Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Klausula partikularrak



Euskadiko izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen 5.1 artikuluak dioenez, “izatezko bikoteko kideek beren elkartzearen ondorio diren harreman pertsonal eta ondarezkoak arautu ahal izango dituzte agiri publiko edo pribatuaren bitartez”. Dokumentu horietan egoki irizten diren klausulak sartu ahal izango dituzte, bai beren eskubide eta betebeharren gainekoak, bai bikotea deseginez gero edo bestelako egoeraren bat gertatuz gero jaso daitezkeen ordain ekonomikoen gainekoak.

Hitzarmen-askatasunaren muga bakarrak artikulu horren 2. atalean jasota daudenak dira (“ezingo da hitzartu izatezko bikotea aldi baterako eratzea, ez eta haren eraketa baldintzaren baten menpe ezarri ere. Administrazio publikoek ez dituzte erregistroan jasoko edozein bikotekideren oinarrizko eskubide eta askatasunak hautsi litzaketen itunak”), bai eta Kode Zibilaren 1.255. artikulukoak ere.

Azken eguneratzea: 2010/06/14