatua badago ere, agerian uzten du eragin gotikoa zutik dirauten arku eta leihoetan.

Jauregi Berria berriz, Karlos III.a erregeak eraiki zuen. Lur zoruaren gorabeherak harlanduzko harresi garai eta sendo baten bidez berdinduak daude, eta perimetroa ere, sartu-irteera etengabeekin, batez ere mendebaleko zatian, orografiari egokitzen zaio.

Jauregira patio zabal batetik sartzen da, Mingranaren lorategia izan zenetik. Patioaren hegoaldeko partetik lauki irregularreko beste patio baterako sarreradago, «La Morera» izenekora, eta honen ondoan beste bat dago, txikiagoa. Aipaturiko azkeneko bi patio horien artean eta harresiari atxikita, eskailera kiribil bat dago, bere estalkiko gangaren egituran eredu gotikoari jarraitzen diona guztiz.

Aipatu ditugun patio horien atzean, jauregiko erdigunea eta zati nagusia dago, multzo horretako elementurik garrantzitsuena, hain zuzen ere, Errege eta Erreginaren logelak izeneko aretoak.

Ugariak dira bertan ageri diren estilo gotikoko xehetasunak, hala arku, nola ganga eta zutabeetan.

Kontuan hartu beharreko beste elementu bat Erregearen Galeria da, La Morera izeneko patioaren parean; sarbidea Erregearen logelatik barrena du. Pasabidea,berriz, arku zapal handi baten gainean doa, eta arku zorrotz baten azpitik igaro ondoren dago sarrerako atea. Begiratokiak ere estilo gotiko ederrean landutako xehetasunak erakusten ditu.

Laranjondoaren patioa, berriz, Erreginaren logelako hegoaldeko hormaren ondoan dago, harresiaren gainean eta aretoaren parean.

Omenaldiaren dorrea erregeerreginaren logelak bere baitan hartzen dituen harlanduzko harresitzarraren gainean nagusitzen da. Jauregiko handiena da, eta bere egitura dela-eta, hiru koroen dorrea ere deitu izan zaio; izan ere, hiru maila baititu. Oraino aipaturiko eraikin horien hegoaldeko partean Haizearen dorrea dago, harresiaren paretik doanpasabide baten bidez elkartzen direlarik jauregiko bi aldeak.

Pasabide horretatik abiaturik eta Penedoko atalondotik igaro ondoren, Jauregiko dorrerik ederrenetako bat agertzen da, aipatutako Haizearen dorrea. Oin koadroko begiratokia du, arku zorrotzen bidez hiru aldeetara irekia, eta poligono formako tribuna irten bat. Multzo hau oraintsu zaharberritu da estilo gotiko ederrean.

Dorre honen parean baina beste aldean dagoena, Zelatariaren dorrea edo Talaia izenez ezagutzen dena, aurrekoa bezain ederra da, baina, albokoaren aldean, egitura trinkoagoa du. Egituraren estalkian, berriz, almena irtenak edo erlaitzak daude.

 

Arkitektura zibila Nafarroan (II)

Estilo gotikoko arkitektura zibilarekin jarraituz, badira beste hainbat dorretxe, gaztelu, ospitale eta jauregi aipagarri Nafarroan zehar, ugariegiak gainera denak hona ekartzeko. Hala, erromes bidearen inguruan eraiki ziren ospitaleez gainera, badira bestelako eraikinak ere Nafarroako geografian barrena, dorretxeak eta defentsarako prestaturikoak, leku estrategikoetan kokaturik. Dena den, eraikuntza mota horretan ez da denborarekin erlijio arkitekturan etorritako aldaketarik sumatzen eta, hala, XIII. eta XV. mendeko eraikuntzen artean ez da bereizkuntza nabarmenik ageri; aurreko eskema berdinak errepikatzen dira.

Defentsa elementu edo osagaiak ere ez dira aldatzen, eta modiloi gaineko igarobidea edo zurezko txapitula ageri dira ia beti. Dena den, dorretxe askoren irudi militarra galdu egin da denboran zehar, batez ere, Cisneros kardinalekgaztelu eta gotorlekuak eraisteko emandako aginduari jarraiki, defentsa elementuak kendu zitzaizkieenean.

Babes eraikuntza horien artean, lehenik, Zabaleta dorretxea aipatu behar da, Lesakako herrian. Dorretxe hau Kaxerna izenaz ere ezagutzen dute ingurukoek, eta herriaren erdian kokaturik dago; leinuek Erdi Aroan eraiki ohi zituzten dorretxeen eredu ederra da, bestalde.

Ochoa López de Zabaletak Joan II.a erregearen laguntzarekin eraiki zuen 1450. urtean, inguru berean zegoen beste zaharrago baten gainean. Eta bere zeregina erakutsiz, hau da, etsaiaren aurkako babesa ematea, harro erakusten ditu oraino bere gaztelu begiak eta modiloi gaineko igarobideak. Dena den, ez da estilo gotikoko eraikuntza bakarra herrian, XV. mendeko beste bat, Minddurinea izeneko dorretxea ere bertakoa baita; hala ere, bigarren hau beranduagokoa da eta ez ditu hain agerian bere defentsa elementu eta gainerako aparailuak.

Ibargoitin ere bada Erdi Aroko beste dorretxe bikain bat, Zilegietako dorretxea. Ibargoitiko herria pasalekua izan denezmendeetan zehar, eta gerrarako leku estrategikoa, horiek izan daitezke dorretxe hau eraikitzeko arrazoiak. X. mendearen amaierarako jaurgo gisa ageri da ingurua. Gaur egun, 1960. urtean zaharberritutako Erdi Aroko dorretxe almenadun sendo bat, angeluetan dorre txiki zilindrikoak dituena, ikus daiteke.

Dorretxearen jabetza aldatzen joan da mendeetan zehar eta, hala, XIII. mendean Garcia Almoravid jaunaren jabetzakoa zen, XV. mendean Orreagako GarciaLopiz jaunarena, eta ondoren Lazeilla eta Ezpeletatarren eskuetara igaro zen; geroago, Villarrealgo kondeen jabetzakoa izatera pasa zen.

Artiedako jauregia estilo gotikoaren ereduari jarraiki jasotako gaztelu-jauregi aipagarria da. Arkitektura estiloa ondoren azalduko den Arazurikoaren antzekoa du: oin lauki-zuzena du, eta dorre sendoak angeluetan; horietako bat besteak baino handiagoa da, Omenaldiaren dorrea litzatekeena.

Dorre honetan izan ohi zen garai hartan jauntxoarenbizilekua, bai eta justizia gune ere. Goiko solairuan, talaiaren azpian jauntxo eta bere familiaren bizilekua zegoen eta bertara sartzeko dorrea isolaturik utzi ohi zuen pasabide mugikor bat igaro behar zen. Behe-oinan, berriz, biltegiak eta kartzela egon ohi zen. Dena den, dorre guztietan ageri dira irekiuneak edo gezi leihoak, gazteluetan ohi den eran. Barrutiaren erdialdean berriz, eta gisa honetako eraikinguztietan bezalaxe, arma patioa du. Jauregi gotortu hau garrantzi handikoa izan zen XV. mendeko gerra zibiletan, beaumondarren babesleku aurreratua izan baitzen agramondarren aurkako borrokan.

Arazuriko gaztelu-jauregia, aurrekoa bezalaxe, estilo gotikoko gaztelu-jauregi edo jauregi gotortuen motako eraikin adierazgarria da. XV. mendean Nafarroako Lancelot jaunaren eta Monrealgo Joanen altxorzainaren jabetzakoa izan zen, eta beaumondarreneskutara igaro zen gero. Artiedako jauregiak bezala, oin lauki-zuzena du, eta babeserako harresiz eta lau dorrez osaturik dago; eta horietako batean zegoen jauntxoaren bizilekua.

Barrutiaren erdialdean, ohi denez, arma patioa du.

Artaxonako herria inguratzen duen harresiaren eraikuntza XII. mendearen inguruan koka daiteke, gerora, XIV. mendean, konpondu eta hobetuko bazen ere. Herri guztia harresiz inguraturik dago, eta bi sarrera ate baino ez ditu. Defentsarako elementu gisa, harresian bertan kokaturiko oin lauki zuzeneko dorre multzo bat du, bakoitzean gezi leiho ugari ageri delarik. Dena den, San Saturnino eliza bera ere, XIII. mendean zaharberritu eta are berreraiki zena, beste defentsa elementu garrantzitsu bat izan zen bere gaztelu igarobide eta dorre garaiekin. Beste defentsa elementu bat ere bazuen, ordea, lubakia, harresi osoa inguratu eta barnerako bidea etetzen zuena.

Marcillako gaztelua 1425.. rte inguruan jaso zuen Pierres de Peraltak; garai batean, Faltzesko markeserri aberatseko buru izan zen. Arma ugariko gaztelua izan zen eta, esan izan denez, El Cid Campeador-en Tizona ezpata ere bertan gorde omen zen.

Gaztelu hau, Nafarroako gainerako gazteluak bezalaxe, desagertzekoarriskuan egon zen XVI.. endean; ez zen horrelakorik gertatu ordea, orduan gazteluko markesa zen Ana Velascoren indar eta adoreari esker, ez baitzuen Cisneros kardinalearen Nafarroako gazteluak eraisteko agindua bete. Gazteluak oin lauki-zuzena du eta adreiluzko hormak, harrizko oinarri baten gainean eginak. Hiru dorre nagusi ditu harresiaren aurreko nagusian, eta beste hiru txikiago atzeko aldean. Gaztelu osoa lubaki batez inguratua dago, nahiz eta egun ez den sarrera atearen aztarnarik nabari. Barneko aldean, berriz, arma patioa du.

Zangozako errege jauregia, gaur egun Vianako Printzearena deitzen dena, Nafarroako erregeen jauregi harresitua izan zenErdi Aroan. Bi dorreak, almenadunak biak, 1360. urtean zaharberritu ziren, baina gaztelua bera lehenagokoa da. AlbretekoJoanek aipaturiko dorre horietako bat, gerora omenaldiaren dorre bilakatuko zena, egoitza gisa egokitzeko lanak egin zituen, bizileku izan zuelarik denbora batean; eta Nafarroako erreinuaren konkistaren ondoren gudarosteak egon ohi ziren bertan. Orain urte gutxi, indusketa lanak medio, jauregi guztia inguratzen zuen lubakia berreskuratu da.Xabierko gaztelua talaia soil bat baino ez zen XI. mendean.

1233. urtean, Antso Azkarrak Aragoiko erregegaiarengandik bahituran jaso zuen eta, gerora, dorre eta bestelako barruti almenadunak erantsi zitzaizkion. Baina1516. urtean, Cisneros kardinaleak dorreak eta harresiak botatzeko agindua eman zuenean, dorreetako almenak bota eta bestelako defentsa elementuak eraitsi ziren haren agindua betez.1890. urtean ordea, lehen berreskuraketa lana, aski zalantzazkoa, egin zenean, estilo neogotikoko basilika bat erantsi zitzaion. 1952.. rtean gazteluaren azkeneko zaharberritze lanari ekin zitzaion.

Bi dira gazteluko osagai garrantzitsuenak estilo gotikoari dagokionez: Kristo Santuaren Dorrea, mendebaleko partean, eta Omenaldiaren dorrea, fatxada nagusiaren hegoaldean. Kristo Santuaren lehenengo dorre horren funtzioa bikoitza da: batetik defentsa tresnak ditu, eta funtzio militarra du beraz, eta, bestetik, beheko solairuan kapera duenez, bertako bizilagunen erlijio beharrei erantzuten die. Uztai gangako nabe bakarra du, bi zatikoa; absidea, berriz, zirkulu erdiko formakoa da, eta labe ganga du. Kaperaren barnean azpimarratzekoak dira absidearen erdian dagoen intxaurrondo zuraz eta tamaina naturalean egindako Kristo gurutziltzatua, eta hormetan irudikatzen den Hil Dantzako irudien ondoanBerpizkundea iragartzen duten zutabeak. Fatxada nagusiaren hegoaldean dago aipaturiko bigarren dorrea, San Migel Goiaingeruari eskainia da, eta alboetan San Migelen kapera zaharra dago, Goi Erdi Aroko «opus spicatum»aren zatikiak hormetan dituena, eta, tradizioak dioenez, Xabierko Frantziskoren gela zena. Sarrerako ate nagusian, arku zorrotz eta dobela handien artean, Xabierko Frantziskoren Juan José de Jaspe eta María de Azpilicueta gurasoen armarri nagusia ageri da. Harrian egindako erliebea da, eta XV.. endeko azken laurdeneko ikonografiari jarraiki, aingeruek eusten dituzten hiru harmarriz osatua da.

 

Erlijio arkitektura Araban (I)

 

Santa Mariaren katedral zaharra

Gaurko egunetara iritsi den eraikinak erakusten dituen ezaugarrien arabera, XIV. mendeko estilo gotikoko eraikina dela esan daiteke; seguraski, leku berean aurretik zegoen eliza erromaniko baten gainean eraikiko zen. Nolanahi ere, aurreko mendeko azken herenaldean hasiko ziren obrak, eta XVI eta XVII. mendeetan zehar ere hainbat arkitektura estiloren araberako eraikuntza eta eraberritze obra egin zen arren, jatorrizko gotikoari eutsi zaio egitura nagusian.Elizaren oina bost zatiko hiru nabez osatua da. Gurutzaduraren alde bakoitzean bi kapera ditu, eta absidea bost aldekoa da. Aldare aurrea inguratzen duen nabea, berriz, bost zatikoa da, trapezio formakoa. Bestalde, nabe honetako erdiko hiru zatitan sei aldeko poligonoak osatzen dituzten hiru kapera ageri dira. Sabaian gurutzeria apaleko gangak ditu, nerbioak ikusten direla.

Tenpluaren mendebaleko fatxadan ataurre hirukoitz bikain bat ageri da, XIV. mendeko eskultura lan ederra, bestalde. Estatuak kokatzeko oinarriez osaturiko podium eta aterpetxo batez eratua dago. Aterpetxo hauetatik gora arkiboltak abiatzen dira, eta arku zorrotz batean elkartzen. Erdiko ataurreko arku zorrotz hori oso irekia da, baina albokoak luzatuak eta garaiak dira.

 

San Pedro Apostoluaren eliza

Estilo gotikoko euskal arkitektura erlijiosoaren barnean beti kontuan hartu beharreko tenplua da; baina ikuspegi historiko batetik ere garrantzi handikoa izan da, Gasteizko Kapituluak herrialde osoari zegozkion arazo politiko eta militar handiei buruzko erabakiak hartzeko zenbait bilkura egin baitzuen bertan. Eraikuntza dataren inguruan, berriz, iritzi ugari eta desberdinak daude adituen artean; izan ere, batzuen iritziz 1200. urte aldera jaso zen eta beste batzuek, berriz, XIV.. endeko eraikuntza dela diote.

Nahiko garbi dirudi, ordea, XIV. mendeko obra gotikoa dela, aurrez leku berean zegoen eliza erromaniko zahar bateko orubeeta aztarnen gainean eraikitakoa bada ere. Hala ere, joera hori nahiko arrunta izan ohi zen, hiribilduak sortzean aurreko tenplu erromanikoak txiki geratu zirenez, handitu beharra sortu zen eta estilo gotikoaren arkitektura ereduak konponbide ezinhobea eskaintzen zuen. Tenpluak gurutze latinoko oina du, eta gurutzaduratik hiru zatiko hiru nabe abiatzen dira. Zeharkako nabea, berriz, bost zatitan banaturik dago. Tenpluaren burualdean lau abside kapera edo absidiolo daude; handienak zazpi aldeko poligonoa osatzen du eta beste hiruek bost aldekoak. Kapera hauek leiho luzaranak dituzte, eta arku zorrotzak. Kapera nagusiko tinpanoek bao gingildunhirukoitzak dituzte, eta albokoek, aldiz, okulu loredunak. Erdiko kaperan, aurreko leihoen gainean, tamaina txikiagoko beste leiho sail bat dago, eta hiru errosetaz irekitako mainelak eta tinpanoak ditu.

Tenpluaren kanpoko aldean Ekialdeko ataurrea edo «Ataurre Zaharra» da nagusi eta ederrena, eraikinaren burualdean kokaturik dago eta penintsula osoan ikus daitekeen arte gotikoko arkitektura elementu aberatsenetako bat da, inolako zalantzarik gabe. Ataurre honetan elementuren bat azpimarratzekotan Apostoluen irudiak nabarmendu behar dira, ate zangoetan daudenak ataurreko hormak betez.

 

San Migel Goiaingeruaren eliza

Eliza hau, aurrekoa bezalaxe, garrantzi handikoa da Gasteizko hiriaren historian, bertan bizi izan ziren une politiko eta sozial garrantzitsuak tarteko. Bertan gordetzen da, bestalde, hiriko zaindari den Ama Birjina zuriaren irudi ederra. Oin lauki-zuzena du, lau zatiko hiru nabe desberdinekoa; absideak zortzi alde ditu, eta aldare aurreko alboetan bi kapera daude. Elizaren ezkerreko hormari atxikirik hiru kapera ageri dira, eta beste lau eskuineko aldekoan.

Erdiko nabeko ganga guztiak tertzeletezkoak dira; alboetako nabeetakoak, berriz, gurutzadurakoak.

Eliza honen eraikuntza lanak aldi eta garai desberdinetan zehar egin ziren. Lehen zatiko euskarriak eta ataurre nagusiaXIV. mendeko azkeneko hamarraldietan eta XV.eko lehenengoetan eraiki ziren, estilo gotiko garbian. Bi euskarri horiek enbor borobilak dituzte eta gurutze itxurako zutabe erdiak dituzte erantsirik.

Kapitelak, berriz, mahatshosto eta mahatsokoez apaindurik daude. XV. mendea aurrera zela, berriz, zutabe biribilduak, gangak eta «Eguzkiaren atea» eraiki ziren, gerora euskal gotiko gisaden estiloan. Eta zati honetan ageri diren euskarrien kapitelak estilizaturko lau hostoko landare bikoteek apaintzen dituzte.

Eta, azkenik, XVI. mendean, korua eta ataurrea eraiki ziren estilo platereskoan. Elizaren burualdea, berriz, XVI. mendearen hasieran zabaldutako estilo gotiko- Berpizkundekoan egina da. Mende horretan bertan, geroago ordea, dorrea, tenpluaren aurreko aldea, korua eta ganga eraiki ziren.

Nolanahi ere, egun, ez du ez ate zangorik ez eta arkiboltarik ere ataburuan, eta kontserbatzen den elementu bakarra barneko aldean elementu hauek izan ohi zuten arkua da, segidan ageri diren baketoi sinpleez eratzen dena, bestalde.

 

San Bizente eliza

Gasteizko lehenengo barrutia inguratzen zuen harresi zati baten gainean eraikitako eliza da; leku estrategiko eta gailen batean dago, hiria eratu zen muinoan bertan. Eliza hau San Pedro apostoluaren eliza eraiki zen garai bertsuan jasotakoa da. Otto Schubertek dioenez, mota honetako euskal elizen eredu bikainenetakoada; hau da, goratasun bereko nabeak egiteko araua oinarri hartzen duen estiloari jarraiki, nahiz eta ezaugarri propioak izan. Elizak hiru zatiko absidea, kapera sail bat nabearen alboetan, eta tribuna edo abeslarientzako korua ditu.

Euskal gotikoa aipatu denez, ohartxoren bat egin behar da egikera estilistiko berezi honi buruz. Estilo honen orijinaltasuna edo bereizgarririk garrantzitsuena da euskal eraikitzaileek XIV.. endeko artean bultzatu zuten formen zorroztasuna, XV. mendeko gotikoaren bilakaeran nagusitzen den apaingarrien kontzeptuaren aldean. Elementu apaingarri eder horien aurrean euskal artistak kalitatezko eraikitzeari emango dio garrantzia, sendotasunari, ondo egindako lanari eta, batez ere, eraikuntza formen espazio kontzeptuari.

Era horretan, euskal estilo gotikoaren arabera eraikitako elizetan harrizko egitura eta espazio irekien kontzeptuak elkartuko dira, Berpizkundeko estetika berriari jarraiki neurri batean bada ere. Hala ere, ez dira bertako ezaugarriak eta eragin propioak galduko, euskaldunen espazioaren zentzua, alegia. Eta ondorioz ez dio italiar Berpizkundeko elizen espazio garbi, argi eta gardenaren joerari jarraituko.

Hala, bada, tenpluaren oinetan dauden euskarriak indartuak daude, beren altueraren erdiraino, eta koruari eusten diote. Biribilduak dira eta ez dute kapitelik; zuzenean luzatzen dira goiko aldera arkuen nerbioiak eratuz. Absideko euskarria abanikoa bailitzan zabaltzen da eta kapera nagusia eratzen duen bost aldeko poligonoen angeluetan sortzen diren euskarrien erdi parera jeisten da. Baoak, sinpleak dira; leihateak, puntu erdiko arkukoak, eta hegoaldeko horman ageri diren okuluak, guztiak, XVI.. endekoak dira.

 

Erlijio arkitektura Araban (II)

Andre Maria Jasokundekoaren eliza Gasteiztik oso hurbil dagoen herrixka honetan bilduziren denbora askoan zehar gerora Hermandadea sortuko zuten herri xeheetako Batzar Nagusiak. Nolanahi ere, eliza XVI. mendearen hasieran eraiki zen, estilo gotiko berantaren joerari jarraiki. Ohi denez, eliza hau aurrez leku berean zegoen estilo erromanikoko beste baten gainean jaso zen, eta aurreko horren aztarnak, oraino ikus daitezke elizaren egituran. Oina areto motakoa da, absidea poligonala eta ganga nerbioduna; nabeko ganga berriz izar motakoa da eta ganga giltzarri ederrez apaindurik dago. Santa Maria parrokia elizaAguraingo Jasokundeko An dre Mariaren elizaren ezaugarri berak ditu, baina indar handiagoz ageri dira eliza honetan.

Bertan euskal estilo gotiko bateratuagobat ageri da, XV. mendekoa, nahiz eta obrak hurrengo mendean amaituko ziren.

Hiru nabe eta zortzi aldeko absidea du, eta gurutze ganga sabaian.

Kanpoko aldean, berriz, azpimarratzekoa da ataurre nagusia, gotiko flamigeroko eredu ederra, baina Berpizkundeko eraginpeko bestelako elementuak ere badituena. Aurrez inguru berean zegoen Erdi Aroko eliza-gotorleku baten gainean jaso zen; estilo erromaniko-zistertarrean egindakoa zen hura, baina 1382. urtean berria jasotzen hasi ziren estilo gotikoan. Geroago, ordea, 1521. urtetik aurrera, eta inguru haietan izandako altxamendu eta matxinaden ondorioz, oso hondatua geratu zen, eta konpondu egin behar zen; hala ere konponketa lan horietan ez zen aurreko egitura ukitu. San Joanen parrokiaAurreko elizaren ezaugarri beretsuak ditu Aguraingo San Joanek; harresi zaharraren hegoko aldean kokaturik dago, eta elizaren hormak harresiaren kontrahormaren funtzioa betetzendute. San Joan plazara begira dago eliza, eta Santa Maria elizarako bidea herriko Kale Nagusitik barrena egiten da. San Joanen eliza XIII. edo XIV. mendean eliza-gotorleku izango zen beste eraikin baten gainean jaso zen, XV. mendearen amaieran eta hurrengo mendeko hasierako hamarraldietan. Kanpotik duen itxura sendoaren arrazoia da bolumena mailaka txikiagotzen dela, erdiko paralelepipedotik, hori baita elizako punturik garaiena,babes hormetara jaisten baita, eta horietatik erdi mailako garaiera duten nabeetaraino. Baina eliza gotikoa, mendebaleko partean izan ezik, harresiaren hormetako babesak mugatzen duena da.

San Joan Bataiatzailearen elizaA raban dagoen ezaugarri gotikoko beste eraikin eder bat da. XIII eta XIV. mendeetan zehar eraiki zen, Biasterin, baina garai haietan izandako liskar eta altxamenduak tarteko, berrikuntza eta aldaketa ugari izan ditu historian zehar. Gurutze latinoko oina du, hiru nabekoa da, eta erdikoak albokoak baino goratasun handiagoa du. Gurutzadura, berriz, agerikoa da bai oinean bai goian, burualdean hiru abside ditu, eta atzeko aldean, elizaren hormari atxikita, kapera bat. Leku berean aurretik zegoen eliza erromanikoaren aztarna bakarra Hegoaldeko ataurrea da, baina, hala eta guztiz ere, eraikinaren egituraren estilo nagusia gotikoa da, nahiz eta denboran zehar tenpluan egindako aldaketak, Berpizkundearen garaian eta geroago estilo barroko eta platereskoari jarraiki eginikoak, oso nabariak eta agerikoak diren. Santa María de los Reyes elizaE stilo gotikoko Arabako beste agerpen bat da Biasteriko Santa María de los Reyes eliza hau.

Oin lauki-zuzeneko eraikina da, hiruna zatiko hiru nabe ditu, eta burualdean estuagoa da; hori dela eta, elizaren burualdeko partean, gurutze moduko bat sortzen da, alboko bi kaperek areagotzen dutena. Eraikuntza obrak XII. mendearekin batera hasi ziren estilo erromaniko lonbardiarrean, baina, gaur egun, estilo hau kanpoko egituran baino ez da nabari. Obrak amaitu, berriz, XV. mendeko hasierako urteetan amaitu ziren, eta hasieratik amaiera bitarte igarotako denbora tarteko, plano eta eraikuntza estilo aldaketa ugari izan zen eta, ondorioz, elizak itxura berezia hartu zuen. Baina are itxura bereziagoa du gaur egun, Berpizkundearen garaian, XVI. eta XVII.. endeetan, eta barrokoari jarraiki egin ziren zaharberritze obren ondorioz. Hormen egikera, oro har, XIII. mendeko amaiera eta XIV. mendeko hasierako urteetako estilo gotikokoa da, aurrez leku berean zegoena baliatuz egina, goratasun handiagoa eman bazitzaion ere. XIV. mendearen amaiera aldera egingo da eliza honetako obrarik, agian,adierazgarriena, ataurre zoragarria, bost arkiboltako arku oso zorrotz batez osaturik dagoena.

Nolanahi ere, estilo gotikoaren aztarnak ez dira Konderri zaharreko hiri nagusietan bakarrik ageri, beste hainbat hirigune, monasterio klaustro eta are urruneko kapera bakartietan ere ageri ohi baitira. Aipaturiko horietako bat da Barriako zistertar mojen komentuko Andre Mariaren eliza: oin lauki-zuzena, nabe bakarra eta bost zatiko ganga nerbioduna ditu. Bost zati horietatik bi nabearen gainekoak dira, eta beste hirurak koruaren estalki.

Aurreko bi zatiak XV. mendeko estilo gotikokoak dira; koruaren gainean daudenak XVI.. endekoak dira, eta Berpizkundearen eragin nabaria dute.

Kanpezuko Gurutze Santuaren Andre Mariaren eliza ere oso interesgarria da. XIV. mendeko eraikuntza da, nabean lau kapera ditu eta aldare aurrean beste hiru. Burualdeko absidea bost aldekoa da, poligonala, eta ganga sei zatikoa. Nabe nagusia bi zatikoa da, alboetara lau kapera dituena, eta gangak sei zatikoak dira. Eraikuntza lana burualdetik oinetara ekarri zen eta, arrazoi hori medio, garbi ageri da estilo desberdinen bilakaera elizaren baitan.

Añuako Andre Mariaren Jaiotzaren eliza da aipatu beharreko beste arkitektura multzo bikain bat, Erdi Aroko estilo gotikoko eraikuntza ederrenetakoa baita Araban.Bilarko Jasokundearen eliza Erdi Aroko gaztelu zahar baten gainean eraiki zen XVI. mendean.

Nabe bakarrekoa da, eta kontrahormen artean kaperak ditu. Arabar Errioxa aldean asko erabilitako sistema baten arabera egin zen, espazioaren bateratzea helburu zuen sistemaren arabera, alegia.

Tostako Andre Mariaren eliza estilo erromanikoari jarraiki egina bada ere, estilo gotikoko ataurre bikain bat du. Eliza honetan argi sumatzen da, arkuen zorroztasunak eta arkibolten ugaritasunak erakusten dutenez, estilo erromanikotik sortu eta zabaltzen ari zen estilo gotiko berriaren aldeko joera nagusia.

 

Arkitektura zibila Araban (I)

 

Gebarako jauregia

Gotikoaren garaian berebiziko eragina izango dute Arabako arkitektura zibilean ganboatarren eta oñaztarren arteko gerrek.

Izan ere, leinuek, eta kasu honetan ganboarrek, eginkizun militarreko dorretxe edo etxe gotortuak eraikitzeari ekingo diote oñaztarren erasoaldiei aurre egiteko.

Hala, bada, estilo gotikoko eraikin militar horien artean berebizikogarrantzia izango du jauregi honek.

Arabako iparraldean, Barrundiako Gebara herrixkan dagoen jauregi hau, IX. mendean data daitekeen dorretxe baten gainean jaso bide zen. Multzo osoak oin lauki-zuzena du; angelu bakoitzean dorre bana dago, goratasun txikiagoko eta harresiaren parean doazen aretoen bidez lotzen direnak. Solairu bakarra eta behe oin bat ditu, bi isuraldeko teilatua eta multzo osoaren erdian patioa dago, bere uraskarekin.

Harrizko eraikina da, kantoien eta baoen ertzak harlosaz indarturik dituena. Jauregiko sarrera hegoaldeko partean zegoen, eta harri txikiko dobelako arkua zuen; dorreen sarrerak, berriz, independenteak ziren. Gaur egun egoera onenean dagoen dorrea ipar-ekialdekoa da, Arabako Aldundiak Goi Erdi Arokobitxi hau gordetzeko egin zuen zaharberritze lanari esker. Dorre horrek lauki formako oina du, beste hirurak bezalaxe, kantoiak harlosez indartuak eta hiru isuraldeko teilatua. Hegoaldeko partean bi sarrera ate ditu: behe oinean bat, puntu erdiko arkua eta ate uztarria harlosazkoa duena, eskailera txiki baten gainean; eta bestea, lehenengo solairuaren parean, arku-zorrotza da, eta harlosazko dobelekin. Ate horren gainean leiho bat dago, harlosan zizelaturiko puntu erdiko arkukoa; hirugarren solairuan hiru gezi leiho daude.

Ekialdeko aldean bao handi bat dago, eraikin nagusitik dorrera sartzeko erabiltzen bide zena. Eraikin horien gainean ataburu zuzeneko baoa eta hiru gezi leiho daude. Mendebaleko partean,beheko oinean, zenbait gezi leiho ditu; lehenengoan, leihoburu zuzeneko baoa; bigarrenean arku zapaleko leihoa, eta gorago hiru gezi leiho; iparraldeko fatxadan, behe oinean, bi gezi leiho daude, lehenengoan bezalaxe, bigarrengo solairuan arku zorrotzeko bao bat dago, eta gorago beste hiru gezi leiho.

Gainerako hiru dorreak oso hondatuak daude, nahiz eta oinaren forma eta defentsa tresnak berdinak izan. Ipar-ekialdeko dorrean azpimarragarriak dira bere hiru solairuetan ageri diren gezi leihoak, arku zapaleko leihoa eta hegal bati eusteko izan zitekeen kanpo aldeko modiloia.

Hego-ekialdeko dorrea aurrekoaren neurri berdinekoa da, eta zutik dirauten hormetan hainbat gezi leiho ikus daiteke oraino.

Hego-mendebaleko dorrean, berriz, oina eta ate arku-zorrotz bat baino ez dira geratzen.

 

Hurtado de Mendozaren dorretxea

Martioda hiria Arabako Lautadatik Bizkaiko itsasertzerako bidean dago, Zuiako haranak osatzen duen pasabide naturalean.

Pasabide natural horrek berak ematen dio balio berezia dorretxe honi.

Jatorrian ondoan eraikinik ez zuen oin lauki-zuzeneko dorretxea zen; gaur egun, ordea, eta XVIII. mendeko nobleziaren beharrei erantzuteko, zenbait eraikin atxiki zitzaion bigarren solairuraino.

Ez du almenarik, eta estalkia zurezko txapitulek osatzen dute. Defentsa osagai gisa, ordea, besteak beste, zubia eta lubakiak zituen. Gezi leihoak horman zituen, eta harresi barnera sartzeko atea, hegoaldeko partean dagoena, puntu erdiko arkukoa da.

Dena den, mendeetan zehar izandako berrikuntza obra horien ondorioz, itsutu egin zen hainbat arku zorrotzeko leiho, eta alboan zituzten gezi leihoak; hala eta guztiz ere, eraikina XIII.. endeko estilo gotikokoa dela erakusten duen hainbat bao eta bestelako elementu ikus daiteke oraino.

 

Mendozatarren dorretxea

Arabako Lautadako ekialdean, Bedaia mendiaren magalean, dago Mendozako hiria. Badirudi dorretxea XII. mendekoa dela, nahiz eta XIII. mendeko hainbat xehetasun ere badituen. Fatxada nagusia hego-mendebalera begira dago, eta eskuineko aldetik Laña erreka igarotzen denez, urez beteko zen harresia inguratzen zuen lubakia.

Lauki formako barruti baten barnean dagoen dorretxea, harresia eta kantoietako dorreak dira multzo gotiko hau osatzen duten elementuak. Harresiak harlosa irregular landu gabeez eraikita daude; haietan, fatxada nagusian eta eskuineko aldean, baina ez besteetan, goratasun desberdinetan kokaturiko gezi leihoak ageri dira, neurriz ere desberdinak. Kantoietako dorreek kono ebaki baten forma dute, eta zaharberritzearen aurretik harlosa lauez estalirik zeuden.Barrutiaren erdian dorretxe oin lauki-zuzen bat dago; hiru isuraldeko teilatua du, hormaren eta teilatuaren artean gune ireki bat duelarik. Eraikuntza harlosa irregularrez egina dago, nahiz eta kantoietan, ate eta leiho buru eta zangoetan, eta arkuetan ere harlandua ageri den. Mota honetako beste eraikuntzen aldean duen berezitasuna da barneko egituran zur gutxi duela, seguraski egin diren zaharberritze lanetan desagertu egingo baitzen.Dorretxeak behe oina eta hiru solairu ditu. Sarrera hego-ekialdean dagoen ataburu zuzeneko ate txiki batetik du, fatxada nagusiaren eskuineko aldean. Behe solairuko horman, aipaturiko ateaz gain, gezi leiho batzuk baino ez ditu. Dorretxearen ate nagusia lehenengo solairuan dago, eta hormari atxikitako harrizko eskailera bat kanpoko aldean.

Atea eta alboetan dituen leihoak puntu erdiko arkukoak dira.

Bigarren solairuko baoak fatxadaren erdian daude. Fatxada nagusian dagoen leihoak barnealdera irekitzen den arku zorrotza du, eskuineko aldean dagoena puntu erdikoa da, eta beste bietakoek fatxada nagusiko leihoko arku zorrotz bera dute. Hirugarren solairuko baoak zabalagoak dira, eta argi gehiago ematen dute.

Leihoak lauki-zuzenak dira fatxada guztietan, eta bigarren solairuko leihoen parean daude.Dorretxearen gainean gezi leihoak eta gaztelu begiak daude, baina ez dirudi jatorrizko eraikinarenak direnik.

Mendozatarren dorretxeak oso historia luzea izan du. Historia hori noiz hasi zen ez badakigu ere, dudarik ez da dorretxe honetan bizi izan zirela bandoen arteko borroketako une latzenak, Arabako Lautadan XIII. mende hasieran baretu zirenak. Hemen bizi izan ziren, XIII. eta XIV.. endean, Arabako Kofrade ziren Mendozatarrak; gauza segurua dirudi dorretxe honetatik irten zirela Mendozatarrak Arriaga aldera, 1332ko apirilaren 2an, Kofradiaren jabetzako lurraldeak Gaztelako errege Alfontso XI.ari ematera. Laister utzi zuten Mendozatarrek dorretxea: pertsonaia handiak eman zituen leinuak –Santillanako markesak, Infantadoko dukeak–, eta horrexegatik alde egin zuten beren arbasoen etxetik hirira. Ez zuten inoiz ahaztu ordea, bere fundazio eta testamentuetan ageri denez. Orduz geroztik, Mendozatarren ordezkoek gobernatu zuten jauretxea.

Batzuetan, Arabako Batzar Orokorrak ospatu dira bertan.

1856an, guztiz hondatua, B. Martínez de Aragónek erosi ziren dorretxea Mendozatarrei, eta haren ondorengoek, 1962an, eman zioten Arabako Diputazioari etxea berritzeko baimena.

 

Arkitektura zibila Araban (II)

 

Dorretxeak

Agerikoa denez, garai honetako Arabako arkitektura zibila defentsazko hainbat eraikinetara mugatuko da. Mota honetako dorretxeak XIII eta XV.. ende bitartean jaso ziren, ordutik aurrera, Errege-Erregina Katolikoen garaian, debekatu egin baitzen gotorlekurik eraikitzea.

Debekuaren ondoren jauregiak eraikitzen hasi ziren, nahiz eta defentsa elementurik gabeko dorretxe izaten jarraitu zuten.

Nolanahi ere, dorretxeek lauki formako oina edo lauki zuzenekoa eta harlanduzko hormak izaten zituzten; kantoiak eta leihoak harlosez indartzen ziren, eta barnealdean nekez izaten da gangarik. Egitura, gehienetan, zurezkoa da, erdiko zutabe baten inguruan edo hormako modiloietan etzaten diren habeetan giltzatua. Almenek eta beste defentsa elementuek dorretxearen eginkizun militarrak erakusten dituzte, baina, sarritan, dorrearen gainean teilatua agertuko da.

Sarrerako ateetara iristeko kanpokohormari atxikitako harrizko eskailera batetik izaten zen batzuetan, edota, beste batzuetan, lubaki gaineko zubia igaro ondoren egoten zen sarrera. Sarrera nagusia harlanduzkoa izan ohi zen, puntu erdikoa edo arku zorrotzekoa, arku konopioduna duen bakarren bat ere ageri den arren.

Dorreak zenbaitetan harresiaren barruan egon ohi ziren, baina gehienetan harresiaren beraren parte izaten ziren. Beste batzuetan dorrea bera jauregi gisa egokitzen zuten, eta, gehienetan, dorre apalak aldi berean erabiltzen ziren etxebizitza eta gotorleku gisa. Hirietan, ordea, gutxi diragarai honetako jauregiak, hiriak berritzerakoan edo handitzen joan ahala desagertu edo Berpizkundeko beharretara egokitu baitziren.

Baronako dorretxea Arabako mendebaleko ertzean dago, Bilananen, eta Gaubeako gainerako dorretxeekin batera herrialdearen mendebaleko defentsa hesia osatzen zuen. Badirudi bazela inguru horretan VIII. mendeko beste defentsa eraikinik, eta haren hondarren gainean jaso zela egun ikus daitekeen dorretxea.

Baronako multzo gotortu hau jauregiak, dorreak eta barruti osoa inguratzen duen harresiak osatzen dute. Dorrea harresiaren hego-ekialdeko ertzean dago, etaoina lauki zuzen antzekoa da.

Hari atxikirik, eta ekialdeko partea izan ezik gainerako alde guztiak inguratzen dituela, jauregia dago. Dorreak behe oina eta hiru solairu ditu, harlanduz egina da, eta izkinak eta leihoak harlosaz indarturik ditu. Ekialdeko horman hegal almenadun bat du, eta gainerako aldeak teilatuaren azpian daude. Teilatua lau isuraldekoa da, eta ertz bakoitzeanprisma formako harrizko lau oinarrik eusten diote. Alde bateko sarreraren parean eta fatxada nagusiko hormaren gainean gaztelu begiak ditu. Bao, ate edo leihoak, ordea, gutxi dira, zenbait gezi leiho itsu baditu ere.

Azpimarragarriak dira ordea fatxada nagusian ageri diren arku zorrotzeko eta egikera berdineko bi leiho. Hegoaldeko partean dorreko eta jauregiko sarbidea babesten duen gaztelu begi bat dago. Sarrerako ate nagusia ere alde horretan dago; dobela bikaineko arku zorrotzekoa da, eta lubakiaren gainean zubi altxagarri bat du.

Kexaako dorretxea Aiarako haranean dago. Erdi Aroko multzo honetan, Aiarako Péreztarren oinetxea izan zitekeen honetan, familiaren jauregi-gotorlekua, dorre-kapera bat eta San Joan Bataiatzailearen monasterioa dira elementurik adierazgarrienak; multzo hauek sarritan izan ohi zituzten ezaugarri militar, zibil eta erlijiosoak ageri ditu batera.

Eraikuntza lana XIV. mendekoada, eta gerora egindako berreraikitze eta zabalpeneko elementuez gainera, agerian daude IX.. ta X. mendeko hainbat elementu, lehenengo dorretxeak eraikitzen hasi ziren garaikoak, hain zuzen ere; horietakoa da egun kapera bere baitan hartzen duen dorrea. Jauregia geroago eraikiko zen, askoz modernoagoa baita, eta dorretxeak jatorrian zuen etxebizitza funtzioa galduko zuen. Dorre-kapera hau sendoa eta elementu apaingarri urrikoa da kanpoko aldetik. Oina laukizuzena eta harlanduzkoa da, eta izkinak harlosez indarturik ditu.

Estalki gisa, kurba hirukoitzeko modiloien gaineko gezi leiho irtenak ditu. Bestalde, Kexaako gainerako eraikinak baino garaiagoa denez, multzo osoaren nolakotasun militarra indartzen da.

Hormetan bao gutxi ditu, eta beheko oinekoek nolabaiteko erlijio kutsurik badute ere, goikosolairuak dorrea kapera bilakatu aurreko garaian ohikoa zen arkitektura gotiko zibilean erabilitako leihoak ditu.

Aiarako dorretxea Amurriotik Zuhatzarako bide zaharrean dago, Izoria ibaiaren eskuineko ertzeko harkaitz baten gainean, eta dorretxearen alboetako batetik igarotzen den erreka lubaki natural gisa erabilitakoa da. Kokapenaren arrazoia ez da beste hainbat kasutan bezain garbia, hau da, defentsarako baldintza apartak dituen leku bateko gotorlekua izatea. Izan ere, inguru honetan arrazoi ekonomikoekgarrantzi handia izango zuten, Arabatik Bilbo ingururako bidean zegoenez, bide saria kobratzeko eskubidea baitzuen. Egun ageri den dorrea XIII. mendean jaso zen, eta gerora eraiki zen jauregia.

Oin lauki zuzenekoa da, hormak eskuharrizkoak ditu eta kantoiak harlanduz indarturik. Horma horretan gezi leihoak zeuden, eta horietako bat, harlanduzko arku txiki bat duena, ikus daiteke oraindik. Goiko solairua eta ganbara adreiluzkoak dira. Harrizko eta adreiluzko obraren arteko bereizketa adreiluzko erlaitz fin batek egiten du. Kantoi bakoitzean eta adreiluzko hormetan garita zaharren antzeko ardatzeuskarri biribilak daude, baina elementu apaingarriak baino ez dira. Teilatua lau isuraldekoa da, baina hegalek ez dute irtenune handiegirik. Ate nagusia, gaur egun Jauregiaren barnean dagoena, lehenengo solairuaren parean dago; arku zorrotzekoa da eta barnealdera ixten da, habe baten gainera; oraino gordetzen dira seguruenik jatorrizkoak izango diren zur lodizko bi ate orriak.

Sarrerako ate nagusi horretara hormari atxikitako harrizko eskilara batetik igarotzen da. Dorrearenoina lauki zuzena da; sarrerak ataburu zuzenekoak dira, eta jatorrizko eraikinekoak direla dirudite.

Barneko eskailera, berriz, zurezkoa da, eta ipar-mendebaleko hormari atxikia dago. Behe oinean goiko solairuari eusten dioten bi zutabe handi daude. Lehenengo solairuan ere beste zutabe bat dago, txikiagoa, ganbarari eusteko. Ganbarako teilatu azpian, zurezko habe lodiak daude, XVI. mendean egin ziren zaharberritze lanen ondoriozkoak diruditenak.

Dorre gotortuak Fontetxan daude, Bergondako udalerrian.

Arabako herrialdearen hegomendebalean kokaturiko herriskahonek garrantzi handia izan du bere kokapena dela-eta.

Izan ere, Astorga Bordelekin lotzen zuen galtzada erromatarraren ondoan egonik, erromatar, bisigodo, franko eta arabiarren igarolekua izan da mendeetan zehar. Horrez gainera, Nafarroako erreinuaren eta Arabako konderriaren eta, ondoren, Gaztelako erreinuarren arteko muga izan zen. Herrixka honetan bi dorre gotortu daude. Dorre gotortu gisa definitu ditugu eraikin horiek, arkitektura estiloan eta Euskal Herriko historiaren testuinguru politiko eta sozialaren barnean jokatu zuten papera eta lehenago azaldu ditugun dorretxeek izan zutena, arras desberdina delako. Horietako eraikin bat Orgazko kondeen dorrea da, eta bestea Kondestablearen dorrea.

Lehena herritik oso hurbil dago, Ebro ibaiaren ezkerreko ertzean, Miranda de Ebro eta Puentelarra lotzen dituen errepidearen ondoan; bere funtzio militarra agerian uzten du bistan dituen defentsazko elementu ugarietan, almenan, gezi leihoetan eta garai hartan zuen, gaur egun ez baita ageri, lubakian. Eraikuntza multzo hori dorrearekin, aurreko aldean atxikirik duen jauregiarekin eta dorrearen iparraldean ageri den harresi puskarekin osatua dago. Multzo horretan agerikoak dira Gaztelako eta are Europako eraginpeko elementuak, eta, horregatik, Behe Erdi Aroko euskal eta gaztelar arkitektura militarrak bateratzen dituen eraikin bat dela esan daiteke.

Kondestablearen dorrea aurrekoa baino txikiagoa da, baina obraren kalitatea, materialari dagokionez, bestearen parekoa da. Oina lauki antzekoa du dorre horrek, eta ez du atxikitako eraikinik ezta harresirik ere. Dorrearen gainean gezi leihoak daude, eta kantoietan hiru modiloiri eusteko harri ardatzak.

Cordon etxea Gasteizen Araban aurki daiteken hiri jauregi bakarretakoa da.

Baina Gasteizko Cuchillería kalean dauden bi eraikin aipatu behar dira aurrena. Cordon etxea XV. mendearen amaiera eta XVI.aren hasiera aldekoa da, azken gotikoko estiloan egina da, eta Erdi Aroko dorre zahar bat hartzen du bere baitan. Denboran zehar, zaharberritze obra asko izan dira bertan, baina behe oinean gordetzen ditu oraino jatorrizkoarekin antzhandia duten hiru ate, ojibazko arku zorrotzeko bi ate handiren artean tartekatzen direnak.

Bendañako jauregia, Gasteizen, aurreko etxearen kale berean dago oinetxe aberats eta garrantzitsuenetako bat da, bai Gasteizen eta bai Araba osoan. Jauregi honen eraikuntza obra bi edo hiru aldi desberdinetan egin zen, eta bertan ageri diren elementuak oinarrian duen gotikotik, apaindura platereskora bitartekoak dira. Aipagarria da eraikinak kanpoko aldera ematen duen itxura itxi eta sendoa, eta barneko patiora ematen duten galeria irekien arteko ikuspegi desberdintasuna.

 

Erlijio arkitektura Bizkaian (I)

 

Ziortzako kolejiata

Lehenago ere adierazi denez, hirien sorrerak finkatzen du aro berri baten hasiera Europan; hala, klase sozial berri bat, burgesia, merkataritzari esker zabaltzen doan neurrian, hiriak ere sortzen eta ugaltzen doaz. Gotikoa burgesiaren eta merkataritzaren indartzearekin batera etorri zen, baina hau guztia Behe Erdi Aroaren garaian industriak izan zuen aurreramenduaren ondorio da. Hori dela eta, gotikoa hiriko arte gisa defini daiteke, eta gotikoaren erakusgarririk edo elementurik adierazgarriena eta garrantzitsuena katedrala izango da.

Nolanahi ere, hirien sorreraren fenomenoa Europan baino beranduago gertatu zen Bizkaian, berrehun urte inguru beranduago.

Beraz, XV. mendean eraikiko dira herrialde honetan estilo gotikoarijarraitzen dioten eraikuntza nagusiak, nahiz eta XIII. mendeko eraikinen batean ere ageri. Dena den, merkataritzarekin harreman zuzena duten herrietan, bai itsas portuetan, bai igarobide diren herrietan, ageriko da lehenbizi.

Estilo gotikoa Bizkaian frantses eraginpekoa da batez ere, eta, Nafarroatik barrena sartu zenez, Nafarroan baino beranduago zabaldu zen Bizkaian. Atzerapen hori dela eta, ez da Bizkaian erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsizio garaiko eraikinik ageriko, estilo gotikoaren barnekoartea, ordurako, aski zabaldua eta onartua baitzegoen.

Eraikinak ez dira handiegiak, eta ez da berrikuntza tekniko nabarmenik sumatzen, aurreko eraikuntzak jasotzeko erabilitako konponbideak baino ez baitira aplikatzen. Nafarroako ereduei jarraitzen zaie, batez ere, eta unean-unean sortutako arazoei erantzuteko egokitzen dira. Hala ere, batzuetan nabeen kopurua aldatzen da, eta beste batzuetan berriz triforioa eransten zaie.

Nolanahi ere, eta Lamprezek dioenez, Bizkaiko eraikuntzek galdua dute katedral handien izpiritu gotikoa. Nabeen eta zutabeen tamaina eta leihoak ez dira estilo gotikoarekin zabaldu zirenen parekora iristen edertasunean.

Alabaina, hiritartze prozesuak eta hazkunde demografiko eta ekonomikoak estilo gotikoko eraikin ederrak jasotzeko aukera eman zuten, eta horietako bat da Ziortzako kolejiata, Markina-Xemeinen.

Abatetxe bateko XI. mendeko agirietan egiten da kolejiata honen aipamena. Tradizioak dioenez, X. mendeko eraikina da,baina ez da gaur egun arte iritsi garai hartako eraikinaren aztarnarik, hangoa izan daitekeen hilobiren bat salbu.

Gaur egun ezagutzen dugun kolejiata honek harlanduzko hormak ditu kanpoko aldean, eta barneko egitura harlandu gabekoa da. XV. mendeko egitura gotikoa du, nahiz eta gangak beranduagokoak izan, XV-XVI.. endekoak. Nabe bakarreko oina du, eta, luze-zabalerak alderatuz gero, beharko zuena baino laburragoa dirudi. Bi zati desberdin ditu; absideak bost aldeko poligonoa osatzen du, oso estua oineko bi zatietako zabaleraren aldean.

Ataurre nagusia, bigarren zatiaren parean dago, hegoaldeko horman; inbutu formakoa da, eta janba, moldura eta arkiboltak ditu; arkua zorrotza da, eta sarrera gainean, ataburu gisa, tinpano eder bat dago.

Sute batek, ordea, kolejiatako hainbat areto eta elizari atxikitako beste hainbat eraikin erraustu zituen 1954. urtean, baita Miguel de Bolívar eta Juan de Olate obra maisuek 1560. urtean, Berpizkundeko estiloari jarraiki, jaso zuten klaustroa ere.

 

Santiago Apostoluaren eliza

Bilboko Santiago Apostoluaren eliza hau da, tipologia kontuan hartuz, Euskal Herriko estilo gotikoaren arabera jasotako erlijio eraikuntzarik garrantzitsuenetako bat; Bizkaiko arte gotikoaren agerpenik ederrenetako bat ere bada, inolako zalantzarik gabe. Lau zatitan banatutako hiru nabeko tenplu gisa eraiki zen; kontrahormen artean, nabea baino maila beheragoan, hainbat kapera daude; absidea pentagonala da, eta inguruan, biribilean, abside kaperak ditu; klaustroa ere badu. Hala, bada, aipatutako elementu horiek guztiek, Euskal Herriko estilo gotikoaren barne egin den eraikuntzarik bikainenetakoen parera jasotzen dute.

Dena den, tenpluaren egituran eta, batez ere, nabeen banaketa berezian, eragin normandiarra, flandiarra eta britainiarra nabari dira, nahiz eta elizaren eraikuntza estilo nagusia frantses gotikoaren eraginpekoa izan.

Eliza honen beste ezaugarri aski berezia da aipaturiko aldare aurreko espazioa, absidea, inguratzen duen girolaren banaketa, hiruki formako guneak eta trapezioformakoak txandakatzen baitira hurrenez hurren. Banaketa modu hori Normandiatik zuzenean jasotako eraginaren ondorio garbia da, hain zuzen ere.

Aipatzekoa da, halaber, klaustroa, XV eta XVI. mende bitarteko trantsizio aldian eraikia, gotikotik Berpizkundearen arteko garaian, estilo gotiko-Berpizkundekoari jarraiki beraz. Elizaren beraren horma baten kontra eraikia dago, ibilbide baten aldetik.

Lau ibilbidez osatua dago, ibilbide bakoitzak lau parte dituela.

 

San Anton eliza

Bilboko San Anton Abadearen eliza aurrez leku berean zegoen gaztelu zahar baten orubean jasotakoa da. Aurrez aurre hiriko kaleak ditu, eta oinetan zubia eta itsasadarra, Bilbo hiriko ikur adierazgarri nagusiak, hain zuzen ere. Kokaguneak berak, gotorturiko leku aldapatsu eta estu batean egoteak, elizaren tipologia eta espazio banaketa baldintzatzen du; bestalde, itsasadarrak berak, eta aurrean dituen hiri espazio publikoek ere, plaza irekiak, alegia, eraikitzeko mugak eta zailtasunak areagotu egiten dituzte, zeren eta toki jakin batera mugatu beharrak aurrez ezartzen baitu eraikinaren forma eta tamaina. Lehenago ere adierazi denez, Nafarroatik barrena sartutako estilo gotikoaren ereduei jarraitzen badie ere, kasu honetan aipatu diren espazioaren aldeko muga horietara egokituko zen irtenbide bat aurkitu behar zen.

Jatorrian areto motako estilo gotikoko eliza zen, baina gerora, XVI. mendean, egitura korapilatu egin zen, iparraldeko aldean hiru kapera erantsi zitzaizkionean.

Bestalde, txit deigarria gertatzen da aldare aurrea edo absidea nabarmentzen duen elementu bereizgarririk ez izatea.

Izan ere, burualde zuzeneko tenplu gisa eraturik dago; ezaugarri hori Berpizkundearen garaiko eliza askotan ikus badaiteke ere, oso gutxitan agertzen da hiru nabeko estilo gotikoko eraikuntzetan; eta eliza honen eraikuntzan estilo gotikoaren ezaugarri elementuak dira nagusiak.

Beraz, kontuan izanik orubearen neurriak eta aurretik azaldutako espazio muga horiek, batetik eta bestetik, erdiko nabeak garrantzitsuena izan behar zuela alboko beste bi nabeen aldean, estilo gotikoan gehien erabilitako aukera bestalde, geometriaren bideari ekin behar izan zitzaion sorturiko arazoei erantzun egoki bat emateko. Beraz, albora utzibehar izan ziren garai hartako eraikuntza mota horretan irizpide nagusi izan ohi ziren balio estetikoak.

Lehenago adierazi den bezala, eraikinean ageri diren arkitektura elementu guztiak estilo gotikoaren baitan koka daitezkeenak dira zalantzarik gabe, oina, garaierak, gangak, oinarriak, zutabeak, arkuak, guztiak baitira gotikoak, baita gainerako elementu apaingarriak ere. Ataurrea ordea, oso ospetsua, XVI. mendeko Berpizkunde garaiko obra bikaina da, eta garai hartako eraikuntza elementu adierazgarrienak ageri ditu, hala adibidez arku karpanela eta zutabe korintotarren arteko horma sargunea.

Ataurrearen eraikuntza data, 1543. urtea, ageri da bestalde arkuari eusten dion goiko aldeko giltzarrian.

 

Erlijio arkitektura Bizkaian (II)

Aurrerago adierazi den bezala, hirien sorrera fenomenoa Bizkaian Europan baino beranduago zabaldu zen arren, merkataritzan du abiapuntua. Eta estilo gotikoa ere arte hiritarra izanik, itsas portu eta Gaztelako bidean zeuden herrietan zabaldu zen lehenik. Dena den, zalantzarik ez badago ere estilo gotikoa Nafarroatik barrena heldu zela, Bizkaiko erlijio arkitekturan nabaria da, itsas merkataritzak bultzaturik, Europako hainbat herrialdetatik zuzenean jasotako eraginaren ondorioa.Izan ere, Bizkaiko ekonomia indartzen zihoan neurrian, lurraldeetako administrazioa sendotzearen eraginez eta Ehun Urteko gerrako gertaerak tarteko, Europako mendebaleko herrien arteko harremanak indartu egin ziren, Britainia eta Flandria bezalako herrialdeetako arte eta arkitektura moldeak bereganatzeko aukera emanez. Nolanahi ere,eta Nafarroako herrialdean ageri diren eraikuntza erlijiosoen parekora iristen ez badira ere, bere interes artistikoari dagokionez, nortasun propio eta bereziko obra ederrak egin ziren, zalantzarik gabe.

Bestalde, euskal obra maisuek bere estilo eta eraikuntza irizpideak Euskal Herriko eta Bizkaiko Jaurerrian zabaltzean, Espainiakobeste hainbat katedral, eliza, monasterio eta jauregietara ere eraman zuten, batez ere gotikoaren garaiaren amaiera eta Berpizkundearen hasiera aldera.

Izan ere, flandriar maisuek estetikari ematen zioten garrantziaren aldean, oso harrera ona izan zuten obra maisu euskaldunek beren lanean ondo egindako obraren handitasunari, eraikinensendotasunari ematen zioten garrantzia.

Baina, batez ere, Erdi Aroko filosofiari aurre eginez, espazioari ematen zioten aparteko trataera. Hala, bada, Euskal Herriko eta Bizkaiko Jaurerrian aurki daitezkeen estilo gotikoko elizetan, harrizko egiturak espazioaren kontzepzio irekiarekin uztartzen dira, sortzen ari zen Berpizkundearen garaiko estetikari helduz, nolabait.

Balmasedako San Seberinoren elizak hiru nabe ditu, garaiera desberdinetan kokaturik eta lau partekoak, eta erdiko nabearen aurrean, elizburuan, zazpi aldeko absidea edo aldare aurrea du. Gurutzadura alboetako nabeekin lerrokaturik dago oinean, nahiz eta zabalagoa eta garaiera handiagokoa izan sabaian.

Gangako gurutzeriak ez du zailtasun berezirik alboko nabeetan, baina erdikoa, akitaniar estilo gotikoko eraginari jarraiki, sei zatikoa da. Kanpokoaldean, berriz, bi ataurre ditu.

Bata elizaren oinaldean dago, mendebaleko fatxadan, eta bestea, Epistolaren aldera ematen duen gurutzaduraren besoan; horixe da ataurre nagusia. Ataurre hori bi kontrahorma sendoren artean egituratua dago, eta bi ataleko ate zangoen gainetikabiatzen den lau arkiboltako arku zorrotz handi bat du. Bestalde, tinpano handi bat ere badu; ataburuaren eta alboetako bi erlaitzen arteko gune horretan bi arku beheratu ageri dira, erdiko zutabe batera datozenak, mainela bailitzan. Nolanahi ere, eta hainbat elementutan Europako beste herrialdeetako formak nabari badira ere, Nafarroan zabaldutako estilo gotikoaren eragina da gauza garrantzitsuena eliza honetan.

Lekeitioko Santa Mariaren eliza itsasoari begira dago eta noranzko horrek berak erakusten du, nolabait, horretan elezaharrak nahasten badira ere, inguru horretan bertan VIII. mendean ermita bat, eta XII. mendean tenplu erromaniko bat izan zirela.

Nolanahi ere, gaur egun zutik dagoen eliza XV. eta XVI. mende bitartean eraiki eta joan den mendearen amaiera aldera zaharberritu zen estilo gotikokoa da,eta ez da aurreko eraikuntza erlijiosoen aztarnarik batere ageri osatzen duten elementuetan.

Tenpluak lau zati eta zabalera bereko hiru nabe ditu, eta guztia ere Bizkaiko arkitektura gotikoan erabili ohi ziren neurrietara egokitua ageri da. Bestalde, elizako hiru nabeak eta lau zatiak elkarrengandik bereizten dituzten elementuak, enbor biribileko pilareak dira, nabe nagusira eta albokoetara begira dauden hiru zutabe-erdi atxikiak dituztela, eta beste zutabe-erdi bat nabe arteko arkuei begira. Bestalde, pilare horiek arku zorrotzen bidez daude lotuak, hala ardatz nagusiaren noranzkoan, nola zeharrekoan.

Tenpluak bi sarrera ate ditu.

Lehena Ebanjelioaren aldera ematen duen hirugarren zatiandago. Nolanahi ere, eraikinaren azkeneko zaharberritze obrak tarteko, hainbat elementu berri erantsi zitzaizkion jatorrizko ataurreari, itxura aldatu diotenak.

Sarrera nagusia, berriz, erdiko nabearen parean dago, elizaren oinaren aldean. Sarrera nagusi horretako ataurrea ikusgarria da: bi errejistroko taula handi batenantzera dago egituratua, eta sarrera, berez, beheko errejistroan dago, ate zango gaineko arkiboltekiko arku handi batek inguratzen duela. Bestalde, goiko aldean, bigarren errejistro gisa, tinpanoa ageri da, ataburu-alfiz batez inguratua eta alboetako pilareekin, friso baten antzera antolaturik.

Guenesko Santa Mariaren eliza Aranguren eta Galdames herrien arteko errepideko bidegurutzean sortzen den hiruki formako orube batean kokaturik dago, eta elizaren ataurre nagusiaren aurrean plaza eder bat dago, tenpluaren alde horretako fatxadaren zabalera berekoa. Eliza honen eraikuntzaren historia gorabehera handikoa izan da.

Izan ere, aldare aurreko gunea edo absidea, eta alboan zituen bi kaperak, XVI. mendearen hasiera aldean berreraiki ziren. Zati horren eraikuntza obrak amaitu ondoren eliza zaharreko gainerako partea eraitsi zuten, beti ere, eman nahi zitzaion egitura berriaren arabera osatzeko asmoz. Ez zen erraza suertatuko, ordea, asmo hori betetzea. Lanak askotan gelditu behar izan ziren, era askotako gorabeherak tarteko,zuzendariak ere askotan aldatu ziren, eta eraikuntza prozesu horren luzapen amaigabeak aldaketa asko eragin zituen jatorrizko proiektuan. Hala, obra, eliz buruari eta ataurre nagusiari dagokienez, estilo gotiko berantak agintzen zuen moldean hasi eta bukatu zen, eta hala, garaiera desberdineko hiru nabe izango zituen eliza baten arabera antolatu zen. Baina, denboran zehar izandako aldaketak tarteko, bukaera areto motako elizen ereduari jarraiki eman zitzaion. Ondorioz, garaiera bereko hiru nabe ditu, lehenengo zatian ezik, apalxeagoa baita adierazi den estilo aldaketaren ondorioz.

Bi sarrera ate ditu. Albo bateko fatxadan dagoena da sarrera nagusia, “Eguzkiaren Atea” deitzen zaiona; ataurre horretan ageri diren elementu apaingarriek estilo isabelinoari jarraitzen diote, azken gotikoko eta Berpizkundean erabilitako elementu apaingarriak elkartzen direlarik.

Beste ataurrea edo sarrera, berriz, erdiko nabearen oinean dago, eta XVII. mendeko estilo klasizistari jarraiki apaindurik ageri da.Santa Mariaren eliza-basilika, Portugaleten, Nerbioi ibaia itsasoratzen den inguruan dago kokaturik.

Bizkaiko Jaurerrian aurki daitekeen XVI. mendeko estilo gotikoko obra bikainenetako bat da; Juan de Garitaren obra maisuaren zuzendaritzapean eginikoa da neurri handi batean.

Hiru nabeko tenplua da. Kontrahormen artean, eta garai honetako teplu askotan ageri denaren antzera, elizaren beraren garaierara iristen ez diren kaperak eratzen dira. Ez du gurutzadurarik, eta absidea zortzi aldekoa da, erdiko nabea duelarik muga.

Egitura hori, espazioaren banaketari dagokionez, basilika oineko areto motako elizek duten bera da. Nolanahi ere, Portugaleteko Santa Mariaren eliza hau nahiko berezia da egituraren planteamenduari dagokionez, Bizkaiko herrialdean aurki daitezkeen estilo gotikoko eraikuntzen artean.

Gernikako Santa Maria eliza ere, estilo gotikoaren moldeei jarraiki, Bizkaian XVI. mendean jasotako eraikin sendo aipagarria da, Jaurerriko monumentu eraikin interesgarrienetako bat baita.

Santa Maria eliza honen kanpoko aldean kontrahorma sendoak ageri dira. Alabaina, eraikuntza elementurik azpimarragarriena eta ederrena ataurrea da, zazpi arkiboltako arkuaz, tinpanoaz eta ataburuaz osatua.

 

Arkitektura zibila Bizkaian

Dorretxeen helburua Nafarroan eta Araban, batez ere, arabiarren erasoei aurre egiteko defentsa militarra eratzea bazen ere, Gipuzkoan eta Bizkaian leinuen arteko borroka da eraikin horien jatorria. Izan ere, baliabide ekonomiko askorik ez, eta gaztelu bat eraikitzeko nahiko oruberik gabe, ez zuten dorretxeak eraikitzea baino beste aukerarik izaten; bestalde, aldi berean bizileku izateko bezain zabal eta defentsa gune izateko bezain sendo izan ohi ziren.

Bizkaiko herrialdean zehar dorretxe asko ageri da, baina batez ere Enkartazioetan, herrialde osoko herena hatzen baitu gutxi gorabehera. Inguru hauetan bandoen arteko borroka latzak izan ziren, eta hori da dorretxe kopuru handiaren arrazoia. Baina, horrez gainera, Bizkaiko lurralderik aberatsena ere bazen, bertan baitzeuden burdin meategi emankorrenak.

Bestalde, dorretxe gehientsuenak erreka bazterretan daude, eta askotan errota, burdinola eta baseliza ere izan ohi zuten, jauntxo haiek zituzten defentsa, elikagai, tresna eta izpiritu beharrei erantzutzeko. Beraz, izaera militarretik areago doazen beste funtzioak ere betetzen zituzten.

Egitura eta funtzioei begiratuz gero, ordea, gaztelu baten antza baino areago baserriarena dute, besteak beste, laborantzako sailak dituztelako inguruan. Nolanahiere, antz hori barneko aldean eta egituraketan ageri da batez ere, baserrietako beheko solairuan ukuilua eta goikoan familiaren bizilekua baitzegoen, dorretxeetan bezalatsu.

Kanpoko aldetik, dorretxea oin koadrokoa edo lauki zuzenekoa izan ohi da; hori da, bederen, zutik dirauten dorretxeek eta are hondaturik daudenen aztarnekerakusten dutena. Bizkaian ondo mantentzen den dorretxerik ederrenetako bat Erandioko Martiartu da. Getxoko elizatearen mugan dago, Unbe mendiaren hegoaldeko magalean. Gaur egun inguruan arboladirik ez badu ere, dorretxearen garairik oparoenean ez zen horrela izango, ez baitzaio, egungo egoeran, estrategiaren aldetik balio handiegirik nabari.

Seguraski Bizkaiko dorretxerik bikainenetakoa izango da, oso txukun gorde baita eta agerian baititu, oraino, goiko aldeko defentsa tresnak; bi aldetan behintzat osorik dauzka hiru garita.

Dorrearen sabai gaineko defentsa egitura, batez ere, erdian irekiune txiki bat duen lauza sail batez osaturik dago. Dorreko sarrera ojiba formako ate bat da, lurra baino goragoko patio txiki baten gainean kokatua. Patio horren atzean, zoruaren parean, arku zorrotz zabaleko beste ate bat dago, eta hegoaldeko fatxada horretan bertan leiho gotiko bikoitz bat, beste leiho handi bat, forma jakinik gabeko hiru bao txiki eta habe buru sail bat ikus daitezke.

Ekialdeko fatxadaren beheko aldean, berriz, habe buru sail bat, bi gezi leiho eta beste bi leiho daude, horietako bat gotikoa, burdinsare batekin. Iparraldeko fatxada guztiz laua da eta mendebalekoan, gaztelu begi bat, gezi leiho bat eta beste leiho txiki bat daude. Dorretxea harlanduzkoa eta egitura sendokoa da.San Martin Muñatonesko dorretxea Muskizen Ahaide Nagusien arteko gerrak tarteko eraiki ziren dorretxe ugarietako bat da. Baina, dorretxe guzti haien artean, San Martin Muñatonesko dorretxea, Salazartarren egoitza nagusia, da ederrena. Orube berean zeuden eraikin zaharragoen gainean antolaturik, gaur egun ikus daitekeen dorretxeak goratasun handiko eraikin sendoa erakusten du. Hiru solairu ditu, behekoa itxia da ia erabat, eta soto gisa erabili ohi zen. Lehenengo solairua oso goran dago, eta bertan zeuden sarrera ate nagusia eta bigarren mailako gelak (sukaldea, logelak). Bigarren solairuan, berriz, kanpora irekitako areto zabal bat dago, lau leiho handirekin, fatxada bakoitzean bana. Lau isuraldekoteilatua zuen, baina oraintsu egindako zaharberritze baten ondorioz, almenak jarri zaizkio teilatuaren ordez.

Dorretxe honen elementurik azpimarragarriena, ordea, XV.. endean eraiki ziren kanpoko hesiak dira, gaztelu baten antza ematen diotenak. Lauki formako harresi batek inguratzen du jatorrizko dorretxea, eta bigarrengo harresi batek, forma bertsukoak, bere barne hartzen du barruti guztia. Kantoietan dorre zilindrikoak ditu, eta beste bi eraikin zilindriko, hego-iparraldeko ardatzean.

Bigarren harresi horretangezi leiho asko dago, eta goiko aldeetan, almenen artean, harroin piramidalak daude. Bestalde, lubaki txiki batek inguratzen zuen multzo osoa.

Muskizen dauden gainerako dorretxeak XVI. mendean data daitezkeen Berpizkundearen garaiko eraikuntzak dira; nolanahi ere, gotikoaren garaiko arku zorrotz eta konopiodunak eta beste hainbat elementu apaingarri dituzte. Dena den, mende horretan jasotako eraikuntza berri horiek ez dute, jada, izaera militar garbirik, egoitza gisa erabiltzeko jaso baitziren bandoen arteko gerren amaiera zetorrela-eta.

Ercillatarren dorretxea, Bermeoko itsas portuko kai txikiaren gainean, izen bereko kalean dago kokaturik. Harlandu beltzez eraikitakoa da, eta “Pilatosen Etxea” izena ere eman zaio. Arku zorrotzeko hiru ate ditu behe oinean. Hamalau metroko zabalera eta hamasei metroko garaiera du teilatuko hegaleraino. Badirudi, Alonso de Ercillak, La Araucana obraren egile ospetsuak dioenez, hiria bera baino lehenago sortutako oinetxea dela Ercillatarren hau.

Zamudioko dorretxea, Zamudioko dorretxe-gotorlekua, kubo formako eraikin sendoa da.

Bere beheko aldea eskuharriz eginikoa da, eta goiko aldea berriz harlandu sendokoa. Material bereizkuntza horrek eraikuntzako bi fase desberdin azaltzen ditu, nahiz eta biak 1500. urtearen inguruan burutuko ziren.

Behe oinean goratasun handikoukuilu bat zegoen, eta arku zorrotzeko ate batetik zuen sarrera.

Etxebizitzaren aldeak bere sarrera propioa du, horma txiki batek babesten duen patio txiki batean. Solairu horretan bertan, leiho buru zuzeneko irekiuneak daude, jatorrizko eraikinarenak.

Hirugarren solairuan areto zabal eta argi bat dago. Fatxaden goiko aldeko errematea erlaitz baten bidez egiten da, eta kantoietan, berriz, harroinak ditu; beraz, badirudi dorretxeak bere almena saila izango zuela.

Muntsarazko dorretxea, Abadiñon, Bizkaiko oinetxerik zaharrenetako bat da, nahiz eta gaur egun erakusten duen egitura Berpizkundearen garaikoaizan. Nolanahi ere, aurrez dorretxe sendoa ere izan zen, eta laborantza sailak, burdinola, errota eta ermita jasotzen zituen bere barne. Jatorrizko dorretxea XII.. endean eraikiko zen, baina gaur egun ikus daitekeen eraikina XVI. mendearen erdialdekoa da, Berpizkundearen garaiko irizpide klasizistei jarraiki eginikoa.

Dena den, eta bere dorreko defentsa elementuak kendu zitzaizkion arren, etxearen eta leinuaren handitasuna erakutsi eta Foru zaharreko zein berriko etxe gotortu eta etxe xumeen arteko bereizketa hausten du.

Portugaleteko Salazarko dorretxeak aldaketa ugari izan ditu Ochoa de Salazarrek 1494-99 urte bitartean jaso zuenetik hona.

Egoitza berri hau parrokia elizatik gertu eta itsas portuaren gainean dago; dorretik hiri guztia ikus zitekeen, eta dorretxea bera ere nonnahitik ikusten zen. Jatorrian eraikin kubikoa izango zen, hiru solairukoa eta irekia.

Sarrera atea lehenengo solairuan zegoen, lurra baino gorago, eta zenbait leiho zorrotz zituen; kanpoko aldean, berriz, hesi txiki bat eta ate konopiodun handi bat zeuden.

Denboran zehar bestelako eraikinak jaso dira dorretxearen inguruan.

Barneko aldea ere aldatuegin zen, bertako bizilagunen behar berrietara egokitzeko. Aldaketa horien ondorioz sortutako multzoa ondo mantendu zen, 1934. urtean, Urriko Iraultzaren garaian, su eman zioten arte.

Guztiz hondatua egon da hirurogeiko hamarraldia bitarte; orduan, Joaquín de Irízar arkitektoaren proiektu baten arabera, zaharberritze obra handiak egin ziren.

Aipagarria da, era berean, Oxirondoko dorretxea, Gordexolan dagoena. Dorretxe honetan aldaketa asko izan dira denboran zehar, eta jauregi bat eraiki ere zen bere ondoan; hala ere, garbi asko erakusten du oraino bere izaera militarra. XV. mendearen amaiera aldera eraikitako dorretxe honek hiru solairu zituen.

Behe oinean ukuilua zegoen eta arku zorrotzeko sarrera bakarrekoa zen. Lehenengo solairuak goratasun handia zuen, eta bertan zeuden kokaturik sarrera nagusia eta oinarrizko gelak (sukaldea eta logelak); hainbat leiho eta arku zorrotzeko bao ere baditu maila honetan.Bigarren solairuan, ohi denez, areto zabal bat zegoen, arku zorrotzeko leihoekin.

Urrestietako Batzarre etxea Bizkaiko zerbitzuetako eraikinen artean eraikinik adierazgarrienetakoa da. Hala ere, 1942-53 urte bitartean egindako zaharberritze obra handi baten ondorioz, solairu bat erantsi, eta fatxada eta terraza inguratzen dituzten almenak ezarri zitzaizkion; era horretan, inoiz izan ez zuen Erdi Aroko gotorleku baten itxura hartu zuen.

Zallako Terreros dorretxeak, Zallako zaharrena denak, lehenago aipatu diren eraikinen ezaugarri berdinak ditu, behe oineko ukuilua, lehenengo solairuko sukaldea eta logelak, eta bigarrengoko areto zabal eta argia.

Dena den, horma aldeetan gezi leiho ugari ditu, bere izaera militarra erakusten dutenak. Barneko aldea zenbait alditan zaharberrituda, baina jatorrizko habe eta zutabe egiturari eusten dio oraino.

Guenesko La Quadrako dorretxean ere hiru solairuko banaketa nagusia ageri da, eta ohi den jatorrizko zutabe eta habe egitura bera du. Dena den, dorretxea bezain interesgarria da bere harresia, eraikina inguratzen eta bide mehar estu batetik sartzeko beste aukerarik ematen ez zuena.

 

Erlijio arkitektura Gipuzkoan (I)

 

Getariako Salbatore eliza

Eliza honetan garrantzi handiko erabakiak hartu ziren Gipuzkoako historiako hainbat egoera korapilatsuri aurre egin beharreko unetan. Nolanahi ere, Sartaldeko euskal arte gotikoaren eraikin ederrenetarikoa da, eta antz handia du, bestalde, Lekeitioko Santa Maria elizarekin etaBilbo eta Gasteizko katedralekin eta, azken batean, XIV. mendean Nafarroan jasotako hainbat eraikin zibilekin. Leku berean zegoen beste eliza erromaniko zaharrago baten hondarren gainean jaso zen; XIII. mendearen amaieran hasi eta XIV.aren lehen urteak arte luzatuko ziren obrak.

Oraino gorde eta agerian ditu jatorri erromanikoko hainbat zutabe; zutabe horiek eta bi alboetako nabeak dira elizaren zati zaharrenak, eraikuntzaren lehen aldikoak; aldiz, urte batzuk geroago, XV. mendearen hasiera aldean, erdiko nabea eta mendebaleko atari nagusia eraiki ziren.

Egitura nagusia estilo gotikokoa du erabat: hiru nabe, erdikoa alboetakoak baino garaiagoa, hiru zatitan banaturik hirurak, eta zati nagusian goratasun handiko presbiterioa. Presbiterio hau nabearen luzapenabalitz bezala ageri da, eta lauki formako kapera apal bat du. Oinplanoak ez du forma zehatzik, nabeak trapezio formakoak dira eta, eraikuntza osoari dagokionez, elizaren oina da alderik zabalena.

Dena den, irregulartasun horren barnean, joera simetriko bat nabari da elizaren luzerako ardatzaren inguruan.

Arkitektura elementu adierazgarriena, ordea, elizako triforioa da, alboetako nabearen gainean, barne hormetatik gora ateratzendena; lore irudiz apainduriko arku txiki apal bezain bikainez osaturik dago. Triforio horretan aipagarriak dira, era berean, zirkulu baten barnean ageri diren karelak, beste hainbat elizatan eta are eraikin zibilen batean ere ikus daitezkeenak.

 

Debako Santa Mariaren eliza

Eliza hau Itziar inguruko herritarrek jaso zuten lehenengo eraikinetakoa da, 1343. urtean Deba hiria sortzeko itsasertzera jaitsi zirenean. Bertan idatzi ziren Debako lehenengo Udal Ordenantzak 1394. urtean; urte horretarako bukatuta beharko zuen, beraz. Getariako elizaren garai beretsukoa da eta, hain zuzen ere, bi hauek dira estilo gotikoko eraikin ederrenak Gipuzkoako herrialde osoan. Hala ere, XVI.. endean Debako eliza honek erreforma obra handiak izan zituen, bere estiloaren hainbat ezaugarri aldatuko zituztenak; alabaina, ataria, kaperak eta klaustroa jatorrizkoak dira, lehenengo eraikuntza obran eginak.

Ataria dorre gotortuaren azpian dago. Atariaren eraikuntza data, ordea, zalantzan jarri izan da askotan; batzuen iritziz XVI. mendekoa da, beste batzuek diotenez, berriz, XV. mendekoa eta badira, azkenik, lehenagokoa ere badela diotenak. Nolanahi ere den, eta data gaiak alde batera utziz, garbi dago estilo gotikoko moldeei jarraikiz jasoa dela. Atari zabala da, eta sei arkibolta zorrotz ditu, igarle, aingeru, musikari eta santuen irudiez apaindurik; irudi horien artean lore apaingarriak tartekatzen dira, 1682an aski modu traketseankoloreztatu zirenak, bestalde.

Atea habe batek erdibitzen du.

Eta aurrez aurre, habean, Salbatzailearen irudia agertzen da bere oinarri eta aterbetxoaz babesturik; trebetasun handiz landua dago.

Alboetako nabeetan dauden bost kaperek, hiru ezkerrekoan eta bi eskuinekoan, ezaugarri guztiz gotikoak dituzte. Baina eliza honetako elementu guztien artean adierazgarriena, seguraski, klaustroa, lauki formakoa, izango da. Gurutzeria soileko gangak eta hamasei leiho ditu, launa klaustroaren alde bakoitzean.

Alde horietako batean, zoruaren parean, erdiko patiora ematen duen sarrera atea dago.

Ate alboetan arte lan fina ageri da, eta orobat hormaren aldetik gangetako gurutzeriari eusten dioten erlaitzetan ere. Elizaren elementu horiek guztiek erakusten dituzten ezaugarriak azken gotikoko edo gotiko beranteko eraikinetan ageri ohi dira, batez ere.

 

Donostiako San Bizente eliza

Nolanahi ere, gotiko berant, dekadente edo amaierako elizarik bikain eta famatuena Donostiako San Bizente eliza da, hiri horretako parte zaharrean dagoena.

Donostian eraiki zen hirugarren eliza da, baina gaur egun zutik dirautenen artean zaharrena da. Eraikuntza lanak XVI.. endearen hasiera aldean, etazehazki, 1507an, hasi ziren. Nolanahi ere, eta Berpizkundeko eraikuntza estiloa Italian, batez ere, indarrez zabaltzen ari zen arren, estilo gotikoko moldeen arabera burutu zen eliza honen eraikuntza. Izan ere, eta lehenago ere aipatu izan den bezalaxe, euskal obra maisuek XVIII. mendea arte ez dute baztertuko estilo gotikoaren arkitektura eredua, nahiz eta beren eraikinetan nabari denez, ezaugarri propioak erantsi.

Estilo gotikoko eliza gehienak bezalaxe, San Bizente elizak ere hiru nabe ditu, eta elizgurutzea alboetako fatxadekin lerrokaturik, nahiz eta barneko aldetik bakarrik nabari den, goratasunei erreparatuz gero. Erdiko nabeakbesteak baino goratasun handiagoa du, estilo gotikoaren egikerak agintzen duen moldeari jarraituz.

Oinplanoko gurutzaduran, berriz, bi leiho handi eta biribil daude, eta orobat alboetako nabeetara ematen duten fatxadetan ere, elizari argitasunemateko, hain zuzen ere. Bestalde, agerian daude kanpoko aldean barneko gangei eusten eta haien pisua kontrahormen gainera botatzen duten arkuak, arbotanteak, alegia.

Nolanahi ere, eraikinaren batasunari eta uniformitateari dagokienez, ez datoz bat elizaren kanpoko itxura sendo eta gogorra eta barneko aldean ageri duen formen apaltasun eta samurtasuna; aldea nabarmena da, gainera. Izan ere, kanpoko fatxadak, oro har, ez zaizkio barneko edertasunari egokitzen; agian, denbora igaro ahala kanpoko aldeari erantsi zaizkion elementuen eta egin diren konponketa, zaharberritze eta erreforma lanen ondorio izango da. Dena den, ganga, arku, leiho, harroin eta eraikuntzaren gainerako elementu guztietan estilo gotikoaren moldeak dira nagusi, nahiz eta azken gotiko edo gotiko berantekoak izan.

 

Hondarribiko Andre Mariaren parrokia eliza

Hondarribian dago defentsa estratejiko batean kokaturik, Hondarribiko hiria nazioarteko mugan dagoela eta. Eta, era horretan, gorabehera handiak bizi izan ditu bere historia luzean zehar eta, neurri batean bada ere, hiriko arkitekturak ere jasan behar izan ditu muga izaera horren ondorioak; batez ere gerra garaietan, gerra asko pairatu baitu Hondarribiak, eta eliza honek Erdi Aroan batez ere. XV. mendearen azken laurdenean hasi zen eliza eraikitzen, baina obrak gelditu egin behar izan ziren Gipuzkoako kapitainak ez zuelako presbiterioa eraikitzeko baimenik eman, garaiegia zela-eta, Bidasoa ibaiaren bokalea Gaztelutik ikusteko traba egingo zuelakoan.

Aski denbora igaro ondoren, beste kapitain batek eraikuntza baimena eman zuen, eta 1549.. rtean sagaratu zuen eliza Joanes de Gauna Baionako apezpikuak.

Ordurako eraikuntza estilo berri bat ari zen indartzen Florentzian, antzinatasun klasikoa berpiztu nahi zuena, baina eraikitzaile euskaldunek eta Europako beste inguru askotakoek estilo gotikoarekin zabaldutako arauei jarraituko diete beren eraikuntzetan, eta denbora luzean, gainera. Eta horregatik ditu eliza honek estilo gotikoarenezaugarriak, nahiz eta zenbait elementuk azken gotikoaren garaikoak diruditen. Nolanahi ere, historian zehar aldaketa eta erreforma obra ugari izango zituen, beste estiloetako arkitektura elementuak erantsi zizkiotenak; baina, hala eta guztiz ere, funtsean jatorrizko estilo gotikoan landutako egitura gorde du.

Neurri handiko eliza da, 44 metro luze eta 28 zabal. Gurutze latinoko oinplanoa du, goratasun desberdineko hiru nabe eta bost aldeko poligonoa osatzen duten hiru absideko burualdea, nabe bakoitzaren aurrean daudela absideak.

Bi sarrera ate ditu; lehena eta zaharrena iparraldeko fatxadan dago, arkiboltekiko arku konopiodun eta pinakuluez apaindurikoatari handi bat osatzen duela.

Kale Nagusiaren aldera ematen duen fatxadan, berriz, puntu erdiko arkuko ate bat dago, mainel moduko batek bi hutsarte lauki zuzenekotan bereizten duena.

Tinpanoan, berriz, elizako zaindaria den Jasokunde Andre Mariaren irudia ageri da.

 

Erlijio arkitektura Gipuzkoan (II)

Arabako herrialdeko arkitektura erlijiosoan estilo erromanikoa nagusi den eran, Gipuzkoan arte gotikoa da estilo nagusia. Nonnahi ageri dira jabaitiratorrizko ezaugarriak erakusten dituzten elizak, nahiz eta denboran zehar, zabaltze eta zaharberritze lan ugari egin zaizkien.

Irunen Juncaleko Amaren eliza 1508. urtean hasi zen eraikitzen, eta 1606. urtean amaitu.

Denbora horretan guztian gorabehera handiak izango ziren, nahiz ekonomikoak, nahiz administratiboak; baina agerikoa da arrazoi militarrek ere garrantzi handia izan zutela eliza honen eraikuntzan. Izan ere, agintari militarren iritziz aski arriskutsua zen eraikin sendo bat jasotzea mugatik hain gertu zegoen gune estrategiko batean, arerioak berak ere babes eraikin gisa erabil baitzezakeen ezusteko erasoaldi batean. Nolanahi ere, erainkuntza obretan izandako atzerapen horiek berez azaltzen dituzte eraikinean ageri diren arkitektura estilo desberdinak, XV. mendeko amaierako gotikoa, euskal gotikoa eta XVI. mendeko Berpizkundeko moldeak elkartzenbertan. Estilo barrokoa ere ageri da eliz atarian. Oinarrian, areto-basilika motako eta garaiera bereko baina zabalera desberdineko hiru nabeko oinplanoa du. Burualde zuzeneko abside bakarra du, bi petxinaren eraginaren ondorioz zortzi aldeko nabe bilakatzen badu ere.

Oñatiko San Migel eliza jatorrian Gebaratarren «monasterioa» zegoen orubean dago kokatua. Nolanahi ere, XII eta XIII.. ende inguruan jasotako ermita edo eliza erromaniko bat izango zen egungo elizak ordezkatuko zuena. Elizak hainbat eraikuntza aldi edo fase desberdin izan du XIV, XV eta XVI. mendeetan zehar jaso baitzen; gerora ere, beste hainbat aldaketa, erreforma eta zaharberritze lan egin bada ere.

Oinarrian, ordea, estilo gotikoko eliza bat da, goratasun desberdineko hiru nabe dituena, erdikoa delarik garaiena. Erdiko nabe horri kontrahormetan oinarri duten arbotanteek eusten diote.Nabe bakoitzak bere absidea du, poligonala erdikoak eta Arrosariokoak, eta zuzena ezkerreko nabeak, buruan Pietatearen kapera duenak alegia. Argia, berriz, erdiko nabearen goialdean zabaltzen diren leiho biribil handi batzuetatik sartzen da.Oñatiko Bidaurretako monasterioa Juan López de Lizarraga kondeak eraiki zuen beregorpua herri hartako San Migelen elizako Pietatearen kaperako zoruan ehorzteko baimena eskatu, eta Gebarako kondeak, orduko Oñatiko Jaunak, baimenik eman ez zionean, XVI. mendean.

Monasterioaren eraikina soila eta apaindura handirik gabekoa da, egilearen nahia betez. Monasterioaren oinplanoa klaustroarekin eta patioarekin osatzen da. Eta patio horren inguruan egituratzen da, hain zuzen ere, eliza, batzar lekua, jangela, logela, eritegia eta beste hainbat gelaz osatzen den multzo bikain hau. Monasterioko eliza neurri handikoa baina apala da, esan bezala.

Gurutze latinoko oinplanoa du, lau zatiko nabea, eta burualdean kapera nagusia edo presbiterioa.

Atzeko aldea beste bi zatitan banatuta dago, eta horien gainean mojen korua, zorutik gorago jasota egina. Barnealdeko kontrahormen inguruetan zortzi albo kapera daude. Elizaren burualdea poligonala da, eta bi sarrera ate ditu. Ate nagusia iparraldeko fatxadan dago, eta bestea, berriagoa eta egun gehien erabiltzen dena, mendebalekoan.

Segurako Andre Maria Jasokundekoaren eliza Gipuzkoako euskal gotikoko eraikin ederrenetakoa da XVI. mendeko bigarren erdialdean eraikia. Estilo hori da gotikoaren eta Berpizkundearen arteko trantsizio garaian inguru hauetan indar handiz zabaldu zena; dirudienez, hargin eta obra maisu euskaldunek, Berpizkundearen garai berrietan indar handiz hedatzen ari zen estilo berriaren moldeetara makurtu nahi ezaren ondorioz sortutakoa da. Aurreramenduaren eta tradizioaren arteko erdibidea da, gurutzeriako gangako nabe garaiak eta areto motako nabeak elkartuko dituena, eta klasizismoarekin berrindarturiko zutabe oinarriak, harroin atikoak, fuste monozilindrikoak eta kapitel doriar-toskanarrak erabiliko dituena. Obra XIV. mendean hasi zen, XV. mendean zaharberritu zen, eta XVI. mendea arte ez zuen bere behin betiko forma hartu. Ez dago zalantzarik, ordea, eraikinaren jatorrizko egituraketa gotikoa dela, bere abside poligonalean egun itsututako leiho ederrean ikus baitaiteke arte molde hori, baita, burualdearen eta elizaren gainerako zatien artean dagoen neurri desberdintasunean ere, estuegia baita elizaren zabalera osoarekin alderatuz gero.

Badira, ordea Gipuzkoan lehenago azaldutako eliza haien edertasun mailara iristen ez diren beste hamaika eliza era berean aipagarri. Eta horietako bat Zumaiako San Pedro eliza da.

Bere arkitektura elementuetan guztiz gotikoa da, baina gerora egindako berrikuntza obren ondorioz itxura aldaturik agertzen da gaur egun, batez ere, elizaren burualdeko erretaularen eraginez; Juan de Antxieta azpeitiar eskultorearen lan bikaina da erretaula.

Eta eskultore hori berori da, hain zuzen ere, XVI. mendeko azkeneko hamarraldietan nonnahi zabaldu zen erromanismo manieristaren arte moldea Erromatik Euskal Herrira ekarriko zuena.Eibarko San Andres eliza euskal estilo gotikoaren molde estilistikoetara erabat egokitzen den eliza da, nahiz eta kontzeptuz eta tipologiaz berezitasunak izan. San Andresen eliza honek ez du areto motako oinplanorik, euskal gotikoaren ezaugarri nagusietakoa horixe den arren, gurutze latinokoa, baizik. Baina Berpizkunde garaiko euskarri klasizistak erabiltzen dituen lehenetariko bat denez, gotikoaren barne kokatu behar da, era horretara zutabezko elizen euskal ereduen artean kokatzen dela.

Arrasateko San Joan Bataiatzailearen eliza Gipuzkoako estilo gotikoko eraikuntza erlijioso ereduzkoenak aipatzerakoan beti kontuan izan behar den eliza da.

Estilo gotiko sendoa ageri da XIV.. endearen erdialdean jasotakoa eliza honetako hormetan, baita bere hiru nabeko oinplanoan ere.

San Esteban eliza, Oiartzunen dago Elizalde auzoan. Elizak dituen xehetasun ugaritan nabaria da bere egikera gotiko bikaina. Nabe bakarreko oinplanoa du; 1522. urte aldera bukatu bide zen eraikuntza obra. Hala ere, denboran zehar jasan dituen kalteen ondorioz eta batez ere suteen eraginez, zaharberritze lanugari egin zaizkio, baita zenbait elementu berri eta estilo desberdinetakoak erantsi ere. Dena den, gainerako elementu guztien artean absidea da gehien azpimarratu behar den elementua, hamabost harmaila gainean igota baitago. Aipagarria da, era berean, atarian duen alabastro zurizko Pietate gotikoa.Alkizako San Martin elizak egikera gotiko bikaina erakusten du, bai kanpoko aldean, bai barnekoan; nolanahi ere, baserri inguruan sortutako eliza honetako elementurik azpimarragarrienak gurutze ganga zoragarriak dira.

Asteasuko San Pedro elizak erromanikoa du ataria. Bainagurutze latinoko oinplanoa eta abside poligonala ditu, estilo gotikoko moldeei jarraituz eginak.

Erretaula nagusia, berriz, barrokoa da, erdialdean Juan de Antxieta azpeitiar eskultorearen tailu bikain bat erakusten duena.

Berastegiko San Martin elizak oinarrizko egituran estilo gotikoa ageri du. Gurutze latinoko oinplanoa eta abside poligonala ditu; hala ere, eta jatorrian atxikitako eraikinik ez bazuen ere, geroztik erantsitako eraikin batek ez du kanpoko aldean suma daitezkeen estilo gotikoko beste hainbat elementu ikusten uzten.

Zegamako San Martin eliza euskal estilo gotikoaren moldeei jarraituz eraikitako eliza da, areto motako oinplanoa du, eta atariko ezaugarriak ere estilo berekoak dira. Dena den, XVI, XVII eta XVIII. mendeetan zehar zenbait erreforma obra egin ziren eta gangak, presbiterioaren inguru aldea eta gurutzadurak aldatu egin zitzaizkion, eta estilo barrokoko dorre bat erantsi zitzaion.

Elgetako Jasokundeko Andre Mariaren eliza euskal estilo gotikoko parrokia eliza da, eta XV. mende aurretik eraiki zen.

Gurutze gangako nabe bakar bat eta zortzi aldeko absidea ditu.

Bertan XIV. mendeko erretaulaerromaniko bat eta triptiko flandriar bat ditu.

Ezkioko San Migel Goiangeruaren elizak puntu erdiko arkuz eraturiko gangak estaltzen dituzten hiru nabe eta abside bat ditu, estilo gotikoan eginak guztiak.

Erretaula, ordea, platereskoa da. Sarrerako ateak ere jatorrizko estilo gotikoaren moldeak ditu.

 

Arkitektura zibila Gipuzkoan

Estilo gotikoan egindako arkitektura zibiletik, dorretxeak bakarrik geratu dira Gipuzkoan, esateko. Gainerako etxebizitzek eta beste eraikuntzek ere izango zuten garaiko kutsurik, baina ez, dirudienez, luze irauteko gaitasunik; arkitektura gotiko zibila ikusteko eta ikasteko ez dago, beraz, dorretxeak edo Ahaide Nagusien egoitzak besterik, eta horietatik ere, Enrike IV.aren 1456ko aginduak (dorretxeak desegitekoak edo moztekoak) harrapatu ez zituenak eta geroztikako gorabeherek lurreratu ez dituztenak. Dorretxe horiek leinuak leinuen kontra gogorrenean zebiltzanean (XIII. mende bukaeratik XV. mendearen erdia bitartean), eta Ahaide Nagusien eta haien familiakoen egoitza eta babesleku izateko eraiki ziren.

Egitura bertsua zuten denek: lauki formako oina, horma sendoak, hiruzpalau solairu, zenbait leiho alde bakoitzean, eta ate bat edo bi. Gehienek horma kantoietan eta ate nahiz leiho inguruetan bakarrik zuten harlandua. Solairuak eta barrunbeak ere antzera banatuak zituzten: sukaldea eta ukuilua nahiz zalditegia beheko solairuan, eta logelak eta beste, gainerako solairuetan. Zoruko solairua gainerakoak baino itsuagoa edo leiho gutxiagokoa zuten.

Ate nagusia oineko solairuan ohi zuten, eta zurubi bidez kanpotik iristen zela bestea, zutenek.

Gorago esan bezala, harriz eginak dira Gipuzkoako dorretxe gehienak, baina bada, urri diren arren, adreiluz eginak eta zertan edo hartan mudejar estiloa nabari zaionik ere. Dena den, Enrike IV.aren aginduz zenbait dorretxe desegin edo moztu ondoren, Ahaide Nagusien arteko borrokak ere baretu egin ziren pixka bat, eta horrez gero egin ziren dorretxeek aurrekoek baino etxebizitza itxura handiagoa dute, Loiolako dorretxea eta Lili Jauregia aztertzerakoan ikusiko den bezala.

Izatez, estilo gotikoko dorretxe aski da Gipuzkoan, Enrike IV.ak dorretxeak desegiteko agindua zela eta asko desagertu ziren arren; urriago dira, noski, jatorrizko itxuran iraun dutenak, izan ere, orainagoko jabeek hobe beharrez garaian garaiko premien arabera moldatu baitituzte asko, eta jatorrizko egitura aldatu diete, barrutik nahiz kanpotik.

Eta beste zenbait, guztitsua desegina izan ondoren, geroagoko eraikuntzaren baten puska edo atal bihurtu da.Euskal Herriko arkitektura gotiko zibilaren ezaugarriak Zarauzko Dorre Luzea (edo Narrosko markesaren etxea) dorretxean nabari dira hobekien. Zarauzko herrian bertan dago. Egitez, XV. mendekoa da, mendearen bukaera aldekoa seguru asko.

Egituraz, oin karratukoa eta lau hormaldekoa da. Harlanduz eginak ditu hormak eta ate nahiz leiho inguruak. Leiho bikiak edo bi atalez osatuak ditu bigarren eta hirugarren solairukoak, eta atal batekoak, aldiz, laugarren solairukoak, punta zorrotzeko arku begiz apainduak, guztiak. Barrunbea lau solairutan banatua du, zorukoa barne, eta lau isuraldez estalia teilatua. Sarrerako atea bigarren solairuan du, atariko hormaldean kanpotik duen zurubira igota; dorretxea eraiki zen garaikoa da zurubia. Aipagarriak dira, azkenik, lehenengo eta bigarren solairuen artean kanpotik dituen bi harburu hilarak, bigarren eta hirugarren solairuen artean duen bestea, eta horma kantoietan dituen harri ezproiak, zurezko zabalunea ilararen berma leku bide zirenak. Behe Erdi Aroko dorretxe gotor tipikoen itxura ematen diote horiek eta izendatu diren beste ezaugarriek.

Dorretxeez mintzatzerakoan ahaztu ezina da, bestalde, Zestoako Lili jauregia, antzinako Lili-Behea izeneko dorretxea zen lekuan eraiki zena. Gaur egun bi alde bereiz daitezke Lili jauregia deritzan horretan, jauregia bera eta Lili-Behea, Lili jauregiaren ondoan eta horrekin komunikatzen duela dagoena. Lauki luze formako oina du Lili jauregiak.

Aldapatxo batean eraikia dagoenez, horren arabera egokitua du oina. Harlanduz eratuak ditu lau hormaldeak bezala ate eta leiho inguruak. Leiho gehienak bikiak ditu; goiko aldea ojiba arku begiez apaindua dute horiek. Sarrerako ate inguruan duen arkua, berriz, biribila baina apaingarririk gabea du. Horrek guztiak eta lau horma kantoietan, teilatuaren parean dituen lau dorre txikiek gotiko garaiko itxura ematen diote, Berpizkundeko kutsurik ere baduen arren.

Garrantzi handia du, halaber, Loiolako dorretxeak, eta ez izen handiko familia baten egoitza izan zelako bakarrik, baita estilo gotikoaren barruan dorretxeak ezaugarri bereziak dituelako ere. Beste dorretxe asko bezala, 1456an erdi deseginik utzi zuten hori ere, eta lehenengo solairua bakarrik geratu zen zutik. Orduan dorretxearen jabe zena, Don Juan Pérez de Loyola, Ximena de la Fronterara erbesteratu zuten, eta atzerritik itzultzean, 1460 inguruan, beste bi solairu erantsi zizkion zutik geratu zen solairuari, baina adreiluez eta solairu bakoitzaren parean hormaz kanpora mudejar estiloko erlaitzak zituela eraiki zuen, oraingoan. Leinuen arteko borrokak baretu samarrak zirenez,ez zuen dorretxea etsaietatik defendatu behar izateko bezala moldatu, etxebizitza izateko bezala baizik. Loiolako dorretxean ez ezik Lili jauregian ere argi nabari da borroka garaian eginak ez direla.

Arkitektura gotikoaren ezaugarriak nahikoa argi nabari dira Oiartzungo Iturriotz dorretxean, izen bereko auzoan. Hiru solairuko etxe karratua da, bigarren eta hirugarren solairuen artean hormaz kanpotik erlaitz moduko irtenune bat duena.Hormak harlanduez eginak ditu.

Badu estilo gotikokoa dela adierazten duen beste atalik ere, aipatu den erlaitzaren azpian dituen harburu edo zurezko zabaluneak bermatzeko harri mokorrak, sarrerako arku begia, eta goiko aldea arku puntadunez apaindua duten leiho bikiak, esate baterako.

Guztia estilo gotikoan egina ez den arren, badu Mutrikuko Berriatua dorretxeak ere estilo horretako elementurik. Besteak beste, leiho biki konopiodunak, arku zorrotzak, ojiba formako arkua duen ate inguru bat eta urkabeak (bigarren eta hirugarren solairuaren parean), nabari daitezke eraikuntza garai trinko horretan.

Estilo gotikoko apaingarririk ez duen arren, aipagarria da Oñatiko Zumeltzegi dorrea ere, duen itxuragatik batik bat, zeren, ustez XIII. mendearen azkenaldeanegina izateaz gainera, Enrike IV.aren 1456ko aginduak agindu, desegin gabe geratu baitzen, eta XIX. mendean baserri izateko egokitu zenean bertan ere jatorriko itxuran geratu zen, kanpotik bederen. Hormalde garai eta leiho gutxikoak izanik, gotikoaren garaiko eraikuntza karratu sendoen itxura du, beraz, gaur egun ere.

Jatorriz gotiko garaikoak dira Irungo Alzubide, Aranzate, Ibarrola eta Gebara etxeak ere. Gaur egun oso aldatuak daude azkeneko biak. Alzubide baserriak (Lapitz auzoan), aldiz, oraindik osorik ditu arku zorrotzeko ate inguru bat eta leiho konopiodun bat behintzat, eta orobat Aranzate etxeak ere, nahiz eta mende honen hasieran etxebizitza izateko egokitu izan hau, zituen bezala utzi baitzizkioten oina eta lau hormaldeak. Honetan ere oraindik nabari daitezke estilo gotikoaren zenbait elementu, puntu erdiko arku begi bat eta arku zorrotzeko beste bat, bederen.

Aipatu direnetan ez ezik, Gipuzkoako beste hainbat dorretxe eta eraikuntzetan ere aurki daitezke estilo gotikoaren aztarnak; arku zorrotzeko ate ingurua eta harburuak izandako lerroa, ZumarragakoLegazpi dorretxean, 1456an erdi desegina utzi eta gero etxebizitza izateko berrituan; ate inguruko arku zorrotz handia, eta zenbait leiho biki, Zestoako Lasalde dorrean; leiho bikiak eta arku zorrotzeko ate inguruak, Urrestillako Antxieta eta Arbiondo baserriek osatzen duten etxebizitzan; arku zorrotzekoleiho bikiak, lehen dorretxe izandako Oiartzungo Oiarbide baserrian; arku zorrotzeko leihoak, Goiazko (Bidegoian) bikario etxean; ojiba formako arkua duten gangak, harburu ilarak, leiho bikiak etab., Getariako San Roke kaleko etxe batzuetan.

 

Iparraldea

 

Baionako katedrala

Baionako Santa Maria katedrala eta klaustroa Euskal Herriko arte gotikoaren garaiko eraikuntzarik ederrenetakoa da.

Kokaleku ezinhobea du, bestalde, Baionako hiria behean hartzen duen muino baten gainean baitago. 1258 eta 1310. urteetan bi sute izan ondoren erabat erraustuta geratu zen Santa Maria basilikaren ordez jaso zen XIII, XVI, eta XIX. mendeetan zehar, eta ekialde-mendebaleko norabidea eman zitzaion, estilo gotikoko elizetan ohi denari jarraituz.

Denboran zehar egindako obrak, bestalde, jatorrizko egitura eta estiloari jarraituz egin dira, eta eraikin osoak ematen du nolabaiteko osotasun baten itxura.

Arkitekto ezezagun batek jaso bazuen ere, ez dago zalantzarik Champagne ingurukoa izango zela, egituran nabari zaizkion elementuengatik; eta, seguruenik, Reims-eko katedrala izango zuen hark buruan proiektua egiterakoan.

Bestalde, bertan ageri diren estatuek Reimseko eskolaren eragina dute, bai, behintzat, Frantziako Iraultzako hondamenetik onik atera direnek.

Eraikin honetan ez da estilo erromanikoaren ez Berpizkundekoaren inolako eraginik ageri, ojiba baino ez. Gurutze latinoko oinplanoa duten estilo gotikokoeliza gehienak bezalaxe, erdiko nabe handi batez eta alboko bestebi txikiagoekin lerrokatzen den beste zeharreko batez osatzen da, denak elkartzen direlarik absidearen inguruan. Egitura eta gainerako eraikuntza osagaiei dagokienez ere, guztiz gotikoa da estiloa, hala zimenduetan, nola dorreetan, aldare nagusiko arkuan, mendebaleko fatxadako atarian, eta gainontzeko elementu guztietan. Bestalde, absideko kapera guztiak, zazpi, XIII. mendekoak dira. Iparraldeko alboan, XIV. mendearen amaiera aldera, kontrahormen arteko kaperak antolatu ziren, guztiak desberdinak formaren aldetik; argia, berriz, nabearen fatxadan irekitzen diren forma desberdineko leiho anitzetatik jasotzen dute. Aldare nagusiaren eta santutegiaren beraren goiko aldea XV. mendekoakdira. Eta XVI. mendekoak dira, nahiz eta estilo gotikokoa izan, iparraldeko alboko kapera baten giltzarri zintzilikatua eta hegoaldeko parteko dorreko bi solairuak. Bestalde, elizaren barneko alde osoa inguratzen duen galeria XIV. eta XV. mendeetan zehar eraikitakoa da; galeria irekia da eta hamazazpi hutsarte edo zutabe-arte ditu. Mendebaleko aldean dorre edo kanpandorre bat du, 1615. urtean amaitu zena, globo antzeko kupula erantsi zitzaionean; iparraldeko aldean, berriz, beste kanpandorre bat du, XIX. mendean bainajatorrizko estiloari jarraituz jasoa.

Horregatik, mendeetan zehar eraiki zen arren, guztiari dario homogeneotasun kutsu berezia.

Gaurko aldare nagusiaren aurretik, eta beti ere Veillet kanonigoak dioenez, 1335. urte aldera eraikitako edo, gutxienez, garai hartan apainduriko beste aldare bat ere izango zen leku berean; seguraski, Godin kardinaleak egina da, haren armarria ageri baita monumentuaren harrian landua. Ondorengo eta gaurko aldarea, berriz, 1561. urtean hasi ziren eraikitzen, 1608- 1610 artean lanean ari zirelarik; 1608an tabernakulua egin zen eta 1615ean elizkizunak ematen zituztenentzat aldarearen ezkereskuineko aulkiak eta predikariaren pulpitua; 1760. urtean, berriz, diru eskaera bat egin zen aldare nagusia Italiako marmolez eraikitzeko.

Baina, 1854. urteko apirilaren 5a arte ezin izan zen sagaratu aldare nagusia. Carrarako marmolez egina da, eta zutabe arteetan zilar urreztatutako kutxak ageri dira. Kapitelak era asko eta desberdinetakoak dira, baina estiloa XIII. mendean erabilitako berbera dute.Klaustroak XIV. mendean data daitezke. Klaustro nagusiak lau alde irregularreko poligonoa osatzen du. Hogeita zortzi ganga txiki zituen, eta horien artean kontatu behar dira parrokia kapera egiteko kendu behar izan zirenak. Klaustroaren erdian, garai batean, harrizko gurutze handi bat jarri zen, elizaren justizia egiteko zirgiloaren lekuan.

Hainbat ate ere bazituen bere inguruan elizara sartzeko, koruraigotzeko eta kalera irtetzeko ere. Klaustroan hilerria zegoen, baina bilgune publikoa ere izan ohi zen. Batzarrak, normalean, hilerriko zumarraren azpian egin ohi ziren. Dena den, eta kapera asko eraiki ziren arren, dagoeneko desagertu dira guztiak, haien zaindari batzuen izenak gorde badira ere. Jatorrian zituen apaingarri ugari haietatik gaur egun ez da ezer geratzen, beirateak eta eskultura guztiak galdu baitira.

Frantziako Iraultza garaian katedrala profanatu egin zuten, eta Inperioaren garaian biltegi militar gisa erabili zen; horregatik, ez zen elizkizunetarako gai izango konkordatua sinatu zen arte.

Handik gutxira, era bikainean zaharberritu zen dena.

Katedraleko dorre edo kanpandorre zaharrena sakristia zaharraren gainean eraikia da, gaur apaiz gela denaren gainean.

Bazen ordea beste kanpandorre txikiago bat gurutzagunearen erdialdearen parean; hartan zegoen kanpaia elizkizun santuetarako eta gaixoei elizakoak emateko erabiltzen zen. Hala ere, 1871.. rtea arte iraun zuen kanpandorre bakarra amaitu gabe zegoen,nahiz eta XV. mendearen amaiera aldera hasia zen eraikitzen.

Hiru kontrahorma sendo zituen, albo banatan bana; kontrahorma horietan harrian landutako gizon baten irudia eta oinetan lema bat ageri ziren. 1872. urtean, ordea, dorre hau bukatzeaz gainera, beste kanpandorre bat eraiki zen.

Aurrerago ere azaldu denez, kapera asko daude katedral honetan, bai alboko nabeetan, kontrahormen artean, bai absidean ere; kapera horiek elkarren desberdinak dira. Absidean zazpi kapera daude eta horietako bat, hegoaldera begira dagoena, sarrera eta sakristiarako pasabide gisa antolaturik dago.

Zenbait historialarik dioenez, jatorrizko korua absidean bertan zegokeen, eraikina bukatu artean.

Katedrala amaitu zeneankoru handi hura erdiko nabearen erdialdera eraman zen, eta aldare nagusiaren lekua ere aldatu egingo zen. Koru horretan biltzen ziren kanonigoak eta, adierazi bezala, nabearen erdialdearen parean zegoen kokaturik; barneko aldean zituen zutabetxo haien inguruan pulpitua jaso zen, koru hori aldare nagusiaren erdialdera eraman zenean. Koru hartan, berriz, eta kanonigoen aulkiez gainera, gobernari, justizia ofizial eta magistratuentzako eserlekuak ere bazeuden. Korua guztiz itxia izan zitekeen, atzeko aldean sarrera-irteera aterik ez balu; fatxada edo alde horren gainean tribuna bat zegoen. Korua XV. mendearen amaiera aldera eraiki zen, eta 1702. urtean Beauveau apezpikuak botatzeko agindua eman zuen, esan bezala, aldare nagusiaren erdialdera eramateko. Aldare nagusia, berriz, aurreratu eta gurutzearen buruan kokatu zen.