Berme-markak: Euskal Esne Bildotsa
Eusko Labela duen “Euskal Esne Bildotsa-Cordero Lechal del País Vasco” kalitate ziurtagiria, bere arautegian ezartzen diren baldintzak bete eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi, hil eta zatitutako bildots-kanalei eta zatiei ematen zaie.
Aipatu markaren babesa jasotzen duten bildotsak Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoak izan behar dira, bertan hil eta despiezatutakoak. Halaber, bertoko arrazakoak izatea ezinbestekoa da: Latxa edo Karrantzar arrazakoak eta euren nahasketak. Bildotsak hiltzerakoan 21 eta 35 egun artean izan behar dute.
Bildotsaren kanalak baldintza hauek bete behar ditu:
-
Aurkezpena: buru, errai eta epiploiarekin.
-
Kategoria: Estra eta 1.mailakoa, Indarrean dagoen Kalitate Arauaren arabera.
-
Pisua kanalean: 5 eta 8 kilo artean buru eta erraiekin.
-
Profila: zuzena, joera subkonkaborarekin pittin bat.
-
Kanpoko koipea: estensoa, uniformea, ondo osatuta eta zuria.
-
Barruko koipea: gibelaren erdia estalita gutxienez eta asko jota, gibelaren lau bostenak.
-
Haragiaren kolorea: nakar-zuri koloretik arrosa argira.
-
Haragiaren trinkotasuna eta hezetasuna: pittin bat hezea
-
Haragiaren ezaugarriak: samurra, mamitsua eta testura suabea.
Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea
HAZIk egoki edo beharrezko ikusten dituen kontrol sistemak ezarriko ditu produkzioari dagokionez; hiltzea, sailkapena, identifikazioa, kontserbazioa eta biltegiratzeari dagokienez, zein garraioa, ontziratzea, manipulazioa eta merkaturatzeari dagokienez. Ezartzen den kontrol sistemaren helburua da, "Euskal Esne Bildotsa-Cordero Lechal del País Vasco" bereizgarriarekin egiaztatzen den produktuak bere arautegian eta aplikagarria den gainontzeko arautegian ezarrita dagoena betetzen duela ziurtatzea.
HAZI
Helbidea: Muntsaratz Auzoa, 17-A (Muntsaratz Dorrea)
48220 Abadiño. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Faxa: 946 033 953
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus/eu
Eusko Labela bereizgarria duen “Euskal Esne Bildotsa-Cordero Lechal del País Vasco” markaren arautegia
Azken aldaketako data: