Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Berme-markak: Euskal Babarrunak


Ezaugarriak

Eusko Label bereizgarria duten babarrunek, kalitateari eta freskotasunari dagokienez, honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

  • osoak eta haragitsuak izatea
  • osasuntsuak, eta bereziki lizun, intsektu eta parasitu gabeak
  • itxura freskoa eta barietate-mota bakoitzari dagokiona
  • kanpoaldean hezetasun ezohikorik gabe, eta usain edota zapore arrarorik gabe
  • garbiak, kalterik eta materia arrotzik gabe

Ezaugarri morfologikoak, fisiko-kimikoak eta organoleptikoak, ekoizpen-esparrua, laborantza-sistema, eta abarren arabera hiru babarrun-mota bereizi nahi dira; horiek dira merkatuan gehien preziatzen diren motak, Eusko Label bereizgarria duen "Euskal Babarrunak-Alubias del País Vasco" markan hiru izendapen bereiziko dira:

1. Tolosako Babarruna - Alubia de Tolosa

Honako ezaugarri hauek izan behar ditu babarrunak:

  • Barietate "Tolosarra" (Aiena) Mintegiko Hazi eta Landareen Institutu Nazionalean erregistratuta dagoena.
  • Tamaina zehaztugabea (mulu altua).
  • Artoarekin erlazionatutako ekoizpen-sistema, eta estalperik gabe landuko dira, ereiten denetik hasita; 120-170 egun irauten ditu lan honek.
  • Aleak forma oboidea izan behar du eta kolorea ubel ilunetik beltzera bitartekoa izan daiteke.
  • Aleen tamainaren eta pisuaren arabera, Tolosako Babarrunak izen desberdinak jasotzen ditu, hala nola:
  • "Txiki" Tolosako Babarruna: luzeran 0,5 cm eta 1 cm, eta 100 alek 35-45 inguruko pisua dute.
  • "Haundi" Tolosako Babarruna: luzeran 1 cm eta 1,5 cm, eta 100 alek 50-65 inguruko pisua dute.

2. Gernikako Indaba - Alubia de Gernika

Honako ezaugarri hauek izan behar ditu babarrunak:

  • Barietate "Gernikarra", Mintegiko Hazi eta Landareen Institutu Nazionalean oraindik erregistratu gabe dagoena.
  • Tamaina zehaztugabea (mulu altua).
  • Artoarekin erlazionatutako ekoizpen-sistema, eta estalperik gabe landuko dira, ereiten denetik hasita; 120-170 egun irauten ditu labore honek.
  • Aleak forma oboide luzeska izan behar du, eta kolorea granatetik krema kolore bitartekoa izango da.
  • Tamaina, luzeran 1-1,5 cm.
  • 100 aleren pisua, 40-60 gramo bitartekoa izango da.

3. Arabako Babarrun Pintoa - Alubia Pinta Alavesa

Honako ezaugarri hauek izan behar ditu babarrunak:

  • Barietate "Arabarra" (Laura) Mintegiko Hazi eta Landareen Institutu Nazionalean erregistratuta dagoena.
  • Tamaina zehaztugabea (mulu baxua).
  • Estalperik gabe landuko dira, ereiten denetik hasita; 120-140 egun bitartean.
  • Aleak forma oboidea izan behar du eta kolorea granatetik krema kolore bitartekoa izango da.
  • Aleen tamaina luzeran 0,5-1,5 cm izango dira.
  • 100 aleren pisua 35-45 gr. bitartekoa izango da.

Ekoizpen eremua

Babarrunak definitutako izendapenetan bildu ahal izateko honako esparru gegrafiko hauetan ekoiztu behar dira:

  • Tolosako Babarruna eta Gernikako Indaba EAEko zona atlantiarrean ekoiztuko dira, lurrinketa-transpirazio errealaren bitartez (Thornthwaite), 585 mm edo gehiago dituena; neguan, gutxieneko tenperaturak (ez baxuegiak) eta udan gehienezko tenperaturak (ez altuegiak), bi babarrun-mota hauei dagokienez kalitatezko babarruna lortzeko dagokion klima leun egokiaren araberakoak izango dira.
  • Arabako Babarrun Pintoa Autonomia Erkidegoko zona kontinentalean ekoiztu behar da, lurrinketa-transpirazioaren bitartez, 585 mm baino gutxiagokoa.

Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea

HAZI Fundazioak ezartzen ditu produktuak jarraitu behar duen prozesuan zehar, alegia, ekoizpenean, biltegiratzean, garraioan, ontziratzean eta merkaturatzean, beharrezkoak diren kontrol-sistemak, hartara ziurtatu egingo da, Kalitatearen Labelaren sinboloekin identifikatutako produktuak honako Arautegi honetan ezarritako baldintza guztiak eta ezarri ahal izango zaizkion gainerako arautegietako baldintza guztiak bete egiten dituela.

HAZI Fundazioa
Helbidea: Muntsaratz Auzoa, 17-A (Muntsaratz Dorrea)
48220 Abadiño. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Faxa: 946 033 953
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus

Araudia

Eusko Label bereizgarria duen “Euskal babarrunak-Alubia del País Vasco” markaren araudia.

Zerrendak

Enpresa Ekoizleen Zerrenda

Enpresa Ontziratzaileen Zerrenda

Azken aldaketako data: