Familiaren behatokia
Xedea:
Euskal Autonomia Erkidegoan familiaren errealitatea, egoera eta problematika ez ezik familiari laguntzeko 13/2008 Legea aplikatuz garatutako politiken inpaktua ere etengabe aztertzea.
Eginkizunak:
a) Familia-errealitatea etengabe aldatzen ari denez, eta familiek askotariko eginkizunak hartzen dituztenez beren gain, horren guztiaren inguruko jakintza —kuantitatiboki nahiz kualitatiboki— behar bezalakoa izan dadin bermatzeko azterketa- eta ikerketa-ildo bat bultzatzea eta sustatzea; bereziki, adingabeko seme-alaben mantenuarekin eta zaintzarekin eta mendetasun-egoeretan gauden pertsonen zaintzarekin lotutako ildoa izango da, kalteberatasun handiko egoeretan dauden familiei arreta berezia eskainiz.
b) Etxeko indarkeriako egoeren errealitatea eta bilakaera ezagutzea, zerbitzu- eta prestazio-eskaintzan hobekuntzak txertatzeko gomendioak eta proposamenak egite aldera, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko ikerketak egiteko Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak dituen ahalmenen laguntzarekin.
c) Autonomian, Estatuan, Europan eta nazioartean gai honi lotutako literatura zientifikoa biltzen duen dokumentazio-funts espezializatua etengabe eguneratuko dela bermatzea, baita araudiei buruzko dokumentazio-funtsa ere, Autonomia Erkidegoan, gainerako autonomia-erkidegoetan, Estatuan eta Europar Batasunaren esparruan indarrean dauden araudiak eskura izatea ahalbidetzeko.
d) Aurreko paragrafoan aipatutako bibliografia- eta araudi-funtsak ustiatuta lortutako dokumentu-azterketak egitea eginkizunak hobeto eta arinago betetzeko lagungarri izan daitezkeen gai espezifikoen inguruan.
e) Lege honetan eta familiei laguntzeko erakunde arteko planean azaltzen diren neurriak benetan aplikatzen ote diren eta neurri horiek eragiten duten inpaktu soziala zein den jakiteko jarraipena egitea.
f) Eskatzen duten administrazio publikoei aholkularitza ematea familia babesteko, arreta emateko eta laguntzeko jardunen inguruan.
g) Ordenamendu juridikoa familien premietara egokitzeari buruzko informazioa ematea administrazio eskudunei, eta araudi berriak ezarri edo daudenak aldatzeko proposatzea.
h) Legebiltzarrera informazioa bidaltzea, gutxienez Gobernuak familiari buruzko erakunde arteko planak aurkeztu aurretik.
Azken aldaketako data: