Nor gara
Euskoregite da Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuspen teknikoari buruzko informaziorako eta kudeaketarako ataria.
Atari hau diseinatu da zerbitzua emateko EITaren prozesuan parte hartzen duten eragile guztiei, hala nola jabeei, teknikariei, administrazioari ..., baita herritarrei informatzeko eta Euskadiko EITen erregistroa barne hartzeko ere.
Helburua da jabeek Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen EITa egiteko duten betebeharra betetzen laguntzea, bai eta udalek kudeaketa- eta kontrol-eskumenean dutena ere. Gainera, EITen prozesu osoaren kudeaketa telematikoa ahalbidetzen du, eta horrek aurrerapauso bat dakar gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren bidean.
Halaber, eskuragarri dauden datu administratibo eta juridiko/teknikoak biltzen ditu, EITaren garapen- eta betetze-mailarii buruzko informazio- eta estatistika-politika egokia izateko.
Jendearentzako informazioa:
Barne hartzen ditu eraikinen jabeek jakin behar dituzten agiriak, hala nola:
- EIT arautzen duen egungo araudia: Dekretua, laguntzak, diru-laguntzak, etab.
- EITA zer den, nola egin behar den, nork egin behar duen, zer abantaila dituen, etab.
- Udal guztien sarbide-orriei buruzko informazioa, ikuskapenak eta ikuskapen horiek egiteko prozedura jasotzen dituena.
- Euskal lurralde osoko estatistika-koadroa, udalerriaren eta globalaren arabera.
Eraikinaren datuak eta EIT betetzeko egutegiak.
Azken aldaketako data: