Artea»Gotikoa
Testuinguru historikoa
A
tal honetan XIV eta XV. mendeen azterketa
egingo da. Batez ere Gaztelan eta Euskal Herrian
eragin handia izan zuten gorabehera eta liskar asko
izan ziren garai honetan.
Hala, bada, Gaztelan krisi garaia izan zein
errege dinastien arteko borroka eta gizarte aldaketa
handikoa; honek guztiak gizarte eredu berria ekarri
zuen, monarkiaren eta nobleziaren arteko borrokak
jarraitu bazuen ere.
Euskal Herria, berriz, orduantxe hasiko da osatzen
geografikoki, ekonomikoki eta politikoki, 1300 eta
1500 urte bitartean hasten baitira Euskal Herria
osatuko duten hiru herrialde multzo nagusiak
nabarmentzen; batetik, Iparraldeko herrialdeak,
Lapurdi eta Zuberoa, Ingalaterra edo Frantziaren
mende, kasuan kasu, eta Nafarroa Beherea Nafarroari
loturik; bestetik, Nafarroako Erreinua, burujabe
jarraituko duena; eta, azkenik, Bizkaia, Gipuzkoa eta
Araba, Gaztelako erreinuaren agintaritzapean, bere
foru instituzioak gordez bada ere.
Egitura eta banaketa diferentzia horiek berebiziko
eragina izango dute lurralde bakoitzaren bilakaera
historiko eta politikoan. Nolanahi ere, euskal
herrialdeek jakin izan zuten beren desberdintasun eta
berezitasunak gordetzen eta, bide batez, beren
nortasun juridikoa eta kulturala bultzatu eta
indartzen.
Nafarroako erreinua
Nafarroako herriak Behe Erdi
Aroan izan zuen bilakaera
politikoa eta instituzionala Eusrakoa
kal Herriko gainontzeko herrialdeena ez bezalakoa izan zen ,
estatu burujabe eta foru errejimen berezia zuelako , besteak
beste.
Nafarroako lurraldea merindadeetan zatituta dago , eskualde
naturalen arabera. Ez da ezagutzen noiz sortu zen eraketa mota
hori , baina XIV. menderako bost
merindade ziren : mendialdeko Merindadea ( Iruñea inguruan ),
Lizarrakoa , Zangozakoa , Erribeeta Bortuz Haraindikoa ;
1407an Erriberrikoa , seigarrena ,
, sortu zen. 1524. urtean , ordea ,
Nafarroako erreinua Austriarren
koroara biltzean , Mendiz Haraindiko merindadea bereizi egin
zen.
Bilakaera politiko horretan
ezagu- eragin erabakiorra izan zuten
mota Nafarroako errege dinastiek. Izan
ere , lehenengo frantziar dinastiaren garaian , Champagneko etxearengaraian alegia, Nafarroak
bere burua independente gordetzeko
borroka egin behar izan
zuen Aragoi eta Gaztelako erreinuen
aurka, bere politika Frantziako
interesei baitzegoen loturik,
ondoren Frantziako Etxeak
zaindu zituen bezalaxe.
Aurreko dinastia horretako
Karlos I.aren heriotzaren ondoren
Evreux-tarrekin izan ziren
aldaketarik eta gorabeherarik
garrantzitsuenak: kanpo politikan
bake eta gerra garaiak tartekatzen
diren bitartean, monarkiaren
nafartze prozesu bat sumatzen
da. Blanka erregina 1441. urtean
hil ondoren, ezegonkortasun eta
gerrate zibileko giroa nagusitzen
dira berriro. Izan ere, Aragoikoerrege Joan II.arekin ezkonduta
zegoen Blanka, eta hiltzean, koroaren
ondorengotza auziaren inguruan,
bi talde bereizi ziren
nafar noble artean, bata Gaztelarekiko
harremanak sendotu
nahi zituztenek osatua eta bestea
Frantziarekikoak sendotu
nahi zituztenena.
Ondorengo dinastiarekin, Labrit
edo Albret etxearekin, larriagotu
egingo da agintaritzaren
krisia; ezegonkortasun horrez
baliatuz, 1512. urtean, Nafarroa
Garaia Aragoiko koroara bildu
zen. Eta bere legeak, auzitegiak
eta gorteak izaten jarraitu bazuen
ere, Gipuzkoak, Bizkaiak eta
Arabak bizitako menderatze eta
eragin prozesu bera bizi zuen.
Bizkaiko jaurerria
Behe Erdi Aroan Bizkaiko herrialdea
hiru lurraldetan banatua
zegoen: Enkartazioak, Durangaldea
eta Lurralde Ordokia,
Orozko eta Urduñako jaurerriez
gainera. Enkartazioetan oinarrizko
erakundea udalerria zen. Durangaldea
hiri eta elizateetan banatuta
zegoen eta Lurralde Ordokia,
berriz, hiriak osatu aurreko
lurraldea dela esan daiteke.
Bizkaiko antolaketa politikoak
baserri eta hiri inguruko gizarteari,
biei, erantzuten die eta, beraz,
udalerriak, hiriak eta elizateak
ditu oinarrizko organo politikoak.
Jaurerriko gobernu organo
nagusia, berriz, Batzar Nagusiak
ziren: beraietan hiri eta elizateetakoordezkariek parte hartzen
zuten hizpide eta botuaz.
Gernikako Batzar Nagusiak hamar-hamabostero
biltzen ziren
eta bertan parte hartzeko nahikoa
zen jaurerrikoa bertakoa
izan eta horretarako hautatua izatea.
Piramide politiko honen gainean
jaurerria zegoen, herrialde
osoa babestu beharrak bultzatu
zuen agintaritza militarra, nahiz
eta inolako jabetza eskubiderik
ez zuen ematen. 1373. urtean,
ordea, Bizkaiko Jaun titulua Gaztelako
Joan erregeari egokitu zitzaion
eta, ondorioz, erregearen
korrejidoreek izan zuten ordezkaritza
hura.
Urizaharrako harresiak (Araba). Gipuzkoako herrialdea
Garai honetan Gipuzkoan ez
zen Bizkaian bezalako lurralde
berezitasun garbirik. Hiriak
sortu aurretik probintziako biztanleak
erabat sakabanaturik bizi
baitziren haranetan; unibertsitate
deitzen ziren haranak. Mota
honetako biztanleen oinarrizko
antolaketa politikoa auzoa zen
eta, herriak sortu bitartean, bizilagun
guztiak bilduko zituen
bestelakoren bat ere izango zen.
Hiriak zenbaitetan monarkiaren
ekimenez sortu ziren eta
beste batzuetan, bertako bizilagunek
eraginik. Lehenengoetan
interes ekonomikoak ziren arrazoi
nagusiak, nahiz eta defentsapolitika eta barreiaturiko populazioa
biltzea ezin daitezkeen
baztertu. Herritarren ekimenez
sortutakoetan, berriz, bizilagunen
segurtasuna izan daiteke
arrazoi nagusia, bai kanpoko bai
barneko indarkeriaz babestea,
alegia.
Hirietako agintaritza, berriz,
herritarrek hautatutako Alkateak
eta bere ofizialek osatzen zuten;
aldiz, probintziako agintaritza
herrien artean osaturiko Anaidiak.
Berauetako gobernu organoa
Batzar Nagusiak ziren; urtean
bitan biltzen ziren eta batzarraldi
bakoitzak 25 egun inguru
irauten zuen.
Arabako konderria
Araban sortutako lehenengo
aginpide organoa Arriagako
Kofradia izan zen. Aitonen seme,
apaiz eta jauntxoek osatzen zuten,
nahiz eta badirudien herri
xehearen ordezkariek ere parte
har zezaketela batzarretan, gobernu
organoetako kide izateko
eskubiderik ez bazuten ere.
Kofradiaren ahalmenak hiru
motakoak ziren: justizia egitea,
zergak biltzea eta buruzagi militarra
izendatzea, Kondea edo
Jauna, alegia. Nolanahi ere, hiriak
sortu zirenean, erregearekin
izandako negoziazio prozesu
luze baten ondoren, 1332. urtean
desagertu egin zen kofradia eta
lurraldea Gaztelako Koroari bildu
zitzaion. Bestalde, lehenengo
hiriak Nafarroako erregeek sortu
zituzten, eta askoz beranduago
hasi ziren Gaztelakoak jarduera
horretan; nolanahi ere, arrazoi
nagusia bi koroa hauen arteko
mugak babestea izan daiteke,
baina ekonomikoa ere bai,
Araba eta kostaldeko herrien arteko merkataritza bideak sendotzea, hain zuzen ere.
Dena den, hiriak sortzen hasi ondoren, Araban bi agintaritza izan ziren batera, gerora, bere dinamika ekonomikoaren eraginez, hiriak nagusitu eta Kofradia desagertuko bazen ere. Bien bitartean eta leinuen arteko gatazkak eraginiko ezegonkortasunaren ondorioz, Arabako Anaidia sortzen da, eta bere ondotik Batzar Nagusiak.
Behe Erdi Aroan Arabako aginpide juridiko eta administratiboa lau araudi motaren arabera egituratu zen, hau da: Gaztelako forua, justizia zibilari egokitzen zitzaiona; Anaidiaren 1463ko Koadernoa, Batzar Nagusiei aplikatzen zitzaiena; Arriagako Kofradia 1322. urtean desagertu zenean hitzartu ziren kapitulazioak, nobleziaren estatusa eta gizarte egiturari buruzkoa; eta, azkenik, Euskal Herriko lege zaharretan oinarritzen ziren usadio eta ohiturak, gizarte harremanak arautzen zituenean.
Iparraldeko herrialdeak
Atalaren hasieran adierazi dugunez
Pirinio mendien iparraldera
euskal lurraldeak hiru
herrialdetan banatzen ziren, eta
bilakaera historiko arras desberdina
izan zuten Hegoaldeko probintzien
aldean. Hala, bere ezaugarri
politiko, sozial eta ekonomikoak
ere bereziak izango dira
historian zehar.
Berez, lehenengo gune politiko
lapurtarra Antso Handiak
bizkonderri gisa sortutakoa litzateke,
gerora Gaskoina eta Akitaniako
Dukerrira bildu zena. Gauza
beretsua gertatuko zen Zuberoarekin,
hau ere Gaskoina eta
Akitaniako Dukerriari lotuta agertzen
da eta. Nafarroa Beherea da
ildo hori hautsiko duen herrialdea,
XII. mendearen amaiera bitarte
Gaskoinako Dukerriaren
barne egon ondoren, Amikuze
eta Izura-Amezko lurrekin batera
Nafarroako erreinura itzulikohango seigarren merindadea,
Bortuz Haraindikoa, osatuz.
Bestalde, XII. mendearen
amaiera aldera, Akitaniako
Dukerria eta, honekin batera,
Lapurdi eta Zuberoako lurraldeak,
Ingalaterrako monarkiaren
mendeko izatera pasa ziren
1155. urtean, Akitaniako Eleonor
eta Ingalaterrako Enrike II.a erregearen
arteko ezkontza zela
medio. Gerora Baionako hiria
Lapurditik bereizi eta, ordutik
aurrera, nork bere interesak defenditu
zituzten, elkarren aurka
askotan. Gorabehera asko izan
ziren Ingalaterrako eta Frantziako
koroen artean; baina,
azkenean, 1438. urtean Frantziak
Baiona konkistatzeko saioak hasi
eta 1453an Karlos VII.ak beretu
zuen Frantziarentzat. 1514an
Frantziako koroak Lapurdiko forua
onartu eta Baionakoa errespetatu
zuen.
Behe Erdi Aroko euskal gizartea eta ekonomia
Erdi Aroko azken mendeetako hiri kulturaren arte agerpena delarik ere, gotikoak Euskal Herrian, arrazoi historikoak eta, batez ere, demografikoak direla medio, berebiziko garapena eta zabalkundea izan zuen XIII. mendearen amaieratik aurrera.
Araban, eta kostaldeko eta barnealdeko leku jakin batzuetan agertu ziren lehendabizi hiriak, baina XV.. endearen inguruan izango dute, arrazoi ekonomikoak, demografikoak, politikoak eta segurtasunezkoak medio, hedapenik handiena Gipuzkoa eta Bizkaian, eta hoiekin batera arte gotikoak ere.
Hirien sorrera honek arras baldintzatu zuen arte gotikoa, haien morfologiak, topografiak eta sorrera arrazoiak mugatzen baitute garai horretako artea. Hiri harresidunak dira, kale estukoak, eta harresiko ateen edo bide nagusien inguruetan antolatzen dira.
Dena den, euskal gotikoaz hitz egiterakoan Iruñea derrigor aipatu beharra da alde batetik, eta Burgos ere bestetik; azken hau XV. mendean, batez ere.
Garai horretan arteak lotura estua izan zuen Europako mugimenduekin eta Bilbo, merkataritzaren eraginez, arte mugimendu horien hartzaile eta igarobide puntua izan zen Burgos alderantz.
Demografiaren bilakaera
Erdi Aroko biztanle ugaltzea
ageri-agerikoa da Nafarroan
eta Araban XII eta XIII. mende
bitartean, 1270. urte ingurua bitarte,
gutxi gorabehera. Biztanle
ugaltze hau Bizkaiko eta Gipuzkoako
kostaldera hasten da
lehenik hedatzen, eta barne aldeko
lurretan amaitzen. Hazkuntza
hori, ordea, nabarmenagoa
izango da hiri berrietan, horietan
sortzen baitira industria, eskulangintza
eta merkataritza.
Ordea, XIII. mendearen amaiera
aldera gelditu egiten da hazkunde
hori, barne aldeko inguruetan
kostaldean baino motelago,
hiri berrien sorkuntza prozesuan
gorakada berri bat izango
baita hauetan. Goranzko joera
honen aldaketa 1300. urte inguruan
hasten da nabaritzen, goseteak,izurriteak, gizarte gatazketan
eta, batez ere, hiriak sortzeko
arrazoietan sumatzen delarik
beste ezertan baino gehiago.
Badirudi Araba izurrite larri
batek, 1348ko Izurri Beltzak, erasan
zuela, eta hango biztanleak
arras bakandu zirela, herrixketan
batez ere; gero ordea hiriak baino
lehenago zuzpertu ziren. Ipar
Euskal Herriak ere bere biztanleen
herena galdu zuen izurrite
horren eta Ehun Urteko gerraren
ondorioz. Nafarroako egoera,
ordea, larriagoa zen, era guztietako
gerrateak, goseteak eta izurriteak
nozitu baitzituen, biztanleen
% 50-60 galtzeraino. Ez dirudi
Gipuzkoan eta Bizkaian horrenbesteko
hondamendirik gertatu
zenik, nahiz eta gose garaiak
eta izurriteak izan ziren haietan
ere.
Nekazari giroa
Erdi Aroko nekazaritza inguruko gizartearen goi mailan noble gutxi batzuk baino ez dira.
Oro har, mendebaleko euskal herrialdeetako noble horiek, Gaztelako gorteko kargu politiko goren horiek, orube eta lur jabe izatea zuten jaioterriarekin lotura bakarra. Nafarroan, ordea, erreinuko barneko politikak garrantzi handiagoa baitzuen, eragin handia izan zuen goi nobleziak.
Noble horien ondoren handikiak zeuden. Ugari ziren euskal gizartean; beste alde batetik ordea alde handiak zituzten beren artean errentari dagokionez.
Handikien artean, baina, Ahaide Nagusiak dira garrantzitsuenak, leinu edo familia buruak, gainerako handikiak mendean zituztenak.
Ahaide Nagusi horiek aberatsak ziren bai diruz bai eskuz.
Nafarroan bada bigarren mailako noblezia bat, zaldunak, oinordekoen bigarrenak edo merezimenduren baten ordainez erregek handiki izendatuak. Eta horien ondoren, behe noblezia, egoera ekonomiko askoz apalagoa zuena.
Apaizen arteko desberdintasunak Nafarroan bakarrik nabari dira. Goi mailako apaizen klase urri baina aberatsak, garrantzi handia izan zuen politikan. Gainerako apaizek, berriz, Erreinuko herrixka eta elizetan barreiaturik, apenas zuen diru sarrerarik eta eraginik.
Hiriak
Hirian burutzen ziren jarduera
guztiak urbanoak ez baziren
ere, merkataritza eta eskulangintza
harremanak sendotzean, oinarri
ekonomiko eta bizimodu
desberdineko gizarte taldeak
sortu ziren. Multzo berri horien
–burgesiaren– oparotasuna eta
merkataritzako jarduera ekonomikoak,
aurrez aurre jarri zituen
handikiak eta beren nekazaritza
ingurua. Eta borrokan ibili ziren
luzaroan, zeinek bere errenta
mailari eta nagusitasun politikoari
eusteko xedez.
Hiri jarduera horietarako jatorri
askotako kapitala erabiliko du
burgesiak. Araban, nekazaritzako
soberakinak eta burdinolen ustiaketa
izango dira diru iturriak,
Gipuzkoan eta Bizkaian arrantza,
abere hazkuntza eta, geroago,
burdina; eta Nafarroan, azkenik,
erromesen bideak bultzaturik,
banketxeak, trukea eta merkataritza.
Horrenbestez, burgesia sendotu
egingo da eta Espainiako
barne aldearen eta itsasoaren
arteko merkataritza garraioak indartu.
Egoera ekonomiko berri horrek
nekazaritza inguruko nobleziaren
interesa hartara bideratuzuen, hirietako bizitza ekonomikoan
eta politikoan aukera
ezinhobea ikusi baitzuen bere
aberastasuna handitzeko. Hala,
diru sarrera gehiago izateko bideak
aurkitu zituzten, salgaiak
beren sailetatik igarotzeko bide
sariak asmatu, mea ustiatzeko
sailak errentan jarri eta udal administrazioan
karguak bereganatu
zituzten. Era horretara, gizarte
klase berri bat hasiko da eratzen
–jauntxoena–, hirietan bizi
arren bere ekonomia baserriari
loturik duena. Gerora itsasoko
jardueren, merkataritzaren eta industriaren
indartzearekin batera,
hiri langileria sortuko da.
Nolanahi ere, gutxiengo etniko
jakin batzuk ere ageri dira, juduak,
esaterako, bakanak Bizkaian
eta Gipuzkoan baina ugari
Araban eta, batez ere, Nafarroan.
Hauen jarduera nagusiak
eskulangintzari –zapatari, jostun,
zilargin dira– eta bankari dagozkio.
Baziren moriskoak ere;
hauek, ordea, kualifikazio apaleko
artisau lanak izaten zituzten
–igeltsero, zurgin– baina zerga
handiak ordaintzen zituzten eta
guztiz bazterturik bizi ziren gizartean.
Euskal ekonomia Behe Erdi Aroan
Administrazio politikoan zihardutenak,
soldaduak eta erlijioso
bakanak kenduta, Euskal
Herriko biztanle gehienek nekazaritza
edo abere hazkuntza zuten
ogibidea herri txikietan, eta
industria, merkataritza edo gisa
honetako eskulangintza jarduerak
hirietan. Bestetik, itsasaldearen
eta barneko sailen artean
dauden desberdintasun geografikoak
kontuan izanik, derrigor
bereizi behar dira haietako eta
hauetako jarduera ekonomikoak.
Izan ere, Bizkaiko golkoko
itsasaldeko inguruetan defizitarioa
zen nekazaritza, biztanleriaren
eta elikagaien produkzioaren
arteko oreka kinka larrian jartzeko
moduan; konponbidea, ordea,
emigrazioaren eta beste lurraldeetako
gaien inportazioaren
bidez etorri zen. Edozeinetara
ere, elikagaiak erosteko dirua
behar zen eta horrek eragin
zuen, batez ere, jarduera ekonomiko
berrien sorrera.Hala, bada, jarduera ekonomiko
horien artean itsas garraioa
izango zen garrantzitsuenetakoa,
Gaztelak eta Nafarroak itsasorako
zuten irteera naturala baitzen. Eta
jarduera horrekin batera, beste
sektore batzuk ere indartu ziren,
ontziolak batez ere. Merkataritza
ere garrantzitsua izan zen, esan
bezala, Gaztelako eta Nafarroako
produktuen (artilea, larrua) irteera
bide eta bitartekari baitzen.
Industria, berriz, burdingintzari
lotu zitzaion, bertan baitzituen
behar zuen mea eta gainerako
gai guztiak. Eta balea arrantzak,
azkenik, eta bestelako arrainen
arrantzak ere, zeinek bere
sasoian, garrantzia zuen.
Euskal Herriko barnealdeko
lurraldeetan, berriz, nekazaritza
da jarduera nagusia, bertako biztanleen
beharrak ase eta kanpora
ateratzeko adina produkzio
baitzuen.
Gizarte gatazkak: bando arteko borrokak
Egoera ekonomikoa ona den
garaietan gizarte gatazkak gutxitzeko
joera da nagusi; aldiz,
kontrakoetan, areagotu eta larritu
egiten dira gizarte gatazkak.
Esaterako, XIV. mendean izandako
gatazken arrazoiak era askotakoak
dira: 1348ko Izurri Beltzaren
ondoren izan ziren goseteak,
biztanleriaren urritzea eta,
horrenbestez, produkzioaren eta
eskaeraren arteko desoreka;
prezio eta soldaten gorabehera
larriak eragin zituen erregeen
manipulazio ezegonkortasun
politikoa etab.
Gizarte egoera horretan handikiek
bortxaren bidea hautatu
ohi zuten: lehenik, ahulenaren
aurka, nekazari, laborari eta zergapekoen
beharrak larriagotuz,
eta ondoren, errealitate sozioekonomiko
berrien, hirien, aurka.
Eta, azkenik, aurreko bien
emaitza nahi bezalakoa ez izatean,
beren arteko borrokari ekin
zioten. Bide horri jarraituz sortu
ziren Euskal Herrian Ahaide Nagusien
arteko gerrak, oñaztarrak
eta ganboarrak elkarren aurka
jarri eta XIV eta XV. mendeetan
lurralde osoa suntsitu zutenak.
Oinetxe nagusi baten inguruan
leinuak bilduz osatu ziren bandoak.
Leinu ahaltsuen eta garrantzitsuenen
buruzagitza hartzenzuen Ahaide Nagusiak, eta bere
mende eta babesean egon ohi
zen familia osoa edota hitzarmen
edo bestelako itunen baten bidez
bildutako guztiak. Bandoen
arteko gatazkarako arrazoiak, berriz,
edozein eratakoak izan zitezkeen,
gaztaina lapurreta bezala
ondarea handitu edo oinetxe
bat eskuratzea. Zenbaitetan desafio
batekin hasi ohi zen borroka,
beste batzuetan bi ordezkariren
arteko duelo batera
mugatzen zen, baina, askotan,
ezkutuko talde erasoa izaten zen.
Nolanahi ere, hiru bando mota
bereiz daitezke: kanpoan Euskal
Herrian bezain boteretsuak zirenena;
Euskal Herrian bakarrik
sustraiturik, berezko jaurgo aginterik
ez zutenak; eta hirugarren
mota, jauntxoek, aitonen semeek
eta handikiek osatzen zituztenak.
Bandoen arteko gerren amaiera
Anaidien lana izango zen herrialdeko
lurralde bakoitzean sortu
eta nekazari, herritar eta Ahaide
Nagusien aurka zeuden handikiak
bilduz osatutakoak. Hala,
bada, 1448. urtean ganboarrek
Arrasate erretzea erabakiorra izan
zen. Anaidiak Ahaide Nagusien
aurka altxa ziren Erregearen laguntzarekin
eta bakea ezarri zen
armen indarrez 1458. urtean.
Arkitektura elementuak eta apaingarriak
Eskultura
Sarri gauza berbera balira bezala nahasten dira
zistertarrek Europa osoan zehar zabaldu zuten
arkitektura moldea eta estilo gotikoan landua,
bigarren hau aurrekoaren ondorio bailitzan. Egia da
teknikari dagokionez aurrerapen handiak asmatu
zituztela zistertarrek eta haiek izan ez balira ez zela
gotikorik izango. Baina ideologia, estetika, sinbologia
eta adierazpen mailan berebiziko iraultza ekarri zuen
gotikoak. Zistertarrek estilistika erromanikoa eta
gizarte feudala zuten oinarrian eta ez da, aurreko
estiloaren aldean, guztizko aldaketarik nabari.
Arkitekturan zistertar estiloaren eta estilo
gotikoaren artean desberdintasunak ez dira aise
nabaritzen; eskulturan eta pinturan aldiz argi eta
garbi bereizten dira bata eta bestea; zistertarrek
ikonoen plastika baztertu egin baitzuten, eta
gotikoan, aldiz, indar handiko elementua baita.
Nafarroa
Garai honetako eskultura emaitza
nagusiak Euskal Herrian,
eta are Iberiako penintsula
osoan, Iruñean izango dira. Garairik
oparoena, bestalde, XIV.. endea da, Barbazango Arnaldo
artzapezpikuaren garaia.
Izan ere, XIII. mendearen
amaieratik aurrera, baina batez
ere XIV. mende osoan zehar,
frantziar tradizioko eskultura eskola
handia hasiko da nagusitzen.
Eskola honek egindako lanaren
ezaugarrietako bat irudien
apaltasuna da. Naturalismoaren
barnean, aurreko sinbolismoa eta
apokalipsi gaiak utzi eta Itun
Berriko gai berriak lantzen ditu
ikonografia programa berriak.
Eta pixkanaka eskultura berezko
indarra duen arte jarduera berri
bilakatzen da, arkitekturatik bereizirik.
Garai honetan Europako eskulturagintzaren
gunerik inportanteena
Iruñea da; garrantzi handikoa
izango da, artearen loraldi
honetan, Ehun Urteko gerra, harkeraginik erbesteratuko baita Iruñera
zenbait artista handi, Jacques
Perut edo Guillermo Ingelesa,
besteak beste. Garrantzi
handia izan zuen, era berean,
Nafarroak Ingalaterrarekin harremanak
sendotu izanak baina,
batez ere, Barbazango Arnaldo
frantziar artzapezpikuak, haren
laguntzaz eta ekimenez bultzada
handia izan baitzuen arteak, oro
har.
Garai horretakoak dira, XIII.. ende amaierakoak, Erronkariko
elizako Antso VIIa. Azkarraren
hilobia eta Artaxonako San Saturnino
elizako ataurrea; eta XIV.. endekoa, Erriberriko Santa
Maria elizako ataurrea. Oso antzekoak
dira estiloz eta ikonografiaz,
Iruñeko San Zerninen elizako
eta Lizarrako Hilobi Santuko
elizaren ataurreak.
Iruñean sortutako mugimendu
honen eragina ez da bertara
mugatuko, eta Baionan eta Araban
ere nabarituko da haren
oihartzuna. Nafarroan barnean,ordea, ezin aipatu gabe utzi
Uxueko Santa Maria elizako iparreko
eta mendebaleko ataurre
bikainak.
Ikonografiak bilakaera nabarmena
izango du eta hala, estilo
erromanikoaren garaiko Andre
Maria irudi zurrunekoa bigundu
egiten da, nahiz eta haurra magalean
izaten jarraituko duen. Edertasuna,
bestalde, proportzioaren,
formaren eta irudiaren espresioaren
bidez bilatzen da. Mota honetako
irudien eredurik ederrenak
Erriberriko Santa Maria elizan,
Lizarrako Ruako San Pedroko
Ama Birjina eta Garesko Santiago
elizako Ama Birjina dira. Dena
den arte mota honek ez zuen aipatzea
merezi duen oihartzunik
izan herritar eraikuntzetan.
Araba
honenbestez, eskulturaren
jatorrizko edertasuna galdua da.
Arabako gotikoaren ataurre
aipagarrienetako bat, ordea, Gasteizko
San Pedro elizan ikus daitekeena
da; honetan, doselez
inguraturik, Mariaren eta Jesusen
eta elizako zaindari San Pedroren
bizitzako pasarteak irudikatzendira. Eta arkuko irekiunean
Andre Mariaren irudia gailentzen
da guztien artean. Dena den, atarian
ageri den apostolu zerrenda
garai honetako monumentu
eskulturazko obrarik handienetakoa
da.
Ugariak eta oparoak dira orobat
Arabako beste hainbat lekutan
ageri diren Andre Mariak. Eta
horien artean ederrenak Dulantziko
Aialakoa, Zurbaoko Erremedioetakoa,
Burgeluko Andre
Maria Zuria, eta Arriaga eta Iurrekoak
dira. Zutik dauden Andre
Marien artean, berriz, Gasteizko
San Pedro elizakoa eta Biasterikoak
dira bikainenak. Kristo
gurutziltzatuaren irudigintzan
Zurbaoko Santo Kristoa da garai
honetako elementu adierazgarri
ederrena. Badira, baita ere, hilobi
monumentuak, Kexaako Santa
Maria elizan dauden Lopez de
Ayala eta haren emaztearen hilobiak,
esaterako.
Gipuzkoa
Eskultura gotikoaren hiru emaitza
nagusi dira Gipuzkoan: Debako
Santa Maria elizaren ataurrea,
Elgoibarko San Bartolome
monasterioko ataurrea, herri horretako
hilerrian, eta Asteasuko
San Pedro elizako bataiarria.
Debako Santa Maria elizaren
barrualdean Andre Mariaren bizitzako
pasarterik garrantzitsuenak
agertzen dira eta, ataurrearen
erdian, Kristo Berpizturik.
Badira, zenbait kapera ere eta
horien artean “Gorularia” izenekoa,
La Hilandera, da aipagarriena.
Elgoibarko San Bartolome
monasterioko ataurrea lau arku
handi eta bederatzi arkiboltaz
osaturik dago. Landare irudi estilizatuz
dekoraturik dago, eta
animalia itxurako mentsuletanbermatzen den inposta bat du.
Ataurreko tinpanoan ez da irudirik,
baina landare irudizko errepertorio
bikainak daude. Itxura
arkaikoa du eta baldar samarra
da, baina baditu edertasuna eta
dotorezia.
Asteasuko San Pedro elizako
bataiarria ederra eta adierazkortasun
handiko lana da. Erdialdean,
bi aingeruk Asteasuko armarria
dute heldurik. Armarriaren
bi aldeetan, bataioari dagozkion
hainbat irudi ageri dira, hala
nola, ezkerreko aldean, San Joan
Bataiatzailea Jesus bataiatzen, eta
eskuinekoan, fraide frantziskotar
bat bedeinkazioa emanez. Eta
atzeko aldean, berriz, mustro
itxurako hiru animalia, bekatuaren
irudiak, agian.
Bizkaia
Oraino ikus daitekeenez, Erdi
Aroko azken mendeetan
Ama Birjinaren gurtzak goraldi
handia izan zuen, eta Ama Birjinaren
irudien kopurua arras handitzeaz
gainera, itxura askoz gizatiarragoko
ere bihurtu ziren.
Erromanikoaren garaiko irudietatik
aldenduz, oraingoak gozoagoak
dira, haurrarekiko harreman
estuagokoak; dena den,
amaren magalaren erdialdetik eskuineko
aldera igarotzen da haren
lekua. Andre Maria hauek
duten ezaugarrietako bat papar
itxia da, bai izarrez apaindua bai
izarrik gabea. Mota honetakoak
dira, adibidez, Markinakoa, Morga,
Urduña, Derio, Mallabia eta
beste hainbat lekutakoak.
Gotikoko eskulturaren beste
ezaugarri bat Kristoren irudian
nabari den aldaketa da. Erromanikoaren
garaiko irudietan zurruna,
errege koroa duena eta adierazkortasunik
gabea da; arte gotikoan,
berriz, arantzazko koroarekin
eta besoak, gorputzaren
pisuaren eraginez, erorita agertzen
da, hilzorian dagoen Kristo
bat da. Kristo gotikoen artean,bereziki, Bermeokoa, San Migelekoa
eta Durangokoak dira aipagarrienak.
Garai horretako santu
irudien artean, berriz, honakoak
dira ederrenak: Dimako
Santa Polonia eta San Joan Bataiatzailea,
Mendexako San Pedro
eta Larrabetzuko Santa Barbara.
Bestalde, XIV. mendearen erdialdean
beste fenomeno bat
hasten da indartzen, hilobiak
lantzeko interesa, alegia. Oro har,
gablete eta sugarrez dekoraturiko
arku baten azpiko barrunbe baten
egon ohi dira, garai honetako
elizetako kapera askotan. Bermeoko
Santa Eufemia elizako
Mendozatarren hilobia izango da,
ziurrenik ere, ederrenetakoa.
Durangoko Kurutziagako monumentuan
ageri den gurutze zuhaitzaren
bidez, bestalde, lurreko
eta zeruko munduaren arteko
lotura adierazten da. Lehenengo
atalean jatorrizko bekatua
ageri da, bigarrengoan hamabi
apostoluak eta, hirugarrengoan,
azkenik, Kristo gurutziltzatua oinetan
buruhezur bat duela.
Iparraldea
Baionako katedrala da aipatzeko
moduko estilo gotikoaren
erakusgarri handi bakarra.
Bertan, iruditeriari dagokionez,
Andre Mariaren irudiak dira nagusi
santuen irudien aldean. Ama
Birjinen irudi hauek lehenago
beste herrialdeetan azaldu den
eskema berari jarraitzen diote.
Ama Birjina eserita dago Haurrari
fruta eskaintzeko jarreran; haurra,
berriz, ezkerreko belaunean
eserita, bedeinkazioa emateko jarreran.Bestalde, elizpeetan, arkiboltetan
eta tinpanoetan Itun Berriko
pasadizoak ageri dira, elkarrengandik
bereizitako multzoetan.
Eskulturak oso plastika eta irudikapen
apalekoak dira. Gainerako
elementuak baztertu gabe,
ikusgarriak dira ate zangoetan eta
erdiko zutabean ageri diren apostoluen
sei estatua eder dotoreak.
Jakinduria eta arkaismo nahasketa
bitxia erakusten dute, konposizioan
batez ere, baina heldutasun
estilistiko handikoak dira era
berean.
Erretaulak
XV-XVI. mende bitartean erretaula
handiak egin ziren, goitik
beherako kaleez eta gorputz
horizontalez osatuak. Gailurrak,
animalia eta landare irudiez osaturiko
segidak, errezela moduko
egiturak, eta tradizio eta molde
gotikoko beste zenbait osagai
eransten zitzaizkien apaingarri
gisa.
Gotikoko erretauletan aipagarrienetako
bat Lekeitioko Andre
Mariaren elizako erretaula
nagusia da, Juan García Grialek
egina, 1508az gero. Oso lan
arranditsua da, eta Euskal Herriko
gotikoaren amaierako obra
bikainenetako bat. Bederatzi kale
ditu eta lau gorputz, arkitektura
osagarri bikainez hornituak. Irudi
nagusia Jasokundeko Ama
Birjinaren estatua bat da; Ama
Birjinaren imajina bat ere agertzen
da, bi santaren artean (XIV.. endekoa eta estilo gotikokoa).
Kutxetan Ama Birjinaren eta
Jesusen bizitzako eszenak agertzen
dira, Amaren eta Semearen
Apoteosia, eta Bibliako hainbat
pertsonaiaren imajinak ere bai.
Oro har, edertasun handiko irudiak
dira, eta apaingarrietan oso
zainduak dira xehetasun guztiak;ezaugarri horiek direla eta, uste
da egilearen jatorria flandriarra
edo alemaniarra zela. Gaur egun,
dena dela, nahiko eraldaturik
dago erretaula hau, girola eraikitzeko
atalez atal desegin behar
izan baitzen, eta obrak bukatzean
berriro osatu.
Araban Aspuruko erretaula
nagusia da aipagarrienetakoa.
Eliza San Joan Bataiatzaileari eskainia
da, eta haren bizitza da,
hain zuzen, erretaulako gai nagusia.
Predela batek eta haren
gaineko hiru kalek osatua da.
Predelak Hilobiratze Santuaren
erliebe bat du, XV. mende amaieran
edo XVI.aren hasieran egina.
Aurrealdean Maria Magdalenaagertzen da, Jesusi oinak igurzten,
eta alboetan bi pertsonaia,
Kristo etzanda dagoen maindireari
eusten, eta atzean San Joan,
Ama Birjinari eta Hiru Mariei
eusten. Kaleetan berriz, San
Joanen Jaiotza, Martiritza etab.. dierazten dira. Irudien egikerari
dagokionez, bi egileren eskuak
bereizten dira: goialdeko erliebeak,
predelakoa eta Bataiatzailearen
kartzelaldia egin zituenarena,
batetik, eta erdiko sarguneko
San Joanen irudiaren eta
haren bizitzari buruzkoaren egilearena,
bestetik.
Artziniegako La Encina santutegiko
erretaula gotiko-Berpizkundekoa
da, 1514 ingurukoa,
adituen ustez. Arkitektura, gotiko
betea, du ezaugarri bereizgarriena:
habeak, gailurrak, errezelak
etab. Erliebeek, aldiz, Berpizkundekokutsu nabarmenagoa dute.
Erretaula hiru partez dago osatua:
predela, gorputz nagusia eta
gailurra. Gorputz nagusian erdiko
kale zabal bat eta bi albo
kale estu daude; albokoetan Mariaren
eta Jesusen haurtzaroko
eta familia bizitzako pasarteak
agertzen dira; erdikoan Ama Birjinaren
Jasokundea eta Agerkundea.
Erretaula honetako irudietan
agertzen diren pertsonaien
aurpegiak karikatura modukoak
dira, gotikoaren azkenaldiko kutsu
flandriarraren eragina erakusten
dutela.
Araban, aipatzekoa da, era
berean, Iurreko elizan gurutzeriaren
eskuinaldeko kaperan dagoen
erretaula. Triptiko gisa egituraturik
dago: gorputz nagusia
edo erdikoa, eta bi atexka. Hiru
gorputzak hiru solairutan banaturik
daude; solairu bakoitzak,
era berean, hiru lobuluko hiruna
arku du. Lehenengo solairuan
Deikundea, San Jose eta Errege
Magoak ikus daitezke; erdikoan
Errugabeen Hilketa agertzen da;
eta azken solairuan Jaiotza, Artzainen
Deikundea, Bisitazioa eta
Tenpluan Aurkeztea. Erdiko gorputzaren
behealdean Ama Birjina
eseri bat dago, Haurra falta
duena; bereziki aipagarria da
erretaula honen egileak garai
hartako janzkerari buruz eman
zituen xehetasunengatik.
Bitxigintza
Gotikoko bitxigintzako lan
gehienak Nafarroan aurkitzen
dira. Oro har, Nafarroako bertako
lantegiak ere ezagunak izan
arren, Frantziako bitxigileen eragina
nabarmena da, Santiagoko
Bidearen eta Nafarroako erregeerregina
frantsesen eraginez.
Karlomagnoren xakea deitua,
Orreagako kolejiatako museoan,
da lan aipagarrienetako
bat. XIV. mendearen bigarren
erdialdekoa da, zilar urreztatuz
eta esmaltez egina. Lauki zuzen
forma du, eta oso antolamendu
argi eta soila: zazpi ilara ditu
ezker-eskuin, eta ilara horietan
hogeita hamabi kutxatila, erlikia
bana eta erlikiaren agiria gordetzen
dutenak. Kutxatilen artean
eta xakearen inguruko markoan
irudi figuratiboak daude, Azken
Epaiari eta Berrerosketari
buruzkoak.
Orreagako kolejiatako museoan
daude, halaber, Ebanjelio
estalkia, zilarrezko obra bikaina,
kutxatxo gotiko mudejar bat,
apaindura bikainez hornitua, eta
Altxorraren Ama Birjina, kolejiatan
gurtzen denaren kopia,
arropen tolesturen xehetasunak
eta eserlekuko erliebeak oso
ederrak dituena.
Oso ederra da Iruñeko katedraleko
Hilobi Santuko erlikia
ontzia, gotiko frantsesa, XIII.. endearen bigarren erdikoa. Oin
lauki-zuzeneko baldakino baten
itxura du; gezi zorrotz bat du
estalki gisa, ojiba arkuek eutsia.
Estalkiaren azpian Bazko goizeko
gertakariak agertzen dituzten
miniaturak daude, zilarrez, kobrez
eta esmaltez eginak.
Zangozako Santa Maria parrokian
Rocamadorko Ama Birjina
dago. XIII. mende bukaeran
edo XIV.aren hasieran egina da,
zur zilarreztatuzkoa. Arte erromanikoan oinarritua da, baina gotikoaren
kutsu nabarmena du
Ama Birjinak eta Haurrak aurpegian
erakusten duten keinu gozo
eta atseginean.
Lizarrako San Pedro de la
Rúakoa elizan hiru erlikia ontzi
aipagarri dira: Simon, Judas,
Gregorio eta Nikolas santuen
erlikia ontzia, Pedro eta Pablo
santuena eta Esteban eta Blas
santuena. Oso antzekoak dira
hirurak, eskuineko besoarenak,
eskua bedeinkazio emateko eran
dutela, eta neurri bertsukoak (45
cm inguru luze eta 15 cm inguruko
oina).
Aipagarriak dira, orobat, Arandigoiengo
parrokiako Gurutzea,
San Zernin parrokiako San Saturninoren
erlikia eta Oteiza
de la Solanako pixidea.Orreagako
Kolejiatako Museoko
piezak
Pintura
Euskal Herrian diren estilo gotikoko pintura
agerpenak Nafarroan eta Araban aurki
daitezkeenetara mugatzen dira. Lehenengo horma
taulak XIII. mendearen bigarren erdialdeaz gero data
daitezke eta, gotikorako igarobidean koka badaitezke
ere, bizantziar eragina nabari zaie. Garai honetako
pinturak Artaxonako San Saturnino elizako eta
Artaitzeko elizakoak dira; gaur egun Nafarroako
museoan daude. Dena den, Artaitzeko elizaren
abside erromanikoan zeuden pintura haietan oso
agerikoa da frantziar arte estiloaren eragina.
Badira beste hainbat horma obra, baina zoritxarrez
beren jatorrizko lekutik kanpo, Europako zenbait
museotan barreiaturik baitaude, hala nola Santa
Eufemiaren elizako eta Egileorko aldare atzekoak,
Parisko Dekorazio Arteko museoan bata eta
Kataluniako Arte museoan bestea.
Gotiko lineala edo franko-gotikoa
Garai honetan Iruñeko elizetako
klaustroetako berrikuntza
lan handiak egiten ari zirenez,
kanpoko eraginik handiena
ere lan horietan sumatuko da,
gero beste herrialdeetara zabalduko
bada ere.
Estilo gotiko berriak pinturan
duen lehenengo agerpena, XIV.. endearen lehen hamarraldietan
data daiteke: Jesse-ren arbola gisa
ezagutzen dena da; obra honen
konposizio elementurik garrantzitsuenak
lerro zuzenak dira.
Ondoren Juan Oliverren lanak
etorriko dira: katedraleko jangelan,
Jesukristoren Nekaldia irudikatzen
duen erretaula, hain
zuzen ere. Gertakari horren kontaera
bost agerralditan egiten da:
goian zigorraldia eta kalbario
mendirako bidea irudikatzen
dira, berrikuntza ikonografikoak
agertzen direla; erdi parean, Kristoren
gurutziltzatzea, eszena
bakar handi batean; eta behean,hilobiratzea eta berpiztea. Lan
honen alderik adierazgarriena
pertsonaien naturaltasuna da, askatasunez
mugitzen baitira erretaulan.
Aipagarria da, era berean,
koloreen hautaketa eta berorien
erabilera; urdinaren erabilera da,
batez ere, oso interesgarria.
Bestalde, Artaxonako Roke
Maisuak, Oliverren jarraitzaileak,
lan bikaina egin zuen Artaxonako
San Saturnino elizan. Bere
maisuari jarraituz, naturaltasuna
du pinturetan ageri duen ezaugarri
nagusia, bai eszenak kokatzerakoan,
bai konposizioa egitean
eta bai animaliei ematen
dien trataeran ere.
Nafarroako hainbat herritan
zabaldu zen pintura mota baten
eredu dira Galipentzukoak. Lan
hauek ez dira honaino aipatu
ditugun maisu handi horien mailara
iristen, baina beren konposizioan
kolore aberatsak dituzte,
nahiz eta sinpleak izan, eta horrexegatik
dira aipagarriak.
Nazioarteko estilo gotikoa
Gotiko linealaren ondorio litzateke
estilo hau, eta erretauletan
lortuko du bere gorengo
maila, XV. mendean. Pintura
mota honen lehenengo lanetako
bat Tuterako katedraleko Santa
Katalina erretaula da: dekorazio
efektu handi, kolore bizi eta urre
ugariko 21 oholek osaturiko
multzo horretan, Jesusen haurtzaroa,
gurutziltzatzea eta Alexandriako
Santa Katalinaren bizitza
eta martiritza irudikatzen dira.
Lan honetan perspektiba eta
plastizitatea lanaren tratamendu
kaligrafiko eta koloretsuaren
mende jartzen dira.
Lizarrako San Migel elizako
Santa Elenaren erretaulan, aurrekoaren
antzera, dekorazio efektua
da garrantzitsuena eta proportzioa,konposizioa eta gainerako
elementuak haren mende
daude, erritmo bihurriak eta kolorearen
bizitasuna nagusitzen
direla.
Tuterako katedraleko Itxaropenaren
Ama Birjina Nafarroan ikus
daitekeen lanik ederrenetakoa
da. Erretaula, zortzi ataletan banatuta
dagoen oin zerrenda baten
gainean, garaiera desberdinetan,
hiru kalez eta bi kale artez
osatua da. Oin zerrendan Jesusen
nekaldia irudikatzen da, Jerusalemgo
sarreratik kalbarioraino;
ezkerreko kalean San Frantzisko
Asiskoaren bizitza; erdikoan
Ama Birjinarena, eta,
azkenik, eskuineko kalean, San
Gilen bizitza; eta multzo osoa
ebanjelarien eta Kristo berpiztuaren
irudiekin biribiltzen da.
Gotiko hispaniar-flandriarra
Europan zehar gotiko flandriarrak
duen hedaduraren eta
Iberiako penintsulan haren ildotik
sortzen den estilo hispaniarflandriarraren
eragina ere nabari
da Nafarroan, XV. mendearen bigarren
erdialdetik aurrera batezere. Estilo honetako lanik ederrenak
Barillaseko San Migel elizako
eta Tuterako katedraleko
erretaula nagusiak dira.
Barillaseko San Migelen erretaulan
ikonografia ugari ageri da,
marra finez eta kolore aberatsez
egina. Alboetako kaleetan Jesusen
haurtzaroko pasarteak agertzen
dira, Ama Birjinaren koroatzea
eta San Migel lehoia hiltzen.
Eta erdikoan, San Frantzisko,
Berpiztea, Mendekostea eta San
Sebastianen martiritza.
Tuterako katedraleko erretaula
da, ordea, estilo honetako lanik
bikainenetakoa, Pedro Díaz
de Oviedo pintoreak egina 1487-
1494 urte bitartean. Lan handi
honen ezaugarri nagusiak, jantzietako
tolesdura gogor eta marra
zuzenekoetan sartzen diren
irudien handitasuna eta irudien
zorroztasuna dira, eta berau da,
hain zuzen ere, estilo hispaniarflandriarraren
berezko ezaugarria.
Estilo italiar gotikoa
Estilo italiar gotikoaren aitzindaria
Erriberriko San Pedroko
pinturetan koka daiteke, 1350.. rte aldera. Egilea ez da ezagutzen,
baina interes berezia sortzen
du, ordu arteko pinturaren
lerro zuzenen eta lautasunaren
aurka, erliebea lantzen hasi, eta
koloreak nahastu eta xehetasunak
finago definitzeko nahia nabari
baitzaio. Bestalde, azpimarragarria
da pertsonaien konposizioa
eta izadiaren azterketa; izan ere,
estilo gotiko linealaren barruan
sortzen den arren, italiar eragin
berria sartzen hasten baita. Beraz,
lan hau dateke Nafarroan den
estilo honetako lehengoa.
Bestalde, ageri-agerian uzten
du estilo honek kanpoko eraginak
jasotzeko Nafarroak historian
zehar erakutsi duen jarrera irekia.
Nolanahi ere, estilo italiar gotikoaren
emaitza nagusiak ez dira
XIV. mendeko bigarren erdialdea
arte iritsiko. Estilo hau Avignondik
barrena sartuko zen seguraski,
garai hartan Iruñeko elizbarrutiaren
eta hangoaren arteko
harremanak sendoak baitziren.
Italiar gotikoaren eragina konposizioak
sortzen duen interes
markatuan nabaritzen da batez
ere, baita irudiei bolumena emateko
moduan eta eszenari bere
osotasunean adierazgarritasun
sakon bat emateko erabiltzen
diren tekniketan ere. Nolanahi
ere, garai honetan estilo honi jarraiki
jasotako eraikinek espazio
horizontal sinple eta argitsuak
osatzen dituzte eta elementuapaingarriak, berriz, urriak dira
ingalaterrar eta frantziar eraginpeko
gotikoari jarraiki jasotakoen
aldean.
Joera berri honen barne kokatu
beharrekoak dira, besteak
beste, Iruñeko katedralean jasotako
pintura bakar bat eta Miguel
Sánchez de Asiain Jaunaren hilobiko
irudiak. Dena den, hilobi
honetan, ikonografia berria erabiltzen
bada ere, Azken Epaia eta
Ama Birjinaren bizitzako bi pasarte
ere azaltzen dira, Jesus
Haurraren Jaiotza eta Tenpluko
Lehen Agerpena, hain zuzen.
Beraz, italiar gotiko garbi baten
eredu ez badira ere, agerian dituzte,
eta bidenabar adierazgarrienak
dira, estilo horren ezaugarri
nagusiak.
Gazeo, Alaiza eta Erribera
Horma pinturen multzorik ederrenetakoak
Gazeoko elizan
ikus daitezkeenak dira, Iruraitz–
Gaunan. Pintura hauek Gasteizen
bizi zen artista batek edo talde
batek eginak datezke, eta ez dira
bakarrak Arabako Lautadan; estilo
gotiko linealaren barnean
kokatu eta XIV. mendearen erdialde
inguruan data daitezke.
Multzo osoan, hondo monokromo
baten gainean kolore gorriztako
konposizioak nagusitzen
dira; eta nahiko sinplea dirudien
arren, ezin daiteke multzo handi
honen garrantzi historiko eta artistikoa
gutxietsi. Horma pinturek
aldare atzea, presbiterioa eta abside
gaineko ganga hartzen dituzte;
eta Hirutasun Santua aingeruez
inguratua, Azken Epaiketa eta Kristoren bizitzako hainbat
pasarte ageri dira.
Alaiza ere Iruraitz-Gaunako
udalerrian dago; bertako elizako
horma-pintura, berriz, benetan
bitxia da egikeraren xalotasun
formala muturreraino eraman
arren, oso interesgarria suertatzen
baita, batez ere, ikonografiaren
aldetik.
Aipatzeko beste eredu eder bat
Uribarri-Gaubeako Erriberako
elizako aldare nagusiaren atzeko
horma pinturak dira. Oraino ikus
daitekeenaren arabera, leihate
nagusiaren bi alboetan apostoluak
ageri dira eta haien azpian,
Jatorrizko Bekatua, eta San Esteban,
San Sebastian eta San Migelen
irudiak. Hormetako bazterretan
bi ebanjelari eta ilargiaren
irudikapena daude, baina beste
bi ebanjelariak eta eguzkia falta
dira. Arkaismoak arkaismo, obra
honetan malgutasun handia eta
kromatismo aberatsa ageri dira;
nolanahi ere, geroagokoak dirudite,
XV. mendearen amaiera aldera
eginak.
Erlijio arkitektura Nafarroan Orreagako kolejiata
Orreagako kolejiata
Euskal Herrian Nafarroako
erreinutik barrena batez ere
sartu bazen ere estilo gotikoa, estilo
gotikoak bilakaera desberdina
izan zuen leku bakoitzean.
Desberdina, alegia, XIII. mendeko
hainbat eraikuntzatan sumatzen
den estilo gotikoa erromanikoaren
maila berean erabiliko
delako, hasieran bederen, eta ez gurutzaduraelizen
edo bestelako eraikin militar
edo zibilen tamaina eta bolumena
handitzeko, beti ere kasu
zenbait salbu. Gotikoaren sorreraren
arrazoietariko bat hirien
hazkunde demografikoari erantzutea
izan zen, bizimodu berriak
eraikin zabalago eta aberatsagoak
eskatzen baitzituen. Eta
hazkunde horrek berak bultzatu
zuen, aldi berean, oin berriko
eraikinak estilo gotikoan jasotzea;
izan ere, gotikoak espazioaren
aprobetxamendu handiago
eta egokiago baterako aukera
ematen duenez, hirietan sortzen
ari ziren eskulangile gremioen
lanerako espazio beharrei hobeto
erantzun ahal izango dielako.
Estilo erromanikoko hainbat
eraikin ere hondatuak zeudenez,
premiazko konponketak egin
beharrean ziren, eta, zutik zirauten
hormak eta materialak erabili
arren, aurreko eliza zaharraren
orube berean jasotako eliza
berriek estilo gotikoari helduko diote. Dena den, berreraikuntza
edo zaharberritze lan horiek egiterakoan,
eliza berriaren tamaina
edo bolumena handitzea gutxitan
izan zen kezka nagusia.
Azken batean, elizek funtzionalak
izan behar zuten, inguruko
herritarren erlijio beharrei erantzuteko
adinakoak, eta ez zirudien
ospakizun handi eta ospetsuak egiteko moduan zeudenik.
Bestetik, pisuzko arrazoia izan
ohi zen hamarrenen kobrantzarako
eskubidea ematen zuen patronazgoren
baten titulartasuna
izatea; aberastasun iturri garrantzitsua
izanik, arrazoi hori tarteko,
liskar eta gatazka ugari sortu
zen apezpiku eta monasterioen,
errege eta nobleen artean.
Bestetik, estilo gotikoa Europan
baino beranduago hedatuko da Euskal Herrian eta penintsulan,
batez ere, musulmanen aurkako
gerraren ondorioz. Eta,
horren ondorioz, XIII. mendearen
amaierako urteetan egindako
eraikuntzarik aurki badaiteke ere,
ez da estilo gotikoa indarrez zabalduko
XV. mendeko bigarren
erdialdea arte. Gotikoak Euskal
Herrian frantziar eragin nabarmena
izango du, Nafarroako Erregeek
Frantziako Gortearekin harreman
ona izan zutelako batetik,
eta, bestetik, Iruñeko artzapezpikua
bera ere frantsesa izan
ohi zelako. Hala ere, Ingalaterrako
gotikoaren eragina ere
suma daiteke itsasertzeko hainbat
eraikinetan, baina maila askoz
txikiagoan.
Hala, arkitektura gotikoaren
lehenengo eraikina Nafarroan,
eta lehenengoetakoa Iberiako
penintsula osoan, Orreagako kolejiata da. Izan ere, Compostelarako
erromesaldiak hasi eta
gutxira eraiki ziren Orreaga aldean
eliza erromanikoa eta erromesentzako
ospitale bat, kristau
herri osoan barrena famatua.
Antso VII.a Azkarrak, jatorrizko
eliza oso egoera txarrean zegoela
ikusirik, 1209. urtean, berria
eraikitzeko agindua eman zuen,
eta Champagneko lurraldeko arkitekto
eta obra maisuak ekarri zituen. Langile horiek izango ziren,
bestalde, Euskal Herrian
hedatutako frantses eraginpeko
estilo gotikoa sartuko zutenak.
Eliza erromaniko zaharraren
gainean eraiki zen berri hori ez
da tamaina handikoa –eliza zaharraren
orube berean jaso behar
baitzen–, hiru nabekoa
da, eta ez du
gurutzadurarik. Erdiko nabearen burua bost
aldeko poligonoa da, leiho zabal
eta argitsuak ditu, eta angeluetan
kokaturiko zutabe estuen gainera
datozen nerbioak. Gangak sei
partetan zatikatuak dira, eta gainerako
arkitektura elementuekin
batera (triforio eta arbotanteak,
errosetoiak eta banaketa zutabeak)
Paris aldeko “champenoise”
gotikoaren eragina erakusten
dute.
Iruñeko katedrala
Zenbait autoreren iritziz, XIV.. ta XV. mendeko arte nafarraz
hitz egitea, Iruñeko hiriaz eta
bertako eskolaz hitz egitea adina
da. Izan ere, hiri-herriak indarra
galtzen doazen bitartean, Iruñea
nagusitzen hasten da, bertan finkatzen
den burgesiaren eraginez.
Nolanahi ere, katedrala izango
da, ziurrenik ere, Nafarroako
monumentu ederrena. Eraikin
multzo bakar honetan Erdi Aroko
penintsulako arkitektura eta, oro
har, arte estilo desberdinak biltzen
dira. Alabaina, eta hauxe da
garrantzitsuena, frantses eraginpeko
gotikoa nagusitzen zaie gainerako
estilo guztiei. Obrak herritarrek
beren borondatez emandako
diruarekin hasi ziren; Iruñeko
apezpiku zen Barbazango
Arnaldok eman zien jarraipena,
eta Evreuxtarrek bukatu zituzten.
Monumentu multzo honen
barne hiru zati nagusi bereizibehar dira: katedralaren beraren
nabea, klaustroa eta elementu
osagarri edo apaingarriak; elementu
horiek, ordea, hurrengo
atal batean aztertuko ditugu.
Katedralaren nabearen berreraikuntza
1394. urtean hasi zen,
Karlos III.a Noblearen erregetzaren
garaian. Ondoren, Martin de
Zalda prelatuak San Martinen
kaperaren eta Ebanjelioaren aldeko
nabearen bi zatiren
eraikuntza ordaindu zuen. Lancelot
apezpikuaren garaian, berriz,
alde horretako gurutzaduraren
zimenduak bota ziren. Antso
de Oteizak, erregearekin erdi
bana, Epistolaren nabea eraiki
zuen. Eta erdiko nabearen obrak,
Karlos III.a erregeak hasi zituenak,
Blanka II.a erreginaren garaian
amaitu ziren. Agramondareta beaumondarren arteko gerra
zela-eta, obrak geldirik egon ziren,
baina, ondoren, Albreteko
Joan erregeak jarraipena eman
zien, eta Alessandro Cesarini Iruñeko
artzapezpiku zela amaitu
ziren erabat.
Katedralak hiru nabe ditu; albokoen
aldean erdikoa da, zabalera
eta garaiera handiena dituena.
Alboko nabeetan garaierabereko hainbat kapera dago,
kontrahormaren eta gurutzadura
zeharkatzen duen nabearen artean
kokaturik. Burualdean, kapera
nagusia dago, oin pentagonal
irregularrekoa, eta absidea
inguratzen duen lau parteko
nabe bat. Tenpluaren barneko
aldea apaindura gutxikoa da.
Argia erdiko nabe gaineko eta
alboetako kaperetan dauden
husguneetatik sartzen da. Oro
har, katedral honetako arkitektura
ezaugarriak ezin dira Iberiakopenintsulako besteren batean
aurki daitezkeenekin parekatu.
Klaustroa, berriz, aurrez zegoen
estilo erromanikoko beste
baten gainean eraikitakoa da;
frantses eraginpeko estilo gotikokoa
da, eta Europako ederrenetakoa
estilo berekoen artean.
Barbazango Arnaldo artzapezpikua
izan zuen bultzatzailerik
handienetetakoa, nahiz eta KarlosII.a eta III.a erregeen garaian
bukatuko zen. Lau ibilbide ditu,
sei zatikoa bakoitza, eta landare
gaiko apaindura aberatsa du arku
eta kapiteletan.
Klaustroko hegoaldeko ibilbidean
Ate Ederra dago, egundoko
arte kalitatea duena. Ibilbide honetan
bertan jantokira (gaur egun,
eliz barrutiko museoa denera),
ematen duen aurrekoaren antzeko
beste ate bat dago. Aurrerago
sukaldeko sarrera dago, oin lauki-zuzena
eta zortzi aldeko ganga
piramidala duena; Europan aurki
daitezkeen handienetarikoekin
aldera daiteke, bere neurri eta
handitasunagatik. Klaustro honetara
ematen duen beste elementu
bat Barbatana kapera da, oin
koadrokoa eta izar ganga duena.
Kaperaren erdian Barbazanen
hilobia dago, Borgoinako estiloan
egina, baina hura hil eta urte batzuk
geroago egindakoa.
Artaxonako San Zernin eliza
Estilo gotikoaren zabaltzaileen
artean aipatu beharrekoak
dira eskeko fraideen ordenak.
Izan ere, eta erregearen laguntzarekin
izan bazen ere, 1270.. rterako Nafarroako hiri gehienetan
ageri dira, hala Lizarra eta
Tutera nola beste hainbat lekutan.
Hedapen bizkor honekin
batera beren tenplu eredua ere,
kristau erlijioaren mezua modurik
egokienean zabaltzeko helburuari
atxekirik guztiz, nahiko
bizkor zabaldu zen, kasu honetan,
Nafarroako erreinuan zehar.
Hala, helburu hori betetzeko,
elizekk espazio zabalak izan behar
zituzten, zatiketa gehiegirik
gabekoak, jende asko biltzeko
modukoak, azken batean. Frantziskotarrek
eta domingotarrek
zabalduko zuten eraikuntza
mota hau; eta lehenengo ereduak
beren etxeetan ageri badira
ere, areago doa eta, besteak
beste, Artaxonako San Zerninen
eliza hau da, aipaturiko eredu
horri jarraitzen diotenetako bat.Dena den, aurrez, orube berean,
XI. mendean eraikitako
tenplu erromaniko bat zegoen,
Okzitaniako Tolosako San Zerninen
eliz barrutiaren mendeko
zena. Lehenengo eliza hori txizeharki geratu zenean, handitzea erabaki
zen, eta obrak XIII. mendeko
lehenengo herenean hasi
ziren elizaren aurreko aldetik.
Burualdeko abside gotikoa egina
zegoenean, hainbat gorabeheraren
ondorioz, obrak eten
egin ziren mendearen amaiera
arte. Hala, obra berria eta nabe
erromanikoa loturik geratu ziren
denbora baterako. Hurrengo
mendearekin batera berriro ekin
zitzaien obrei, berreraikuntza
lana oinetik burualdera eramanez
oraingoan.
Badirudi mota honetako elizagotorlekuen
jatorria, harresiari
loturik, Frantziako erdialdean
egin ohi zirenetan dagoela; izan
ere, seguruenik, Okzitaniako
Tolosako katedral nagusiko elizgizonek
Artaxonako eliza hau
eraikitzeko bidali zituzten obra
maisuak ere inguru hartakoak
izango ziren. Eliz barrutiko katedral
nagusiaren antzera, zabalera
handiko oina du honek ere;
burualdea, berriz, estuagoa da,
eta bost zatitan banatutako bost
aldeko poligonoa osatzen du.
Prisma formako oin luzatu bat
eratzen da egituraren bidez, oso
egokia otoitzerako eta funtzionala
guztiz. Arkitektura elementuak
eta apaindurazkoak izan
beharreko gutxienak dira,
tenpluaren berezko ikus-entzunezko
ezaugarriak galdu gabe.
Espazioaren argitasuna, berriz,
indartu egiten da eraikineanirekitako leiho ugarietatik
sartzen den argiarekin. Garai
hartan eskeko fraide ordenek
beren eraikinetan aplikatzen
zuten araudi orokorrari egokitzen
zaio erabat.
Erriberriko Santa Maria parrokia eliza
Errege jauregiaren ondoan, plaza
zabal baten aurrean dago.
XIII. mendeko lehenengo herenean,
estilo gotikoko arkitektura
arauei jarraiki, eraiki zen tenplu
hau. Nolanahi ere, oraino ere
ageri dira zistertar fraideen arkitektura
moldeen eragina erakusten
dituzten elementuak. 1243.. rtean datatutako agiri batean
egiten da jadanik eliza honen
aipamena; alabaina, obrak XIII.. ende osoan zehar luzatu eta
XIV. mendean amaitu ziren; mende
honetako lehenengo urteetan
data daiteke, hain zuzen ere,
ataurre zoragarria.
Erregearen egoitzatik gertu
egoteak eliza jatorrian jauregiko
kaperaren bat izan zitekeela
esatera eraman ditu hainbat
aditu, baina ez dirudi horrelakorik
izan daitekeenik. Dena
den, agerikoa da erregeek laguntza
berezia eman eta
hainbat ekitaldi ospetsutan erabili
zutela; jauregitik gertu egonik,
hango kaperak baino handiagoa
baitzen.Tenpluak nabe lauki–zuzen
bat du, tamaina desberdineko lau
zatitan banatuta. Elizaren burualdeak
bost aldeko poligonoa osatzen
du, eta nabea bera baino estuagoa
da, Artaxonako San Zerninen
elizan ageri den ereduari
jarraiki.
Nabearen sabaian gurutzeria
arrunteko lau zati ageri dira, nerbioi lauki-zuzen indartsuz osaturik.
Koruko gurutzeria ere gotikoa
da, nahiz eta elizako gainerako
elementuak baino garaiera
handiagoa izan. Kapera nagusiaren
sabaian, berriz, nerbio
apaindurako ganga du, eta zistertar
fraideek zabalduriko kapiteleko
zutabeen gainera datorren
baketoi hirukoitza. Nabea kapera
nagusiarekin lotzen duen arkua
zorrotza da, ertzetan baketoiak
dituena eta zutabeak oinarri
gisa hartzen dituena.
Erriberriko San Pedro eliza
Eliza hau da hiriko zaharrena,
Nafarroako beste hainbat herritakoak
bezalaxe, Montearagoneko
monasterioari lotuta ageri
da, 1574. urtean Barbastroko gotzaindegiaren
mende egotera
pasa zen arte. Arkitektura multzo
honetan, zenbait mendetan
zehar egindako hamaika obraren
eraginez, eraikuntza molde desberdinak
ageri dira, baina, multzo
osoa kontuan harturik, tenpluaren
arkitektura estilo nagusia
protogotikoa dela esan daiteke.Lehenengo eraikuntza obrak
XII. mendearen amaierako hamarraldietan
hasi ziren, tenplua inguratuko
zuten hormak eta ataurrea
eraikiz, artean estilo erromanikoan
egin zirelarik. Ondoren
barnealdeko osagaiak jaso ziren:
osagai horietan zistertarren arkitektura
eredua nagusitzen da,
gurutze formako zutabeetan,
arku zorrotzetan eta gurutzeria
soileko gangetan. Obrak tenpluaren
burualdetik oinerantz eraman
ziren; eta elizaren oinaldean ageri
dira, jada, hostoz apainduriko
kapitel gotikoak, XIII. mendekoak,
eta orobat erdiko nabeko
leihoetan ere. Garai honetakoa
da, halaber, elizak atxikirik duen
klaustroa ere. XIV. mendekoa da,
ordea, elizaren oinaldean duen
korua eta XVI.enekoa, eskuineko
nabeko Santo Kristoren kapera
ederra.
Lehenengo eraikuntza hau
egungo elizaren erdia baino ez
zen, seguraski, ondoan zuen harresiak
ez zuelako gehiagorako
aukerarik ematen eta, luze-zabalerak
alderatuz gero, motzegi
gertatzen zelako irudipena sortzen
bide zuen. Gaur egun ageri
diren erdiko nabeko leihoak,
bestalde, erabat gotikoak dira,
eta seguraski XIII. mendea ondo
aurrera zela egingo ziren.
Iruñeko San Saturnino edo San Zernin eliza
Eliza hau jatorriz erromanikoa
bada ere, ereduzkoa gertatzen
da bi estilo desberdineko arkitekturak
uztartzeko aurkituriko konponbidea.
Oin zabal eta garaia
du, eta alboetan, kontrahormen
artean, kaperak daude. Tenpluaren
oinaldean, berriz, garaieran
eraikitako korua du. Multzo osoa
XIII. mendean data daiteke. Zoritxarrez,
klaustroa, gotikoa, 1758.. rtean eraitsi zen gaurko Bideko
Andre Mariaren kapera jasotzeko.
Elizaren sabaiak sei zatiko ganga
du. Oso interesgarria da elizaren
burualdeari aurkitu zaionkonponbidea, mota honetako
eraikinetan bakarra. Oktogono
erdiko oina du, eta aurreko aldea
beste bi aldeak baino ia bi
halakoa da. Erdiko bi aldeetara
oin poligonaleko kaperek ematen
dute, eta alboko muturretan
dauden beste biek lauki forma
dute; horien gainean dorre sendoak
altxatzen dira. Erdiko kaperak
garaiera handia du, eta
taxu gotikoko leiho garaiak,
tenpluko gainerakoak bezalaxe.
Sarrerako bi ate ditu, bata
XVIII. mendean zaharberritua;bestea, berriz, XIII. mendeko
frantses eraginpeko estilo gotikoko
ate eder bat da. XVI. mendean
berregindako ataurrea du,
eta bertan Martin Cruzaten hilobia
ikus daiteke, apaindura gotikoko
trazeria duena. Zutabeetan
eta tenpluaren kanpoko aldean
San Zerninen eta Santiagoren
eskulturak daude, eta, kapiteletan,
liburu santuetako eszenak
irudikatzen dira.
Beste eraikuntzak
Horiez gainera, badira kontuan
hartu beharreko beste
hainbat eraikin gotiko; horien
artean, aipagarria da La Olivako
monasterioko klaustroa. XIV eta
XV. mende bitartean eraiki zen,
eta horretarako XII. mendeko jatorrizko
klaustroko homak erabili
ziren. Oin koadroa da, aski
irregularra, eta sei arku sail ditu
kontrahormetako alde bakoitzean.
Estilo gotiko flamigeroan
eginikoa da.
Aipatu beharrekoak dira, era
berean, Tuterako katedraleko
Oheko Kristoren eta San Pedroren
kaperak. Lehenak lauki formako
oina eta gurutzeria gotikoko
ganga du, eta bigarrenak
berriz lauki zuzeneko oin txikia
eta izar ganga gotikoa.
Beireko San Millanen eliza ere
XIV. mendeko eredu gotiko garbienari
jarraiki eraikia da. Jatorrizko
oinak hiru zatiko nabea
zuen, eta burualde zuzena.
XIV. mendekoa da Caparrosoko
Santa Feren eliza ere. Egun
egoera larrian badago ere, zutik
dirauten hormek eta aldare aurreko
bi kaperek, kapera nagusiak
eta dorreek garbi asko
erakusten dituzte estilo gotikoaren
ezaugarriak.
Mirandako Jasokundeko Andre
Mariaren parrokia, berriz, XIII.. endeko estilo gotikoan eginikoa
da, tradizio erromanikoko
hainbat elementu, eta XV. eta
XVIII. mendeetan zehar kapera
gotiko-Berpizkundekoak eta Berpizkundekoak
erantsi zitzaizkion.
San Martin Unxeko Popoloko
Andre Mariaren eliza XIV. mendearen
hasieran eraiki zen arren,XIII. mendeko arkitektura ereduak
ageri ditu. Lau zatitan banatutako
nabe lauki-zuzena du;
burualdea, nabea baino estuagoa,
bost aldekoa da, XIII eta
XIV. mendeetako tenplu gotiko
nafarren ereduari jarraiki eraikia.
Ziraukiko Santa Katalinaren
eliza estilo erromanikoan egina
da. Hala ere, aldi berean jatorrizko
estiloa eta gotikoa erakusten
ditu. Nabe bakarra du, hiru zatikoa,
eta bost aldeko burualdea;korua atzean dago, habe gainean.
Deikazteluko San Emeterio
eta San Zeledonioren parrokia
estilo gotiko-isabelino nafarraren
erakusgarri ederra da. Gurutze
latinoko oina du, hiru zatitan
banatua, eta burualdea bost aldekoa
da. Oinaren albo bakoitzean
lauki formako bi kapera
daude, gurutzegunearekin eta
nabearekin loturik.
Nolanahi ere, Lizarrako merindadean
ere ugariak dira estilo
gotikoari jarraiki jasotako eraikinak,
bai protogotikoak, klasikoak
edo berantak, bai Berpizkundeko
eragina edo eragin isabelinoa
dutenak.
Arkitektura zibila Nafarroan (I)
Eraikuntza erlijiosoen ereduari
jarraiki bestelako eraikuntzak
ere jaso ziren hirietan, udaletxeak,
jauregiak, azokak eta erietxeak,
baina, batez ere, eraikuntza
militarrak edo gotorlekuak.
Hala ere, gutxi dira gaur egun
ikus daitezkeen garai hartako
eraikuntza gotiko zibilak, ondorengo
garai barroko eta neoklasikoan
asko eta asko berregin eta
are berreraiki egin baitzen; hala,
Iruñean esaterako, Cámara de
Comptos deiturikoa da ikus daitekeen
bakarra, XIII. mendean
eraikia dena. Bestalde, Cisneros
kardinalearen gotorlekuak eraisteko
aginduari jarraiki, asko eta
asko suntsitu egin zen. Dena
den, Iruñean bezala Lizarra eta
Zangozan eta, oro har, erromesen
bidearen parean ziren hirietan,
gordetzen da oraino Erdi
Aroko hainbat eraikuntza, baina
gehienak berriztatuak izan direnez,
behealdeko arku zorrotz
gotikoak baino ez dituzte gordetzen.
Zangozako Granada de
Egako duke jauregian, esate baterako,
gotiko beranteko leihoak
dira gordetzen diren garai hartako
elementu bakarrak.Bestalde, etxe urbanoak bakanak
dira, eta baserri inguruko
eraikinak berriz ugariak, leku
estrategikoetan zeudenez gero
gotorleku gisa erabiltzen baitziren.
Esan bezala asko dira eraikin
horiek; horien artean azpimarratzekoak
dira, lehenik, Nafarroako
iparraldean, Baztan eta
Bidasoa ibaian zehar eraikitako
dorretxeak. Sarritan gotorleku
gisa erabiltzeko eraiki baziren
ere, etxebizitza gisa egokitu behar
izan ziren gero. Normalean
lauki formako oina izan ohi dute,
eta bi sarrera ate, zoruaren parean
bata eta lehenengo solairuan
bestea. Oin nagusi honetan
arku gingildun eta konopialeko
leiho bikoitzak izan ohi zituzten,
eta goiko aldea, berriz, defentsarako
prestatuta, modiloi gaineko
igarobidea edo zurezko kadalsoa
izaten zutelarik gehienetan.
Zangozako merindadean, berriz,
dorretxeek izaera militar
nabarmenagoa dute; Aiantzekoa
eta Iarnotzekoa dira horren
erakusgarri bikainenetakoak. Bi
eraikuntza hauetan modiloi gaineko
igarobide bat eta gezi leihoak
ageri dira, eta gaztelu begi
bat atearen gainean. Dena den,
dorre hauetan aldaketak ere izan
ohi dira, barruti lauki-zuzen sendoek
dorre zilindrikoak izaten
baitituzte erantsiak batzuetan eta
bestetan, hegalak. Sarritan
koadro horien angeluetan ageri
ohi diren dorreak eraikin zabalago
baten erdigune izan daitezke,
eta itxura hori hartzen
dute, batez ere, dorreari hegalen
bat eransten zaionean.
Edonola ere, eta horiek guztiak
kontuan izanik, Nafarroako
arkitektura zibilean ikus daitekeen
eraikuntza gotiko ederrena,zalantzarik gabe, Erriberriko gaztelu-jauregia da, Nafarroan eta Iberiako penintsulan diren garai honetako eraikin eredu bikainena eta ederrenetakoa, baita Europakoen artean ere.
Multzo honen barne, berezko gela, areto eta patio ugariren egitura konplexu eta zailaz gainera, Santa Maria parrokia dago, bere dorrearekin; bestalde, barruti guztia harresi garai eta, itxuraz,
antolaketarik gabeko batek
inguratzen du, eraikinen arteko
lotura inolako planifikaziori eta
arauri jarraitu gabe eginda balego
bezala.
Nafarroako Erregeen gaztelujauregi
honen egitura konplexua,
eta jauregia bera ere, zenbait
mendetan zehar egindako
eraikuntza eta eraberritze lan
ugariren emaitza eta ondorio da.
Jatorrian gune erromaniko bat
izan bazen ere, XII. eta XIII.mendeetan zehar egindako obren ondorioz, batik bat, eta XV. mendean egindako azken zabalpen eta egokitze lanen ondorioz, eratu da arkitektura gotikoaren bitxi eder hau. Azkeneko eraberritze lan horiek Karlos III.a. Noblea erregearen emaztea zen Leonor erreginak abiarazi zituen; lan haietan jatorri euskalduneko eta Nafarroako hargin etaarte eskoletan ikasitako artista
famatu askok esku hartu zuen,
Lizarrako Martín Periz izan zutelarik
obra maisu; tuteratar moriskoak
ere jardun ziren, batez ere,
arotz lanak egiten. Dena den,
erreginak bere obrak bukatu aurretik,
erregeak Guillem de Quesnel
ordezkari izendatu zuen, eta
obrak egiteko behar zuen dirutza
emateko aginduarekin, hark
bereak hasi zituen.
Oso luze joko luke arkitektura
multzo bikain honen deskribapen zehatz bat egiteak, baina
labur bada ere, eta aipatu beharreko
elementu guztiak hona
ekarriko ez badira ere, garrantzitsuenak
dira ondoren azalduko
direnak, beti ere eraikinen estilo
gotikoari lotuak. Hala, bada, Jauregi
Zaharra deitutako hartatik,
gaur egun, inguratzen zuten hormak
eta izkineko prisma formakodorreak baino ez dira geratzen,
nahiz eta nabaria izan
gotikoaren eragina. San Jorjeren
kapera da beste elementu aipagarri
bat, Leonor erreginak
1399an jaso zuena, gaur egun
oso hondatua badago ere, agerian
uzten du eragin gotikoa
zutik dirauten arku eta leihoetan.
Jauregi Berria berriz, Karlos
III.a erregeak eraiki zuen. Lur zoruaren
gorabeherak harlanduzko
harresi garai eta sendo baten bidez
berdinduak daude, eta perimetroa
ere, sartu-irteera etengabeekin,
batez ere mendebaleko
zatian, orografiari egokitzen zaio.
Jauregira patio zabal batetik sartzen
da, Mingranaren lorategia
izan zenetik. Patioaren hegoaldeko
partetik lauki irregularreko
beste patio baterako sarreradago, «La Morera» izenekora, eta
honen ondoan beste bat dago,
txikiagoa. Aipaturiko azkeneko
bi patio horien artean eta harresiari
atxikita, eskailera kiribil bat
dago, bere estalkiko gangaren
egituran eredu gotikoari jarraitzen
diona guztiz.
Aipatu ditugun patio horien
atzean, jauregiko erdigunea eta
zati nagusia dago, multzo horretako
elementurik garrantzitsuena,
hain zuzen ere, Errege eta Erreginaren
logelak izeneko aretoak.
Ugariak dira bertan ageri diren
estilo gotikoko xehetasunak, hala
arku, nola ganga eta zutabeetan.
Kontuan hartu beharreko beste
elementu bat Erregearen Galeria
da, La Morera izeneko patioaren
parean; sarbidea Erregearen logelatik
barrena du. Pasabidea,berriz, arku zapal handi baten
gainean doa, eta arku zorrotz
baten azpitik igaro ondoren dago
sarrerako atea. Begiratokiak ere
estilo gotiko ederrean landutako
xehetasunak erakusten ditu.
Laranjondoaren patioa, berriz,
Erreginaren logelako hegoaldeko
hormaren ondoan dago, harresiaren
gainean eta aretoaren
parean.
Omenaldiaren dorrea erregeerreginaren
logelak bere baitan
hartzen dituen harlanduzko harresitzarraren
gainean nagusitzen
da. Jauregiko handiena da, eta
bere egitura dela-eta, hiru koroen
dorrea ere deitu izan zaio; izan
ere, hiru maila baititu. Oraino
aipaturiko eraikin horien hegoaldeko
partean Haizearen dorrea
dago, harresiaren paretik doanpasabide baten bidez elkartzen
direlarik jauregiko bi aldeak.
Pasabide horretatik abiaturik eta
Penedoko atalondotik igaro ondoren,
Jauregiko dorrerik ederrenetako
bat agertzen da, aipatutako
Haizearen dorrea. Oin
koadroko begiratokia du, arku
zorrotzen bidez hiru aldeetara
irekia, eta poligono formako tribuna
irten bat. Multzo hau oraintsu
zaharberritu da estilo gotiko
ederrean.
Dorre honen parean baina
beste aldean dagoena, Zelatariaren
dorrea edo Talaia izenez ezagutzen
dena, aurrekoa bezain
ederra da, baina, albokoaren aldean,
egitura trinkoagoa du. Egituraren
estalkian, berriz, almena
irtenak edo erlaitzak daude.
Arkitektura zibila Nafarroan (II)
Estilo gotikoko arkitektura zibilarekin jarraituz, badira beste hainbat dorretxe, gaztelu, ospitale eta jauregi aipagarri Nafarroan zehar, ugariegiak gainera denak hona ekartzeko. Hala, erromes bidearen inguruan eraiki ziren ospitaleez gainera, badira bestelako eraikinak ere Nafarroako geografian barrena, dorretxeak eta defentsarako prestaturikoak, leku estrategikoetan kokaturik. Dena den, eraikuntza mota horretan ez da denborarekin erlijio arkitekturan etorritako aldaketarik sumatzen eta, hala, XIII. eta XV. mendeko eraikuntzen artean ez da bereizkuntza nabarmenik ageri; aurreko eskema berdinak errepikatzen dira.
Defentsa elementu edo osagaiak ere ez dira aldatzen, eta modiloi gaineko igarobidea edo zurezko txapitula ageri dira ia beti. Dena den, dorretxe askoren irudi militarra galdu egin da denboran zehar, batez ere, Cisneros kardinalekgaztelu eta gotorlekuak
eraisteko emandako aginduari
jarraiki, defentsa elementuak
kendu zitzaizkieenean.
Babes eraikuntza horien artean,
lehenik, Zabaleta dorretxea
aipatu behar da, Lesakako
herrian. Dorretxe hau Kaxerna
izenaz ere ezagutzen dute ingurukoek,
eta herriaren erdian
kokaturik dago; leinuek Erdi
Aroan eraiki ohi zituzten dorretxeen
eredu ederra da, bestalde.
Ochoa López de Zabaletak Joan
II.a erregearen laguntzarekin
eraiki zuen 1450. urtean, inguru
berean zegoen beste zaharrago
baten gainean. Eta bere zeregina
erakutsiz, hau da, etsaiaren
aurkako babesa ematea, harro
erakusten ditu oraino bere gaztelu
begiak eta modiloi gaineko
igarobideak. Dena den, ez da
estilo gotikoko eraikuntza bakarra
herrian, XV. mendeko beste
bat, Minddurinea izeneko dorretxea
ere bertakoa baita; hala
ere, bigarren hau beranduagokoa
da eta ez ditu hain agerian bere
defentsa elementu eta gainerako
aparailuak.
Ibargoitin ere bada Erdi Aroko
beste dorretxe bikain bat, Zilegietako
dorretxea. Ibargoitiko
herria pasalekua izan denezmendeetan zehar, eta gerrarako
leku estrategikoa, horiek izan
daitezke dorretxe hau eraikitzeko
arrazoiak. X. mendearen
amaierarako jaurgo gisa ageri da
ingurua. Gaur egun, 1960. urtean
zaharberritutako Erdi Aroko dorretxe
almenadun sendo bat,
angeluetan dorre txiki zilindrikoak
dituena, ikus daiteke.
Dorretxearen jabetza aldatzen
joan da mendeetan zehar eta,
hala, XIII. mendean Garcia Almoravid
jaunaren jabetzakoa zen,
XV. mendean Orreagako GarciaLopiz jaunarena, eta ondoren
Lazeilla eta Ezpeletatarren eskuetara
igaro zen; geroago, Villarrealgo
kondeen jabetzakoa izatera
pasa zen.
Artiedako jauregia estilo gotikoaren
ereduari jarraiki jasotako
gaztelu-jauregi aipagarria da. Arkitektura
estiloa ondoren azalduko
den Arazurikoaren antzekoa
du: oin lauki-zuzena du, eta
dorre sendoak angeluetan; horietako
bat besteak baino handiagoa
da, Omenaldiaren dorrea litzatekeena.
Dorre honetan izan
ohi zen garai hartan jauntxoarenbizilekua, bai eta justizia gune
ere. Goiko solairuan, talaiaren
azpian jauntxo eta bere familiaren
bizilekua zegoen eta bertara
sartzeko dorrea isolaturik utzi ohi
zuen pasabide mugikor bat igaro
behar zen. Behe-oinan, berriz,
biltegiak eta kartzela egon ohi
zen. Dena den, dorre guztietan
ageri dira irekiuneak edo gezi
leihoak, gazteluetan ohi den
eran. Barrutiaren erdialdean berriz,
eta gisa honetako eraikinguztietan bezalaxe, arma patioa
du. Jauregi gotortu hau garrantzi
handikoa izan zen XV. mendeko
gerra zibiletan, beaumondarren
babesleku aurreratua izan
baitzen agramondarren aurkako
borrokan.
Arazuriko gaztelu-jauregia,
aurrekoa bezalaxe, estilo gotikoko
gaztelu-jauregi edo jauregi
gotortuen motako eraikin adierazgarria
da. XV. mendean Nafarroako
Lancelot jaunaren eta
Monrealgo Joanen altxorzainaren
jabetzakoa izan zen, eta beaumondarreneskutara igaro zen
gero. Artiedako jauregiak bezala,
oin lauki-zuzena du, eta babeserako
harresiz eta lau dorrez
osaturik dago; eta horietako batean
zegoen jauntxoaren bizilekua.
Barrutiaren erdialdean, ohi
denez, arma patioa du.
Artaxonako herria inguratzen
duen harresiaren eraikuntza
XII. mendearen inguruan koka
daiteke, gerora, XIV. mendean,
konpondu eta hobetuko bazen
ere. Herri guztia harresiz inguraturik
dago, eta bi sarrera ate baino
ez ditu. Defentsarako elementu gisa, harresian bertan kokaturiko
oin lauki zuzeneko dorre
multzo bat du, bakoitzean gezi
leiho ugari ageri delarik. Dena
den, San Saturnino eliza bera ere,
XIII. mendean zaharberritu eta
are berreraiki zena, beste defentsa
elementu garrantzitsu bat izan
zen bere gaztelu igarobide eta
dorre garaiekin. Beste defentsa
elementu bat ere bazuen, ordea,
lubakia, harresi osoa inguratu eta
barnerako bidea etetzen zuena.
Marcillako gaztelua 1425.. rte inguruan jaso zuen Pierres
de Peraltak; garai batean, Faltzesko
markeserri aberatseko buru
izan zen. Arma ugariko gaztelua
izan zen eta, esan izan denez, El
Cid Campeador-en Tizona ezpata
ere bertan gorde omen zen.
Gaztelu hau, Nafarroako gainerako
gazteluak bezalaxe, desagertzekoarriskuan egon zen XVI.. endean; ez zen horrelakorik
gertatu ordea, orduan gazteluko
markesa zen Ana Velascoren indar
eta adoreari esker, ez baitzuen
Cisneros kardinalearen
Nafarroako gazteluak eraisteko
agindua bete. Gazteluak oin lauki-zuzena
du eta adreiluzko hormak,
harrizko oinarri baten gainean
eginak. Hiru dorre nagusi
ditu harresiaren aurreko nagusian,
eta beste hiru txikiago atzeko
aldean. Gaztelu osoa lubaki
batez inguratua dago, nahiz eta
egun ez den sarrera atearen aztarnarik
nabari. Barneko aldean,
berriz, arma patioa du.
Zangozako errege jauregia,
gaur egun Vianako Printzearena
deitzen dena, Nafarroako erregeen
jauregi harresitua izan zenErdi Aroan. Bi dorreak, almenadunak
biak, 1360. urtean zaharberritu
ziren, baina gaztelua
bera lehenagokoa da. AlbretekoJoanek aipaturiko dorre horietako
bat, gerora omenaldiaren
dorre bilakatuko zena, egoitza
gisa egokitzeko lanak egin zituen,
bizileku izan zuelarik denbora
batean; eta Nafarroako
erreinuaren konkistaren ondoren
gudarosteak egon ohi ziren
bertan. Orain urte gutxi, indusketa
lanak medio, jauregi guztia
inguratzen zuen lubakia berreskuratu
da.Xabierko gaztelua talaia soil
bat baino ez zen XI. mendean.
1233. urtean, Antso Azkarrak Aragoiko
erregegaiarengandik bahituran
jaso zuen eta, gerora, dorre
eta bestelako barruti almenadunak
erantsi zitzaizkion. Baina1516. urtean, Cisneros kardinaleak
dorreak eta harresiak botatzeko
agindua eman zuenean,
dorreetako almenak bota eta bestelako
defentsa elementuak eraitsi
ziren haren agindua betez.1890. urtean ordea, lehen berreskuraketa
lana, aski zalantzazkoa,
egin zenean, estilo neogotikoko
basilika bat erantsi zitzaion. 1952.. rtean gazteluaren azkeneko zaharberritze
lanari ekin zitzaion.
Bi dira gazteluko osagai garrantzitsuenak
estilo gotikoari dagokionez:
Kristo Santuaren Dorrea,
mendebaleko partean, eta Omenaldiaren
dorrea, fatxada nagusiaren
hegoaldean. Kristo Santuaren
lehenengo dorre horren funtzioa
bikoitza da: batetik defentsa
tresnak ditu, eta funtzio militarra
du beraz, eta, bestetik, beheko
solairuan kapera duenez, bertako
bizilagunen erlijio beharrei erantzuten
die. Uztai gangako nabe
bakarra du, bi zatikoa; absidea,
berriz, zirkulu erdiko formakoa
da, eta labe ganga du. Kaperaren
barnean azpimarratzekoak dira
absidearen erdian dagoen intxaurrondo
zuraz eta tamaina naturalean
egindako Kristo gurutziltzatua,
eta hormetan irudikatzen den
Hil Dantzako irudien ondoanBerpizkundea iragartzen duten zutabeak. Fatxada nagusiaren hegoaldean dago aipaturiko bigarren dorrea, San Migel Goiaingeruari eskainia da, eta alboetan San Migelen kapera zaharra dago, Goi Erdi Aroko «opus spicatum»aren zatikiak hormetan dituena, eta, tradizioak dioenez, Xabierko Frantziskoren gela zena. Sarrerako ate nagusian, arku zorrotz eta dobela handien artean, Xabierko Frantziskoren Juan José de Jaspe eta María de Azpilicueta gurasoen armarri nagusia ageri da. Harrian egindako erliebea da, eta XV.. endeko azken laurdeneko ikonografiari jarraiki, aingeruek eusten dituzten hiru harmarriz osatua da.
Erlijio arkitektura Araban (I)
Santa Mariaren katedral zaharra
Gaurko egunetara iritsi den
eraikinak erakusten dituen
ezaugarrien arabera, XIV. mendeko
estilo gotikoko eraikina
dela esan daiteke; seguraski, leku
berean aurretik zegoen eliza
erromaniko baten gainean eraikiko
zen. Nolanahi ere, aurreko
mendeko azken herenaldean
hasiko ziren obrak, eta XVI eta
XVII. mendeetan zehar ere
hainbat arkitektura estiloren araberako
eraikuntza eta eraberritze
obra egin zen arren, jatorrizko
gotikoari eutsi zaio egitura nagusian.Elizaren oina bost zatiko hiru
nabez osatua da. Gurutzaduraren
alde bakoitzean bi kapera ditu,
eta absidea bost aldekoa da. Aldare
aurrea inguratzen duen nabea,
berriz, bost zatikoa da, trapezio
formakoa. Bestalde, nabe
honetako erdiko hiru zatitan sei
aldeko poligonoak osatzen dituzten
hiru kapera ageri dira. Sabaian
gurutzeria apaleko gangak
ditu, nerbioak ikusten direla.
Tenpluaren mendebaleko fatxadan
ataurre hirukoitz bikain
bat ageri da, XIV. mendeko eskultura
lan ederra, bestalde. Estatuak
kokatzeko oinarriez osaturiko
podium eta aterpetxo batez
eratua dago. Aterpetxo hauetatik
gora arkiboltak abiatzen
dira, eta arku zorrotz batean
elkartzen. Erdiko ataurreko arku
zorrotz hori oso irekia da, baina
albokoak luzatuak eta garaiak
dira.
San Pedro Apostoluaren eliza
Estilo gotikoko euskal arkitektura
erlijiosoaren barnean beti
kontuan hartu beharreko tenplua
da; baina ikuspegi historiko batetik
ere garrantzi handikoa izan
da, Gasteizko Kapituluak herrialde
osoari zegozkion arazo politiko
eta militar handiei buruzko
erabakiak hartzeko zenbait bilkura
egin baitzuen bertan. Eraikuntza
dataren inguruan, berriz, iritzi
ugari eta desberdinak daude
adituen artean; izan ere, batzuen
iritziz 1200. urte aldera jaso zen
eta beste batzuek, berriz, XIV.. endeko eraikuntza dela diote.
Nahiko garbi dirudi, ordea,
XIV. mendeko obra gotikoa dela,
aurrez leku berean zegoen eliza
erromaniko zahar bateko orubeeta aztarnen gainean eraikitakoa
bada ere. Hala ere, joera hori
nahiko arrunta izan ohi zen, hiribilduak
sortzean aurreko tenplu
erromanikoak txiki geratu zirenez,
handitu beharra sortu zen
eta estilo gotikoaren arkitektura
ereduak konponbide ezinhobea
eskaintzen zuen. Tenpluak gurutze
latinoko oina du, eta gurutzaduratik
hiru zatiko hiru nabe
abiatzen dira. Zeharkako nabea,
berriz, bost zatitan banaturik
dago. Tenpluaren burualdean lau
abside kapera edo absidiolo daude;
handienak zazpi aldeko poligonoa
osatzen du eta beste hiruek
bost aldekoak. Kapera
hauek leiho luzaranak dituzte,
eta arku zorrotzak. Kapera nagusiko
tinpanoek bao gingildunhirukoitzak dituzte, eta albokoek,
aldiz, okulu loredunak. Erdiko
kaperan, aurreko leihoen gainean,
tamaina txikiagoko beste
leiho sail bat dago, eta hiru errosetaz
irekitako mainelak eta
tinpanoak ditu.
Tenpluaren kanpoko aldean
Ekialdeko ataurrea edo «Ataurre
Zaharra» da nagusi eta ederrena,
eraikinaren burualdean kokaturik
dago eta penintsula osoan
ikus daitekeen arte gotikoko arkitektura
elementu aberatsenetako
bat da, inolako zalantzarik
gabe. Ataurre honetan elementuren
bat azpimarratzekotan
Apostoluen irudiak nabarmendu
behar dira, ate zangoetan daudenak
ataurreko hormak betez.
San Migel Goiaingeruaren eliza
Eliza hau, aurrekoa bezalaxe,
garrantzi handikoa da Gasteizko
hiriaren historian, bertan bizi
izan ziren une politiko eta sozial
garrantzitsuak tarteko. Bertan gordetzen
da, bestalde, hiriko zaindari
den Ama Birjina zuriaren irudi
ederra. Oin lauki-zuzena du,
lau zatiko hiru nabe desberdinekoa;
absideak zortzi alde ditu, eta
aldare aurreko alboetan bi kapera
daude. Elizaren ezkerreko hormari
atxikirik hiru kapera ageri
dira, eta beste lau eskuineko aldekoan.
Erdiko nabeko ganga
guztiak tertzeletezkoak dira; alboetako
nabeetakoak, berriz,
gurutzadurakoak.
Eliza honen eraikuntza lanak
aldi eta garai desberdinetan zehar
egin ziren. Lehen zatiko
euskarriak eta ataurre nagusiaXIV. mendeko azkeneko hamarraldietan
eta XV.eko lehenengoetan
eraiki ziren, estilo gotiko
garbian. Bi euskarri horiek enbor
borobilak dituzte eta gurutze itxurako
zutabe erdiak dituzte erantsirik.
Kapitelak, berriz, mahatshosto
eta mahatsokoez apaindurik
daude. XV. mendea aurrera
zela, berriz, zutabe biribilduak,
gangak eta «Eguzkiaren atea» eraiki
ziren, gerora euskal gotiko gisaden estiloan. Eta zati
honetan ageri diren euskarrien
kapitelak estilizaturko lau hostoko
landare bikoteek apaintzen dituzte.
Eta, azkenik, XVI. mendean,
korua eta ataurrea eraiki ziren estilo
platereskoan. Elizaren burualdea,
berriz, XVI. mendearen hasieran
zabaldutako estilo gotiko-
Berpizkundekoan egina da. Mende
horretan bertan, geroago ordea,
dorrea, tenpluaren aurreko
aldea, korua eta ganga eraiki ziren.
Nolanahi ere, egun, ez du ez
ate zangorik ez eta arkiboltarik
ere ataburuan, eta kontserbatzen
den elementu bakarra barneko
aldean elementu hauek izan ohi
zuten arkua da, segidan ageri diren
baketoi sinpleez eratzen dena,
bestalde.
San Bizente eliza
Gasteizko lehenengo barrutia
inguratzen zuen harresi zati
baten gainean eraikitako eliza da;
leku estrategiko eta gailen batean
dago, hiria eratu zen muinoan
bertan. Eliza hau San Pedro apostoluaren
eliza eraiki zen garai
bertsuan jasotakoa da. Otto Schubertek
dioenez, mota honetako
euskal elizen eredu bikainenetakoada; hau da, goratasun bereko nabeak egiteko araua oinarri hartzen duen estiloari jarraiki, nahiz eta ezaugarri propioak izan. Elizak hiru zatiko absidea, kapera sail bat nabearen alboetan, eta tribuna edo abeslarientzako korua ditu.
Euskal gotikoa aipatu denez, ohartxoren bat egin behar da egikera estilistiko berezi honi buruz. Estilo honen orijinaltasuna edo bereizgarririk garrantzitsuena da euskal eraikitzaileek XIV.. endeko artean bultzatu zuten formen zorroztasuna, XV. mendeko gotikoaren bilakaeran nagusitzen
den apaingarrien kontzeptuaren
aldean. Elementu
apaingarri eder horien aurrean
euskal artistak kalitatezko eraikitzeari
emango dio garrantzia,
sendotasunari, ondo egindako
lanari eta, batez ere, eraikuntza
formen espazio kontzeptuari.
Era horretan, euskal estilo gotikoaren
arabera eraikitako elizetan harrizko egitura eta espazio
irekien kontzeptuak elkartuko
dira, Berpizkundeko estetika berriari
jarraiki neurri batean bada
ere. Hala ere, ez dira bertako
ezaugarriak eta eragin propioak
galduko, euskaldunen espazioaren
zentzua, alegia. Eta ondorioz
ez dio italiar Berpizkundeko
elizen espazio garbi, argi eta
gardenaren joerari jarraituko.
Hala, bada, tenpluaren oinetan
dauden euskarriak indartuak
daude, beren altueraren erdiraino,
eta koruari eusten diote. Biribilduak
dira eta ez dute kapitelik;
zuzenean luzatzen dira
goiko aldera arkuen nerbioiak
eratuz. Absideko euskarria abanikoa
bailitzan zabaltzen da eta
kapera nagusia eratzen duen bost
aldeko poligonoen angeluetan
sortzen diren euskarrien erdi
parera jeisten da. Baoak, sinpleak
dira; leihateak, puntu erdiko arkukoak,
eta hegoaldeko horman
ageri diren okuluak, guztiak, XVI.. endekoak dira.
Erlijio arkitektura Araban (II)
Andre Maria Jasokundekoaren eliza Gasteiztik oso hurbil dagoen herrixka honetan bilduziren denbora askoan zehar gerora Hermandadea sortuko zuten herri xeheetako Batzar Nagusiak. Nolanahi ere, eliza XVI. mendearen hasieran eraiki zen, estilo gotiko berantaren joerari jarraiki. Ohi denez, eliza hau aurrez leku berean zegoen estilo erromanikoko beste baten gainean jaso zen, eta aurreko horren aztarnak, oraino ikus daitezke elizaren egituran. Oina areto motakoa da, absidea poligonala eta ganga nerbioduna; nabeko ganga berriz izar motakoa da eta ganga giltzarri ederrez apaindurik dago.
Santa Maria parrokia elizaAguraingo Jasokundeko An
dre Mariaren elizaren ezaugarri
berak ditu, baina indar handiagoz
ageri dira eliza honetan.
Bertan euskal estilo gotiko bateratuagobat ageri da, XV. mendekoa,
nahiz eta obrak hurrengo
mendean amaituko ziren.
Hiru nabe eta zortzi aldeko absidea
du, eta gurutze ganga sabaian.
Kanpoko aldean, berriz,
azpimarratzekoa da ataurre nagusia,
gotiko flamigeroko eredu
ederra, baina Berpizkundeko
eraginpeko bestelako elementuak
ere badituena. Aurrez inguru
berean zegoen Erdi Aroko eliza-gotorleku
baten gainean jaso
zen; estilo erromaniko-zistertarrean
egindakoa zen hura, baina
1382. urtean berria jasotzen hasi
ziren estilo gotikoan. Geroago,
ordea, 1521. urtetik aurrera, eta
inguru haietan izandako altxamendu
eta matxinaden ondorioz,
oso hondatua geratu zen, eta
konpondu egin behar zen; hala
ere konponketa lan horietan ez
zen aurreko egitura ukitu.
San Joanen parrokiaAurreko elizaren ezaugarri beretsuak
ditu Aguraingo San
Joanek; harresi zaharraren hegoko
aldean kokaturik dago, eta
elizaren hormak harresiaren kontrahormaren
funtzioa betetzendute. San Joan plazara begira
dago eliza, eta Santa Maria elizarako
bidea herriko Kale Nagusitik
barrena egiten da. San
Joanen eliza XIII. edo XIV. mendean
eliza-gotorleku izango zen
beste eraikin baten gainean jaso
zen, XV. mendearen amaieran eta
hurrengo mendeko hasierako
hamarraldietan. Kanpotik duen
itxura sendoaren arrazoia da
bolumena mailaka txikiagotzen
dela, erdiko paralelepipedotik,
hori baita elizako punturik garaiena,babes hormetara jaisten
baita, eta horietatik erdi mailako
garaiera duten nabeetaraino. Baina
eliza gotikoa, mendebaleko
partean izan ezik, harresiaren
hormetako babesak mugatzen
duena da.
San Joan
Bataiatzailearen elizaA
raban dagoen ezaugarri gotikoko
beste eraikin eder bat
da. XIII eta XIV. mendeetan zehar
eraiki zen, Biasterin, baina
garai haietan izandako liskar eta
altxamenduak tarteko, berrikuntza eta aldaketa ugari izan ditu
historian zehar. Gurutze latinoko
oina du, hiru nabekoa da, eta
erdikoak albokoak baino goratasun
handiagoa du. Gurutzadura,
berriz, agerikoa da bai oinean bai
goian, burualdean hiru abside
ditu, eta atzeko aldean, elizaren
hormari atxikita, kapera bat. Leku
berean aurretik zegoen eliza
erromanikoaren aztarna bakarra
Hegoaldeko ataurrea da, baina,
hala eta guztiz ere, eraikinaren
egituraren estilo nagusia gotikoa
da, nahiz eta denboran zehar
tenpluan egindako aldaketak,
Berpizkundearen garaian eta geroago
estilo barroko eta platereskoari
jarraiki eginikoak, oso nabariak
eta agerikoak diren.
Santa María de los Reyes
elizaE
stilo gotikoko Arabako beste
agerpen bat da Biasteriko Santa
María de los Reyes eliza hau.
Oin lauki-zuzeneko eraikina da,
hiruna zatiko hiru nabe ditu, eta
burualdean estuagoa da; hori
dela eta, elizaren burualdeko
partean, gurutze moduko bat sortzen
da, alboko bi kaperek areagotzen
dutena. Eraikuntza obrak
XII. mendearekin batera hasi ziren
estilo erromaniko lonbardiarrean,
baina, gaur egun, estilo
hau kanpoko egituran baino ez
da nabari. Obrak amaitu, berriz,
XV. mendeko hasierako urteetan
amaitu ziren, eta hasieratik
amaiera bitarte igarotako denbora
tarteko, plano eta eraikuntza
estilo aldaketa ugari izan zen eta,
ondorioz, elizak itxura berezia
hartu zuen. Baina are itxura bereziagoa
du gaur egun, Berpizkundearen
garaian, XVI. eta XVII.. endeetan, eta barrokoari jarraiki
egin ziren zaharberritze obren
ondorioz. Hormen egikera, oro
har, XIII. mendeko amaiera eta
XIV. mendeko hasierako urteetako
estilo gotikokoa da, aurrez
leku berean zegoena baliatuz
egina, goratasun handiagoa
eman bazitzaion ere. XIV. mendearen
amaiera aldera egingo da
eliza honetako obrarik, agian,adierazgarriena, ataurre zoragarria,
bost arkiboltako arku oso
zorrotz batez osaturik dagoena.
Nolanahi ere, estilo gotikoaren
aztarnak ez dira Konderri zaharreko
hiri nagusietan bakarrik
ageri, beste hainbat hirigune,
monasterio klaustro eta are urruneko
kapera bakartietan ere ageri
ohi baitira. Aipaturiko horietako
bat da Barriako zistertar mojen
komentuko Andre Mariaren
eliza: oin lauki-zuzena, nabe
bakarra eta bost zatiko ganga
nerbioduna ditu. Bost zati horietatik
bi nabearen gainekoak dira,
eta beste hirurak koruaren estalki.
Aurreko bi zatiak XV. mendeko
estilo gotikokoak dira; koruaren
gainean daudenak XVI.. endekoak dira, eta Berpizkundearen
eragin nabaria dute.
Kanpezuko Gurutze Santuaren
Andre Mariaren eliza ere
oso interesgarria da. XIV. mendeko
eraikuntza da, nabean lau
kapera ditu eta aldare aurrean
beste hiru. Burualdeko absidea
bost aldekoa da, poligonala, eta
ganga sei zatikoa. Nabe nagusia
bi zatikoa da, alboetara lau kapera
dituena, eta gangak sei zatikoak
dira. Eraikuntza lana
burualdetik oinetara ekarri zen
eta, arrazoi hori medio, garbi
ageri da estilo desberdinen bilakaera
elizaren baitan.
Añuako Andre Mariaren
Jaiotzaren eliza da aipatu beharreko
beste arkitektura multzo
bikain bat, Erdi Aroko estilo gotikoko
eraikuntza ederrenetakoa
baita Araban.Bilarko Jasokundearen eliza Erdi Aroko gaztelu zahar baten gainean eraiki zen XVI. mendean.
Nabe bakarrekoa da, eta kontrahormen artean kaperak ditu. Arabar Errioxa aldean asko erabilitako sistema baten arabera egin zen, espazioaren bateratzea helburu zuen sistemaren arabera, alegia.
Tostako Andre Mariaren eliza estilo erromanikoari jarraiki egina bada ere, estilo gotikoko ataurre bikain bat du. Eliza honetan argi sumatzen da, arkuen zorroztasunak eta arkibolten ugaritasunak erakusten dutenez, estilo erromanikotik sortu eta zabaltzen ari zen estilo gotiko berriaren aldeko joera nagusia.
Arkitektura zibila Araban (I)
Gebarako jauregia
Gotikoaren garaian berebiziko
eragina izango dute Arabako
arkitektura zibilean ganboatarren
eta oñaztarren arteko gerrek.
Izan ere, leinuek, eta kasu honetan
ganboarrek, eginkizun militarreko
dorretxe edo etxe gotortuak
eraikitzeari ekingo diote
oñaztarren erasoaldiei aurre egiteko.
Hala, bada, estilo gotikoko
eraikin militar horien artean berebizikogarrantzia izango du jauregi
honek.
Arabako iparraldean, Barrundiako
Gebara herrixkan dagoen
jauregi hau, IX. mendean data
daitekeen dorretxe baten gainean
jaso bide zen. Multzo osoak oin
lauki-zuzena du; angelu bakoitzean
dorre bana dago, goratasun
txikiagoko eta harresiaren
parean doazen aretoen bidez lotzen
direnak. Solairu bakarra eta
behe oin bat ditu, bi isuraldeko
teilatua eta multzo osoaren erdian
patioa dago, bere uraskarekin.
Harrizko eraikina da, kantoien
eta baoen ertzak harlosaz indarturik
dituena. Jauregiko sarrera
hegoaldeko partean zegoen, eta
harri txikiko dobelako arkua
zuen; dorreen sarrerak, berriz,
independenteak ziren. Gaur
egun egoera onenean dagoen
dorrea ipar-ekialdekoa da, Arabako
Aldundiak Goi Erdi Arokobitxi hau gordetzeko egin zuen
zaharberritze lanari esker. Dorre
horrek lauki formako oina du,
beste hirurak bezalaxe, kantoiak
harlosez indartuak eta hiru isuraldeko
teilatua. Hegoaldeko
partean bi sarrera ate ditu: behe
oinean bat, puntu erdiko arkua
eta ate uztarria harlosazkoa duena,
eskailera txiki baten gainean;
eta bestea, lehenengo solairuaren
parean, arku-zorrotza da, eta
harlosazko dobelekin. Ate horren
gainean leiho bat dago, harlosan
zizelaturiko puntu erdiko arkukoa;
hirugarren solairuan hiru
gezi leiho daude.
Ekialdeko aldean bao handi
bat dago, eraikin nagusitik dorrera
sartzeko erabiltzen bide
zena. Eraikin horien gainean ataburu
zuzeneko baoa eta hiru gezi
leiho daude. Mendebaleko partean,beheko oinean, zenbait
gezi leiho ditu; lehenengoan, leihoburu
zuzeneko baoa; bigarrenean
arku zapaleko leihoa, eta
gorago hiru gezi leiho; iparraldeko
fatxadan, behe oinean, bi gezi
leiho daude, lehenengoan bezalaxe,
bigarrengo solairuan arku
zorrotzeko bao bat dago, eta
gorago beste hiru gezi leiho.
Gainerako hiru dorreak oso
hondatuak daude, nahiz eta oinaren
forma eta defentsa tresnak
berdinak izan. Ipar-ekialdeko
dorrean azpimarragarriak dira
bere hiru solairuetan ageri diren
gezi leihoak, arku zapaleko leihoa
eta hegal bati eusteko izan
zitekeen kanpo aldeko modiloia.
Hego-ekialdeko dorrea aurrekoaren
neurri berdinekoa da, eta
zutik dirauten hormetan hainbat
gezi leiho ikus daiteke oraino.
Hego-mendebaleko dorrean, berriz,
oina eta ate arku-zorrotz bat
baino ez dira geratzen.
Hurtado de Mendozaren dorretxea
Martioda hiria Arabako Lautadatik Bizkaiko itsasertzerako bidean dago, Zuiako haranak osatzen duen pasabide naturalean.
Pasabide natural horrek berak ematen dio balio berezia dorretxe honi.
Jatorrian ondoan eraikinik ez zuen oin lauki-zuzeneko dorretxea zen; gaur egun, ordea, eta XVIII. mendeko nobleziaren beharrei erantzuteko, zenbait eraikin atxiki zitzaion bigarren solairuraino.
Ez du almenarik, eta estalkia zurezko txapitulek osatzen dute. Defentsa osagai gisa, ordea, besteak beste, zubia eta lubakiak zituen. Gezi leihoak horman zituen, eta harresi barnera sartzeko atea, hegoaldeko partean dagoena, puntu erdiko arkukoa da.
Dena den, mendeetan zehar izandako berrikuntza obra horien ondorioz, itsutu egin zen hainbat arku zorrotzeko leiho, eta alboan zituzten gezi leihoak; hala eta guztiz ere, eraikina XIII.. endeko estilo gotikokoa dela erakusten duen hainbat bao eta bestelako elementu ikus daiteke oraino.
Mendozatarren dorretxea
Arabako Lautadako ekialdean,
Bedaia mendiaren magalean,
dago Mendozako hiria. Badirudi
dorretxea XII. mendekoa dela,
nahiz eta XIII. mendeko hainbat
xehetasun ere badituen. Fatxada
nagusia hego-mendebalera begira
dago, eta eskuineko aldetik
Laña erreka igarotzen denez,
urez beteko zen harresia inguratzen
zuen lubakia.
Lauki formako barruti baten
barnean dagoen dorretxea, harresia
eta kantoietako dorreak
dira multzo gotiko hau osatzen
duten elementuak. Harresiak
harlosa irregular landu gabeez
eraikita daude; haietan, fatxada
nagusian eta eskuineko aldean,
baina ez besteetan, goratasun
desberdinetan kokaturiko gezi
leihoak ageri dira, neurriz ere
desberdinak. Kantoietako dorreek
kono ebaki baten forma
dute, eta zaharberritzearen aurretik
harlosa lauez estalirik zeuden.Barrutiaren erdian dorretxe oin
lauki-zuzen bat dago; hiru isuraldeko
teilatua du, hormaren eta
teilatuaren artean gune ireki bat
duelarik. Eraikuntza harlosa irregularrez
egina dago, nahiz eta
kantoietan, ate eta leiho buru eta
zangoetan, eta arkuetan ere harlandua
ageri den. Mota honetako
beste eraikuntzen aldean duen
berezitasuna da barneko egituran
zur gutxi duela, seguraski
egin diren zaharberritze lanetan
desagertu egingo baitzen.Dorretxeak behe oina eta hiru
solairu ditu. Sarrera hego-ekialdean
dagoen ataburu zuzeneko
ate txiki batetik du, fatxada nagusiaren
eskuineko aldean. Behe
solairuko horman, aipaturiko
ateaz gain, gezi leiho batzuk baino
ez ditu. Dorretxearen ate nagusia
lehenengo solairuan dago,
eta hormari atxikitako harrizko
eskailera bat kanpoko aldean.
Atea eta alboetan dituen leihoak
puntu erdiko arkukoak dira.
Bigarren solairuko baoak fatxadaren
erdian daude. Fatxada
nagusian dagoen leihoak barnealdera
irekitzen den arku zorrotza
du, eskuineko aldean dagoena
puntu erdikoa da, eta beste
bietakoek fatxada nagusiko
leihoko arku
zorrotz bera dute. Hirugarren
solairuko baoak
zabalagoak dira, eta argi
gehiago ematen dute.
Leihoak lauki-zuzenak
dira fatxada guztietan, eta
bigarren solairuko leihoen
parean daude.Dorretxearen gainean gezi leihoak
eta gaztelu begiak daude,
baina ez dirudi jatorrizko eraikinarenak
direnik.
Mendozatarren dorretxeak oso
historia luzea izan du. Historia
hori noiz hasi zen ez badakigu
ere, dudarik ez da dorretxe honetan
bizi izan zirela bandoen
arteko borroketako une latzenak,
Arabako Lautadan XIII. mende
hasieran baretu zirenak. Hemen
bizi izan ziren, XIII. eta XIV.. endean, Arabako Kofrade ziren
Mendozatarrak; gauza segurua
dirudi dorretxe honetatik irten
zirela Mendozatarrak Arriaga aldera,
1332ko apirilaren 2an, Kofradiaren
jabetzako lurraldeak
Gaztelako errege Alfontso XI.ari
ematera. Laister utzi zuten Mendozatarrek
dorretxea: pertsonaia
handiak eman zituen leinuak
–Santillanako markesak, Infantadoko
dukeak–, eta horrexegatik
alde egin zuten beren arbasoen
etxetik hirira. Ez zuten inoiz
ahaztu ordea, bere fundazio eta
testamentuetan ageri denez. Orduz
geroztik, Mendozatarren ordezkoek
gobernatu zuten jauretxea.
Batzuetan, Arabako Batzar
Orokorrak ospatu dira bertan.
1856an, guztiz hondatua, B. Martínez
de Aragónek erosi ziren
dorretxea Mendozatarrei, eta haren
ondorengoek, 1962an, eman
zioten Arabako Diputazioari
etxea berritzeko baimena.
Arkitektura zibila Araban (II)
Dorretxeak
Agerikoa denez, garai honetako Arabako arkitektura zibila defentsazko hainbat eraikinetara mugatuko da. Mota honetako dorretxeak XIII eta XV.. ende bitartean jaso ziren, ordutik aurrera, Errege-Erregina Katolikoen garaian, debekatu egin baitzen gotorlekurik eraikitzea.
Debekuaren ondoren jauregiak eraikitzen hasi ziren, nahiz eta defentsa elementurik gabeko dorretxe izaten jarraitu zuten.
Nolanahi ere, dorretxeek lauki formako oina edo lauki zuzenekoa eta harlanduzko hormak izaten zituzten; kantoiak eta leihoak harlosez indartzen ziren, eta barnealdean nekez izaten da gangarik. Egitura, gehienetan, zurezkoa da, erdiko zutabe baten inguruan edo hormako modiloietan etzaten diren habeetan giltzatua. Almenek eta beste defentsa elementuek dorretxearen eginkizun militarrak erakusten dituzte, baina, sarritan, dorrearen gainean teilatua agertuko da.
Sarrerako ateetara iristeko kanpokohormari atxikitako harrizko eskailera batetik izaten zen batzuetan, edota, beste batzuetan, lubaki gaineko zubia igaro ondoren egoten zen sarrera. Sarrera nagusia harlanduzkoa izan ohi zen, puntu erdikoa edo arku zorrotzekoa, arku konopioduna duen bakarren bat ere ageri den arren.
Dorreak zenbaitetan harresiaren barruan egon ohi ziren, baina gehienetan harresiaren beraren parte izaten ziren. Beste batzuetan dorrea bera jauregi gisa egokitzen zuten, eta, gehienetan, dorre apalak aldi berean erabiltzen ziren etxebizitza eta gotorleku gisa. Hirietan, ordea, gutxi diragarai honetako jauregiak,
hiriak berritzerakoan edo handitzen
joan ahala desagertu edo
Berpizkundeko beharretara egokitu
baitziren.
Baronako dorretxea Arabako
mendebaleko ertzean dago,
Bilananen, eta Gaubeako gainerako
dorretxeekin batera herrialdearen
mendebaleko defentsa
hesia osatzen zuen. Badirudi
bazela inguru horretan VIII. mendeko
beste defentsa eraikinik, eta
haren hondarren gainean jaso
zela egun ikus daitekeen dorretxea.
Baronako multzo gotortu
hau jauregiak, dorreak eta barruti
osoa inguratzen duen harresiak
osatzen dute. Dorrea harresiaren
hego-ekialdeko ertzean dago, etaoina lauki zuzen antzekoa da.
Hari atxikirik, eta ekialdeko partea
izan ezik gainerako alde guztiak
inguratzen dituela, jauregia
dago. Dorreak behe oina eta hiru
solairu ditu, harlanduz egina da,
eta izkinak eta leihoak harlosaz
indarturik ditu. Ekialdeko horman
hegal almenadun bat du, eta
gainerako aldeak teilatuaren azpian
daude. Teilatua lau isuraldekoa
da, eta ertz bakoitzeanprisma formako harrizko lau oinarrik
eusten diote. Alde bateko
sarreraren parean eta fatxada
nagusiko hormaren gainean gaztelu
begiak ditu. Bao, ate edo
leihoak, ordea, gutxi dira, zenbait
gezi leiho itsu baditu ere.
Azpimarragarriak dira ordea fatxada
nagusian ageri diren arku
zorrotzeko eta egikera berdineko
bi leiho. Hegoaldeko partean
dorreko eta jauregiko sarbidea
babesten duen gaztelu begi bat
dago. Sarrerako ate nagusia ere
alde horretan dago; dobela bikaineko
arku zorrotzekoa da, eta
lubakiaren gainean zubi altxagarri
bat du.
Kexaako dorretxea Aiarako
haranean dago. Erdi Aroko multzo
honetan, Aiarako Péreztarren
oinetxea izan zitekeen honetan,
familiaren jauregi-gotorlekua,
dorre-kapera bat eta San Joan
Bataiatzailearen monasterioa dira
elementurik adierazgarrienak;
multzo hauek sarritan izan ohi
zituzten ezaugarri militar, zibil eta
erlijiosoak ageri ditu batera.
Eraikuntza lana XIV. mendekoada, eta gerora egindako berreraikitze
eta zabalpeneko elementuez
gainera, agerian daude IX.. ta X. mendeko hainbat elementu,
lehenengo dorretxeak eraikitzen
hasi ziren garaikoak, hain
zuzen ere; horietakoa da egun
kapera bere baitan hartzen duen
dorrea. Jauregia geroago eraikiko
zen, askoz modernoagoa baita,
eta dorretxeak jatorrian zuen
etxebizitza funtzioa galduko
zuen. Dorre-kapera hau sendoa
eta elementu apaingarri urrikoa
da kanpoko aldetik. Oina laukizuzena
eta harlanduzkoa da, eta
izkinak harlosez indarturik ditu.
Estalki gisa, kurba hirukoitzeko
modiloien gaineko gezi leiho irtenak
ditu. Bestalde, Kexaako
gainerako eraikinak baino garaiagoa
denez, multzo osoaren nolakotasun
militarra indartzen da.
Hormetan bao gutxi ditu, eta beheko
oinekoek nolabaiteko erlijio
kutsurik badute ere, goikosolairuak dorrea kapera bilakatu
aurreko garaian ohikoa zen arkitektura
gotiko zibilean erabilitako
leihoak ditu.
Aiarako dorretxea Amurriotik
Zuhatzarako bide zaharrean
dago, Izoria ibaiaren eskuineko
ertzeko harkaitz baten gainean,
eta dorretxearen alboetako batetik
igarotzen den erreka lubaki
natural gisa erabilitakoa da. Kokapenaren
arrazoia ez da beste
hainbat kasutan bezain garbia,
hau da, defentsarako baldintza
apartak dituen leku bateko gotorlekua
izatea. Izan ere, inguru
honetan arrazoi ekonomikoekgarrantzi handia izango zuten,
Arabatik Bilbo ingururako bidean
zegoenez, bide saria kobratzeko
eskubidea baitzuen. Egun ageri
den dorrea XIII. mendean jaso
zen, eta gerora eraiki zen jauregia.
Oin lauki zuzenekoa da, hormak
eskuharrizkoak ditu eta kantoiak
harlanduz indarturik. Horma
horretan gezi leihoak zeuden,
eta horietako bat, harlanduzko
arku txiki bat duena, ikus daiteke
oraindik. Goiko solairua eta
ganbara adreiluzkoak dira. Harrizko
eta adreiluzko obraren arteko
bereizketa adreiluzko erlaitz
fin batek egiten du. Kantoi bakoitzean
eta adreiluzko hormetan
garita zaharren antzeko ardatzeuskarri biribilak daude, baina elementu apaingarriak baino ez dira. Teilatua lau isuraldekoa da, baina hegalek ez dute irtenune handiegirik. Ate nagusia, gaur egun Jauregiaren barnean dagoena, lehenengo solairuaren parean dago; arku zorrotzekoa da eta barnealdera ixten da, habe baten gainera; oraino gordetzen dira seguruenik jatorrizkoak izango diren zur lodizko bi ate orriak.
Sarrerako ate nagusi horretara hormari atxikitako harrizko eskilara batetik igarotzen da. Dorrearenoina lauki zuzena da; sarrerak ataburu zuzenekoak dira, eta jatorrizko eraikinekoak direla dirudite.
Barneko eskailera, berriz, zurezkoa da, eta ipar-mendebaleko hormari atxikia dago. Behe oinean goiko solairuari eusten dioten bi zutabe handi daude. Lehenengo solairuan ere beste zutabe bat dago, txikiagoa, ganbarari eusteko. Ganbarako teilatu azpian, zurezko habe lodiak daude, XVI. mendean egin ziren zaharberritze lanen ondoriozkoak diruditenak.
Dorre gotortuak Fontetxan daude, Bergondako udalerrian.
Arabako herrialdearen hegomendebalean kokaturiko herriskahonek garrantzi handia izan du bere kokapena dela-eta.
Izan ere, Astorga Bordelekin lotzen zuen galtzada erromatarraren ondoan egonik, erromatar, bisigodo, franko eta arabiarren igarolekua izan da mendeetan zehar. Horrez gainera, Nafarroako erreinuaren eta Arabako konderriaren eta, ondoren, Gaztelako erreinuarren arteko muga izan zen. Herrixka honetan bi dorre gotortu daude. Dorre gotortu gisa definitu ditugu eraikin horiek, arkitektura estiloan eta Euskal Herriko historiaren testuinguru politiko eta sozialaren barnean jokatu zuten papera eta lehenago azaldu ditugun dorretxeek izan zutena, arras desberdina delako. Horietako eraikin bat Orgazko kondeen dorrea da, eta bestea Kondestablearen dorrea.
Lehena herritik oso hurbil dago, Ebro ibaiaren ezkerreko ertzean, Miranda de Ebro eta Puentelarra lotzen dituen errepidearen ondoan; bere funtzio militarra agerian uzten du bistan dituen defentsazko elementu ugarietan, almenan, gezi leihoetan eta garai hartan zuen, gaur egun ez baita ageri, lubakian. Eraikuntza multzo hori dorrearekin, aurreko aldean atxikirik duen jauregiarekin eta dorrearen iparraldean ageri den harresi puskarekin osatua dago. Multzo horretan agerikoak dira Gaztelako eta are Europako eraginpeko elementuak, eta, horregatik, Behe Erdi Aroko euskal eta gaztelar arkitektura militarrak bateratzen dituen eraikin bat dela esan daiteke.
Kondestablearen dorrea aurrekoa baino txikiagoa da, baina obraren kalitatea, materialari dagokionez, bestearen parekoa da. Oina lauki antzekoa du dorre horrek, eta ez du atxikitako eraikinik ezta harresirik ere. Dorrearen gainean gezi leihoak daude, eta kantoietan hiru modiloiri eusteko harri ardatzak.
Cordon etxea Gasteizen Araban aurki daiteken hiri jauregi bakarretakoa da.
Baina Gasteizko Cuchillería kalean dauden bi eraikin aipatu behar dira aurrena. Cordon etxea XV. mendearen amaiera eta XVI.aren hasiera aldekoa da, azken gotikoko estiloan egina da, eta Erdi Aroko dorre zahar bat hartzen du bere baitan. Denboran zehar, zaharberritze obra asko izan dira bertan, baina behe oinean gordetzen ditu oraino jatorrizkoarekin antzhandia duten hiru ate, ojibazko arku zorrotzeko bi ate handiren artean tartekatzen direnak.
Bendañako jauregia, Gasteizen, aurreko etxearen kale berean dago oinetxe aberats eta garrantzitsuenetako bat da, bai Gasteizen eta bai Araba osoan. Jauregi honen eraikuntza obra bi edo hiru aldi desberdinetan egin zen, eta bertan ageri diren elementuak oinarrian duen gotikotik, apaindura platereskora bitartekoak dira. Aipagarria da eraikinak kanpoko aldera ematen duen itxura itxi eta sendoa, eta barneko patiora ematen duten galeria irekien arteko ikuspegi desberdintasuna.
Erlijio arkitektura Bizkaian (I)
Ziortzako kolejiata
Lehenago ere adierazi denez, hirien sorrerak finkatzen du aro berri baten hasiera Europan; hala, klase sozial berri bat, burgesia, merkataritzari esker zabaltzen doan neurrian, hiriak ere sortzen eta ugaltzen doaz. Gotikoa burgesiaren eta merkataritzaren indartzearekin batera etorri zen, baina hau guztia Behe Erdi Aroaren garaian industriak izan zuen aurreramenduaren ondorio da. Hori dela eta, gotikoa hiriko arte gisa defini daiteke, eta gotikoaren erakusgarririk edo elementurik adierazgarriena eta garrantzitsuena katedrala izango da.
Nolanahi ere, hirien sorreraren fenomenoa Europan baino beranduago gertatu zen Bizkaian, berrehun urte inguru beranduago.
Beraz, XV. mendean eraikiko dira herrialde honetan estilo gotikoarijarraitzen dioten eraikuntza nagusiak,
nahiz eta XIII. mendeko
eraikinen batean ere ageri. Dena
den, merkataritzarekin harreman
zuzena duten herrietan, bai itsas
portuetan, bai igarobide diren
herrietan, ageriko da lehenbizi.
Estilo gotikoa Bizkaian frantses
eraginpekoa da batez ere, eta,
Nafarroatik barrena sartu zenez,
Nafarroan baino beranduago zabaldu
zen Bizkaian. Atzerapen
hori dela eta, ez da Bizkaian erromanikoaren
eta gotikoaren arteko
trantsizio garaiko eraikinik
ageriko, estilo gotikoaren barnekoartea, ordurako, aski zabaldua
eta onartua baitzegoen.
Eraikinak ez dira handiegiak,
eta ez da berrikuntza tekniko
nabarmenik sumatzen, aurreko
eraikuntzak jasotzeko erabilitako
konponbideak baino ez baitira
aplikatzen. Nafarroako ereduei
jarraitzen zaie, batez ere, eta
unean-unean sortutako arazoei
erantzuteko egokitzen dira. Hala
ere, batzuetan nabeen kopurua
aldatzen da, eta beste batzuetan
berriz triforioa eransten zaie.
Nolanahi ere, eta Lamprezek dioenez,
Bizkaiko eraikuntzek galdua
dute katedral handien izpiritu
gotikoa. Nabeen eta zutabeen
tamaina eta leihoak ez dira estilo
gotikoarekin zabaldu zirenen
parekora iristen edertasunean.
Alabaina, hiritartze prozesuak eta
hazkunde demografiko eta ekonomikoak
estilo gotikoko eraikin
ederrak jasotzeko aukera eman
zuten, eta horietako bat da Ziortzako
kolejiata, Markina-Xemeinen.
Abatetxe bateko XI. mendeko
agirietan egiten da kolejiata honen
aipamena. Tradizioak dioenez,
X. mendeko eraikina da,baina ez da gaur egun arte iritsi garai hartako eraikinaren aztarnarik, hangoa izan daitekeen hilobiren bat salbu.
Gaur egun ezagutzen dugun kolejiata honek harlanduzko hormak ditu kanpoko aldean, eta barneko egitura harlandu gabekoa da. XV. mendeko egitura gotikoa du, nahiz eta gangak beranduagokoak izan, XV-XVI.. endekoak. Nabe bakarreko oina du, eta, luze-zabalerak alderatuz gero, beharko zuena baino laburragoa dirudi. Bi zati desberdin ditu; absideak bost aldeko poligonoa osatzen du, oso estua oineko bi zatietako zabaleraren aldean.
Ataurre nagusia, bigarren zatiaren parean dago, hegoaldeko horman; inbutu formakoa da, eta janba, moldura eta arkiboltak ditu; arkua zorrotza da, eta sarrera gainean, ataburu gisa, tinpano eder bat dago.
Sute batek, ordea, kolejiatako hainbat areto eta elizari atxikitako beste hainbat eraikin erraustu zituen 1954. urtean, baita Miguel de Bolívar eta Juan de Olate obra maisuek 1560. urtean, Berpizkundeko estiloari jarraiki, jaso zuten klaustroa ere.
Santiago Apostoluaren eliza
Bilboko Santiago Apostoluaren eliza hau da, tipologia kontuan hartuz, Euskal Herriko estilo gotikoaren arabera jasotako erlijio eraikuntzarik garrantzitsuenetako bat; Bizkaiko arte gotikoaren agerpenik ederrenetako bat ere bada, inolako zalantzarik gabe. Lau zatitan banatutako hiru nabeko tenplu gisa eraiki zen; kontrahormen artean, nabea baino maila beheragoan, hainbat kapera daude; absidea pentagonala da, eta inguruan, biribilean, abside kaperak ditu; klaustroa ere badu. Hala, bada, aipatutako elementu horiek guztiek, Euskal Herriko estilo gotikoaren barne egin den eraikuntzarik bikainenetakoen parera jasotzen dute.
Dena den, tenpluaren egituran eta, batez ere, nabeen banaketa berezian, eragin normandiarra, flandiarra eta britainiarra nabari dira, nahiz eta elizaren eraikuntza estilo nagusia frantses gotikoaren eraginpekoa izan.
Eliza honen beste ezaugarri aski berezia da aipaturiko aldare aurreko espazioa, absidea, inguratzen duen girolaren banaketa, hiruki formako guneak eta trapezioformakoak txandakatzen
baitira hurrenez hurren. Banaketa
modu hori Normandiatik zuzenean
jasotako eraginaren ondorio
garbia da, hain zuzen ere.
Aipatzekoa da, halaber, klaustroa,
XV eta XVI. mende bitarteko
trantsizio aldian eraikia, gotikotik
Berpizkundearen arteko
garaian, estilo gotiko-Berpizkundekoari
jarraiki beraz. Elizaren
beraren horma baten kontra
eraikia dago, ibilbide baten aldetik.
Lau ibilbidez osatua dago,
ibilbide bakoitzak lau parte dituela.
San Anton eliza
Bilboko San Anton Abadearen
eliza aurrez leku berean zegoen
gaztelu zahar baten orubean
jasotakoa da. Aurrez aurre hiriko
kaleak ditu, eta oinetan zubia eta
itsasadarra, Bilbo hiriko ikur
adierazgarri nagusiak, hain zuzen
ere. Kokaguneak berak, gotorturiko
leku aldapatsu eta estu batean
egoteak, elizaren tipologia
eta espazio banaketa baldintzatzen
du; bestalde, itsasadarrak
berak, eta aurrean dituen hiri espazio
publikoek ere, plaza irekiak,
alegia, eraikitzeko mugak
eta zailtasunak areagotu egiten
dituzte, zeren eta toki jakin batera
mugatu beharrak aurrez
ezartzen baitu eraikinaren forma
eta tamaina. Lehenago ere adierazi
denez, Nafarroatik barrena
sartutako estilo gotikoaren ereduei
jarraitzen badie ere, kasu
honetan aipatu diren espazioaren
aldeko muga horietara egokituko
zen irtenbide bat aurkitu behar
zen.
Jatorrian areto motako estilo
gotikoko eliza zen, baina gerora,
XVI. mendean, egitura korapilatu
egin zen, iparraldeko aldean
hiru kapera erantsi zitzaizkionean.
Bestalde, txit deigarria
gertatzen da aldare aurrea edo
absidea nabarmentzen duen elementu
bereizgarririk ez izatea.
Izan ere, burualde zuzeneko
tenplu gisa eraturik dago; ezaugarri
hori Berpizkundearen garaiko
eliza askotan ikus badaiteke
ere, oso gutxitan agertzen da
hiru nabeko estilo gotikoko
eraikuntzetan; eta eliza honen
eraikuntzan estilo gotikoaren
ezaugarri elementuak dira nagusiak.
Beraz, kontuan izanik orubearen
neurriak eta aurretik azaldutako
espazio muga horiek, batetik
eta bestetik, erdiko nabeak
garrantzitsuena izan behar zuela
alboko beste bi nabeen aldean,
estilo gotikoan gehien erabilitako
aukera bestalde, geometriaren
bideari ekin behar izan zitzaion
sorturiko arazoei erantzun egoki
bat emateko. Beraz, albora utzibehar izan ziren garai hartako
eraikuntza mota horretan irizpide
nagusi izan ohi ziren balio
estetikoak.
Lehenago adierazi den bezala,
eraikinean ageri diren arkitektura
elementu guztiak estilo gotikoaren
baitan koka daitezkeenak
dira zalantzarik gabe, oina,
garaierak, gangak, oinarriak, zutabeak,
arkuak, guztiak baitira
gotikoak, baita gainerako elementu
apaingarriak ere. Ataurrea
ordea, oso ospetsua, XVI. mendeko
Berpizkunde garaiko obra
bikaina da, eta garai hartako
eraikuntza elementu adierazgarrienak
ageri ditu, hala adibidez
arku karpanela eta zutabe korintotarren
arteko horma sargunea.
Ataurrearen eraikuntza data,
1543. urtea, ageri da bestalde
arkuari eusten dion goiko aldeko
giltzarrian.
Erlijio arkitektura Bizkaian (II)
Aurrerago adierazi den bezala,
hirien sorrera fenomenoa
Bizkaian Europan baino beranduago
zabaldu zen arren, merkataritzan
du abiapuntua. Eta
estilo gotikoa ere arte hiritarra
izanik, itsas portu eta Gaztelako
bidean zeuden herrietan zabaldu
zen lehenik. Dena den, zalantzarik
ez badago ere estilo
gotikoa Nafarroatik barrena heldu
zela, Bizkaiko erlijio arkitekturan
nabaria da, itsas merkataritzak
bultzaturik, Europako
hainbat herrialdetatik zuzenean
jasotako eraginaren ondorioa.Izan ere, Bizkaiko ekonomia indartzen
zihoan neurrian, lurraldeetako
administrazioa sendotzearen
eraginez eta Ehun Urteko
gerrako gertaerak tarteko,
Europako mendebaleko herrien
arteko harremanak indartu egin
ziren, Britainia eta Flandria bezalako
herrialdeetako arte eta arkitektura
moldeak bereganatzeko
aukera emanez. Nolanahi ere,eta Nafarroako herrialdean ageri
diren eraikuntza erlijiosoen parekora
iristen ez badira ere, bere
interes artistikoari dagokionez,
nortasun propio eta bereziko
obra ederrak egin ziren, zalantzarik
gabe.
Bestalde, euskal obra maisuek
bere estilo eta eraikuntza irizpideak
Euskal Herriko eta Bizkaiko
Jaurerrian zabaltzean, Espainiakobeste hainbat katedral, eliza,
monasterio eta jauregietara ere
eraman zuten, batez ere gotikoaren
garaiaren amaiera eta
Berpizkundearen hasiera aldera.
Izan ere, flandriar maisuek estetikari
ematen zioten garrantziaren
aldean, oso harrera ona izan
zuten obra maisu euskaldunek
beren lanean ondo egindako
obraren handitasunari, eraikinensendotasunari ematen zioten garrantzia.
Baina, batez ere, Erdi
Aroko filosofiari aurre eginez,
espazioari ematen zioten aparteko
trataera. Hala, bada, Euskal
Herriko eta Bizkaiko Jaurerrian
aurki daitezkeen estilo gotikoko
elizetan, harrizko egiturak espazioaren
kontzepzio irekiarekin
uztartzen dira, sortzen ari zen
Berpizkundearen garaiko estetikari
helduz, nolabait.
Balmasedako San Seberinoren
elizak hiru nabe ditu, garaiera
desberdinetan kokaturik
eta lau partekoak, eta erdiko nabearen
aurrean, elizburuan, zazpi
aldeko absidea edo aldare
aurrea du. Gurutzadura alboetako
nabeekin lerrokaturik dago
oinean, nahiz eta zabalagoa eta
garaiera handiagokoa izan sabaian.
Gangako gurutzeriak ez
du zailtasun berezirik alboko
nabeetan, baina erdikoa, akitaniar
estilo gotikoko eraginari jarraiki,
sei zatikoa da. Kanpokoaldean, berriz, bi ataurre ditu.
Bata elizaren oinaldean dago,
mendebaleko fatxadan, eta bestea,
Epistolaren aldera ematen
duen gurutzaduraren besoan;
horixe da ataurre nagusia. Ataurre
hori bi kontrahorma sendoren
artean egituratua dago, eta
bi ataleko ate zangoen gainetikabiatzen den lau arkiboltako arku
zorrotz handi bat du. Bestalde,
tinpano handi bat ere badu; ataburuaren
eta alboetako bi erlaitzen
arteko gune horretan bi arku
beheratu ageri dira, erdiko zutabe
batera datozenak, mainela
bailitzan. Nolanahi ere, eta
hainbat elementutan Europako
beste herrialdeetako formak nabari
badira ere, Nafarroan zabaldutako
estilo gotikoaren eragina
da gauza garrantzitsuena eliza
honetan.
Lekeitioko Santa Mariaren eliza
itsasoari begira dago eta noranzko
horrek berak erakusten
du, nolabait, horretan elezaharrak
nahasten badira ere, inguru
horretan bertan VIII. mendean
ermita bat, eta XII. mendean
tenplu erromaniko bat izan zirela.
Nolanahi ere, gaur egun zutik
dagoen eliza XV. eta XVI. mende
bitartean eraiki eta joan den
mendearen amaiera aldera zaharberritu
zen estilo gotikokoa da,eta ez da aurreko eraikuntza erlijiosoen
aztarnarik batere ageri
osatzen duten elementuetan.
Tenpluak lau zati eta zabalera
bereko hiru nabe ditu, eta guztia
ere Bizkaiko arkitektura gotikoan
erabili ohi ziren neurrietara
egokitua ageri da. Bestalde,
elizako hiru nabeak eta lau zatiak
elkarrengandik bereizten dituzten
elementuak, enbor biribileko
pilareak dira, nabe nagusira
eta albokoetara begira dauden
hiru zutabe-erdi atxikiak dituztela,
eta beste zutabe-erdi bat nabe
arteko arkuei begira. Bestalde,
pilare horiek arku zorrotzen bidez
daude lotuak, hala ardatz
nagusiaren noranzkoan, nola
zeharrekoan.
Tenpluak bi sarrera ate ditu.
Lehena Ebanjelioaren aldera
ematen duen hirugarren zatiandago. Nolanahi ere, eraikinaren
azkeneko zaharberritze obrak
tarteko, hainbat elementu berri
erantsi zitzaizkion jatorrizko ataurreari,
itxura aldatu diotenak.
Sarrera nagusia, berriz, erdiko
nabearen parean dago, elizaren
oinaren aldean. Sarrera nagusi
horretako ataurrea ikusgarria da:
bi errejistroko taula handi batenantzera dago egituratua, eta
sarrera, berez, beheko errejistroan
dago, ate zango gaineko
arkiboltekiko arku handi batek
inguratzen duela. Bestalde, goiko
aldean, bigarren errejistro gisa,
tinpanoa ageri da, ataburu-alfiz
batez inguratua eta alboetako
pilareekin, friso baten antzera
antolaturik.
Guenesko Santa Mariaren eliza
Aranguren eta Galdames herrien
arteko errepideko bidegurutzean
sortzen den hiruki formako
orube batean kokaturik
dago, eta elizaren ataurre nagusiaren
aurrean plaza eder bat
dago, tenpluaren alde horretako
fatxadaren zabalera berekoa. Eliza
honen eraikuntzaren historia
gorabehera handikoa izan da.
Izan ere, aldare aurreko gunea
edo absidea, eta alboan zituen bi
kaperak, XVI. mendearen hasiera
aldean berreraiki ziren. Zati
horren eraikuntza obrak amaitu
ondoren eliza zaharreko gainerako
partea eraitsi zuten, beti ere,
eman nahi zitzaion egitura berriaren
arabera osatzeko asmoz. Ez
zen erraza suertatuko, ordea,
asmo hori betetzea. Lanak askotan
gelditu behar izan ziren, era
askotako gorabeherak tarteko,zuzendariak ere askotan aldatu
ziren, eta eraikuntza prozesu
horren luzapen amaigabeak aldaketa
asko eragin zituen jatorrizko
proiektuan. Hala, obra, eliz
buruari eta ataurre nagusiari dagokienez,
estilo gotiko berantak
agintzen zuen moldean hasi eta
bukatu zen, eta hala, garaiera desberdineko
hiru nabe izango zituen
eliza baten arabera antolatu
zen. Baina, denboran zehar izandako
aldaketak tarteko, bukaera
areto motako elizen ereduari jarraiki
eman zitzaion. Ondorioz,
garaiera bereko hiru nabe ditu,
lehenengo zatian ezik, apalxeagoa
baita adierazi den estilo aldaketaren
ondorioz.
Bi sarrera ate ditu. Albo bateko
fatxadan dagoena da sarrera nagusia,
“Eguzkiaren Atea” deitzen
zaiona; ataurre horretan ageri
diren elementu apaingarriek estilo
isabelinoari jarraitzen diote,
azken gotikoko eta Berpizkundean
erabilitako elementu
apaingarriak elkartzen direlarik.
Beste ataurrea edo sarrera, berriz,
erdiko nabearen oinean dago, eta
XVII. mendeko estilo klasizistari
jarraiki apaindurik ageri da.Santa Mariaren eliza-basilika,
Portugaleten, Nerbioi ibaia itsasoratzen
den inguruan dago kokaturik.
Bizkaiko Jaurerrian aurki
daitekeen XVI. mendeko estilo
gotikoko obra bikainenetako bat
da; Juan de Garitaren obra maisuaren
zuzendaritzapean eginikoa
da neurri handi batean.
Hiru nabeko tenplua da. Kontrahormen
artean, eta garai honetako
teplu askotan ageri denaren
antzera, elizaren beraren garaierara
iristen ez diren kaperak
eratzen dira. Ez du gurutzadurarik,
eta absidea zortzi aldekoa da,
erdiko nabea duelarik muga.
Egitura hori, espazioaren banaketari
dagokionez, basilika oineko
areto motako elizek duten bera
da. Nolanahi ere, Portugaleteko
Santa Mariaren eliza hau nahiko
berezia da egituraren planteamenduari
dagokionez, Bizkaiko
herrialdean aurki daitezkeen estilo
gotikoko eraikuntzen artean.
Gernikako Santa Maria eliza
ere, estilo gotikoaren moldeei jarraiki,
Bizkaian XVI. mendean
jasotako eraikin sendo aipagarria
da, Jaurerriko monumentu eraikin
interesgarrienetako bat baita.
Santa Maria eliza honen
kanpoko aldean kontrahorma
sendoak ageri dira. Alabaina,
eraikuntza elementurik azpimarragarriena
eta ederrena ataurrea
da, zazpi arkiboltako arkuaz,
tinpanoaz eta ataburuaz osatua.
Arkitektura zibila Bizkaian
Dorretxeen helburua Nafarroan
eta Araban, batez ere,
arabiarren erasoei aurre egiteko
defentsa militarra eratzea bazen
ere, Gipuzkoan eta Bizkaian leinuen
arteko borroka da eraikin
horien jatorria. Izan ere, baliabide
ekonomiko askorik ez, eta
gaztelu bat eraikitzeko nahiko
oruberik gabe, ez zuten dorretxeak
eraikitzea baino beste
aukerarik izaten; bestalde, aldi
berean bizileku izateko bezain
zabal eta defentsa gune izateko
bezain sendo izan ohi ziren.
Bizkaiko herrialdean zehar
dorretxe asko ageri da, baina batez
ere Enkartazioetan, herrialde
osoko herena hatzen baitu gutxi
gorabehera. Inguru hauetan bandoen
arteko borroka latzak izan
ziren, eta hori da dorretxe kopuru
handiaren arrazoia. Baina, horrez
gainera, Bizkaiko lurralderik aberatsena
ere bazen, bertan baitzeuden
burdin meategi emankorrenak.
Bestalde, dorretxe gehientsuenak
erreka bazterretan daude,
eta askotan errota, burdinola
eta baseliza ere izan ohi zuten,
jauntxo haiek zituzten defentsa,
elikagai, tresna eta izpiritu beharrei
erantzutzeko. Beraz, izaera
militarretik areago doazen beste
funtzioak ere betetzen zituzten.
Egitura eta funtzioei begiratuz
gero, ordea, gaztelu baten antza
baino areago baserriarena dute,
besteak beste, laborantzako sailak
dituztelako inguruan. Nolanahiere, antz hori barneko aldean
eta egituraketan ageri da
batez ere, baserrietako beheko
solairuan ukuilua eta goikoan
familiaren bizilekua baitzegoen,
dorretxeetan bezalatsu.
Kanpoko aldetik, dorretxea oin
koadrokoa edo lauki zuzenekoa
izan ohi da; hori da, bederen,
zutik dirauten dorretxeek eta are
hondaturik daudenen aztarnekerakusten dutena. Bizkaian ondo
mantentzen den dorretxerik ederrenetako
bat Erandioko Martiartu
da. Getxoko elizatearen
mugan dago, Unbe mendiaren
hegoaldeko magalean. Gaur
egun inguruan arboladirik ez
badu ere, dorretxearen garairik
oparoenean ez zen horrela izango,
ez baitzaio, egungo egoeran,
estrategiaren aldetik balio handiegirik
nabari.
Seguraski Bizkaiko dorretxerik
bikainenetakoa izango da, oso
txukun gorde baita eta agerian
baititu, oraino, goiko aldeko defentsa
tresnak; bi aldetan behintzat
osorik dauzka hiru garita.
Dorrearen sabai gaineko defentsa
egitura, batez ere, erdian irekiune txiki bat duen lauza sail batez osaturik dago. Dorreko sarrera ojiba formako ate bat da, lurra baino goragoko patio txiki baten gainean kokatua. Patio horren atzean, zoruaren parean, arku zorrotz zabaleko beste ate bat dago, eta hegoaldeko fatxada horretan bertan leiho gotiko bikoitz bat, beste leiho handi bat, forma jakinik gabeko hiru bao txiki eta habe buru sail bat ikus daitezke.
Ekialdeko fatxadaren beheko aldean, berriz, habe buru sail bat, bi gezi leiho eta beste bi leiho daude, horietako bat gotikoa, burdinsare batekin. Iparraldeko fatxada guztiz laua da eta mendebalekoan, gaztelu begi bat, gezi leiho bat eta beste leiho txiki bat daude. Dorretxea harlanduzkoa eta egitura sendokoa da.San Martin Muñatonesko
dorretxea Muskizen Ahaide Nagusien
arteko gerrak tarteko eraiki
ziren dorretxe ugarietako bat
da. Baina, dorretxe guzti haien
artean, San Martin Muñatonesko
dorretxea, Salazartarren egoitza
nagusia, da ederrena. Orube berean
zeuden eraikin zaharragoen
gainean antolaturik, gaur egun
ikus daitekeen dorretxeak goratasun
handiko eraikin sendoa
erakusten du. Hiru solairu ditu,
behekoa itxia da ia erabat, eta
soto gisa erabili ohi zen. Lehenengo
solairua oso goran dago,
eta bertan zeuden sarrera ate
nagusia eta bigarren mailako
gelak (sukaldea, logelak). Bigarren
solairuan, berriz, kanpora
irekitako areto zabal bat dago,
lau leiho handirekin, fatxada
bakoitzean bana. Lau isuraldekoteilatua zuen, baina oraintsu egindako zaharberritze baten ondorioz, almenak jarri zaizkio teilatuaren ordez.
Dorretxe honen elementurik azpimarragarriena, ordea, XV.. endean eraiki ziren kanpoko hesiak dira, gaztelu baten antza ematen diotenak. Lauki formako harresi batek inguratzen du jatorrizko dorretxea, eta bigarrengo harresi batek, forma bertsukoak, bere barne hartzen du barruti guztia. Kantoietan dorre zilindrikoak ditu, eta beste bi eraikin zilindriko, hego-iparraldeko ardatzean.
Bigarren harresi horretangezi leiho asko dago, eta goiko
aldeetan, almenen artean, harroin
piramidalak daude. Bestalde,
lubaki txiki batek inguratzen
zuen multzo osoa.
Muskizen dauden gainerako
dorretxeak XVI. mendean data
daitezkeen Berpizkundearen garaiko
eraikuntzak dira; nolanahi
ere, gotikoaren garaiko arku zorrotz
eta konopiodunak eta beste hainbat elementu apaingarri
dituzte. Dena den, mende horretan
jasotako eraikuntza berri horiek
ez dute, jada, izaera militar
garbirik, egoitza gisa erabiltzeko
jaso baitziren bandoen arteko
gerren amaiera zetorrela-eta.
Ercillatarren dorretxea, Bermeoko
itsas portuko kai txikiaren
gainean, izen bereko kalean
dago kokaturik. Harlandu beltzez
eraikitakoa da, eta “Pilatosen
Etxea” izena ere eman zaio. Arku
zorrotzeko hiru ate ditu behe
oinean. Hamalau metroko zabalera
eta hamasei metroko garaiera
du teilatuko hegaleraino. Badirudi,
Alonso de Ercillak, La
Araucana obraren egile ospetsuak
dioenez, hiria bera baino
lehenago sortutako oinetxea dela
Ercillatarren hau.
Zamudioko dorretxea, Zamudioko
dorretxe-gotorlekua,
kubo formako eraikin sendoa da.
Bere beheko aldea eskuharriz
eginikoa da, eta goiko aldea berriz
harlandu sendokoa. Material
bereizkuntza horrek eraikuntzako
bi fase desberdin azaltzen
ditu, nahiz eta biak 1500. urtearen
inguruan burutuko ziren.
Behe oinean goratasun handikoukuilu bat zegoen, eta arku zorrotzeko
ate batetik zuen sarrera.
Etxebizitzaren aldeak bere
sarrera propioa du, horma txiki
batek babesten duen patio txiki
batean. Solairu horretan bertan,
leiho buru zuzeneko irekiuneak
daude, jatorrizko eraikinarenak.
Hirugarren solairuan areto zabal
eta argi bat dago. Fatxaden goiko
aldeko errematea erlaitz baten bidez
egiten da, eta kantoietan,
berriz, harroinak ditu; beraz, badirudi
dorretxeak bere almena
saila izango zuela.
Muntsarazko dorretxea,
Abadiñon, Bizkaiko oinetxerik
zaharrenetako bat da, nahiz eta
gaur egun erakusten duen egitura
Berpizkundearen garaikoaizan. Nolanahi ere, aurrez dorretxe
sendoa ere izan zen, eta laborantza
sailak, burdinola, errota
eta ermita jasotzen zituen bere
barne. Jatorrizko dorretxea XII.. endean eraikiko zen, baina
gaur egun ikus daitekeen eraikina
XVI. mendearen erdialdekoa
da, Berpizkundearen garaiko irizpide
klasizistei jarraiki eginikoa.
Dena den, eta bere dorreko defentsa
elementuak kendu zitzaizkion
arren, etxearen eta leinuaren
handitasuna erakutsi eta Foru
zaharreko zein berriko etxe gotortu
eta etxe xumeen arteko bereizketa
hausten du.
Portugaleteko Salazarko dorretxeak
aldaketa ugari izan ditu
Ochoa de Salazarrek 1494-99 urte
bitartean jaso zuenetik hona.
Egoitza berri hau parrokia elizatik
gertu eta itsas portuaren gainean
dago; dorretik hiri guztia
ikus zitekeen, eta dorretxea bera
ere nonnahitik ikusten zen. Jatorrian
eraikin kubikoa izango
zen, hiru solairukoa eta irekia.
Sarrera atea lehenengo solairuan
zegoen, lurra baino gorago, eta
zenbait leiho zorrotz zituen;
kanpoko aldean, berriz, hesi txiki
bat eta ate konopiodun handi
bat zeuden.
Denboran zehar bestelako eraikinak
jaso dira dorretxearen inguruan.
Barneko aldea ere aldatuegin zen, bertako bizilagunen
behar berrietara egokitzeko. Aldaketa
horien ondorioz sortutako
multzoa ondo mantendu zen,
1934. urtean, Urriko Iraultzaren
garaian, su eman zioten arte.
Guztiz hondatua egon da hirurogeiko
hamarraldia bitarte; orduan,
Joaquín de Irízar arkitektoaren
proiektu baten arabera, zaharberritze
obra handiak egin ziren.
Aipagarria da, era berean, Oxirondoko
dorretxea, Gordexolan
dagoena. Dorretxe honetan
aldaketa asko izan dira denboran
zehar, eta jauregi bat eraiki
ere zen bere ondoan; hala ere,
garbi asko erakusten du oraino
bere izaera militarra. XV. mendearen
amaiera aldera eraikitako
dorretxe honek hiru solairu zituen.
Behe oinean ukuilua zegoen
eta arku zorrotzeko sarrera
bakarrekoa zen. Lehenengo
solairuak goratasun handia zuen,
eta bertan zeuden kokaturik
sarrera nagusia eta oinarrizko
gelak (sukaldea eta logelak);
hainbat leiho eta arku zorrotzeko
bao ere baditu maila honetan.Bigarren solairuan, ohi denez,
areto zabal bat zegoen, arku
zorrotzeko leihoekin.
Urrestietako Batzarre etxea
Bizkaiko zerbitzuetako eraikinen
artean eraikinik adierazgarrienetakoa
da. Hala ere, 1942-53 urte
bitartean egindako zaharberritze
obra handi baten ondorioz, solairu
bat erantsi, eta fatxada eta
terraza inguratzen dituzten almenak
ezarri zitzaizkion; era horretan,
inoiz izan ez zuen Erdi
Aroko gotorleku baten itxura hartu
zuen.
Zallako Terreros dorretxeak,
Zallako zaharrena denak, lehenago
aipatu diren eraikinen
ezaugarri berdinak ditu, behe oineko
ukuilua, lehenengo solairuko
sukaldea eta logelak, eta bigarrengoko
areto zabal eta argia.
Dena den, horma aldeetan gezi
leiho ugari ditu, bere izaera militarra
erakusten dutenak. Barneko
aldea zenbait alditan zaharberrituda, baina jatorrizko habe eta zutabe egiturari eusten dio oraino.
Guenesko La Quadrako dorretxean ere hiru solairuko banaketa nagusia ageri da, eta ohi den jatorrizko zutabe eta habe egitura bera du. Dena den, dorretxea bezain interesgarria da bere harresia, eraikina inguratzen eta bide mehar estu batetik sartzeko beste aukerarik ematen ez zuena.
Erlijio arkitektura Gipuzkoan (I)
Getariako Salbatore eliza
Eliza honetan garrantzi handiko
erabakiak hartu ziren Gipuzkoako
historiako hainbat
egoera korapilatsuri aurre egin
beharreko unetan. Nolanahi ere,
Sartaldeko euskal arte gotikoaren
eraikin ederrenetarikoa da, eta
antz handia du, bestalde, Lekeitioko
Santa Maria elizarekin etaBilbo eta Gasteizko katedralekin
eta, azken batean, XIV. mendean
Nafarroan jasotako hainbat eraikin
zibilekin. Leku berean zegoen
beste eliza erromaniko zaharrago
baten hondarren gainean
jaso zen; XIII. mendearen amaieran
hasi eta XIV.aren lehen urteak
arte luzatuko ziren obrak.
Oraino gorde eta agerian ditu
jatorri erromanikoko hainbat zutabe;
zutabe horiek eta bi alboetako
nabeak dira elizaren zati zaharrenak,
eraikuntzaren lehen aldikoak;
aldiz, urte batzuk geroago,
XV. mendearen hasiera aldean,
erdiko nabea eta mendebaleko
atari nagusia eraiki ziren.
Egitura nagusia estilo gotikokoa
du erabat: hiru nabe,
erdikoa alboetakoak baino garaiagoa,
hiru zatitan banaturik
hirurak, eta zati nagusian goratasun
handiko presbiterioa. Presbiterio
hau nabearen luzapenabalitz bezala ageri da, eta lauki
formako kapera apal bat du. Oinplanoak
ez du forma zehatzik,
nabeak trapezio formakoak dira
eta, eraikuntza osoari dagokionez,
elizaren oina da alderik zabalena.
Dena den, irregulartasun
horren barnean, joera simetriko
bat nabari da elizaren luzerako
ardatzaren inguruan.
Arkitektura elementu adierazgarriena,
ordea, elizako triforioa
da, alboetako nabearen gainean,
barne hormetatik gora ateratzendena; lore irudiz apainduriko
arku txiki apal bezain bikainez
osaturik dago. Triforio horretan
aipagarriak dira, era berean, zirkulu
baten barnean ageri diren
karelak, beste hainbat elizatan
eta are eraikin zibilen batean ere
ikus daitezkeenak.
Debako Santa Mariaren eliza
Eliza hau Itziar inguruko herritarrek
jaso zuten lehenengo
eraikinetakoa da, 1343. urtean
Deba hiria sortzeko itsasertzera
jaitsi zirenean. Bertan idatzi ziren
Debako lehenengo Udal Ordenantzak
1394. urtean; urte horretarako
bukatuta beharko zuen,
beraz. Getariako elizaren garai
beretsukoa da eta, hain zuzen
ere, bi hauek dira estilo gotikoko
eraikin ederrenak Gipuzkoako
herrialde osoan. Hala ere, XVI.. endean Debako eliza honek
erreforma obra handiak izan zituen,
bere estiloaren hainbat
ezaugarri aldatuko zituztenak;
alabaina, ataria, kaperak eta
klaustroa jatorrizkoak dira, lehenengo
eraikuntza obran eginak.
Ataria dorre gotortuaren azpian
dago. Atariaren eraikuntza data,
ordea, zalantzan jarri izan da askotan;
batzuen iritziz XVI. mendekoa
da, beste batzuek diotenez,
berriz, XV. mendekoa eta
badira, azkenik, lehenagokoa ere
badela diotenak. Nolanahi ere
den, eta data gaiak alde batera
utziz, garbi dago estilo gotikoko
moldeei jarraikiz jasoa dela. Atari
zabala da, eta sei arkibolta
zorrotz ditu, igarle, aingeru, musikari
eta santuen irudiez apaindurik;
irudi horien artean lore
apaingarriak tartekatzen dira,
1682an aski modu traketseankoloreztatu zirenak, bestalde.
Atea habe batek erdibitzen du.
Eta aurrez aurre, habean, Salbatzailearen
irudia agertzen da bere
oinarri eta aterbetxoaz babesturik;
trebetasun handiz landua
dago.
Alboetako nabeetan dauden
bost kaperek, hiru ezkerrekoan
eta bi eskuinekoan, ezaugarri
guztiz gotikoak dituzte. Baina
eliza honetako elementu guztien
artean adierazgarriena, seguraski,
klaustroa, lauki formakoa,
izango da. Gurutzeria soileko
gangak eta hamasei leiho ditu,
launa klaustroaren alde bakoitzean.
Alde horietako batean, zoruaren
parean, erdiko patiora
ematen duen sarrera atea dago.
Ate alboetan arte lan fina ageri
da, eta orobat hormaren aldetik
gangetako gurutzeriari eusten
dioten erlaitzetan ere. Elizaren
elementu horiek guztiek erakusten
dituzten ezaugarriak azken
gotikoko edo gotiko beranteko
eraikinetan ageri ohi dira, batez
ere.
Donostiako San Bizente eliza
Nolanahi ere, gotiko berant,
dekadente edo amaierako elizarik
bikain eta famatuena Donostiako
San Bizente eliza da, hiri
horretako parte zaharrean dagoena.
Donostian eraiki zen hirugarren
eliza da, baina gaur egun
zutik dirautenen artean zaharrena
da. Eraikuntza lanak XVI.. endearen hasiera aldean, etazehazki, 1507an, hasi ziren. Nolanahi
ere, eta Berpizkundeko
eraikuntza estiloa Italian, batez
ere, indarrez zabaltzen ari zen
arren, estilo gotikoko moldeen
arabera burutu zen eliza honen
eraikuntza. Izan ere, eta lehenago
ere aipatu izan den bezalaxe,
euskal obra maisuek XVIII. mendea
arte ez dute baztertuko estilo
gotikoaren arkitektura eredua,
nahiz eta beren eraikinetan nabari
denez, ezaugarri propioak
erantsi.
Estilo gotikoko eliza gehienak
bezalaxe, San Bizente elizak ere
hiru nabe ditu, eta elizgurutzea
alboetako fatxadekin lerrokaturik,
nahiz eta barneko aldetik
bakarrik nabari den, goratasunei
erreparatuz gero. Erdiko nabeakbesteak baino goratasun handiagoa
du, estilo gotikoaren egikerak
agintzen duen moldeari jarraituz.
Oinplanoko gurutzaduran,
berriz, bi leiho handi eta
biribil daude, eta orobat alboetako
nabeetara ematen duten fatxadetan
ere, elizari argitasunemateko, hain zuzen
ere. Bestalde, agerian daude
kanpoko aldean barneko gangei
eusten eta haien pisua kontrahormen
gainera botatzen duten arkuak,
arbotanteak, alegia.
Nolanahi ere, eraikinaren batasunari
eta uniformitateari dagokienez,
ez datoz bat elizaren
kanpoko itxura sendo eta gogorra
eta barneko aldean ageri
duen formen apaltasun eta
samurtasuna; aldea nabarmena
da, gainera. Izan ere, kanpoko
fatxadak, oro har, ez zaizkio barneko
edertasunari egokitzen;
agian, denbora igaro ahala
kanpoko aldeari erantsi zaizkion
elementuen eta egin diren
konponketa, zaharberritze eta
erreforma lanen ondorio izango
da. Dena den, ganga, arku, leiho,
harroin eta eraikuntzaren
gainerako elementu guztietan
estilo gotikoaren moldeak dira
nagusi, nahiz eta azken gotiko
edo gotiko berantekoak izan.
Hondarribiko Andre Mariaren parrokia eliza
Hondarribian dago defentsa
estratejiko batean kokaturik,
Hondarribiko hiria nazioarteko
mugan dagoela eta. Eta, era horretan,
gorabehera handiak bizi
izan ditu bere historia luzean
zehar eta, neurri batean bada ere,
hiriko arkitekturak ere jasan behar
izan ditu muga izaera horren
ondorioak; batez ere gerra garaietan,
gerra asko pairatu baitu
Hondarribiak, eta eliza honek
Erdi Aroan batez ere. XV. mendearen
azken laurdenean hasi
zen eliza eraikitzen, baina obrak
gelditu egin behar izan ziren Gipuzkoako
kapitainak ez zuelako
presbiterioa eraikitzeko baimenik
eman, garaiegia zela-eta, Bidasoa
ibaiaren bokalea Gaztelutik ikusteko
traba egingo zuelakoan.
Aski denbora igaro ondoren,
beste kapitain batek eraikuntza
baimena eman zuen, eta 1549.. rtean sagaratu zuen eliza Joanes
de Gauna Baionako apezpikuak.
Ordurako eraikuntza estilo
berri bat ari zen indartzen Florentzian, antzinatasun klasikoa berpiztu nahi zuena, baina eraikitzaile euskaldunek eta Europako beste inguru askotakoek estilo gotikoarekin zabaldutako arauei jarraituko diete beren eraikuntzetan, eta denbora luzean, gainera. Eta horregatik ditu eliza honek estilo gotikoarenezaugarriak, nahiz eta zenbait
elementuk azken gotikoaren garaikoak
diruditen. Nolanahi ere,
historian zehar aldaketa eta erreforma
obra ugari izango zituen,
beste estiloetako arkitektura elementuak
erantsi zizkiotenak; baina,
hala eta guztiz ere, funtsean
jatorrizko estilo gotikoan landutako
egitura gorde du.
Neurri handiko eliza da, 44
metro luze eta 28 zabal. Gurutze
latinoko oinplanoa du, goratasun
desberdineko hiru nabe eta bost
aldeko poligonoa osatzen duten
hiru absideko burualdea, nabe
bakoitzaren aurrean daudela absideak.
Bi sarrera ate ditu; lehena
eta zaharrena iparraldeko fatxadan
dago, arkiboltekiko arku
konopiodun eta pinakuluez
apaindurikoatari handi bat osatzen duela.
Kale Nagusiaren aldera ematen
duen fatxadan, berriz, puntu erdiko
arkuko ate bat dago, mainel
moduko batek bi hutsarte
lauki zuzenekotan bereizten duena.
Tinpanoan, berriz, elizako
zaindaria den Jasokunde Andre
Mariaren irudia ageri da.
Erlijio arkitektura Gipuzkoan (II)
Arabako herrialdeko arkitektura
erlijiosoan estilo erromanikoa
nagusi den eran, Gipuzkoan
arte gotikoa da estilo
nagusia. Nonnahi ageri dira jabaitiratorrizko ezaugarriak erakusten
dituzten elizak, nahiz eta denboran
zehar, zabaltze eta zaharberritze
lan ugari egin zaizkien.
Irunen Juncaleko Amaren
eliza 1508. urtean hasi zen eraikitzen,
eta 1606. urtean amaitu.
Denbora horretan guztian gorabehera
handiak izango ziren,
nahiz ekonomikoak, nahiz administratiboak;
baina agerikoa da
arrazoi militarrek ere garrantzi
handia izan zutela eliza honen
eraikuntzan. Izan ere, agintari
militarren iritziz aski arriskutsua
zen eraikin sendo bat jasotzea
mugatik hain gertu zegoen gune
estrategiko batean, arerioak berak
ere babes eraikin gisa erabil
baitzezakeen ezusteko erasoaldi
batean. Nolanahi ere, erainkuntza
obretan izandako atzerapen
horiek berez azaltzen dituzte
eraikinean ageri diren arkitektura
estilo desberdinak, XV. mendeko
amaierako gotikoa, euskal
gotikoa eta XVI. mendeko Berpizkundeko
moldeak elkartzenbertan. Estilo barrokoa ere
ageri da eliz atarian. Oinarrian,
areto-basilika motako eta garaiera
bereko baina zabalera desberdineko
hiru nabeko oinplanoa
du. Burualde zuzeneko abside
bakarra du, bi petxinaren eraginaren
ondorioz zortzi aldeko
nabe bilakatzen badu ere.
Oñatiko San Migel eliza jatorrian
Gebaratarren «monasterioa»
zegoen orubean dago kokatua. Nolanahi ere, XII eta XIII.. ende inguruan jasotako ermita
edo eliza erromaniko bat izango
zen egungo elizak ordezkatuko
zuena. Elizak hainbat eraikuntza
aldi edo fase desberdin izan du
XIV, XV eta XVI. mendeetan zehar
jaso baitzen; gerora ere, beste
hainbat aldaketa, erreforma eta
zaharberritze lan egin bada ere.
Oinarrian, ordea, estilo gotikoko
eliza bat da, goratasun desberdineko
hiru nabe dituena, erdikoa
delarik garaiena. Erdiko nabe
horri kontrahormetan oinarri
duten arbotanteek eusten diote.Nabe bakoitzak bere absidea
du, poligonala erdikoak eta Arrosariokoak,
eta zuzena ezkerreko
nabeak, buruan Pietatearen kapera
duenak alegia. Argia, berriz,
erdiko nabearen goialdean zabaltzen
diren leiho biribil handi
batzuetatik sartzen da.Oñatiko Bidaurretako monasterioa
Juan López de Lizarraga
kondeak eraiki zuen beregorpua herri hartako San Migelen
elizako Pietatearen kaperako
zoruan ehorzteko baimena eskatu,
eta Gebarako kondeak, orduko
Oñatiko Jaunak, baimenik
eman ez zionean, XVI. mendean.
Monasterioaren eraikina soila eta
apaindura handirik gabekoa da,
egilearen nahia betez. Monasterioaren
oinplanoa klaustroarekin
eta patioarekin osatzen da. Eta
patio horren inguruan egituratzen
da, hain zuzen ere, eliza,
batzar lekua, jangela, logela, eritegia
eta beste hainbat gelaz osatzen
den multzo bikain hau. Monasterioko
eliza neurri handikoa
baina apala da, esan bezala.
Gurutze latinoko oinplanoa du,
lau zatiko nabea, eta burualdean
kapera nagusia edo presbiterioa.
Atzeko aldea beste bi zatitan
banatuta dago, eta horien gainean
mojen korua, zorutik gorago
jasota egina. Barnealdeko
kontrahormen inguruetan zortzi
albo kapera daude. Elizaren
burualdea poligonala da, eta bi
sarrera ate ditu. Ate nagusia iparraldeko
fatxadan dago, eta bestea, berriagoa eta egun gehien
erabiltzen dena, mendebalekoan.
Segurako Andre Maria Jasokundekoaren
eliza Gipuzkoako
euskal gotikoko eraikin
ederrenetakoa da XVI. mendeko
bigarren erdialdean eraikia. Estilo
hori da gotikoaren eta Berpizkundearen
arteko trantsizio garaian
inguru hauetan indar handiz zabaldu zena; dirudienez,
hargin eta obra maisu euskaldunek,
Berpizkundearen garai berrietan
indar handiz hedatzen ari
zen estilo berriaren moldeetara
makurtu nahi ezaren ondorioz
sortutakoa da. Aurreramenduaren
eta tradizioaren arteko erdibidea
da, gurutzeriako gangako
nabe garaiak eta areto motako
nabeak elkartuko dituena, eta
klasizismoarekin berrindarturiko
zutabe oinarriak, harroin atikoak,
fuste monozilindrikoak eta kapitel
doriar-toskanarrak erabiliko
dituena. Obra XIV. mendean hasi
zen, XV. mendean zaharberritu
zen, eta XVI. mendea arte ez
zuen bere behin betiko forma
hartu. Ez dago zalantzarik, ordea,
eraikinaren jatorrizko egituraketa
gotikoa dela, bere abside poligonalean
egun itsututako leiho
ederrean ikus baitaiteke arte
molde hori, baita, burualdearen
eta elizaren gainerako zatien artean
dagoen neurri desberdintasunean
ere, estuegia baita elizaren
zabalera osoarekin alderatuz
gero.
Badira, ordea Gipuzkoan lehenago
azaldutako eliza haien
edertasun mailara iristen ez diren
beste hamaika eliza era berean
aipagarri. Eta horietako bat
Zumaiako San Pedro eliza da.
Bere arkitektura elementuetan
guztiz gotikoa da, baina gerora
egindako berrikuntza obren ondorioz
itxura aldaturik agertzen
da gaur egun, batez ere, elizaren
burualdeko erretaularen eraginez;
Juan de Antxieta azpeitiar
eskultorearen lan bikaina da erretaula.
Eta eskultore hori berori
da, hain zuzen ere, XVI. mendeko
azkeneko hamarraldietan
nonnahi zabaldu zen erromanismo
manieristaren arte moldea
Erromatik Euskal Herrira ekarriko
zuena.Eibarko San Andres eliza
euskal estilo gotikoaren molde
estilistikoetara erabat egokitzen
den eliza da, nahiz eta kontzeptuz
eta tipologiaz berezitasunak
izan. San Andresen eliza honek
ez du areto motako oinplanorik,
euskal gotikoaren ezaugarri nagusietakoa
horixe den arren,
gurutze latinokoa, baizik. Baina
Berpizkunde garaiko euskarri
klasizistak erabiltzen dituen lehenetariko
bat denez, gotikoaren
barne kokatu behar da, era horretara
zutabezko elizen euskal
ereduen artean kokatzen dela.
Arrasateko San Joan Bataiatzailearen
eliza Gipuzkoako estilo
gotikoko eraikuntza erlijioso
ereduzkoenak aipatzerakoan beti
kontuan izan behar den eliza da.
Estilo gotiko sendoa ageri da XIV.. endearen erdialdean jasotakoa
eliza honetako hormetan, baita
bere hiru nabeko oinplanoan ere.
San Esteban eliza, Oiartzunen
dago Elizalde auzoan. Elizak
dituen xehetasun ugaritan
nabaria da bere egikera gotiko
bikaina. Nabe bakarreko oinplanoa
du; 1522. urte aldera bukatu
bide zen eraikuntza obra. Hala
ere, denboran zehar jasan dituen
kalteen ondorioz eta batez ere
suteen eraginez, zaharberritze lanugari egin zaizkio, baita zenbait
elementu berri eta estilo desberdinetakoak
erantsi ere. Dena
den, gainerako elementu guztien
artean absidea da gehien azpimarratu
behar den elementua, hamabost
harmaila gainean igota
baitago. Aipagarria da, era berean,
atarian duen alabastro zurizko
Pietate gotikoa.Alkizako San Martin elizak
egikera gotiko bikaina erakusten
du, bai kanpoko aldean, bai barnekoan;
nolanahi ere, baserri
inguruan sortutako eliza honetako
elementurik azpimarragarrienak
gurutze ganga zoragarriak
dira.
Asteasuko San Pedro elizak
erromanikoa du ataria. Bainagurutze latinoko oinplanoa eta
abside poligonala ditu, estilo gotikoko
moldeei jarraituz eginak.
Erretaula nagusia, berriz, barrokoa
da, erdialdean Juan de
Antxieta azpeitiar eskultorearen
tailu bikain bat erakusten duena.
Berastegiko San Martin elizak
oinarrizko egituran estilo gotikoa
ageri du. Gurutze latinoko
oinplanoa eta abside poligonala
ditu; hala ere, eta jatorrian atxikitako
eraikinik ez bazuen ere,
geroztik erantsitako eraikin batek
ez du kanpoko aldean suma
daitezkeen estilo gotikoko beste
hainbat elementu ikusten uzten.
Zegamako San Martin eliza
euskal estilo gotikoaren moldeei
jarraituz eraikitako eliza da, areto
motako oinplanoa du, eta atariko
ezaugarriak ere estilo berekoak
dira. Dena den, XVI, XVII eta
XVIII. mendeetan zehar zenbait
erreforma obra egin ziren eta
gangak, presbiterioaren inguru
aldea eta gurutzadurak aldatu
egin zitzaizkion, eta estilo barrokoko
dorre bat erantsi zitzaion.
Elgetako Jasokundeko Andre
Mariaren eliza euskal estilo
gotikoko parrokia eliza da, eta
XV. mende aurretik eraiki zen.
Gurutze gangako nabe bakar bat
eta zortzi aldeko absidea ditu.
Bertan XIV. mendeko erretaulaerromaniko bat eta triptiko flandriar
bat ditu.
Ezkioko San Migel Goiangeruaren
elizak puntu erdiko arkuz
eraturiko gangak estaltzen
dituzten hiru nabe eta abside bat
ditu, estilo gotikoan eginak guztiak.
Erretaula, ordea, platereskoa
da. Sarrerako ateak ere jatorrizko
estilo gotikoaren moldeak ditu.
Arkitektura zibila Gipuzkoan
Estilo gotikoan egindako arkitektura
zibiletik, dorretxeak
bakarrik geratu dira Gipuzkoan,
esateko. Gainerako etxebizitzek
eta beste eraikuntzek ere izango
zuten garaiko kutsurik, baina ez,
dirudienez, luze irauteko gaitasunik;
arkitektura gotiko zibila
ikusteko eta ikasteko ez dago,
beraz, dorretxeak edo Ahaide
Nagusien egoitzak besterik, eta
horietatik ere, Enrike IV.aren
1456ko aginduak (dorretxeak
desegitekoak edo moztekoak)
harrapatu ez zituenak eta geroztikako
gorabeherek lurreratu ez
dituztenak. Dorretxe horiek leinuak
leinuen kontra gogorrenean
zebiltzanean (XIII. mende
bukaeratik XV. mendearen erdia
bitartean), eta Ahaide Nagusien
eta haien familiakoen egoitza eta
babesleku izateko eraiki ziren.
Egitura bertsua zuten denek: lauki
formako oina, horma sendoak,
hiruzpalau solairu, zenbait leiho
alde bakoitzean, eta ate bat edo
bi. Gehienek horma kantoietan
eta ate nahiz leiho inguruetan
bakarrik zuten harlandua. Solairuak
eta barrunbeak ere antzera
banatuak zituzten: sukaldea eta
ukuilua nahiz zalditegia beheko
solairuan, eta logelak eta beste,
gainerako solairuetan. Zoruko
solairua gainerakoak baino itsuagoa
edo leiho gutxiagokoa zuten.
Ate nagusia oineko solairuan
ohi zuten, eta zurubi bidez
kanpotik iristen zela bestea, zutenek.
Gorago esan bezala, harriz
eginak dira Gipuzkoako dorretxe
gehienak, baina bada, urri
diren arren, adreiluz eginak eta
zertan edo hartan mudejar estiloa
nabari zaionik ere. Dena den,
Enrike IV.aren aginduz zenbait
dorretxe desegin edo moztu ondoren,
Ahaide Nagusien arteko
borrokak ere baretu egin ziren
pixka bat, eta horrez gero egin
ziren dorretxeek aurrekoek baino
etxebizitza itxura handiagoa
dute, Loiolako dorretxea eta Lili
Jauregia aztertzerakoan ikusiko
den bezala.
Izatez, estilo gotikoko dorretxe
aski da Gipuzkoan, Enrike IV.ak
dorretxeak desegiteko agindua
zela eta asko desagertu ziren
arren; urriago dira, noski, jatorrizko
itxuran iraun dutenak, izan
ere, orainagoko jabeek hobe
beharrez garaian garaiko premien
arabera moldatu baitituzte
asko, eta jatorrizko egitura aldatu
diete, barrutik nahiz kanpotik.
Eta beste zenbait, guztitsua desegina
izan ondoren, geroagoko
eraikuntzaren baten puska edo
atal bihurtu da.Euskal Herriko arkitektura gotiko zibilaren ezaugarriak Zarauzko Dorre Luzea (edo Narrosko markesaren etxea) dorretxean nabari dira hobekien. Zarauzko herrian bertan dago. Egitez, XV. mendekoa da, mendearen bukaera aldekoa seguru asko.
Egituraz, oin karratukoa eta lau hormaldekoa da. Harlanduz eginak ditu hormak eta ate nahiz leiho inguruak. Leiho bikiak edo bi atalez osatuak ditu bigarren eta hirugarren solairukoak, eta atal batekoak, aldiz, laugarren solairukoak, punta zorrotzeko arku begiz apainduak, guztiak. Barrunbea lau solairutan banatua du, zorukoa barne, eta lau isuraldez estalia teilatua. Sarrerako atea bigarren solairuan du, atariko hormaldean kanpotik duen zurubira igota; dorretxea eraiki zen garaikoa da zurubia. Aipagarriak dira, azkenik, lehenengo eta bigarren solairuen artean kanpotik dituen bi harburu hilarak, bigarren eta hirugarren solairuen artean duen bestea, eta horma kantoietan dituen harri ezproiak, zurezko zabalunea ilararen berma leku bide zirenak. Behe Erdi Aroko dorretxe gotor tipikoen itxura ematen diote horiek eta izendatu diren beste ezaugarriek.
Dorretxeez mintzatzerakoan ahaztu ezina da, bestalde, Zestoako Lili jauregia, antzinako Lili-Behea izeneko dorretxea zen lekuan eraiki zena. Gaur egun bi alde bereiz daitezke Lili jauregia deritzan horretan, jauregia bera eta Lili-Behea, Lili jauregiaren ondoan eta horrekin komunikatzen duela dagoena. Lauki luze formako oina du Lili jauregiak.
Aldapatxo batean eraikia dagoenez, horren arabera egokitua du oina. Harlanduz eratuak ditu lau hormaldeak bezala ate eta leiho inguruak. Leiho gehienak bikiak ditu; goiko aldea ojiba arku begiez apaindua dute horiek. Sarrerako ate inguruan duen arkua, berriz, biribila baina apaingarririk gabea du. Horrek guztiak eta lau horma kantoietan, teilatuaren parean dituen lau dorre txikiek gotiko garaiko itxura ematen diote, Berpizkundeko kutsurik ere baduen arren.
Garrantzi handia du, halaber, Loiolako dorretxeak, eta ez izen handiko familia baten egoitza izan zelako bakarrik, baita estilo gotikoaren barruan dorretxeak ezaugarri bereziak dituelako ere. Beste dorretxe asko bezala, 1456an erdi deseginik utzi zuten hori ere, eta lehenengo solairua bakarrik geratu zen
zutik. Orduan dorretxearen jabe
zena, Don Juan Pérez de Loyola,
Ximena de la Fronterara erbesteratu
zuten, eta atzerritik
itzultzean, 1460 inguruan, beste
bi solairu erantsi zizkion zutik geratu
zen solairuari, baina adreiluez
eta solairu bakoitzaren parean
hormaz kanpora mudejar
estiloko erlaitzak zituela eraiki
zuen, oraingoan. Leinuen arteko
borrokak baretu samarrak zirenez,ez zuen dorretxea etsaietatik
defendatu behar izateko bezala
moldatu, etxebizitza izateko
bezala baizik. Loiolako dorretxean
ez ezik Lili jauregian ere
argi nabari da borroka garaian
eginak ez direla.
Arkitektura gotikoaren ezaugarriak
nahikoa argi nabari dira
Oiartzungo Iturriotz dorretxean,
izen bereko auzoan. Hiru
solairuko etxe karratua da, bigarren
eta hirugarren solairuen artean
hormaz kanpotik erlaitz
moduko irtenune bat duena.Hormak harlanduez eginak ditu.
Badu estilo gotikokoa dela adierazten
duen beste atalik ere, aipatu
den erlaitzaren azpian dituen
harburu edo zurezko zabaluneak
bermatzeko harri mokorrak,
sarrerako arku begia, eta
goiko aldea arku puntadunez
apaindua duten leiho bikiak, esate
baterako.
Guztia estilo gotikoan egina ez
den arren, badu Mutrikuko Berriatua
dorretxeak ere estilo
horretako elementurik. Besteak
beste, leiho biki konopiodunak,
arku zorrotzak, ojiba formako
arkua duen ate inguru bat eta
urkabeak (bigarren eta hirugarren
solairuaren parean), nabari
daitezke eraikuntza garai trinko
horretan.
Estilo gotikoko apaingarririk ez
duen arren, aipagarria da Oñatiko
Zumeltzegi dorrea ere,
duen itxuragatik batik bat, zeren,
ustez XIII. mendearen azkenaldeanegina izateaz gainera, Enrike
IV.aren 1456ko aginduak
agindu, desegin gabe geratu baitzen,
eta XIX. mendean baserri
izateko egokitu zenean bertan
ere jatorriko itxuran geratu zen,
kanpotik bederen. Hormalde
garai eta leiho gutxikoak izanik,
gotikoaren garaiko eraikuntza
karratu sendoen itxura du, beraz,
gaur egun ere.
Jatorriz gotiko garaikoak dira
Irungo Alzubide, Aranzate, Ibarrola
eta Gebara etxeak ere. Gaur
egun oso aldatuak daude azkeneko
biak. Alzubide baserriak
(Lapitz auzoan), aldiz, oraindik
osorik ditu arku zorrotzeko ate
inguru bat eta leiho konopiodun
bat behintzat, eta orobat Aranzate
etxeak ere, nahiz eta mende
honen hasieran etxebizitza izateko
egokitu izan hau, zituen bezala
utzi baitzizkioten oina eta lau
hormaldeak. Honetan ere oraindik
nabari daitezke estilo gotikoaren
zenbait elementu, puntu
erdiko arku begi bat eta arku
zorrotzeko beste bat, bederen.
Aipatu direnetan ez ezik, Gipuzkoako
beste hainbat dorretxe
eta eraikuntzetan ere aurki daitezke
estilo gotikoaren aztarnak;
arku zorrotzeko ate ingurua eta
harburuak izandako lerroa, ZumarragakoLegazpi dorretxean,
1456an erdi desegina utzi
eta gero etxebizitza izateko berrituan;
ate inguruko arku zorrotz
handia, eta zenbait leiho biki,
Zestoako Lasalde dorrean; leiho
bikiak eta arku zorrotzeko ate
inguruak, Urrestillako Antxieta
eta Arbiondo baserriek osatzen
duten etxebizitzan; arku zorrotzekoleiho bikiak, lehen dorretxe izandako Oiartzungo Oiarbide baserrian; arku zorrotzeko leihoak, Goiazko (Bidegoian) bikario etxean; ojiba formako arkua duten gangak, harburu ilarak, leiho bikiak etab., Getariako San Roke kaleko etxe batzuetan.
Iparraldea
Baionako katedrala
Baionako Santa Maria katedrala eta klaustroa Euskal Herriko arte gotikoaren garaiko
eraikuntzarik ederrenetakoa da.
Kokaleku ezinhobea du, bestalde,
Baionako hiria behean hartzen
duen muino baten gainean
baitago. 1258 eta 1310. urteetan
bi sute izan ondoren erabat
erraustuta geratu zen Santa Maria
basilikaren ordez jaso zen
XIII, XVI, eta XIX. mendeetan
zehar, eta ekialde-mendebaleko
norabidea eman zitzaion, estilo
gotikoko elizetan ohi denari jarraituz.
Denboran zehar egindako
obrak, bestalde, jatorrizko
egitura eta estiloari jarraituz egin
dira, eta eraikin osoak ematen du
nolabaiteko osotasun baten itxura.
Arkitekto ezezagun batek jaso
bazuen ere, ez dago zalantzarik
Champagne ingurukoa izango
zela, egituran nabari zaizkion
elementuengatik; eta, seguruenik,
Reims-eko katedrala izango
zuen hark buruan proiektua egiterakoan.
Bestalde, bertan ageri
diren estatuek Reimseko eskolaren
eragina dute, bai, behintzat,
Frantziako Iraultzako hondamenetik
onik atera direnek.
Eraikin honetan ez da estilo
erromanikoaren ez Berpizkundekoaren
inolako eraginik ageri,
ojiba baino ez. Gurutze latinoko
oinplanoa duten estilo gotikokoeliza gehienak bezalaxe, erdiko nabe handi batez eta alboko bestebi txikiagoekin lerrokatzen
den beste zeharreko batez osatzen
da, denak elkartzen direlarik
absidearen inguruan. Egitura
eta gainerako eraikuntza osagaiei
dagokienez ere, guztiz gotikoa
da estiloa, hala zimenduetan,
nola dorreetan, aldare nagusiko
arkuan, mendebaleko fatxadako
atarian, eta gainontzeko elementu
guztietan. Bestalde, absideko
kapera guztiak, zazpi, XIII. mendekoak
dira. Iparraldeko alboan,
XIV. mendearen amaiera aldera,
kontrahormen arteko kaperak
antolatu ziren, guztiak desberdinak
formaren aldetik; argia, berriz,
nabearen fatxadan irekitzen
diren forma desberdineko leiho
anitzetatik jasotzen dute. Aldare
nagusiaren eta santutegiaren beraren
goiko aldea XV. mendekoakdira. Eta XVI. mendekoak
dira, nahiz eta estilo gotikokoa
izan, iparraldeko alboko kapera
baten giltzarri zintzilikatua eta
hegoaldeko parteko dorreko bi
solairuak. Bestalde, elizaren barneko
alde osoa inguratzen duen
galeria XIV. eta XV. mendeetan
zehar eraikitakoa da; galeria irekia
da eta hamazazpi hutsarte
edo zutabe-arte ditu. Mendebaleko
aldean dorre edo kanpandorre
bat du, 1615. urtean amaitu
zena, globo antzeko kupula
erantsi zitzaionean; iparraldeko
aldean, berriz, beste kanpandorre
bat du, XIX. mendean bainajatorrizko estiloari jarraituz jasoa.
Horregatik, mendeetan zehar
eraiki zen arren, guztiari dario
homogeneotasun kutsu berezia.
Gaurko aldare nagusiaren aurretik,
eta beti ere Veillet kanonigoak
dioenez, 1335. urte aldera
eraikitako edo, gutxienez, garai
hartan apainduriko beste aldare
bat ere izango zen leku
berean; seguraski, Godin kardinaleak
egina da, haren armarria
ageri baita monumentuaren harrian
landua. Ondorengo eta
gaurko aldarea, berriz, 1561. urtean
hasi ziren eraikitzen, 1608-
1610 artean lanean ari zirelarik;
1608an tabernakulua egin zen eta
1615ean elizkizunak ematen zituztenentzat aldarearen ezkereskuineko
aulkiak eta predikariaren
pulpitua; 1760. urtean, berriz,
diru eskaera bat egin zen aldare
nagusia Italiako marmolez eraikitzeko.
Baina, 1854. urteko apirilaren
5a arte ezin izan zen sagaratu
aldare nagusia. Carrarako
marmolez egina da, eta zutabe
arteetan zilar urreztatutako kutxak
ageri dira. Kapitelak era
asko eta desberdinetakoak dira,
baina estiloa XIII. mendean erabilitako
berbera dute.Klaustroak XIV. mendean data
daitezke. Klaustro nagusiak lau
alde irregularreko poligonoa
osatzen du. Hogeita zortzi ganga
txiki zituen, eta horien artean
kontatu behar dira parrokia kapera
egiteko kendu behar izan
zirenak. Klaustroaren erdian, garai
batean, harrizko gurutze handi
bat jarri zen, elizaren justizia
egiteko zirgiloaren lekuan.
Hainbat ate ere bazituen bere
inguruan elizara sartzeko, koruraigotzeko eta kalera irtetzeko
ere. Klaustroan hilerria zegoen,
baina bilgune publikoa ere izan
ohi zen. Batzarrak, normalean,
hilerriko zumarraren azpian egin
ohi ziren. Dena den, eta kapera
asko eraiki ziren arren, dagoeneko
desagertu dira guztiak, haien
zaindari batzuen izenak gorde
badira ere. Jatorrian zituen apaingarri
ugari haietatik gaur egun ez
da ezer geratzen, beirateak eta
eskultura guztiak galdu baitira.
Frantziako Iraultza garaian katedrala
profanatu egin zuten, eta
Inperioaren garaian biltegi militar
gisa erabili zen; horregatik, ez
zen elizkizunetarako gai izango
konkordatua sinatu zen arte.
Handik gutxira, era bikainean zaharberritu
zen dena.
Katedraleko dorre edo
kanpandorre zaharrena sakristia
zaharraren gainean eraikia da,
gaur apaiz gela denaren gainean.
Bazen ordea beste kanpandorre
txikiago bat gurutzagunearen erdialdearen
parean; hartan zegoen
kanpaia elizkizun santuetarako
eta gaixoei elizakoak emateko
erabiltzen zen. Hala ere, 1871.. rtea arte iraun zuen kanpandorre
bakarra amaitu gabe zegoen,nahiz eta XV. mendearen amaiera
aldera hasia zen eraikitzen.
Hiru kontrahorma sendo zituen,
albo banatan bana; kontrahorma
horietan harrian landutako gizon
baten irudia eta oinetan lema bat
ageri ziren. 1872. urtean, ordea,
dorre hau bukatzeaz gainera,
beste kanpandorre bat eraiki zen.
Aurrerago ere azaldu denez,
kapera asko daude katedral honetan,
bai alboko nabeetan, kontrahormen
artean, bai absidean
ere; kapera horiek elkarren desberdinak
dira. Absidean zazpi
kapera daude eta horietako bat,
hegoaldera begira dagoena,
sarrera eta sakristiarako pasabide
gisa antolaturik dago.
Zenbait historialarik dioenez,
jatorrizko korua absidean bertan
zegokeen, eraikina bukatu artean.
Katedrala amaitu zeneankoru handi hura erdiko nabearen
erdialdera eraman zen, eta
aldare nagusiaren lekua ere aldatu
egingo zen. Koru horretan
biltzen ziren kanonigoak eta,
adierazi bezala, nabearen erdialdearen
parean zegoen kokaturik;
barneko aldean zituen zutabetxo
haien inguruan pulpitua jaso zen,
koru hori aldare nagusiaren erdialdera
eraman zenean. Koru
hartan, berriz, eta kanonigoen
aulkiez gainera, gobernari, justizia
ofizial eta magistratuentzako
eserlekuak ere bazeuden. Korua
guztiz itxia izan zitekeen, atzeko
aldean sarrera-irteera aterik ez
balu; fatxada edo alde horren
gainean tribuna bat zegoen. Korua
XV. mendearen amaiera aldera
eraiki zen, eta 1702. urtean
Beauveau apezpikuak botatzeko
agindua eman zuen, esan bezala,
aldare nagusiaren erdialdera
eramateko. Aldare nagusia, berriz,
aurreratu eta gurutzearen
buruan kokatu zen.