Atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako tituluen homologazioa eta baliokidetasun-adierazpena
Auzitegi Gorenak, 2024ko uztailaren 23ko autoaren bidez, apirilaren 9ko 366/2024 Errege Dekretuaren indarraldia kautelaz etetea erabaki du. Errege Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan eskualdatu zitzaizkion eginkizun eta zerbitzuak gehitu ziren (atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako tituluen homologazioa eta baliokidetasun-aitorpena). Horrenbestez, etenda geratzen da titulu horiek Euskal Autonomia Erkidegoan homologatzeko eta baliokidetasuna deklaratzeko eskabideen onarpena eta gainerako izapideak.
Kontaktua:
- Helbide honetan: uni.homologazioak@euskadi.eus
- ZUZENEAN telefonoa: 945 01 80 00 / 012